GB #150 2019 Ekaina

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 150. Zbk | 2019 Ekaina |

Euskal gazteriaren batez besteko emantzipazio adina 30 urte ingurukoa da

#150


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Klima aldaketa da gazteon kezkarik handienetako bat z BEINT bekak: 235 gazte 100 beketako z Zurrumurruen aurkako gazteen

08

Erreportajea Plastikoari boikota

16

Elkarrizketa Leyre Madariaga

III. lehiaketa

22 Zientzia z Genetikoki editatutako haurrak

30 Euskara z Behin betiko izendegi geografikoa z Deustuko Unibertsitateak Bilboko gazteen hizkuntza-portaera ikertuko du

34 Sexua z Zortzi urtekin eta pornografia kontsumitzen z Gero eta kondoi gutxiago, gero eta infekzio gehiago

36 Teknologia berriak z Bideojokoetan aritzen diren neskek zientziak ikasteko joera handiago dute z ‘Hackerrek’ tekleatzen duzun hori entzun dezakete

24

Erreportajea Pisu garestiak, soldata baxuak GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

z Bideo-jokoekiko menpekotasuna gaixotasun mental bat al da?

44 Agenda 3


Gazteberriak GAZTEEN KONTRATAZIO MUGAGABEA 2019. urteko lehen bost hilabeteetan 2.335 izan dira 25 urtetik beherako euskal gazteek sinatu dituzten kontratu mugagabeak. Aurreko urteko epe berarekin alderatuta, kontratu mota horren kopuruak % 15,8an behera egin duela azpimarratu behar da. Izan ere, 2013. urteaz geroztik gazteen kontratu mugagabeak jaisten diren lehen aldia da. Herrialdeka, Bizkaiak izan du jaitsierarik nabarmenena 986 kontratu gutxiagorekin (-% 26,7). Jarraian, Araba 410 kontratu gutxiagorekin (-% 7) eta Gipuzkoa 959 rekin (-% 5) azalduko lirateke.

GAZTEARTEAN BEKA Irungo Udaleko gazteria Sailak GazteARTEan beken bigarren edizioa aurkeztu berri du. Ekimena 35 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago eta bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, gazteak ikertzailetza-lanak egitera motibatzea eta, bestetik, gazteen eta Udalaren arteko harremana sendotzea. Bekak 8.000 â‚Źko ordainsaria du eta irabazleak 8 hilabeteko lan-epea izango du ikerketaproiektua burutu eta aurkezteko. Izena emateko epea ekainaren 28an amaituko da eta gazteria@ irun.org helbidearen bidez egin daiteke.

4

Klima aldaketa da gazteon kezkarik handienetako bat Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 kezkatuta dago gai horrekin Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren gazteen ia % 90ak kezka maila altua azaltzen du ingurumenaren eta klima-aldaketaren inguruan. Euskal gazteriaren hiru laurdenak (% 72) uste du egun ematen ari den klima-aldaketa nagusiki gizakion jardueragatik sortu dela. Beste laurden batek, berriz, gizakion jarduerak eragiten duela dio, baina ez du uste faktore nagusia denik. Klima aldaketaren aurkako borrokan norberak zer egin ahal duen galdetzerakoan, ia gazte gehienek (% 93) norberak egiten duen energiakontsumoa murriztea aipatzen du.

Aldi berean, energia berriztagarrien garapenaren alde eta garraio publikoa gehiago sustatzearen alde azaltzen dira gazte gehienak (% 83 eta % 63, hurrenez hurren). Oro har, gazteek Euskadiko biztanleriak baino kezka maila handiagoa azaltzen du afera horren inguruan. Datu horiek guztiak Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman ditu ekainaren 5ean ospatu den Nazioarteko Ingurumenaren Eguna dela eta. Aurten, egun hori, bereziki, airearen kutsaduraren kontrako borrokan zentratu da.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


MARTX UP EKIMENAREN II. EDIZIOA Abian da Martx Up! gazteen proiektu-ekimenen bigarren edizioa. Egitasmo horrek aukera ematen die Donostiako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei beren ideia, erronka eta proiektuak bultzatu eta martxan jartzeko. Proiektuaren xede nagusia da hiriko gazteek duten ahalmen sortzailea eta berritzailea sustatzea. Aurtengo edizioan parte hartzeko epea hil honen 30an amaituko da. Proiektu irabazleak irailean zehar emango dira ezagutzera.

100.000 ORDU BOLUNTARIO LANETAN EHUko ikasleek 100.000 ordu baino gehiago eman dituzte unibertsitate publikoak aitortutako lankidetza eta gizarte ekintzarako programetan. 2012. urteaz geroztik 1.223 izan dira horrelako programetan aritu diren ikasleak, nagusiki emakumeak. Boluntario lanak 300 erakundetan gauzatu dira eta, horiei esker, adibidez, ingurumenean, kulturan, arlo sozio-sanitarioan, eremu sozialean, kirolean eta aisialdian lan egiteko aukera izan dute ikasleek.

GETXOK 100 EURO EMANGO DIZKIO GIDABAIMENA EUSKARAZ ATERATZEN DUENARI Getxoko Udalak 100 euroko pizgarria eskainiko dio gidabaimena ateratzeko azterketa teorikoa euskaraz egiten duen gazte orori. Neurri horren xedea da euskararen erabilera sustatzea eta ‘Gidabaimena euskeraz’ kanpainiaren barruan kokatzen da. Neurria 17 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du. Iaz, 41 gaztek jaso zuten horrelako laguntzaren bat.

“Zure bizitzan nahi banauzu, zure bizitzan jarriko nauzu. Nik ez nuke postu batengatik borrokatzen ibili behar”

GASTEIZKO GAZTEENTZAKO AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKOA Gasteizko Udalak hiriko gazteei zuzendutako aholkularitza psikologikoaren zerbitzua kudeatzeko lehiaketa deitu du. Zerbitzu horrek jada hamabi urte bete ditu eta Udal Gazte Planaren barruan kokatzen da ‘Bizitzarako hezkuntza’ ildoaren barruan. Zerbitzu horren bidez, Udalak aholkularitza, informazioa eta orientazioa eskaini nahi die hiriko 14 eta 30 urte bitarteko gazteei, besteak beste, sentimenduen, jokabideen, harremanan eta antzeko gaien inguruan.

100 €

FRIDA KAHLO (1907-1954). Margolari mexikarra eta feminismoaren erreferenteetako bat.

ZINELEKU. Kalakalabek Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Zineleku programaren aurtengo edizioa uztailaren 16 eta 27 bitartean ospatuko da. Zineleku ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko programa da eta 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

UPV/EHU-KO IKERLARI GAZTE BAT KALAMUAREN INGURUAN EGINDAKO IKERKETARENGATIK SARITUA. UPV/EHUko Ines Ibarra-Lecue ikertzaileak eskuratu du CIBERSAM (Centro de Investigación Biomédica en Red) erakundeak banatzen duen Ikertzaile gazteentzako V. Santiago Reig Saria. Saritutako artikuluan, lehen aldiz, iidentifikatzen dira nerabezaroan kalamua kontsumitzearen eta eskizofrenia agertzeko arriskua areagotzearen arteko harremana azaltzeko funtsezkoak izan daitezkeen mekanismo molekularrak. Horri esker, etorkizunean, prebentzio estrategiak garatu ahal izango dira, bereziki, zaurgarriak diren populazioetan.

5


TREN HARRAPATZEAK EKIDITEKO SISTEMA BERRITZAILEA Iván Palomino, Iker Torrecilla eta Sergio Hospital laudiotar gazteek tren harrapaketak ekiditeko sistema bat garatu dute. Sistema horren izena ‘T-Safe’ da eta, horri esker, Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak sustatzen duen Explorar Araba programaren lehen saria lortu dute. Arabar gazteek azaldu dutenez, garatu duten tresna softwarehardware tresna bat da eta trenbidean egon behar ez duten pertsonen presentziari irtenbide bat emateko aukera ematen du. Izan ere, sistemak trenbidean pertsona bat dagoela antzematen badu, alerta seinale bat bidaltzen die gertu diren konboiei eta geltokiei. ‘T-Safe’ egitasmoa lehiaketara aurkeztu diren beste 15 ideiei gailendu zaie. Irabazleek azaroan Sillicon Valleyra joateko aukera izango dute Estatuko beste erkidegoetako irabazleekin batera.

6

KULTURARTEKOTASUNA

Zurrumurruen aurkako gazteen III. lehiaketa

235 gazte 100 beketako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eskaintzen dituen BEINT bekak Euskal gazteen artean BEINT bekek aintzatespen handia dute. SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eskaintzen dituen nazioartekotzeko beka horiek aukera paregabea dira unibertsitateko goi-mailako tituludun gazteei nazioartekotzeari eta kanpomerkataritzari buruzko prestakuntza emateko. Beka horien xedea da prestakuntza ematea nazioartekotzearen arloko talentu berriei, erantzuna eman diezaieten euskal enpresa eta erakundeen premiei. Aurtengoa 34. deialdia da eta orain arte, tresna honen enplegagarritasun-indizeak ia erabatekoak dira. Aurtengo edizioan 30 urtetik beherako gazteentzako 100 beka eskainiko dira eta 235 gaztek aurkeztu dute euren burua. Horietatik 121 emakumeak izan dira eta 114 gizonak. Herrialdeka Bizkaia nagusi izan da 160 hautagairekin; 19k Araban dute jatorria eta 56k Gipuzkoan. Lehenengo behatzea egiteko UPV/EHUk Sarrikon duen Ekonomia eta Enpresa Fakultatean hizkuntza-azterketak (ingelesa, euskara eta aukerako beste hizkuntza bat), proba psikoteknikoak eta arlo sozioekonomikoko probak egin dira. Programa honetako parte-hartzaileek erreferentziazko titulu bat lortuko dute, prestakuntza praktikoa jasoko dute eta 8 hilabeteko egonaldia egingo dute mundu osoan kokatutako euskal enpresetan.

