Gazteberri #149 Maiatza 2019

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 149. Zbk | 2019 Maiatza |

17 helburu gure mundua eraldatzeko

#149


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak

08

Elkarrizketa: Enara Ruiz de Egino

16

Erreportajea: 17 helburu gure mundua eraldatzeko

z BAT Fundazioak eta Unicefek kirolaren balioak sustatuko dituzte gazteen artean z DiscoverEU: Europa ezagutzeko aukera ezin hobea z Europako gazteek eta Euskadikoen antzeko lehentasunak dituzte

14 Zientzia z Zer izan zen lehenago, arrautza ala oiloa?

28 Euskara z Euskara Interneten indartzeko deialdia z Ikastolen Elkartea eta Semente galiziar eskolen arteko akordioa

32 Sexua z Zibersexuak aurre hartu dio ‘sexting’ari gazteen artean z ‘Izu-botoiak’ Durangoko emakumeak seguruago sentitzeko

34 Teknologia berriak

28

Euskara Ez dira EGA azterketa gehiago egingo EAEn GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

z Instagramek nerabeen osasun mentalean erasaten du z Huawei gailuak Android sistema eragilea gabe geratuko dira z Google Stadia, ¿ohiko bideo-kontsolen amaiera?

42 Agenda 3


Gazteberriak BILBOKO MUSIKA TALDEEN 34. ERAKUSTALDIA Abian da Bilboko Udalak sustatzen duen “Bertako Metal, Pop Rock-aâ€? erakusketaren 34. edizioa. Lanak (4 kanta jatorrizko, mp3 edo wav formatuan) aurkezteko epea jada zabalik da Udalaren web orrian. Aipatu epea datorren ekainaren 9an amaituko da. 33 urteko historian, 528 taldek eta 194.000 ikus-entzulek erakutsi diote babesa musika-hitzordu honi. Bertatik pasatu diren taldeen artean, adibidez, Platero y TĂş, We Are Standard, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba edo Porco Bravo azpimarra daitezke.

ZERO PLASTIKO URDAIBAI Datorren ekainaren 8an, goizeko bederatzietatik aurrera, Urdaibaiko itsasbazterrean plastikoak eta bestelako hondakinak garbitu eta biltzeko jardunaldia izango da. Ekimenaren asmoa da 2.500 boluntariok eta 300 urpekarik eta ontzik baino gehiagok esku hartzea Urdaibai Biosfera Erreserba zaborrez garbitzeko eta ozeano eta itsasoetako plastikoen arazoari buruz kontzientziatzeko. Parte hartu nahi izanez gero, kanpainaren webgunean izena eman beharra dago: www.zeroplastikourdaibai.eus

4

UNICEFen egoitzan egindako ekitaldian izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Isidro Elezgarai eta Elsa Fuente, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea eta Maider Unda Basque Teameko enbaxadorea.

BAT Fundazioak eta Unicefek kirolaren balioak sustatuko dituzte gazteen artean Basque Team Fundazioak eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute UNICEFeko Haurtzaroaren Eskubideen inguruko Hezkuntza, Hiritartasun Globala eta Garapenerako Kirola programaren testuinguruan. Aipatu hitzarmenaren xede nagusia da kirolari lotuta dauden balioak sustatzea, adibidez, aniztasuna, generoberdintasuna, gainditze-ahalmena, taldeko lana, pertsonen integrazioa eta kirol kulturaren sustapena gizartearen elementu eratzaile gisa. Horrela, bi erakundeek balioak sustatzeko eta hiritartasun global bat eraikitzeko kirolak duen garrantzia zabaltzeko asmoarekin, ekintzak antolatzeko konpromisoa hartu dute.

Kirolarekin harremana duten balioak sustatzeaz gain, lankidetzahitzarmenak 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorreko 17 helburuak ere aintzat hartuko ditu. Bestalde, Basque Team Fundazioak UNICEFek haurtzaroaren eta nerabezaroaren alde garatzen dituen programetan parte hartu eta horiek zabaltzeko lagunduko du. Basque Team, bere Baloreetan BAT proiektuarekin koherentzian lan eginda, UNICEFek hezkuntza esparruan bultzatutako ekintzetan parte hartzera eta Garapen Iraunkorreko 2030 Agenda zabaltzera konprometitzen da, errespetua, genero-berdintasuna, ingurugiroaren babesa eta kalitatezko hezkuntzarekin lotutako gaietan sentsibilizatzeko asmoarekin.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


EUSKAL GAZTEEN NAZIOARTEKOTZEA SUSTATZEKO FOROA

GAZTE TXARTELA ETA BBK LIVE 2019RAKO DESKONTUAK

Pasa den maiatzaren 6 eta 7an Barakaldoko BECen ospatu den Intergune+ ekitaldiak goi-mailako ikasketak egiten ari diren gazteen mugikortasun profesionala sustatzea helburu duen Talentu Foroa antolatu du. Talent Spot izenburupean, foroan etorkizun profesionalerako nazioartekotzeak zein aukerak dakartzan azaldu zaie parte-hartzaileei. Era berean, BEINT eta Global Training beka-programen nondik norakoak ere azaldu dira.

Aurtengo BBK Live uztailaren 11 eta 13 bitartean ospatuko da Bilboko Kobetamendin. Jada iragarrita dauden musikarien artean, besteak beste, Liam Gallagher, Weezer, Rosalía eta Suede azpimarra daitezke. Gazte Txartela dutenek % 20ko deskontua lor dezakete abonamendu osoa eta kanpalekurako plaza erostean edo, bestela, % 15ekoa abonamendua edo egun soltetarako sarrerak erostean. Sarrerak stubhub.es webgunean lor daitezke.

GAZTEGUNE PLUS, ZERBITZU BERRIA GIPUZKOAN Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriak eskaintzen duen CRAJ zerbitzua hemendik aurrera Gaztegune Plus izango da. Birmoldatutako zerbitzu berriaren xedea da Gipuzkoako 18 eta 30 urte bitarteko gazteen ahalduntzea sustatzea. Gaztegune Plus lau arlotan antolatuta egongo da: gazteen ekimenak sustatuko dira; gazteentzako ez ohiko prestakuntza eskainiko da; Gipuzkoako hainbat elkarterekin bitartekaritza egingo da; eta azkenik, gazteak zerbitzuaren kudeaketan hartuko ditu.

% 100 BITCOINAREN BALIOA BIKOIZTU EGIN DA 2019KO LEHENENGO HILABETEETAN 2017. urtean bitcoina gailurrera iritsi zen. Urte horren hasieran, txanpon digitalen balioa ez zen 1.000 dolarretara iristen, baina urte beraren amaierarako, 20.000 dolarretik gertu zen. 2018. urtean burbuila horrek eztanda egin zuela zirudien eta txanponaren balioa 3.000 dolar inguruan finkatu zen. Aurten berriz, txanpon digital nagusiak bere balioa bikoiztu du. Ikus dezagun zein nolako balioa duen urte amaieran.

“Munduan gutxi dira neskatxa baten eskuetan den liburu bat baino arma boteretsuagorik” MALALA YOUSAFZAI (1997). Emakumeen hezkuntzaren aldeko ekintzaile pakistandarra. 2014. urtean bakearen Nobel Saria irabazi zuen, Nobel Saria jaso duen pertsona gazteena bilakatuz.

BERDINTASUNEAN GOZATU. Nafarroako Gobernuak, udarekin batera ospatzen ohi diren herriko festetan indarkeria sexistaren aurka sentsibilizatzeko kanpaina jarri du abian. Bizi jaiak berdintasunean lelopean, kanpainaren xedea da jai eremuan emakumeenganako eraso zein jazarpen aurka herritarrak sentsibilizatzea.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

BERDINTASUNA ETA LGTBI ESKUBIDEAK SUSTATZEN DITUZTEN EGITASMOAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK. Iruñeako Udalak aurten berdintasunaren eta LGTBI kolektiboaren eskubideen esparruetan formakuntza egitasmoak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde sozialak laguntzeko deialdia jarri du abian. Guztira, 20.000 euro izango dira horrelako egitasmoak sustatzera bideratuko den kopurua eta erakunde bakoitzak eskatu ahal izango duen gehienezko kopurua 6.000 eurokoa izango da. Proiektuak aurkezteko epea datorren ekainaren 15ean amaituko da eta telematikoki aurkeztu beharko dira.

5


EUROBAROMETROA

GAZTEEN “ZIENTZIA AZOKA 2019” BILBON Pasa den maiatzaren 11an Bilboko Plaza Berria ikertzaile gazteekin bete zen. Elhuyar Fundazioak antolatuta eta Bilboko Udalaren babesarekin, Zientzia Azoka urtean zehar landutako 90 proiektu zientifiko eta teknologikoren erakustoki bilakatu zen. Egun osoan zehar bisitariek 12 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako proiektu zientifikoak ikusteko aukera izan zuten. Guztira, Euskal Herriko 31 ikastetxetako 90 proiektu aurkeztu dituzte 308 gaztek. Zientzia Azokaren xedea gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleen lanaz gain, ikertzaileen lana eta konpromisoa ere azpimarratzekoa da. Horrela, Euskal Herriko unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako 280 ikertzailek eman zuten izena ikasturtehasieran ikasleekin lan egiteko.

