
1 minute read
irizpideetan oinarritutako arkitektura
by KONFEKOOP
Urte hasieratik, bioeraikuntza irizpideetan oinarritutako arkitektura proiektuak egiten dituen kooperatiba berri bat ari da lanean Zarautzen.
Hainbat motatako arkitektura proiektuak egiten dituzte, beti ere, bioeraikuntza irizpideetan oinarrituta; IEB (Instituto Español de Baubiologie) institutuak onartutako bioeraikuntza aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dute eta disziplina ezberdinetako eragileen artean proiektu eraldatzaileak eraikitzea bilatzen dute.
Advertisement
Bi lagunek osatzen dute momentuz kooperatiba eta antzerako jarduerekin 10 urtez aritu dira autonomo edota CB gisan. Iaz kooperatibarako jauzia ematea erabaki zuten, urte hasieran gauzatu dena. Kooperatiba sortzea bide naturala izan dela diote. “Gure proiektua egonkortu egin da eta zenbait aldaketa eman dira azken urtean”- dio Inhar Agirrezabalak. “Jauzi honetan, proiektuari izaera juridiko bat ematerako momentuan, argi genuen kooperatiba izango zela”-gaineratzen du.
Kooperatibaren inguruko informazio gehiago nahi izan ez gero www.ariarkitektura.eus jaso dezakezue.

