±Trebakuntza Gazteok Powered by Europe Digital HUB-2022 martxoa

Page 1

Zeintzuk dira 2.000 eurotik gorako soldatak dituzten LHko tituluak? Jarraian, ordainsaririk altuenak eskaintzen dituzten LHko tituluen zerrenda aurkeztuko dizuegu

Jon Lasa Galdos

Mekatronika edo Instalazio eta Mantentze lanetan graduatuak dira enplegu gehien eta 2.000 eurotik gorako soldatak dituzten LHko tituluak, CaixaBank Dualizaren hileroko azken analisiaren arabera. Beste muturrean daude, aitzitik, Irudi Pertsonaleko eta Merkataritza eta Marketinaren familia profesionalak.

CaixaBank Dualiza Lanbide Heziketako Behatokiak egindako azken azterketak lan-baldintzak kualifikazioen arabera aztertzen ditu Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin elkarlanean prestatutako CaixaBank Dualiza Lanbide Heziketaren Behatokiak joan den urtarrilean publiko egin zuen azken txostenean

aztertu zuen titulazio eta heziketa ziklo ezberdinen enplegagarritasuna. Bere ondoriorik nabarmenena da prestakuntzak langabeziaren aurkako oztopo gisa jokatzen duela; hau da, zenbat eta prestakuntza maila altuagoa izan, orduan eta aukera gutxiago langabezian geratzeko. Horrela, LH Goi-mailako tituludunek ikusten dute euren lan-aukerak unibertsitateko tituludun baten antzekoak direla. Aitzitik, Erdi Mailako Gradua egin zutenek lan egiteko aukera gehiago dituzte Batxilergoa egin zutenek baino. Prestakuntzak langabeziaren aurkako oztopo gisa jokatzen duen era berean, zenbat eta prestakuntza maila altuagoa izan, orduan eta lanpostu egonkorragoak ere lortzen dira. Erdi Mailako 10etik 5ek kontratu finkoa lortzen duten bitartean, kopuru hori 10etik 6ra igotzen da Goi Mailako tituludunen artean. Enplegagarritasun hori, ordea, asko aldatzen da aztertutako zikloaren arabera, jasotako soldatak nabarmen aldatzen diren bezala.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.