AMF historia: gida didaktikoa

Page 1

AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA

Gida Didaktikoa

Sarrera

BOR-BOR AIARALDEKO FEMINISMO ELKARTEAk Aiaraldeko Mugimen du Feministaren historia ikertu eta dosier bilakatu du. AIARALDEA AHALDUNDUZ ETA SARETUZ egitasmoa gauzatzeko ARABAKO FORU ALDUNDIAren Berdintasun diru-laguntza jaso du elkarteak, eta horri eskerrak burutu ahal izan da informazio bilketa zein historia dosierra. Horrez gain, Aiaraldeko udalen babesletzen bitartez, Aiaraldeko Mugi mendu Feministaren historiaren argazki erakusketa atondu da, 10 plo ter handi diseinatuta. Hala, herririk herri mugitzeko eta espazio ireki zein itxietan erabiltzeko euskarriak sortu dira.

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia

Kokapena

Zer da Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkartea?

Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkartea eskualdeko emakume des berdinek osatutako elkartea da, feminismoaren bidez ahalduntze pertsonala, kolektiboa eta komunitarioa sustatzeko. Hots, gure eguneroko bizitza publiko eta pribatuan ikuspegi feminista barne ratu, eta jendarte justuago eta parekideago bat eraikitzeko. 2018an sortu zen feminismo lantaldea da Bor-bor, Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen babesarekin (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) eskualdean feminismoa euskaraz saretzeko xedearekin. Ibilbide propioa garat zeko asmoarekin, 2020an eratu zen elkartea.

Zeintzuk dira helburuak?

Aiaraldean feminismoa euskaraz saretzea da BOR-BOR ELKARTEAren xede nagusia, eta horretarako tresnak sortzea zein sozializatzea.

• Espazio, balio eta praktika feministak sortzea eskualde mailan .

• Komunitate feminista eta euskalduna artikulatzea eta saretzea.

• Feminismoa euskaraz jendarteratzeko baliabideak eskaintzea komunitateari.

• Gorputz, identitate, jatorri eta ibilbide guztiei tokia egingo dien espazioak sortzea.

• Genero aniztasuna eta berdintasuna bultzatzea.

• Emakumeen saretzea.

• Ikuspegi feminista hedatzea eskualdean.

• Emakumeen jabekuntzarako jarduerak antolatzea, eta parekidetasunezko balioak indartzea.

• Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko baliabide eta jarrerak sustatzea.

• Jatorri, adin eta ideologia ezberdineko emakumeen harremanak sendotzea.

• Eskualdeko emakumeentzat espazio seguru eta hurbilak sortzea, konfiantzazko guneak.

• Memoria historiko feminista osatzea.

• Aiaraldeko emakumeen errealitateetan eragitea, inguruko herrietako emakumeekin elkarlana eta hartu-emana saretuz.

3

Baliabideen kutxa

Zernahi gisaz, eskuen artean duzun gida pedagogiko honen helburua adin desberdinetako herritarrek Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia ezagutu eta feminismoaren eskualdeko ibilbidearen berri ja sotzeko zenbait ariketa planteatzea da. Horretarako, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta gazteen etapak hartu dira kontuan (DBH, Batxi lergoa eta euskaltegiak). Modu horretan, adinaren arabera fase bakoit zean ikasleekin egin daitezkeen bi ariketa proposatu ditugu, irakasle eta hezitzaileen artean zabaldu eta egokien ikusten duzuen garaian eremu akademikoetan jorratzeko.

