Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean foleto

Page 1

MUNDUKO EMAKUMEAK* ETA JANAK AIARALDEAN

Maryam

“Maryam deitzen naiz, 38 urte ditut, eta marokoarra naiz.Nire senarrarekin etorri nintzen Aiaraldera duela 10 urte, berarekin hemen bizitzeko. Laudiora lanagatik etorri ginen, nire senarrak hemen egiten baitu lan, eta hemen bizitzea erabaki genuen. Ekarri ditudan jakiak ‘Lorategi entsalada’ eta ‘Haragi egosia’ dira. Festa egunetan erabiltzen ditudanak dira, eta oso erraz egiten dira. Ezkontza zein jai egunetan oilaskoa eta halako platerak egiten ditugu”

EMAKUMEAK* ETA JANAK AIARALDEAN
MUNDUKO
·
·
EBNSALA · Jaioterria: Maroko
Adina: 38 urte
Bizitokia: Laudio · Hizkuntza: Arabiera

Haragia tipularekin

OSAGAIAK

Tipula · Perrexila · Haragia · Kurkuma · Jenjibrea · Pimienta beltza (akeran) · Kanela · Azukrea eta ura (gozotzeko) · Arrautza egosia (aukerakoa, dekoratzeko da) · Almendra frijituak

“Perrexila eta tipula mozteko makinan sartzen ditut, eta txiki-txiki zartaginetik pasatzen ditut gero. Lapikoan olio pixka batekin haragia jartzen dut ondoren, eta ura gehitzen diot. Horrez gain, guk espezieak erabiltze ko ohitura dugu (kurkuma, jenjibrea eta gatza botatzen dizkiot nik. Beste batzuk pipermin beltza ere). Presio-eltzean sartzen dut gero nik dena 30 minutuz, baina haragia probatzen joan behar da (behi haragia erabiltzen dut nik, baina arkume txikia ere izan daiteke). Lapikotik haragia atera, eta beste kazola batean ura, azukrea eta kanela botatzen ditugu. Horrez gain, okaranak gehitzen dizkiogu, eta orejolak. Haragia gehitzean, dekoratu egiten dugu arrautz egosiekin eta intxaurrekin”

Lorategi entsalada

“Barazki guztiak laukitxoetan moztuko ditugu, batera egosteko, esaterako patatak eta azenarioa. Bestalde, pasta eta arraultzak ere egosiko ditugu. Lekak, erremolatxa eta txaka prestatutakoak izan daitezke, eta horrela dena erraztu. Dena txiki-txiki egin eta nahi bezala apaindu! Guk 6-8 pertsonentzat egiten dugu, plater handia iza teaz gain, denetarik du eta!”

3

“Kaixo! Nire izena Patricia Valdivieso Flores da, Hego Ameriketakoa naiz, Perukoa. 2020an heldu nintzen Laudiora, turista gisa. Ikasteko helburuarekin iritsi nintzen Aiaraldera. Egia esan, ez nuen espero horren toki polita izatea. Lasai bizi naiz, jende eta irakasle asko ezagutzen baititut, eta asko lagundu nautenez, eskertua nago. Nire herrialdeko jaki tipikoa erakutsi nahi dizuet: oilo zopa. Perun oso langileak gara, eta indartsu zein energiarekin egoteko erabiltzen dugu jaki hau. Oso janari preziatua da gurean oilasko zopa”

EMAKUMEAK* ETA JANAK AIARALDEAN
· Jaioterria
·
·
·
MUNDUKO
Patricia VALDIVIESO FLORES
: Peru
Adina: 52 urte
Bizitokia: Laudio
Hizkuntza: Gaztelera

