±18 58 oct2016

Page 1

¹18 ¡ presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza

2016-17 ikasturte berria Etxeko lanak. Bai ala ez? Euskadik du ingeles-mailarik onena Estatu mailan

www.etorkizuna.eus

Gazteria

Neska gazteen ia erdiak bere burua lodi ikusten du Igo da tratu txarrak pairatu dituzten neska gazteen kopurua

urria 2016

... eta gehiago Giza Eskubideak IGazte BGazte

58



urria 2016

58

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eus

4

800.000 euro inguru Lanbide Heziketan ekintzailetza sustatzeko

5

EAE eta Nafarroa dira Estatuan ingeles-mailarik onena duten erkidegoak

6

Lanbide Heziketa berriaren inguruko hausnarketa HETELen eskutik

8

Passion for Knowledge: puntako zientzialariak eta ikasleak elkarrekin

10

Aldaketa gutxi eta ziurgabetasuna hasi berria den ikasturtean

12

Euskadiko Lanbide Heziketa eta La Caixa enpresa sorkuntzaren alde

14

Etxeko lanak. Bai ala ez?

giza eskubideak 16

koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza, Jon Lasa, Patricia Aldama, Amaia García, Naiara Pardo, Cristina Domínguez. Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eus Lege Gordailua: BI - 716 - 09

Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak memoria eta biktimen inguruko politika publikoen inguruko ikuspegia adostu dute

8

10

gazteria 20

Neska gazteen ia erdiak bere burua lodi ikusten du

22

Igo da tratu txarrak pairatu dituzten neska gazteen kopurua

26 28

Igazte. BGazte.

20

Argitaratzailea

LAGUNTZAILEAK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du


hezkuntza

Euskadi unibertsitateikasle gehien dituen erkidegoetako bat da

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

4

Euskadi da, Asturiasekin batera, biztanleria gaztearen artean unibertsitate ikasle gehien dituen autonomia erkidegoa. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren % 54,2k unibertsitate- ikasketak burutu edo burutzen ari da; hots, gazteriaren erdia baino gehiago. Kontuan izan behar da Europa mailan unibertsitate-ikasleen batez bestekoa % 38,7koa dela. Estatumailan, Euskadi da sailkapen horretako lehen postuan eta jarraian, Asturias (% 52,9), Madril (% 50,8) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (% 47,9) aurkituko lirateke. Txanponaren beste aldean, berriz, Andaluzia (% 32,3) eta Balear Uharteak (% 29,1) aurkituko lirateke. Estatuko batez bestekoa, Eurostatek 2015. urteari dagozkion emandako datuen arabera, 40,9koa izango litzateke.

800.000 euro inguru LHn ekintzailetza sustatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 770.000 euro bideratuko ditu Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan berrikuntza eta ekintzailetza egitasmoak sustatzeko. Diru kopuru horri esker, aipatu ikastetxeetako irakasleak liberatzeko aukera izango da berrikuntza eta ekintzailetza proiektuak gauza ditzaten. Dirua jaso ahal izateko, proiektuek Lanbide Heziketako IV. Planak definitzen dituen ildo estrategikoekin bat egin beharko dute, hots, berrikuntza aplikatua eta ekintzailetza aktiboa. Horrela, ekoizpen-sektoreetan zein produktibitatearen alorrean ematen ari diren aldaketei erantzuna eman beharo diete diruz laguntzen diren egitasmoek.


EAE eta Nafarroa dira Estatuan ingeles-mailarik onena duten erkidegoak Education First hizkuntza-eskolak egin duen EPI 2015 txostenaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoa (61,94) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (61,28) dira, batez beste, Espainian ingeles hizkuntza- mailarik altuena duten bi erkidegoak. Education First-ek burutzen duen EPI 2015 txostenaren arabera, EAE da Estatuko erkidegoen artean mailarik altuena duena. EAE zein Nafarroaren

kasuan, txostenak oso maila altua dagoela azpimarratzen du. Txostenak azpimarratzen duenez, 2014 eta 2015 artean estatuan zen ingeles- mailak okerrera egin zuen. Mailarik kaxkarrena duten erkidegoak Murtzia, Valentzia eta Gaztela-Mantxa izango lirateke.

Urruzunotarrak Gehituz literaturaekimena urte luzez indarrean izan zen Urruzuno literatura lehiaketaren jarraipena da. Ekimen horren xedea Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da. Aurtengoa 31. edizioa izan da eta, guztira, 151 izan dira aurkeztutako lanak eta epaimahaiak 20 sari eta 22 aipamen eman ditu. Epaimahakideak honakoak izan dira: Castillo Suarez, Katixa Agirre, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Urtzi Urrutikoetxea. Sarituak izan diren lan guztiekin Eusko Jaurlaritzak liburu bat argitaratuko du Sagastiberri bilduman. Irabazleak honakoak izan dira: Mikel Eizagirre, Irati Jauregi, Idoia Granizo, Inge Revuelta, Manez Ormaetxe, Irati Ramos, Miren Aizpuru, Peru Amorrortu, Patricia GutiĂŠrrez, Nadin Hussein, Lur Gaztelumendi, Miren Etxeberria, Nerea Mendiburu, Saioa Etxegia, Maddalen Omaetxeberria, Iker Ondartza, Olatz martiartu, Maddi Aiestaran, Mattin Apaolaza, Lur Gaztelumendi eta Josu Ibarguren. Sari-banaketaren ekitaldia irailaren 9an egin zen Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan eta horren aurretik, saridunek Elgoibarko Aubixa baserrian bost egunetako egonaldia egin zuten beren sormena lantzen hainbat literatura-tailerretan. Bertan, besteak beste, Yolanda Arrieta, Maite Franko eta Jon Martin lagun izan zituzten.

hezkuntza

Euskadi 61,94 Nafarroa 61,28 Katalunia 59,65 Madril 59,48 Kanariak 59,39 Kantabria 59,25 Balear Uharteak 59,09 Galizia 58,82 Asturias 57,51 Aragoi 57,18 Andaluzia 57,12 Gaztela eta Leon 55,73 Extremadura 54,82 Murtzia 54,45 Valentzia 54,13 Gaztela-Mantxa 53,48

