Euskara: hizkuntza ofiziala Frantses Konstituzioan bezala, euskara lurraldeko hizkuntza ofizial izaera definitu behar da HELEParen estatutuen 2. artikuluan: Ko-ofiziala, Korsikan bezala Hizkuntza ofiziala, Ipar Katalunian bezala
Hizkuntza politika berria
Euskararen bide orria 2020 Hizkuntza politika berria
Euskararen lurraldea ezaguturik (Elkargoaren bidez), lurralde mailako hizkuntza politika ausarta martxan eman behar da, Ipar Euskal Herria hizkuntza berreskurapenerako esperimentazio lurralde gisa izendatuz, Hautetsien Kontseiluak proposatu bezala 2014an NOTRe legeak dio hizkuntza politika eskumen partekatua dela. Hizkuntza politikan bakoitzak ukanen duen rola eta erantzukizunak gaurdanik finkatzen hasi behar da (Estatua / Eskualdea / Departamendua / HELEPa / Herriak) HELEPak hizkuntza politika definitu behar du bere eskumenetan. Bestalde, EEPren baitan, beste instituzioak lagundu behar ditu haien hizkuntza politika definitzen (Estatutua / Eskualdea / Departamendua) EEPren lehendakaritza HELEPak hartuko duenez, gidaritza azkarra hartu beharko du hizkuntza politika orokorra eramateko Lurralde kontratuaren ordezkarien berehalako bilkura, hizkuntza politika berria 2017an baliabidez hornitzeko, Kontratuan berean hitzeman bezala
Euskal Konfederazioa 2016ko uztaila
Hizkuntz legearen beharra Egungo trabak gainditzeko Ipar Euskal Herrian garatuko den hizkuntza politika berriaren baitako ekimenak juridikoki babesteko
Euskal Herri Elkargoa: urrats bat aitzina emateko parada! Marko instituzionala aldatuz, hizkuntza politika alda dezagun! Urratsak finka ditzagun, hiztunen kopurua %30era heltzeko 2050ean (hola segituz %17 2026an) Lurralde kontratuan jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa hitzeman zen. Orain HELEParekin gauzatu behar da Lurralde kontratuan Estatuak, Eskualdeak eta Departamenduak zuten gakoa. HELEPan tokiko hautetsiena da ardura
Euskal Herri mailako loturak Euskara Euskal Herri osoko hizkuntza izanki, Euskal Herri mailako hizkuntza politikaren ingeniaritza xutik ezarri behar da: diseinua, koordinazioa, esperientzia trukaketa (erakunde publikoak eta jendarte eragileak)
Ondorioak HELEParen Gidaritza Batzordeari deia, bide orri hau hartu eta behar diren neurriak har ditzan, hizkuntza politikarekin zerikusia duten eragile guziak (hautetsiak, euskara teknikariak, elkarteak...) lantalde / gogoeta batzorde batean bilduz Bide orritik abiatuz, Euskal Konfederazioak Euskararen Liburu Xuria eraiki eta jendarteratuko du