6

Europako gazteek eta Euskadikoen antzeko lehentasunak dituzte

DiscoverEU: Europa ezagutzeko aukera ezin hobea Ekimen horrek 30 mila gazteri baino gehiagori Europatik bidaiatzeko aukera eskaini die Europako Batzordeak DiscoverEU bidaia bonuen deialdi berri bat egin du. Bonu horiei esker, 18 urteko gazteek Europa ezagutzeko aukera izango dute 2019ko abuztuaren eta 2020ko urtarrilaren 31 bitartean. DiscoverEU ekimenak aukera ematen die Europar Batasunean bizi diren gazteei Europak duen kultura aniztasuna eta komunean diren baloreak ezagutzeko. Bigarren urtez jarraian, Europako Batzordeak egitasmoaren dimentsio didaktikoa azpimarratu nahi izan du. Horrela, bonua eskatzen duten gazteei Europan bisita dezaketen tokien inguruko informazioa eta gomendioak eskainiko zaizkie. Hala nahi dutenek, gainera, agenda bat ere jasoko dute bidaiaren nondik norakoak eta bizitako esperientzien inguruko hausnarketak jasotzeko. Egitasmoan parte hartzen duten gazteek aldez aurretik antolatutako jardunaldi komunitarioetan parte hartzeko aukera ere izango dute. Orain arte, DiscoverEU egitasmoak 30 000 gazte baino gehiagori Europa osoan zehar bidaiatzeko aukera eman die.

Eurobarometroak jaso dituen datuen arabera, Europako gazteen lehentasun nagusiak dira ingurumena babestea, klima-aldaketaren aurka borrokatzea, pobrezia eta desparekotasun ekonomiko eta sozialei aurre egitea eta prestakuntza. Euskal Autonomia Erkidegoan gazteekin egindako inkesta ezberdinetan antzeko lehentasunak azaldu dituzte gazteek. Datuak apirilaren 29 eta maiatzaren 5 bitartean ospatu den Gazteen Europako Astearen bederatzigarren edizioarekin batera eman dira ezagutzera. Aurtengo edizioaren leloa “Europa eta ni” izan da eta ehunka gazte bildu dira antolatutako ekintza ezberdinetan. Gazteen Europako Astea bi urterik behin egiten da eta, aurten, gainera, hil honen amaieran ospatu diren Europako Parlamenturako hauteskundeekin bat egin du. Hori dela eta, eztabaiden ardatza honako hau izan da: “gazteek nola jardun dezakete beren erkidego eta herrialdeetan eta eragina izan erabakiak hartzean?”.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


Elkarrizketa

8

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


Enara Ruiz de Egino Mundukide elkarteko kudeatzailea

“Gazteei komunitate indigenen errealitatea ezagutzeko aukera eskaini nahi diegu� Mundukide Fundazioak eta Laboral Kutxak gazteak Ekuadorreko nekazaritza eskualdeak bisitatzera gonbidatzen dituen programaren bigarren edizioa jarri dute abian. Zein da aipatu egitasmo horren xede nagusia? Programa horren helburu nagusia da Laboral Kutxako gazteei Ekuadorreko komunitate indigenen bizi errealitatea eta garapen prozesuak ezagutu eta partekatzeko aukera eskaintzea, errealitate horiek balioan jarri eta beraien gertuko gizartean, komunikazioa ekintzen bidez, ezagutzera eman ditzaten. Programak, beraz, hiru helburu nagusi ditu, Ekuadorreko komunitate indigenak ezagutzea, errealitate horien inguruan hausnartzea eta gure gertuko gizarteari komunikatzea. Nola aukeratzen dira elkartasun ekimen horretan partu hartuko duten gazteak? Zein nolako profilak bilatzen dituzue? Edonork eman dezake izena? Berez, ekintza hau Laboral Kutxako bezero gazteei zuzendua dago. Izena emateko baldintza bakarra adina da; parte-hartzaileek 23 eta

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

30 urte bitartekoak izan behar dute. Hautaketak bi fase ditu. Lehenengo fase batean, izena eman duten hautagai guztien artean zozka bidez 200 pertsona aukeratuko dira. Ondoren, 200 pertsona horien artetik eta inprimakian eman duten informazioaren arabera, 30 aukeratuko dira eta horiei guztiei elkarrizketa egingo zaie. Elkarrizketak amaitu ondoren bidaian parte hartuko duten hamar pertsonak aukeratuko dira. Hautaketa prozesuaren helburua da ikasi eta partekatzeko gogoa duen talde askotarikoa osatzea. Behin bidaian joango diren gazteak hautatuta, berariazko formakuntzaren bat jasoko dute Ekuadorrera abiatu aurretik? Bidaia hasi aurretik, bidaian parte hartuko duten gazteekin egun osoko jardunaldi bat antolatuko da. Bidaia hori Mundukideren eraldaketarako hezkuntza helburuetan txertatzen da eta gazteek bidaian zehar egingo duten hausnarketarako irizpidea. Behin Ekuadorren, zein eskualdetara joango dira?

Bidaia Quiton hasiko eta, ondoren, Orellana eta Napo probintzietako Amazonia ezagutzeko aukera izango dute. Bidaia noiz egingo den zehaztuta dago? Zein iraupena izango du? Bidaia irailean izango da, baina, momentuz ez dago data zehatzik. Asmoa irailaren 6 eta 20 bitartean egitea izango da. Zein nolako ekintzak burutu dituzte bertan? Bidaiaren helburua gazteek bizipen eta esperientzia ezberdinak izatea da. Horretarako hainbat aktibitatea aurreikusten dira, hasi toki ezberdinak ezagutzetik eta Amazoniako indigenekin elkarbizitza esperientzia partekatzeraino. Zer aurkituko dute han? Zein nolako errealitatearekin egingo dute topo? Batez ere Ekuadorreko Amazoniako errealitatea ezagutzeko aukera izango dute. Pasa den urtean, programa horren lehen edizioa izan zen eta hamar gaztek Kolonbiako NariĂąo Departamendua bisitatzeko

9


aukera izan zuten. Bueltan, zein nolako iritzi eta esperientziak ekarri zituzten? Zer da zirrara gehien eragin ziena? Bidaian parte hartu zuen gazte batek, ekarri zuten esperientzia modu honetan laburtu zigun: “Bidaia Kolonbiako NariĂąo lurraldean bizi diren pertsona ezberdinen errealitatea ezagutzeko oso baliogarria izan zaigula pentsatzen dut, horrez gain, bertako gastronomia, kultura eta egoera soziala gertutik ikusteko aukera paregabea izan dugu. Bizipen ikaragarria eta esperientzia aberasgarria izan da. Inoiz ahaztuko ez dugun oroitzapena.â€? Mundukide Ekuatore Ginean, Zimbabwen eta Mozanbiken ere lan egiten duen erakundea da. Etorkizunean esperientzia hau herrialde horietara zabaltzeko aukera aurreikusten duzue? Gaur egun Afrikan Mozambiken bakarrik bultzatzen ditugu garapenerako lankidetza proiektuak, nahiz eta momentu hauetan Etiopian lanean hasteko urratsak ematen ari garen. Bestetik, Mundukiden gizarte eraldaketako hezkuntza arloan ere hasi gara urratsak ematen. Bidaia hau esparru horretan kokatzen dugu eta iaz antolatu genuen lehenengoz, Laboral Kutxak egin zigun elkarlanerako proposamenari erantzunez. Aurten Ekuadorrera egingo dugu bidaia, baina zabalik gaude herrialde berrietan ere esperientzia hau errepikatzeko. Ekimen hau garatzeko ehun kooperatiboan diren bi erakundeen arteko elkarlansistema bat aktibatu duzue.

10

Zertan datza aipatu sistema hori? Mundukidek urteak daramatza kooperatibekin interkooperazio proiektuak bultzatzen. Proiektu horien funtsa elkarlanean garapenerako lankidetza sustatzea

da eta helburu horrekin proiektu ezberdinak lantzen ditugu kooperatibekin. Testuinguru horretan kokatzen da Laboral Kutxarekin elkarlanean gazteentzat antolatu dugun bidaia hau.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


Iaz Kolonbiako NariĂąo departamendura bidaiatzeko aukera izan zuen gazteen taldea. Han, bertako biztanleak eta toki-garapenerako zenbait kudeaketa prozesu parte-hartzaile ezagutzeko aukera izan zuten. Era berean, ingurumenarekin, ekonomia sozialarekin, giza eskubideekin, parte-hartzearekin eta generoarekin harremana duten gaien inguruko informazioa bildu zuten.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

11


KAFEAREN IBILBIDEA. Bide horrek La Uniรณn herriaren edertasuna azaltzen du. Ibilbide horretan zehar gazteek kafe landarez beteta zeuden mendilerroak bisitatu ahal izan zituzten.

