Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2022

Page 24

26

Hezkuntza eta Heziketa Hezkuntzaren eraldaketa digitala

HezkuntzaGidaliburua2022

Eraldaketa digitala hezkuntzan Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana 2022-2024 aurkeztu da

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak 2022-2024 aldirako Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana aurkeztu zuen joan den apirilaren 29an Bilbon. Plan horretan 202,6 milioi euroko inbertsioa egingo du Hezkuntza Sailak 2022-2024, aldi horretako hiru urteetan. Sailburuarekin batera aurkezpen ekitaldian parte hartzaile izan ziren Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea eta Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak 2022-2024 aldirako Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana aurkeztu berri du Ikaslea erdigunean Plan berria berrikuntza pedagogikorako palanka egingo duen esparru berri bat sustatzeko asmoarekin sortu da. Horrela, trebetasun digitalen garapena indartuko du, hezkuntza-sisteman teknologiak eraginkortasunez eta era optimoan erabiliz. Ikasleak ikaskuntza-prozesuaren erdigunean kokatzen ditu, aro digitalean beren potentzial

guztia gara dezaten hauek. Horregatik, planak dituen helburuen artean ikasleen zein irakasleen trebetasun digitalak sustatzea dago. Ezinbesteko urratsa da, azken finean, euskal ikasleek mende honetako erronkei arrakastaz aurre egin diezaieten. Hezkuntza-sistema guztia aro digitalera egokitzea da plan berriaren lehentasuna, etapa guztietan. Baina hezkuntza-sistemaren eraldaketa honek dakarren erronka ez da pedagogian bakarrik gertatzen, baita lanaren antolaketan, azpiegituretan eta gobernantzan ere. Testuinguru horretan, esperimentazioak eta ingurune digitalen erabilerak bultzatuta egin behar da eraldaketa, praktika pedagogikoak hobetzeko. Eraldaketa Digitalerako Planaren arabera, eraldaketa hori erronka bat da, eta kolektiboki heldu behar zaio, honako helburu orokor hauek hartuta: • Euskal Hezkuntza Sistemaren eraldaketa bultzatzea, teknologia digitalen erabilera edo aplikazioa integratuko duen eredu berritu baten bidez. • Irakasleen eta ikasleen gaitasunak indartzea, ahalmen digitala aprobetxatzeko eta ahalmen hori irakaskuntzan eta ikaskuntzan txertatzeko. • Hezkuntza-sistemako eragile guztien arteko lankidetza sustatzea, eraldaketa digitalak dakartzan erronkei aurre egiteko. • Azpiegiturak egokitzeko eta modernizatzeko bide egitea, era horretan ikastetxeak

arinagoak izan daitezen eta guztiontzako konektibitatea, segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko. • Teknologia digitalen erabilera arduratsua sustatzea, egon daitezkeen arrakala digitalak saihesteko eta garapen jasangarria bultzatzeko, 2030 Agendaren ildotik. Aurrez esandako guztia oinarrizko hiru dimentsiotatik jorratzen da: • Pertsonez arduratzen den dimentsioa, profesionalen eta ikasleen trebakuntza indartzeko. • Dimentsio teknologikoak azpiegituraz eta tresnaz hornituko ditu ikastetxeak, kalitatezko prestakuntza-prozesua eta bikaintasuneko ikerketa errazteko. • Sistema osoa barne hartzen duen dimentsioa, eraldaketa digitalaren plangintza bultzatuz euskal hezkuntza-sisteman, haurhezkuntzatik unibertsitateraino, Zientzia eta Unibertsitateak biltzen dituen sareari ere erantzunez. 1. HAUR HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZA DBH ETA BATXILERGO ETAPETAN Teknologia digitalak sartuko dira ikastetxeetako irakaskuntza, ikaskuntza eta ebaluazio-prozesuetan. • Horrela, irakasleen gaitasun tekno-pedagogikoak landuko dira eta ikasleak digitalki gaitua izatea bilatuko da. • Hezkuntza-komunitateentzako lidergo digitalean ere esku hartuko da, eta erronka


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Nafarroako LHko 79 ikasle, EBra

9min
pages 121-123

2022: Gazteriaren Europako Urtea

3min
page 120

Zer da Silver Economy?

9min
pages 109-111

Eusko Jaurlaritzako laguntza ekonomikoa lanarentzat eta enpresentzat

3min
page 108

Lan (eta profesional) bilatuenak 2022an

3min
pages 112-113

Elkarrizketa Jon Vital (TRAK

6min
pages 106-107

Elkarrizketa Silvia Romero eta Alberto Aznar (BESEIF

6min
pages 104-105

100 BEINT beka gazteen eskura

2min
page 103

Negozio eukera Euskadin

1min
page 102

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 96-101

Ikasi eta lan egin graduondoko batekin Kanadan Centennial College-rekin

7min
pages 93-95

Gehien eskatzen diren hizkuntzen Top 5-a

4min
page 92

Nebrija Unibertsitatea (Madril

5min
pages 79-80

UPV/EHUko gradu eta graduondoko eskaintza

5min
pages 65-66

Deustuko Unibertsitatearen prestakuntza-eskaintza

3min
page 70

UPV/EHUk ehun gradu eta 170 master baino gehiagoko katalogoa eskaintzen du arlo guztietan

2min
page 64

“Zibersegurtasunean Espezializazioa” ikastaroa 2022-2023an

6min
pages 43-47

TKNIKAk Ekonomia Zirkularreko lehen ikastaroa eman du LHko irakaslegoarentzat

3min
page 42

Lanbide Heziketa, geroz eta eskaera gehiago eta ia lan ziurrarekin

9min
pages 36-39

LHra sarbidea izateko baldintzak

1min
page 33

LHren ondoren, laneratzea areagotu egin da

2min
page 35

Lanbide Heziketa ikasteko 3 arrazoi

1min
page 41

Praktikak enpresetan LHren ondoren

2min
page 34

Ziberbulyingaren biktima batentzako dekalogoa

5min
pages 28-29

37 milioi IKERBASQUErentzat

2min
page 25

Eskola jazarpena bilakaera Euskadin, 2020-2021 ikasturtean

3min
page 27

Interes handia STEAM Sarietan

2min
page 24

Eraldaketa digitala hezkuntzan

5min
pages 22-23

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 16-19

Hezkuntza Sailak ikerketarako eraikin berri bat bultzatuko du

2min
page 26

Curriculum berriak: jauzi kulitatiboa konpetentzien bidezko ikaskuntzan

3min
pages 20-21

Hezkuntza Sistemaren Organigrama

5min
pages 14-15

METABERTSOA: eraiki beharreko etorkizun digital baten erronkak

2min
page 6

Lana aurkitzeko digitalizazio ikastaroak

3min
page 13

Elkarrizketa Mariin Ratnik-i, Estoniako Enbaxadorea Espainian .............................4 Elkarrizketa Miguel Ángel Domínguezi, Alastriako Presidentea

5min
pages 4-5

Blockcahinak App Store berriak dira

4min
pages 8-9

Teknologia eta talentua, gazteen ikuspegitik

2min
page 10

Zer da Metabertsoa?

3min
page 11

Next Generation EU funtsak, zure negozioari laguntzeko

2min
page 12

Tknika - LH Euskadiko Espezializazio Eremuak

2min
page 7
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.