Bor-bor urtekari feminista 2022

Page 1

Aiaraldea AHALDUNDUZ ETA SARETUZ

1
BOR-BOR URTEKARIA 2022

Urteari so

2022.URTEA: AIARALDEKO

MUGIMENDU

FEMINISTA, ERTZE(TA)TIK KALERA

2022ko hilabeteek mobilizazio, hitzaldi eta bestelako hamaika ekimen ekarri dituzte erdigunera, tokian toki.

Martxoaren 8an Aiaraldeko herri guztietan egin ziren mobilizazioak, ‘Zapaltzen gaituen sistemari sua!’ lemapean. Orozkon egin zen Mugimendu Feministaren eskualdeko manifestazioa.

2022ko ekainaren 17an ‘Amurrion harro’ jaia antolatu zuten udalerrian, izen bereko plataforma eratu ondoren. Sexu aniztasuna aldarrikatzea eta LGTB borrokari ikusgarritasuna ematea izan zen helburua.

SOS Aiaraldea plataformarekin elkarlanean edota eskualdeko Mugimendu Feministak antolatuta, zaintzaren inguruko mahainguruak egin izan dira Amurrion eta Laudion.

Urteari so MADRES

ARTIACH ETA BM-KO EMAKUMEAK, GREBAN

MERCEDARIAS,

Lan gatazken alorrean ere ez da alferrik pasa 2022. urtea. Orozkoko Artiach zein Madres Mercedarias lantegietan greban egon dira langileak, eta BM supermerkatuetako kaleratzeak eta itxiera ekidin dituzte.

Mugitua izan da 2022a langile ikuspegitik ere feminismoarentzat. 2021. urtea Tubacexeko grebak markatu bazuen sozioekonomikoki, aurtengoan ere alarma gorriak eta moreak pizturik jarraitu dute. Etenik izan ez duena, halaber, emakume langileen elkartasun eta aliantza feminista izan da. Horren adibide dira Orozkoko Artiach eta Madres Mercedarias (Ibarra) lantokietako grebak. Hitzarmen kolektiboa berritzeko aldarria zuten biek, euren eskubideak hobetzeko; eta grebara joatea erabaki zuten beharginek.

Artiach, eskubideak zulatuz Lan hitzarmena hobetzeko egindako greba izan zen Orozkoko Artiach fabrikakoa. Gehiengo sindikala osatzen dutenek deitu zuten greba (ELA, LAB eta ESK). Dena den, aipatu behar da UGTk duela ordezkaritza gehien, nahiz eta gehiengoa beste sindikatuek osatu.

Edozelan ere, lan hitzarmena baino, lan baldintzak hobetzeko borroka izan zen Artiachekoa, eta hein batean lortu zuten helburua: murrizketak etetea. Horrez gain, beste irudi esanguratsu eta historiko bat utzi zuen Artiacheko grebak Mugimendu Feministarentzat. 2021eko martxoaren

8an Tubacexeko greba mugagabean egin bezala, ‘pikete feminista’ deitu zuen Aiaraldeko Mugimendu Feministak; eta sarrera blokeatu zuten andreek eserialdia eginda. Orozkoko Ibarra auzoan ere greban zeudenez emakumeak -Madres Mercedarias zentroan- bertan egin zen bigarren ‘pikete feminista’ deialdia; eta aldarriz bete zuten zaintza zentroa. Ildo beretik, eskualdeko martxoaren 8ko Mugimendu Feministaren manifestazioa Orozkoko herrigunean antolatu zen, herrietako mobilizazioetara jo aurretik.

Orotara 152 eguneko greba egin zuten Artiacheko langileek, eta azkenean soldata igoera lortu zuten, enpresa zuzendaritzarekin akordioa sinatuta. Grebak iraun zuen denbora tartean, oso ohikoak izan ziren gaileta fabrikaren aurreko pikete, ekimen eta mobilizazioak.

M.Mercedarias, zaintza zokoratuz Orozkoko Madres Mercedarias zentroko beharginek ere mobilizazio ugari egin izan dituzte 2022ko urtarrilaz geroztik. Funtsean, 1948 ordu lan egitea eta urteko IPF igotzea eskatzen zuten. Berez, enpresa Aliados Fundazioa eta M.M Merceda-

riasena da, baina diputazioan ere salatu zuten euren egoera. Egun, borroka “etenda” dago, zentroaren jabetza aldatu baita. Zernahi gisaz, nola Artiacheko beharginek zein Madres Mercedariasekoek elkarretaratze bateratu ugari burutu zituzten elkarrekin Orozkoko plazan.

BM, grebatik lorpenera Bestelakoa izan da BM supermerkatuen greba eta garaipena. Aiaraldean zein inguruko herrietan 90 langileren kaleratzea iragarri zuten jabeek, eta hargatik greba mugagabeari ekin zioten irailaren 7an, erabateko jarraipenarekin. Azpimarratzekoa da zerbitzua emten duten gehienak emakumeak direla aipatu enpresan, eta ondorioz, emakumeak izan zirela protagonista nagusi. Bost eguneko greba mugagabearen ondoren erdietsi zuten akordioa, garaipenarekin mugarri berri bat ezarriz.

Tubacexen 2021eko martxoaren 8an eginiko pikete feministaren ereduari jarraiki, Artiach eta Madres Mercedarias lantokien aurrean eserialdiak egin zituen Mugimendu Feministak 2022ko martxoaren 8an

Urteari so

2022: ESPAZIO ETA PROIEKTU BERRIEN URTEA

‘AMAREN ETXEA’, GARDEAN

LEZEAGA ARETOAREN IREKIERA

Irailaren 23an aurkeztu zuten Laudioko Lezeaga aretoa publikoki. Laudioko Udalak egokitutako espazioak emakumeen saretzea eta ahalduntzea ditu helburu, eta hemendik aurrera bertan egingo dituzte Berdintasun Arloko ekimenak, besteak beste. Horretarako, lehengo Jubilatuen Etxean obrak egin dituzte, edadetuen egoitza herriko beste gune batera mugituta. Horrenbestez, Arabako Foru Aldundiaren Laia Eskolaren jabekuntzarako ikastaro, hitzaldi eta tailerrek beteko dute, batik bat, espazioa. Inaugurazioan musika, antzerkia eta hitzartzeak tartekatu zituzten, baita herriko emakumeek elkarlanean margotutako hormairudia aurkeztu ere.

La familia inventada eragileak sortutako proiektua da, ‘Amaren Etxea’ izenekoa. Funtsean, Laudioko Gardea auzoko elizaren aldameneko etxebizitzan ahizpatasunari heltzeko eskaintza da gorpuztu dutena. Berez, beharra duten emakumeentzat babeslekua izatea da ekimenaren sustatzaileen helburua.

Proiektua Arabako Ekintzen Ideia Lehiaketako finalera iritsi zen, Gardeako apaiz etxea eraldatzeko xedearekin. ‘Amaren Etxea’ irekitzeko giltza, ordea, Alokabiderena da, entitate horrena baita eraikinaren jabetza. Bien bitartean, egitasmoarekiko oniritziak biltzeari ekin diote bultzatzaileek.

AMURRIOKO EMAKUMEEN* SAREA

Amurrioko Emakumeen* Sarea 2022ko martxoaren 8an aurkeztu zuten herrian. Egitasmoak udalerriko emakumeak elkartu eta “bizitzeko beharrak” definitzea du helburu, eta bidean sektore eta jatorri desberdinetako emakumeekin eraiki dute elkarlana. Berez, 2021ean, Amurrioko Udalak Emakumeen Etxea gauzatzeko mahaigainean jarritako proiektua alboratu zuen Amurrioko Mugimendu Feministak, proiektu horren bidean hartutako erabakiak mugimendu feministaren, eta oro har, herriko emakumeen bizkar hartuak zirela egotzita. Mugimendu Feministak prozesu partehartzaile "erreal" baten beharra azaleratu zuen, eta hau bultzatzeari ekin zion.

Modu horretan eratu dute Amurrioko Emakumee* Sarea, zeinetan Udalak ere hartzen duen parte. Eragilea aurten jarri da martxan, baina tresna eta espazio berriak sortzeko asmoa iragarri dute.

OKONDOKO BATUKADA FEMINISTA

2022ko lehen hiruhilekoan eratu zuten Okondoko Batukada Feminista. Berez, Udaleko Berdintasun Arloak sustatutako tailer baten ondorio da taldea, perkusio trebakuntza jaso baitzuten apuntatutako emakume andanak. Hala, emakumeei* soilik zuzendutako lau tailer edo ikastaro saio antolatu zituzten otsailetik apirilera bitarte. Modu horretan sortu zuten taldea, Aiarako San Prudentzio jaietan lehenbiziko kalejira antolatu edo eskaini zutelarik. Hain zuzen, ‘Igande morea’ eguna egin zuten lehenbizikoz Arespalditzan, ekintza zaparrada batekin. Geroztik, bailarako beste zenbait egun eta ekimenetan jo dute Okondoko Batukada Feministako kideek. Are, Perkuneskak taldearen baitan Arabako zein Euskal Herriko beste zenbait herritako jai edo ekintzetara bertaratzeko aukera izan dute partaideek, eskualdetik haragoko saretzea ahalbidetuz.

7

Urteari so Espazio eta sare berriak eratu ez ezik, bestelako ekimenek ere jarri dute feminismoan euren hazia. Horien adibide dira, Aiaraldeko zenbait herrietan gauzatutako ondorengo proiektuak,

ABESBATZA FEMINISTA ARTZINIEGAN

AIARAKO EMAKUMEEN GELAK, 5

URTE

Arespalditzako emakumeen gelak bosgarren urtemuga bete du. 2017an ireki zen aretoa, eta Arabako lehen Emakume Etxea izan da. Geroztik, ekitaldi eta erakusketa ugari antolatu dituzte bertan. Urteurrena ospatzeko, egitarau berezia prestatu zuen Aiarako Udalak espazioan bertan; eta, besteak beste, Laura Gerrero Lorenzo argazkilari luiandoarrak emakumeen erretratuekin eginiko irudi eta collage erakusketaren aurkezpena burutu zuten. Bosgarren urtemuga ikus-entzunezko batekin abiatu zuten, gainera. Horrez gain, ihes gela, sare morea eratzeko ekimena eta Virginia Imaz klownaren emanaldia egon ziren irailaren 19an, besteak beste.

Feminismoak ere utzi du beretik 2022an Artziniegan. Batetik, abesbatza feminista osatzea erabaki dute Hiriskako eta herriko zenbait emakumek. Bestetik, Artziniegako Talde Feminsta ere eratu dute, zeinak urtean zehar hainbat ekimen antolatu dituen. Horien artean dago, esaterako, ‘Artzifesta Feminista’; lehenbiziko aldiz irailaren 24an egin zutena. Hain zuzen, egun osoan zehar burutu zituzten ekintzak: kulturartekotasun solasaldia, tapper bazkaria, bingo feminista, eta musika jaialdia (La Otra, Alarma morea, Tongo edota Sor DJ taldeekin).

SEÑORA SARIKETA AIARALDEAN

Aiaraldea hartu zuen II. Señora Sariketak udaberrian. Iaz egin zuten lehenbizikoz ekimena, Euskal Herri mailako identitate anitzeko emakumeak oholtzaratu eta saretzeko helburuarekin. Guztira bi kanporaketa eta finala antolatu zituzten. Lehenbiziko saioa Hendaian izan zen, eta bigarren kanporaketa Faktorian. Finala, aldiz, Leitzako gaztetxean egin zuten, egun osoko egitaraua prestatuta.