Urruzunotarrak Gehituz literatura lehiaketako irabazleak

5 Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

INGELES HIZKUNTZAREN EZAGUTZA MAILA ESTATU MAILAN. EPI 2015 TXOSTENA


hezkuntza

Lanbide Heziketa berriaren inguruko hausnarketa HETELen eskutik

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

6

LH Duala, ETHAZI, ekintzailetza, berrikuntza aplikatua eta enpresekiko harreman berriak aztertu dira Gasteizen izandako jardunaldian Pasa den irailaren 2an, Gasteizko Europa Jauregian, eta HETELek antolatuta, Euskal Lanbide Heziketaren esparruan ematen diren aldaketen inguruko hausnarketa egiteko topaketa antolatu zen. Guztira, HETEL osatzen duten 20 ikastetxeetako 600 irakasle inguru bildu ziren bertan eta, besteak beste, Lanbide Heziketa Duala, ETHAZI errendimendu handiko zikloetako metodologia, ekintzailetza, internazionalizazioa edota enpresentzako zerbitzuen inguruan aritu ziren. Egun bizi den egoeratik abiatuta, etorkizunean izan daitekeen ikastetxeeredu berria aztertzea izan da topaketa horren xede nagusienetako bat. Izan ere,

oso aldakorra den testuinguru batean, ikastetxeek hainbat beharrei erantzuteko beharra izango dute. Behar horien artean, adibidez, honako hauek aurkituko lirateke: lanpostuetan beharrezkoak izango diren gaitasun tekniko zein zeharkakoak irakastea; lankidetzako metodologia aktibo berriak; ekintzailetza edota lan-bitartekaritza. Ikastetxeek enpresekin dituzten harremanen inguruan ere gogoeta egin zen. Etorkizunera begira, LHko ikastetxeak prestakuntza eta pertsona hornitzaileak izatetik zerbitzu teknologikoen hornitzaileak eta baterako proiektuetako laguntzaileak izatera pasatuko dira.


yi

nE u

rop e

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu

in dy USA

St

Stu

d y in Canada ud

y

in


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

8

Passion for Knowledge: puntako zientzialariak eta ikasleak elkarrekin DIPCk topaketa honekin zientzia eta ikerketarako bokazioak sustatu nahi ditu Bost Nobel saridun, hitzaldiak, topaketak, erakusketak, mahai-inguruak eta... ikasleak. Horiek izan ziren Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatzen duen ‘Passion for Knowledge’ topaketaren osagaiak. Bost eguneko iraupena izan duen hirugarren edizio honetan 4000 bisitari inguruk puntako zientzialariekin izateko aukera izan dute. Antolatzaileen aburuz aurtengo edizioa oso arrakastatsua izan da eta, ondorioz, orain arte hiru urtean behin antolatzen zen topaketa bi urtean behin antolatzeko aukera aztertuko dute. DIPCko presidente den Pedro Miguel Etxenikek azaldu zuenez, Passion for Knowledge 2018 gertuago dago baina topaketaren izaera mantentzen saiatuko direla azpimarratu du. Aurtengo edizioaren egoitza nagusia Donostiako Victoria Eugenia antzokia izan da eta, zenbait jarduera Eureka! Zientzia Museoan, UPV/EHUko campusetan, Bilbon eta Bordelen egin dira. Bisitarien artean, gehienak ikasleak izan ziren. Adibidez, irailaren 30ean, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan egindako hitzaldian, DBHko 350 ikaslek puntako zientzialariekin hitz egiteko

aukera izan zuten. Bertan izan ziren zientzialariak Elena Cattaneo, Pamela Diggle eta Dudley Herschbach izan ziren. Azken honek Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1986an. Ikasleek, gainera, galderak egiteko aukera izan zuten eta galderarik onenak egin zituztenei EDP-k sari bana eman zien.

Topaketaren amaieran, Donostia International Physics Center-ek urte hauetan guztietan zientziaren alde egindako lanarengatik Europako Fisika Elkarteak (EFE) emandako saria jaso zuen. Pedro Miguel Etxenikek berak jaso zuen saria EFEko presidente Christophe Rosselen eskutik.


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

10

Aldaketa gutxi eta ziurgabetasuna hasi berria den ikasturtean 373.117 ikaslek hasi dute Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitatez kanpoko ikasketetako ikasturte berria. LOMCE berean ez ezartzeak ziurgabetasuna sortu du Hasi da 2016-17 ikasturtea Euskal Autonomia Erkidegoan. Datu estatistikoei dagokienez, aldaketa gutxi aurkezten ditu ikasturte berriak, baina LOMCE legearen ezarpena dela eta ez dela ziurgabetasuna azaldu da. Izan ere, hau LOMCEren bigarren ikasturtea dugu. Pasa den ikasturtean, Lehen Hezkuntzako lehen, hirugarren eta bosgarren mailetan eta Oinarrizko Lanbide Heziketa berriko lehen

mailan ezarri ziren LOMCEk dakartzan berrikuntza edo aldaketak eta ikasturte honetan, aldiz, Lehen Hezkuntzako beste mailetan, DBHko bigarren eta laugarren mailetan, batxilergoko lehen mailan eta Oinarrizko LHko bigarren mailan ezarri beharrekoa da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek hasiera ofiziala eman zion 2016-2017 ikasturteari Bilboko Felix

Serrano Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean. Hasiera irailaren 7an izan zen, beste zenbait autonomia erkidego baino zenbait egun lehenago. Guztira 373.117 izango dira Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasketa mailetan bere ikasketak egingo dituzten ikasleak. Aurreko ikasturtearekin alderatuta %1eko igoera eman da baina Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan azken urteetan izan den


aurretik ez bereiztea edota errefortzu programak. Gogoratu behar da ikasturte honetan LOMCE bere osotasunean ezartzea eskatzen duela Espainiako Gobernuak baina Jaurlaritzatik behin eta berriro azaldu denez ez dira DBH eta Batxilergoko errebalidak burutuko. LOMCEk ezartzen duenez, errebalida horiek derrigorrezkoak dira titulua lortzeko eta, horrek, kezka sortzen du guraso zein ikasleengan. Gogoratu behar da, batxilergoko errebalidak ez duela datorren ikasturtera arte ondorio akademikorik izango. Momentuz Selektibitatea egingo da orain arte bezala eta Lehen Hezkuntzako 3. mailan LOMCEk eskatzen duen errebalida ere azken bi ikasturteetan bezala egingo da. Lanbide Heziketari dagokionez, azpimarratzekoa da matrikuletan izan den igoera, % 5,3koa, hain zuzen ere. Uriartek azaldu duenez, Lanbide Heziketak duen enplegagarritasun-tasa altuek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.

hezkuntza

hautatu du eredu hori. B ereduan, hots, eredu elebidunean, ikasleriaren % 18,9 arituko da; iaz baino 0,2 puntu gehiago. Uriarte sailburuak azpimarratu duenez, Jaurlaritzak ahalegin ekonomiko handia egin du bekei bideratutako dirukopurua handitzeko. Horrela, guztira 55 milioi euro bideratuko dira unibertsitatez kanpoko ikasketen beketara, hots, iaz baino milioi bat euro gehiago. Gainera, hala behar izanez gero, kopuru hori handitzeko konpromisoa ere azaldu du Uriartek. LOMCE dela eta sailburuak zer gertatuko denaren zain geldituko ez direla ohartarazi du. Hezkuntza arloko eragile guztiek LOMCEren eragin kaltegarriak saihesteko lan handia egin dutela azpimarratu eta Heziberri 2020 lan horren guztiaren ondorioa dela adierazi du Uriartek. Sailburuak azaldu duenez, Heziberri 2020ren zenbait alderdik Espainiako Gobernuaren errekerimendu judiziala jaso dute; adibidez, ikasleak garaiz

