±Trebakuntza Gazteok Powered by Europe Digital HUB-2024 apirila

Page 1

Euskal Hezkuntza Sistemaren Orientazio Plana

Orientazio Planean hezkuntza-komunitateko agente desberdinek parte hartu dute eta laguntza jarraitua eta sistematikoa bermatu nahi dute ikasleek beren proiektu pertsonalei eta profesionalei buruz erabakitzeko gaitasuna izan dezaten

Jon Lasa Galdos

Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuordeak, Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordeak eta Lucía Torrealday Aniztasunaren eta Hezkuntza Inklusiborako zuzendariak Euskal Hezkuntza Sistemaren Orientazio Plana aurkeztu zuten otsailaren 16an.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren,Batxilergoaren eta Lanbide Heziketaren esparruan aplikatuko da,ikasleei beren proiektu pertsonala eta profesionala zuzentzeko beharrezko eta funtsezko gaitasunak eskura ditzaten laguntzeko.Estatu-mailan ezaugarri horiek dituen lehen plana da.

Plan hau ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan irakasle orientatzaileek garatzen duten lana indartzeko,inpaktua handitzeko eta ikasle guztien garapen gorena ziurtatzeko asmatu da. Horretarako,ikasleen beharrak,ezaugarriak eta testuinguru pertsonala hartuko dira kontuan.Hezkuntza Legearekin eta Lanbide Heziketako Legearekin bat etorriz,planak bermatu nahi du hezkuntza-sistema aldaketa-eragile izango dela ibilbide

akademikoak eta profesionalak berdintasun-baldintzetan aukeratzeko.Hezkuntza sailburuordeak azpimarratu zuen garrantzitsua dela hezkuntzasistemak nahikoa tresna izatea ikasleei beren garapen sozial,akademiko eta pertsonalean laguntzeko.Bestalde,Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordeak onartu zuenez,LHko ikasleak eremu zehatzago batera bideratuta badaude ere, “orientazioak ikasketekin jarraitzeko edo lan-irteera bat argitzeko balioko du”.

Hala,hezkuntza-orientazioa ezin da tutoretzaekintzatik bereizi; izan ere,ikasleentzako jarduera guztiak garatzen diren esparru bihurtzen da eskola-curriculuma,garapen integrala lortzeko.

Parte-hartze handia planaren prestaketan Euskal Hezkuntza Sistemaren Orientazio Plana parte-hartze prozesu zabal baten emaitza da. Hasteko,6.730 pertsonak parte hartu duten diagnostikoa egin da,150 ikastetxetako ikasleen,orientatzaileen eta zuzendarien artean.Lortutako diagnostikoa esparru horretan erreferente diren pertsonen kontrastearekin osatu da. Ondoren,ikuspegia eta irizpideak ezarri dira, ekintza eta gomendio zehatzetan amaitu diren lanmahaien bidez.

Lanbide Heziketaren eremuaren garapenari dagokionez,sindikatuekin,patronalarekin eta Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuekin lankidetzan aritu dira.Gainera,Elkarrizketa Sozialeko Mahaian aztertu da.

Azkenik,planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema bat diseinatu da,plan berriak egitea erraztuko duena.

Bigarren hezkuntza eta batxilergoa

Bigarren Hezkuntzako etaparako (2023-2026) Euskadiko Hezkuntza Bideratzeko I.Planak printzipio

hauek ditu oinarri: haurren eskubideak babestea, unibertsaltasuna,prebentzio integrala edo ikasle guztien ahalmenak ahalik eta gehien garatzea. Funtsezko hiru zutabe ditu: orientazio akademikoa eta profesionala,bizikidetza positiboaren garapena eta aniztasunari eta hezkuntza-inklusioari eman beharreko erantzuna.Lau helburu estrategiko proposatzen ditu:

1. EAEko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan irakasle orientatzaileek egiten duten lana indartzea,lerrokatzea eta koherentzia ematea.

2. Orientazio-esku-hartzearen eragina handitzea, ikasleak ikastetxean kokatuz hezkuntza-profesionalekin lankidetzan.

3. Ikasle guztien garapen ahalik eta handiena ziurtatzea,haien ezaugarriak eta testuinguru pertsonala kontuan hartuta.

4. Hezkuntza-sistema bermatzea,genero-joerarik eta diskriminaziorik gabeko ibilbide akademiko eta profesionalak aukeratzeko aldaketaren eragile gisa,edozein motatakoak edo baldintzatakoak direla ere.

Halaber,ekintzen garapenak genero-ikuspegia txertatuko du hezkuntza-orientazioaren dimentsio guztietan,emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorra,aniztasunaren ikuspegia,inklusioa,etika eta arreta pertsonalizatua sustatzeko.

EAEko ikastetxe publiko zein pribatu itunduetan irakasle orientatzaileen lana ahalduntzea, indartzea eta koherentziaz hornitzea du helburu

Familien laguntza jasotzen duten profesionalen ahalduntzea

Helburuak lortzeko planak proposatzen duen lan-ildo nabarmenetako bat irakasle orientatzaileen ahalduntzea da.Horretarako hauxe proposatzen da,etengabeko prestakuntza espezializatua eta irakasleen eta orientatzaileen arteko ezagutza-trukea ezartzea,eta haien eskueran tresna eguneratuak eta laguntza-egiturak jartzea.Eta horrez gain,familiekin aliantzak sortzea,ikasleen ardura duten gura-

soen eta pertsonen erantzunkidetasuna planaren garapen egokiari eusten dion beste zutabeetako bat da,eta,aldi berean,funtsezko elementua ikasleak orientazio-ekintzaren erdigunean jartzeko.Plan honen garapenak oinarriak ezarri eta geroko beste plan batzuk inspiratu ahal izango ditu,beste hezkuntzaetapa batzuetan orientazio eta jarraibide espezifikoak hedatzeko,eta bizitza osoan zehar ikasleen hezkuntza-orientazioaren jarraitasuna ziurtatzeko.

Euskadiko Lanbide Heziketako Orientazio Plana

LH-Euskadik lanbide batean jarduteko eta enplegua lortzeko prestakuntzara bideratutako prestakuntza- eta ikaskuntza-jarduera guztiak biltzen ditu.Beraz,LHko ereduak,lanbide-heziketako eskaintzekin batera,berrikuntza,ekintzailetza,nazioartekotzea eta lanbide-orientazioa bera biltzen ditu.

