EUSKARA KLASEAK HELDUENTZAT AZKAINE – SENPERE – SARA Helduentzako euskara klaseak (maila guziak), egunez eta arratsez, urrian hasiko dire. Informazio eta izen emate egunak antolatzen ditugu:
Azkainen: buruilaren 19 eta 22an (astelehen eta ortzegunean), 15:00etatik 19:00etara, Jauregia elkartetxean Senperen: buruilaren 20an (asteartean), 16:00etatik 19:00etara, Denen Etxean Saran: buruilaren 21ean (asteazkenean), 16:00etatik 19:00etara, Gazteen Etxean (Petit Casinoren ondoan)
Bertze informaziorik nahi baduzu, 06.85.40.57.13 telefono zenbakira ere deitzen ahal duzu. Laster arte gau eskolan!