Pasa den ekainaren 7an Bilboko zurrumurruen aurkako gazte sarearen urteko topaketa ospatu zen Otxarkoaga auzoko Harrobia Eskena espazioan. Bertan, urtean zehar atzerritarren aurkako aurreiritzien kontra egindako lana aintzatesteaz gain, “Zurrumurruen aurkako gazteen III. lehiaketako” sariak ere banatu ziren. Aurtengo edizioan, guztira, 32 gaztek osatutako 8 taldek parte hartu dute, ikastetxeen bidez edo Gaztegune sarearen bidez. Hautagaiek, bideo baten bidez, kultur arteko bizikidetzari buruzko ikuspegia, bizikidetza nola lortu, eta horrek izango lituzkeen abantailak adierazi zituzten. Lehenengo saria Otxarkoagako prestakuntza zentroak aurkeztu duen “Quítate las gafas” lanak irabazi du. Bigarrena, berriz, Zorrotzako Gaztegunetik aurkeztu duten “Lxs Vengadorxs” lanarentzat izan da, eta hirugarrena, Errekaldeko Gazteguneak aurkeztu duen “Taupada” izenburuko bideoarentzat.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


Plastikoari boikota

Kanpaina batek kontsumitzaileak animatu ditu plastikoan bilduta dauden eta egunero erabiltzen diren eta ez itzultzeko diren produktuak saihesteko. Aldi berean, gehiegizko ontziratzea ere salatu nahi izan da. Horren guztiaren xedea da plastikoak ingurumenean duen inpaktuaren gainean kontzientzia eta ekoizleak presionatzea material horren erabilera murrizteko. 8

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

9


Erreportajea

P

lastikoz betetako hondartzak eta ibaiak, arrainak mikroplastikoak jaten, itsas fauna poltsekin asfixiatuta, laranjak biltzeko sareak eta plastikozko uztaiak euren gorputzetan‌ Gaur egun, plastikoa da gizakiok beldurrik gabe itsasora botatzen dugun zabor nagusia, baina, aldi berean, gure objektu aukera etengabe handitzen ari gara. Eta asko dira mikroplastikoek sortzen dituzten kalteen inguruan egiten ari diren azterlanak, ez bakarrik faunan, baita aldez aurretik kutsatuta zeuden eta jaten ditugun arrainak direla eta gure gorputzetan ere. Plastikoak eragindako kutsadura bilakatu da azken hamarkadetan gure planetak duen ingurumen arazo larrienetako bat. 1950. urteaz geroztik, 8.300 milioi tona plastiko ekoitzi dira, baina kopuru horretatik, eta Science Advancesek argitaratu duen ikerlan baten arabera, bakarrik % 9 inguru birziklatu da. Beste guztia, hots, 7.500 milioi tona inguru, erreta edo alde batera utzita geratu da. Europako Ingurumen Agentziaren (AEMA) datuen arabera, Europan bakarrik plastikozko zaborraren % 31 jasotzen da birziklatua izateko. Birziklatzen ez den plastikoaren gehiegizko kontsumoa da, gaur egun, gizakiok dugun erronkarik handienetako bat, eta gure planetaren biziraupena ere kolokan jar dezake. Hain zuzen ere, duela zenbait hilabete, Nazio Batuen erakundeak argitaratu ohi duen ingurumenaren inguruko txostenean, erabilera bakarreko plastikoen kontsumoa murrizteko mugaz haraindiko konpromiso baten beharra azpimarratzen zuen.

10

Eta gizartea gero eta mobilizatuagoa dago aldaketa horiek guztiak sustatzeko. Kontzientziazio lan horretan, baina bereziki ekintzetara pasatzeko asmoarekin, #boicotalplĂĄstico kanpainak hil honetan bertan kontsumitzaileak animatu nahi izan ditu plastikoan bilduta dauden eta egunero erabiltzen diren eta ez itzultzeko diren produktuak saihestera. Kanpaina Zero Waste EspaĂąak jarri du abian eta Greenpeace eta Hope bezalako erakundeek ere bat egin dute. Kanpina horrek bi xede nagusi ditu. Alde batetik, plastikoak ingurumenean duen inpaktuaren inguruan gizartea kontzientzia. Izan ere, material horren ugaritzea dela eta, gaur egun nonahi aurki daiteke material hori, eta bereziki, supermerkatuetan. Bestalde, zenbait marketako ekoizleak eta banatzaileak presionatu nahi dira plastikoaren erabilera murriztu dezaten, gizakiok horiek kontsumitzeari uzten badiogu bestelako alternatiben aldeko apustua egingo baita.

Itsasoan plastiko gehiago arrainak baino

Kanpaina horren edo antzeko kanpainen garrantzia ukaezina da eskuan ditugun datuen baitan. Adibidez, Greenpeacek dioenez, Estatuan kontsumitutako plastikoaren laurden bat bakarrik birziklatzen da (% 25,4). Beste guztia erraustegietara edo zabortegietara eramaten omen da, baina sarritan, itsasoan edo ibaietan amaitzen dute. Adituen kalkuluen arabera, urtero, 12 milioi tona plastiko botatzen dugu itsasora. Kalkulu horien arabera,

urtero milioi bat itsas hegazti eta 100.000 ugaztun inguru hiltzen dira plastiko horien eraginez, bai horiek jan dituztelako bai plastikozko sare edo poltsetan harrapatuta geratzen direlako. Gainera, etorkizunera begira ez dago baikor izateko arrazoi handirik. 2050. urterako egin diren aurreikuspenen arabera, egoerari buelta ematen ez bazaio, itsasoan plastikoa arrainak baino ugariagoa izango da.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


Itsasoan ez ezik, lurrean ere egoera kezkagarria da. Nazio Batuen arabera, plastikoek eta mikroplastikoek lurrean eragindako kutsadura itsasoan baino 4 eta 23 bider handiagoa da tokiaren arabera. Berriki egin diren zenbait ikerketek hainbat elikagaietan mikroplastikoak eta nanoplastikoak aurkitu dituzte eta, ondorioz, baita gure gorputzetan ere. Urtero, gutako bakoitzak 70.000

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

mikroplastiko inguru irentsi ahal dituela kalkulatzen da.

Erabaki zentzugabeak

2017. urtean, Europar Batasuneko herrialdeen plastiko eskaera ia 52 milioi tonakoa izan zen. 2010. urtean herrialde eskaintza hori 46 milioi tonakoa izan zen. Mundu mailan ere antzeko hazkunde bat eman da eta, horrela, 2017. urtean plastikoaren ekoizpen globala 348 milioi tonakoa izan zen, aurreko

urtean baino 13 milioi tona gehiago. Estatuari dagozkion datuen arabera, urtero batez beste plastikozko 180 poltsa erabiltzen ditugu. Poltsa horien erabilera 12 minutu ingurukoa da, hots, dendatik etxera egiten dugun bidaiaren batez besteko iraupena. Datu horiek biztanleria osora estrapolatzen baditugu, poltsa asko direla ohartuko gara. Kontuan izan poltsa horiek erabilera bakarra izan ohi dutela eta 500 urte inguru behar dituztela deskonposatzeko. Ketchup monodosiak, bilgarri bikoitza duten madalenak, kafe kapsulak, poliestirenoko azpiletan saltzen diren entsaladak‌ dira supermerkatuan aurki daitezkeen eta gure artean guztiz normalizatuta dauden zenbait produkturen adibideak. Supermerkatuetan ez da plastikoan bilduta ez dagoen ogia saltzen. Moztuta daudenak poltsatxo batean saltzen dira; ogi-barrak, paperean edo filmgardenean. Frutak eta barazkiak ere plastikoan bilduta edo poliestirenoko azpiletan saltzen dira horien kontserbazioa bermatzeko. Zentzurik al du? Galderak berak erantzuna ematen du. Kontsumitzailearen erosotasunaren izenean gero eta gehiago kutsatzen ari gara. Gainera horrek guztiak kostu ekonomiko bat ere sortzen digu eta, bide batez, etekin izugarriak enpresa handiei. Izan ere, plastikoaren ugaritzea ez da kasualitate hutsa. Horren atzean kalkulu ekonomiko bat dago. Adibide garbi bat: terrina batean moztuta saltzen den ananaren prezioa (160 gramo) 1,60 eurokoa da, hots, 10₏/kiloa. Anana osoa moztu gabe, batez beste 1,95₏/ kilokoa da. Benetan merezi du?

11


12

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

13



DUZUNA


Elkarrizketa

16

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendaria

“2030 Agendak etorkizuneko erronkei aurre egiteko hizkuntza komun bat ematen diguâ€? Nazio Batuek zehaztu dituzten Garapen Iraunkorrerako Helburuak azken boladan guztion ahotan dagoen gaia da. Zer dira helburu horiek eta zer da, azken finean, horiekin lortu nahi dena? Nazio Batuen erakundeak 2030 Agenda 2015. urteko irailean onartu zuen, baina erabaki hori prozesu luze baten ondorioa da: Milurtekoko Garapen Helburuak, Rio+20‌ Agenda, beraz, Nazio Batuen erakundean garapen jasangarriaren, iraunkortasunaren edota ingurumenaren inguruan zegoen kezkaren emaitza litzateke. Azken finean, gizadiak etorkizunean izango dituen erronka handienen inguruan hitz egiten ari gara. Helburuak onartzen direnean, gure iritziz, badira arreta berezia merezi duten hiru elementu. Lehenik eta behin, garapen jasangarriaren eztabaidan aldagai ekonomikoa barneratzen da. Horrela, aldagai sozialaz gain, eraldaketa hori osatuko duen

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

eredu ekonomiko baten beharra azpimarratzen da. Bigarren elementua da ordura arte garapenerako lankidetza izan zela prozesu horren guztiaren lider, baina Agenda berriarekin eta etorkizun oparoago bat lortu ahal izateko, eragile guztien lanaren garrantzia azpimarratzen hasten da. Azkenik, Nazio Batuen erakundeak garrantzi berezia ematen dio Estatu ez diren lurraldeek Garapen Iraunkorreko Helburuen betetzean egin dezaketen lanari. Halaber, irtenbideak estatuen politiketatik haratago joan behar duela eta agenda garatzeko badirela beste zenbait erakunde onartzen da. Eusko Jaurlaritzak bereak egin ditu Helburu horiek eta bere agenda propioa garatu du, Euskadi Basque Country 2030 Agenda, hain zuzen ere. Zeintzuk lirateke azken horren ardatz nagusiak eta zertan bereizten da Agenda globaletik?

17


Eusko Jaurlaritzak ez zuen Agendaren prestaketan parte hartu, baina 2016. urtean behin agenda zehaztuta zegoenean eta gure artean gobernua eratu ostean, agendan izan zitezkeen elementu diferentzialak aztertzen hasi ginen. Urte horren amaieran, azaroan hain zuzen ere, IĂąigo Urkullu Lehendakariak bere inbestidura-diskurtsoan hurrengo urteetarako gobernu-ekintzan 2030 Agenda aintzat hartzeko konpromisoa azaldu zuen. 2017ko otsailean, gobernu-programa aurkeztu zen eta bertan, jada, 2030 Agendan jasotako hainbat elementu barneratzen dira. Oinarri horretatik abiatuta, agenda globala lurralderatzen hasi ginen, hots, agendak zehazten dituen erronkak aztertzen hasi eta gobernu-programa eskuan genuela, hiritarrekin hartutako konpromisoek aipatu erronka horiei zein erantzun ematen zieten aztertu genuen. Azken finean, agenda globalean zehazten diren erronka guztiek ez gaituzte modu berean eragiten edo, beste modu batera esanda, lurralde guztiek ez ditugu erronka berberak partekatzen. Lan horren guztiaren emaitza da Urkullu Lehendakariak pasa den urtearen apirilean aurkeztu zuen Euskadi Basque Country 2030 Agenda. Bertan, agenda globalean jasotzen ziren 169 jomugetatik 100 aukeratu ziren. Horiek, neurri batean, gobernuak hartuta zituen 93 konpromisorekin egiten zuten bat. Agenda lau urtetarako onartu zen, hots, 2017an hasi eta 2021era arte luzatuko da. Beraz, ez da 2030. urtera bitarteko agenda, baina lehen agenda hori etorriko diren beste agenda batzuekin osatzea espero dugu.