11 Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

beherakada mantentzen da. Ondorioz, jaiotzen beherakada dela eta, gero eta gutxiago dira hezkuntza-sisteman sartzen diren haurrak. Beherakada horrek, gainera, isla izan du Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan ere. 2 eta 5 urte bitarteko ikasleen artean matrikulazioa % 3,27an jaitsi da. Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere oreka handia dago sare publikoan eta itunpeko sarean ikasten duten ikasle kopuruen artean. Horrela, ikasturte honetan ikasleen % 50,9k sare publikoan ikasiko du eta % 49,1ak, berriz, itunpekoan. Hizkuntza ereduei dagokionez, gero eta nabarmenagoa da D ereduaren nagusitasuna. Haur Hezkuntzan, adibidez, ikasleriaren % 77,8k euskarazko ereduan eman du izena. Aurreko ikasturtearekin alderatuta, 0,7 puntuko igoera izan da eredu horretan. Txanponaren beste aldean gaztelania nagusi duen A eredua aurkituko litzateke. Haur Hezkuntzan sartu berri diren ikasleen % 4k bakarrik


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

12

Euskadiko Lanbide Heziketa eta La Caixa enpresa sorkuntzaren alde La Caixa Gizarte Ekintzak 113.700 euro bideratuko ditu Urratsbat programaren bidez ikasleek sortzen dituzten enpresak laguntzeko Euskadiko Lanbide Heziketak eta la Caixa Gizarte Ekintzak duela bi ikasturte sinatutako lankidetza-hitzarmena berritu dute. Hitzarmen horren helburu nagusia ikasleen ekintzailetza sustatzea eta bultzatzea da eta, horretarako, la Caixak Urratsbat programaren bidez Lanbide Heziketako ikastetxeetan sortzen diren enpresak finantzatuko ditu. Guztira, 113 700 euro izango dira gazte ekintzaileen egitasmoa sustatzeko bideratuko den diru-kopurua. Aipatu lankidetza akordioaren baitan, gainera, Ikaslan elkarteko ikastetxeek Erasmus+ programan praktikak egiteko aukeratzen dituzten ikasleentzako 52 beka ere eskainiko dira. Beka horiek, bidaia gastuak ordaintzeko laguntza izango dira. La Caixako ordezkariak azaldu

duenez, hitzarmen hori banketxeak gazte-langabezia murrizteko hartu duen konpromisoaren barruan aurkitzen da. Horretarako, ekintzailetza eta autoenpleguaren aldeko ahalegina indartu dute eta, horren ildora, gizarte bazterkeria arriskuan dauden per–tsonei lana errazteko Incorpora programa diseinatu dute. Urratsbat programa 2004-2005 ikasturtean jarri zen martxan eta, gaur egun, 57 ikastetxe ari dira bertan parte hartzen. Sorreratik, programak 1473 proiektu ekintzaile tutorizatu ditu eta, horietatik, 615 ekimen gauzatzea lortu da, hots, 615 enpresa berri sortu dira. Pasa den ikasturtean bakarrik, adibidez, 92 enpresa sortu ziren. Sortutako enpresa horietatik guztietatik hiru laurden inguruk jardunean jarraitzen dute. Urratsbat programak

ekintzailetzaren aldeko lan garrantzitsua egin du bere ibilbidean zehar eta, guztira, 70 mila ikasle inguruk ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazioa jaso du. Bestalde, joan den 2015-2016 ikasturtean Ikaslan Elkarteko ikastetxeetako 471 ikaslek (309 Goi Mailako Zikloetako ikasleak, eta 162 Erdi Mailakoak) Europako hainbat herrialdetan praktikak egin zituzten, Erasmus+ mugikortasun programaren bidez. Polonia, Italia, Finlandia, Alemania, Irlanda, Erresuma Batua edo Herbehereetara joan ziren, besteak beste, euren prestakuntza osatzera. Era berean, Ikaslan ikastetxeetako 20 irakaslek ere aukera izan dute Europako beste herrialde batzuetan Lanbide Heziketaren garapen maila bertatik bertara ezagutzeko.



Etxeko lanak. Bai ala ez? hezkuntza

Gero eta gehiago dira etxerako lanen egokitasuna zalantzan jartzen dituzten ahotsak

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

14

Ikasle gehienak, guraso asko, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGA/ OCDE), Osasunaren Mundu Erakundea... gero eta gehiago dira etxeko lanen egokitasuna zalantzan jartzen duten ahotsak baina gure artean berean darraite. Zergatik? Aditu askoren ustetan etxeko lanak beharrezkoak dira ikasleek ikasketa ohiturak har ditzaten eta eskolan irakatsitako edukiak sendotzeko. Helburu horiek lortzeko, etxeko lanek ikasle bakoitzaren adinera egokituta egon beharko lukete. Horrela, Lehen Hezkuntzan 30 eta 60 minutu inguru gomendatzen da eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan zertxobait gehiago. Estatuaren kasuan, eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) urte honen hasieran kaleratutako txosten baten arabera, ikasle nerabeek etxeko lan gehiago dituzte eta horrek eragin negatiboa du beren osasunean. Aipatu ikerketaren arabera, Espainian etxeko lanak direla eta urdurituta dauden 11 urteko ikasleen kopurua % 34koa da. Adinak gora egiten duen heinean, urdurituta azaltzen diren ikasleen kopuruak ere gora egiten du eta, horrela, 13 urteko ikasleen % 55 eta 15 urteko ikasleen % 70 bere burua urduritutzat jotzen dute etxeko lanak direla eta.

Etxeko lanen kontra azaltzen direnen artean asko dira erabiltzen diren arrazoiak: balio pedagogiko eskasa dute, denbora gehiegi ematen dute etxeko lanak egite eta haurrek ez dute aisialdirako denborarik, ikasleen arteko alde akademikoak areagotzen dituzte (ikasle guztiek ezin dute bere gurasoen laguntza izan), arazoak sortzen dituzte familiaren barruan...

OMEren txostenaren arabera, etxeko lanek osasun arazoak ere sor ditzakete, fisikoak zein psikologikoak. Txostenak azaltzen duenez, Espainiako ikasleak bosgarren azalduko lirateke etxeko lan gehien dituzten ikasleen sailkapenean. Errusia, Italia, Irlanda eta Poloniako ikasleek bakarrik dituzte etxeko lan gehiago.


ETXEKO LANAK ETA URDURITUTA AZALTZEN DIREN IKASLEAK. HBSC 2014 AZTERLANAREN EMAITZAK 11 ETA 18 URTEKO ESTATUKO IKASLEEN ARTEAN ADINA ETA SEXUAREN ARABERA GUZTIRA

SEXUA Mutilak

Neskak

Zenbateraino urduritzen zaituzte etxeko lanek?