Era berean, AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAren historia sozia lizatzeko BOR-BORrek sortutako baliabideak ondorengoak dira (ikus estekak)

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
BALIABIDEAK 1. Dosierra 2. Tribial digitala 3. Podkastak (elebitan) 4. Argazki erakusketa 5. Etapaka egin daitezkeen ariketak

Ariketa zerrenda etapaka

LH

GAZTE ETA HELDUAK (DBH, BATXILERGOA, EUSKALTEGIAK)

ARIKETA ZERRENDA

• Morez kanta ikasi eta edukiak landu

• Denborapasak: hizki zopa + ordenatzeko jokoa

• Eskualdeko emakumeen murala

• Eskualdeko emakumeen murala

• EHko emakume* erreferenteak (Emaion ariketa)

• AMF tribialean jolastea

• Podkast entzuketa

• EHko emakume* erreferenteak (Emaion ariketa)

• Eskualdeko emakumeen murala

• Eskualdeko MF murala collage eta lelo asmaketak

• Ikerketa proiektua

• Argazkitik mikroipuina edo errelatoa sortzea hitz hauek sartzen (hasiera, korapiloa, soluzioa eta amaiera kon tuan hartu)

• Norberaren biografia borrokalaria

5

Ariketen azalpenak

MOREZ KANTA (HH+LH)

• BEHARREZKO MATERIALA:

Musika entzuteko gailua

• KANTA ENTZUNGAI: https://www.youtube.com/watch?v=UedpaQrYHkI

• ARIKETAREN AZALPENA:

Aiaraldean sortutako Uluka taldearen “Morez” kantak aukera ematen du feminismoaren zenbait balio lantzeko (ahaldunt zea eta saretzea kasu). Kanta taldean ikasi daiteke, eta nahi izanez gero koreografia bat asmatu eta dantzatu ere bai.

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia

DENBORAPASAK

(LH+DBH+BATXILERGOA)

1 TOPATU HIZKI ZOPA HONETAN AIARALDEKO ERAGILE FEMINISTAK:

Adi Emakumeak (Urduña)

Emaion (Laudio)

Otsemeak (Amurrio)

Menagarai, Kallera (Arrankudiaga-Zollo)

Ametsuts (Okondo)

Aizan, Otsati (Artziniega)

Bagara Nor (Laudio)

Ninika (Amurrio)

Matxintxu (Orozko)

7

2 OSATU HIRUKOTEAK

TALDEA HERRIA

EMAION

URDUÑA

ARTZINIEGAKO MUGIMENDU FEMINISTA KALLERA AURRERAKA

LAUDIO

MENAGARAIKO EMAKUME TALDEA BAGARA NOR EGIZAN IRAULTZA

AIARALDEA AMURRIO LAUDIO ARRANKUDIAGA-ZOLLO AMURRIO LAUDIO

SORRERA

OTSEMEAK

ADI EMAKUMEAK

AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINSITA

LAUDIO

AIARA ARTZINIEGA

1985 2013 1989 2015 1994 2018 1974 1988 1985 2021 2014

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia

ERANTZUN ZUZENAK

HERRIA TALDEA SORRERA

LAUDIO (20.000 BIZTANLE) AMURRIO (10.000 BIZTANLE)

URDUÑA (4.000 BIZTANLE)

AIARA (3.000 BIZTANLE)

ARRANKUDIAGA -ZOLLO (1.000 BIZTANLE)

Iraultza* 1974 Laudioko 80ko hamarkada Emakume Asanblada* Kas-Emakumeak* 1975 Egizan* 1989 Ninika* 1989 XX=XY* 2005 Emaion* 2013 Bagara nor* 2015 Aurreraka 1988 Pausoka* 1990 Otsemeak 2015 Adi Emakumeak 1994 Sorgin Moreak 2013 Menagaraiko Emakume 1985 Taldea

Kallera 2014 Arrankudiaga-Zollo 2016 eta Ugaoko Bilgune Feminista

Aiaraldeko Mugimendu 2018 Feminista

AIARALDEA

Aiaraldean Harro (LGTBI+) 2019 Neska* gazteak 2017 Bor-bor feminismo Faktoria 2018

GAINONTZEKOAK

Hiriska (Artziniega) Loraldi (Urduña) Jakaranda (Laudio) Solastiar (Laudio) Avillo (Laudio) Ametsuts (Okondo) Matxintxu (Orozko)

9
*Talde
desagertuak

BAGARA NOR: ESKUALDEKO EMAKUMEEN MURALA (LH, DBH, BATXILERGOA)

BEHARREZKO MATERIALA:

Eskualdeko emakumeen argazkiak, kola, kartulinak, errotulkiak, ze loa.