18

Garapen Iraunkorrerako Helburuak anbizio handiko helburuak dira eta horiek lortzeko ezarritako epea ez dago oso urruti. Hamar urte barru horiek lortuko ez balira porrotaz hitz egitea zuzena litzateke ala horietara hurbiltzea jada arrakastatzat jo daiteke? Agendak lan ildo edo gida bat ezartzen du; xehetasunean geratzea akats bat izango litzateke. Azken helburua hobetzea bada egin behar dena da baztertuta dauden talde edo kolektibo horiekin lan egitea. Jomugetan eta adierazleetan zentratu beharrean, gobernu edo eragile bakoitzak egin beharko lukeena da agenda hori berea egitea, modu komunean, aurre egin behar diegun erronka horien eraginak ahalik eta txikienak izan daitezen. Harremanetarako dinamika berri bat ezarri behar da. Agendaren indargunerik garrantzitsuena honako hau da: mundu osoan eta eragile guztiek uler dezaketen hizkuntza komun bat ematen digu. Funtsean, 2030 Agendak Euskadin egiten den edozein ikerketa soziologikok jaso ditzakeen kezkak islatzen ditu: enplegu prekarioa, genero berdintasuna, osasuna‌ Ziur naiz 2030. urterako ez direla munduko herrialde guztietan zehaztutako 17 helburuak bere osotasunean beteko. Baina, berriro diot, garrantzitsuena da lan egiteko, erlazionatzeko eta kontzientziatzeko modu berri batean sartu garela. Oraindik nahikoak ez diren arren, gero eta gehiago dira logika berri horren barruan sartu diren eragileak. Eusko Jaurlaritzak askoz maila edo eskala txikiagoan lan egingo

du (dagokion lurralde esparruan, alegia). Horrek ezarritako helburuak lortzeko aukera gehiago ematen al du? Guk baietz uste dugu. 2030 Agendak berak maila anitzeko gobernantzaren kontzeptua jasotzen du eta, Euskadiren

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


2030 AGENDAREN INGURUKO POLITIKA PUBLIKOAK AZTERGAI UDA IKASTAROETAN. Ekainaren 27an eta 28an, UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan burutuko den ikastaro batean, Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen diren politikek zein neurritan lagun diezaioketen garapen iraunkorrari aztertuko da. Ikastaroan agendaren inplementazioa egiteko erabiltzen ari diren estrategiak aurkeztuko dira. Ikastaroa Gasteizko Ekonomia eta Enpresa fakultatean izango da.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

19


kasuan, Euskadi Basque Country 2030 Agendak, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea ez ezik, hiru foru aldundiena eta hiriburuetako udalena ere badu. Ibilbide luzea egin dugu esparru horretan, besteak beste, hiritarrekiko gertutasunak abantailak ematen dituelako eta, aldi berean, kudeaketa hobea egiteko aukera ematen duelako. Zenbat eta gertuago egon orduan eta arazoak hobeto ezagutzeko aukera. Eskala handiagoan lan egiten denean, estatistikek zenbait problematika ezkutatzeko edo ikusezin egiteko joera izaten dute. Une honetan, nagusiki, erakunde publikoetatik sustatzen ari dira GIHak. Nolakoa izan beharko luke, adibidez, hiritarren edota enpresen esku-hartzeak edo inplikazioak? Euskadiren kasuan zuzena litzateke aitortzea erakunde publikoez gain badirela beste hainbat eragile gai hori lantzen. Are gehiago, atzerrira joaten garenean gure lana azaltzera edo Euskadira etortzen direnean horren berri izateko, gehien balioetsi egiten den elementuetako bat da eragile guztiok, bakoitza bere erritmoan bada ere, aurrera egiteko izan dugun gaitasuna. Adibidez, esparru akademikoan, UPV/EHU aitzindari izan da 2030 Agendaren ezarpenean eta oso aurreratua den adierazle sorta bat eratu du. Enpresa munduan, berriz, hiru patronalekin eta sektore pribatuan Agenda ezartzeko ardura duen Global Compact agentziarekin hitzarmen bat sinatu dugu 4.000 enpresa ertain eta txikiri 2030 Agendarako sarbidea errazteko. Lankidetzaren sektorean ere lan handia egiten

20

ari dira eta oso esperientzia politak garatzen ari dira. Unicefek, adibidez, hedabideekin aliantza bat sortu du eta Unesco Etxea, berriz, Agendak jasotzen dituen 17 helburuetako batekiko konpromisoa hartu duten 17 erakunderekin akordio batera iritsi da. Azkenik, maila instituzionalean Euskadiko zazpi erakunde garrantzitsuenak (Jaurlaritza, aldundiak eta hiriburuetako udalak) 2030 Agendaren prozesuetan murgilduta daude. Gazteen kasuan, zer dela eta inplikatu beharko lirateke horrela egitasmo batean? Eta horietan lan egin nahi duten

gazteek zein bide dituzte parte hartu ahal izateko? Euskal gazteria 2030 Agendan jasotzen diren hainbat gaiekiko konpromiso maila handia erakutsi duen gazteria da. Burura etortzen zaizkidan gaiak dira, adibidez, klimaaldaketa, genero-berdintasuna, osasuna‌ Hala ere, egia da gazteengana iristeko kanalak hobetu beharko genituzkeela, batez ere, aipatu gai horiekiko konpromisoa azaldu duten gazte horien guztien parte-hartzea lortzeko eta horien ekarpenak jasotzeko. Oro har, gazteek enpatia gehiago azaldu ohi dute, baina azaldu dudan bezala, gazteengana iristea erronka bat da.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

21


22

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


Zientzia Genetikoki editatutako haurrak Pasa den urtearen amaieran zalaparta handia sortu zen He Jiankui txinatar zientzialariak berak genetikoki editatu zituen bi ahizpa biki jaio zirela iragarri zuenean. Nature aldizkari prestigiotsuak argitaratu berri duenez, Denis Rebrikov errusiar zientzialaria Jiankuiren urratsak jarraitzeko prest azaldu da eta genetikoki aldatutako haurrak sortu nahi ditu. Rebrikovek Nature aldizkariari adierazi dionez bere asmoa edizio genetikorako erabili ohi den Crispr-Cas9 tresna boteretsuarekin CCR5 gena aldatzea da. Aldaketa horri esker, adibidez, haurdunaldian zehar umekia HIESaren birusarekin kutsatzea ekidin litzateke. Jiankui ez bezala, Rebrikovek prozesu osoa ikuskatua izatea nahi du eta, horretarako, Errusiako Osasun Ministerioaren baimena ere eskatu du. Baimena lortuko balu, zientzialari errusiarrak genetikoki aldatutako enbrioiekin eta HIESarekin kutsatuta dauden emakumeekin lan egiten hasiko litzateke. Enbrioien edizio genetikoak polemika handia sortu duen gaia da. Izan ere, pasa den urtean komunitate zientifikoak horrelako esperimentuetarako luzamendu bat ezartzea eskatu zuen, besteak beste, nazioarteko marko etiko bat ezarri arte. Rebrikovek azaldu duenez, bere asmoa GIB positibo diren emakumeetan aldatutako enbrioiak ezartzea da eta egingo den edizioaren bidez, umekiak kutsatzeko arriskua ezabatuko da. Izan ere, editatu nahi den CCR5 genak GIBari zelulak kutsatzeko aukera ematen dion proteina kodifikatzen du. Rebrikovek azpimarratu duenez, Errusian garatzen ari diren teknika Jiankuirena baino seguruagoa da eta etikoki onargarria izango da. Naturek jada hainbat zientzialariren erreakzioak jaso ditu eta gehienek giza enbrioiak editatzeko aukera gaitzesten dute. Izan ere, oraindik ez dago garbi horrelako aldaketek zein eragin izan dezaketen ondorengo belaunaldietan. Adituen ustez, horrelako edizioek nahi ez diren mutazioak ere eragin litzakete. CCR5 gena, adibidez, kognizioan eta bizitza itxaropenean ere eragiten du.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

23


Pisu garestiak, soldata baxuak Gazte batek, bakarrik emantzipatu nahi badu, bere soldataren erdia baino gehiago bideratu behar du hipoteka ordaintzera eta ia % 70 alokairuaren kasuan. Ez da harritzekoa, beraz, euskal gazteak, batez beste, 30 urtetara itxarotea emantzipatzeko.

24

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

25


Erreportajea

E

uskal gazteei asko kostatzen zaie euren gurasoen etxetik alde egitea. 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 22,6 bakarrik bizi da bere kontu edo pisua partekatuz lagunekin edo bikotekidearekin. Gazteen % 65,3 bere gurasoekin bizi da eta, gainera, ez da inoiz emantzipatuta bizi. Baina gurasoen etxean bizi diren horietatik erdiak baino gehiagok etorkizunean emantzipatu nahiko lukeela adierazten du, hori bai, egoerak horretarako aukera ematen badie. Hauek dira Gazteriaren Euskal Behatokiak argitaratu duen ‘Gazteriaren emantzipazioa Euskadin 2017’ txostenean jasotzen diren zenbait ondorio. Errealitatean 30 urtetik beherako gazteak ez dira euren gurasoen etxetik joaten ezin dutelako edo ez dutelako nahi. A priori, etxebizitzaren prezio altuak, jabegoan zein alokairuan, lan munduan pairatzen duten prekarietatearekin batera, emantzipazio-tasa baxua azal dezake kasu gehienetan, baina ez beti. Euskadin badira eragin handia duten zenbait elementu sozial eta kultural eta horiek direla eta, emantzipaziorako batez besteko adina 30 urte inguruan mantendu da azken hamarkadetan. Sabai hori goi-mailako ikasketak amaitu eta egonkortasun laborala lortzen den unearen artean kokatu da eta, prozesu hori laburtu beharrean, luzatzeko joera duela dirudi. Berez, azken urteetan etxebizitzaren prezioan, okupaziotasetan eta soldatetan izan diren gorabeherek ez dute aldaketa sakonik eragin 30 urtetik

26

beherako gazteen batez besteko emantzipazio adinean. Euskadiko gazteen artean emantzipazio formula nagusia bikotekidearekin bizitzea da, semealabekin zein horiek gabe. Bakarrik bizitzea benetan zaila da etxebizitzaren garestitasuna (jabegoan zein alokairuan) eta soldatak direla eta. Lagunekin pisua partekatzea gero eta ohikoagoa da. Horrela, 2011ko % 18,0tik 2017ko % 24,9ra pasatu gara.