Faktoriako saioan Amaia Agirre Astondoa (iazko, hots, lehenbiziko edizioko pameladuna) izan zen gai-jartzailea, eta ondorengo bertsolariak izan ziren protagonista: Ane Labaka Mayoz, Sarai Robles Vitas, Irati Anda Villanueva, Leire Vargas Nieto, Irati Anda Villanueva, Andere Arriolabengoa Bengoa eta Ane Beloki Lopez. Eskualdeko bertso saiotik Sarai Robles Vitas eta Ane Labaka Mayoz sailkatu ziren, eta azken honek irabazi zuen kapela.

EMAKUMEEN*

HISTORIA,

LIBURU

Artziniegako emakumeen historia liburu bihurtu dute. Artziniegako Udalak sustatu du ekimena, eta Inma Roiz idazle okondoarrari enkargatu diote lana. Herritar guztiei ale bana eman diete gainera. Hala azaldu zuten 2022ko martxoaren 20an proiektua aurkezteko frontoian burututako ekitaldian. Bertan izan ziren, besteak beste, liburuan euren bizipen eta ibilbideak partekatu dituzten emakumeak; eta argitalpenean jasotako bitxikeria eta kontakizunak aurreratu zizkieten bertaratutakoei.

Hiriska emakume elkarteak, esaterako, 30 urte luzetan eginiko ibilbidea izan zuen hizpide; baina norbanako ugarik ere hartu zuten hitza. Esperientzia guzti horiek elkarrizketetan pilatu ditu idazle aiararrak, etorkizuneko belaunaldiei begira emakumeek Artziniegan egindako lana transmititzea xede.

9

Urteari so PANDEMIA PASATA,

ZENBAIT

EKIMEN BERRESKURATU DIRA

Herrietako jaietan zein uda sasoian ohiko ekitaldi ikusgarriak egin ditu Mugimendu Feministak, Amurrioko Otsemeak taldearen ‘Akelarrea’ kasu.

Jaien testuinguruan, berriz, festetako mobilizazio eta ekimen feministak berreskuratu dira; manifestazioak kasu.

‘Beldurrak gurekin jai, gozatzera gatoz’ lemapean mobilizazio feministak egin ziren Amurrio zein Laudioko jaietan. Hala, Euskal Herriko festa esanguratsuenetan feminismoaren garrantzia ekarri zuen gogora Bilgune Feministak.

Urteari so

EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA, MUGETATIK MUGARRIETARA

Euskal Herriko Bilgune Feministak 20 urte bete ditu aurten. Alta, urtemugatik harago, mugarri asko utzi ditu 2022ak.

Jaizkibel konpainiak 25 urte bete ditu aurten. Dena ez da izan festa, ordea: abortu klinika batean salaketa antiabortistak egon ziren, eta Algortako MF kriminalizatu zuten eraso bat salatzeagatik.

Azaroaren 11n eta 12an, aldiz, Emaginek eta Euskal Herriko Bilgune Feministak ‘(Ez)Amatasunak ikuspegi feministatik’ jardunaldiak egin zituzten Donostiako tabakaleran, ‘Egin, desegin eta berregin’ leloa mugarri.

Urriain ‘Ezin kabitu’ plataformak lodifobiari buruzko Euskal Herriko lehenbiziko jardunaldiak antolatu zituen Gernikan.

“Agur, Maite”

Ana Unzaga Galnares

Gogoan dut nola ezagutu nuen Maite: 90. hamarkadan, hazkuntza pertsonalari buruzko Kultura Etxeko ikastaro batean. Urtebete geroago emakumeen espazio ezberdinetan kointziditu genuen, militantzian, eta nire kasuan, lanean ere bai. Ordu asko igaro genituen nire etxeko sukaldean hizketan, baita eztabaidatzen ere, batik bat emakume gazte eta nagusien borrokak elkartu edo bateratzeko beharraren inguruan. Sekulako zortea izan dut Euskadiko Alargunen Federazioko emakume liderrak ezagutu izanagatik. Hilabetero elkartzen dira, gainera, euren agendetan borroka feminista antolatzeko; Euskal Herriko gainontzeko emakume elkarteekin batera (Santurtzikoa, Laudiokoa, Basaurikoa, Eibarrekoa, Gernikakoa, Barakaldokoa, Durangokoa...). Egiari zor, eurek esaten duten bezala, Euskal Herriko industrializazio garai gogorrean beste borroka batzuetan hazitako emakumeak dira, zeren eta langile borroketan ere ibiliak ziren. Maite, Laudioko Alargunen Elkarteko (Avillo) lehendakaria zen, baita Euskadikoa ere, eta azken urteetan

espainiar estatuko CONFAVeko presidente izendatu zuten (Alargunen Federazio eta Elkarteen Konfederazioa). Emakundeko aholkularitzako eztabaida saioetan parte hartzeaz gain, Landa Eremuko Emakumeen Sarean, Laudioko emakumeen elkarteenean eta abarrean ere jardun zuen. Eta beste hamaika espazio aldarrikatzaileetan, emakume alargunen sentsibilizazioa eta aldarri zein salaketak mahaigaineratu zituen. CONFAVeko lehendakari izateko hautagai izendatu zutenean galdetu zidan: "Ana, zuk uste ahalko dudala?", eta esan nion, "nork daki ba alargunetaz gehiago zuk baino?". Eta aukeratua izan zen. Maite Bilbaorengandik gertu egon garenontzako, erresistentzian zein ahalduntzean eredu izan da, bere negozio propioa irekitzeko ausardia izan zuen emakume hura... Indarkeria mota ororen aurrean ez zen zimurtzen: telebistan, prentsan, irratian, jardunaldietan... emakumeen egoera, duintasuna eta eskubideak ikusgarri egiten ditu. Herri hau ahots oso ahaltsu geratu da, baina kaleetan jarraituko dugu. Izan zirenengatik, garenongatik... Agur, Maite.

15

Proiektuak Bor-bor

EMAKUME SORTZAILEEN AZOKA, EZAGUTZEN TRUKERAKO ESPAZIO ETA EKIMEN IBILTARI

2021eko azaroaren 18an egin zen lehenbizikoz Aiaraldeko emakume* sortzaileen azoka, Faktorian.

Tokiko emakume* sortzaileen sarea osatzeaz gain, ekimenak elkarrekin antolatu edota partekatzea da xedea.

2022ko martxoaren 10ean, Dinagu Euskal Herriko emakume* sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak gaittun’ azoka antolatu zuen Faktorian; bailarako zein beste euskal probintzietako ekoizleen artean elkarguneak sortuz.

2022ko emakume sortzaileen azoka, abenduaren 17an antolatu zen, goiz osoko egitarauarekin.

Proiektuak Bor-bor

AIARALDEKO EMAKUME* SORTZAILEAK SARETUZ

Aiaraldeko emakume* sortzaileak saretzeko azoka bateratua antolatu du bigarrenez Bor-bor Feminismo Faktoriak. Iaz abiatu zen proiektua, eta izandako harrera ona medio urtero errepikatzea erabaki dute partaideek.

Aiaraldeko emakume* sortzaileak elkar ezagutu eta saretzea. Helburu horrekin planteatu zuen iaz Bor-bor Feminismo Faktoriak tokiko azoka. 2021eko azaroaren 18an izan zen, Aiaraldea Ekintzen Faktorian, eta goizetik arratsaldera bitarteko egitarauarekin hornitu zuten planteamendua. Hala, 12 postu baino gehiagok bete zuten Faktoriako plaza. Gainera, tokiko sortzaileen produktuak ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, elkarren berri izateko zein harremantzeko parada izan zuten partaideek. Horretarako, aurkezpen maratoia antolatu zuen Aiaraldea Komunikabideak, eta zuzeneko emisio bidez elkarrizketa katea egin zuten, geroztik, Youtube kanalean ikusgai dagoena.

Lehenbiziko edizioaren balorazioa ona izan zen, nahiz eta hobetzeko zenbait kontu ere atera. Hala, modu parte hartzaile batean saretu eta gauzatu da 2022ko abenduaren 17ko azoka. Berrikuntza edota aldaketa gisa, ordutegia dago; izan ere, egun osokoa baino goizekoa izatea ebatzi du lantaldeak. Alabaina, azokako giroa zein egitaraua adosteko, deialdi ireki bidez koordinatu dira interesdunak. Horretarako, urriaren bigarren hamabostaldian ireki zen izen-ematea.

Hala, apuntatutako sortzaileen eskaerak eta beharrak jaso ditu Faktoriak, azoka egunerako beharrezko espazio eta baliabideak bermatze aldera.

Sare irekia Edozelan ere, sare ireki eta "aktiboa" osatzea da Bor-bor feminismo ildoaren asmoa. Gaur-gaurkoz, tokiko emakume* sortzaileekin whatsapp talde bat dago sortuta, eta bertatik bidaltzen dituzte eskualdeko zein Euskal Herriko azoketan parte hartzeko deialdiak.

Talde edo lantaldera batzeko interesa dutenek aski dute feminismoa@aiaraldea. eus helbidera mezua bidalita, unean uneko deialdi zein informazioa jaso edota zabaltzeko. Hori bai, kontakturako posta edo telefonoa jakinarazi beharko dute mezuan.

Etorkizunari begira, eskualdean zehar azoka ibiltariak antolatzeko aukera baloratuko dute, orain arteko ekimen guztiak Aiaraldea Ekintzen Faktorian egin baitira. Edozelan ere, lantalde horretako kideek erabakiko dute aurrerantzean jarduera edo erreminta gehiago sortu edo ez, tokiko sortzaileen behar, interes eta aukeren arabera.

HIZKUNTZA ETA GENERO AHALDUNTZEA, BEHARREZKO

Eskualdeko lau emakumeren ahotik gorpuztu dugu hizkuntza eta genero ahalduntzea. Hizkuntzaren eta identitatearen transmisioan zer nolako eragina du generoak?

Noraino eragiten du ama hizkuntzak pertsonaren identitatean? Hizkuntza identitatea nork, noiz eta zeren arabera aukeratzen du? Zein toki du euskarak gure bizitza pribatu eta publikoan? Ahalduntzeak edo zapalkuntzak, zerk markatu zaitu gehiago, hizkuntzari dagokionean? Zenbat buru, hainbat apuru. Edo, hainbat aukera. Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkartetik hizkuntza eta genero ahalduntzeari buruz bor-borka jarri ditugu Belate Olabarria Astobiza, Margaux Marmier, Lexuri Ugarte Aretxaga eta Irati Mendiguren Cosgayaren eltzeak. Nork bere hizkuntza biografiatik azaldu du 10 minutuko ikus-entzunezkoan euskararekiko harremana, lotura edo askapena. Ingurune sozialak, laboralak edota hurbilak duen eragina ere izan dute hizpide protagonistek; euren gurasoen hizkuntza heziketa barne. Era berean, etorkizunerako zenbait gako azpimarratu dituzte.

Esaterako, Belate Olabarriaren amak ez zekien euskararik, aitarengandik jaso zuten hizkuntza, “baina amak eskatzen zion aitari bere aurrean euskaraz egiteko, berak ere hizkuntza ikasi nahi baitzuen. Euskara aitak eman zigun, eta balioa amak”.