Lanbide Heziketako orientazioa hiru eremutan biltzen da: orientazio psikopedagogikoa,ikasleen ongizate emozionala bermatzea helburu duena; LHko orientazioa,ikasketetan eta enplegu-irteeretan jarraitutasuna eskaintzeko; eta bitartekotza,ikaskuntzabitartekarien bidez, bizitza osoko ikaskuntza indartzeko.Beraz, orientazio profesionala prestakuntza- eta lanbide-ibilbidearen plangintza pertsonalean informatzeko eta laguntzeko prozesu bat da, Lanbide Heziketako Sistemaren esparruan,eta honako hauek barne hartzen ditu: lanbide-heziketako aukerak,lanbide bat aukeratzea,hobetzea,lanbidea aldatzea,lan-merkatuaren bilakaera eta ekintzailetza-aukerak,eta karrera profesionala kudeatzeko trebetasunak garatzea.

Lanbide-orientazioko prozesua honako ekintza hauekin osatzen da: esku-hartzeak ikaskuntzaarazoak dituzten ikasleen kasuan (bokazio-heldutasunik eza eta garatzeko jarrera negatiboak), ikasteko zailtasun espezifikoak detektatu eta aztertzea,ikastetxetik kanpoko gizarte- eta hezkuntza-arloko eta komunitate-arloko eragile eta laguntzekin koordinatzea,arreta indibiduala, pertsonalizatua,genero-baldintzapenik gabea, malgua eta pertsonen premiekin eta interesekin konprometitua…

Euskadiko Lanbide Heziketaren lankidetza osasun-alorrarekin

Jokin Bildarratz sailburuak lagunduta,Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua Tknikan izan zen,Euskadiko Lanbide Heziketa osasun-alorrean garatzen ari den berrikuntza- eta ikerkuntza-proiektuak ezagutzeko

Jon Lasa Galdos

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua,Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuarekin eta Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera,Tknikan izan zen martxoaren 13an, Euskadiko Lanbide Heziketaren Berrikuntza eta Ikerketa Aplikatuko Zentroan,Errenterian.Osasunaren esparruan,Euskadiko Lanbide Heziketan garatzen ari diren egitasmo ugariren berri izan zuen bertan,zentroko arduradunen eskutik. Bisita horretan,zentroaren instalakuntzak ezagutzeaz gain,agerian geratu zen Euskadiko

Lanbide Heziketa eta Euskadiko osasun-organismo eta -eragileen arteko lankidetza estu eta emankorra,besteak beste Osakidetzarekikoa eta BIOEFekikoa (Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa).Horren erakusle dugu, Covid-19aren pandemiaren momentu larrienetan,Tknikaren koordinazioaren bidez Euskadiko Lanbide Heziketako zentroek erakutsitako inplikazioa hain beharrezko eta urri ziren maskarak diseinatu eta fabrikatzeko,betiere osasun-agintarien lankidetzarekin.Era berean,Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren RIS3 Eus-

kadi Estrategiaren barruan,Tknikak Osasuneko pilotajean parte hartzen du. Osasun sailburuaren bisitaren ardatza,bereziki, Tknikako Biozientzia eta Jasangarritasun saila izan da.Bertako laborategietan lantzen diren esparruak dira bioinprimaketa,osasun pertsonalizatua, elikagaien berrikuntza,botika pertsonalizatuen inprimaketa edo osasun alorreko prestakuntzan murgiltze-teknologiak aplikatzea.

Euskadiko Lanbide Heziketa hainbat esparrutan lanean ari da,besteak beste, bioinprimaketan,osasun pertsonalizatuan edo murgiltze-teknologiak osasunaren alorrean aplikatzen

Elikagaien Bioteknologiaren laborategian -bisitatutako instalazioetako bat izan da hau-,Tknikak elikagaien berrikuntza arloko proiektuak garatzen ditu,zahartzaro berri baten testuingurura bideratutako elikagai formatu berritzaileak sortuz.Teknologia berriek,laborategi horretan ikusi ahal izan duten bezala,aukera eskaintzen dute askotariko ehundura edo koloreekin elikagaiak inprimatzeko,patologiaren bat duten pertsonentzat,adibidez,disfagia (irensteko zailtasuna) duen jendearentzat.Tknikako sail horretan,halaber,urratsak egiten ari dira hainbat elikagairi ezaugarri berriak gehitzeko,adibidez,proteina balio handiagoa jartzeko proteinaoinarri askotarikoak dituzten elikagaiei, haragiaz haratago (laborategian kultibatutako okela,intsektu oinarria duten elikagaiak…).Edo irin mota berriak,glutenik gabekoak,ezkur-irina kasu.Osasun-egoeraren arabera,pertsonen eli-

kaduraren behar anitzei erantzuten dieten elikagai funtzional berriak dira.

Bioinprimaketa

Tknikako Biologia Zelularreko laborategian inprimaketak urrats handi bat egin du,eta,duela gutxi arte etorkizuneko gertakaritzat genuena, dagoeneko hemen da.Teknologia hori bioinprimaketa egitasmoetan lan egiteko erabiltzen da, alegia,giza-azala edo kartilagoa inprimatzeko. Pazientearen organismotik zelula-lagin bat hartzen da -aurrerago pertsona horrek baztertu ez dezan-,inkubagailuan kultibatu eta erreproduzitzen da.Bioinprimaketaren teknologiari esker,zelula horiek inprimagailuaren kartutxoa zeharkatuta ere bizirik jarraitzen dute.Modu horretan lortutako ehun biologikoa pertsona berberari txerta dakioke,adibidez,erredurak eta ultzerak sendatzeko.Etorkizunean,teknika horren garapenak organoak sortzeko aukera ere eskainiko du.

Osasun pertsonalizatuaren alor horretan,Tknikak bioinprimaketa erabiltzen du farmazia-produktuak egiteko ere; gaixo bakoitzaren organismora eta gaixotasunaren fase bakoitzera egokitutako medikamentu-dosia duten konprimatu edo pilulak inprimatzen ditu.Hau da,sendagai pertsonalizatuak egiteaz ari gara.

Osasunaren alorra alde batera utzi gabe,eta, behar diren profil profesionalen prestakuntzari dagokionez,Tknika eta Euskadiko Lanbide Heziketa lanean ari dira sektoreko enpresek eskatzen dituzten espezializazio-programak diseinatzen ere,Viralgen edo Bayer enpresekin egin den eran.Haien beharretara egokitutako profesionalak prestatzen dira,alor zehatzetarako,adibidez,terapia genikorako edo PCR tekniketarako.