Soldataren % 70 etxebizitzarako

Euskal gazteak 30 urte bete aurretik emantzipatzea eragozten

duten zenbait balio daudela alde batera utzita, garbi dago etxebizitzen prezio altuek eta soldata baxuek ez dutela batere laguntzen. Are gehiago, bi aldagai horiek emantzipazioa zailtzen edo galarazten dutela azpimarratu behar da. Errealitatea da Euskadin etxebizitza askea ez dagoela 35 urtetik beherako gazteen eskueran. Hori da, hain zuzen ere, Gazteen Euskal behatokiak prestatu duen ‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2017’ txostenaren ondorio nagusia. Kontuan hartzen badira lanean ari diren gazteen batez besteko soldata eta etxebizitzaren prezioa, gazte batek bakarrik emantzipatu ahal izateko bere soldataren erdia baino gehiago bideratu beharko luke hipoteka ordaintzera eta, alokairuan joateko, berriz, soldataren % 70 baino gehiago. Euskadin, lanean diren 16 eta 29 urte bitarteko gazteen ia erdiak (% 47,6) aldi baterako lan-kontratua du. Lanean diren hamar gaztetatik bederatzik Gizarte Segurantzaren kotizazioak ordaintzen ditu eta lanaldi osoko enpleguak hazi dira, nagusiki, emakumeen kasuan. Aipatu adin tartean diren langile gazteen batez besteko soldata garbia, hilero, 1.093 eurokoa da. 30 eta 34 urte bitarteko gazteen artean, berriz, kopuru hori 1.297 euroraino igotzen da. Eta soldata horiek ez dute gurasoen etxetik alde egiteko aukera ematen. azken bi urteetan etxebizitza askea jabegoan erosteko prezioak arinki behera egin duen arren, eta 2007. urtetik hona bere mailarik baxuenean den arren, gazte batek bere soldataren % 52,6

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

27


bideratu beharko luke hipotekaren ordainketara. Erosi beharrean alokairura joko balu (gazteen artean eskaintzarik handiena duen aukera), kostua askoz altuagoa izango litzateke; soldataren % 69,3, hain zuzen ere. Alokairuan bizitzea jabegoan erostea baino hamabost puntu garestiagoa da. Ikuspuntu finantzario batetik bideraezina da, soldaten % 30 baino gehiago hipotekaren ordainketara bideratzea. Gainera, gazteen kasuan, enplegua galtzeko arriskua edo etenak izateko arriskua altuagoa da. Orain arte azaldu diren datu horietan guztietan alde handiak daude adinaren, sexuaren edo lurralde historikoaren arabera. Horrela, 20 eta 24 urte bitarteko gazte baten kasuan etxebizitza aske bat erosi ahal izateko soldataren % 83,4 bideratu beharko litzateke, % 58 25 eta 29 urte bitartekoen kasuan eta % 49,1 30 eta 34 urte bitartekoen kasuan. Gizon eta emakumeen arteko soldata-arraila etxebizitza erosteko aukeran ere islatzen da. Horrela, etxebizitza aske bat jabegoan erosteko 18 eta 34 urte bitarteko gizonek soldataren % 48,9 bideratu behar duten bitartean, emakumeek euren soldataren % 58,6 bideratu beharko lukete etxebizitza bera erosteko. Herrialdeka, Gipuzkoa da etxebizitza erosteko herrialderik garestiena (% 61,9). Jarraian, Bizkaia (% 49,8) eta Araba (% 41,5) aurkituko lirateke. Ikerketak kalkulatu duenez, gazte batek bere soldataren % 30 bakarrik bideratuko balu hipoteka ordaintzera, 115.423

28

euro ordaindu ahal izango lituzke etxebizitza baten truke. Batez besteko prezioa 87.111 euro altuagoa da. Horrela, gazteen soldata % 75,5ean handitu beharko litzateke hipoteka bat inolako arriskurik gabe ordaindu ahal izateko. Gainera, 2017an eskrituratutako higiezinen batez besteko kostua aintzat hartzen bada (202.634 euro), langile gazte batek gehienez 50,6 metro koadroko pisu bat erosteko aukera izango luke

Alokairurako laguntzak

Etxebizitza bat lortzeko gazteek dituzten arazoak leundu nahian

edo, urte honen hasieran Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Gaztelagun izeneko egitasmoa jarri zuen abian. Programa horrek alokairurako % 50eko laguntzak eskaintzen ditu hiru urtez. Ekimena diru-sarrerak bermatzeko errenta (7.734 euro urtero) baino errenta altuagoa duten 23 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Eskatzaile indibidualen kasuan errenta horrek ezin izango du 15.000 euroko langa gainditu; familiaunitateen kasuan 20.000 euroko langa eta familia ugarien kasuan 25.000 euroko langa. Programaren aurrekontua 54 milioi eurokoa da eta hiru urtez jarraian alokairua ordaintzeko % 50eko laguntza zuzena bermatzen du. Helburua, gazteen emantzipazioa sustatzea da. Etxebizitza Sailaren aurreikuspenen arabera, datozen hiru urteetan Euskadiko 6.000 gazte inguru laguntza horretaz baliatuko dira. Eskatzaileek azken hamabi hilabeteetan EAEko udalerriren batean etengabe erroldatuta egon direla egiaztatu beharko dute, alokairuzko etxebizitza batean izan behar dute euren ohiko egoitza eta alokairu kontratu baten jabe izan beharko dute. Alokairuaren errentak ezin izango du, inolaz ere 750 euroko langa gainditu hiru hiriburuen kasuan eta 650 eurokoa Bilboko eta Donostiako metropolialdean eta 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan edo 600 eurokoa bestelako udalerrietan. Laguntzaren gehienezko kopurua hileroko errentaren % 50ekoa izango da kasu guztietan.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

29


Euskara Behin betiko izendegi geografikoa Izendegi Geografiko berrian jasotzen den toponimia ofiziala eta lehenetsia izango da nazioarte mailan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailak 80.000 fitxa baino gehiagorekin osatuta dagoen Euskadiko Izendegi Geografikoa aurkeztu du. Izendegi berria 1986. urtetik aurrera osasutako datu-basean oinarrituta eraiki da eta bertan jasotzen diren toponimo ofizial eta lehenetsiak izango dira nazioartean erabiliko direnak. Donostian egin den aurkezpen ekitaldian azaldu denez, izendegi berriak 81.248 fitxa biltzen ditu. Horiek guztiak guztiz dokumentatuta daude eta horien bilakaeraren eta erabileraren inguruko informazioa ere aurki daiteke. Gainera, GeoEuskadiri esker, toponimoak geografikoki erreferentziatuta agertzen dira eta beste garai batzuetako mapetan kontsultatzeko aukera ere eskaintzen da. Informazio guztia www.euskadi.eus/ izendegigeografikoa atarian kontsulta daiteke. Bingen Zupiria sailburuak azaldu duenez, “duela zenbait urte, Institutu Geografiko Nazionalak (IGN) autonomia-erkidegoei aukera eman zigun gure izendegi geografikoak egiteko, geroago

30

Izendegi berria 2010ean hasi zen prestatzen Europar batasunak ezarritako ereduari jarraituz. Ingurumen eta Lurralde Antolamendua Sailaren laguntzarekin osatu da

‘Nomenclátor Geográfico Nacional’-ean integratzeko. Eusko Jaurlaritzak 2010ean ekin zion bere toponimiako datu-baseko datuak prestatzeari, Europar Batasunak finkatutako ereduari jarraituz”. Izendegi geografikoak ‘oharrak eta iradokizunak’ egiteko atal bat dauka, eta horren bitartez, herritarrek toponimiaren inguruko zalantzak, oharrak, eskariak eta iradokizunak helarazteko aukera izango dute. Kultura sailaren asmoa da herritarrek egiten dituzten ekarpenekin izendegia aberastea.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


EUSKARA ESKURA TXARTELA

GEOLOKALIZATUTAKO TOPONIMOAK ETA GARAI BATEKO MAPAK. Toponimo ofizial eta lehenetsien inguruko 81.248 fitxek informazio ugaria ematen dute horien erabileraren eta bilakaeraren inguruan. Halaber, GeoEuskadiri esker, toponimoak geografikoki erreferentziatuta agertzen dira eta beste garai batzuetako mapetan kontsultatzeko aukera ere eskaintzen da.

Hirugarren urtez jarraian, Bizkaian bizi eta euskara ikasi nahi duten hiritarrek Euskara Eskura Txartelak eskaintzen dituen abantailez aprobetxatu ahal izango dute. Horrela, datorren ikasturtean euskara ikasteko euskaltegiren batean edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean izena ematen duten hiritarrek uztailaren 1 eta 19 bitartean deskontubonua eskuratzeko aukera izango dute. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak sustatzen du HABErekin eta euskaltegien sarearekin elkarlanean. Aldundiak ia 500.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara. Laguntza horiekin ikasleak euskara ikastera animatu nahi dira eta, behintzat, dirua ez dadila horretarako oztopo izan. Ikasleek jaso ahal duten kopurua 150 eta 400 euro bitartekoa izango da, betiere, egin duten ikastaroaren eta egiaztatutako mailaren arabera.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

Deustuk Bilboko gazteen hizkuntzaportaera ikertuko du Gazteen hizkuntza ohituretan eragiten duten faktoreak aztertu nahi dira Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak Bilbo Handiko gazteek euskara nola erabiltzen duten aztertuko du. ‘Hizkuntza-ohiturak aldatzen: Bilbo Handiko gazteen kasua’ lelopean egingo den ikerketak metropoliko 20 bat gazteren hizkuntzapraktikak izango ditu aztergai. Ikerketa behaketan oinarrituko da eta bertan, besteak beste, gazteek euskara erabiltzeko zailtasunei aurre egiteko eta euskaldun aktibo bihurtzeko bideak aztertuko dira. Azterlan honek klabe berriak eskainiko ditu hizkuntza ohituretan eragiten duten faktoreen inguruan, eta etorkizunerako politika eraginkorrak diseinatzeko lagungarria izango da. Ikerketak, gainera, Bilbo inguruko gazteek hizkuntza-ohiturak euskararen alde aldatu eta ahalduntzeko tresnak eskura ditzaten ikerketa-ekintza proiektu bat proposatzen du. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 35.000 eurorekin lagunduko du ikerketa hori.

31


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Jogurt pote(o)a Uda iritsi da! Tenperatura altuek kalekume izatera gonbidatzen zaituzte. Hondartza, igerileku edota erreka egunak dira; eta amaiezinezko gauak. Dibertsiorik ez da falta eta bizitza-ohiturak buruz behera uzten ditu. Enbata dator… Gakoa plangintzan dago. Meal prep edo batch cooking hitzak ezagun dituzu? Lehenak, osagaiak aldez aurretik prestatzean dihardu, gero plateren osaketa errazteko: arrautzak egosita utzi, uraza garbia, angurria zurituta eta moztuta. Nagitasunak ustekabean ez zaitzala hartu. Bigarrenak, areago doa, astebeteko menua tupper-etan antolatzea da; den-dena egun bakarrean sukaldatuta. Ohiturak zeozer aldatzea halabeharrezkoa da, baina ez du zertan anabasa izan behar. Udaran entsaladak ezin dira falta! Arinak, freskoak… oso atsegingarriak dira, baina prestatzeko nagitasuna gainditu beharra dago. Zer iruditzen astebetekoak prest uzten badituzu? Zazpi, etenik gabe. Goazen urratsez urrats, ondo manten daitezen. Horiek gordetzeko erabiliko ditugun ontziek garrantzi handia dute. Esaterako, plastiko-zakote-ontziak ahaztu; eguzkiaren beroak pixkanaka-pixkanaka hondatzen ditu eta mikro-partikulak janarira igarotzen dira. Aldiz, jogurta beira-poteak erabili itzazu, handiak direnak (720g). Beirak jatorrizko zaporea eta ehundura hobeto mantentzen ditu. Zazpi pauso izango dira. Ez dira beti zazpiak bete behar, baina eutsi elikagai-sarrera ordenari. z Lehenengo, ongarria. Aparte eraman dezakezu, baina beste bote bat saihestu nahi baduzu jar ezazu ontziaren ipurdian. Horrela, elikagaiekin kontaktua saihestuko du. Ozpinolioekin arriskatzera animatzen zaitut. Alde koipetsua edozein olioa (oliba, intxaur…) izan daiteke, baina jogurta ere bai. Alde garratza, ozpinaz gain, fruitu-zukuak izan daitezke. Konbinazio ezberdinak probatu. Eta ñabarduna bitxiak gehi daitezke, baina aurrerago hitz egingo dugu