Irati Mendiguren Cosgayak, aldiz, modu naturalean jaso zuen euskara: “Arrotz edo arraro sentitu naiz nire ingurunean. Ikastolan ikasi nuen erdara, jolastokian nire kideekin harremantzean”. Egungo egoerari erreparatuta, urte luzeetan belaunaldi ezberdinek egindako lana goraipatu du: “Nire gurasoek eta beste hainbatek egindako lan eskergaren bidez jende asko euskaldundu gara, eta Aiaraldean nahi dugunok ehuneko handi batean euskaraz bizitzeko aukera dugu eskualdean. Hori altxor handia da, jendarteak lortu duena”. Etorkizunari ausart eta baikor begiratzen dio: “Belaunaldi berri batzuk hasi gara guraso izaten orain. Askok lanean edo lagunekin erdaraz egiten dute, baina seme-alabekin euskaraz egiten saiatzen dira. Nahiz eta bikoteak euskaraz ez jakin, hautu propioz hizkuntza aldatu eta seme-alabekin euskaraz egiteko erabakia hartzea ausartu, kontzientea eta konplexua iruditzen zait; eta bide horretan bada jende asko”.

Margaux Marmier da horietako bat. “Nire aitona Baranbiokoa zen. Ni Frantziakoa naiz, landetan bizi nintzen Laudiora etorri arte. Nire alaba euskaraz mintzatzen da, eta niretzat garrantzitsuena alaba ulertzea da”. Euskara ikasten bi urte daramatza,

eta bere amak ere Baionako euskaltegian eman du izena; bilobekin hitz egin ahal izateko.

Lexuri Ugarteren hitzetan, etorkizunari begira badira erronkak: “Lan mundua, digitalizazioa eta abar emakumetzen ez baditugu arazo handi bat izango dugu. Euskaratik eta feminismotik egin behar da hori”.

Euskararen erabilera eremu akademikora mugatzeko arriskuaz mintzo da Mendiguren: “Eskolak hizkuntzak erakutsi ditzake, baina erabilera gainontzeko esparruetan ez bada egiten, euskarak hizkuntza akademiko izaten bukatuko du. Hala gertatu da urte askotan, eta gure bizitzak euskaraz egitera ausartu ezik hala bukatuko du”. Horrenbestez, denetik beharko dute nola euskarak hala feminismoak.

Ama hizkuntza gisa jasotzetik, belaunaldi berrien komunikazio tresna izaterako bideaz mintzatu dira ikusentzunezkoan eskualdeko lau emakume*

AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA, ERAKUSKETA ETA JOLAS Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak eta eskualdeko Mugimendu Feministak gaur arte bailaran egindako ibilbidea ikertu eta tresna ugari sortu dituzte, memoria historiko feminista berreskuratzeko.

Ba al dakigu nondik gatozen? Gauza jakina da emakumeoi* esker gaudela hemen. Historiak, baina, alde hori ezkutuan gordea edo baztertua izan du gaur arte. Zer nolako ibilbidea edota ekarpena egin dute emakumeek* gure bailaran? Noiz sortu zen Aiaraldeko Mugimendu Feminista? Lehenago, ba al zen eragile feministarik eskualdean? Zenbat taldek osatu dute gaur arteko bidea? Galdera guzti horiek eta gehiago jasotzen ditu Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia dosierrak. Hain zuzen, memoria historiko feministari heldu nahi izan dio Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak; eta ikerketa gauzatu du 2022an bailarako herrietako eragile eta norbanako feministen borroka, aldarri eta ekarpenak biltzeko.

Guzti horren emaitza da 2022an ondu dutena, 2023an eta etorkizunean historiaren liburuei isildutako hitzak eta ekintzak gehitzeko. Hain zuzen, horretarako, dosier aldizkari bat ekoitzi du Faktoriako Feminismo ildoak, Arabako Foru Aldundiaren babesari esker. Hala, bertan pilatu dituzte 1984tik gaur arteko (2022) taldeen zein mugimenduen historia zein istorioak. Sozializaziorako, ordea, bestelako tresna batzuk ere prestatu dituzte, hala nola aldizkaria, gida pedagogikoa, argazki erakusketa edota tribial digitala. Proiektua ‘Aiaraldea ahaldunduz eta saretuz’ egitasmoaren parte da; baina euskararen sozializazioa eta erabilera handitzea ardatz duen ‘Aiaraleko Mugimendu Feministaren historia bor-bor’ proiektuaren baitan dago tribial digitalaren ekoizpena, hots, atal ludikoa.

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren ia 50 urteko ibilbidea ezagutzeko dosier aldizkaria dago eskura Interneten labur.eus/ AMFhistoriadosierra helbidean

Argazki erakusketa Aipatu gisa, euskarri ugari prestatu ditu Bor-bor eragileak Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiaren garrantzia aitortu eta sozializatzeko. Esate baterako, argazki erakusketa atondu zuen Bor-borrek martxoaren 8aren testuinguruan, 10 panel handitan bailarako feminismoaren historiaren mugarriak jasota. Modu horretan, era grafiko eta bisual batean gaur arteko ibilbidea eta lorpenak ikustaraztea izan da xedea.

Argazki erakusketa erabilgarri eta eskuragai dago, eta interesa dutenek borborelkartea@gmail.com helbidera bidali behar dute mezua, bilduma noiztik eta noiz arte erreserbatu nahi duten adierazita. Jakina, materialaren eskaera eta erabilear doakoa da; gastuei aurre egiteko eskualdeko instituzioei eskatu baizitzaien babesletza; eta argazki erakusketaren gastuak euren

23

gain hartu zituzten era horretan Amurrioko, Urduñako, Aiarako, Artziniegako, Arrankudiaga-Zolloko, Aiarako, Arakaldoko, Orozkoko, Laudioko eta Okondoko udalek. Horrenbestez, herririk herri ibili da argazki erakusketa: Okondoko zein Artziniegako frontoian, Urduñako Foru plazan, Amurrioko La Casona eraikinean...

Tribial digitala

Horrez gain, historiari beste begirada eta erabilera bat emateko, gertaera eta bitxikeria nagusienekin tribial digitala eratu du Bor-borreko lantaldeak. Horretarako, Kahoot aplikazio edo tresna digitala baliatu dute, eta bi pieza edo jolas-mahaietan banatu dituzte galderak. Hain zuzen, 60 galdera baino gehiago proposatu dizkiete jarraitzaile edo unean uneko ikus-entzuleei, tokiko historia feminista ezagutzeko.

Historiaren errelato eta transmisioan ikuspegi feminista erdigunera ekartzea izan da Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkartearen asmoa. Berez, urriaren 12an aurkeztu zuten jolasa Faktorian (Laudio), eta geroztik eskura dago lanabesa espazio digitalean. Interesa dutenek, labur.eus/ AMFtribiala helbidearen bidez jo ahalko dute tribial digitalaren atarira. Behin hori eginda, partida mota hautatu beharko dute, eta kodea sartuta (programak berak ematen du zenbakia) jolasari heldu ahalko diote.

Ekoitzitako materialarekin gida didaktiko edo proposamen pedagogikoa osatuko du elkarteak, bailarako ikastetxeetan landu ahal izateko erramintak komunitatearen eskura jartzeko, beti ere euskaraz. Fun-

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia jasotzea eta ibilbide zein aldarriak modu ezberdinetan sozializatzea izan da ekimenaren helburua. Finean, aitortza publikoa eta soziala sustatzea

tsean, hortaz, ondorengo tresnak zabalduko dira datozen hilabeteetan hezkuntza zentroetan zein sarean: Aiaraldeko Mugimendu Feministari buruzko historia dosierra, audio narrazioa laburbiltzen duen podcasta, tribial digitala eta argazki erakusketa.

laburpena Baina, modu labur batean, nola jaso edo barnera genezake eskualdeko historia feminista? 1984. urtekoa da lehen zantzu edo marka, Laudio Institutuan Iraultza izeneko nesken* taldearen eraketa du abiapuntu. Gerora etorriko ziren Bizkaiko zein Arabako Emakume Asanbladak zein bestelako erakundeak (Kas Emakumeak, Egizan, Ninika, Aurreraka, Menagaraiko Emakume Taldea, Adi Emakumeak, Otsemeak eta abar).

Audio

Argazki erakusketarekin batera, espazioa girotzeko zein bestelako formatuetan eginiko ikerketa hedatzeko podcasta ere sareratu du Bor-borrek. Audio edo historia narrazioa Ivoox plataforman dago zintzilik elebitan, euskarazko zein gaztelerazko bertsioak nahi beste entzun edota zabaltzeko. Izan ere, ekarpen handia egin duten zenbait lagun edadetuak dira -emakume elkarteetako kideak- eta euskararen ezagutza murritza da adin tarte horretan oraindik ere. Hargatik, salbuespen gisa, ikus-entzunezko materiala (audioak, alegia) elebitan eskaintea baloratu eta erabaki zuen Bor-borrek.

Ia mende erdiko ibilbideak (1984-2022), hortaz, badu aitortza jada. Orain, bidea zabaltzea baino ez da falta.

Aiaraldeko Mugimendu Feministaren podcasta edo audio narrazioa Ivoox plataforman topa liteke: labur.eus/AMFpodkasta laburbidea da lotura

Bor-bor solasaldi zikloa

OTSEMEAK

‘Entzun gaitzatela’ tresna jarri zuen abian iazko urte amaieran Amurrioko Otsemeak talde feministak. Indarkeria matxista kasuak salatzeko online galdetegi bidez, hainbat eraso atera dituzte argitara eta kaleetara. Maddalen Muguruza Azkarragak laburbildu ditu ekimenaren gakoak.

Noiz edo nolatan sortu zenuten Entzun gaitzatela tresna?

Entzun gaitzatela tresna eraso matxistak areagotzen ari zirela ikusi genuelako sortu genuen. Bereziki, jaien testuinguruan eraso matxistak gertatzen ari zirela ohartu ginen. Gure asmoa, batetik eraso matxista horien aurrean erantzun publikoa ematea izan da. Eta, bestetik, salatu gabe geratzen diren erasoei ere aterabidea ematea.

Zein helbururekin diseinatu eta garatu zenuten eraso matxistak salatzeko ekimena?

Hortaz, tresnaren helburua erasoak bakoitzak nahi duen moduan salatzea da, nahi duena kontatuz, beti ere informazio askorik eman gabe (bereziki erasoa jasan duena babestua sentitzeko, eta gertatu zaiona zabaldu edo kontatzeko askatasuna izateko).

Zertan datza tresna?

Tresnaren ezaugarri nagusia anonimoa dela da: nahikoa da errelatoa kontatzearekin. Modu horretan, norbanakoak publiko egin beharrean, Otsemeakek (neska* feminista gisa) erasoak salatu eta publiko egitea hartzen du bere gain. Gure xedea erasoak isilean ez geratzeko salaketa publikoa egitea izan da.

Nolako harrera edo erantzuna izan du dinamikak?

Egia esan, martxan jarri genuenetik nahiko eraso jaso ditugu, eta beraz, ekimenak harrera ona edo baliagarria izan duela esan daiteke. Erasoak salatzen eta helarazten hasi zen jendea hasieratik.

“Entzun gaitzatela tresna eraso matxistak areagotzen ari zirela ikusi genuelako sortu genuen. Gure asmoa eraso matxisten aurrean erantzun publikoa ematea izan da, eta salatu gabeko erasoei aterabidea ematea”

Otsemeak taldetik tresna honekin lortu nahi izan duguna edozein erasoren aurrean errelatoak isilik edo ezerezean ez geratzea da. Nahiz eta salatzeko prozesu oso markatuak egon, badira beste modu batzuk zeinetan pertsona erasotuak seguruago senti daitezkeen. Horregatik, guk sortutako mekanismoaren bidez, jendea animatu nahi izan genuen edozein jarrera edo eraso matxista publiko egiteko.

Guztiz irekian planteatutako tresna izanik, bakoitzak nahi duen moduan konta dezake zer gertatu zaion.

Behin eraso baten berri izanda, nola erantzun edo kudeatzen duzue? Lehenbiziko abiapuntua beti da bera: erasoa salatzeko galdetegi formatua erabiltzen

27

da, eta bertan dago bere kontaktua uzteko aukera, Otsemeakekin kontaktuan jarri nahi badu.

Ahalduntzeko zein salatzeko moduak eskaintzen dituzue, kontaktatzeko aukera bidez. Ez da gutxi. Horrela, beste beharrizan batzuk asetzeko aukera izan dugu. Egia da kasu gehienetan ez dutela gurekin kontaktu zuzena bilatu, baina uste dugu hori izan dela tresnaren berezitasuna: guk askatasuna eman diogu erasoa jasan duenari publikoki egiteko gertatutakoa, baina berak nahi duen punturaino. Hori izan da gure jarduna, eta

“Guk askatasuna eman diogu erasoa jasan duenari publikoki egiteko gertatutakoa, baina berak nahi duen punturaino. Hori izan da gure jarduna, eta beharrezko baliabideak eskaintzea”

“Gertakizun eta errelato bidez erasoak ahalik eta gehien zabaltzen saiatu gara. Horrez gain, jai giroan ‘Entzun gaitzatela’ tresnari buruzko informazioa zabaldu dugu sare sozialetan eta herrian”

beharrezko baliabideak eskaintzea. Hala, Otsemeaketik erasoak ahalik eta gehien zabaltzen saiatu gara. Batetik, sare sozialetan eta bestetik, herrian zehar gertakizun edo errelatoak zabaltzen.

Horrez gain, jai giroan edo tabernetan 'Entzun gaitzatela' tresnari buruzko informazioa zabaldu izan dugu.

Amurrioko Udalak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa egin berri du. Zein hutsune edo aukera ikusten diozue erremintari?

Amurrioko Udaletik azken hilabeteetan indarkeria matxistaren aurkako protokoloa prestatu dute enpresa baten bidez, eta udaltzain batekin izandako gertakariaren harira, berretsi egin behar dugu protokoloak idatzi eta sortu behar direla, baina aplikatzeko helburuarekin.

Gertatutakoaren inguruan uste dugu Amurrioko Udalak egindako inbertsio ezak

agerian uzten duela -nahiz eta euren zuriketa morea azaleratu- ez dela nahikoa protokoloa idaztearekin. Neurri zehatzak behar ditugu, eta are gehiago Amurrioko udalean parte aktibo diren edozein agenteri begira: izan udaltzain, teknikari edo bestelako arloetan.

Arloek inbertsioa eta ikuspegi feminista behar dute, hori da indarkeria matxistaren aurkako inbertsioa egitea. Otsemeaketik -eta Mugimendu Feminista bezala- guri dagokigu instituzioak interpelatzea eta neurriak eskatzea. Horregatik, babes ezaren aurrean autodefentsa feministarako deia zabaltzen dugu, gure arteko aliantza eta sareak egiteko. Zentzu horretan, gure arteko babesa sustatzeko dinamika desberdinak sortu ditugu Otsemeaketik, kanpainak bezala. Horren adibide da Entzun gaitzatela tresna, hein batean.

“Babes ezaren aurrean autodefentsa feministarako deia zabaltzen dugu, gure arteko aliantzak eta sareak egiteko. Zentzu horretan, dinamika desberdinak sortu ditugu Otsemeaketik, kanpainak bezala”

29

“Poliziak ez gaitu zaintzen”

O tsemeak Talde Feminista

Amurrioko udaltzainarena eraso bat da: jarrera eta komentario matxista argia, herrian “autoritate poliziala” den uniformedun pertsona baten partetik. Emakumeak sexualizatzen, eta gizonek gu “enpotratu” gaitzaten ardura eta errua emakumeon gain jartzen.

Ez da kasu isolatu bat, Amurrion azken hilabeteetan esango genuke udaltzaingoen jarrerak jarrera feministak izatetik oso urrun kokatzen direla. Are gehiago, ez da Amurrioko kasuan bakarrik gertatzen den arazo bat. Gorputz polizialek daukaten kirats neomatxista izugarria da azkenaldian.

Bitartean, Amurrioko Udala itsu - mutu - gor. Berdintasun plan eta protokolo instituzionalak berritzearekin ahoa betetzen dute baina, zertarako balio digute halako paperek gero praktikan ez bada inolako neurririk hartzen halako jarrera matxisten aurrean? Zertarako balio dute praktikan jartzen ez badira?

Zelan suposatzen da sentitu behar garela gure kaleetatik horrelako pertsonaiek gure herriko protokoloaren ardura (beste batzuen artean) baldin badaukate?

Neurriak hartzeko eskatu eta exijitu behar diegu instituzioei, haien kabuz egingo ez duten zerbait bada ere. Ikusten ari garen moduan, poliziak ez gaitu zaintzen. Gure lagunek bai! Sortu ditzagun gure artean aliantza feministak eta antolatu gaitezen, horrelako erasoen aurrean.

“Ez da kasu isolatu bat. Amurrioko udaltzainen jarrerak, feminista izatetik oso urrun kokatzen dira. Are, ez da Amurrion bakarrik gertatzen den arazo bat”

31

Bor-bor solasaldi zikloa

BOR-BOR SOLASALDI ZIKLOA: ‘AIARALDEA AHALDUNTZEN ETA SARETZEN’

Aiaraldeko Bor-bor Feminismo elkarteak sei solasaldi antolatu ditu 2022an, euskaraz feminismoan ahalduntzeko.

Urriko solasaldien baitan, Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiari buruzko hitzaldia eta tribial aurkezpena, amatasun ereduak eta sexu heziketa jorratu ziren.

Azaroaren 12an, azkenik, ‘Munduko emakumeen egoera Aiaraldean’ izan zen aztergai, topaketa formatuan. Solasaldiei buruzko informazioa labur.eus/bor-bor estekan dago eskura.

Azaroaren 5ean, berriz, lodifobia eta dekolonialitatea izan ziren erdigunera ekarri ziren ertzak.

LODIFOBIA: SISTEMAN ‘EZIN KABITU’

Lodifobia da gorputz lodiek jasaten duten zapalkuntza. Ezin Kabituko Nahia Ruiz Albizurik eta Laura Galar Perez de Onraitak solasaldia eskaini zuten azaroaren 5ean, Faktorian, Jare Prietok gidatuta. Gorputzetik eta azaletik landutako gai, arazo eta biolentzia potoloak pilatu ditugu.

Zer da lodifobia? Zein dimentsio hartzen du?

LAURA: Lodifobia gorputz lodiak zapaltzen dituen diskriminazio eta zapalkuntza sistematiko eta estrukturala da. Esparru guztietan ematen da, eta sistematikoa da biolentzia konstantea dagoelako gure gorputzekiko. Gorputz lodiekiko ematen den zapalkuntza da lodifobia, biolentzia bat.

Zein esparrutan ematen da?

NAHIA: Gizartearen errepresentazioan, esaterako (lan munduan, telebistan, filmeetan…) gure gizarteak zer mezu jasotzen du? Moda munduan, telebistan, filmetan… Gure gizarteak zer mezu jasotzen du? Pentsatzeko moduak eta ikuspegiak hortik ateratzen dira.

Modan, adibidez, modeloak beti izaten dira finak -askotan argalegiak-, eta hori dietarekin lotzen da gero, gorputz hori lortu

nahi izatearekin. Gorputz finei elegantzia ematen zaie, eta arropa finak ekoizten dira askotan; guretzat ez dira jantzirik egoten. Bestalde, filmetan edo pantailetan, pertsona lodiei ematen zaien izaera barre egitekoa edo pena ematekoa da. “Lodi nago, ez dut lanik, ez dut bizitzarik… edo barregarriarena”. Eta hori mingarria izan daiteke, eta oso gogorra.

Lan munduaren esparruan, publikoki bada, itxura edo irudia ez dago lotuta lodi izatearekin. Badirudi lodi izatea zikinagoa edo txarragoa izatearekin lotzen dela. Eta, horrek lana topatzeko orduan eragiten du.

Kirolaren alorrean antzerakoa gertatzen da. “Begiratu lodi hori kirola egiten” begirada edo esamesa askotan entzun behar izan dugu. Oso arrotza da, jendeak asko begiratzen gaitu. Talde batean gaudenean

Bor-bor
solasaldi zikloa

kirola praktikatzen, erritmo hori jarraitzea kostatzen zaigu. Ariketa fisikoak ez daude pentsatuta gorputz mota guztietarako.

Zentzu horretan Everybody yoga liburuan zure gorputza ergonomikoki postura ezberdinetara heltzea nola lortu azaltzen da. Jarduerak egokitu beharko lirateke, baina ez da hori gertatzen.

Gorputz lodien beharrak ikusgarri bezain ikusezinak dira, beraz.

LAURA: Lodifobia ikusgarria da erasoa dagoenean, bestela ez. Arreta deitzen ez

Gorputz lodiekiko ematen den zapalkuntza da lodifobia, biolentzia bat; diskriminazio eta zapalkuntza sistematiko eta estrukturala da”

duten biolentzia ezkutu asko daude (edo ez hain ezkutuan, baina ez direnak aintzat hartzen). Medikuntzan ere sekulako meloia dago, praktika oso lodifoboak eramaten dira aurrera. Etengabe, osasunaren izenean gure gorputzak eraldatzeko presioa daukagu. Medikuarenera bazoaz belarriko minarekin, agian 1500 kaloriako dietarekin aterako zara; zure ezaugarriak edo bizitzeko era ezagutu gabe. Osasunaren aitzakia gure gorputza kriminalizatzeko erabiltzen da. Askotan entzun dugu: ez dugu estetikagatik esaten, osasunagatik baizik. Nik zalantzan jarriko nuke, gizartean gure osasunarenganako kezka dagoen.

Etengabeko biolentziak daude gorputzekiko: gorputz lodiak, transak, arrazializatuak… Milaka gorputz daude biolentatuak. Bizi garen gizartean, behintzat 40 ordu egiten ditugu lan astean, eta etengabe gaude pantailen aurrean. Eta bat-batean, osasungintzan, gure gorputza da arazo edo kezka. Edozelan ere, badira osasunaren alde mugimendu asko neurri guztietan egiten dutenak. Dena den, osasuntsu egoteko arrazoia lodi ez egotea bada, zergatik daude gorputz argal ez osasuntsuak?

Osasungintzaren esparrua ere ez dago salbu.

“Osasuntsu egoteko arrazoia lodi ez egotea bada, zergatik daude gorputz argal ez osasuntsuak? Osasunaren aitzakia gure gorputza kriminalizatzeko erabiltzen da”

Osasuna gorputz lodiak kriminalizatzeko eta biolentatzeko aitzakia gisa erabili izan da, askotan ezagutzen ez gaituzten pertsonengandik ere bai. Zentzu horretan, despatologizazioa aldarrikatzen dugu. Gainpisu hitzak pisu normal bat dagoela -eta ondo dagoena- ematen du aditzera, zerbait soberan duzula. Edo, obesitatea ere kontzeptu patologitzailea da, osasunaren aitzakia erabiltzen da esateko gure gorputza gehiegizkoa dela; eta terminologia hori gure estigmaren kontra doa, matxake eta biolentzia mailara iristeraino.

Harremanetan ere badu eraginik?

Harremanetan ere ematen da lodifobia, bai. Askotan entzun izan ditugu horren isla uzten duten esaldiak: familiarekin edo lagunekin jaten zaudela begirada edo esaldian ‘nola ari zaren jartzen saltsarekin…’, edo ‘ondo etorriko litzaizuke kirola egitea’. Beste esparru bat lodifobia agerian geratzen dena desirarena da. Lodiak ez gara izan subjektu desiragarriak, edota desira dutenak. Errepresentazio horietan lodiok ez gara gorputz idealizatuetan sartzen,

eta desiran ere ukatuak izan gara sarri. Bullying lodifoboa ere existitzen da: askotan ematen da gorputz lodia izateagatik jazarpena. Ikusgarria den biolentzia errazagoa da identifikatzen, baina ez da bakarra.

Eskoletan, lodiak izan gara askotan biolentzia hori jasan dugunok, edo “klaseko pringatuak”. Bihar gorputz lodi batekin esnatuko zinatekeela esango banizueke, ziurrenik, batzuk disgustua hartuko zenukete. Edota, gorputz argala izateko botoi bat sakatzea aski balitz, desira hori askok sentituko lukete. Azken finean, hori ere bada lodifobia: gorputz argala izateko desira. Ez da kasualitatea gorputz lodi bat nahi ez izatea, ez duguna nahi da biolentzia hau guztia jasatea.

Zein subjektuk parte hartu dezakete honetan?

NAHIA: Lodifobia denok jasaten dugu, nahiz eta biolentzia sistematikoa pertsona lodiei lotuta egon batik bat. Gizarteak, baina, pertsonak lodi egoteko desira ez iza

“Lodiak ez gara izan subjektu desiragarriak, edota desira dutenak. Lodiok ez gara gorputz idealizatuetan sartzen, eta desiran ere ukatuak izan gara sarri”

37

tea tea sustatzen du: ‘bihar kirola egin behar dut gorputza mantentzeko’, ‘lagunekin jatean gogoa mugatzea ez loditzeko’...

LAURA: Lodia itsusia, nagia… gisa ulertzen da. Gorputzek moralitate horrekin funtzionatzen dute, nahiz eta subjektua ez izan (argala da ona, lodia ez). Moralitatea erabiltzen da subjektu guztiekiko.

Eta, egoera horien guztien aurrean, zer? Nola ulertzen duzue borroka lodiaktibista?

Borroka lodiaktibista, lodi transfeminista bezala ulertzen dugu. Lodia ez da lodi izatearekin bakarrik lotzen, intersekzionalitatea dago: generoa, arraza, kapazitismoa, pobrezia, eta jakina, LGTBI+ munduarekin.

Hemengo lodiaktibismoa Hego Amerikatik dator, bertan gehiago landu dute intersekzionalitate hori. Generoaren inguruan, emakume* direnek itxurarekiko presio askoz handiagoa dute (emakume edo gizon lodia izatea ez da berdina, oso konnotazio ezberdinak ditu emakume* edo gizon izan; emakumeak* ‘objektu desiragarriak’ izan behar baikara). Lodi egotea ez da desiragarria -edo horrela saldu digute- eta sekulak borroka egin behar da hor. Gorputzak handiagoak badira, dieta zuriak proposatzen dizkigute. Pobreziaren eremuan, askotan pasa da, merke eta azkar elikatzeko kaloria askoko jakiak ematea: diru eta denbora falta izateak, lodi egotera daramatza, eta guzti hori ere landu beharra dago. Lodia ez da loditik landu behar, bakoitzak zer duen eta aldamenekoak zer

“Lodia izatea ez da txarra, eta garrantzitsua da hori ere normalizatzea. Bakoitzak bere inguruan gorputz lodiekiko normaltasuna lortzen badu, asko lagunduko luke, osasun mentaletik hasita”

“Argal bazaude ondo, lodi bazaude ez. Osasuntsu eta lodi egotea medikuak eta jendarteak ez dute ulertzen”

duen begiratu behar da, bestela ez gara iritsiko inora.

Zer leku dauka borroka lodiaktibistak Euskal Herrian?

LAURA: Orain arte ez da borroka ikusgarria izan Euskal Herrian. Hemengo lodiaktibismoak asko edan du Latinoamerikatik (Han kolektibo asko sortu ziren, eta estatu espainiarrean ere erreferente izan da). Euskal Herrian ez du horrenbeste toki izan: 'Ramonak' egon zen duela zenbait urte, eta sare sozialetan ere presente egon

da. Borroka lodiaktibista sare sozialetan egon da orain arte, eta guk gogoeta hori egin dugu: bakarrik sentitu gara askotan, sareetako aktibismotik kanpo (horrek dakarren bakardadearekin). Gure gorputzak hain kriminalizatuak izateak -gorputz lodia izatearen errua gurea denez -termino horietan azaldu baitzaigu- nahiko bakarrik eta isolatuak sentitu gara. Horregatik, Ezin Kabitu plataformatik Euskal Herriko lehenbiziko jardunaldiak antolatu genituen, feminismoan eta transfeminismoan lekurik ez genuelako. Horrek, mahaigai-

39

nean loditasuna jartzeko balio izan du, eta horrek dakarren guztia.

Zer suposatu zuten jardunaldi edo ‘jatunaldi’ horiek?

NAHIA: Ni taldera berandu heldu nintzen, eta indar handia zuten ordurako. Doktoretzarako ikertu ostean, horren talde antolatura iristeak (asteburu bateko jardunaldiarekin) sekulako aldaketa izan zen niretzat. Horrelako mugimendu bat sortzea edo esparru bat irekitzea ‘hemen gaude’ esateko baliagarria da. Hainbat pertsona, gainera, bakarrik etorri ziren (oso ausartak); eta jardunaldiak bakardade hori apurtzea ekarri

zuen. Pertsonalki zu bezalako jendea ezagutzea, eta jardunaldietan berbatzea gorputzak ez direla epaituko jakiteak sekulako eragina izan zuen nigan. Zure gorputzak besteenak bezainbeste balio duela bermatzeak zure bizitza egiazkoa dela erakusten dizu; eta zuk bezala pentsatu edo erruduntasuna sentitu duen jendea topatzea aldaketa izan zen niretzat.

LAURA: Jatunaldien helburua ere bazen gure gorputzak zilegiak direla aldarrikatzea, eta subjektu politikoak garela gogoratzea. Askotan ematen du alferrak garela, edo loditasunaren ulerkeran ez garela zilegi edo

“Zure gorputzak besteenak bezainbeste balio duela bermatzeak, zure bizitza erakusten dizu. Zuk bezala pentsatu edo erruduntasuna sentitu duen jendea topatzea aldaketa izan zen niretzat”

subjektu politikoak. Imajinatzen dut ondorioak denborarekin ikusiko ditugula, eta distantziarekin.

Zein izan daiteke erantzuna lodifobiari?

LAURA: Loditasunak moralitatearen bi aldeak ditu. Erantzunak horren araberakoak dira: biolentzia jasaten duten gorputzak lodiak dira (eta horiek izan beharko dira protagonistak). Jatunaldietako mahai-in guruan asko hitz egin genuen osasunaren inguruan. Osasuna pisutik haratago ulertu behar da. IMC neurria erabiltzen da batik bat, eta antropologo batek asmatu zuen estatistika hori; gizonezko zuriaren gorputz zuzentasun edo proportzioaz hitz egiteko. Alde batetik, despatologizazio hori aldarrikatzen dugu.

NAHIA: Bakoitzak bere inguruan gorputz lodiekiko normaltasuna lortzen badu, asko lagunduko luke, osasun mentaletik hasita. Gauza txiki horiekin ere berma daiteke ohitura edo pentsaerak aldatzea. Modu horre-

tan, pertsona lodiekiko harremana ere hobetu liteke, apropiaziotik hartuta ‘Ni lodia naiz, baina ez naute lodia deituko lagunek’. Lodia izatea ez da txarra, eta garrantzitsua da hori ere normalizatzea.

LAURA: Pixkanaka gorputz lodiak biolentzia eta kriminalizaziotik haratago ulertzen joan behar gara. Horrez gain, lodifobiari erantzuteko instituzionalki neurri edo lanabes batzuk egon behar dira planto egiteko, edo lodifobia horri erantzun ahal izateko.

Militantzia

esparrutik haratago, loditasunaren mezuak zabaltzen ari direla nabaritzen duzue?

LAURA: Geroz eta gehiago entzuten da lodifobia hitza. Azken finean, orain arte ez genuen izendatzen, eta beraz, zaila zen identifikatzea eta neurriak hartzea. Izendatzea existitzen dela azpimarratzea da. Hartzen ari den garrantzia, ordea, ez dakit zenbaterainokoa den. Egia da aliantza asko daudela gorputz lodiak ulertzeko honen atzetik. Zisheteropatriarkatua, kapitalismoa, dieta kultura… deseraikitzea oso zaila da.

“Biolentzia jasaten duten gorputzak lodiak dira. Osasuna pisutik harago ulertu behar da. Despatologizazio hori aldarrikatzen dugu”

41

Esparru militanteetan -konplizeak direnetan- gertatzen badira, are gehiago gainontzeko espazioetan. Horregatik, garrantzitsua da neurriak hartzea poliki-poliki, planto egin arte.

NAHIA: Osasungileek diotena beti jartzen da gainetik edo lehenengo, eta jantzia ez bazaude oso zaila da egoerari edo ikuspegiari buelta ematea. Orain, erronka, publizitate standa ez bilakatzea izango da, medikalizazio kutsua izateak asko zailtzen du benetan lodifobiaren inguruko erresistentziak erritmo onean ateratzea.

LAURA: Tailerrak ematean, esaterako, loditasuna onartzen da, baina erresistentziak daude osasunarekiko. Zergatik azaltzen da beti osasuna, gorputz lodietaz ari garenean?

Gorputzen potentzia handia da. Botikena ere.

LAURA: Emakumeon gorputzetan, estetikoki osasunaren izenean asko egiten da. Menopausiako pastillak, antikontzeptiboak… Sekulako eragina dute gorputzean.

NAHIA: Nire gorputzaren tendentzia kilo gehiago izatea bada, hori da naturala nigan, eta osasuntsua. Horrek eragina du denean ere: hilerokoan… Eta dena pastillekin konpontzeak ez du zentzurik. Ez da logikoa nik naturalki egin dezakedana era farmazeutikoan konpontzea.

LAURA: Gorputzak linealak dira, nik pisu antzekoa izango dut beti. Bizitzak fase ez-

“Osasungileek diotena beti jartzen da gainetik edo lehenengo; eta jantzia ez bazaude oso zaila da egoerari edo ikuspegiari buelta ematea”

“Emakumeon gorputzetan, estetikoki edo osasunaren izenean asko egiten da: menopausiako pastillak, antikontzeptiboak... sekulako eragina dute gorputzean”

berdinak ditu, eta gorputzak aldatu egiten eta zisheteropatriarkatuaren mandatuaren baitan, badirudi gorputzak beti berdinak izango direla. Loditasuna multifaktoriala da, arrazoi asko daude horien atzean. Hemengo denok hurrengo hiru hilabeteetan berdina jan, ekintza antzekoak egin edo bizimodu iguala eramango bagenu; ez genuke gorputz bera izango. Beraz, zergatik beti osasuna aitzakia gisa erabili? Moraltasuna ere badago hor, eta horrek ere funtzionatzen du hau guztia erregularizatzeko momentuan.

Egunerokoan, modu anitzetan ageri da lodifobia. Adibideak esaterik?

LAURA: Nire esperientzia pertsonaletan sakondu gabe… Karate egiten

dut eta behin medikuarenera joan nintzen oinean min hartu bainuen entrenatzen. Egun horretan kirola egitera joan edo ez galdetu nion. Normopisua duen bati medikuak, ziurrenik, atseden hartzeko esango lioke, baina niri ‘zuri kirola egitea komeni zaizu’ esan zidan.

NAHIA: ‘Ikusiko duzu analisiak egitean!’ ere askotan entzun behar izan dut, lodiak garenok badirudi gaizki egon behar garela.

Lodi egoteak ez du esan nahi gaizki jaten dugula. Kirola egiten baduzu, ondo jaten baduzu, analisiak ondo badaude…Argal bazaude ondo, lodi bazaude ez. Osasuntsu eta lodi egotea medikuak eta jendarteak ez dute ulertzen.

43

AMATASUN EREDUA(K) EZBAIAN

‘Amatasun ereduak ezbaian’ solasaldia eskaini zuten Estitxu Fernendezek eta Erika Lagomak urriaren 22an Aiaraldea Ekintzen Faktorian. ‘M ama*, eme*, ume’* liburua plazaratu berri dute, amatasun eredu anitzak erdigunera ekarri eta korapilo, bizipen zein gogoetak askatzeko.

‘M ama*, eme*, ume*’ liburua ekoitzi dute 2022an Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek. Amatasun ereduak, bizipenak eta gogoetak jaso dituzte argitalpenean. Elkarrizketez hornitutako liburua da. Ama adoptanteak, ama-bakarrak, lesbianak... "Kontatu diguten guztia sartu dugu, nahiz eta 3-4 orduko elkarrizketa sakonak izan", kontatu zuten. Eduki guztiak sintetizatu eta narraziora ekarri dituzte. Esperientzia eta ahalduntze uholdea izan zen, beraz, urriaren 22an Faktorian bizitakoa.

Zertan aldatu da azken hamarkadetan gurasotasuna? Durangoko Euskal Herriko jardunaldi feministetan piztu zitzaien proiektua sortzeko garra, amatasunaz hitz egiteko beharretik. "Sistema heteropatriarkalak amatasunaren oso irudi eta bizitzeko modu zehatzera kondenatzen gaitu. Duela zenbait hamarkada amatasuna etxezulora kondenatzen gintuen kaiola edo kartzela zen, eta hori ez da asko aldatu. Beste forma bat hartu du agian, baina hor jarraitzen du aferak. Amatasunaren instituzioa oso estua da, bizipena ez horrenbeste. Zenbait urtez amatasunari bizkar emanda egon gara", aitortu zuen Estitxu Fernandezek. "Amatasuna ez da gure kaiola, sistemak

proposatzen diguna baizik. Umea ez da mounstroa. Orain ari gara gure bidea topatzen", erantsi zuen.

Erditu osteko superwoman idealizatua ere izan zuten hizpide: ama onberak, gorputz perfektudunak, lagunekin berdin sozializatzen dutenak, militanteak... "Ez da posible. Entzun ditzagun amak: ia inor ez dugu ikusten mutur horietan. Zer ez da nire arazo pertsonala? Zein arazo da politikoa? Zer egin beharko luke sistemak bizitza eta zaintza erdigunean jartzeko?", galdegin zuten.

Hautu politikoa izan da bizipenak erdigunean jartzea, idazleen esanetan. "Bizipenek teoria deseraiki dezake, baina nondik eratzen dira bestela teoriak? 11 emakumeren eta 2 aitaren ahotsak daude liburuan; liburua ere gizonengana iristeko", zehaztu zuen Erika Lagomak. Modu horretan, aitatasunari buruz hausnartu duten gizonen gogoetak ere laburbildu dituzte.

Liburuaren hezurdura eta proposamena Prozesuarekin eta emaitzarekin, biekin geratu dira pozik Fernandez eta Lagoma. "Liburu bat lau eskutara egitea ez da erraza, baina horrek ere asko irakatsi digu:

45

Bor-bor solasaldi zikloa

bestearen indarguneak eta zure ahulguneak onartzea. Zaintzaz ari baginen ezin genuen beste modu batean egin". Orotara, 13 kontakizunek osatzen dute 'amatasun feministen proposamena'.

Lasaitasuna, erosotasuna, askatasuna eta konfidantza. Lau hanka horiekin jarri dute mahaigainean elkarrizketetan ateratako guztia. Solaskideek hautatzen zuten espazioa: "Ama bakarra izatetik abiatu arren, zein indarkeria esperientziak zeharkatzen dituzte ama horren bizipenak? Sistema familiarrak, sanitarioak, hezkuntzak... nola eragiten die? Gure lana entzutea izan da, ez epaitzea. Liburuan hori ere arnasten da".

Bizipenak ez ezik, lanabesak proposatu dituzte argitalpenean. "Zer dira amatasun feministak? Definizio itxi edo egiturazkoa ez bada ere, amatasun feministen definizio posiblea gehitu diogu epilogoan. Eta, amatasunaz eztabaidatzeko beste atal bat dago: liburua entzuteko, hitz egiteko eta eztabaidatzeko jaio zen, gure alea horretan jarri nahi genuen. Hasi gaitezen amatasunari bere lekua ematen, eta gure artean entzuten eta egiten". Ildo beretik, liburutik ateratako hitz gakoen beste zati bat ondu dute, baita bibliografia zabal bat ere.

"Nola zaindu behar dugu elkar? Ez da umeen zaintza, elkar zaintza baizik, gauzak ezberdin egin eta sistemari arrakalak topatzea", nabarmendu zuen Estitxu Fernandezek hariari tiraka."Lan esparruak

“Nola zaindu behar dugu elkar? Zaintza ez da umeena, elkarren artekoa baizik. Gauzak ezberdin egin eta sistemari arrakalak topatzea”

“Lan esparruak zaintzarekin talka handia du: nola zaintzen ditugu bizitzak lan esparruetan?”

zaintzarekin talka handia du: nola zaintzen ditugu bizitzak lan esparruetan?".

Sistemaren sistemak Amatasun ereduetatik ondorio mordoa atera daitezke, Erika Lagomaren aburuz. "Sistema amatasunari bizkarra emanda dago; hori da elkarrizketa guztietan arnasten den titularra".

Sistemaren aterkian dauden beste sistemak zeintzuk dira? Zenbat egin dezakete amatasun sistemaren alde edo kontra? Hurbilen dugun sistema da familia sozial

edo biologikoarena: "Amatasuna familia nuklear txikietan antolatzen da; eta komunitariotasuna, auzolana... askotan desagertua dago. Nola lagun dezake zaintza sistemak?".

Zenbat lagun dezake zaintza sistema biologiko edo sozialak? Haurdunaldian, erdiondoan, erditze aurrean... osasun sisteman ere ez gaude salbu. "Hezkuntza sisteman ere berdin: batek baino gehiagok Haur Eskolak, egokitzapen sistemak, nire zaintza erritmo edo beharrak errespetatu edo behartzen dituen Hezkuntza Sistemak...".

47

Sistema judizialaren atzeko indarkeria ere aztertu beharreko kontua da, euren iritziz: "Nola dago sistema judiziala amatasunari dagokionez? Banaketetan biolentzia sekulakoa da. Ama migratu baten esperientzia ere jaso dugu liburuan eta beraz, Atzerritartasun Legearen eragina eta biolentzia agertzen dira".

Eta lan sisteman, zer?

Zenbat egin dezake lan sistemak amatasunaren alde? Amatasun baimena luzatzeko aukeraz mintzatu ziren: "Nahi badugu amatasuna bizipen anitza izatea, eta denak kabitzea hor, beste neurri edo baldintza batzuk eskatu behar ditugu. Haur Eskolan uztea denok hauta dezakegu, baina jardun murriztua eskubidea bada ere, zenbateraino da errealitatea? Ba al da malgutasunik? Lan esparruari beste buelta bat eman behar zaio derrigor. Kontua ez da amatasun mota bat indartzea, aukerak ugaritzea baizik. Bakoitzak erabaki dezala

produkzio sistemara noiz eta nola itzuli. Horretarako sistemek begiratu behar diote umeari".

Komunitatearen beharra handia da, "funtzio maternoa eskaintzen duen pertsona zaintzeko sarea behar da, eta gero umearentzat ere". Jaiotzean, bizitzaren hastapenetan, ama biologikoak nahi badu, aukera izan behar du zaintzeko; umea baita zaurgarriena ekuazio honetan. Biologiak ere ukitzen gaitu, nahiz eta azkura gehien sortzen duen gaia izan". Izendapenak ere baditu bere korapiloak: "Guk uste genuen ama, aita edo bi amei guraso deitzearen alde egingo zuela jendeak; guraso edo izenez izendatzea aipatuta. Gehienek, ordea, guraso hitza politikoagoa bada, ama hitza oraindik ere politikoa dela eta aldarrikatu behar dela diote. Haurdunaldian, erditzean eta erdiondoan bai; gero, guraso. Gero funtzioak partekatzen dira, baina ordura arte inplikazioa %50 izan behar

da, eta funtzioak ezberdinak. Lehenbiziko momentuan amak gara, gero bizitza osoa dugu guraso izateko". Orotariko ereduak topatu dituzte bidean: "Denok ez gaude gustura produkzioan. Liburuko batek, ama biologikoa lanean eta bikotea hiru umeen zaintzaz arduratzen dela aipatzen du".

Zer nolako erritmoan bizi dugu gurasotasuna? Ez ote gabiltza urratsak saltatzen? Zernahi gisaz, ez dago ama, eme ez ume izateko modu bakarra, "horregatik jarri diogu asteriskoa liburuaren izenburuari. Horrela, aniztasuna eta feminismoa eman dizkiogu proiektuari". Lagomak oroitu zuenez, biologiaren gaiak zeresan handia ematen du feministen artean ere: "Trans legea hor dago. Guk argi genuen liburu honetan jende guztia kabitu behar zela. Guk ez genituen elkarrizketatu ditugun 13 pertsonak ezagutzen, edonor izan zitekeen".

Amatasuna biologikoa denean, hain da bistakoa dakartzan aldaketak gorputz zein

Banaketetan sekulakoa da biolentzia”

“Ama migratu baten esperientzia jaso dugu liburuan, eta Atzerritartasun Legearen eragina eta biolentzia agertzen dira”

49
“Nola dago sistema judiziala amatasunari dagokionez?

garunean... Zer mesede edo nori egiten dio mesede hori ezkutatzeak? Hilerokoarekin ari gara ziklotasuna aldarrikatzen. Amatasunari ezin zaio izkin egin".

Zaintza sareak, amentzat ere Solasaldiko entzule edo partaideek ere hartu zuten hitza. "Erditzen dugunetik sistemak desagertarazten gaitu. Umeek bai, baina amek ere behar dugu zaintza. Ohitura handia dugu gure burua zentroan ez jartzeko. Ez gara pertsona bera, gorputza eta burmuina aldatzen zaigu".

Amatasuna bizipenetatik eraitsi eta eraikitzearen garrantziaz jabetzeko beharra izan zen ondorioetako bat. "Ni ama berandu izan nintzen, eta feminismora berdin heldu nintzen. Zaplasteko itzela izan zen zentzu horretan".

Alokairuzko sabelez asko hitz egiten da, baina umeen beharrez? "Ez dugu esaten amak askoz gehiago zaindu behar direla edo garela. Umeak zaindu nahi baditugu, amak zaindu behar ditugu (eurak baitira etorkizuneko helduak)".

Amak ez daude batere zainduta, eta bakardade handia dago: "Pertsonala politikoa da? Antza denez, hor ez. Laguntza edo akonpainamendua falta da, maila guztietan. Testigantza askotan ikusten da bikotekidearena ere ez dela egokiena. Tratu txarrak izebergaren punta baino ez dira. Funtzioak berdintzean nortzuk daude eskola irteeretan umeak hartzen? Nor doa umearen bileretara? Nola zaintzen dugu ama? Lan eta osasun sisteman ere berdin... Nola tratatzen gaituzte erditzean?

· Militantzia eta amatasuna uztargarriak dira?

· Klaseak ere eragiten du: erditze aurreko edo osteko prestaketarako zein errekuperaziorako ez dute denek aukera berdina

· “Amak ez daude batere zainduta eta bakardade handia dago. Laguntza edo akonpainamendua falta da maila guztietan”

· Tratu txarrak izebergaren punta baino ez dira. Funtzioak berdintzean, esaterako, nortzuk doaz eskola irteeretan umeen bila?

· Zenbat emakume* hurbildu dira feminismora ama izan eta gero?

Indarkeria obstetrikoa ere hor dago. Nola daude zainduta profesional sanitarioak? Biolentziak zeharkatzen du sistema bera. Emakumeak erditzetik edo erabat ahaldunduta edo txikituta ateratzen gara. Nola zainduko dugu umea ondo ez bagaude?".

Militantzia ere konplikatu da, egungo ardatzetan jarraituz gero: "20:00etan ezin gara inon egon, etxezuloan ez bada. Ama izateak ez du esan nahi kaiolan sartuta egotea. Kaiola ezin da izan bide bakarra. Zenbat emakume hurbildu dira feminismora ama izan eta gero?".

Klaseak ere eragiten du: erditze aurreko edo osteko prestaketarako edo errekuperaziorako ez dute denek aukera berdina. Zenbat hari, hainbat mutur. Bada kaiolak eraisteko garaia.

51
‘Amatasun ereduak ezbaian’ solasaldia entzungai dago Bor-bor elkartearen Ivoox plataforman edo labur. eus/amatasunereduak helbidean

(Ez) amatasun jardunaldiak

M addi Isasi Azkarraga

Amatasuna gaur egun emakume* guztiak zeharkatzen gaituen gai bat da: ama direnak, ama izan nahi baina ezin dutenak, ama izan nahi ez dutenak, ama izan nahi duten ez dakitenak... Errebeldiak, bakardadeak, epaiak, armairuak, kulpak, iruditeriak, zalantzak, esperientziak... Horregatik esaten dugu (ez)amatasunarena esperientzia kolektiboa dela. Are, izaera guztiz politikoa duen esperientzia kolektiboa da eta horregatik da feminismotik landu beharrekoa. Argi dago amatasunak askotariko esperientziak jasotzen dituela, baina, era berean, kontrol heteropatriarkala iraunarazten duen instituzioa ere badela. Azken sasoian, bizitzak erdigunean jarriko dituen gizarte eredu justuago bat aldarrikatzen gabiltza eta horri lotuta gure zaintza sistema jarri dugu jomugan. Bada, bizitzaz eta zaintzaz ari garen honetan, ezinbestekoa da amatasunak gizarte erakunde gisa duen papera aztertzea. Halaber, XXI. mendeko ezaugarriekin batera aztertu behar da (ez) amatasunen afera. Aldatu egin baita emakumeok lan merkatuan dugun presentzia, arlo produktibo-publikoak gure bizitzetan duen lehentasuna, harremanak eraikitzeko erak, sare sozialak… Horrek guztiak begirada eguneratzea eskatzen du.kuspegi feminista-

tik aztertu nahi izan genuen gurasotasuna, eta horretarako espazioa izan dira Emagin Elkartetik antolatu genituen jardunaldiak. Bertan, Euskal Herriko txoko ezberdinetako 300 emakume* inguruk parte hartu genuen eta arrasto sakona utzi(ko) dute bertan esan, entzun eta sentitutakoek. Eta ez da gutxiagorako, gure gorputzak zeharkatzen dituen auzi honek ezin baitzuen bestela pasa. Lortu genuen (ez) amatasunari buruz hitz egiteko plaza oparoa sortzea. Beste behin, ahizpatasuna izan dugu lotura eta feminismoa argi. Horri esker korapiloak bistaratu, zalantzak mahaigaineratu, zauriak agertu... Gai honekiko askotariko iritzi, esperientzia eta ereduak ezagutu ditugu eta hurbildu gara hain beharrezkoak diren irudi konstelazio eraldatzaileetara. Gainera, mandatu sozial honek ama egin, ez egin eta oraindik izenik ez duten lekuak zeharkatzen gabiltzanongan hartzen duen formez ere aritu ginen.Pazientziaz, mimoz, ilusioz, enpatiaz eta dardaraz sentitu genituen jardunaldiak. Barruak mugitu zizkiguten eta feminismotik eta aliantzetatik bide luzea eta oparoa izango dugula uste dut, feminismotik eta elkar zainduz. Aspalditik baitakigu elkarren arteko zaintza dela feministon altxorrik preziatuena.

53

Bor-bor solasaldi zikloa

DIANA IBARGUTXI

SOLAGUREN:

SEXU HEZIKETA, IKUSPEGI FEMINISTATIK

Diana Ibargutxi Solagurenek ‘sexu heziketa ikuspegi feministatik’ solasaldia eskaini zuen Faktorian urriaren 22an. Genero identitatearekiko heziketa eta sexualitatea lantzeko moduak izan zituen hizpide.

“Erraldoien aurkako borroka da sexu heziketarena, mito guztiak oso barneratuta daude”. Hala zioen Diana Ibargutxi Solagurenek Aiaraldea Komunikabidean 2022ko otsailean eginiko elkarrizketan. 2022ko urriaren 22an sexu heziketa sakonago lantzeko aukera izan zuten solasaldira gerturatutako lagunek.

Sexualitateak. Pluralean mintzo da beti Diana Ibargutxi. “Sexualitatea jaiotzetik hil arte dugu. Askotan ugalketa ahalmenekin lotzen da, baina ez da hala”, ziurtatu du. Gorputzaren zein partetan dugu sexualitatea? Zein da plazera sentitzeko organorik gorena? Azala.

Sexua, sexualitatea, desira eta harreman erotikoak aipatu zituen segidan; taldeka definitzeko ariketa proposatu ostean. “Plazera sentitzea beti ez da erotikoa. Sexuaren kontzeptua genitalekin nahastu izan da sarri, baina ez da horrela. Genitalaren arabera -alua edo zakila izan- sexua ezartzea oso arriskutsua da. Sexua bakoitzaren esperientzia subjektiboa da, norberak esan dezake soilik nor den; kanpotik ezin da esan pertsona bat nor den biluzik edo jantzita ikusita”. Desirak eta fanta-

siak ez dira gauza bera: “Fantasia guztiak ez dira desirak. Fantasiaren eremua ezin da epaitu, baina bai praktika, baldin eta adostasunik gabekoa bada”. Harreman erotikoak sexu harremanarekin lotu izan dira, baina hor ere bada zer findu: “Harreman erotikorako desira egon behar da tartean; sexu harremana sexuen arteko erlazio soila litzake”. Sexualitatea, berriz, bakoitzarena da: “Hamaika modu daude neska* edo mutil izateko; horregatik pluralean hitz egitea komeni da”.

Posible al da sexu heziketarik ez egitea? Diana Ibargutxi Solagurenentzat ezinezkoa da: “Isiltasunarekin ere sexu heziketa egiten dugu”. Beraz, zertarako balio du sexu heziketak? Norbera eta besteak ezagutzeko; norbera onartzeko eta hirugarrenik adierazteko. “Hurrenkera horretan egon behar dira, adina edozein delarik ere”.

Arrisku ikuspegitik hezi gaituzte Arrisku eta prebentzio ikuspegitik hezi gaituzte sexuari dagokionean. “Bere garaian mamu eta beldurretatik hezten gintuzten: kontuz haurdunaldiarekin, tentu genitalen bidezko gaixotasunak transmi-

titzearekin... Hau oasi bat da, baina sare sozialetan eta eskoletan erasotuak izan gara sexu heziketa egiteagatik”.

Sexu heziketako ibilbidearen biografian elementu ugarik eragiten dute: "Erreferenteetan aniztasun gutxi dago hor: zein gorputz erakusten zaigu? Plazera eskuratzeko moduak oso murritzak dira; oraindik koitoetan jarraitzen dugu... Pornoaren eragina ere hor dago; gazte askok anatomia ikasteko erabiltzen dutela diote, baita erreferentzia gisa ere. Zergatik gertatzen da hori? Ez delako bestelako eredurik ematen: gehienera, sei orduko tailerren bat eskolan...". Hala ere, bereziki, askatasunaren lilurak kezkatzen du sexu hezitzailea: "Jarraitzen dugu pentsatzen ez dagoela ezer eraikita gugan, eta askeak garela; eta funtsezkoa da horri buelta ematea".

Zer nolako baliabideak eta ereduak jaso ditugu sexu heziketaren ikuspegitik? Diana Ibargutxi Solagurenek solasaldia eskaini zuen urriaren 22an Faktorian

Bor-bor solasaldi zikloa

DEKOLONIALITATEA, ARRAZA ETA LURREN KONKISTA

Zer muga edo oztopo daude dekolonialitatearen atzean? Mujeres del Mundo kolektiboko Amanda Verronerentzat, emakume* arrazializatu edo azpiratutakoetatik harago bada zer arakatu. Baita zer arrakalatu ere.