Izan ere,gero eta enpresa gehiagok eskatzen dituzte Lanbide Heziketako profilak,Osasungintza lanbide-arlokoak,langile teknikoen euren beharrak asetzeko: laborategi klinikoak,laborategi biomedikoak,ingurumen-osasuneko enpresak, dietetikaren arlokoak edo osasun-larrialdietakoak,adibidez.

Ildo horretan,Sagardui sailburuak gogorarazi zuenez,“gero eta gehiago dira medikuntzan paper garrantzitsua duten zientzia eta teknologiaren esparruak,profil profesional berriak gehituz”.

Etxebizitza adimenduna

Tknikan dagoen Etxebizitza Egokitu Adimendunean ere izan da Sagardui sailburua.Etxebizitza adimendu bat irudikatu dute bertan,eta bere filosofia eta xedea honela laburbil dezakegu: teknologiaren humanizazioa.Egun Euskadik duen erronka garrantzitsuenetariko bati erantzuteko ezinbesteko bilakatu dira teknologiak,alegia,gizartearen zahartzeari erantzuteko.

Espazio honek teknologia pertsonen,haien ongizatearen eta osasunaren zerbitzura jartzen du,non eta etxean.Etxebizitza horretako espazioetan (sukalde,egongela,logela,komun…), hainbat elementu jarri dira,esaterako,altzari adimendunak,sentsoredun zoruak -gerta daitezkeen erorketak detektatzeko-,Adimen Artifizialeko sistemak,domotika sistemak edo Irisbond teknologia.Azken horrekin pertsona batek,begien mugimenduarekin soilik,tablet edo ordenagailu bat kontrola dezake,eta horren bidez,aldi berean,ingurunearekin elkarreraginean egon: argiak itzali edo piztu,ateak ireki,pertsianak jaitsi eta halakoak,etxea monitorizatzen eta kudeatzen duen softwareari esker.

Behar bereziak dituzten pertsonen zerbitzura bezalaxe,Euskadiko Lanbide Heziketak ikasleen osasun alorreko prestakuntzaren zerbitzura ere jartzen du teknologia.Ingurune birtualak eta murgiltze-teknologiak erabiliz egiten du.

ZATOZ! Urola Kosta eta Urola Erdiko

Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka

Zarauzko Munoa plazan prestaturiko karpak hartu zuen martxoaren 6an Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketa eta Enpleguko lehen azoka, Zatoz! Azoka

Jon Lasa Galdos

Bi eskualde horietako Lanbide Heziketako ikastetxeek eta garapen-agentziek antolatu zuten azoka,Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera.Azokaren helburua da eskualde horietako Lanbide Heziketako eskaintza,enplegurako prestakuntzarako eskaintza eta enplegu-aukerak ezagutaraztea.Ekimenak Zarauzko Udalaren babesa ere badu,azoka garatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskaini baititzituen. Urola Erdiko eta Urola Kostako DBH eta Batxilergoko ikasleek ere hartu zuten parte ekimenean. Horretarako,ikastetxeekin koordinazio-lanak egin ziren,goizean zehar azokara txandaka joan zitezen.Hala,Azkoitia,Azpeitia,Orio,Zarautz eta Zumaiako 14 ikastetxeko 900 gazte inguru igaro ziren goizean zehar bertatik.Arratsaldean berriz, azoka herritar guztientzat egon zen zabalik,eta, beraz,lanik gabe dauden pertsonentzat,lana dutenentzat edo informazio gehiago lortu nahi zutenentzat (gazte,heldu zein guraso) egon da zabalik. Informazio-standez gain,goizeko programazioa hiru solasaldirekin osatu zen.Horietako bakoitzean Lanbide Heziketako ikastetxeetako zuzendaritzako kideek,ikaslek eta eskualdeko enpre-

setako ordezkariek hartu zuten parte.Beren ikuspuntua azaldu zuten,eta Lanbide Heziketako egungo egoeraren eta joeren berri eman zuten. Era berean,azokan bertan etengabeko prestakuntzarako aholkularitza ere jaso ahal izan zen. Azoka hau Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketako ikastetxeek,Garapen Agentziek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatu zuten,elkarlanean,talentuaren sorrera,erakartzea eta mantentzea sustatzeko.Zarauzko Udalaren babesa ere jaso zuen azokak eta ekimena aurrera eramateko beharrezko azpiegiturak Udalak utzitakoak ziren.

Hori horrela,goizeko 10:00etatik 18:30era bitartean,bi eskualdeetako Lanbide Heziketen zein Garapen Agentzien eskaintza ezagutzeko aukera egon zen.Horretarako 9 stand desberdin egon ziren eta horietan,Lanbide Heziketako eskaintzarekin batera,ikastetxeen enplegurako prestakuntza eskaintza eta Garapen Agentzien eta Lanbideren enplegurako baliabideak ezagutzeko aukera eskaini zitzaien bertaratu zirenei. Azoka herritar orori irekia izan zen,horrenbestez, langabezian daudenak,lanean ari direnak edota informazio gehiago eskuratu nahi zuten pertsonak gertura zitezkeen,gazte,heldu zein gurasoak.

Gazteen parte-hartzea bermatuta

Urola Erdiko eta Urola Kostako DBH eta Batxilergoko ikasleak goizean zehar gerturatu ziren; horretarako ikastetxeekin koordinazio lanak egin ziren txandak eskainiz.Hori horrela,azokatik ia 950 gazte pasatzea aurreikusten zen (Antoniano Ikastetxea,Azkoitia BHI,Floreaga Salestar Ikastetxea,Ikasberri Azpeitiko Ikastola,Iraurgi Ikastetxea,La Salle Ikastetxea,Lizardi BHI,Orioko Herri Ikastola,Oteitza Lizeo Politeknikoa,Salbatore Mitxelena Ikastola,Zaragueta Herri Eskola, Zumaiena Ikastetxea,Zumaia BHI,Urola BHI).