Zein motako egitasmoak garatzen ditu Mundukidek? Mundukidek bultzatzen dituen proiektuak arlo produktiboko proiektuak dira, pertsonei lan egiteko aukera eskaintzen dietenak, lanaren bidez beraien bizitza eta beraien komunitateen bizitza hobetzea helburu dutenak. Azaldu ahal diguzu, modu laburrean zer den Mundukide? Zer nolako lanak burutzen dituen, non, zein helbururekin eta norekin aritzen den elkarlanean... Mundukide hainbat eragile kooperatiboren konpromisotik sortutako Garapenerako Lankidetzarako erakunde bat

12

da. Gure helburua hegoaldeko herrialdeekin, esperientzia bat (Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa), egiteko modu bat eta baliabide batzuk partekatzea da eta prozesu horretan elkarrengandik ikasi eta pertsona eta komunitate gisa hazten joatea. Brasilen eta Mozambiken 10 urte baino gehiago daramatzagu bertako elkarte eta nekazariekin elkarlanean lan aukerak sortzen. Horrekin batera, 2018an Kolonbian epe luzeko programa berri bat hasi dugu. Eta une hauetan Etiopian identifikazio prozesu bat egiten ari gara, urte amaieran programa berri bat martxan jartzeko asmoz.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

13


14

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


Zientzia Zer izan zen lehenago, arrautza ala oiloa? Izenburuan azaltzen den galdera filosofian den kausalitate-dilema garrantzitsuenetakoa da, baina funtsean, bizitzaren jatorriari ere erreferentzia egiten dio eta, ondorioz, zientziari (gurasorik gabeko gizaki bat existitu zen?). Esparru metafisikotik, aipatu galderak indarra izaten jarraitzen du; esparru zientifikotik, ostera, badirudi erantzuna nahikoa garbia dela. Aristoteles jada galdera hori erantzuten saiatu zen k.a. III. mendean. Baina, zalantzarik gabe, erantzun zuzena aurkitu nahi badugu Charles Darwinera eta bere ‘Eboluzioaren teoriara’ jo behar dugu. Teoria horren baitan, zalantzarik gabe, arrautza oiloaren aurrekoa izango litzateke, baina arrautza modu orokorrean ulertuta eta ez oilo batek jarritako arrautza bezala. Hau da, oiloak munduan agertu baino lehen baziren bestelako arrautzak. Berriki zientzialari talde batek ondorioztatu duenez, espezie baten material genetikoa ezin da aldatu espezie horretako izaki baten bizitzan zehar. Hori horrela izanik, eta Darwinen Eboluzioaren teoria aintzat hartuta, zientzialariak bat datoz: gaur egungo oiloak beste hegazti espezie batetik datoz eta, esan bezala, material genetikoa ezin bada bizitzan zehar aldatu, ondorioz, derrigorrez, mutazioa jada zen arrautza baten barruan zen enbrioi batean eman zen. Teoria horrek, dena den, zalantzak ere sortzen ditu. Izan ere, espezie berri bat ezin izango litzateke genetikoki aldatutako arrautza bakar batetik sortu, horretarako, hainbat oiloen jaiotza ahalbidetuko luketen beste hainbat arrautza beharko liratekeelako. Asko dira arrautza eta oiloaren dilema argitzen saiatu diren ikerketak. Funtsean, guztiek bat datoz: arrautza oiloaren aurrekoa da. Horrela, lehenengo oiloa oiloa ez zen hegazti batek jarritako arrautza batetik sortu zen. Genetikoki oso antzeko animalia izango zen, baina, aldi berean, animalia berri bat izateko nahikoa desberdina.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

15


17 helburu gure mundua eraldatzeko

16

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


2015. urtean, Nazio Batuak erakundeak Garapen Iraunkorraren inguruko 2030 Agenda onartu zuen. Aipatu agenda ekintzaplan unibertsala, integrala eta eraldatzailea da eta bere helburu nagusia da giza-garapena erraztea gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren esparruetan izaera jasangarri batekin. Agenda 17 helburu nagusitan banatuta dago - Garapen Iraunkorrerako Helburuak- eta horien artean, adibidez, honako hauek aurkitzen dira: pobreziarekin amaitzea, klima aldaketaren aurkako borroka, hezkuntza, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, ingurumenaren babesa edo gure hirien diseinua.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

17


POBREZIA DESAGERRARAZTEA

GOSERIK EZ

18

Pobrezia bere forma guztietan desagerraraztea da gizadiak duen erronka nagusietako bat. Mundu osoan, egunean 1,90 dolar baino gutxiagorekin bizi diren 736 milioi pertsona inguru bizi dira (2015eko datuak) eta askok ez dute elikagaietarako, edangarria den urerako eta saneamendu egokietarako aukerarik. Garapen Iraunkorrerako Helburuak konpromiso ausarta dira eta pobreziaren forma guztiekin amaitu nahi dute 2030. urterako. Horretarako pertsona zaurgarriagoetan zentratu beharra dago eta, aldi berean, oinarrizko baliabide eta zerbitzuak eskuratzeko aukerak handitu eta klimarekin harremana duten hondamendien edo gatazka armatuen eragina pairatu duten komunitateak lagundu.

� 736 milioi pertsona muturreko

Azken bi hamarkadetan izan den hazkunde ekonomiko azkarraren eta nekazaritza produktibitatearen hazkundearen ondorioz, elikatu gabe zeuden pertsonen kopurua ia erdira murriztu da. Zoritxarrez, muturreko goseak eta desnutrizioak garapenerako oztopo handia izaten jarraitzen dute hainbat herrialdetan. Garapen Iraunkorreko Helburuen xedea da 2030 urterako gose eta desnutrizio forma guztia desagerraraztea , bereziki, haurren artean ematen dena. Era berean, biztanle guztiei eguneroko oinarrizko elikadura bermatu nahi zaie. Horretarako, ezinbestekoa da nekazaritzapraktika jasangarriak sustatzea nekazari txikiei laguntza eskainiz eta lurrerako, teknologiarako eta merkatuetarako berdintasunezko sarbidearen bidez.

� Munduko bederatzi pertsonetatik

pobrezian bizi dira.

� Munduko biztanleriaren % 11

� � �

muturreko pobrezia egoeran bizi da; 1990. urtean % 36. 1.300 milioi pertsona inguru alderdi anitzeko pobrezian bizi da. Pobrezian bizi den biztanleriaren % 50 adingabea da. Egunean 1,90 dolar baino gutxiagorekin bizi diren pertsonen % 80 Asiaren hegoaldean eta Saharaz Hegoaldeko Afrikan bizi da. 10 pertsonetatik 1 oso pobrea da.

bat elikatu gabe dago; hots, 795 milioi pertsona. Asia da gosea pairatzen duten biztanle gehien dituen kontinentea: kopuru orokorretik % 67. 4 haurretatik batek atzerapen bat du bere hazkundean. Garapen bidean diren zenbait herrialdetan, kopuru hori handiagoa da: hiru haurretatik bat. Nekazaritza da, munduan lanpostu gehien sortzen dituen sektorea eta munduko biztanleriaren % 40ri bizibiderako baliabideak eskaintzen dio. Emakume nekazariek gizon nekazariek dituzten baldintza berberak izango balituzte munduan gosea pairatzen duten pertsonen kopurua 150 milioitan murriztu ahal da. Pasa den mendeko lehen hamarkadatik, laboreen dibertsitatearen % 75 inguru galdu da.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


OSASUNA ETA ONGIZATEA

KALITATEZKO HEZKUNTZA

Osasuna garapen iraunkorraren sustatzailea, adierazlea eta emaitza da. Aurrerapauso handiak eman dira heriotza-kausa eta gaixotasun nagusiekin amaitzeko. Biziitxaropena nabarmen hazi da. hala ere, bizi-itxaropen handiena eta txikiena duten herrialdeen arteko aldea oso handia izaten jarraitzen du: 31 urte. 2030 Agendak osasunaren eta garapenaren artean den harreman konplexua islatzen du.

� Munduko biztanleriaren % 40k ez

2000. urtetik hona garapen izugarria eman da lehen hezkuntza unibertsalean. Matrikula tasa orokorra garapen bidean diren eskualdeetan % 91 ingurukoa izan zen 2015. urtean eta eskolara joaten ez diren haurren kopurua ia erdira jaitsi da mundu osoan. Gaur egun, inoiz baino haur gehiago joaten dira eskolara. Hala ere, aurrerapen hori ez da erraza izan garapen bidean diren eskualdeetan pobrezia-maila, gatazka armatuak eta bestelako estualdiak direla eta. Kasu honetan, 2030. urterako haur guztiek euren lehen eta bigarren hezkuntza osatzeko aukera izan dezatela bermatu nahi da. Aldi berean, formakuntza teknikorako berdintasunezko sarbidea ere bermatu nahi da eta, horrekin batera, generoen eta soldaten artean diren arrailak ere desagerrarazi nahi dira.

� Garapen bidean diren

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

du inolako babes sozialik.

� 1.600 milioi pertsona baino

gehiago ingurune ahuletan bizi da.