Oilasko zopa

“Lehenik eta behin oilaskoa garbitu behar dugu, eta lumak kendu. Bigarrenik, apioa eta tipula garbitu eta txikituko ditugu. Horrela, dena batera nahastuko dugu lapikoan, arraultza eta ura gehituta. Gutxienez, 10 minutu irakiten utziko ditugu fideoak gero. Azkenik, gatza gehitu. Tipula oso txiki moztuko dugu, eta limoia gehituko dugu beste ontzi batean. Guztia prest dagoenean, arrautzak zuritu eta zopari gehituko dizkiogu; limoi eta tipula platera eta arto tostatua bezala”

OSAGAIAK

Oilasko oso bat · Fideo pakete bat · 5 arrautz · Apio oso bat · Txinatar tipula · Gatza · Patata horia (500gr) · Ur litro bat · Limoia · Arto tostatua ·

5

“2011n alde egin nuen Marokotik Toledora (Espainia). 2015ean etorri nintzen Euskal Herrira, eta Donostian zein Bergaran bizi izan nintzen Laudiora etorri baino lehenago. 2017an, berriz, Laudiora joan nintzen, gaur arte.

Arroza arrainarekin eta entsalada aukeratu ditut zuentzat, nire jaki gogokoenak direlako. Thieboudienne arroza eta arrainarekin egiten den Mauritaniako jaki tipikoa da. Saltsa gorri eta zuriarekin prestatzen da, batik bat tomateekin egindakoa”

EMAKUMEAK* ETA JANAK AIARALDEAN Salka EL MEDAH · Jaioterria: Mauritania · Adina: 39 urte · Bizitokia: Laudio · Hizkuntza: Hasaniera
MUNDUKO

Thieboudienne

OSAGAIAK

Arroza · Arraina · Nahi beste barazki (azenarioa, kuiatxoa, tipula...) · Espezieak · Gatza · Ura ·

“Plater batean arroza prestatzen da, eta beste batean arraina. Arraina prestatzean, barazki ea espeziekin nahasten dugu, baina minutu batzuk pasata kendu egiten dizkiogu barazki horiek, amaieran platerari gehitzeko. Arraina egindakoan, barazkiak bertan nahastu eta ura gehitzen diogu; arroza saltsa edo ur horrekin egiteko. Amaieran, dena bateratu eta apaintzen dugu”

7

·

Loubna

BELBACHA

Jaioterria: Maroko

· Adina: 31 urte

· Bizitokia: Laudio

· Hizkuntza: Arabiera

“Duela urtebete eta hiru hilabete etorri nintzen Aiaraldera. Laudiora etorri nintzen zuzenean Marokotik, familia bertan bainuen. Bi jaki hauek Marokoko plater erraz eta gozoak direlako proposatzen dizkizuet. Ostiraletan egiten dugu guk, guretzat oso egun bereziak direlako, denak elkartzen gara”

Tajim Alkafta

“Kazola batean tomatea, tipula, gatza, jenjibrea, kukuma eta ibzarra jarri, perrexilarekin. Guzti hori sutan ipini behar da. Bol horretan kafka bota, perrexila, gatza, jenjibrea, kurkuma eta ibzarra gehitu, eta borobilak edo opiltxoak egin. Behin hori eginda, lapikoan sartu behar da gainontzeko osagaiekin”

Safa Almadfona

“Kazola batean tipula, oilaskoa, perrexila, olioa eta gatza jarriko ditugu; eta kurkuma zein jengibrearekin nahastuko dugu. Behin sutan dugula, ura gehituko diogu, eta zartagina estaliko dugu oilaskoa egin arte. Ondoren, fideoak olioztatuko ditugu, olioa lurrundu arte. Une horretan moztuko dugu zatietan oilaskoa. Prestaketa ondorengoa da: fideo kapa bat jartzen dugu azpian, ondoren oilasko kapa (eta salda), eta gero beste fideo kapa bat. Apaintzeko okeranak, almendrak, kanela eta azukre kaña bat erabili daitezke”

MUNDUKO EMAKUMEAK* ETA JANAK AIARALDEAN

Oilaskoa almendra eztituarekin

“Lehendabizi ondo garbitu behar da oilaskoa. Ondoren, berakatz eta tipularekin frijitzen da, azken bi hauek txiki-txiki eginda. Modu horretan, lapikoan sartuko dugu oilaskoa 40 minutuz, berau egin arte. Ondoren, beste plater batera aterako dugu oilaskoa, labean sartzeko bandejara hain zuzen. Garrantzitsua da ondo koipeztatzea oilaskoa gurinarekin, baita bandeja ere. Ordu erdiz erreko dugu oilaskoa labean.