13-14

15-16

Adin-taldea

%

11-12

17-18

11-12

13-14

15-16

17-18

%

%

%

%

%

%

%

%

Ezer

2851

10,0

19,6

8,7

8,2

8,3

21,4

6,8

3,7

%2,7

Gutxi

9498

33,4

43,0

36,1

30,3

26,1

47,4

33,4

28,3

21,8

Zertxobait

8892

31,3

23,3

31,5

36,1

37,0

19,8

33,3

36,2

33,5

Asko

7208

25,3

14,2

23,8

25,4

26,6

11,4

26,5

31,8

42,0

15

ETXEKO LANAK DIRELA ETA PRESIO GEHIEN NABARITZEN DITUZTEN IKASLEAK. HBSC 2014 AZTERLANAREN EMAITZAK ESTATUAREN ARABERA 11 URTEKO IKASLEAK

13 URTEKO IKASLEAK

hezkuntza

Adin-taldea Kop.

15 URTEKO IKASLEAK

1.

MALTA

% 48

1.

MALTA

% 65

1.

MALTA

% 74

2.

ITALIA

% 40,5

2.

MAZEDONIA

% 55

2.

ESKOZIA

% 70,5

3.

ERRUSIA

% 32

3.

ESLOVENIA

% 54,5

3.

ISLANDIA

% 65,5

9.

ESPAINIA

% 29,5

4.

ESPAINIA

% 54

4.

ESPAINIA

% 65

± 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

GUZTIRA


giza eskubideak Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

16

Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak memoria eta biktimen inguruko politika publikoen inguruko ikuspegia adostu dute Bakegintzaren eta giza eskubideen arloan burutzen duten bigarren bilera izan da Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Foru Gobernuko ordezkariek bakegintzaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten politikak koordinatzeko bilera burutu berri dute. Bi erakundeek arlo horiek lantzeko burutzen duten bigarren bilera da. Lehenengoa, joan den maiatzaren 20an egin zuten IruĂąean, Nafarroako Jauregian. Oraingoan, bilera Lehendakaritzaren egoitzan egin da, eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan FernĂĄndez eta GogoraMemoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendari Aintzane Ezanarro izan dira. Nafarroako Gobernuaren aldetik, berriz, Bakearen,

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Ă lvaro Baraibar, Memoria eta Bizikidetza Zerbitzuaren zuzendari Fernando Rey eta Memoria Historikoaren Ataleko buru Josemi Gaston izan dira. Biktimen inguruan garatu beharreko politikei dagokionez, memoria bezain garrantzitsua, etorkizunera begiratu behar dela eta elkarbizitzaren eraikitzeprozesuan biktimek zein nolako eginkizuna izan behar duten zehaztu behar dela azpimarratu dute. Horren haritik, arlo horretan garatzen diren politika guztien xede nagusia gizartea bateratzea izan behar dela adostu dute. Era berean, bi exekutiboek biktimen egiarako, justiziarako eta ordaina

jasotzeko eskubideei erakundeetatik emandako erantzunean izandako esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko interes berezia erakutsi dute. Bi ordezkaritzak bat etorri dira adieraztean gertatutakoari buruzko gogoeta kritikoa egiteko politika publikoak mantentzea bezain garrantzizkoa dela horien esanahia eta xedea eguneratu eta gaur egunera eta etorkizunera proiektatzea. Bi erakundeek memoriari buruzko elkarrizketa libre eta anitza sustatzearen aldeko apustua egiten dute, baina elkarrizketa horrek ezin izango da, inolaz ere, terrorismo edo indarkeria moduren bat edo giza eskubideak urratzea justifikatzeko, babesteko edo goraipatzeko erabili.


Bi ereakundeek ‘Giza Eskubideak eta Botere Publikoak’ izeneko katedra sortzeko, garatzeko eta mantentzeko hitzarmena sinatu dute. Helburua UNESCO Katedren Munduko Sarean sartzea da

17 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 2016 urria

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/ EHU) eta Eusko Jaurlaritzak, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren bidez, euskal gizarteko giza eskubideen aldeko kultura sustatzea eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea hobeto eta areago aplikatzea helburu duen ‘Giza Eskubideak eta Botere Publikoak’ izeneko katedra sortzeko hitzarmena sinatu dute. Asmoa da botere publikoek diziplina horretan aurkitu ahal izatea jarduera publikoa, giza eskubideen arabera, eraginkortasun handiagoz eta biziago garatzeko laguntza gehigarria aurkitu ahal izatea. Unibertsitate publikoko zein Jaurlaritzako ordezkariek azaldu dutenez katedraren funtzio zehatzak hiru esparrutara mugatuko dira: ikerketa eta zabalkundea; prestakuntza; eta, aholkularitza erakunde eta gizartearentzat. Aipatu funtzio horiek garatu ahal izateko, besteak beste, honako jarduera hauek burutu nahi dira: argitalpen espezializatuen prestaketa; giza eskubideen egoerari buruzko txostenen prestaketa; eztabaida-foroen antolaketa; eta giza eskubideak gainbegiratzeko nazioarteko mekanismoetan eta kideko erakundeen bestelako nazioarteko sareetan partehartzea. Erreminta akademiko hau sortzea giza eskubideen agenda sortu berriarekin lerrokaturik dago, hortxe kokatzen baititu Eusko Jaurlaritzak bizikidetzaren arloko datozen urteotako politikak. Alde horretatik, katedra honen ikerketa-lerroak, gaikuntza eta aholkularitza institituzionala gai desberdinetan hedatu ahal izango dira. Katedraren jarduera-programa Jarraipen Batzordeak hartuko dituen erabakiei jarraituz garatuko da, eta Batzordea Eusko Jaurlaritzaren eta UPV/EHUren ordezkariek osatuko dute.

hezkuntza giza eskubideak

Giza Eskubideen inguruko katedra sortu dute UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzak

Giza Eskubideak eta Aginte Publikoak Katedraren egoitza Unibertsitateko Bizkaiko Campusean egongo da. Katedra finantzatuko da Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren diru-ekarpenekin, UPV/ EHUk egiten dituen ekarpenekin (ekarpen ez-ekonomikoak) eta aurreikusitako jardueren esparruan kanpoko beste iturri batzuetatik lortu ahal izango diren laguntza eta diru-laguntzekin. 2016an 37.500 € bideratuko ditu Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak xede horretara.

