3 minute read

ERREPORTAIA

Next Article
BERRIAK

BERRIAK

Ampok bere nazioarteko posizioa indartu du, Saudi Arabian beste fabrika bat zabalduz

Idiazabalgo kooperatiba aitzindari da nazioartean altzairu herdoilgaitzaren galdaketan eta balbula industrialetan

Advertisement

La historia de Ampo se inicia en 1964 de la mano de un grupo de jóvenes del Goierri, que pusieron en marcha el proyecto en pleno boom del cooperativismo en Gipuzkoa. En 2022, Ampo está formada por 800 personas, exporta alrededor del 95% de su producción al exterior y tiene un equipo puntero trabajando en innovación.

Goierriko gazte-talde batek 1964an Ampo kooperatiba martxan jarri zuenean, ezin zitekeen imajinatu ia 60 urte geroago nazioartean aitzindari izango zela altzairu herdoilgaitzezko eta aleazio handiko galdaketa-osagaietan zein balio teknologiko handiko balbuletan. Idiazabalen, Gipuzkoako beste herri batzuetan bezala, kooperatibismoak boom bat izan zuen 1960ko hamarkadan; hain zuzen, hainbat industria-kooperatiba sortu ziren. Ampok 29 kooperatibista zituen hasieran, eta galdaketan ziharduen. Urtebete geroago, altzairu herdoilgaitzezko galdaketa-osagaien lehen eskaera lortu zuen; Tolosako Licar enpresak egin zion. Ampok kalitatezko zerbitzua eman

zuen, eta, beraz, bere modeloak beste galdategi batzuetatik atera eta Ampora eramatea erabaki zuen Licarrek. 1967an, Mondragon esperientziari batu zitzaion. Handik gutxira, 1971n, Poyam kooperatibarekin —Beasaingo mekanizazio-tailer laguntzailea— bat egin zuen. Elkarrekin sinergia gehiago izango zituzten, eta halaxe izan zen: denboraren joanean, Beasaingo lantegia txiki geratu zen, eta beste muntaketa-instalazio bat ireki zuten Idiazabalen. Aritz Irastorza Ampoko Konsteilu Errektoreko presidenteak azaldu duenez, «bat-egitearen ondoren, kooperatibako bazkideak ohartu ziren, balio erantsi handiagoko produktu batean arreta jarriz gero, hala nola bukatutako balbuletan, merkatua zabaldu egin zezaketela, eta horretan bildu zituzten ahaleginak». Une horretatik aurrera, hedapena gertatu zen. Ordezkari–tzak ireki ziren Madrilen 1975ean, eta, hamar urte geroago, AEBn. Ampo mundura zabaldu zen. Urte oparoak etorri ziren, baina baita urte zailak ere, eta Ampok gainditu egin zituen, lehendakariaren iritziz, «balio kooperatiboei» esker. «Une zailetan, istorio politak aurkitu ditugu. Lan gutxi zegoenean, lan-zorroa txikia zenean, baita bezeroek ordaintzen ez zutenean ere, elkartasun-erakustaldiak egin ziren kooperatiban: langileek euren familia-beharren arabera kobratzen zuten, edo denok jaitsi genuen soldata, inor kalera bota beharrik ez izateko». 1994an, Korean eta Japonian saltzen hasi zen kooperatiba, eskaera handiak lortu ondoren. Halaber, I+Gko taldea sortu zen. 2004tik eta 2009ra bitartean, hazkunde eta hedapen handiko aldia izan zen, gas natural likidotuaren gorakadari esker, besteak beste. Orduan, lau hamarkada baino gehiagoan Ampo eta Poyam markak batera erabili ostean, izen bakarra aukeratu zen: Ampo. Indiarako jauzia 2009an egin zen, eta, 2017an, 15.000 m2ko puntako instalazioak zeuzkan zabalik; haietan, 310 pertsonak egiten dute lan. 2018an, mekanizazio-instalazio berria inauguratu zuen Idiazabalen. Instalazio berri horiek diseinatzeko, eraikitzeko eta martxan jartzeko, 22 milioi euroko inbertsioa egin zen. Instalazio horiei esker, AMPOk aukera du balio erantsi handiagoko osagaiak eta geometria konplexuagoak eskaintzeko, bai eta bere konponbideen eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ere. Gaur egun, 800 bat lagunek osatzen dute Ampo. Ekoizpenaren % 95 inguru kanpora esportatzen du, 60 herrialde baino gehiagotara. Egun, 20 laguneko taldea du berrikuntzaren arloan. «Horren alde egiten dugu, gure zutabeetako bat da, eta Amporen etorkizunean egon behar du», dio Irastorzak. Orain, instalazio bat jarri dute martxan Saudi Arabian, Ekialde Ertainean duen presentzia indartzeko, han baitaude petrolioaren, gasaren, kimikaren, petrokimikaren, uraren eta meatzaritzaren sektoreetako bezero nagusiak. Halaber, Afrikan eta Kaspiar itsasoaren inguruan bere eragiketak indartzea aurreikusten du.

Trantsizio energetikoa Idiazabalgo kooperatibak plan bat diseinatu du 2021-2023 aldirako, eta, horretan, trantsizio energetikoaren aldeko apustua egin du, hidrogeno berdearen arloan, besteak beste. Ampo Hidrogenoaren Euskal Korridoreko kidea da, eta horren helburua da energia- eta ekonomia-eredua aldatzen laguntzea, sektore estrategikoen —hala nola energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak— deskarbonizazioan aurrera egiteko. Hidrogeno Garbiaren aldeko Europako Aliantzaren kide ere bada. «Argi daukagu trantsizio energetikoa beharrezkoa dela. Energiaren mundua goitik behera aldatzen ari da, eta argi daukagu: horretan parte hartu behar dugu edo, bestela, sektoreak alde batera utziko gaitu», azaldu du Irastorzak. Etorkizun hurbilera begira, eta Errusiak Ukrainan eragindako gerra eta lehengaien prezioen igoera gorabehera, Amporen aurreikuspenak onak dira. Aurten, balbulen eskaera-zorroa «beteta daukagu, eta, galdaketari dagokionez, aurreikuspenak ere onak dira». «Petrolioaren eta gasaren prezioak gora ari diren une hauetan, inbertsioak lehenago amortizatzen dira, eta jendeak sektore horietan inbertitzeko joera du», adierazi du. Dena den, elektrizitatearen eta lehengaien prezioen igoera dela eta, Ampon lehiakortasuna handitzeko barne-formulak bilatzen ari dira. «Galdaketan eta balbulen esparruan, lehengaiekiko mendekotasun handia dugu, eta igoera horiek guztiak merkatura eramatea ez da erraza». Une honetan, Italia, EEBBak eta Txina dira lehiakide nagusiak. Irastorzak nabarmendu du, Amporen etorkizuna eraikitzeko, beharrezkoa dela haren historia aintzat hartzea, bai eta une korapilatsuetan bazkideek beren onena ateratzeko egindako ahalegina ere. «Gazteok horren jakinaren gainean egon behar dugu, eta oso gogoan izan. Une gogorretan, bazkideok gure kooperatibaren alde lan egin dugu, eta hori etorkizunera eraman behar da, kooperatiba zer den eta haren balioak ulertzeko», esan du lehendakariak.

This article is from: