±18 58 oct2016

Page 25

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Sailak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gipuzkoako gazteriak Euskadiko garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean parte-hartzea erraztuko duen hitzarmena sinatu dute. Gipuzkoako Aldundiaren ordezkaria Kultura eta Gazteria diputatu Denis Itxaso izan da eta EGKren aldetik, berriz, bere presidente berria Maialen Olabe. Itxasok berak azaldu duenez, bi

erakundeen arteko elkarkidetza estutu nahi da proiektu zehatzak garatu ahal izateko. Lankidetza horren barruan, adibidez, datozen egunetan Donostian burutuko den enplegua eta gazteriari buruzko jardunaldien garapena azpimarra daiteke. Bertan, eztabaida-gune bat sortu nahi da gazteek enplegupolitika publikoen eta lan munduan emakumeen eta gizonezkoen artean den berezikeriaren inguruan eztabaida dezaten.

25 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

Gipuzkoako Aldundiaren eta EGKren arteko hitzarmena

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak emakume bertsolarien esperientziak jasotzen dituen ikerketa aurkeztu berri du. ‘Emekume bertsolariak. Ahanzturatik diskurtso propiora’ izenburua duen ikerketa hori Emakundek genero eta berdintasuna lantzen dituzten lanei urtero ematen dizkien hiru beketako baten emaitza da. Aipatu ikerketaren zuzendaria UPV/EHUko irakasle Gema Lasarte izan da eta Amaia Álvarez, Ana isabel Ugalde, Pablo Lekue eta Judit Martínez ikerlarien laguntza ere izan du. Azterlanak agerian uzten duenez, bertsolaritza hegemonikoki gizonena izan den eremua izan da baina azken urteetan izan den bertsolaritzaren modernizazioari esker emakumeen hurbilketa ahalbidetu da. Azterlanak aipatzen dituen beste faktoreen artean, adibidez, honako hauek aurkituko lirateke: bertso-eskolen sorrera eta garapena; genero identitatearen eraikuntza; erreferenteen agerpena; eta, emakumezko bertsolariek egindako ekimenak. Ikerketaren arabera, emakumezko bertsolariek lan handia egin dute emakumeen ahalduntzea bultzatzeko. 2009. urtean, adibidez, Bertsozale Elkarteak Genero Batzordea jarri zuen martxan.

gazteria

Emakume bertsolarien inguruko ikerketa


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.