UPV/EHUk areto bat jarriko du Katedrak erabiltzeko, eta etorkizunean sortu ahal izango diren premien eta aretoen erabilgarritasunaren arabera zabaldu ahal izango da. Bestalde, Katedraren funtzionamenduan lagunduko du Unibertsitateko pertsonalaren lankidetza eskainiz eta bere jarduerak garatzeko unibertsitatean erabiliko diren aretoak, azpiegiturak eta zerbitzuak mantentzeko ardura bere gain hartuz. Ekimen horren berehalako bidea UNESCO Katedren Munduko Sarean sartzea izango da.


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

18

31.000 pertsona baino gehiago Ertzaintzak irakatsitako segurtasun ikastaroetan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezagutzera eman duenez, pasa den ikasturtean 31.000 pertsona inguru izan ziren ‘Prebentzioa Komunikazioaren bitartez landuz’ egitasmoan parte hartu zutenak. Programa horren xede nagusia da genero-indarkeria, drogak, Interneteko arriskuak edo eskola-jazarpena bezalako gaien inguruko prestakuntza eskaintzea eta 150 ertzain boluntarioek irakasten dute. Egitasmoa ekintzaerantzunkidetasunean oinarritzen da, eta, hainbat kolektiborekin egindako prestakuntza-topaketen bitartez, pertsona bat delitu jakin batzuen biktima edo egile bihurtzeko aukera murriztea du helburu. Pasa den ikasturtean 595 prestakuntza-saio garatu ziren hainbat ikastetxetan eta horietan 26.675 ikaslek hartu zuten parte. Gainera, beste gizartekolektibo batzuei (adinekoen elkarteak, emakumeenak, kultur elkarteak, profesionalak eta abar) zuzendutako beste 81 prestakuntza-topaketetan 2.746 parte-hartzaile izan ziren. Horri guztiari gehitu behar zaizkio herritarren hainbat kolektibok hainbat ertzain-etxetara egin zituzten bisitak. Guztira, 30.949 partehartzaile izan dituzten 737 jarduera egin dira. Interneteko arriskuei buruzko prestakuntza izan da, 13.737 partehartzailerekin, eskola-segmentuak gehien eskatu duen gaia; bullying edo eskola-jazarpena izan da hurrengoa, 5.330 parte-hartzailerekin, eta gizalegearen kontrako portaerek 2.697 lagun bildu dituzte. Drogen gaiak 2.312 adingabe bildu ditu eta generoindarkeriari edo etxeko indarkeriari buruzko saioetan 1.744 ikaslek parte hartu dute. Programan jorratu diren beste gai batzuk hauek dira: larrialdiak eta 112 telefonoa Haur Hezkuntzan (392); prebentzioa kirol-jardueretan (330); bide-segurtasuna (93); Giza Eskubideak (30); eta gazte-talde berri antolatuak eta indarkeriazkoak (10).

Siriar errefuxiatuak eta berehalako deserreritzearen biktimak izango dira Zinexit Topaketak-etako protagonista Zinexit Topaketak Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza eskubideen Zuzendaritzak antolatzen duen Zinexit zinema erakusketaren atarikoa da Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatzen ohi duen Zinexit-Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren aurtengo edizioa azaroaren 14 eta 17 bitartean izango da. Zinemaldi horren atarikoa da Zinexit Topaketak eta, azken honek, siriar errefuxiatuen eta berehalako deserriratzearen biktima diren bizipenetara hurbiltzeko aukera emango du. Siriar errefuxiatuen egoera ‘A Syrian love story’ dokumental luzearen bidez aztertuko da. Sheffield Documentary Festivaleko epaimahaiaren sari nagusia jaso du lan horrek eta siriar familia errefuxiatu batek bost urtetan zehar bizi izandako gora beherak azaltzen ditu. Espainiatik deserriratutako immigranteen egoera, berriz, ‘Express’ film laburraren bidez aztertuko da. Lan horrek Espainian 72 ordu baino

gutxiagotan deserriratzen diren immigranteen ezintasuna erakusten du. Film biak ikusi ondoren, ikusleek solasaldi batean parte hartu ahalko dute. Zinexit Topaketak iaz jaio zen Zinexiten atariko gisa. Esan bezala, Zinexitek azaroaren 14 eta 17a bitartean ospatuko du bere zazpigarren edizioa. Ekimen biek aldarrikatzen dute, desberdintasunaren errespetutik eztabaida erraztu, eta euskal gizartean bakearen kultura sustatzeko gauza den zinema hezkuntza tresna. Hortaz, gizakiaren duintasuna eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzea du helburu Zinexitek, elkarrekiko errespetutan oinarritutako ideiak, nahiak, printzipioak eta baloreak kontrajarri eta eztabaidatu ahal izateko herri eta gizarteari zuzendutako guneak sortuz.


hezkuntza giza eskubideak

385 milioi haur sekulako pobrezia egoeran bizi dira UNICEFen txosten baten arabera Txostenaren arabera, 2013. urtean, garapen bidean ziren herrialdeetako haurren % 19,5, egunean eta pertsona bakoitzeko, 1,9 dolar baino gutxiago zuten familiatan bizi zen UNICEFek eta Munduko Bankuak argitaratu berri duten ‘Ending Extreme Poverty: A focus on children’ azterlanaren arabera, haurrek sekulako pobrezian bizitzeko pertsona helduek baino aukera gehiago dituzte. Aipatu azterlanaren arabera, mundu osoan 385 milioi haur inguru pobrezia egoera larrian bizi dira. Ikerketak azaltzen duenez, garapen

bidean bizi diren haurren %19,5 egunean eta pertsona bakoitzeko 1,9 dolar baino gutxiago duten familiatan bizi da. Egoera larriagoa da haur txikienen artean: bost urte baino gutxiago duten haurren bosten bat sekulako pobrezia egoeran bizi diren familiatan bizi da. UNICEFek salatzen duenez, baldintza horietan hazten diren haurrek, bere

etorkizuna baldintzatuta izateaz gain, bere garapen fisiko eta mentala oztopatzen dituzten gabetasunak pairatzen dituzte. Afrika eta Asia dira pobrezia-tasa handienak azaltzen dituzten lurraldeak. Indian, adibidez, sekulako pobrezian bizi diren haur guztien % 30 bizi da. Kasu gehienetan, haur pobreak landa-guneetan bizi dira.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, LEHENDAKARITZAKO BAKEGINTZA ETA BIZIKIDETZARAKO IDAZKARITZA NAGUSIKO BIKTIMEN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

LEHENDAKARITZA Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

PRESIDENCIA Secretaría General para la Paz y la Convivencia

± 18 //etorkizuna.eus 2016 2016 urria

19


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

20

Neska gazteen ia erdiak bere burua lodi ikusten du Osasunaren Mundu Erakundeak 11 eta 15 urte bitarteko gazteen osasunari buruz argitaratzen duen ’Health Behaviour in School-aged Children’ txostenaren arabera Hamabost urteko nesken % 43k bere burua lodi ikusten du. Baina datu horrek ez du errealitatearekin bat egiten; izan ere, adin horretako nesken % 20k bakarrik betetzen ditu gehiegizko pisu edo obesitateari dagozkion ezaugarriak. Adin bereko mutilen kasuan, berriz, bere burua lodi ikusten dutenen eta loditasun ezaugarriak betetzen dituztenen ehunekoak berdintsuak dira, % 22 inguru, hain zuzen ere. Datu horiek lau urtean behin Osasunaren Mundu Erakundeak mendebaldeko ikasleen artean egiten duen ”Health Behaviour in School-aged Children” azterlanean aurki daitezkeen ondorioetako bat dira. Aipatu ikerketak