Solasaldiak eta etengabeko prestakuntzarako aholkularitza zerbitzua

Standez eta horietan eskainiko den informazioaz haratago,goizean zehar hiru solasaldi ere antolatu ziren eta horietako bakoitzean ikastetxe bateko zuzendariak,ikasle batek eta enpresa bateko ordezkariak hartu zuten parte,euren iritzia azaldu eta Lanbide Heziketako egungo egoera eta joerak ezagutzera emateko. Era berean,azokan bertan etengabeko prestakuntzarako aholkularitza jaso ahal izan zen.

Azokako parte-hartzaileak

❚ Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia.

❚ Urola Kostako Udal Elkarteko Garapen Agentzia.

❚ Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzua.

❚ Monte Albertia LHII.

❚ Oteitza Lizeo Politeknikoa.

❚ Zumaia BHI.

❚ Oinarrizko Lanbide Heziketa: soldadura.

❚ Izarraitz Lanbide Heziketa.

❚ Aiala Sukaldaritza ikastetxea. Amaitzeko,aurtengo azoka Zarautzen egin zen arren,asmoa da datozen urteetan ekimenari jarraipena ematea eta azoka eskualdetik eskualdera txandatuz egitea.Beraz,datorren urtean Urola Erdian egitea aurreikusten da.

Eskualde mailako lehen enplegu azoka

Urola Kosta osoko Lanbide Heziketaren eta enpleguaren eskaintza ezagutzeko aukera izan zuten eskualdeko ia mila gaztek Zatoz! izeneko azokan,Zarautzen.Lehengoz gauzatu zuten,eta bertan parte hartu zuten,besteak beste,Oteitza

Lizeo Politeknikoak,Aiala Sukaldaritza ikastetxeak eta Monte Albertiak.

Zatoz! Lanbide Heziketa eta Enplegu Azoka egin zuten Zarauzko Munoa plazan.Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketako ikastetxeek, garapen agentziek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak elkarlanean antolatu zuten ekimena, eta "talentua sortzea,erakartzea eta mantentzea sustatzea" zuen helburu.

DBHko eta Batxilergoko 900 ikasle inguru igaro ziren azokatik goizean zehar

10:00etan ireki zituen ateak azokak,eta 18:00etara bitartean Urola Kosta eta Urola Erdi mailako Lanbide Heziketako eta enpleguko eskaintza ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

Horretarako,bederatzi stand jarri zituzten eta Lanbide Heziketako eskaintzarekin batera,ikastetxeen enplegurako prestakuntza eskaintza eta garapen agentzien eta Lanbideren enplegurako baliabideak erakutsi zituzten.Harrera ona izan zuen azokak,eta goizean goizetik Urola Erdiko eta Urola Kostako DBHko eta Batxilergoko ikasleak gerturatu ziren karpara.Hala,950 ikasle inguruk aukera izan zuten eskualdeko eskolen eskaintza gertutik ezagutzeko. Horietako bat da Alex Martinez; azpeitiarraren hitzetan "baliagarria" izan zen azoka.Hain zuzen ere,Mekatronikaren inguruko hainbat zalantzarekin iritsi zen Zarautzera,eta guztiak "argitzeko" balio izan zion hitzorduak.Gomendioak ere jaso zituen: "Eredu duala hautatzea". Bestalde,azokan bertan masajeak ematen aritu zen Nerea Odriozola hernaniarra (Gipuzkoa). Gaur egun Monte Albertian Estetika eta ongizatea ikasketak egiten ari da.Azoka antolatzea "oso ondo" iruditu zaio hari.Bere esperientziatik hitz egin zuen: "DBH bukatu nuenean,ez nekien zer ikasi nahi nuen,eta horrelako azoka bat oso ondo dago gauzak argitzeko". Ildo berean,lehen balorazio "positiboa" egin zuen Edu Sudupe Izarraitz Lanbide Heziketako zuzendariak."Ikasleek interesa erakutsi dute,eta hori zen helburua; oso gustura gaude".Dena den,datorren urteari begira "zer hobetua" ikusi zuten.

Garapen profesionala,informatikan lana aukeratzeko faktore

Ibilbide profesionalaren garapena da,soldataren gainetik,ikasleen eta gazteen motibazio-elementu nagusia lana aukeratzerakoan

STEM lanbideak (zientzia,teknologia,ingeniaritza eta matematika akronimoak) gora egiten ari dira lan-merkatuan.Datozen hiru urteetan,industriak datuetan eta adimen artifizialean (AA) adituak diren 90.000 profesional baino gehiago eskatuko ditu,Immunitate Teknologia Institutuak eta Randstad Digital enpresak,konpainiaren zerbitzu teknologikoetan espezializatutako dibisioak,egindako txostenaren arabera.Espainiako talentuaren konpainia hori munduko lehen tokian dago.

Azterketak arreta berezia jartzen die profesionalak lan bat aukeratzera edo,dagoeneko lanean ari badira,aldatzera eramaten dituzten faktoreei. Horrela,ikasleen artean,lana onartzerakoan aukeratzeko arrazoi nagusia garapen profesionalerako ahalmena da,aipamenen % 77rekin,ondoren soldata (% 72),telelana egiteko aukera (% 44) eta prestakuntza (% 44).

“Garapen profesionala,soldata,etengabeko prestakuntza eta telelana dira profil teknologikoak jarrera aldaketa kontsideratzen duten faktoreak. Izan ere,datu bat da inkestatutakoen % 50ek ez luketela enpresa berean denbora mugagabean lan egin nahi,eta horrek denok egin behar dugun paradigma aldaketa suposatzen du”,nabarmendu du Juan Riva IMMUNE Teknologia Institutuko zuzendari nagusiak eta sortzaileak.

soldata (% 61),telelana (% 36) eta prestakuntza (% 34).Azkenik,bilaketa aktiboan dauden profesionalek soldata (% 70),garapen profesionala (% 60) eta telelana (% 50) lehenesten dute. Ikerketak aztertzen duen beste puntu bat da gaur egun lanean ari diren zenbatek nahiago duten denbora luzez enpresa berean lan egin eta zenbat denboraz.Inkestatuen % 46k erantzun dute nahiago luketela enpresa berean denbora mugagabean egon,eta % 45ek interesatzen zaien proiekturen bat baldin badago.% 8,5ek urtebetetik bost urtera bitartean egongo litzateke gehienez eta % 2,6k adierazten du lehentasuna duela bere kabuz lan egitea.

