± Trebakuntza Gazteok Powered by Europe Digital HUB-2021 ekaina

Page 1

LHko ikasleak, lehian Maiatzaren 29an 19 taldek Lanbide Heziketako ikasleek egindako ibilgailu elektrikoen 2021eko Euskelec lehiaketaren azken fasean parte hartu zuten Jon Lasa Galdos

Maiatzaren 26an aurkeztu zen Bilboko Ensanche eraikinean, lanbideheziketako zentroek ekoitzitako ibilgailu elektrikoen Euskelec lehiaketaren laugarren edizioa. Rikardo Lamadrid Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak parte hartu zuen ekitaldian, bere alboan Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi Koldo Narbaiza Olaskoaga zuela. Aurkezpenean, halaber, Gaizka Lazarobaster TKNIKAko (LH, Hezkuntza Saila) Automozioko arduradunak eta Alterityko bazkide sortzaileetakoa. bat den Xavi Safont Apariciok parte hartu zuten. Hurreungo larunbatean, hilaren 29an, lehiaketaren azken fasea jokatu zen Bilboko itsas museoaren aurrean, 10:00etatik 18:00etara. "Ibilgailuen proba dinamikoak eta erresistentziakoak egingo dira, eta bertatik bertara ikusi ahal izango da zentroek ikasturtean egin duten lanaren emaitza", zehaztu zuen Rikardo Lamadridek. Lehiaketaren deskribapena Euskelec lehiaketan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatzen eta eraikitzen zuten, oinarri

eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako. Potentziatrena Alterityk garatu du Euskal Herrian. Alterity enpresa Barakaldon dago eta elektromugikortasunerako eta industria-makinetarako litiozko bateriak egiten ditu.

Ibilgailu elektrikoek proba dinamikoak eta erresistentziakoak egin zituzten maiatzaren 29an, Bilboko Itsas Museoaren aurrean jarritako den zirkuitu batean Lehiaketak bi fase zituen; batetik, fase teknikoa eta sormenezkoa (proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza, besteak beste) eta, bestetik, fase dinamikoa. Azken horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua

ebaluatzen dira, eslalom, azelerazio eta gehieneko balaztatzeko proben bidez, besteak beste. Lehen fasea AIC Centerren instalazioetan egin zen, Zornotzako Boroa enpresa-parkean, maiatzaren 6an. Proiektuaren aurkezpenak egin ziren, bai eta ibilgailuen aurretiko egiaztapenak ere. Bigarren fasea maiatzaren 29an egin zen, Bilboko itsas museoaren aurrean. Egun horretan, bada, taldeek beren prototipoak probatu zituzten proba dinamikoetan. ❚ 1. fasea: Proiektu teknikoa ❚ 2. fasea: Proba dinamikoak Lehiaketaren xehetasunak Bigarren fasea maiatzaren 29an egin zen. Hona hemen ordutegia eta ibilbidea: ❚ 7:00: Taldeak sartzea. ❚ 7:00-8:30: Taldeei harrera egitea, eta akreditazioak eta boxaren giltzak ematea. ❚ 7:30-9:30: Ibilgailuen azterketa teknikoa. ❚ 9:45-10:45: Balaztatze-proba. ❚ 11:00-12:00: Azelerazio-proba. ❚ 12:15-13:15: Eslalom-proba. ❚ 13:30-14:00: Sailkapena. ❚ 14:00-15:00: Bazkaltzeko etenaldia. ❚ 15:15-16:30: Erresistentzia-proba. ❚ 16:45-17:45: Sari-ematea. ❚ 17:45: Ekitaldiaren amaiera.

Euskelek Euskelec lehiaketa bat da eta, bertan, Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu % 100 elektriko bat diseinatu eta eraiki behar dute, oinarri eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), ikasleen artean talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako. Lehiaketak bi fase ditu: fase tekniko eta sortzailea, diseinuaren, berrikuntzaren eta komunikazioaren arloetako erronkak barnean hartzen dituena (hori guztia proiektuaren memoria batean irudikatuta eta epaimahai aditu baten aurrean aurkeztua); eta fase dinamikoa. Bigarren fase horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatuko dira, slalom, azelerazio, gehieneko balaztatze eta erresistentziarako proben bidez. Proba horien ondorioz sari batzuk emango dira, taldeek lehiaketan aztertutako zenbait alderditan izan duten bikaintasuna nabarmentzeko. Txapelketa trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikariak trebatzeko eta sustatzeko plataforma bat da, eta fabrikazioteknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera sustatzen du. Parte-hartzaileek mugikortasun-eredu berri batetik -trakzio elektrikoko ibilgailuetan oinarrituta- eta industrializazioeredu berrietatik sortutako beharrei erantzun ahal izango diete. Lehiaketak bi fase ditu. Lehen fasea, eremu teknikoari eta sortzaileari dagokiona, eta bigarren fasea, proba dinamikoena. Lehen fasea AIC Centerren instalazioetan egin ohi da, Zornotzako Boroa enpresa-parkean. Fase honetan, proiektuak aurkeztuko dira. Talde parte-hartzaileek Euskelec proiektuan egin duten lana eta bilakaera islatuko dira. Bigarren fasea maiatzaren 29an ospatu zen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.