� 2017. urtearen amaieran,

GIBarekin bizi diren 21,7 milioi pertsonek tratamendu erretrobiral bat hartu zuten. 15 milioi pertsona inguru horrelako tratamendu baten zain dago. � 2 segundoero, 30 eta 70 urte bitarteko gizakiren bat behar baino lehen hiltzen kutsakorrak ez diren gaixotasunen ondorioz. � 7 milioi pertsona inguru hiltzen dira urtero kutsatutako airean diren partikulen ondorioz. � Hiru emakumetatik batek indarkeria fisikoa edo sexuala pairatu du bere bizitzan zehar.

herrialdeetan, lehen hezkuntzako matrikulazioa % 91era iritsi da. Hala ere, 57 milioi haur inguruk ez du eskolara joateko aukerarik, bereziki, Saharaz Hegoaldeko Afrikan. Garapen bidean diren herrialdeetan 4 neskatxetatik bat ez da eskolara joaten. Lehen hezkuntzara joateko adina izanik eskolara joaten ez diren haurren % 50 inguru gatazkaren bat duen herrialderen batean bizi da. Munduan bizi diren 103 milioi gazte inguruk ez ditu alfabetizazioaren oinarrizko gaitasunak eskuratu eta, horietatik, % 60 baino gehiago emakumeak dira. Mundu mailan, haur eta nerabeen % 60k ez ditu irakurmen edo matematikako oinarrizko gaitasunak eskuratu.

19


GENERO BERDINTASUNA

UR GARBIA ETA SANEAMENDUA

20

Emakumeen aurkako diskriminazio forma guztiekin amaitzea, oinarrizko giza eskubidea izateaz gain, ezinbestekoa da garapen iraunkorra bizkortzeko. Emakumeak ahalduntzeak efektu biderkatzailea du eta hazkunde ekonomikoa eta garapena sustatzen laguntzen du. Zenbait eskualdetan, oraindik ere, alde handiak daude lan merkatuan. Oztoporik handienak honako hauek dira: indarkeria eta sexu-esplotazioa, ez ordaindutako lanaren banaketa desorekatua eta esparru publikoan erabakiak hartzerakoan den diskriminazioa. Ugalketa- eta sexu-osasunerako sarbide unibertsala bermatzea eta emakumeei baliabide ekonomikoetarako sarbidean berdintasunezko eskubideak ematea dira helburu honen xede nagusiak.

� Munduan, batez beste, lan bera

Ur eskasiak biztanleriaren % 40 baino gehiagori eragiten dio eta etorkizunean, segur aski, ehuneko hori handiagoa izango da klima aldaketaren ondorioz. 1990. urtez geroztik 2.100 milioi pertsonek ur eta saneamendu baldintza hobeak lortu dituzten arren, eskura den edateko ur kantitatearen beherakadak erronka handi baten aurrean kokatuko gaitu. 2011an, 41 herrialdek estres hidrikoa pairatzen zuten. Gero eta ohikoagoak diren lehorteek eta basamortutzeak joera hori okertu dute. 2030. urterako edateko segurua den uraren hornikuntza unibertsala bermatu ahal izateko ezinbestekoa da azpiegitura egokietan inbertsio handiak egitea, osasun-instalazio egokiak eskaintzea eta higiene-praktikak sustatzea maila guztietan.

� 2050. urterako lau pertsonetatik

egiteagatik gizonek irabazten duten dolar bakoitzeko emakumeek 77 zentimo irabazten dituzte. 10 emakumetatik 7k indarkeria fisikoa edo/eta sexuala pairatu dute bere bizitzaren uneren batean. Lurraren jabe diren pertsonen % 20 baino gutxiago dira emakumeak. Mundu osoan, ia 750 milioi emakume eta neska 18 urte bete baino lehen ezkondu ziren. Garapen bidean diren 3 herrialdetatik 2k genero parekotasuna lortu dute lehen hezkuntzan. 2016ko ekainean parlamentari nazional guztietatik bakarrik % 22,8 ziren emakumeak. 1995ean, berriz, % 11,3.

bat ur eskasia errepikatuarengatik kaltetua izango dela aurreikusten da. Ur eskasiak munduko biztanleriaren % 40ari eragiten dio eta etorkizunean kopuru hori haziko dela uste da. 2.100 milioi pertsonek edateko egokia den ura eskuratzeko aukera izan dute 1990. urtez geroztik, baina 663 milioik oraindik ez dute edateko ura lortzeko aukerarik. Egunero, 1.000 haur inguru hiltzen dira uraren kontsumoarekin eta saneamenduarekin zerikusia duten gaixotasunaren ondorioz. Saharaz Hegoaldeko Afrikako emakumeek, kolektiboki, 40 mila milioi ordu inguru ematen dute ura biltzen. 2.400 milioi pertsonak ez dute komunak bezalako oinarrizko saneamendu zerbitzuak erabiltzeko aukerarik.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


ENERGIA IRISGARRIA ETA EZ KUTSAGARRIA

LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA

1990 eta 2010 bitartean, energia elektrikoa erabiltzeko aukera zuten pertsonen kopurua 1.700 milioitan hazi zen. Hala ere, munduko biztanleria hazten den heinean, energia eskaerak ere gora egiten du. Erregai fosiletan oinarritzen den ekonomia globalak eta berotegi-efektua duten gasen isurtzeek aldaketa sakonak eragin dituzte gure klima-sisteman. Hamar pertsonatik zazpik ez du energia elektrikoa erabiltzeko aukerarik. 2030erako energia horren erabilera unibertsala bermatzeko ezinbestekoa da energia iturri garbietan inbertitzea: eguzki-energia, energia eolikoa edo energia geotermikoa. Azpiegiturak zabaltzea eta herrialde guztietan energia garbiak izateko beharrezkoa den teknologia hobetzea hazkundea bultza eta ingurumenari lagun diezaiokeen helburu erabakigarria da.

� 7 pertsonetik batek ez du

Azken 25 urte hauetan, pobrezia egoeran bizi diren langileen kopurua k nabarmen egin du behera. Garapen bidean diren herrialdeetan, erdi-mailako klaseko langileek enplegu osoaren % 34 inguru betetzen dute. Kopuru hori hirukoiztu zen 1991 eta 2015 bitartean. Hala ere, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LNE) arabera, 2015. urtean 204 milioi langabetu baino gehiago zeuden. Garapen Iraunkorreko Helburuek hazkunde ekonomiko jasangarria sustatu nahi dute produktibitatemailaren hazkundearen eta berrikuntza teknologikoaren bidez. Helburua 2030. urterako enplegu betea eta produktiboa eta gizon zein emakume guztientzako lan duina lortzea da; aldi berean, nahitaezko lana, esklabotza eta gizakien trafikoa desagerrarazi nahi da.

� Langabezia-tasa globala

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

elektrizitatea erabiltzeko aukerarik; horietatik, gehiengoa garapen bidean diren herrialdeetako nekazaritzako inguruetan bizi dira. Energia klima-aldaketaren eragile nagusietako bat da eta berotegiefektuko gasen emisioan % 60 inguru bertatik eratorriak dira. Efizientzia estandarrak aldatzeak eraikinetan eta industrian izaten den elektrizitatearen kontsumo globala % 14an murrizten lagun dezake. Munduko biztanleriaren % 40 baino gehiagok, 3.000 milioi pertsona inguruk, erregai kutsagarri eta osasungaitzak erabiltzen ditu kozinatzeko. Mundu mailan, 2011. urtze geroztik, energiaren % 20 baino gehiago energia iturri berriztagarrien bidez ekoizten da.

% 5,6koa zen 2017. urtean, hots, 192,7 milioi pertsona langabetu zeuden. 15 eta 24 urte bitarteko gazteen artean langabezia % 13ra iritsi zen 2014. urtean, hots, helduen tasaren bikoitza baino gehiago. 2017an 300 milioi langile inguru muturreko pobrezia egoeran bizi ziren (egunean 1,9 dolar baino gutxiagorekin bizi dira). 470 milioi enplegu berri beharko lirateke 2016 eta 2030 bitartean lan merkatuan sartuko diren pertsona berri guztiak hartzeko. Bakarrik munduko biztanleriaren % 29 du gizarte segurantza integrala. Lan esparruan genero berdintasuna bermatuko balitz 28 bilioi dolarreko inpaktua izango luke ekonomia globalean 2025. urterako.

21


INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA

DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA

22

Azpiegituretan eta berrikuntzan egiten diren inbertsioak hazkunderako eta garapen ekonomikorako ezinbesteko motorrak dira. Munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hirietan bizi denez, garraio masiboa eta energia berriztagarriak gero eta garrantzitsuagoak dira. Horrekin batera, industria berrien eta informazio eta komunikazio teknologien hazkundea ere sustatu behar da. 4.000 milioi pertsona baino gehiagok ez du Internetera konektatzeko aukerarik eta, horietatik, % 90 garapen bidean diren herrialdeetan bizi dira. Eten digitala murriztea erabakigarria da informaziorako eta ezagutzarako berdintasunezko sarbidea bermatzeko eta berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko.