ARIKETAREN AZALPENA:

Talde handi edo txikietan, ezagutzen ditugun eskualdeko emakume esanguratsuen zerrenda egitea da lehenbiziko ariketa. Berdin da per tsona ezaguna izan edo ez (ikasleei pertsona hori zergatik aukeratu duten idazteko eskatuko zaie, baita argazki bat inprimatuta ekartzeko ere). Argazki guztiekin taldeko edo ikasgelako murala edo collagea egingo dugu gero, pasilloan edo egokien irizten duzuen tokian jartze ko.

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia

BA AL ZENEKIEN: EUSKAL HERRIKO EMAKUME ERREFERENTEAK (LH, DBH, BATXILERGOA)

• BEHARREZKO MATERIALA:

Emaion taldeak 2014an sortutako fitxak. Murala egitea eraba kitzen bada, collagerako materiala (kartulinak, errotulkiak, kola, prezintoa…)

ARIKETAREN AZALPENA:

Emaion talde feministak sortutako argazki erakusketa du oinarri dinamika honek. Ikasgelan landuko ditugu fitxak, eta modu ho rretan, Euskal Herriko zenbait emakume erreferente ezagutuko ditugu. Aiaraldeko emakumeekin proposatu bezala, talde txiki edo handietan, ezagutzen ditugun Euskal Herriko emakumeen zerrenda egingo dugu, horien informazio eta argazkiak bildu eta gerora mural edo collage bat egiteko.

11

JOLAS DEZAGUN:

AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIARI BURUZKO TRIBIAL DIGITALA

ARIKETAREN AZALPENA:

Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkarteak sortutako euskarria da, Kahoot tresna edo aplikazioaren bitartez egina. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia galdera ludiko bidez trans mititzeko baliabidea da, eta bi zatitan edo jolas-mahai birtua letan dago bereizia gaur arteko eduki guztia (1984-2022).

TRIBIALAREN PROIEKTUAREN INFORMAZIO

GEHIAGO:

https://aiaraldea.eus/komunitatea/Bor-borFeminismoFakto ria/1664986153350-aiaraldeko-mugimendu-feministaren-his toriari-buruzko-tribial-digitala-sortu-dugu.

NOLA JOLASTEN DA?

Labur.eus/AMFtribiala estekaren bidez helduko zarete parti dara. Logeatu gabe joka daiteke. Bi zati dituenez, nahi izanez gero, laburbide hauetatik sartu partidara.

BEHARREZKO MATERIALA:

Ordenagailuak edo mugikorrak eta internet konexioa.

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia

EZETZ ASMATU: AMF HISTORIA PODKASTA

• BEHARREZKO MATERIALA: Bozgorailuak, internet konexioa podkasta entzuteko (labur. eus/AMFpodkasta).

• ARIKETAREN AZALPENA:

Bor-borren eskutik, Aiaraleko Mguiemndu Feministaren histo riaren laburpen podkasta dago sarean. 14 minutu eskas irau ten ditu audio narrazioak. Ondorengo 15 galderak erantzun beharko dituzte ikasleek:

a. Noizkoa da Aiaraldeko Mugimendu Feministaren lehen arras toa? Zein izan zen eragile aintzindaria bailaran? (Erantzun zuzena: 1974an, Iraultza taldea sortu zen Aiaraldeko le hen eragile feminista, Laudio institutuan).

b. Iraultzaren ondotik, zein izan zen bailaran 70-80 hamarkade tan sortu zen taldea? Laudioko Emakume Asanblada. Zer aldarrikatzen zuten, batik bat? Abortu eskubidea.

c. Frankismoak zer eragin zuen Mugimendu sozialetan, edota Mugimendu Feministan? Errepresioa eta jazarpena.

d. Zein da Arabako Mugimendu Feministako eragile aintzinda ria, Laudion, Gasteizen eta Lautadan antolatu zena? Egizan.

e. 1985ean zein emakume talde sortu zen Aiaran, landa ere muan? Menagaraiko Emakume Taldea.

f. 90eko hamarkadan, nola salatu zen eraso matxista bailaran? Erasotzailearen aurpegiarekin bete zituzten kaleetako paretak, ga rai hartan suposatzen zuen guztiarekin.