STEM profesionalen % 45ek beren enpresan geratzea pentsatzen dute,jorratzen duten proiektuak beren interesa badu soilik

Lehentasunezko eremuak

Laguntzen du

“Teknologian eta STEM diziplinetan trebatzea erabakitzen duten profesionalak dira datozen urteetan Espainian enplegagarritasun handiena izango duten profesionalak.Enpresak etengabe ari dira arlo teknologiko eta zientifikoetan prestaturiko profesionalak bilatzen,eta horrek diziplina hauetan 0tik gertu dagoen langabezia-tasa ekarri du",dio Jorge González Randstad Digitaleko zuzendariak.

Aktiboki bilatzen ari diren langabeen kasuan, horien % 66k lanbide-garapena aipatzen du lehentasun gisa lana aukeratzerakoan,ondoren

Adin-taldeen arabera,ikus dezakegu nola programazioa den profesionalen artean interes gehien pizten duen espezialitatea,izan ere,18 eta 25 urte bitarteko inkestatuen % 73k aipatzen du lehentasun gisa,ondoren zibersegurtasuna (% 35) eta datuen analisia (%31).Adin-taldea igoz,26 eta 35 urte bitartekoen artean,programazioak (interesa duten profesionalen % 62) oraindik ere nabarmen jarraitzen du lehentasunen artean,baita 36 eta 45 urte bitarteko langileen artean ere,lehen lehentasun gisa kodetzea (% 46) aukeratzen baitute.

"Kodetzea arlo teknologiko ia guztietan komuna den diziplina da.Nahiz eta ezinbestekoa ez den, gomendagarria da teknologian karrera hasi nahi

duten pertsonek programazioren bat ezagutzea. Gure ikasle gazteenen artean,zibersegurtasuna ere nabarmentzen da,askotan,etorkizunean denek begiratzen duten alor gisa",dio Juan Rivak. Kodetu ondoren,STEM profesionalen artean interesa pizten duen beste espezialitate bat datuen analisia da.18 eta 45 urte bitarteko profesionalen artean,heren batek aipatzen du lehentasunezko espezialitate hori % 39ra iristen dela 46 eta 55 urte bitarteko langileen kasuan. Generoaren arabera,gizonen erdiak baino gehiagok programazioaren aldeko apustua egiten du (% 52),eta emakumeak banatuta daude: zibersegurtasuna (% 24) eta,berdin,kodifikazioa eta Data Science (% 23).

"Hazkunde ahalmen handia izan arren,sektoreak erronka handiak ditu aurretik,hala nola,talentu eskasia eta atxikipena edo genero-arraila, maskulinizatuen dagoen sektoreetako bat izaten jarraitzen baitu",dio Jorge Gonzálezek.

Gizonen erdiek baino gehiagok programazioaren aldeko apustua egiten dute (% 52k),eta emakumeak banatuta daude: zibersegurtasuna (% 24) eta, berdin,kodeketa eta Data Science (% 23)

Randstad

Randstad Espainian eta munduan talentu espezializatutako enpresa liderra da.60 urte baino gehiagoko esperientziarekin,39 merkatutako 4.900 bulegotan dihardu,edonori aukera berdintasuna eskaintzen dio eta bere bezeroen artean talentu arin,anitza eta espezializatua sustatzen du.Lan merkatu inklusiboagoa,dinamikoagoa, iraunkorragoa eta etorkizunerako prest dagoena eraikitzeko anbizioa du.

Espainian egunero 55.000 lagunek lana izatea ahalbidetzen du,250 bulego baino gehiagotan banatutako bere 2.200 langileei esker.Langileen enplegagarritasuna areagotzeko lan egiten du eta urtero 1,5 milioi ordu baino gehiagoko pres-

takuntza eskaintzen du.2023an,Randstad Iberiak 1.605 milioi euroko fakturazioa izan zuen. Bisitatu Randstad.es informazio gehiago lortzeko edo bere sare sozialen bidez Facebook,LinkedIn,TikTok eta YouTube-n.Lan-merkatuaren datuak eta analisiak lortzeko,joan Randstad Research-era.

IMMUNE TECHNOLOGYINSTITUTE-ri buruz

IMMUNE TECHNOLOGYINSTITUTE 2019an sortu zen.Europa mailan teknologia-sektorean talentua sortzeko gunea da. Ebatzi nahi den kasuan oinarritutako hezkuntzametodo baten bidez eta teknologiarekiko giza ikuspegiaren bidez,IMMUNEk hainbat prestakuntza eskaintzen ditu,hala nola,graduak,masterrak,birziklatze ikastaroak edo udako ikastaroak txikienentzat.

Irakasleen kalitateaz gain,IMMUNE TECHNOLOGYINSTITUTE-k goi-mailako hezkuntza,enpresa,erakunde eta teknologiako bazkideak ditu,eta horien artean Amazon,Google,IBM eta HP nabarmentzen dira.

Laguntzen du

Nafarroako LHn,plaza gehiago hurrengo ikasturterako

Hezkuntza Sailak 6.886 LH plaza eskainiko ditu 2024-2025 ikasturtean,eta horrek azken bost urteetan % 34,8ko hazkundea izan dela esan nahi du

2024-2025 ikasturtean,Hezkuntza Sailak guztira 170 heziketa-ziklo eta Lanbide Heziketako programa eskainiko ditu 24 lanbide-familia ezberdinetan.Datorren ikasturtean,formatu presentzialeko LH zikloetan 6.886 plazaren eskaintzak % 34,8ko igoera dakar 2019-2020 ikasturtean eskainitako plazekin (5.109) alderatuta,eta 221 plaza berri 23/24 ikasturtearekin alderatuta. Hezkuntzak 2024-2025 aldirako LH eskaintza aurkeztu zuen martxoaren 19an Navarra Arena pabiloiko Reyno Arena aretoan egindako ekitaldi handi batean,eta bertan Nafarroako hezkuntza -erakundeetako lanbide-heziketako ehunka ikasle,irakasle eta zentroetako zuzendaritzako kidek parte hartu zuten.Bertan izan ziren ere Nafarroako Lanbide Heziketako Kontseiluko kideak eta LHko Departamentuko zuzendaritza orokorreko arduradunak; besteak beste,LHko zuzendari nagusi,Luis Calatayud eta Hezkuntzako sailburu Carlos Gimeno,ekitaldiari amaiera eman ziotenak.

