LAB-sustengu agiria 2016 09 07

Page 1

EUSKAL KONFEDERAZIOA

PRENTSA AGIRIA Joan den agorrilaren 4an Bordeleko Auzitegiak onartu du CGT sindikatuak LAB sindikatuaren kontra pausatu errekurtsoa, urte hondarreko TPE hauteskundeetako hautagaitzari buruz. Aitzinatu argudioen artean, CGTk salatzen du besteak beste LAB sindikatuak euskara erabiltzen duela komunikazio tresna gisa. Horrelako argudioak bukatutzat eman genituen antzinako beste garai batekoak dira eta beraz harrigarriak iruditzen zaizkigu. Eta zer erran Auzitegiak hartu deliberoari buruz? Euskara mespretxatzen duen paragrafo batean, Auzitegia oinarritzen da LABek euskarari toki inportantea emateko borondatean eta bere webgune elebidunean sindikatuaren “izaera erregionalista� ondorioztatzeko eta beraz ondoko hauteskundeetan ezin dela aurkeztu deliberatzeko. Maila orokorrago batean, pasarte hori lan munduan euskara erabiltzeko eskubidearen kontrako eraso zuzena da, eraso hori azken urteetan lortu aitzinamenduen kontra doalarik: nola da posible hau Euskararen Erakunde Publikoak euskararen erabilera eragile sozialetan 2006tik bultzatzen duelarik eta lurralde hizkuntzak 2008tik frantses Konstituzioan sartuak direlarik Frantziako ondare gisa? Bestalde, LAB Ipar Euskal Herriko langile guziak, salbuespenik gabe, defenditzeko prest denez, erabakia are onartezinagoa da Euskal Herri Elkargoa sortzera doan momentuan, Ipar Euskal Herriko lurraldetasuna ezagutuz. Agiri honen bidez Euskal Konfederazioak sustengu osoa erakutsi nahi dio LAB sindikatuari eta eragile sozial guziak, hizkuntzakoak bereziki, deitzen ditu sindikatuak heldu den irailaren 10ean, 10:30ean, Baionako lan boltsan (Sainte Ursule plazan) antolatuko duen prentsaurrekoan parte hartzera. Baiona, 2016ko irailaren 7a


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.