� Garapen bidean diren

Desparekotasuna gero eta handiagoa da eta munduko biztanleriaren % 10 aberatsenak munduko aberastasunaren % 40 kontrolatzen du. Era berean, % 10 pobreenak soilik sarrera orokorren % 2 eta % 7 inguru lortzen du. Garapen bidean diren herrialdeetan desparekotasuna % 11an hazi da. Diru-sarreretan den desparekotasuna irtenbide bat behar duen mundu mailako arazoa da. Adibidez, merkatuen eta finantza-erakundeen kontrola eta araudia hobe daitezke eta, aldi berean, garapenerako laguntzak eta gehien behar duten eskualdeetan zuzeneko atzerriko inbertsioak sustatu ahal dira. Etena gainditzeko beste faktore erabakigarri bat migrazioa eta mugikortasun segurua erraztea da.

� % 10 aberatsenak diru-sarrera

herrialdeetan bizi diren 2.600 milioi pertsonak ez du elektrizitaterako sarbide iraunkorra. � 4.000 milioi pertsona baino gehiagok ez du Internetera konektatzeko aukerarik; horietatik, % 90 garapen bidean diren herrialdeetan bizi da. � Energia berriztagarrietako sektoreek, gaur egun, 2,3 milioi langile baino gehiago enplegatzen ditu; kopuru hori 20 milioitaraino irits liteke 2030. urtean. � Garapen bidean diren herrialdeetan, bakarrik nekazaritza produktuen % 30 prozesatzeindustrialean jartzen da. Herrialde garatuetan, kopuru hori % 98koa da.

globalen % 40 irabazten du.

� Gini koefizientearen arabera,

desparekotasun globalak bere mailarik gorena lortu zuen 2005. urtean: .70 egun. Garapen erritmo honetan jarraitzen badugu, Munduko Foro Ekonomikoak dioenez, 217 urte beharko dira genero arraila ixteko enplegu aukera eta soldatei dagokionez. Batez beste, diru-sarreretan den desparekotasuna % 11 hazi zen garapen bidean diren herrialdeetan 1990 eta 2010 bitartean. Garapen bidean diren herrialdeetan, nekazaritza guneetan bizi diren emakumeek hirian bizi direnek baino hiru aldiz aukera gehiago dituzte erditzean hiltzeko. 2015. urteko datuen arabera, etxera bidalitako dolar bakoitzeko langile etorkinek 7.5 zentimo ordaindu zituzten ordainsaritan, % 3 den helburua baino bi aldiz gehiago.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK

EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK

Munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hiriguneetan bizi da. 2050. urterako kopuru hori 6.500 milioi pertsonetaraino haziko dela aurreikusten da, hots, biztanleria osoaren 2/3. Munduko hirien hazkunde azkar horrek, landa guneetatik hirietara izan den migrazioen hazkundearekin batera, hiritzarren hazkundea eragin du. 1990. urtean munduan 10 milioi biztanle baino zuten hamar hiri zeuden. 2014. urtean kopurua 28raino hazi zen. Horietan 453 milioi pertsona bizi dira. Muturreko pobrezia gune horietan aurki daiteke nagusiki. Hirien segurtasuna eta jasangarritasuna hobetzeko etxebizitza seguruak eta eskuragarriak lortzeko aukera bermatu behar da. Aldi berean, garraiobide publikoetan inbertsioak egin behar dira, gune berdeak sortu eta hiriko planifikazioa eta kudeaketa hobetu.

� 3.500 milioi pertsona, munduko

Hazkunde ekonomikoa eta garapen jasangarria lortzeko, aztarna ekologikoa murriztu beharra dago ondasunen eta baliabideen ekoizpen eta kontsumo metodoak aldatuz. Nekazaritza da ur gehien kontsumitzen duen sektorea; ureztatzeak giza kontsumorako eskura den ur guztiaren % 70 eskatzen du. Partekatutako baliabide naturalen kudeaketa eraginkorra ezinbestekoa da helburu hau lortzeko. Era berean, garapen bidean diren herrialdeei laguntza eskaini behar zaie 2030. urterako kontsumo-eredu jasangarrien bidean aurrera egin dezaten. Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da zaborrera botatzen den elikagaien kopurua nabarmen murriztea, besteak beste, ekoizpen eta banaketa kate eraginkorragoak eratuz.

� Urtero 1.300 milioi tona elikagai

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

biztanleriaren erdia, hirietan biz da. 2050. urterako hirietan bizi den biztanleria 6.500 milioitara iritsiko dela espero da Hiriek bakarrik lurreko azaleraren % 3 betetzen dute, baina energia kontsumoaren % 60-80 eta gasen emisioen % 75 egiten dute. Gaur egun, 828 milioi pertsona bizi dira hirietako auzo marjinaletan. Etorkizunean, gehiago izango dira. 1990. urtean munduan 10 milioi biztanle baino zuten hamar hiri zeuden. 2014an 28. Datozen hamarkadetan, hirien zabalkundearen %95 garapen bidean diren herrialdeetan emango da 1.200 milioi lanpostu ingurune osasuntsu eta egonkor baten baitan daude

alferrik galtzen dira eta, aldi berean, 2.000 milioi pertsonak gosea pairatzen dute. Elikagaien sektoreak berotegiefektua duten gasen emisioen % 22aren ardura du, bereziki, laborantzarako azalera gehiagoren bila suntsitzen diren baso eta oihanak direla eta. Mundu mailan, 2.000 milioi pertsonak dute gainpisua edo obesitatea. Munduan den uraren % 3 bakarrik da edateko egokia. Gure kontsumo erritmoa naturak ur hori ordezkatzeko behar duen denbora baino azkarragoa da. Pertsona guztiek kontsumo baxuko bonbillak erabiliko balituzte, urtero, 120.000 milioi dolar baino gehiago aurreztuko lirateke. 2013an, energia kontsumo globalaren bosten bat energia iturri berriztagarrietatik lortu zen.

23


KLIMAREN ALDEKO EKINTZA

Munduko herrialde guztiek pairatu dituzte klima-aldaketaren eraginak. Berotegi-efektuko gasen emisioek gora egiten jarraitzen dute eta, gaur egun, 1990. urtean baino % 50 handiagoak dira. Gainera, berotze globalak aldaketa iraunkorrak eragin ditu klima sisteman eta horien ondorioak, une honetan bertan larrialdizko neurriak hartu ezean, atzeraezinak izan daitezke. Helburua da, urtero, 100.000 milioi dolar biltzea garapen bidean diren herrialdeen beharrei erantzuteko eta klimarekin harremana duten hondamendien eraginak arintzeko. Oraindik aukera dago batez besteko tenperatura globalaren hazkundea 2°C-etara mugatzea (industria-aurreko mailarekin alderatuta). Hori lortzeko, premiazko neurri kolektiboak hartu behar dira.

� 2017. urteko datuen arabera,

ITSASPEKO BIZITZA

Ozeanoak kudeatzeko modua funtsezkoa da gizateriarentzako eta klima-aldaketaren efektuei aurre egiteko. Ozeanoek gizakiok sortzen dugun karbono dioxidoaren heren bat xurgatzen dute. Itsasoko kutsadura, gehienbat, lurrean du jatorria eta maila kezkagarrietara iritsi da: ozeano kilometro karratu bakoitzeko, batez beste, 13.000 plastiko zati daude. Garapen Iraunkorreko Helburuek kostako eta itsasertzeko ekosistemak modu jasangarrian ordenatzeko eta lurreko kutsaduratik babesteko markoa sortzen dute.

� Ozeanoek Lurraren azaleraren

� �

24

gizakion eraginez, batez besteko tenperatura globala 1°C-tan hazi da. Munduan, itsasoaren maila, batez beste, 20 zentimetrotan hazi da 1880. urtez geroztik eta 2100. urtera bitartean beste 30-122 zentimetrotan haziko dela espero da. Berotze globala 1.5°C-tara mugatzeko, CO2 gasaren emisio globalak % 45ean murriztu beharko lirateke 2030 urtera bitartean eta 2050. urtean, zerora iritsi beharko lukete. Parisko Hitzarmenean adostutako neurriek, tenperaturaren hazkundea 2°C azpitik mantentzeko beharrezkoa den emisioen murrizketen heren batean eragiten dute. Klima-aldaketa oztopatzeko neurri ausartak hartuko balira, 26 bilioi dolarreko etekin ekonomikoak sortzeko aukera izan daiteke. Energia berriztagarriek 18 milioi lanpostu inguru sor dezakete.

hiru laurden betetzen dute eta, bolumen osoa aintzat hartuta, biziespazio osoaren % 99 suposatzen dute. Ozeanoan identifikatuta dauden 200.000 espezie baino gehiago bizi dira, baina kopuru hori bost aldiz handiagoa izan daitekeela uste da. Ozeanoaren % 40 inguruk oso kutsadura-maila altuak ditu. Ozeanoek gizakiok sortzen dugun karbono dioxidoaren % 30 inguru xurgatzen dute. 3.000 milioi pertsona baino gehiagok itsasoko eta itsasertzeko biodibertsitatearen beharra dute. Itsasoko eta itsasertzeko industrien eta baliabideen balioa, urtero, 3 bilioi dolar ingurukoa dela kalkulatzen da, hots, munduko BPGaren % 5 inguru.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


LEHORRREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA

BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK

Gizakion bizitzak, itsasoaren eta lurraren beharra du bere mantenu eta iraupenerako. Florak elikagaien % 80 ematen digu eta nekazaritza baliabide ekonomiko eta garapenerako baliabide garrantzitsua da. Basoek lurazaleraren % 30 inguru hartzen dute, milioika espezieen bizitokia dira eta ur eta aire garbiaren iturri dira. Gainera, ezinbestekoak dira klima-aldaketaren kontrako borrokan. Gaur egun lurrak piratzen duen degradazioak ez du parekorik eta erein daitekeen azaleraren galera inoiz baino azkarragoa da. Lehorteak eta basamortutzea ere gero eta handiagoak dira. Garapen Iraunkorreko Helburuek basoak, hezeguneak eta mendiak bezalako lur-ekosistemak berreskuratzea eta mantentzea nahi dute. Deforestazioa gelditzea, adibidez, nahitaezkoa da klima-aldaketaren eraginak arintzeko.