32

haietaz (seigarren eta zazpigarren puntuetan). z Bigarren, mami-barazkiak (gogorrak direnak): azenarioa, beterraba, brokolia, cherry-tomateak, zainzuri-berdeak… gorputza emango diote zatikatuta. z Hirugarren, karbohidrato integralak: arroza, kinoa, kuskus, patata… Adi! Behin egosita, oinarrizkoa da haiek ondo xukatzea eta freskatzea (hozkailuan), al dente mantendu daitezen. z Laugarren, proteinak. Arrautza, arraina edo haragia gehituz gero, ondo sukaldatu eta hoztu; inoiz ez gordinik. Kontserba-lekaleak aukera ona dira, ausartu probatzera. Eta gazta edo gaztanbera ere, erabili daitezke. z Bostgarren, frutak: ahuakatea, anana, basafrutak, mango, meloia… nahastu itzazu! Zapore gozo eta garratzekin jolastu. z Seigarren, elikagai lehorrak. Fruitu sikuak proteina taldekoak dira eta haziak ongarriaren parte, baina haien lehortasunak likidoetatik urrun egotea eskertzen dute. Beraz ia bukaerarako utzi. Puntu kurruskariak sorginduko zaitu. z Eta zazpigarren, eta azkena: hosto-barazkiak. Hauek ez dute beti berdeak izan behar (berro, errukula, eskarola, zerbak) baina izatekotan, nahastu beste kolore batzuekin: txuri (endibia) edota moreak (haritz-hosto, lollo-rosso, radicchio). Lehen esan bezala, entsaladari azken puntu bizigarria emateko gehituiozu landare usaintsuak (basiliko, oregano, tipulin) eta potea ondo itxi, gosea izan arte. Batzuetan, ez dauzkagu atsegin zaizkigun osagai guztiak; horrek ez du esan nahi soberakin guztien potea denik. Beraz, ziurtatu barazki-fruituak, ale integralak, proteinak eta beharrezko grasak dituela. Motxilan babestua eraman, gozatu eguzkipean eta ondo astindu jan aurretik. #freshkatu

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina



Sexua Zortzi urtekin eta pornografia kontsumitzen Balear Uharteetan egin den ikerketa baten arabera gizonen % 30ak du pornoarekiko menpekotasuna Nerabetasunean eduki pornografikoak kontsumitzen direla gauza ezaguna da. Eta nerabeek gero eta gazteago hasten direla horrelako edukiak kontsumitzen ere. Hala ere, Balear Uharteetako Unibertsitateak ezaguna zen hori datuetan islatzeko ikerketa bat burutu du eta emaitzek aho zabalik utzi dute bat baino gehiago. Izan ere, aipatu unibertsitateak Jóvenes e Inclusión sarearekin elkarlanean egin duen Nueva pornografía y cambios en las relaciones interpersonales ikerketaren arabera, badira jada zortzi urterekin pornografia ikusten duten haurrak. Ikerketa horren arabera, batez beste, nerabeak 14 urtekin hasten dira pornografia kontsumitzen, baina laurden bat inguru 13 urte bete haurretik hasi da horrelako edukiak ikusten. Ikerketak azpimarratzen duenez, nerabeak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen eta hori horrela izateko bada arrazoi garbi bat: eduki horiek guztiak eskura dituzte Internet bidez sakelako telefonoetan. Horrelako kontsumoek ondorio

34

Gazteen erdia inguruk dio preserbatiboa ez erabiltzea, bikotekide ezberdinekin egitea, taldean egitea edo sexua indarkeriaz praktikatzea bezalako jokabideak hazi direla

oso ondorio kaltegarriak izan ditzakete etorkizunean gazte horiek izango dituzten harremanetan. Horien artean, azpimarragarriena jokabide matxistena izan daiteke. Horrela, gero eta ohikoagoak dira horrelako jarrerak nerabeen eta gazteen artean: dominazioa, emakumearen laidoa... Ikerketa burutu duten ikertzaileek azaldu dutenez, eduki pornografikoen kontsumoak ikusten diren edukien intentsitatea haztea ‘eskatzen’ du. Horrela, gazteek porno eredu batekin aspertzen direnean zerbait ‘gogorragoa’ ikusteko joera azaltzen dute eta hori ere nahikoa ez denean, ikusi duten hori guztia praktikan jarri nahi izaten dute. Eta horretarako, prostituziora jotzen dute gazte gehienek.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


GERO ETA KONDOI GUTXIAGO, GERO ETA INFEKZIO GEHIAGO

JOKABIDE MATXISTEN GORAKADA. Pornografiaren kontsumoak duen eragin negatiboetako bat nerabeen artean izan den jokabide matxisten gorakada izan da. Nerabeek eduki pornografikoetan ikusten dutena errepikatzeko joera izaten dute, hots, gizonaren nagusitasuna, dominazioa, emakumea laidoarekin gozatzen duen objektu sexual bezala tratatzea... Izan ere, pornografiaren kontsumoa, nagusiki gizon heterosexualen gauza da eta horietatik, heren bat inguru menpekotasun maila bat duela onartzen du.

Espainiako Osasun Ministerioak sexu-transmisiozko infekzioen kopuruak hazkunde kezkagarria izan duela ohartarazi du. 2013 eta 2017 artean infekzio horien kopuruaren urteroko hazkundearen batezbestekoa % 26,3koa izan omen da. Aldi berean, kondoiaren erabilera gazteen artean % 84tik % 75era jaitsi da. Kondoiaren erabileran izan den jaitsiera hori izan daiteke sexu-transmisiozko infekzioen arrazoietako bat. Gehien antzematen diren infekzioen artean nagusiak honako hauek lirateke: gonorrea, sifilis eta klamidia. Infekzio horiek, nagusiki, 20 eta 34 urte bitarteko gazteen artean ematen ari dira. Horri aurre egiteko, Osasun Ministerioak #SiemprePreservativo kanpaina jarri du martxan. 2016. urtean sexu-transmisiozko 366 milioi infekzio berri antzeman ziren mundu osoan.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

SEXUAREN TXOKOA

Kegelen ariketak pelbis-zorua lantzeko Kegelen ariketak oso ezagunak dira haurdunaldi eta erditze ostean zein aurretik pelbis-zoruko giharrak indartzeko. Hala ere, ariketa horiek, jatorriz, genitaletan gaixotasunak ekiditeko sortu ziren. Kegelen ariketen eraginkortasuna horiek nola egiten direnaren araberakoa da. Horrela, behar bezala egiten ez badira ondoeza edo arazoak eragin ditzakete txiza egiteko orduan. Ostera, modu zuzenean egiten badira erditzean lagun dezakete eta heldutasunean gernuari eusteko gaitasun handiagoa eman dezakete. Ariketa horiek txiza egitean erabiltzen diren giharretan eragiten dute. Gihar horiek “puboccocigeo” izenarekin ezagutzen dira eta horiek identifika daitezke txiza egiten denean jarioa etenda. Lehenik eta behin, maskuria hustu eta erlaxatu pelbiszoruko giharrak sentitzeko. Ondoren gihar pelbikoak uzkurtu 10 segundoz. Giharra guztiz erlaxatu eta mantendu horrela hamar segundoz. Prozedura osoa zehaztutako ordenean errepikatu behar da eta egunean hamar ariketa errepikatu behar dira hirutan. Kegelen ariketak, normalean emakumeekin lotzen dira, baina gizonen kasuan ere eraginkorrak izan daitezke, besteak beste, eiakulazioa kontrolatzeko. Modu horretan, gizonek hainbat orgasmo izan ditzakete eiakulazioa izan baino lehen. Prozedura berbera da eta txiza egin aurretik giharrak uzkurtu behar dira. Horiekin batera, uzkia ere uzkurtu behar izaten da. Zalantzaren bat izanez gero, egokiena konfiantzazko aditu batengana jotzea da ariketa horiek egiten hasi aurretik. Azaldu dudan bezala, funtsezkoa da ariketa horiek modu egokian eta maiztasun zuzenarekin egitea horiek eraginkorrak izan daitezen.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 35


Teknologia berriak DELL-EN KONTRAKO SALAKETA KONTSUMOBIDEN Facua-Consumidores en Acciรณn-ek Dell-en aurkako salaketa jarri du Kontsumobiden maiatzaren amaieran bere webgunean 40 euroren truke salgai jarritako ordenagailuak ez entregatzeagatik. Dellek prezio hori akats baten ondorioa dela azaldu du, baina, guztira 2.000 baino gehiago dira jada #AfectadosDell plataforman izena eman duten kontsumitzaileak. Horiek guztiek erosketaren egiaztapena jaso zuten konpainiaren aldetik.

ANIMAZIOA EUSKARAZ IKASTEKO AUKERA Gasteizko Arte eta Goimailako Diseinu Eskolak animazioa ikasteko euskarazko ikastaroa eskainiko du datorren ikasturtean. Animazioarena ziklo berria da eta euskaraz ikasteko aukera ere izango da. Ikasketa horiek burutzeko sarrera probak ekainaren 10ean eta 11n egin ziren. Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola da EAEn Goi Mailako Diseinu ikasketak egiteko aukera eskaintzen duen zentro bakarra. Zentro horrek, hain zuzen, Goi Mailako Prestakuntza Zikloak nahiz Diseinuko Goi Mailako Ikasketak eskaintzen ditu.

36

Bideojokoetan aritzen diren neskek zientziak ikasteko joera handiago dute Erresuma Batuan egin duten ikerketa baten arabera, harreman estua dago bideojokoetarako zaletasunaren eta zientzia eta teknologiarako bokazioaren artean Hezkuntzan berdintasuna sustatu nahi den garai honetan, oraindik ere zaila da STEM (Zienzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) ikasketetara emakumeak erakartzea. Gaur egun, goi-mailako ikasketak burutzen dituzten emakumeen kopurua gizonena baino handiagoa izan arren, Zientzia eta Teknologia esparruetan gizonek nagusi izaten jarraitzen dute. Horrela, Unescok ezagutzera eman dituen datuen arabera STEM ikasketak burutzen dituzten ikasleen artean bakarrik heren bat inguru dira emakumeak. Zorionez, emakumeen artean horrelako ikasketak sustatu nahi

dituztenek badute non begiratu. Izan ere, Erresuma Batuko Surrey Unibertsitatean egin duten azterlan baten arabera, harreman zuzena dago bideojokoetarako zaletasunaren eta zientzia eta teknologiarako bokazioaren artean. Ikertzaileek 13 eta 14 urteko neskekin egin dute lan eta ikusi ahal izan dutenez, bideojokoetan aritu diren edo ziren horiek, batez beste, STEM ikasketak egiteko hiru bider aukera gehiago azaldu dute. Aldi berean, STEM ikasketak burutzen ari diren emakume gazteak ere elkarrizketatu dituzte eta, ia osotasunean, bideojoketarako zaletasuna dutela ikusi ahal izan dute.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


Klasiko bat zerrenda buru

‘Hackerrek’ tekleatzen duzun hori entzun dezakete Erresuma Batuko Cambridge Unibertsitateko eta Suediako Linköping Unibertsitateko ikerlariek berriki argitaratu duten azterlan baten arabera, hackerrek erabiltzaileok pantailan egiten ditugun klikak “entzuteko” aukera izan dezakete. Zure ukitua entzuten: Smartphonen seinale akustiko berria izenburua duen ikerketak ohartarazten duenez, Android sistema eragilea duten gailuen mikrofonoak teklatu birtuala erabiltzen denean pantailan sortzen diren bibrazioak jasotzeko gai dira eta, horri esker, hackerrek gailu horri zein erabilera ematen zaion jakin dezakete. Eraso horiek erabiltzaileak malware batekin kutsatuta dagoen aplikazioren bat jaitsiko balu emango lirateke. Malware horri esker, mikrofonora iristeko aukera izan dezakete.

