
1 minute read
ONGI, Koop. Elk. Txikia etxeko erreformak
by KONFEKOOP
Elgoibarren etxeko erreformak egiten dituen kooperatiba berri bat sortu da. Aspaldidanik eskaiolaren munduan lan egiten zuten eraikuntzako hiru langilek kooperatiba bat sortu dute eta negozioa zabaldu dute. Azken urte hauetan iturgintzan trebatu dira, eta arlo honetan beharrezkoak diren titulu eta akreditazio guztiak lortu ondoren, erakusketa-denda berri bat ireki dute Elgoibarren.
Sei lagunek osatzen dute kooperatiba berri hau: hiru lagun sozioak dira eta beste hiru kooperatibako langile dira. 2022ko urrian hasi zuten ibilbide berri hau eta hasieratik argi izan zuten kooperatiba bat sortzea zela beraien egoerara hobekien egokizen zen negozio-formula; bai filosofia aldetik, baita zerga aldetik ere hobeto zetorkielako.
Advertisement
Era guztietako etxeko erreformak egiten dituzte, hala nola diseinuak, eraberritze-proiektuak, iturgintza, sukaldeak...
Lerro hauetatik, Toletxe kaleko 11. zenbakian ireki berri duten denda bisitatzera gonbidatu nahi dituzte bezeroak, egiten duten lana bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Instagrameko@ongierreformak kontuaren bidez ere jar zaitezkete haiekin harremanetan.