42 herrialde desberdinetako datuak jasotzen ditu, Espainia barne. Estatuaren kasuan, 11 eta 18 urteko 30 000 ikasle baino gehiagoren informazioa bildu da. Obesitateari dagokionez, Espainia ez da oso postu onean kokatzen. Loditasun-tasa batez bestekoaren gainetik aurkitzen da (arinki bada ere) eta 11 urteko haurren artean tasa altuena duen zazpigarren herrialdea da. 13 eta 15 urte bitartekoen sailkapenean, berriz, hamaikagarren azaltzen da Espainia. OMEk burutzen duen ikerketa horrek gazteen osasunari buruzko hainbat datu aztertzen ditu. Adibidez, jarduera fisikoari dagokionez, Espainiako gazteak nahiko ondo sailkatuta azaltzen dira (hamar

lehenengoen artean). Hala ere, gazteek behar baino kirol gutxiago egiten dute, bereziki, neskek. Ikerketaren arabera, 15 urteko nesken % 12k egunero ordubete baino gehiagoko jarduera fisikoa egiten du. Mutilen kasuan, kopurua % 28 ingurukoa da. Azterlanak jasotzen duenez, gero eta handiagoa da nerabeek beren irudi edo gorputzarekiko duten kezka, bereziki, nesken artean. Horrela, 13 urteko nesken % 15ak dietan dagoela aitortzen du eta 15 urtekoen artean kopuru hori % 23raino igotzen da. Adituen ustez, seguruenik, kopuru horiek altuagoak izango dira. Ikerketak haur eta nerabeek beren familiekin eta lagunekin duten


Generoen arteko aldeak Ikerketa horrek argi azaltzen du ezin dela nerabetasun eredu bakar baten inguruan hitz egin. Gazteek oso modu desberdinean bizi dute beren bizitzaren etapa garrantzitsu hori. Hala ere, oro har, badira errepikatzen diren zenbait pauta. Adibidez, neska eta mutilen arteko aldeak nahikoa nabarmenak dira zenbait arlotan. Adibidez, neskek elikadura osasuntsuagoa izaten dute eta bere irudiari garrantzi handiagoa ematen diote. Mutilek, aldiz, kirol gehiago egiten dute baina alkohol eta tabako kontsumo-tasa handiagoa dute. Azkenik, azterlan horren arabera, gizarte maila baxuetako gazteek, bai neskek zein mutilek, osasun arazo handiagoak adierazi ohi dituzte.

• Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera, 15 urteko nesken laurden batek dietaren bat jarraitzen du. • Nerabeen % 15 inguruk bakarrik egiten du gomendagarria den adina kirol • Espainiako nerabeen loditasun-tasa batez bestekoaren gainetik aurkitzen da.

gazteria

kasuan, gainera, are zailago. Hala ere, inkestatutako gazte eta nerabeen % 80k bere burua zoriontsutzat jotzen du.

21 Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

harremana ere aztertzen du. Kasu horretan ere estatuko gazteek nahikoa puntuazio ona lortzen dute. Adibidez, 11 urteko gazteen % 85 inguruk egunean, gutxienez, jatordu bat egiten du bere gurasoekin. Zenbat eta nagusiago, hala ere, ehuneko hori baxuagoa da eta, horrela, 15 urteko gazteen artean % 63raino jaisten da. Adituen ustetan, jatorduak familian egitea oso garrantzitsua da gazteen garapenerako. Printzipioz, familian egiten diren jatorduak egokiagoak izaten dira alderdi nutrizional batetik ikusita eta, gainera, adin horietan azal daitezkeen egoera edo jarrera arriskutsuak ekiditeko ere baliagarri izan daitezke: adibidez, tabako edo alkoholaren kontsumoa ekiditeko. Azterlanak nerabetasunean ohikoa izaten den komunikazio-arazoa ere jasotzen da. Horrela, hamabost urteko gazteen % 20 inguruk amarekin dituen kezken inguruan hitz egitea zaila egiten zaiola adierazten du eta aitaren


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

22

Prozedura judizialetan biktima edo lekuko diren 4.000 gazte inguruk Jaurlaritzaren arreta jasotzen du Adingabeak, nagusiki, dibortzio liskartsu, indarkeria matxista, familia barruko indarkeria eta eskola barruko jazarpena prozesuetan nahastuta izaten dira Pasa den abuztuaren amaieran UPV/ EHUk antolatzen dituen Uda Ikastaroen barruan burututako ”Biktima eta prozedura judizialetan lekuko diren haurrak” ikastaroan azaldutako datuen arabera, pasa den urtean Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Saileko ”Lantalde Psikosozial Judiziala”k 9.549 pertsonari eman zion arreta eta, horietatik, 4.378 adingabeak ziren. Aipatu lantaldea psikologiako, gizarte-laneko eta hezkuntza-arloko 30 profesionalez osatuta dago eta beren zeregina prozesu judizialen batean nahastuta dauden adingabeei lehen unetik arreta eta babesa eskaintzea da. Eskaintzen direen laguntzen artean, adibidez, honako hauek aurki daitezke: epaimahaiaren aurrean adingabeen adierazpena prestatzea eta laguntzea, adingabea biktima bikoitza izatea ekiditea, adingabearen egoerari buruzko ebaluazio psikologikoak egitea edota adingabea babesteko modu egokienei buruz epailea eta fiskalak aholkatzea.