13

g. Amurrion zein izan zen lehenbiziko berdintasun eragilea? Aurreraka.

h. Zeren alde egin zuen Pausokak akanpada karpean? Gay eta lesbianen alde.

i. Eskualdeko zein herritan ez da egon etenaldirik Mugimendu Feministan gaur arte? Urduñan, Adi Emakumeak elkarteari esker.

j. 2015ean nortzuk loratu zuten feminismoa berriro bailaran? Neska gazteen taldeek.

k. Aipatu neska* gazteen taldeek eginiko 3 ekimen.

l. Zer eragin zuen Otsemeaken sorgin lapurretak? Udako solstizioaren baitan (ekainare 23an) emakumerik ez erre tzea ordutik aurrera.

m. Nola du izena Otsemeakek sortutako tresnak, indarkeria matxista salatzeko? Entzun gaitzatela (ikus labur.eus/entzungaitzatela).

n. Noiz eta zertarako sortu zen Aiaraldeko Mugimendu Femi nista, eragile gisa? 2018an, Greba Feministaren aitzakiapean.

o. Tubacexeko pikete feministan, zer gertatu zen? Tubacexeko grebaren testuinguruan, zuzendaritza eta beharginak lanera sartu ez ziren egun bakarra izan zen, autobusak atzera egi tea lortu zuten eserialdi bidez emakumeek.

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia

ZU ERE IKERLARI

BEHARREZKO MATERIALA:

Taula fitxa eta boligrafoa.

ARIKETA AZALPENA:

Ezagutzen al duzu Aiaraldeko Mugimendu Feministaren eki menen bat? Zein? Eta zure inguruko emakumeren batek har tu al du parte ekimen feministaren (edo emakumeen* alde ko) ekintzaren batean? Zeinetan? Galdera horiei tiraka jarriko ditugu ikasleak, eta hurrengo saiorako bakoitzak bere etxe edo inguru hurbilean galdera horiek egiteko eta erantzunak ekartzeko (eta bildutako informazioa partekatzeko) eskatuko diegu. Modu horretan, norbanakoak ikerlari bihurtzeaz gain, herritarrak zein ikasleak protagonista bilakatuko ditugu; his toriaren parte eurak ere baitira. Ondorengo taula lagungarria izan badaiteke, erabili:

15
PERTSONA URTEA EKINTZA ALDARRIA(K)

IZAN SORTZAILE

• BEHARREZKO MATERIALA:

Aiaraldeko Mugimendu Feministako historia laburtzen duten argazkiak, kola, kartulinak eta errotulkiak.

• ARIKETA AZALPENA:

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia behin ezagutu ta, argazkiekin collagea edo murala egitea da proposamena; baina lelo edo sloganak gehituta. Horretarako, ikasleei sor tzaile izateko eskatuko diegu, eta garai bakoitzari (edota gaur egungo egoera edo aldarriei) erantzuten dieten lemak asma tzea izango da ariketa. Ondoren, lema horiekin argazki colla geak sortu eta ikusgai jarriko ditugu!

AUTOBIOGRAFIA

• BEHARREZKO MATERIALA:

Norbere argazkia.

ARIKETA AZALPENA:

Bakoitzaren eraldatzaile sena ateartzea da ariketaren helbu rua, aldarri feministak erdigunean jarrita. Funtsean, norbera ren oraingo edo etorkizuneko biografia borrokalaria da idatzi ko dutena ikasleek; nortzuk diren azalduz eta zeren alde zeren alde zer egitea gustatuko litzaieken idatzita.