Arrazaren eraginetik harago, bestelako faktoreei ere erreparatu behar zaie. Hala uste du Amanda Verrone Mujeres del mundo kolektiboko kideak. Azaroaren 5ean solasaldia eskaini zuen Faktorian, eta dekolonialitateaz eta konkisten zapalkuntzez mintzatu zen. Norberaren arrazagatik, klase sozial zein ekonomikoagatik, hizkuntzagatik... Helduleku ugaritatik azpiratuak dira emakume* ugari. Egoera horren aurrean garbi mintzatu zen: “Zubiak eraiki behar ditugu, hizkuntza berdinean arituko bagara -eta ez naiz lengoaiaz arikomunean ditugun gauzez hitz egiteko espazioak sortu behar ditugu, denok biziko ditugunak. Nahiz eta bizi edo herri ibilbidea ezberdina izan, kontu komun gehiago daudela bereizten gaituztenak baino”. Nola egin, ordea?

Verroneren hitzetan, kultura anitzetako emakume* batzuek espazio esklusiboak behar dituzte, "migratzaileez bakarrik osatuak, arrazializatuak... Beste batzuk, baina, eremu mistoak behar dituzte. Lesbianekin ere berdina gertatu da: elkartasunagatik -bizipenak ezberdinak izanik ere- batzuetan bestelako emakumeekin elkartu gara, eta beste batzuetan ez". Dena den, guzti hori estrategiaren araberakoa da, "ezin-

bestekoa da espazio komunak lantzea". Adibide gisa M8 antolatzeko herrietako plataforma edo sareak aipatu zituen. "Funtsean, elkar ezagutu eta kode berdinetan aritzeko guneak behar ditugu; baliabide antzerakoak izateko denbora, kontaktu edo bestelakoak". Horretarako, baina, ateak irekitzea ezinbestekoa deritzo.

Kulturartekotasuna urruti sentitu arren batzuetan, une historikoa alde dugulakoan dago Verrone: "Euskal Herrian kolektiboen arteko harremanak daude. Mujeres del Mundok 25 urte daramatza hemen lanean, eta egoera asko aldatu da onerako: lehen askoz espazio gutxiago zeuden pertsona arrazializatu edo migratuek lasaitasunez euren egoerak partekatzeko, atzerritarrekiko legedia ezagutzeko edo bestelako aferak jorratzeko gaur egun baino".

Hizkuntzaren konkista oso biolentoa da, Verrorenerentzat. "Herri edo lur bakoitzak edozein elementuri bere esateko edo izateko modua jartzen dio: zuhaitza ez du hizkuntzak soilik aldatzen, ulertzeko modua da, natura ikusteko modua, ingurumen baliabideak nola erabiltzekoa... Ho-

rregatik diot oso biolentoa dela, ohartzen ez bagara ere. Gazteleraz aritzen garenean Euskal Herrian, sinbologia eta kosmobisio batez ari gara, hizkuntzatik harago".

Egungo kultura politikoa, noren neurrira egina dago? "Euskal Herria historikoki oso anitza da, beste kontu bat da espazioak nortzuk okupatzen dituzten". Militantzia sufrimendutik -dena eman beharretikgaratu da, Verroneren ustez. "Gorputz eta lurralde ezberdinetan bizitzeagatik ez gaude egoera edo abiapuntu berean, nahiz eta herri bera -eta batzuetan hizkuntza ere- partekatu". Hortaz, nola egin militantzia gozagarri, bizi erritmoekin bateragarri eta jasangarria? "Muga monolitokoa hautsi behar dugu: gu ez gara dena". Eta dena dago (des)egiteko.

“Hizkuntzaren eta lurraren konkista oso biolentoa da, ohartzen ez bagara ere. Gazteleraz aritzen garenean Euskal Herrian, sinbologia eta kosmobisio batez ari gara, hizkuntzatik harago”

Bor-bor solasaldi zikloa

MUNDUKO EMAKUMEAK* ETA JANAK AIARALDEAN: ELKAR SARETZEKO ABIAPUNTU

Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean egitasmoa burutu du 2022an Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkarteak.

Laudio eta

kultura bakoitzeko

euren bizipenak eta herrialdeko jakiak azaldu dituzte aldizkarian eta ikusentzunezkoetan.

Amurrioko EPA zentroekin elkarlanean emakumeek

Topaketaren baitan ‘Munduko emakumeen* egoera Aiaraldean’ gaia izan zuten hizpide, te eta infusio arteko tertulian. Hala, bakoitzak bere egoera eta kulturartekotasuna sustatzeko proposamenak partekatu zituen, Amurrioko San Anton plazan.

Elkarren artean ‘Kulturarteko mokadu feministak’ osatu dituzte. Azaroaren 12an bukatu zen dinamika, Amurrion egindako topaketan.

Erreportajea

ZUBIAK EMEKI ERAIKIZ

‘Munduko emakumeak* eta janak egitasmoa gauzatu du 2022an Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak. Kulturartekotasuna sustatzeko, jatorri anitzetako emakumeekin proiektu komunak garatzea izan da helburua.

Zertan da kultura aukera eta zertan oztopo? Nola eraitsi egungo mugak, munduko emakumeen arteko harremanak eta zubiak sortzeko? Eskualde berean bizita, nola da posible elkar ez ezagutzea? Kultura bakoitzak bere bizimodu eta ikuspegia badu ere, ‘Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean’ egitasmoaren bitartez kulturen arteko zubiak eraikitzeko lehen harriak jarri ditu 2022an Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak. Erronka bikoitza da: munduko emakumeak feminismotik saretzea, eta guzti hori euskaraz egitea. Baina, nola, ordea?

2022ko ekainean hasi genuen bidea, Aiaraldean kulturartekotasuna saretzeko ibilbidea proposatuz. Lehenbiziko geldialdia egungo egoeraz hitz egiteko baliatu ostean, kulturartekotasun proiektu anitzak mahaigaineratu genituen. Edozelan ere, gure begi eta lurretatik harago; oinarria

edo abiapuntuaz jabetzeko Laudioko zein Amurrioko HHE (Helduen Hezkuntza Eskola) zentroetako ateak zabaldu genituen. Izan ere, bertara jotzen dute hizkuntzak ikastera etorriberriek, edo nozbait etorriek. “Hiru edo lau taldeetako ikasle eta irakasle emakumeekin kultur aniztasunaren zuhaitza osatu genuen, bailaran bizi eta ezagutzen ditugun kulturak zein 'ahizpak' identifikatzea helburu”, oroitu du eskualdeko HHE zentroetan aritutako Bor-bor elkarteko kideak. “Beraientzat konfidantzazko espazio seguru eta librea HHE zela ohartu ginen, gure ikuspegi eta nahietatik harago. Horregatik erabaki genuen proiektuak elkarrekin egiteko eurengana mugitzea”, zehaztu du. Sekulako harrera sentitu dute eskualdeko HHE zentroetako irakasleen zein ikasleen aldetik: “Oso eskertuta gaude ateak horren zabalik topatzeagatik. Emakume asko ezagutzeko aukera izan dugu, eta eurekin

lan egitekoak. HHEko zuzendaritza edo irakasleen laguntza gabe ezinezkoa litzateke”.

3 proiektu "ikusgarri"

Proiektuak 3 emaitza ikusgarri utzi ditu: azaroaren 12an Amurrion egindako ‘Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean’ topaketa; izenburu bereko argitalpena eta ikus-entzunezko alorrean sare sozialetan zabaldutako audiogramak. Azken horretan, audio bidez kontatzen dute liburux-

Azaroaren 12an egin zuten ‘Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean’ topaketa Amurrioko San Anton plazan

kan ageri diren 6 emakumek* euren ibilbidea eta beraien herrialdeko errezeta; nork bere hizkuntzan. Nola ez, elkartearen komunikazio hizkuntza berau izanik euskara hutsez plazaratu da argitalpena (labur.eus/ mejaliburuxka helbidean ikusi edo deskarga daiteke).

Noren errealitateak daude erdigunean?

‘Munduko emakumeen* egoera Aiaraldean’ tertulia izan zen, halaber, erdigunearen oinarriak finkatzeko baliagarria izan zen ariketa kolektiboetako bat. 20-25 lagun elkartu ziren Amurrioko San Anton plazan eginiko topaketako solasaldian,

eta bakoitzaren bizipenetik harago, behar kolektiboei hitza jartzeko balio izan zuen: kulturen zaintza eta aitortza, Aiaraldean geratzeko edo bizitzeko beharrezkoak diren tramitazioetan babes edo laguntza eza, kultura eta azala lana topatzeko zein puntutaraino den baldintzagarria... Datozen hilabete eta urteetan askatzeko korapilo ugari mahaigaineratu ziren, konfidantza giroan. Era berean, beste udalerri batzuetako praktika onak aipatu zituzten partaideek, Eibarren emakume etorriberriekin abiatutako aholkularitza zerbitzua kasu. Jasotako ondorioekin jarraituko du Bor-bor elkarteak 2023an ere.

‘Munduko emakumeen* egoera Aiaraldean’ solasaldiak kultura anitzetako bizilagunen arazoak eta beharrak erdigunera ekartzeko balio izan zuen, besteak beste.

Sortutako materiala, gida Sortutako kulturartekotasun proiektuekin gida didaktikoa prestatu du Bor-bor Feminismo Faktoriak. Modu horretan, bailarako HHEn garatutako euskarriekin Euskal Herriko beste zentro eta proiektuetan lantzeko materiala eta ariketa sorta partekatuko du elkarteak.

Izan ere, emakume* bakoitzak bizipen, gogoeta eta proposamen anitzak partekatzen ditu aipatu jardueretan; eta guztiei aitortza zein balioa edo babesa adierazteko modua izan daiteke material didaktikoaren ekoizpena eta zabalpena. Esaterako,Elena Orlandea errumaniarrak Aiaraldera nola iritsi zen kontatzen du: Espainiara joateko asmotan zegoen, baina Algortan (Bizkaia) geratu zuen poliziak, eta autoak agiri guztiak egunean ez zituelako 6 hilabetez kendu zioten ibilgailua. Berez, anbulantzia langilea da bere herrialdean, baina hemen ez du titulaziorik eta, beraz, langabezian dago (uneotan hizkuntzak ikasten dabil ikasketetatik lan mundura salto egin ahal izateko). Identitate eta gorputz bakoitza-

ren atzean istorio, zapalkuntza eta ahalduntze ugari topa daitezke, ezbairik gabe.

Bestalde, herrialde bakoitzeko jakiak edo platerak kontatzen dituzte protagonistek argitalpenetan (liburuxkan zein audiogrametan). Hala, plater bakoitza noiz eta zertarako -edo zein testuingurutanprestatzen duten aipatzen dute; bestelako ohitura edo behar batzuk zeharka bistaratuz. Esaterako, Patricia Valdevieso peruarrak oilasko zopa azaltzen du, bere herrialdean energia edo indarra izateko askotan kozinatzen duten “menu izarra”. Marokoko Marian Ebnsalak, aldiz, lorategi entsalada eta kuskusa dakartza, ostiraletako ospakizunetan sarritan eskaintzen dutena. Hala, ostiraletan lagun edo senide artean biltzeko duten ohituraz mintzo da argitalpenean. Urrutira joan gabe, mundu berean milaka mundu topa daitezkeen adierazle. Segi dezagun, bada, ahoa irekitzen, tokikotasunetik kultura ezberdinetako emakumeak eta jakiak ezagutzeko.

‘Munduko emakumeak eta janak Aiaraldean’ liburuxkan kultura ezberdinetako kideek euren ohituren eta zenbait jakiren istorioak kontatu dituzte

63
B @borbor_elkartea borborelkartea@gmail.com info+: labur.eus/bor-bor

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.