‘Grand Theft Auto V’ jokoa 2013 irailaren 17an merkaturatu zen PS3 plataformarako. Ia sei urte geroago, jokoa salmenta arrakasta izaten jarraitzen du. Horrela, pasa den hilean Estatu mailan gehien saldu diren bideojokoen sailkapenaren lehen postuan azaltzen zaigu Dan Houseren jokoa. Bigarren postuan, aurreko hilabetean lehen postuan zen ‘Day’s Gone’ aurkituko dugu. Bi joko horiek PS4 plataformakoak dira. Hirugarrenean ere, beste klasiko bat azaltzen zaigu, Switch plataformarako ‘Mario Kart 8 Deluxe’ jokoa hain zuzen ere.

GRAND THEFT AUTO V

DAY’S GONE

MARIO KART 8 DELUXE

5G TEKNOLOGIA HEGO EUSKAL HERRIAN Ekainaren 15ean Vodafonek 5G sare komertziala jarri zuen abian Estatuko hamabost hiritan. Horien artean, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruña aurkitzen dira. 5G sareak sakelako telefonoekin azkarrako nabigatzeko aukera ematen du, baina, horretarako, teknologia horretara egokituta dagoen mugikor bat behar da.

250.000 EUROKO ISUNA LALIGA-RI

BIDEO-JOKOEKIKO MENPEKOTASUNA GAIXOTASUN MENTAL BAT AL DA? Osasunaren Mundu Erakundea (OME) bideo-jokoekiko menpekotasuna gaixotasun ofiaziala den ala ez aztertzen ari da. Erakunde horren arabera, bideo-jokoetara jolasten ordu ugari ematen dituzten gazteen artean gero eta ohikoagoa da nahasmendu psikologikoak aurkitzea. Adibidez, Fortnite edo PUBG bezalako jokoetara jolasten duten gazteek nahasmenduak izateko joera handiagoa omen dute. PUBGren kasuan tresna berezi bat garatu behar izan dute hainbat orduz jolasten aritu diren jokalariei atseden bat hartu behar dutela abisatzeko.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

Datuak Babesteko espainiako Bulegoak (AEPD) 250.000 euroko isuna ezarri dio La Ligari honek bere aplikazio ofizialaren bidez gardentasun printzipioa urratu omen duelako. Antza denez, aplikazioaren bidez LaLiga partikularren telefonoetaz baliatzen zen lizentziarik gabe futbol partidak eskaintzen zituzten tabernak antzemateko.

37


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Udan ere gazteon eskubide eta beharrak buruan izan ditzagun Uda heltzen denean badirudi erritmoa jaitsi egiten dela eta iraila arte hainbat kontu bigarren maila batean geratzen direla. Oporrak direla, hiri eta herrietako jaiak datozela eta eguraldi hobearekin bestelako planak sortzen direla. Zoritxarrez, hainbat kontu ez dira gazteon egunerokotik aldentzen. Batetik, jada berez gazteok pairatzen dugun prekarietatea areagotzen da. Urtaroko hainbat lanpostu sortzen dira, ez beti baldintza egokienetan. Ez dira arraroak ezta gutxi behinbehinekotasuna eskaintzen dutenak, etorkizunean zer gertatuko den jakin gabe. Era berean, zoritxarrez, ohikoa da lan hauetako batzuetan ordu extrak sartu behar izatea, horrek gazteon bizitzan duen eraginarekin. Gazteak garelako eta gure lehen lana delako edozein baldintza onartu behar ditugunaren ideia nahiko zabaldua dago gizartean. Eta eskainitakoari ezezkoa emanez gero bigarren edo hirugarren batek baiezkoa emango dionarena. Kontziente izan behar gara horrek guztiak gazte baten bizitza proiektuan duen eraginaz. Batez besteko emantzipazio tasa atzeratzen doa, ezin diogu ekin proiektu autonomo bati eta, ondorioz, dena atzeratzen da. Etorkizunari begira erronka mordoa sortuko ditu horrek. Gure ongizatean eta osasunean duen eragin zuzena ahaztu gabe. Emantzipazio prozesua aipatuta, ezin ahaztu etxebizitzaren egoera. Alokairuen igoeraz eta horrek dakartzan arriskuez hainbat eragilek abisatu badugu ere, bilakaera ez da eten. Gradualki prezioak gora doaz eta, honela, gentrifikazioa eta horren ondorioak gure artean ditugu. Turismoaren gorakadak eta egun batzuetarako sortu diren alokairu zerbitzuek hor duten eragina aztertzeko unea da beranduegi izan baino lehen. Errealitatea ezagutzeko diagnosi bat egiteko unea da, azaleratzen duena mahai gainean jartzekoa eta behin datu guztiak ezagututa neurriak hartzekoa.

Eta Berdintasuna, zer?

Era berean, zoritxarrez, emakumeen eskubideen aurkako salatu beharreko hainbat jokabide

38

ematen dira. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako gizarte bat dugu jomuga, inolako arrakalarik gabekoa. Horregatik, 2016an, Gaur8 lantaldearen laguntzarekin Indarkeria Matxistaren aurkako eta Indarkeria LGTBI+fobikoaren aurkako protokoloak garatu genituen. Ordutik bost egunean behin aktibatu behar izan ditugu 16 eta 30 urte bitarteko emakume bati emakume izateagatik eraso egin diotelako edo adin tarte berdineko gizon bati eraso egitea egotzi diotelako. Eta, gainera, askotan aktibazio bakoitzean kasu bat baino gehiago salatu dugu. Horregatik egin genuen #GukEzetz kanpaina eta uda honetan jarrera berdina eskatzen dugu: ikusitako erasoen aurrean 0 tolerantzia, inplikazioa eta ahal den neurrian erasoa jasan duen emakumea lagundu; indarkeria matxistaren eta antzeko jarreretan dauden sustraiei aurka egin kritikoki aztertuz norbere burua eta ingurua; eta konpromiso publikoa erakustea. Horri aurre egiteko hezkidetzaren garrantzia izugarria da. Izan ere, hezkuntza formalaren zein ez formalaren bitartez gure egunerokoan hainbat jokaera, balore eta balio barneratzen ditugu. Ostean erreproduzituko ditugunak gainera. Honekin estuki lotuta, politika publikoetan generoikuspegia eta berdintasuna zeharkako balore bezala txertatzea ezinbestekoak dira. Gizartera bideratzen den politika ia orok baitu eragina gazteongan. Horregatik da hain garrantzitsua departamentu eta sail ezberdinen arteko lankidetza. Eta egunerokoan sekulako lana egiten duten eragile guztiekin elkarlanean aritzea. Denok dugunez helburu berdina, zergatik ez josi sare bat? Indarrak batuta ziur emaitza hobeak lortzen direla. Begi-bistakoa da ez dela adostasunik egongo %100ean, baina bidea egiten hasteko gutxieneko akordio bat lortzea ez da zaila izango. Ostean, bakoitzak bere metodologia eta baliabideak erabilita berdintasun erreala lortzea errazagoa izango da.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina



Euskadiko gazteriaren erdia baino gehiago atzerrira prest joateko prest Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 57,1 prest ageri da atzerrira joateko lan interesgarri baten truke. Hori bai, euskal gazteak ez daude edonora joateko prest. Horrela, bakarrik Europako herrialderen batera joateko prest dauden gazteen kopurua % 8,9koa da eta Espainiako beste autonomia-erkidego batera edo batzuetara baina ez atzerrira joateko prest direnak % 10,2 lirateke. Pasa den hamarkadaren amaieran hasi zen krisialdi ekonomikoarekin batera euskal gazteek atzerrira joateko duten prestutasuna nabarmen hazi zen. Ekonomiak hobera egin omen duen arren, atzerrira joateko prest diren gazteen ehunekoa neurri berean mantentzen da. Zifrarik altuena 2015ean jaso zen (% 59,0); zifrarik txikiena, berriz, 2008koa da (% 40,7), hots, krisialdi ekonomikoa hasi aurrekoa. Euskaditik kanpo lan egiteko prestasun handiagoa dute ikasleek, langabezian daudenek baino (% 65,9 eta % 50,7 hurrenez hurren), eta bi talde horiek dute gaur egun lanean ari direnek baino prestasun handiagoa (% 45,5).

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

40

Lan interesgarriren bat eskainiz gero, bizilekuz aldatzeko prest ageri diren 16 eta 29 urte bitarteko gazteen bilakaera (%) (%)

2000

2004

2008

2011

2013

2015

2017

Bai, munduko edozein lekutara

22,7

22,0

22,1

37,0

39,0

40,0

38,0

Europar batasuneko edozein lekutara

6,7

5,4

7,0

8,1

11,2

10,5

8,9

Espainia barruan izanez gero

17,2

15,0

11,6

7,8

8,1

8,5

10,2

EUSKADITIK KANPO JOATEKO PRESTASUNA

46,6

42,4

40,7

53,0

58,4

59,0

57,1

Euskadi barruan izanez gero

20,0

19,6

17,7

13,6

11,3

9,8

13,3

Inguruko udalerri batera bada

8,5

6,7

13,1

6,0

6,0

6,2

6,1

Ez zaude ziur, lekuaren arabera

12,6

17,5

12,6

12,3

8,6

9,5

16,1

Ez, inola ere ez

10,9

12,4

14,0

13,8

13,3

13,2

5,9

1,4

1,4

1,8

1,3

2,3

2,2

1,6

100

100

100

100

100

100

100

Ed/Ee Guztira

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Gazteak eta Enpleagua Euskadin 2017)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz • Tfnoa.: 945 019539 Fax: 945 016935 • http://www.gazteaukera.euskdi. eus • gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Joaquin Jose Landazuri, 3. 01008 Gasteiz • Tfnoa.: 945 181 700 / 670 281 700 • www.araba.eus/ gazteria • www.facebook.com/infogaztea. araba • www.twitter.com/infogaztea • www. instagram.com/infogaztea • Informazioa@ gazteria.araba.eus Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Vitoria-Gasteiz. Tfnoa.: 945 161330 • http:// www.vitoria-gasteiz.org/omij • http://www. vitoria-gasteiz.org/gazteria • http://twitter. com/vg_gazteria • http://www.netvibes. com/omij • coordinaomij@vitoria-gasteiz. org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. UnibertsitatePabiloia Apraiztarrak 1- 01006 Gasteiz • Tfnoa.: 945 014336 Faxa: 945 013670 • https://www.ehu.eus/es/web/araba/ gazteentzako-informazio-zerbitzua • oij-ar@ ehu.es

