
4 minute read
IRAKASKUNTZA Cooperativas de Alumnos/as
Gaztetatik kooperatibismoa bizitzea
LEHEN HEZKUNTZAKO ETA DBHKO IKASLEEK BEREN KOOPERATIBA SORTU DUTE ETA MODU PRAKTIKO ETA ENTRETENIGARRIAN EZAGUTU DITUZTE HAREN PRINTZIPIOAK ETA FUNTZIONAMENDUA.
Advertisement
Beren kooperatiba sortu dute: estatutuak idatzi, eginkizunak banatzen hasi eta zer ekoiztu, nola merkaturatu eta irabaziak zer kausa solidariotara bideratu erabakiz jarraitu dute. Ikasleen kooperatibak dira, KONFEKOOP-Irakaskuntza erakundearen proiektu bat, Euskadiko ikastetxe federatuetan, hain zuzen ere Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako zenbait etapatan hainbat urte daramatzan proiektua, eta kooperatibaren izaera bereizgarria ezagutzera ematea du helburu. Proiektuaren koordina tzaileak bat etorri dira honako hau esatean: «Inplikazioa izugarria da, eta hasiera-hasieratik jabetzen dira denek parte har dezaketela Kooperatibaren erabakietan». Urkide Ikastetxea, Txantxiku Ikastola eta Axular Lizeoa dira urte hauetan esperientzia interesgarri horretan parte hartu duten hiru ikastetxe. Esperientzia hori indartu egingo da hurrengo ikasturteetan. URKIDE IKASTETXEA
Alazne Orueta, profesora de Economía de 4º de la ESO en Urkide Ikastetxea (Gasteiz), asegura que, a través de las Cooperativas de alumnos y alumnas, estos toman conciencia de lo que supone ser una Cooperativa. “Les gusta muchísimo el proyecto, por eso la implicación es total y demuestran una gran responsabilidad”, explica. Decidir el nombre de la cooperativa, quiénes van a ser las personas socias, quién va a ocupar la presidencia, vicepresidencia, quién será el/la secretario/a o quién formará la comisión de vigilancia son otros de los aspectos que se trabajan. “Está muy bien porque ahí es realmente donde empiezan a ver qué es una cooperativa, cómo se toman las decisiones y lo viven de primera mano y debaten mucho”. Jorge es uno de los jóvenes que ha tomado parte en la creación de una de estas cooperativas y reconoce que “tomar las decisiones en grupo es bastante complicado al tener cada persona un voto, pero es interesante porque nos tenemos que poner de acuerdo”. Por su parte, Urko recuerda que “antes de decidir qué producto íbamos a vender, teníamos que decidir las normas dentro de la cooperativa y las características de la misma y este es un proceso complejo que no conocíamos y que aprendimos”. Además de quedar patente el trabajo en equipo, la responsabilidad y la cooperación “total” entre las y los estudiantes que forman la cooperativa, Orueta subraya el aspecto solidario de las Cooperativas de Alumnos/as. Las chicas y chicos se ponen de acuerdo para donar los beneficios a una ONG y esto les permite conocer más a fondo el trabajo que realizan estas asociaciones. Entre las ONG con las que han colaborado se encuentran la Asociación Down Araba, Berakah y Asociación Española contra el Cáncer de Álava. Y además de aprender y llevar a cabo una acción solidaria, tanto unos como otros destacan todo lo que disfrutan de la experiencia.