On line modalitatean,2019-2020 ikasturtean 13 ziklo eskaintzetik 2024-2025 ikasturtean 32 ziklo eskaintzera igaro da (eskaintza ia hirukoiztu egin da), ikasturte berrirako zazpi ziklo online berri ezarrita. Eskaintza birtual berri honek (ziklo bakoitzeko lau lanbide-modulu batez beste) 1.120 online lanbide heziketako plaza berri suposatzen ditu.Guztira, 2024-2025 ikasturterako 1.341 plaza berri izango dira,irakaskuntza presentzialeko plaza berriak gehi online irakaskuntzako plazen gehikuntzak. Luis Calatayud LHko zuzendari nagusiak nabarmendu zuenez,“eskaintza garrantzitsua eta oso dibertsifikatua da,19 ziklo berritan hazten dena (hamar presentzialak,zazpi birtualak eta bi modularrak),horietako sei berriak izanik.Nafarroako tituluen katalogoan txertatzen diren profilak".Zehazki,titulu berriak honako hauek dira: Ekoizpen Farmazeutikoa eta Bioteknologikoa,Erradioterapia eta Dosimetria,Bitartekaritza Komunikatiboa eta Neurrirako Arropa eta Ikuskizun Ekoizpena,bai eta Gradu Ertaineko Makineria Eraikuntza eta Elektromekanikako Teknikaria.

Calatayudek gaineratu zuen eskaintza "oso ondo kohesionatuta dagoela lurralde aldetik".19 unitate berrietatik 13 Iruñean eta eskualdean eskaintzen dira,eta beste sei Nafarroako gainerako lurraldean banatuta.

Hurrengo ikasturteak eskaintza

handituko du 19

heziketa-ziklorekin: 10

presentzialak,7 birtualak eta 2 modularrak,3 ziklo berri

euskaraz eta 6 profil berri

Nafarroako tituluen katalogoan

Baliabideak eta azpiegiturak

Kalitatezko ezarpenerako,2024-2025 ikasturtean,Lanbide Heziketako Departamentuko Zuzendaritza Nagusiak kalkulatzen du bi milioi euro inguru inbertituko dituela Nafarroako Lanbide Heziketako zentroen sare publikoaren ekipamendu eta digitalizazioan.

LHko zentro guztiek prestakuntza digitalaren ikasgela (MRR programa) izango dute,zentroetako erreferentziazko herritarrei digitalizazioan trebatzea ahalbidetuko diena.Helduen zentroek ere izango dituzte gela berri hauek,zentro horietako prestakuntza beren xede-publikoaren digitalizazio beharretara egokituz.ATECA teknologia aplikatuko lau ikasgela berri sortuko dira CIP Sakanan,CIP Lizarran,IES Ribera del Arga de Peraltan eta CISER-CENIFER-en. Azpiegituren mailako beste ekintza garrantzitsu bat Nafarroako Hezitzaile Eskola Zentro Integratua Iruñeko Víctor Pradera ikastetxe zaharrera pasatzea izango da,aurtengo irailetik aurrera Lanbide Heziketako zentro berri bihurtuko dena.Era berean,CIP Donibanen ekintza garrantzitsuak iragarri dira guztira 115.000 euroren truke,Ehungintzako Arropa eta Larrugintzako familiarentzako espazio espezifiko bat sortzeko,azkenik,zentro bakoitzeko milioi bat euroko finantzaketa ahaztu gabe,Nafarroak sare nazionalean dituen Hezkuntza eta Kirol Ministerioak sortutako bikaintasuneko bost zentroetako bakoitzerako (CIP Virgen del Camino,

CIP Agroforestal,CIP Burlada,Renovables “CISER” eta CIP Donibane).

Ziklo berriak

Zehazki,Oinarrizko Mailan Elektrizitatea eta Elektronika zikloa sartzen da Ribaforada herrian.Erdi Mailako Graduan,Eraikuntzako Teknikaria (CISER) eta Goi Mailako Graduan,Produktu Farmazeutiko,Bioteknologiko eta Erlazionatuen Fabrikazioko Goi Mailako Teknikaria (CIP Donapea),Neurrirako Arropa eta Ikuskizuneko Goi Mailako Teknikaria (CIP Donibane),Komunikazio Bitartekaritzako Goi Mailako Teknikaria (Hezitzaileak),profil profesional berria Nafarroan,Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi Mailako Teknikaria,euskaraz (Mª Ana Sanz), Erradioterapia eta Dosimetriko Goi Mailako Teknikaria (Osasun Eskola),Industria Mekatronikako Goi Mailako Teknikaria (CIP Tafalla),Industria Automatizazioko Goi Mailako Teknikaria eta Robotika (CIP Sakana) eta Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria,euskaraz (CIP Elizondo). Zentro publikoetako eskaintza birtualari dagokionez,Erdi Mailan Ibilgailuen Elektromekanikako Teknikaria (CIP Virgen del Camino),Beroa Ekoizteko Instalazioetako Teknikaria (CIP Virgen del Camino) eta Soldadura eta Galdaragintzako Teknikaria (CIP Virgen del Camino). Goi Mailako Graduan,Nazioarteko Merkataritzako Goi Mailako Teknikaria (CIP Mª Ana Sanz), Energia Berriztagarrietako Goi Mailako Tekni-

karia (CISER),Aho Higieneetako Goi Mailako Teknikaria (ESTNA) eta Turismo Gida,Informazio eta Laguntzako Goi Mailako Teknikaria (CIP Lizarra).

2024-2025 ikasturtean, Hezkuntza Sailak guztira 170

heziketa-ziklo eta Lanbide

Heziketako programa eskainiko ditu 24 lanbide-familia ezberdinetan

Eskaintza modularrean,Nafarroako Lanbide Heziketako zentro publikoek prestakuntza-ibilbideak eskaintzen dituzte Erdi Mailan,Makinerien Elektromekanikako Teknikariarekin (CIP Virgen del Camino),eta Goi Mailakoan,Kudeaketa Laguntzako Goi Mailako Teknikariarekin (CIP Elizondo),euskaraz.

Zentroka,aipamen berezia merezi du CIP Virgen del Caminok,industria-espezialitateetan erreferentziazko zentroa,bere eskaintza malgutzeko ahalegin nabarmena egiten duena eta prestakuntza-modalitate berriak eskaintzen dituena,hala nola eskaintza birtuala eta modularra,bere irakaskuntzak beste publiko batzuei

sarbidea erraztuz,eta prestakuntza-ibilbideak sortzea oso espezializatutako profesionalak prestatzeko (makineria elektromekanika). Eskaintza berria Nafarroako enpresa-sektore ezberdinek beren familia eta eremu geografiko desberdinetan dituzten eskakizunak kontuan hartuta konfiguratu da,eragile ekonomiko eta sozial ezberdinen beharrizanez gain.