Behin hori eginda, lapikoan tipularekin genuen salda gehituko diogu oilaskoari, eta apainketa faseari helduko diogu. Horretarako nahi duzuena erabil dezakezue; nik almendrak eta pasta erabiltzen ditut. Bestalde, tipula su-eztitzeko azukrearekin frijitu daiteke; baita almendra edo intxaurrak ere. Horrez gain, nik batzuetan kodorniz arrautza botatzen diot, egositakoa”

“Duela 4 urte utzi nuen Maroko, ahizpa bat nuelako hemen eta bisita egin nahi niolako. Lana topatu nuen gero, eta hemen geratu naiz. Ekarri dudan errezeta oilaskoa frijitua da, almendra eta tipula eztituarekin”

9
Fatiha YAAKOULEI · Jaioterria: Maroko · Adina: 46 urte · Bizitokia: Laudio · Hizkuntza: Arabiera

Natlatija

KATIF

· Jaioterria: Maroko

· Adina: 52 urte

· Bizitokia: Laudio

· Hizkuntza: Arabiera

“Duela hiru hilabete etorri nintzen Laudiora, Marokotik orain dela urtebete alde egin nuen arren. Marokoko kuxkuxa da nik ekarri dizuedan platera, ostiraletan prestatzen baitugu. Familiakoak elkartzeko ohitura dugu ostiraletan, asteburuaren datorrelako. 6-8 lagun batu ohi gara astero, bisita eta festa eguna da guretzat; baita errezatzeko egun berezia ere”

EMAKUMEAK* ETA JANAK AIARALDEAN
MUNDUKO

Marokoar kuxkuxa

OSAGAIAK

Kuxkuxa · Barazkiak (nahi beste) ·

Haragia · Olioa · Gatza ·

Perrexila · Espezieak ·

“Kuxkuxa bota nahi dugun ontzian olioa bota behar da, eta berotu. Behin hala eginda, erabili nahi dugun haragia gehituko diogu, zati handietan moztuta. Bi tipula (tira handietan moztuta) perrexila eta espezieak nahastuko ditugu gero, haragiak kolorea hartu arte. Bien bitartean, barazkiak zatitu ditzakegu (esaterako azenaoria, kuiatxoa, patata, indabak, kalabaza… nik forma edo tamaina ezberdinetan egiten dut). Osagai guztiak prest ditugunean, bol handi batean jartzen dugu kuxkuxa, gatz eta olioarekin (horrela egiten da kuxkuxa, baina eskuekin nahastu behar da hidratatzeko). Azkenik, kuxkuxa behin eginda, plateraren erdian zulo bat egingo diogu haragia sartzeko, eta barazkiekin dekoratuko dugu (salda ere botata)”

11

Andreia

LUCAS

· Jaioterria: Portugal

· Adina: 31 urte · Bizitokia: Laudio · Hizkuntza: Portugesa

“Nire izena Andreia Lucas da, eta portugaldarra naiz. Laudion bizi naiz duela 4 urtetik. Nire planetan ez zegoen berriro migratzea (Cavo Verden 2 urtez egon bainintzen). Nire senarrak hemen lan ona topatu zuen, eta horrela heldu nintzen honaino. Egia esan, gustoko dugu hemen bizitzea, jendea oso atsegina da toki guztietan. Oraintsu alaba izan dugu, eta espero dugu hemen luze bizitzea. Plater gisa makailoa aukeratu dut, Portugalen oso ohikoa da. Bestalde, hemen piperrak jateko ohitura handia duzuenez; plater hau nahasketa perfektua iruditu zait”