� 1.600 milioi pertsona inguruk

Bakerik, egonkortasunik, giza eskubiderik eta Zuzenbide Estatuan oinarritutako gobernagarritasun efektiborik gabe ezinezkoa da garapen jasangarria lortzea. Indarkeria armatuaren maila altuak eta segurtasungabeziak ondorio suntsigarriak ditu herrialde baten garapenean eta hazkunde ekonomikoan eta bizikidetasunean eragiten dute. Sexu indarkeria, delituak, esplotazioa eta tortura ere orokortuta dauden fenomenoak dira gatazkak pairatzen dituzten edo Zuzenbide Estatua ez den lurraldeetan. Garapen Iraunkorreko Helburuek indarkeria mota guztiak murriztea bilatzen dute eta gobernuekin eta komunitateekin lan egiten dute irtenbide iraunkorrak bilatzeko. Zuzenbide Estatuaren indartzea eta giza eskubideen sustapena ezinbestekoak dira.

� Minutuero, ia 20 pertsona

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

basoen beharra du bere mantenurako. Ezagutzen diren animalien 8.300 espezieetatik, % 8 jada desagertu da eta % 22 desagertzeko arriskuan da. Basoetan lurrean diren animalia, landare eta intsektu espezie guztien % 80 baino gehiago bizi da. Mundu osoan, 2.600 milioi pertsonak nekazaritzaren beharra dute bere iraupenerako. Naturan oinarritutako klimairtenbideek 2030erako beharrezkoak diren emisio beherapenen heren batean lagun dezakete. Pertsonen iraupenerako eta ongizaterako ekosistemek duten balioa, urtero, 125 bilioi dolar baino gehiagokoa da. Lurrean den ur gezaren % 60-80 inguru lurralde menditsutan du jatorria.

lekualdatzera behartuta daude gatazka baten ondorioz. 2016. urtearen amaieran indarrez desplazatutako pertsonen kopurua 65,6 milioikoa zen. 10 milioi pertsona aberrigabe daude mundu osoan eta hiritartasuna eta horri lotutako eskubideak ukatu zaizkie. Ustelkeria, eroskeria, lapurreta eta zerga-izurtzearen kostua garapen bidean diren herrialdeetan, urtero, 1,26 milioi dolarretakoa da. 603 milioi emakume bizi dira familia-indarkeria delitutzat hartzen ez den herrialdeetan. 46 herrialdetan, gaur egun, emakumeek, gutxienez, parlamentuko eserlekuen % 30 baino gehiago dute.

25


HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZA

Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko ezinbestekoa da mundumailako itunen eta elkarlanaren aldeko konpromisoa. 2000 eta 2014 bitartean garapen bidean diren herrialdeei bideratutako laguntza % 66an hazi bada ere, gatazken edo naturahondamendien eraginez sortutako krisi humanitarioek baliabideak eta laguntza finantzarioa eskatzen jarraitzen dute. Herrialde askok laguntza horren beharra dute hazkundea eta merkataritza-trukea sustatzeko. Helburuen xedea da IparraHegoa eta Hegoa-Hegoa lankidetza hobetzea, nazioarteko merkataritza sustatzea eta garapen bidean diren herrialdeak laguntzea haien esportazioak biderkatzeko. Azken finean, erronka da merkataritzasistema bidezko bat lortzea, zuzenak diren arauetan oinarrituta, irekia eta onuragarria guztientzat.

� Nazio Batuen Merkataritza

eta Garapenaren Batzarraren arabera, GIHak lortzeko, urtero, beharrezkoa izango da 5 eta 7 bilioi dolar inguruko inbertsioa egitea. Garapenerako laguntza ofiziala bere gailurrera iritsi zen 2016. urtean: 142.600 milioi dolar. 2016. urtean, nazioarteko bidalketak 575.000 milioi dolarretara iritsi ziren; horietatik, % 75 garapen bidean diren herrialdetara bideratu ziren. 2016. urtean, 6 herrialdek lortu zuten garapenerako laguntza ofiziala euren sarrera gordinen % 0,7tik gora mantentzea. Garapen bidean diren herrialdeen inportazioen % 79en sarrerak zergarik gabeko herrialde garatuetan ematen da. 4.000 milioi pertsona baino gehiagok ez du Internet erabiltzen eta, horietatik, % 90 garapen bidean diren herrialdeetan bizi dira.

Euskadi Basque Country 2030 Agenda Eusko Jaurlaritzak GIHak bereak egin ditu eta Basque Country 2030 Agenda izeneko txostena garatu du horien ezarpenerako. Ibilbide-orri horrek euskal exekutiboak Nazio Batuen baliostera jarri nahi dituen konpromiso zehatzak eta ebaluazio mekanismoak jasotzen ditu. Euskadi Basque Country 2030 Agendak Eusko Jaurlaritzak 17 GIHen helburu eta xedeekin duen lerrokatze maila eta hori garatzen duten politika sektorialak islatzen ditu. Modu horretan, Gobernuaren Programa eta Nazio Batuen Agenda uztartzen dira, azken horren mamira erantzunez: Garapen Iraunkorreko Helburuak ez dira egin behar dena esateko sortu; ostera, ingurune global komun bat definitzeko sortu dira eta horren

26

barruan euskal errealitatea aintzat hartu beharko da. Euskadi Basque Country 2030 Agenda, nagusiki, Eusko Jaurlaritzaren esku diren ekintzaesparruetan zentratzen da.

LEHENDAKARITZA

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

PRESIDENCIA

Secretaría General para la Paz y la Convivencia

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

27


Euskara Ez dira EGA azterketa gehiago egingo EAEn Nafarroan eta Iparraldean EGA azterketa egiten jarraituko dute Euskara azterketa ezagunenaren ibilbidea amaitu da. Hemendik aurrera EGAk egiaztatzen zuen Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C1 maila lortzeko HABEren C1 azterketa egin beharko da. Neurria Euskal Autonomia Erkidegoan soilik hartuko da eta, horrela, Nafarroan eta Iparraldean aipatu maila egiaztatzeko EGA azterketa egiten jarraituko dute, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamenduaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren ardurapean, hurrenez hurren. Euskal Autonomia Erkidegoan EGA azterketaren ardura Hezkuntza Sailarena izan da. EGA azterketak, ia bere sorreratik, kritika zorrotzak jaso ditu, nagusiki, atariko probaren zailtasuna zela eta. Duela lau urte, adibidez, gai hori Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu zen eta bertan, aho batez, eskatu zen EGA probaren egoera berrikustea. Azken urteetako datuak aztertzen badira, EGAra aurkeztu diren

28

EGAren desagerpenarekin, EAEn euskararen maila egiaztatzeko azterketa guztiak HABEren ardurapean geratuko dira

hautagaien laurden batek bakarrik gainditu ahal izan du azterketa. HABEren C1 azterketan ez da atariko probarik izango eta berridazketa ariketa ere bertan behera geratuko da. EGAren desagerpenarekin, EAEn euskararen maila egiaztatzeko azterketa guztiak HABEren ardurapean geratuko dira. Salbuespen bakarra IVAPen esku dauden administrazioetako funtzionarioen hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketak izango dira.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


IKASTOLEN ETA SEMENTE GALIZIAR ESKOLEN ARTEKO AKORDIOA

HAUTAGAI ‘GEHIEGI’ EGA TITULUA ATERATZEKO. Azken urteetan, ia 10.000 hautagai izan dira urtero EGA azterketako deialdietan. Azken urteetan, hala ere, kopuru horrek behera egin du, nagusiki, unibertsitate-mailako ikasketak euskaraz burutu dituzten ikasleei automatikoki C1 maila aitortzen zaielako.

