EUSKAL KONFEDERAZIOA
Azken berriak eta konsignak Euskal Konfederazioa pozten da ikusteaz Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak deitu mobilizazio egunaren baitan antolatzen duen Euskarak murgiltzea behar du! Enseignement immersif en danger ! manifestaldira joateko deialdiak biderkatzen ari direla (erakunde publikoak, elkarteak, kolektiboak...). Egoera larria da eta jendartea behar bezalako erantzuna emateko prest da: larunbatean milaka jende izanen gara Baionako karriketan! Beste lurraldeetan ere mobilizazioa azkarra da eta ipar Euskal Herrian Euskal Konfederazioak egin bezala, Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboko beste kideek ere 50tik gora ekimen antolatuko dituzte hexagono osoan! Mobilizazioen zerrenda hemen: http://www.pourqueviventnoslangues.com/ Hona Baionakoa ongi iragateko Euskal Konfederazioak eman nahi dituen hainbat argibide: Ibilbidea: hitzordua 16:00etan Lauga kiroldegiaren aitzinean; Tour de Sault karrika; Paulmy etorbidea; Boufflers karrika; Roland Barthes plaza (Xaho kaia) Manifestarien kokapena: •
"Euskarak murgiltzea behar du!" buruko banderolaren gibelean, murgiltze eredua garatzen duten eskoletako ordezkari guziak izanen dira (publikokoak, pribatukoak, Seaskakoak), lehen banderola hori heldu den sartzerako idekitze proiektua duten eskoletako ordezkariek eramanen dutelarik.
•
Urrunago kokatu "Euskal irakaskuntza denentzat / Enseignement en langue basque en danger" banderolaren gibelean euskalgintzako ordezkariek eta hautetsiek desfilatuko dute.
•
Eta urrunago, milaka eta milaka euskaltzale!
Manifestaldiaren bukaerako kantua Antolatzaileek hitza hartu ondotik, kantu bat kantatuko dugu denek elkarrekin (hitzak sare sozialetan atxeman daitezke) Protokolo sanitarioa Covid 19 protokolo sanitarioari dagokionez, Euskal Konfederazioak jendeari maskaturik etortzea galdetzen dio eta kontaktu fisikoak (besarkadak eta abar) ahal bezainbat murriztea.
Milesker argibide hauek guziak kontuan hartzeagatik eta larunbat arte!
Euskal Konfederazioa