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1 48009 Bilbo • Tfnoa.: 94 4068000 • http:// www.gaztebizz.eus Gazteria eta Kirol Saila Gazteria Zerbitzua Bilboko Udala. Aznar eraikina. Venezuela plaza 2 – (4. Solairua) 48001 Bilbo • Tfnoa.: 94 4204394 Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • Tfnoa.: 94 6363769 • E-Posta: gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g 48340 AmorebietaEtxano • Tfnoa.: 94 6300649/ 94 6300650 • http://www.ametxgazteria.net • gazteinfo@ ametx.net • Facebook: www.facebook. com/ametxgazteria • Twitter: Twitter.com/ ametxgazteria Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • Tfnoa.: 94 6001876. Web orria: http://www.arrigorriagagaztea. info. http://www.arrigorriaga.net/eu-ES/ Zurezerbitzura/Gazteria/Orrialdeak/default. aspx • gaztegunea@arrigorriaga.org • Facebook: Arrigorriagako GIB Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 48870 Artzentales • Tfnoa.: 638 050762 • E-Posta: gazteplana@ enkarterrialde.org Facebook: https://es-es. facebook.com/gaztenkar Informazioa: Telefono bidezko arreta zerbitzua. Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • Tfnoa.: 94 6800240 • Web orria: http:// balmaz.org/ • info@balmaz.org • Facebook: http://www.facebook.com/balmasedagaztea Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • Tfnoa.: 94 4789596 / 94 4789599 • Whatsapp: 688639935 • http://www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org • cij@barakaldo.org • Facebook: https:// es-es.facebook.com/pages/Gazte-BulegoaBarakaldo/115251908539968 Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • Tfnoa.: 94 4666430 • E-Posta: zirtzart@basauri. net • Facebook: http://www.facebook. com/zirtzartbasauri Twitter, Instagram: zirtzartbasauri

Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 (1. solairua) 48370 Bermeo • Tfnoa.: 94 6179158 • http://www.giz.bermeo.org • giz@bermeo.org • Facebook, Instagram, Tuenti: Giz Bermeo • Twitter: https:// twitter.com/gizbermeo Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • Tfnoa.: 688 629965 / 9445460350 (Goizez) Web orria: http://www.gaztetxorierri.eus • E-Posta: gib@txorierri.eu • Facebook: txorierriko.gib / GaztE-Txorierri • Twitter: https://twitter.com/txorierrikogib Informazioa: Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • Tfnoa.: 94 6030030 Fax: 94 6200967 • Web orria: informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • Tfnoa.: 94 6025891 Fax: 94 6025892 Web: www.gaztetxorierri.eus • E-Posta: gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • Tfnoa.: 943 708700 • E-Posta: oijgib@udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. (Etxebarriko Gaztegunea) Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • Tfnoa.: 94 4261861 • http:// www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net • Facebook: https://www.facebook.com/ mugarri.gazteetxeaetxebarri • Twitter: https://twitter.com/mugarrikoak Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • Tfnoa.: 618 645690 • E-Posta: gazteplana@ enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, 2 48300 GernikaLumo • Tfnoa.: 94 6270215 • E-Posta: gazteger@sarenet.es • Facebook: https:// eu-es.facebook.com/gernika.gazteinfo Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • Tfnoa.: 94 4660353 Fax: 94 4660121 • E-Posta: gaztebulegoa@getxo. eus • Facebook: https://www.facebook. com/gaztebulegoagetxo Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • Tfnoa.: 94 6774000 Fax: 94 6774005 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • Tfnoa.: 94 6690877 Fax: 94 6690564 Web: http://www. gugaz.org • E-Posta: info@gugaz.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • Tfnoa.: 94 4055850 Fax: 94 4055089 • Web: http:// www.kulturleioa.com/agenda/actividades/ gaztegunea/?lang=es • Twitter: @ GazteguneaLeioa • gazte@leioa.net Mañariko Gazte Informazio Gunea. Andra Mari kalea 1, 48212 Mañaria • Tfnoa.: 94 6818998 • E-Posta: kultura.manaria@ bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Elorriaga 3, 48100 Mungia • Tfnoa.: 94 6553353 • Email: mungia.gib-oij@astiune. com • Facebook: https://es-es.facebook. com/mungia.gazte Muskizko Gaztegunea. Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • Tfnoa.: 94 6708037 • http://www. muskizkogaztegunea.blogspot.com/ Blog: http://muskizkogaztegunea.blogspot. com.es/ Facebook, • Twitter: muskizko gaztegunea • E-Posta: gaztebulegoa@ muskiz.com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 (atzealdea), 48410 Orozko • Tfnoa.: 94 6339945 • E-Posta: infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25 48620 Plentzia • Tfnoa.: 94 6770989 • E-Posta: gazteinfo.plentzia@ bizkaia.org Portugaleteko Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • Tfnoa.: 94 4729313. • Web: http://www. gazteriaportugalete.org • gazteria@ portugalete.org Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • Tfnoa.: 94 4729284 / 94 4616638 Web: http://www. gazteriaportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • Tfnoa.: 94 4836110 • E-Posta: gaztebox@santurtzi.net • Facebook: https:// www.facebook.com/gaztebox.santurtzi • Twitter: @gaztebox Sodupeko Gazte Informazio Gunea. Kadagua z/g, 48830 Sodupe • Tfnoa.: 946693736 • Web: http://www.gugaz.org • info@gugaz.org Sopelako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopela • Tfnoa.: 94 4065505 Fax: 94 4065505 • http:// sopelanagaztea.blogspot.com http:// sopelaudala.org • E-Posta: oij@sopela.eus Ugaoko Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • Tfnoa.: 94 6322014 • E-Posta: gazteinfo. ugao@ortzadar.es Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • Tfnoa.: 94 4956127 / 4950601 • cijsestao@sestao.net Urduñako Gazte Informazio Gunea Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • Tfnoa.: 945 383003, luzapena: 50 • E-Posta: kultura@urduna.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa / Zallako Gazte Zentroa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • Tfnoa.: 94 6391396 • oij@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1 behea. 20140 Andoain • Tfnoa.: 943 593911 Fax: 943 304222 • www.gaztelokala. com • gibandoain@gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • Tfnoa.: 943 252065 • http://www. gaztebulegoa.eus • gaztebulegoa@arrasate. eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gztebulegoa • Twitter: https://twitter.com/ gztebulegoa Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. 20115 Astigarraga • Tfnoa.: 616599334 • http://www.astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • Tfnoa.: 943 026027 • http://www. artxamendi.eus • gib@euskalnet.net • Facebook: https://eu-es.facebook.com/ gazteinformazioaazkoitian • Twitter: @ gztinfoazkoiti Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • Tfnoa.: 943 157160. • Web: http://www.azpeitia.eus Email:gib@azpeitia.eus • Facebook: https:// es-es.facebook.com/pages/Azpeitiko-GazteInformazioa/183942315027342 Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia • Tfnoa.: 900 110111 / 943 472617 Fax: 943 473089 • http://www.gipuzkoangazte. eus • gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gipuzkoangazteorria • Twitter: https://twitter. com/gipuzkoangazte

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1, 1go solairua. 20003 Donostia • Tfnoa.: 943 481435/ 943 481435 Fax: 943 481436 • E-Posta.: gazteinfo@donostia.eus/ gazteria@donostia.eus • http://www. donostiagaztea.org/gazteinfo Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Santa Ana, 2, atzealdea. 20870 Elgoibar • Tfnoa.: 943 741050 • http:// www.elgoibarkogazteinformazioa. info/ • gazteinformazioa@elgoibar.net • Facebook: https://www.facebook.com/ elgoibargig • Twitter: https://twitter.com/ elgoigazte Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • Tfnoa.: 943 449640 Fax: 943 449656 • http://gaztebulegoa. errenteria.eus • gazteria@errenteria.eus • Facebook: https://es-es.facebook.com/ ErrenteriakoGaztebulegoa Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Haur eta Gazteria Arloa. Hernaniko udala, Gudarien plaza, 1-4. Solairua. 20120 Hernani • Tfnoa.: 943 575435 / 943 337004 • http://www.hernani.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gaztetuhernani/ • Twitter: https://twitter. com/gaztetuhernani Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • Tfnoa.: 943 644752 • E-Posta.: gip@hondarribia.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ GazteenZerbitzua Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Kultur gunea CBA. San Juan Arria. 20302 Irun • Tfnoa.: 943 505444 / 943 505440. Whatsapp: 607 771 173 • http://www.irun. org/igazte E-Posta:igazte@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztelekua. Jaizkibel plaza 14 20160 Lasarte-Oria • Tfnoa.: 943 376 181 • http://www.kultura.lasarte-oria.eus • gazteleku@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • Tfnoa.: 943 737203 Fax: 943 737161 • www.gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • Tfnoa.: 943 718257 • http://www. oñati.eus • E-Posta.: gazteinformazioa@ onati.eus Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea z/g, 2. solairua – 3. gela 20240 Ordizia • Tfnoa.: 943 805634 • http://www.ordizia.eus. Web-bloga: www.gipuzkoangazte.infor/ ordizia • gazteria@ordizia.eus • Facebook: www.facebook.com/GazteInformazioa. Ordizia • Twitter: @GazteriaOrdizia Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triangulua 1. 20400 Tolosa • Tfnoa.: 943 670383 Fax: 943 670300. Web: http:// www.tolosa.eus Email: gazteria@tolosa. eus Urnietako Gazte Informazio Gunea. Idiazabal 13, 20130 Urnieta • Tfnoa.: 943 333973 • http://www.urnieta.eus • E-Posta.: gazteinformazioa@urnieta.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ GazteguneUrnieta Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Berria, 79 20150 Villabona • Tfnoa.: 943 694787 • http:// www.villabona.eu/es/ • gazteria@ villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • Tfnoa.: 943 005122 Fax: 943 005207 • http://www.zarautzgazte. com • gazteinformazioa@zarautz.eus

41


‘Helduarora Igarotzeko’ hezkuntza Programak laguntza eskainiko die behar bereziak dituzten gazteei Nafarroako Hezkuntza Departamentuak behar bereziak dituzten 16 eta 22 urte bitarteko ikasleei beren garapenerako trebetasunak garatzen lagundu nahi die Nafarroako Hezkuntza Departamentuak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei zuzendutako programa bat garatu du. Helduarora Igarotzeko izena duen programa lau ikasturtetan garatuko da, ikasleak 22 urte bete bitartean. Programaren helburu nagusia da ikasleen egokitzapen trebetasun batzuk garatzea, ikasleen garapen pertsonala, ongizate fisikoa eta natur-inguruneetako parte-hartzea sustatzea. Azken finean, behar bereziak dituzten ikasleen bizi kalitatea hobetu nahi da. Programa azken urteetan desgaitasunen bat duten pertsonak ikusteko moduan izan den aldaketaren ondorioa da. Horrela, pertsona horiek dituzten arazoak nabarmendu beharrean, arreta eskaintzen zaio pertsona horien bizi-kalitateari. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak garatu duen programa berriak pertsona horiekin ikasgelan lan egiteko modua berrikustea, aldatzea eta eguneratzea erabaki du. Aldaketen artean, adibidez, curriculuma egokitu da funtsezko alderdi moduan bizimodu independentea (pertsonalki nahiz gizartean), irisgarritasun unibertsala edo egokitzeko trebetasunak