Ikastolen Elkarteak eta galiziera komunikaziohizkuntzatzat duten eskolak biltzen dituen Semente sareak hizkuntza murgilketaren garrantziaz kontzientziatzea helburu duen hitzarmen bat sinatu berri dute. Hitzarmenean jasotzen denez, bi herrialdeen arteko ezagutzan sakontzen lagun dezaketen hezkuntza baliabideak eta esperientziak ere sustatuko dira. Akordioa Galizian bertan sinatu da, Compostelan ospatu den Dia das Letras Galegas ospakizunean, hain zuzen ere. Ikastolen Elkartetik azaldu dutenez, hitzarmen honekin hezkuntza euskalduna eta galiziarra eskoletatik haratago eraman ahal izatea espero dute.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

Euskara Interneten indartzeko deialdia Eskaintza eta eskaria biderkatzearen beharra ikusten du Puntueus Fundazioak Maiatzaren 17an ospatu den Nazioarteko Internet Egunaren ildora, .eus domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen Puntueus Fundazioak ezagutzera eman dituen datuen arabera, euskarazko edukiak eskaintzen dituzten Euskal Herriko webguneen kopurua bakarrik % 16koa da. ‘Euskaren bizitasun digitala ispiluaren aurrean’ izenburua duen adierazpenean jasotzen diren datuen arabera, gure lurraldean 16.663 webgune lirateke. PuntuEUS Fundazioko Josu Waliño presidenteak azaldu duenez “euskarak badu eskaintza sarean, badago edukia eta badaude tresnak, baina ez dira nahikoa, ingurune digitala etengabe berritzen eta sortzen baita”. Gainera, Fundaziotik azpimarratu dutenez, erabiltzaileek hizkuntza nagusien alde egiten dutela kontuan izanik, “dugun eskaintza gehiegi ere izan daitekeela ondoriozta daiteke”. Hori guztia dela eta, eskaintza ez ezik, eskaera ere indartu behar dela azpimarratu dute, “erabilerarik gabeko eskaintzak ez baitu etorkizunik”.

29


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Txitxi(rio) “Haragi: txingarraren eta haragiaren nazioarteko topaketa” ospatu da Tolosan. Herria jai giroan izan da, toperaino. Izkina bakoitzeko postu bat eta beti, haragia puntu-puntuan. Inor ez da falta izan: abeltzainak, harakinak, sukaldariak… Mundu osotik iritsitako adituek zuzeneko erakustaldiak emateko prest, eta Euskal Herri osoko haragizaleak dastatzeko prest. Basque Culinary Center-ek antolatutako kongresuan, bertako okela goraipatu da, teknika berritzaileak, sektorearen etorkizuna eta animalien ongizatea. Animalien ongizatea? Eta gurea? Gure etorkizuna, zer? Haragi gorria edo prozesatuta jateak ez al du kolon-minbizi arriskua handitzen? Haragi gehiegi jateak ez al ditu osasuna eta ingurumena kaltetzen? Greenpeace-k ohitura aldaketa drastikoa proposatzen du. Eta egia esan, urtero produktu begetariano gehiago kontsumitzen dira, baina orojaleen artean ere bai. Are gehiago diotsut, haragi kontsumoa jaisten deneko baino gehiago handitzen ari da. Eta dirudunek ondo dakite. Horregatik, Silicon Valley-ko enpresak edota janari-azkarreko jatetxeak (Mc Donalds, Burger King) ordezko-produktuen merkatuan inbertitu dute. Haragia zaporea eta itxura duten produktuak lortu nahi dituzte, baina osasungarriagoak direnak (edo gutxienez, irudi dezatela). Dirudienez, ordezko hori bai edo bai behar dugu. Proposamenen artean, bik indarra irabazi dute: batetik, gaizki deitutako “haragi” begetarianoa eta bestetik, haragi sintetikoa. Lehenak, jada leku pribilegiatua hartuta du merkatuan. Baina, zer da benetan? Okela-forma duen masa begetala da. Oinarrian proteinak ditu (soia, glutena), almidoia eta fibra (erabilitako irinaren arabera). Haragia ez bezala, ez dauka B12 bitaminik (ez bazaio espresuki gehitzen), baina ez du kolesterolik eta abere-sufrimendua saihesten du. Nahiz eta ordezko erabili, gogoratu bitamina falta

30

zaiola. Eta produktuaren arabera (ultra)prozesatuta egongo da. Beraz, dieta beganoa badaramazu, proteinak lekale eta fruitu lehorretan oinarritu. Landare jatorriko produktuak haragi dei daitezke? Horra hor eztabaidaren irekiera. Baina oraingoz, Europar Batasunak ez du baimentzen. Batetik, haragia hitzak “animalien zati jangarriak, odola barne” mugatzen ditu. Bestalde, ez du onartzen etiketatzeak akatsik eragitea, adibidez, alergikoak babesteko. Hanburgesa begetalak (hanburger Iparraldean), esan bezala, soia edota glutena ohi dituzte osagai gisa; eta haragi deitzea hutsegitera darama. Baina adi egon, zeren burger hitza ez dago begietsita. Bigarren aukera, hurbil da. Eta argi izan, haragi sintetikoak ez duela inork axolagabean utziko. Okela laborategian ekoizten da. Animalia bizidunaren zelula gutxi batzuk hartu eta in-vitro hazten dira. Txerri, behi, oilasko edo arrainenak izan daitezke. Antzeko prozesua gertatzen da, zauri bat birsortzen dugunean. Helburua, ordea, xerra, azpizuna edo bularkia lortzea da. Abere-sakrifiziorik ez dago, emaile gisa arituko litzateke eta libre biziko zen. Baino luzaroan, benetan libre izango zen? Haragikeria ote? Zure etikaren araberakoa izango da erantzuna. Hasiera batean, ekologikoagoa dirudi (berotegi-efektuko gasak ezabatuko lirateke, besteak beste), baina ekoizpen masiboa eman arte ez da jakingo. Eta koipe gutxikoak izango direla hitzematen dute, ekoiztuko diren zelulak aukeratzen dituztelako. Baina ikusiko dugu azkenik zer iristen den merkatura. Salneurria? Ideiarik ez! Aldez aurretik, osasun-kontrolak pasa behar dituzte eta EBn Novel Food-en etiketa jaso. AEBek merkatura lehenak iristea zin egin dute, urte amaierarako; Donostiako aitzindariek ostera, 2021erako. Landare-”burger”-ak jada egi dira, haragi sintetikoa, 3D ekoiztutako janaria, sea-chips… zer probatzeko prest zaude?

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza



Sexua Zibersexuak aurre hartu dio ‘sexting’ari gazteen artean Emakumeak gizonak baino zuhurragoak dira Interneten anonimotasuna hausteko orduan Internet bidezko sexua gero eta arruntagoa da Estatuko gazteen artean. Controlek landu duen Los jóvenes españoles y el sexo txostenaren zazpigarren edizioan jasotako datuen arabera, gazteen % 38,9k Internet erabiltzen du zibersexua praktikatzeko. Praktika hori, txostenaren arabera, ohikoagoa da gizonen artean (% 47,1) emakumeen artean (% 30,7) baino. Txostenean azpimarratzen denez, emakumeak zuhurragoak omen dira Interneten anonimotasuna hausteko orduan. Horrela, emakumeen bosten batek bakarrik onartzen du sare sozialetako kontu propioen bidez edo berehalako mezularitza zerbitzuen bidez (sexting) izaera sexuala duten edukiak partekatu izana. Kopuru hori % 30,4raino haziko litzateke gizonen kasuan.

Internet ligatzeko erabiltzen da

Zibersexua edo eduki sexualak partekatzeko erabiltzeaz gain, asko dira Internet ligatzeko erabiltzen dutenak. Gazteen % 35k bikotekidea Internet bidez bilatu izan duela

32

Gazteen % 15,8k aukeran diren ligatzeko aplikazioren bat deskargatu du

onartzen du. Kopurua handiagoa da gizonezkoen artean (% 43) emakumeen artean (% 26,9) baino. Hala ere, ligatzeko aplikazioen erabilera askoz txikiagoa da. Horrela, gazteen % 15,8k bakarrik erabiltzen ohi ditu horrelako aplikazioak. Kasu horretan ere, erabilera handiagoa da gizonen artean (% 26,1) emakumeen artean baino (% 5,4). Txostenean jasotzen denez, Internet sexuaren eta osasun sexualaren inguruko informazioiturri nagusia bilakatu da: gazteen % 69k bertara jotzen du horrelako informazioaren bila.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


‘IZU-BOTOIAK’ DURANGOKO EMAKUMEAK SEGURUAGO SENTITZEKO

LIGATZEKO TRESNA BAT. Zibersexua edo eduki sexualak partekatzeko erabiltzeaz gain, asko dira Internet ligatzeko erabiltzen duten gazteak. Inkestatutako gazteen % 35k bikotekidea Internet bidez bilatu izan duela onartzen du. Kopurua handiagoa da gizonezkoen artean (% 43) emakumeen artean (% 26,9) baino.