Ekitaldiaren amaieran,Carlos Gimeno Hezkuntza sailburuak nabarmendu nahi izan zuen eskaintza honekin “lanbide heziketako hezkuntzaren helburu eta balio nagusiak indartzen jarraitzen dutela: erakargarria,malgua,dibertsifikatua,kalitatezkoa,guztientzako hurbila izatea, ikasleentzat eta inklusiboak".Ikasleen interesetara eta enpresen beharretara egokitzeko ahalegina baloratu zuen Gimenok.“Guk jarraitzen dugu -esan zuen kontseilariak- Iruñetik eta Komarkatik kanpoko zentroetan eskaintzan protagonismo bereziarekin,Elizondon,Tafallan,Lizarran eta Sakanako hazkundearekin,lurraldea egituratzen dutenak eta enpresa-ehuna sendotzen laguntzen dutenak Nafarroako landa eremuetan”.Gimenok azpimarratu zuen,gainera, ekintza berri bat irekitzen ari direla,eskaintza herritar guztientzat,bereziki ahulenentzat,eskuragarri egon dadin,Elektrizitate-Elektronika Oinarrizko Gradua Ribaforadako IESOn eskainiko baita.

Orientatzaileak oso garrantzitsutzat jo zuen eskaintza oso dibertsifikatua bermatzen dutena eta industria-sektoreari begira,baina baita zerbitzuen,gizarte- eta osasun-arloko (bitartekaritza komunikatiboa,ehungintza,erradioterapia...) lanbide-profil berrien aldeko apustua egitea. Hezkuntza sailburuak adierazi zuenez,"arreta berezia jarri zaie ziklo konplexuak dituzten enpresen eskakizunei,Produktu Farmazeutiko, Bioteknologiko eta Loturiko Fabrikazioko Goimailako Teknikari gisa ezartzeko orduan,enpresek eskatuta gauzatutakoak,Nafarroan ezarri berri den profil profesionala dena.

Apirilaren 19an eta 20an, familientzako informazio-saioak egingo dira Iruñean,Hezkuntza

Departamentuko

batzar-aretoan,eta Tuteran, apirilaren 27an,CIP ETIn

Horrez gain,2024ko ikasturtean Nafarroan Lanbide Heziketako Sistema ezartzeko lan ildo oso garrantzitsua nabarmendu zuen,hala nola Nafarroan ezarri diren 150 bat gradu berrikustea denbora-sekuentzia egokitzeko eta moduluak txertatzeko,hobetuz lanbide-profila eta ikasleen enplegagarritasuna areagotzea.Horrek lanbide heziketan hizkuntzak indartzeko konpromiso garrantzitsua suposatu du erdi mailako ziklo guztietan ingelesa txertatuz. LHko ikasleen enplegagarritasuna hobetzeari dagokionez,laneko arriskuen prebentzioa,autoenpleguari,barne-ekintzailetzari eta ekintzailetzari buruz ikasteko derrigorrezko edukiak biltzen dituzten modulu berriak txertatzen dira,baita digitalizazioan eta jasangarritasunean zeharkako prestakuntza moduluak ere.Ikaskuntza-metodologia aktiboen sustapena sustatzen da,eta horiek indartzen dira hiru etapetan proiektu intermodularra txertatuz: oinarrizko,erdi-mailako eta goi-mailakoak,irakaskuntza-kargarekin,proiektuak heziketazikloko gainerako moduluekin landu ahal izateko. Azkenik,lanbide heziketako sistema berriaren elementu garrantzitsuenetako bat enpresekin partekatutako prestakuntza da.2025eko urtarri-

lean hasiko diren lanbide heziketako ziklo guztien izaera dual orokortu berria da,gutxienez 500 orduko enpresetako praktikekin.Esparru dual berri honi dagokionez,Gimenok sektore produktiboek eskari handia duten zikloak dituzten eremuetan eskaintza indartzea aipatu du,enpresekiko ardurakidetasunean,Dual modalitate intentsiboan, hau da,ikasleak gutxienez trebatzeko aukera izango dute.700 ordu enpresan eta lanbide arteko gutxieneko soldatari lotutako ordainsaria izango du.Zehazki,CIP Tafallan,Industria Mekatronikako Goi Mailako Teknikaria,Tafallako Burdin Galdaketak eskatuta,eta CIP Sakanako,Industria Automatizazio eta Robotikako Goi Mailako Teknikaria,Sakanako Enpresa Elkarteak eskatuta.

Informazio egunak

Berritasun nabarmen gisa,orientatzaileak jakinarazi zuen apirilaren 19 eta 20an familientzako informazio saioak egingo direla Iruñean,Hezkuntza Departamentuko batzar aretoan,eta Tuteran,apirilaren 27an,CIP ETIn.Jardunaldi hauek zentroen ate irekien jardunaldien osagarriak dira eta interesa duten familiei LHren ikuspegi hurbilago bat eman nahi zaie.Izaera horretako jarduera bat egiten den lehen aldia da.

Izena emateko epeak

Erdi Mailako eta Goi Mailako Zikloetan izena emateko epeak apirilaren 29tik maiatzaren 10era bitartean izango dira.Oinarrizko Maila zikloetarako matrikula maiatzaren 13tik 17ra bitartean izango da.Irailaren hasieran egingo da eskaintza modularreko,birtualeko eta espezializazioko ikastaroetarako izen-ematea.

Enpresek balioesten dituzten gaitasunak

Lan bila zabiltza? Hauek dira enpresek gehien baloratzen dituzten 10 gaitasunak

Espainiako enpresen % 78k zailtasunak dituzte beren plantillan behar duten talentua aurkitzeko,ManpowerGroup giza baliabideen aholkularitzak egindako Talent Mismatch 2024 txostenaren arabera.

Talentu-desegokitasuna izenez ezagutzen den gertakari horrek gora egin du azken hamarkadan, eta % 3tik % 78ra igo da 2024tik 2024ra bitarte. Enplegatzaileek zer ezagutza tekniko eta zeharkako gaitasun (gaitasun bigunak) eskatzen dituzten identifikatzeak eta haietan trebatzeak talentu-hutsune hori murrizten lagunduko duela dio ikerketak.