Espainiako Instituto Nacional de Estadísticak ‘Familia-indarkeria eta genero-indarkeria’ ikerketan jasotako datuen arabera, pasa den urtean, tratu txarrak pairatu zituzten neska adingabeen kopurua 637koa izan zen. 2014. urteko datuekin alderatuta, genero-indarkeria pairatu duten neska adingabeen kopurua % 10,6an hazi da. 2013an 499 kasu erregistratu ziren eta, beraz, goranzko joera nagusitzen ari da. Kopuru horiek tratu txarrengatik irekitako prozesu-penalak eta epai irmoa dituzten kasuak islatzen dituzte. Aipatu ikerketak adierazten duenez, pasa den urtean egun 27.624 dira estatu-mailan genero indarkeria dela eta babesa behar duten emakumeak. Fundación de Ayuda a Niños y Adolescentes en Riesgo-ko kide Diana Díaz-ek azpimarratzen duenez, kasu gehienak 16 eta 17 urte bitarteko gazteen artean ematen dira, baina izan badira, 13 eta 14 urteko nesken kasuak ere. Gero eta neska gehiago biktima moduan

azaltzen diren bezala, gero eta mutil gehiago ere azaltzen dira erasotzaile moduan. Horrela, azken urtean erasotzaile adingabeen kopurua % 12,2n hazi da. Iaz, genero-indarkeria kasuak zirela eta, 27.562 izan ziren salatutako gizonezkoak (aurreko urtean baino % 2,1 gehiago). Horietatik, erdia baino gehiago 30 eta 34 urte bitarteko gazteak ziren. Kasu gehienetan erasotzailea biktimaren bikotekidea (% 23,2) edo bikotekide-ohia (% 21,1) zen. INEk emandako datuen arabera, indarkeria kasu gehien dituen autonomia erkidegoa Andaluzia (7.014) da. Jarraian, Valentzia (4.144) eta Madril (2.865) aurkituko lirateke. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, pasa den urtean indarkeria kasuak % 5,5ean jaitsi zirela azpimarratu behar da.

23 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

Gero eta gehiago dira genero-indarkeria kasuetan nahastuta azaltzen diren nerabeak, bai biktima moduan bai erasotzaile moduan

gazteria

Igo da tratu txarrak pairatu dituzten neska gazteen kopurua


gazteria

Interrail doan gazteen artean Europaren ideia sustatzeko

Âą 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

24

Momentuz ideia bat besterik ez da baina Europako Parlamentuak 18 urte betetzen dituzten gazteei Interrail tiket bat oparitu nahi die europar proiektuaren ideiari indarra emateko. Modu horretan, 18 urte betetzen dituzten gazte guztiek nahi adina tren hartzeko aukera izango lukete Europan zehar bidaiatzeko eta, modu horretan, bertako jendea ezagutzeko. Urtero 300.000 pertsona inguruk erabiltzen ditu Interrailek eskaintzen dituen abantailak. Interrail barruan ez diren Estonia,

Letonia, Lituania, Malta eta Zipreko gazteentzat autobus eta ferry tiketak eskaini nahi dira. Europako Alderdi Popularraren ideia da hori eta gazteen mugikortasuna Europa bateratuaren ideia sendotzeko ezinbestekotzat jotzen du. Erasmus bezalako programei esker gazteek beste herrialde batzuetan trebatzeko aukera duten arren, mugikortasuna ez da nahi bezain handia eta Europaren ideia krisian dagoela dirudien une honetan, gazteak funtsezkotzat jotzen dira.

Gidabaimena euskaraz prestatzeko diru-laguntzak Bermeoko Udalak gidabaimena euskaraz prestatu eta azterketa euskeraz egiteko diru-laguntza deialdia deitu du. Eskaerak egiteko epea urriaren 1etik 31ra bitartean izango da. Udalak azaldu duenez, horrelako ekimenen xedea da Bermeoko bizilagunen bizitzaren arlo guztietan euskararen erabilera normalizatzea eta euskararen erabilera sustatzeko udalerriko eragileekin batera ekimenak eta programak bideratzea. Bermeoko autoeskoletan gidabaimena euskaraz prestatzeko aukera dago, teorikako liburua eta testak egiteko informatikako programa euskaraz daudelako eta, horri esker, azterketa euskeraz ere egiteko aukera dago.


Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Sailak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gipuzkoako gazteriak Euskadiko garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean parte-hartzea erraztuko duen hitzarmena sinatu dute. Gipuzkoako Aldundiaren ordezkaria Kultura eta Gazteria diputatu Denis Itxaso izan da eta EGKren aldetik, berriz, bere presidente berria Maialen Olabe. Itxasok berak azaldu duenez, bi

erakundeen arteko elkarkidetza estutu nahi da proiektu zehatzak garatu ahal izateko. Lankidetza horren barruan, adibidez, datozen egunetan Donostian burutuko den enplegua eta gazteriari buruzko jardunaldien garapena azpimarra daiteke. Bertan, eztabaida-gune bat sortu nahi da gazteek enplegupolitika publikoen eta lan munduan emakumeen eta gizonezkoen artean den berezikeriaren inguruan eztabaida dezaten.

25 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

Gipuzkoako Aldundiaren eta EGKren arteko hitzarmena

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak emakume bertsolarien esperientziak jasotzen dituen ikerketa aurkeztu berri du. ‘Emekume bertsolariak. Ahanzturatik diskurtso propiora’ izenburua duen ikerketa hori Emakundek genero eta berdintasuna lantzen dituzten lanei urtero ematen dizkien hiru beketako baten emaitza da. Aipatu ikerketaren zuzendaria UPV/EHUko irakasle Gema Lasarte izan da eta Amaia Álvarez, Ana isabel Ugalde, Pablo Lekue eta Judit Martínez ikerlarien laguntza ere izan du. Azterlanak agerian uzten duenez, bertsolaritza hegemonikoki gizonena izan den eremua izan da baina azken urteetan izan den bertsolaritzaren modernizazioari esker emakumeen hurbilketa ahalbidetu da. Azterlanak aipatzen dituen beste faktoreen artean, adibidez, honako hauek aurkituko lirateke: bertso-eskolen sorrera eta garapena; genero identitatearen eraikuntza; erreferenteen agerpena; eta, emakumezko bertsolariek egindako ekimenak. Ikerketaren arabera, emakumezko bertsolariek lan handia egin dute emakumeen ahalduntzea bultzatzeko. 2009. urtean, adibidez, Bertsozale Elkarteak Genero Batzordea jarri zuen martxan.

gazteria

Emakume bertsolarien inguruko ikerketa


gazteria ± 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

26

Jaitsi da sexu erasoak salatzen dituzten emakume gazteen kopurua Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera pasa den urtean 111 izan ziren sexu-askatasunaren aurkako erasoak jasan zituzten emakume gazteak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, 2015. urtean sexuaskatasunaren aurkako erasoren bat pairatu zuten 15 eta 29 urte bitarteko emakume gazteak 111 izan ziren. Kopuru hori aintzat hartzen bada, aipatu adin tarteko emakume horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan ziren sexu-erasoen biktimen % 43,5 izango lirateke. Azken hilabeteetan, bereziki uda partean ospatzen diren jaiak direla eta, sexu-erasoen gaia pil-pilean izan bada ere, zorionez, aurreko urteko datuekin alderatuta, sexu-erasoak pairatu dituzten emakume gazteen kopurua % 10ean murriztu dela azpimarratu behar da. 30 urtetik gorako emakumeen kasuan, gainera, murrizketa are nabariagoa izan da, 17,5 puntutakoa, hain zuzen ere.