EMAKUMEAK* ETA JANAK AIARALDEAN
MUNDUKO

Makailoa arto ogitan

“Ezin da erraz azaldu zergatik bihurtu ipar arraina gastronomia portugaldarraren errege. Egun, jatetxe portuges on guztietan dago makailoa. Gaur arto ogi oriarekin onla prestatu erakutsiko dizuet. Horretarako, makailoa 10 minutuz egosiko dugu, eta hoztean birrindu egingo dugu (hezurrak eta azala kenduz). Bien bitartean, arto ogia txikituko dugu. Ontzi batean barazki guztiak txikituko ditugu (piperrak laukitxotan eta gainontzekoak ilargi erdika), eta olio zein gatzarekin nahastuko ditugu. Barazkiak laberatuko ditugu jarraian, 180º (hauek prest daudenean brokolia gehituko diogu, eta beste 5 minutuz utziko ditugu labean).

Barazki denak prest daudenean makailoa batu eta dena nahastuko dugu. Alabaina, beste ontzi batean ogi birrindua eta brokoliaren lore puntak, piper gutxi batzuekin (kolorea emateko da) eta txorizo txikituarekin elkartuko ditugu, eta olio txorrot batekin nahastuko dugu dena. Behin hori guztia eginda, dena elkartuko dugu, eta 15 minutuz sartuko dugu labera urreztatu dadin"

13
3
gezatu ·
·
2 baratxuri
·
·
OSAGAIAK
makailo xerra
Piper gorri, hori, laranja eta berde bana
Porru, tipula, brokoli eta txorizo bana · Arto ogi bat ·
hagin
Gatza
Olioa

Elena ORLANDEA

· Jaioterria: Errumania

· Adina: 40 urte

· Bizitokia: Laudio

· Hizkuntza: Errumaniera

“2020an etorri nintzen Aiaraldera, pandemia betean. Berez, Espainia bisitatzea zen gure asmoa, baina ezustekoa izan genuen autoarekin. IAT (ITV) iraungi zitzaigun, eta 3.000 kilometro egin ostean poliziak esan zigun ezin genuela gidatzen jarraitu. Zepoa jarri ziguten gurpilean eta ezin izan genuen Getxotik mugitu. Horrela geratu ginen hemen. Errezetari dagokionez, sarmea oso plater berezia da guretzat, gabonetan edo festsa egunetan soilik prestatzen dugu”

EMAKUMEAK* ETA JANAK AIARALDEAN
MUNDUKO

Sarme

OSAGAIAK

1.5 haragi pikatu · 50 gramo arroz · 300 gramo hirugihar ketu · Tipula txikitu bat · Tomate frijitu pittin bat · Gatza · Pimienta ·

Aza mingots fermentatua ·

“Haragi pikatua edalontzi batean ipini behar da, eta tomate frijitua, arroza, tipula txikitua eta gatza gehitu. Aza orri batean egindako nahasketa jarriko dugu, eta kiribildu egingo dugu tutu bat osatu arte. Ondoren, ontzi batean aza orriekin base bat egingo dugu, eta tomatea, ura, egindako tutu edo rolloak gatza eta pimienta jarriko dizkiogu. Jaki guztiari ura gehituko diogu segidan, dena estali arte; modu horretan irakiten utziko dugu ura lurrundu arte. Behin hori eginda, labean sartuo dugu ordubetez, eta 2.5 ordutara ikusiko dugu emaitza!”

Cuiloma

“Txanpinoiak frijituko ditugu lehenbizi, eta berakatz bat txikituko dugu ondoren, bertan nahasteko. Jarraian, gatza eta pimienta gehituko diogu, eta 500 ml ur zein perrexil freskoa. Guztia oso ondo nahastu ostean, bi irin koilarakada erantsiko dizkiogu janariari, baita ur baso erdi bat ere. Era horretan, irakiten utziko dugu, saltsa potolotu arte”

15

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.