Enpresek gehien eskatzen dituzten 5 gaitasun teknikoak

1. Teknologia eta datuen analisia menderatzea.

Enpresen % 32rentzat ezinbestekoa da langileek informazio teknologia berriak eta datuen analisia menperatzea. Arlo honetan gailentzen diren profesionalak gai dira sistema informatikoetan datuak bildu,aztertu,interpretatu eta aurkezteko.Gaitasun horiek oso baloratzen dituzte Big Data analisiaren bidez abantaila lehiakorrak lortu nahi dituzten erakundeek.

2. Ingeniaritza ikasketak.

Erakundeen % 19k ingeniaritza batzuetan prestatutako langileak kontratatzeko interesa du. Profesional hauek klima aldaketa,elikadura segurtasuna,garapen iraunkorra edo aurrerapen teknologikoa bezalako arazo globalak konpontzeko azpiegiturak,teknologiak,produktuak eta sistemen sorreran lan egiten dute.

Automatizazioa izan arren,enpresen % 18rentzat ezinbestekoa izaten jarraitzen du fabrikazio eta ekoizpen prozesuak kudeatu eta hobetzeko gaitasuna.

Enpresen % 32rentzat ezinbestekoa da langileek informazio-teknologia berriak eta datuen analisia menperatzea

4. Salmenta eta marketina.

Salmentan eta marketinean trebatutako profesionalek produktuak edo zerbitzuak sustatzeko,saltzeko eta marketin estrategia eraginkorrak garatzeko beharrezkoak diren trebetasun eta ezagutza multzo bat biltzen dute.

Gainera,bezeroen harreman sendoak eraikitzen eta mantentzen lan egiten dute,merkatuko aukera berriak identifikatzen eta beren estrategiak ingurune digital eta global aldakorrera egokitzeko.

Enpresen % 17rentzat,funtsezkoa da langileek gaitasun horiek edukitzea,bezeroak hobeto ulertzeko eta horiek erakartzeko eta atxikitzeko estrategia berritzaileak garatzeko aukera ematen baitie.

5. Iraunkortasunerako prestakuntza.

Enpresen % 17k iraunkortasunean trebatutako talentua bilatzen du,beren eragiketen ingurumen-inpaktua gutxitzeko.

Laguntzen du

3. Fabrikazio eta produkzio kudeaketa. Gaitasun hori menperatzen duten pertsonak gai dira lehengaiak produktu bukatuak eraldatzeko modu eraginkor eta eraginkorrean.

Horrek ekoizpen-prozesuak ulertzea barne hartzen du,ekoizpenaren diseinutik eta plangintzatik hornikuntza-katearen kudeaketaraino.

Ingurumenarekiko kezka gero eta handiagoak jasangarritasuneko espezialistak gero eta gehiago bilatzen ditu praktika korporatibo berdeagoak garatzeko.

Enpresek gehien baloratzen dituzten trebetasun bigunak edo soft skills

Ezagutza teknikoak baloratzeaz gain,enpresek zeharkako konpetentziak edo trebetasun bigunak ere aztertzen dituzte beren plantillan talen-

Jon Lasa Galdos

tu berriak txertatzerakoan.Gehien baloratzen direnak hauek dira:

1. Komunikazioa eta talde lana. 10 erakundetik 4k (% 39) uste dute langileek zeharkako konpetentzia hori izan behar dutela,eta horregatik baloratzen da gehien.Hori dutenek gai dira besteekin modu eraginkorrean elkarreragiteko,ideiak partekatzeko,aktiboki entzuteko eta talde-helburuei modu eraikitzailean laguntzeko.

2. Arrazoitzea eta arazoen ebazpena. Enpresen % 34rentzat garrantzitsua da langileek modu kritikoan arrazoitzea eta arazoak eraginkortasunez konpontzea laneko eguneroko erronkak gainditzeko.

3. Fidagarritasuna eta autodiziplina. Gaitasun horrek pertsonen errendimenduan koherentea izateko,konpromisoak betetzeko eta denbora eta ardurak modu eraginkorrean kudeatzeko duten gaitasuna biltzen du.Gaitasun hori edukitzea ezinbestekoa da inkestatutako enpresen % 32rentzat.

4. Etengabeko ikaskuntza eta jakin-mina. Azkar aldatzen ari den ingurune batean,etengabe ikasteko gogoa eta ezagutza berriak eskuratzeko jakin-mina izatea oso baloratzen du enpresen % 29k.

5. Proaktibitatea.

Enpresen % 24k euren langileek etorkizuneko egoerei aurrea hartzea espero dute,arazoak konpontzeko eta hobetzeko aukerak bilatzeko ekimena hartuta.

Talentuaren desegokitasuna enpresaburuek behar dituzten profilak aurkitzeko eta txertatzeko zailtasunari buruz egiten duten balorazioa islatzen duten datuak dira.

Logistika,garraio eta automozio sektorea da Espainian talentu-desberdintasunik handiena duen zerrendan,% 86ra iritsiz.

Fitxa teknikoa

ManpowerGroup giza baliabideen aholkularitzak prestatu duen Talent Mismatch 2024 ikerketak lan-merkatuaren munduko joerak aztertzea eta munduko ekonomia nagusietako talentu-hutsunea identifikatzea du helburu.

Txosten honetako datuak 41 herrialdetako 40.077 enpresen erantzunetan oinarritzen dira,horietatik 1.050 espainiarrak.

Gaitasun profesionalen definizioa

Lanbide-gaitasunak lan zehatz bat betetzeko edo lanbide-jarduera jakin batzuk garatzeko behar diren trebetasun,ezagutza eta gaitasunen multzo integratua dira.

Lan bakoitzak gaitasun desberdinak eskatzen ditu; beraz,zure helburu profesionalaren arabera, bat edo beste garatu beharko duzu.Garrantzitsua da zuk dituzun gaitasunak eta nahi duzun lanpostuan eskatuko direnak ezagutzea zure hobekuntza arloak identifikatzeko eta gaitasun horiek garatzeko aukerarik onenak bilatzeko.

10 enpresatik 8k ezin dute behar duten talentua aurkitu, Manpower ikerketa baten arabera

Lanbide-gaitasun motak

Gaitasun profesionalak bi talde handitan sailka daitezke: Gaitasun teknikoak; Zeharkako gaitasunak.

Laguntzen du

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.