Euskadin sexu-askatasunaren aurkako erasoak salatu dituzten 15 eta 29 urte bitarteko emakumeak. Bilakaera 2009-15

150

120

90

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

ITURRIA: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegunea. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net

Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

ayto.bilbao.net

27 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

Araba


gazteria

Agenda

28 ± 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

Urriak 13, osteguna z 20:00. Musika. ‘Bilbao Hiria. XXVIII. PopRock Lehiaketa’. Kinsale + Albert Cavalier + Ramón & The Go Go Dancer. Sarrera dohainik. Bilborock. Urriak 14, ostirala z 20:00. Musika. ‘Bilbao Hiria. XXVIII. PopRock Lehiaketa’. Evil Seeds + Strangers. Sarrera dohainik. Bilborock. Urriak 18, asteartea z 19:00. Hitzaldia. ‘Emakume Ekintzaileak’. Sarrera dohainik. Bilborock. Urriak 20, osteguna

Umorea nagusi Bilbon JA! jaialdiaren eskutik

JA! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak bere VII. edizioa ospatu du aurten

Max marrazkigilearen ‘MAX Panóptica 1973-2016’ erakusketak hasiera eman zion Bilboko Zabalgune eraikinean JA! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo edizioari. Jaialdia irailaren 28 eta urriaren 9 bitartean burutu da eta 14 ekitaldi, 2 erakusketa eta 2 lehiaketa izan ditu bere egitarauaren barruan. Max marrazkigilearen erakusketaz gain, René Maltête frantziar argazkilariaren ‘Humour!’ izenburuko erakusketa ere izan da ikusgai. Bestalde, Monty Phyton-eko taldekide John Cleesek

BBK JA! 2016 saria jaso zuen bere ibilbide osoarengatik. JA! jaialdiaren gai nagusia umore librean eragiten duen zuzentasun politikoa dela esan daiteke. John Cleese berak horren inguruko kezka azaldu zuen prentsa aurrean eta Elvira Lindo ere gai horren inguruan aritu zen ‘Una mujer inconveniente’ izenburuko bakarrizketan. Jaialdian parte hartu duten beste pertsona ezagunaen artean, adibidez, Marta Sanz, Edu Galán, Manuel Rodríguez, Joaquín Reyes, Ernesto Sevilla edota Mercedes Cebrián aipa daitezke.

z 20:00. Musika. ‘Bilbao Hiria. XXVIII. PopRock Lehiaketa’. Allrighters + Solitary + Tempo Phobia. Sarrera dohainik. Bilborock. z 19:00. Dantza. Dantzan Bilaka 2016. X. Edizioa. Sorkuntza koreografikoa: lanak eta proiektuak. Azkuna Zentroa. Urriak 21, ostirala z 20:00. Musika. ‘Bilbao Hiria. XXVIII. Pop-Rock Lehiaketa’. Insaniam + Warg. Sarrera dohainik. Bilborock. z 20:00. Musika. Gata Cattana. 6/8€. Azkuna Zentroa. Urriak 22, larunbata z 12:00. Performance. BAD 2016: Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia. Roger Bernat: ‘We need to talk’. Sarrera dohainik. Bilborock.


gazteria

Bilboko 752 ikaslek ‘Bilbao Aurrerago!’ prozesuan parte hartu dute ‘Bilbao Aurrerago!’ prozesuak Hiri Antolaketarako Plan Orokorra berrikustea du helburu Bilboko 11 ikastetxeko lehen eta bigarren hezkuntzako, batxilergoko, lanbide heziketako eta hezkuntza bereziko752 ikaslek Hiri Antolaketarako Plan Orokorra berrikusteko ‘Bilbao Aurrerago!’ parte hartze prozesuaren barruan den hezkuntza ekintzarekin egin dute bat. Aipatu ekintza irailean hasi eta eta hil honetan bertan amaituko da aipatu zikloetako ikasleentzat. Azaroan, aldiz, unibertsitate-mailako ikasleek ere parte hartzeko aukera izango dute. ‘Bilbao Aurrerago!’ prozesuarekin batera, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako GazteTalk foroetan gazteentzako jardunaldi berezi bat ere izan da. ‘GazteTalk Bilbao Europa’ mintegia hil honen 3an eta 4an izan da eta, gazteei dagokionez, ‘Bihar-etziko hiri gazteak: balioetan oinarrituta eraikiz’ izenburupean burutu da. ‘Bilbao Aurrerago!’ prozesuaren xedea Hiri Antolaketarako Plan Orokor bat zer den eta bere alderdi orokorrak zeintzuk diren azaltzea da. Era berean,

gazteen ikuspegiak eta ekarpenak ere bildu nahi izan ditu. Prozesuan parte hartzeko aukera aurtengo udaberrian zabaldu zen. Bilboko ikastetxeek Hiri Plangintzarako Sailak eta Euskara eta Hezkuntza Sailak egindako gonbidapena jaso zuten eta, orain arte, 11 izan dira parte hartu dutenak. Hamaika ikastetxe horiek hiriko barrutik guztiak ordezkatzen dituzte: Aldamiz Ikastetxea (1. Barrutia-Deustu), San Pedro Apóstol eta Artxandape Ikastola (2. Barrutia/Uribarri), Ave María Ikastetxea (3. Barrutia/Otxarkoaga-Txurdinaga), Berriotxoa Ikastetxea (4. Barrutia/ Begoña), Emilio Campuzano LHII (5. Barrutia/Ibaiondo), Juan Manuel Sánchez Marcos HLHI, Martín de Bertendona BHI eta La Pureza de María Ikastetxea (6. Barrutia/Abando), José Orbegozo HLHI (7. Barrutia/Errekalde) eta Fray Juan de Zorroza HLHI (8. Barrutia/BasurtuZorrotza). Ikastetxe horietatik bost publikoak dira eta beste seiak itunpekoak edo pribatuak. Ikasleei dagokienez, % 38

ikastetxe publikoetakoak dira eta % 62 itunpeko edo pribatuetakoak. Jarduerak irailaren erdialdean hasi ziren eta prestakuntza eta parte-hartze saio desberdinetan banatu dira. Ikastetxe bakoitzak bere barrutian izan den AurreraGunean parte hartzeko aukera izan du. Horiek, barrutietan diren informaziopuntuak dira eta barruti horretarako zein hiri osorako diren proposamenen inguruko material grafikoa dute. Bestalde, prestakuntza saioetan, herritarren partaidetzan eta hirigintzan adituak diren langileek hiri antolaketarako plan bat zer den, zertarako balio duen eta Bilbokoak zertan datzan azaldu diete ikasleei. Gainera, bigarren prestakuntza saio batean prestakuntza taldea ikastetxeetara joan eta planeko edukiei, gaiei eta proposamenei buruzko saio bat izan da ikasleen ekarpenak jasotzeko. Saio horien xedea hirukoitza da: prestakuntza, informazioa eta gazteen parte-hartzea.

± 18 //etorkizuna.eus 2016 urria

29





Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.