Iritzia hp proiektua deliberoa

Page 1

EUSKAL KONFEDERAZIOA

EUSKAL ELKARGOAK EUSKARAREN INGURUAN HARTU BI DELIBEROEI BURUZ EUSKAL KONFEDERAZIOAREN IRITZIA Joan den larunbatean, ekainaren 23an, Euskal Elkargoak euskarari buruzko bi delibero bozkatu ditu: euskara Elkargoaren eremuko lurralde hizkuntza gisa ofizialki aitortzeko lehena, euskararen aldeko hizkuntza politika proiektua bigarrena. Euskal Konfederazioa pozten da bi delibero hauek gehiengo handiz bozkatu izanaz.

Euskararen aitortza ofiziala Izan ere, lehen deliberoari dagokionez, 2016ko uztailean argitaratu zuen Euskararen bide orria – Hizkuntza politika berria dokumentuan Euskal Konfederazioak azpimarratu zuen euskara ofizialki ezagutu behar zela lurralde hizkuntza bezala. Halaber, 2016ko azaroan Euskaltzaindiarekin plazaratu genuen adierazpen amankomunean, euskarari nolabaiteko izaera ofiziala aitortzeko beharra berresten genuen. Larunbatean bozkatu delibero horrek sinbolikoa edo bistakoa ematen badu ere, oroitarazi behar da lehen aldia dela ipar Euskal Herri mailako instituzio batek bozka bidez euskara lurralde honetako hizkuntza gisa ofizialki aitortzen duela. Bestalde, delibero horrek Euskal Elkargoak euskararen aldeko hizkuntza politika ausarta eramateko duen borondatea berresten eta sendotzen du nolazpait.

Hizkuntza politika proiektua Hizkuntza politika proiektuari buruz, hain zuzen, egoki eta mamitsu iruditzen zaio Euskal Konfederazioari. Izan ere, gaur egun euskararen alde ematen ari diren pausuak euskalgintzak urte luzaz egindako lanari esker dela oroitarazi ondoren, erran dezakegu, hogeita bat esku hartze eremuen azterketa xehe-xehean sartu gabe, eremuka finkatu helburu eta neurri anbiziotsuetaz gain beste hainbat puntu interesgarri bezain garrantzitsuak agertzen direla dokumentuan, hala nola: Hizkuntz esperimentazioa proiektua zehazteko lan baten abiatzea aurtendanik Azpimarratu dugun bezala, hizkuntza politika proiektua ausarta bada ere, frantses legedi egoki ezagatik mugatua gelditzen da. Baliabide juridikoak mobilizatuz gaur egungo blokatze juridikoak gainditzeko nahiarekin Elkargoak horrelako lan baten abiatzea behar-beharrezkoa da. Txalogarria da esperimentazioaren bidez lege koadroa aldatzeko grina hori ikustea, euskararen garapenean urrunago joateko, koofizialtasuna onarrarazteko. Helburu argiak finkatzeko asmoa Orain arte ipar Euskal Herrian xutik ezarri diren hizkuntza politiken azterketa egiterakoan, denboran kokatu helburu xifraturik ez izatea da Euskal Konfederazioak maiz azpimarratu duen gabezia. Proiektua obratzerakoan horrelako helburuak finkatu nahi izatea positiboa da, proiektuan hizkuntza politikaren jarraipena eta ebaluazio iraunkorra sartzea positiboa den bezala; ororen buru bi gai horiek elkarren artean hertsiki lotuak baitira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.