TXANTXIKU IKASTOLA
Valnalon proiektuaren barruan, Oñatiko Txantxiku Ikastolak, Ikasleen Kooperatibak garatu ditu azken 5 urteetan. 4.DBHko Ekintzailetza eta enpresa jardueren hastapenen irakasgaian lantzen den proiektua da, eta urtero 3 bat kooperatiba jartzen dira martxan herriko edo inguruko produktuekin: txokolatea, gazta eta kontserbak. Ikasleen kooperatiba bakoitzak bere katalogoa egiten du eta beste erkidego batzuetako kooperatibekin harremanetan jartzen dira, aurten Kataluniakoekin eta Asturiasekoekin, merkaturatzeko produktuak trukatzeko. Kooperatiba martxan jartzeko bazkide bakoitzak 10€ko ekarpena egiten du, beren kontu korrontea irekitzen dute bankuan eta eskaerez eta fakturez arduratzen dira. “Bertatik bertara bizi dute zer den kooperatiba bat sortzea eta kudeatzea”, adierazten du Nagore Altubek, Txantxikuren Ikasleen Kooperatiben koordinatzaileak. Nabarmentzekoa da alderdi praktiko oso interesgarria duela proiektuak, neska-mutilek askotariko alderdiak lantzen baitituzte: “Kooperatiba baten berezko ezaugarriak, esparru jakin bateko merkatuaren egoera, finantzazioa, merkaturatze-bideak, komunikazioak eta publizitatea, besteak beste”. Aste Santuaren ondoren katalogo bateratu bat egiten dute. Kooperatiba gurasoei, irakasleei eta beste ikasle batzuei aurkezten zaie. Neska-mutilek oso ondo pasatzen dute. “Jarrera oso aktiboa dute. Proiektuak ikasle guztiak mugiarazten ditu, salbuespenik gabe, eta haien arteko harremanak ere sendotzen dira”. Eta, horretaz gain, nabarmentzekoa da elkartasuna, eurek erabaki behar baitute zeini emango dizkioten irabaziak. Aurten lortzen dutena, Aspanogi–Haur Onkologikoen Familien Elkarteari, Kaonbi, Arrasateko kale katuen babeserako elkarteari eta Oñatiko Hotz Oñatiri, emango diete lortutako irabaziak.
AXULAR LIZEOA
Donostiako Axular Lizeoan, ekimen osoa bi urteko iraupenez planteatu dute beraz, bi belaunaldi izan dira Ikasleen Kooperatiba sortu, Asanblada bidezko prozesu osoa gauzatu, proiektu solidario desberdinak aurrera eraman eta sortutako Kooperatiba itxi dutenak. “Ekimen solidarioen gidaritza beraiena izan da, nahiz eta ikastola osatzen dugun kide guztiak gure ekarpena handiagoa eta sakonagoa izan zedin erakarri izan ditugun beti”, adierazten du Itziar Redondo Otamendik, Lehen Hezkuntzako Koordinatzaile eta irakasleak. 10-12 urte bitarteko neska-mutilez osatutako Kooperatibak dira, beraz, ariketa gisa planteatzen den hau, “helduen mundurantz” gerturatzen dituen jolas gisa bizi dute hasieran. Proiektu mota honek oso erakargarriak diren aspektuak dauzka: Elkarlanean egiten den zerbait da, ematen den ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak zuzenean dauka inpaktua gertuko testuinguruan, eta pertsona gisa, oso ondo sentiarazten zaitu. “Zoragarria da, urtero, beraien erantzuna”. Behin martxan jartzen direla, urrats bat albora eman eta behatzearekin nahikoa izaten da, autonomiaz antolatzen dira. “Urte hauetan Apoyo Dravet, Pausoka eta San Joan de Déu ospitaleko haur eta familiak laguntzeko gure ale txikia jarri dugu”, azaltzen du Lehen Hezkuntzako Koordinatzaileak. Fremapera eramateko tapoi bilketa erraldoiak ere egiten dituzte duela urte asko. Adibidez, Apoyo Draveteko ordezkariak, haiek bildutako diruarekin 3 pertsonek 9 orduz Dravet gaixotasunaren inguruan ikertuko zutela esan zien. Eta hori esan bezain laster, haur batek, ahoz gora esan zuen: “Ah! Ba agian ordu horietako batean asmatzen dute nola sendatu!”. Izugarria izan zen beste neska-mutilen erreakzioa. San Joan de Déueko umeen egoeraren berri belaunaldi hortako Axular Lizeoko haur baten eta bere senideen bidez izan zuten. Horrek ere eragina izan zuen, ikasleek oso erraz enpatizatu zutelako eta laguntzeko nahi hori oso erraz piztu zen.

