AIARALDEKO I.EGONALDI FEMINISTA eskuorria

Page 1

TAILERRA (Odei Arregi klown eta bapateanzirkoko kidearen eskutik)

AURKEZPENA

AIARALDEKO I.EGONALDI FEMINISTA

AIARALDEKO I EGONALDI FEMINISTA antolatu du lehen aldiz AIARALDEKO BOR-BOR FEMINISMO ELKARTEAk. Ekainaren 17tik 18ra, eskualdeko emakume* ezberdinak batzea da helburua, elkar ezagutu, saretu eta ahalduntzeko! Horretarako, bi egunetako egitaraua prestatu dugu auzolanean (larunbat goizetik igande eguerdira), batera bazkaldu zein lo egiteko aukera barne!

TOPAKETA eskualdeko emakume guztiei zuzenduta dago, horregatik EGONALDIA DOAKOA izango da (Arabako Foru Aldundiak diruz laguntzen baitu egitasmoa) Adin guztiei begirako ekintzak eskaintzen saiatu gara Horregatik asteburu osoan zehar:

UMEEK EGITARAU ETA TXOKO PROPIOA izango dute, Urtxintxa Eskolaren eskutik

HIZKUNTZA eta komunikazioa errazteko ITZULPENGINTZA ZERBITZUA eskainiko da!

Antolakuntza lanak errazteko, IZEN-EMATEA bete beharko da labur eus/egonaldifeminista2023 helbidearen bidez (QR kodea eskaneatuta orria zuzenean bete ahalko duzue)

EGITARAUA ETA EGONALDIA irekia izango da: nahi duenak, noiznahi hartu ahalko du parte (goiz edo arratsaldez bertaratzeko aukera dago, edo bietan)

DEIALDIA eta GONBIDAPENA zure inguruan zabaltzea eskertuko genuke, ahalik eta jende gehiagorengana iritsi dadin ekimena!

Eskualdetik kanpokoek parte hartzeko aukera izango dute, baina plaza kopurua (lo egiteko 30 toki daude) beteko balitz, bertakoek edukiko dute lehentasuna

NOLA APUNTATU?

Si eres de otra cultura y no entiendes vasco, llama o escribe un Whatsapp al 688 625 900 y te explicaremos el evento y te facilitaremos cómo participar)

AIARALDEKO I EGONALDI FEMINISTAn izena emateko bi modu daude: Ordenagailutik edo sakelakotik labur eus/egonaldifeminista2023 helbidera sartu eta fitxa betetzea; edota QR kode hau eskaneatu ;)

ﺐﺘﻛاوأﻞﺼﺗا،ﻚﺳﺎﺒﻟاﺔﻐﻟﻢﻬﻔﺗا Whatsapp 688625900 ﲆﻋ ﺔﻛرﺎﺸﻤﻟاﻚﻴﻠﻋﻞﻬﺴﻨﺳوثﺪﺤﻟاحﺮﺸﻨﺳو)

SOLASALDIAK

ZAINTZA ETA IKUSPEGI FEMINISTA HERRI PROIEKTUETAN

LARUNBATA

KLOWN TAILERRA

EKAINAK 17, 17:00

Jolasarekin emozioak libreki bizitzeko gonbita da tailer hau Klown begiradan barneratuta, ingurua eta geure burua beste ikuspuntu batetik sentitzeko, elkarrekin barre egiteko eta emozionatzeko Jolasa eta ahizpatasuna lagun, gorputz eta mugimenduarekin klownaren eskutik bakoitzak bere bidaia propioa bizi dezan

PERREO FEMINISTA

Dancehall female eta Twerk dantza estiloak nahastuta, emakume eta disidentziek dantza erabili dute borrokarako Gorputzeko gure sensualitatea landuko dugu eta gure espazio hartzeko aldarrikapena egingo dugu mugimendu energiko eta erritmoz beteriko pausu hauekin!

KULTUREN SUTONDOAN

EKAINAK 17, 19:30

Kultura ezberdinetako emakumeek hiru plateren bueltan partekatuko dute euren jatorri, ibilbide eta sukaltzeko modua Era horretan, kolaboratiboki eta interkulturalki osatuko dugu denon artean afaria! Ekitaldi hau ere doakoa izango da, eta itzulpengintza zerbitzua eskainiko da!

LA BASU & TESA KONTZERTUA

EKAINAK 17, 22:00

La Basu eta Tesa emakume raperoek kontzertua eskainiko dute afalostean RAP munduan ibilbide oparoa egin dute bi emakume hauek, euskalduna da bata, valentziarra bestea Afalostean ordubeteko emanaldia egingo dute rap base eta estiloekin gorputzak eta mingainak dantzan jarrita!

IGANDEA

EKINTZAK EMAKUMEENTZAT*

ETA DOAKOAK DIRA!

GORPUTZETIK GORPUTZERA

Tailer honetan denontzako espazioa sortuko dugu, gure gorputzak hartu eta mugimenduan jarriko ditugu Espazio kolektiboa, elkar entzutekoa, eroso egotekoa inprobisazio eta konposiziokolektiboa Tailerhonetan dena dago ongi, musika bizi eta gorputzak askatzeko espazioa da, kolektiboaren indarra bizitzeko espazioa

JOLAS GINKANA

Ei lagun! Prest jolasteko? Hemen dator jolasen ginkana, zeinetan jolas eta dinamika ezberdinak egingo ditugun guztiok ondo pasatzeko. Zeren zain zaude? Animatu! Oharra: ekintza hau umeei zuzenduta dago, zaintza eta jolas gune gisa planteatu da, Urtxintxa Eskolaren eskutik

AIARANDREAK batukada taldea iaz sortu zuten eskualdeko zenbait emakumek Egonaldia amaitzeko, eurekin egingo dugu dantza Urduñako Alde Zaharrean barrena! Kalejira Foru plazatik abiatuko da, eta eskualdeko zein Euskal Herriko batukadetako kideak gonbidatuko ditugu egonaldia borobiltzeko!

AIARALDEKO EMAKUME* ERREFERENTEEN MAPA

Aiaraldeko zein emakume da (edo izan da) zuretzat garrantzitsu edo erreferente? Zergatik? Asteburu osoan zehar elkarren artean osatuko dugu Aiaraldeko emakume* erreferenteen mapa! Modu horretan, Aiaraldeko herrietako emakume* erreferenteak bilduko ditugu, etorkizunean proiektu berriak sortzeko!

EKAINAK 18, 11:00 EKAINAK 18, 11:00
DUZUNEAN
EKAINAK
18, 13:15
ZATOZ NAHI
AIARANDREAK BATUKADA INFO+ @BORBORELKARTEA

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.