42

finkatzeko. Programa, gainera, ikasle bakoitzaren premietara eta horrek banako lan-planean garatzen duen esperientziaeremura egokituko da. Programan zehar, desgaitasun intelektuala eta garapen-arlokoa medio hezkuntza-premia bereziak eta iraunkorrak dituzten ikasleek oinarrizko jarduera hauetarako trebetasunak hartuko dituzte: norberaren zaintza, elikadura eta hidratazioa; komunikazioa eta autodeterminazioa; beste

pertsonekin erlazionatzea; aisiaz eta denbora libreaz gozatzea eta horietan parte hartzea; edo lanerako trebetasunak hartzea. Behin Oinarrizko Hezkuntza Derrigorrezkoko ikasketak amaituta, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek ondorengo prestakuntza egiten jarrai dezakete hezkuntzaeszenatoki ezberdinetan, Nafarroako hezkuntza bereziko lau zentrotan edo HIPeko ordezko gelan.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina


Sarituak Nafarroako bederatzi ikastetxe zaborraren inguruan egindako proiektuengatik Nafarroak hondakinen % 12 murrizteko eta etxekoen % 75a berrerabiltzeko eta birziklatzeko erronka du 2027rako Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko Nafarroako Gobernuaren Bulegoak Nafarroako ikastetxeek hondakinen prebentzio eta kudeaketa arloan egindako jarduera berritzaileak saritzeko lehiaketa antolatu du. Aurtengoa lehenengo edizioa izan da eta irabazleak aukeratzeko, epaimahaiak aintzat hartu du gai horretan eragin-eremua eskolatik harago zabaltzeko nahiz hondakinak kudeatzerakoan eskolan bertan nahiz herrian oihartzun positiboak sortzeko gaitasuna. Lehiaketa hiru atal nagusitan banatu da: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. Guztira Nafarroa osoko 21 ikastetxe aurkeztu dira eta irabazleak honako hauek izan dira. Lehen Hezkuntzari dagokion atalean lehen saria Zubiriko Gloria Larrainzar Ikastetxe Publikoak jaso du Ingurumenetik plastikoa ezabatzea proiektuarengatik. Atal horretan, bigarren saria Tuterara joan da, San Miguel de Larraga HLHIP ikastetxera, hain zuzen ere. Bigarren Hezkuntzari dagokion atalean irabazlea IruĂąeko Iturrama BHI Institutua izan da Iturrama berdea proiektuarengatik. Atal honetan

bigarren sariaren irabazlea Garesko Padres Reparadores Ikastetxea izan da. Lanbide Heziketari dagokionez, lehenengo saria Corellako Goi Mailako Arte eta Diseinu Eskolak irabazi du Birziklatuaz guztiok irabazten dugu eta Corellak gehiago proiektuari esker. Bigarren saria, berriz, Azkoiengo Ribera del Arga BHI Institutuarentzat izan da. Bi asteetan zehar, lehiaketara aurkeztutako proiektuak Hezkuntza Departamentuaren atarian erakutsiko dira, eta horien bideoak

kontsulta daitezke Prebentzio Bulegoaren web orrialdean.

Zaborrilla familia

Horrez gain, proiektu berritzaileak saritzeko ekitaldian, Zaborrilla familiari buruzko bideoak aurkeztu dira, eta horietan etxean hondakinak ez bereizteko erabili ohi izan diren lau mito antzezten dira. Gogoratu behar da Nafarroak hondakinen %12 murrizteko eta etxekoen %75a berrerabiltzeko eta birziklatzeko erronka duela 2027rako.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina

43


Agenda Uztailak 2

• MADELEINE PEYROUX + MARC MARTÍN TRIO. Muxikebarri. Getxo. 21:00.

• KORRONTZI. Urgitxieta plaza. Sopela. 21:00.

• ADI!. Plateruena. Durango. 21:00. • RAY FERNÁNDEZ. Modelo Aretoa. Zarautz. 20:00. • ANDREA MOTIS + CLAUDIO JR. DE ROSA 4ET. Muxikebarri. Getxo. 21:00.

Uztailak 7

• ERABATERA+SIDECARS. Santurtzi. 22:30.

Uztailak 4

Uztailak 8

• BEIRUT. Kursaal. Donostia. 20:00.

Uztailak 3

• JULIAN LAGE TRIO + SZYMON KLEKOWICKI SEXTET (GETXO JAZZ). Muxikebarri. Getxo. 21:00.

Uztailak 5.

• FREDI PELAEZ TRIO. Burugorri Ostatua. Itziar. Deba. 23:00. • THE LUCILLES. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00. • GRISES. Dabadaba. Donostia. 21:00. • DE VACAS. Frontoi txikia. Zarautz. 23:30. • FREDI PELAEZ TRIO. Burugorri. Itziar. Deba. 23:00. • KENNY BARRON TRIO + JOSÉ ÁNGEL LORENTE 5TET. Muxikebarri. Getxo. 21:00. • WAX & BOOGIE. Santa Clara Kultur Zentroko anfiteatroa. Portugalete. 21:00. • GOZATEGI. Foruen plaza. Mungia. 24:00. • TRAVELLIN’ BROTHERS. Foruen plaza. Mungia. 23:00.

Uztailak 6

• AMAIA URZAINKI. Kurutzesantu Museoa. Durango. 20:30. • THE GODDAMN GALLOWS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • IKER LAUROBA. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00. • HUNTZA. Txosnagunea. Mungia. 24:00. • EFECTO MARIPOSA + SORAYA. Foruen Plaza. Iruña. 23.30

44

• MR GROOVY & THE BLUE HEADS. Santa Clara Kultur Zentroa. Portugalete. 21:00. • KOMA + MAFALDA. Foruen Plaza. Iruña. 23.30.

• LOS LUCIANS + AMAYA ARBONIÉS. Foruen Plaza. 23.30 Iruña.

Uztailak 10

• FREDI PELÁEZ ORGAN TRIO. Plateruena. Durango. 21:00.

Uztailak 11.

• TRISTTAN MOURGUY. La Réserve. Donibane Lohizune. Arratsean. • HAGOAN + HUNTZA. Foruen Plaza. Iruña. 23.30.

Uztailak 12.

• AYAX Y PROK + LA FURIA. Foruen Plaza. Iruña. 23.30.

Uztailak 13

• GATIBU + LA IRA. FORUEN PLAZA. Iruña. 23.30. • LUKE AMSTRONG + LOS HORMIGONES. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:00. • LOLA INDIGO. Herriko Plaza. Barakaldo. 23.30. • COTI. Santurtzi. 23:00.

Uztailak 17

Uztailak 18

• MODUS OPERANDI + TREMENDA JAURÍA. Txosnagunea. Santurtzi. 22.30. • COLAJETS, KARTZAROT, VALKYRIA. 22:00h. Santurtzi.

Uztailak 19

• DESORDEN + LA PUTA CIÉNAGA + GORA HERRIA. Txosnagunea. Santurtzi. 22.00. • TRUDY LYNN & HER BLUES BAND. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 22:00. • ESNE BELTZA. Herriko Plaza. Barakaldo. 23.00. • LA CASA AZUL. Santurtzi. 23:00.

Uztailak 20

• FIVE PENCE GAME, PIXALINO & PAPAYO SALVADOR DJ. Alboka. Donostia. 20:00. • DAMA BELTZAK. Kutxa Kultur Plaza. Donostia. 20:00. • LA PEGATINA. Herriko plaza. Barakaldo. 23.30.

Uztailak 25.

• BARBIS. Santa Clara Kultur Zentroa. Portugalete. 13:00. • WAVE RAVE: CRISTAL FIGHTERS + BELAKO + HINDS + NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO. Bermeo.

Uztailak 14

Uztailak 30.

Uztailak 16.

Abuztuak 3.

• BERRI TXARRAK. Kobetamendi. Bilbo. 19:00. • CAMELA. Santurtzi. 22:30.

• KAOS URBANO + MAFALDA. Txosnagunea. Santurtzi. 23.00.

• PROPAGANDHI + ADRENALIZED + LA ARMADA. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:00.

• LATITUD 43. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00.

GAZTEBERRI #150 | 2019 Ekaina



Erakusketak Bilboko Arte Ederren Museoa • Ignacio Zuloaga (1870-1945). 2019ko urriaren 19ra arte. • “Zubietako Goyak. Adán de Yarza familiaren erretratuak”. Irailaren 1era arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Jenny Holzer. Zera deskribaezina. Irailaren 9ra arte. • “Itsas paisaiak”, Gerhard Richterren erakusketa. Irailaren 9ra arte. • “Atarian”, Lucio Fontanaren erakusketa. Irailaren 29ra arte. • “Atzera Begira. Giorgio Morandi eta antzinako maisuak”. Urriaren 6ra arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • Mikel Lertxundi. Uztailaren 18tik urriaren 13ra arte.

Bizkaiko Arkeologi Museoa. Bilbo • “Lehoiak elurretan. Arrikrutzeko lehoia”. Uztailaren 14ra arte.

AZ Azkuna Zentroa. Bilbo • “Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa”. Irailaren 15era arte.

Rialia Industria Museoa. Portugalete • “Blade Runner”. Uztailaren 16tik Azaroaren 24ra arte.

Arrantzaleen Museoa. Bermeo • “Euskara ibiltaria”. Irailaren 17ra arte.

Euskal Itsas Museoa. Donostia • “Juan de Alcega. Jostun unibertsala”. Irailaren 29ra arte.

San Telmo Museoa. Donostia • “Hello, Robot. Diseinua gizakia eta makinaren artean”. Irailaren 29ra arte. • Hamabostaldiak 80 urte. Uztailaren 6tik 2019 Irailaren 1ra arte.

Kutxa Kultur Artegunea. Donostia • “Vivian Maier. Argazkilari errebelatua”. Urriaren 20ra arte.

Kutxa Kultur Plaza. Donostia • Artea zuzenean: Irati Laburu. Uztailaren 3tik Uztailaren 27ra arte. • “Euskalifornia”, Zach Cordnerren argazki erakusketa. Uztailaren 14ra arte.

Cristobal Balenciaga Museoa. Getaria • “Cristóbal Balenciaga, moda eta ondarea. Testuinguruak”. 2020ko urtarrilaren 12ra arte.

Kur Art Gallery. Donostia • “Orgánico” Luis Olasoren margoen erakusketa. 2019ko Irailaren 7ra arte.

Artium Museoa. Gasteiz • Oroi. Queda Mucho Pasado Por Delante. Abuztuaren 25era arte. • “Nos(yo)otros”, Juan Carlos Meanaren erakusketa. Irailaren 15era arte.

Zabalgana Gizarte etxea. Gasteiz • FotoArte 2019 erakusketa.Uztailaren 5etik Uztailaren 15era arte.

Arabako Arte Ederren Museoa. Gasteiz • “Juan Celaya. Arte bildumagilea”. Urriaren 13ra arte.

BIBAT. Arabako Fournier Karta Museoa. Gasteiz • “Jatorria”. Urriaren 31ra arte.

Nafoarroako Unibertsitate-Museoa. Iruña • “El no retorno”, Cecilia Paredesen erakusketa. Irailaren 1era arte. • “Small data LAB”. Daniel Canogarren erakusketa. Urriaren 6ra arte.

Nafarroako Museoa. Iruña • “Hiato”, Carlos Irijalbaren erakusketa. 2020ko Martxoaren 22ra arte.

Jorge Oteiza Fundazio Museoa. Egüés • “Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 programa”. Urriaren 27ra arte.


etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.