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
17

Gida pedagogikoan aipatutako materiala

karpeta hontean topatuko dituzue artxibatuta, eskura, gida pedagogi ko honetan aipatutako materialak:

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
Online
1.
ERREFERENTEEN
2.
3.
4.
5.
Eranskinak 1. DENBORAPASEN FITXA 2. AMF PODKASTA: ENTZUKETA FITXA 3. ZU ERE IKERLARI FITXA 4. TRIBIALEKO KARTELA
EUSKAL HERRIKO EMAKUME*
FITXAK
AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIARI BURUZKO DOSIERRA
AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA PODKASTA
AIARALDEKO MUGIEMNDU FEMINISTARI BURUZKO TRIBIAL DIGITALA
AMF ARGAZKI HAUTAKETA (COLLAGEA EGITEKO MATERIALA)

Topatu hizki zopa honetan Aiaraldeko eragile feministak:

Adi Emakumeak (Urduña)

Emaion (Laudio)

Otsemeak (Amurrio)

Menagarai, Kallera (Arrankudiaga-Zollo)

Ametsuts (Okondo)

Aizan, Otsati (Artziniega)

Bagara Nor (Laudio)

Ninika (Amurrio)

Matxintxu (Orozko)

1

Osatu hirukoteak

HERRIA TALDEA SORRERA

EMAION

ARTZINIEGAKO MUGIMENDU FEMINISTA KALLERA AURRERAKA MENAGARAIKO EMAKUME TALDEA BAGARA NOR EGIZAN IRAULTZA OTSEMEAK ADI EMAKUMEAK

AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINSITA

URDUÑA LAUDIO AIARALDEA AMURRIO LAUDIO ARRANKUDIAGA-ZOLLO AMURRIO LAUDIO LAUDIO AIARA ARTZINIEGA

1985 2013 1989 2015 1994 2018 1974 1988 1985 2021 2014

1

AMF podkasta: entzuketa fitxa

1) Noizkoa da Aiaraldeko Mugimendu Feministaren lehen arrastoa? Zein izan zen eragile aintzindaria bailaran?

2) Iraultzaren ondotik, zein izan zen bailaran 70-80 hamarkadetan sortu zen taldea? Laudioko Emakume Asanblada. Zer aldarrikatzen zuten, batik bat?

3) Frankismoak zer eragin zuen Mugimendu sozialetan, edota Mugimendu Feministan?

4) Zein da Arabako Mugimendu Feministako eragile aintzindaria, Laudion, Gasteizen eta Lautadan antolatu zena?

5) 1985ean zein emakume talde sortu zen Aiaran, landa eremuan?

6) 90eko hamarkadan, nola salatu zen eraso matxista bailaran?

7) Amurrion zein izan zen lehenbiziko berdintasun eragilea?

8) Zeren alde egin zuen Pausokak akanpada karpean?

9) Eskualdeko zein herritan ez da egon etenaldirik Mugimendu Feministan gaur arte?

2

AMF podkasta: entzuketa fitxa

10) 2015ean nortzuk loratu zuten feminismoa berriro bailaran? 11) Aipatu neska* gazteen taldeek eginiko 3 ekimen. 12) Zer eragin zuen Otsemeaken sorgin lapurretak? 13) Nola du izena Otsemeakek sortutako tresnak, indarkeria matxista salatzeko? 14) Noiz eta zertarako sortu zen Aiaraldeko Mugimendu Feminista, eragile gisa? 15) Tubacexeko pikete feministan, zer gertatu zen?

2
Zu
3
ere ikerlari
PERTSONA URTEA EKINTZA ALDARRIA(K)
Tribiala 4
BOR-BOR AIARALDEKO FEMINISMO ELKARTEA borborelkartea@gmail.com PROIEKTUAREN GIDARITZA KOORDINAZIOA: Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkartea GIDA PEDAGOGIKOAREN SORKUNTZA: Kokoriko Hezkuntza Faktoria MAKETAZIOA: Komunika GIDA PEDAGOGIKOAREN EKOIZPENA ETA MAKETAZIOA: Aiaraldea Kooperatiba Elkartea Arakaldoko Udala Orozkoko Udala

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
AMF historia: gida didaktikoa by Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkartea - Issuu