Durangoko Udalak botoi erako dispositiboak banatu ditu herriko emakumeen artean. Aipatu gailuak mehatxupean sentitzen diren emakumeei Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko aukera ematen die. Pilar Rios Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, ekimenari esker herriko emakumeek “gaizki argiztatutako tokietatik edo leku bakartietatik segurtasunarekin mugitzeko” aukera izango dute. Mehatxupean sentitzen badira, emakumeek botoia sakatu beharko dute Udaltzaingoari abisua emateko. Udaltzainek geolokalizazio sistema baten bidez topatuko dituzte. Dispositiboa doan beregana daiteke Andragunean. Alerta “botoiaren” erabilera arduratsua sustatzeko, Udalak herriko emakume taldeekin bilerak antolatu ditu.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

SEXUAREN TXOKOA

Sexuaren garrantzia gizakiontzat Sexu harremanen funtzio nagusia ugalketa da, baina harreman sexual gehienetan funtzio hori ez ta arrazoirik garrantzitsuena, hots, kasu gehienetan harremanak mantentzen dira baina ez seme-alaba bat izateko. Izan ere, gizakiona da ondorengo gutxien duen espezieetako bat. Ugalketaz aparte, beraz, hamaika dira sexu harremanak izateko ditugun arrazoiak. Horiek, pertsona bakoitzaren heldutasun mailaren araberakoak izango dira. Presio soziala, sentimenduak… asko dira gizakion sexualitatean eragiten duten faktoreak. Esan bezala, ugalketa da sexu-harremanen funtzio nagusia eta jatorrizkoa. Baina, beste animalietan ez bezala, sexuarekin gizakiok amodioa bezalako sentimenduak ere adierazten ditugu. Izan ere, sexuak bikote batean den maitasuna biderka dezake. Sexu-harremanak atsegingarriak badira bi kideentzat, harreman hori, seguruenik estuagoa izango da. Aldi berean, sexu-harremanek autoestimua sustatzen dute; harreman sexual atseginek norberaren buruarekin gustura egotea ahalbidetzen dute. Are gehiago, harreman horren aurretik sexu-harreman atsegingarriak izan ez badituzu. Autoestimurako ez ezik, sexua ona da osasunarentzat ere. Misiolariaren posturarekin, adibidez, 200 kaloria inguru erretzen dira koito bakoitzeko. Kopurua handiagoa izan daiteke postura eta iraupenaren baitan. Harreman sexualak izateak, gainera, gaixotasun koronarioak prebenitzen laguntzen dute eta antidepresibo natural ezin hobea da.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak FUN & SERIOUS GAME FESTIVAL JAIALDIA BEC-ERA ITZULIKO DA Fun & Serious Game Festival jaialdiaren bederatzigarren edizioa Barakaldoko BECen ospatuko da abenduaren 6 eta 9 bitartean. Antolatzaileek iragarri dutenez, edizio horretan Suedia izango da herrialde gonbidatua. Horrez gain, sektoreko talentuak aitortzen dituen Titanium sariak ere banatuko dira. Bestalde, Fun Zone gunean, jolasteko, lehiaketetan parte hartzeko, youtuberrekin eta influencerrekin elkartzeko eta musikaz gozatzeko aukera izango da.

LANGILEEN % 69K SARE SOZIALETAKO JARDUERA EZKUTATZEN DIE BERE NAGUSIEI Kaspersky Labek pribatutasunaren inguruan landu duen Txosten Globalaren arabera, Estatuko langileen % 69k nahiago du sare sozialetako jarduera ezkutatzea bere nagusiei. Lan-inguruneko diskrezioa lankideetara ere zabaltzen da, zerbaitegatik langileen % 63k nahiago du lankideekin online jarduera ez partekatzea. Datu horiek bat datoz beste datu honekin: langileen % 34k ez du nahi bere enplegatzaileak zein web orri bisitatzen dituen jakitea.

34

Instagramek nerabeen osasun mentalean erasaten du Erresuma Batuan egin den azterlan baten arabera, sare sozialak antsietatea eragiten die gazteei Sare sozial hedatuenek oso osasungarriak ez diren alboondorioak izan ditzakete. Erresuma Batuko gazteekin egin den ikerketa batek ondorioztatu duenez, Instagram nerabeei gehien erasaten dien sare soziala da, bereziki, nerabeen osasun mentalean duen eraginarengatik. Jarraian, Snapchat, Facebook eta Twitter aurkituko lirateke. Ikertu diren sare sozial guztien artean balorazio positiboa duen bakarra YouTube da. Royal Society of Public Health erakundeak eta Cambridgeko Unibertsitateak landu duten txostenean azpimarratzen denez, Facebook, Twitter edo Instagram bezalako sare sozialetan egunero bi

ordu baino gehiago ematen duten gazteek osasun mentaleko arazoak izateko joera handiagoa azaldu dute, nagusiki, larritasuna eta antsietate eta depresio sintomak. Ikerketan parte hartu duen gazte batek azaldu duenez, “emakume gazteen kasuan, Instagramek lortzen du zure gorputzarekin gustura ez egotea“. Ikerketan parte hartu duen 16 urteko beste nerabe batek, berriz, honako hau adierazi du: “Twitter bidez egin zidaten ziber-jazarpen anonimoak eskolara joateko beldurra eragin zidan eta neure burua zauritzera ere iritsi nintzen. Instagramen pairatutako jazarpena dela eta, berriz, neure buruaz beste egiten saiatu nintzen. Kasu bietan depresio eta antsietate gertaerak izan nituen”.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


Aldaketa handiak martxoan gehien saldu diren jokoen sailkapenean Huawei gailuak Android sistema eragilea gabe geratuko dira Googlek Huaweirekin zituen harremanak eten ditu eta horrek eragin zuzena izan dezake Android sistema eragilea duen marka horretako gailuren bat duten erabiltzaileengan. Gainera, prozesadore ekoizle nagusiek ere Googlen urratsak jarraituko dituzte eta Huaweirekin zuten harremana ere eten egingo dute. Funtsean, jada kalean diren Huawei gailuek aplikazioak eguneratu eta segurtasun eguneratzeak egin ahal izango dituzte. Arazoa urte honen amaieran nabarituko da Googlek Android sistema eragilearen bertsio berria merkaturatzeko asmoa baitu. Kasu horretan, Huawei gailuek ezin izango dute bertsio berria instalatu. Gainera, Huawei gailu berriek ezin izango dituzte YouTube edo Maps bezalako aplikazioak edo Google Play-en azaltzen diren aplikazio berriak instalatu.

‘Days Gone’ jokoa izan da pasa den apirilean Estatu mailan gehien saldu den bideo-jokoa. Joko berria da eta zuzenean jarri da sailkapenaren buruan. Hala ere, agian albistea beste bi postu nagusietan aurki dezakegu. Izan ere, gehien saldu diren jokoen sailkapenaren hirugarren postuan GTA V kokatu da. Kontuan izan behar dugu joko hori duela sei urte merkaturatu zela. Bigarren postuan Fifa 19 dago.

DAY’S GONE

FIFA 2019

GRAND THEFT AUTO V

BIDEO-JOKOAREN INDUSTRIA ESPAINIAN Asociación Española de Videojuegosen (AEVI) arabera, bideojokoen industriak 1.530 milioi euro fakturatu zituen iaz, 2017an baino %12,6 gehiago. Kopuru horrekin, bideo-jokoena ikusentzunezko esparruan gehien fakturatzen duen sektorea izatera pasatu da, zinemaren (585,7 milioi) eta grabatutako musikaren (237,2 milioi).

WANGIRI MAULA

GOOGLE STADIA, OHIKO BIDEOKONTSOLEN AMAIERA? Pasa den martxoan, Googlek hodeian gordetzen diren streaming bideo-jokoen zerbitzua aurkeztu zuen. Bere izena Google Stadia da eta kalitate handiko grafikoak dituzten jokoetara jolasteko aukera emango du kontsola edo PC bat izan gabe. Zerbitzua probatu ahal izan duten adituen ustez, jokatzeko esperientzia PS4 batean izan daitekenarekin iz bereizezina da baita oso akzio-ekintza azkarrak dituzten bideo-jokoetan ere. Adituen ustez, egun bideokontsolak erabiltzen dituzten hainbat jokalarik zerbitzu horretara pasatuko dira.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

Zenbaki ezezagun batetik dei bat jasotzen baduzu eta dei hori doinu bakar baten ostean amaitzen bada, ez bueltatu deia. Wangiri izenarekin ezagutzen den maula izan daiteke. Funtsean, iruzurgileek tarifa oso altuak kobratzen dizkiete iruzurrean erori eta deia bueltatzen dituzten horiei. Dei horiek Mauritaniako aurrezenbakia dute (222).

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Aniztasunak mila kolore eta printza bakoitzak gizartea aberasten du Mendebaldeko gizartean urte askoz eredu bakarra gailendu da. Heteronorma honek ezarritakotik at geratzen zen guzti hori baztertua izan da, arraro bezala kontsideratua, hainbat modutara etiketatua eta askotan jazarria. Horren adibide 1990eko maiatzaren 17a arte Osasunaren Mundu Erakundeko Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendan zuen. Poliki-poliki gizarte bezala pausuak ematen ari gara, baina oraindik asko dago egiteko LGTBI+ kolektiboko norbanakoen beharrizanak asetzeko. Beste hainbat kasutan bezala, indarkeria fisikoa da ikusgarriena eta oihartzun gehien duena, baina hori icebergaren punta besterik ez da. Aniztasunak mila kolore baititu eta horietako printza bakoitzak gizartea(k) aberatsagoa egiten du. Zoritxarrez gazteon errealitatean LGTBI+fobia oraindik presente dago. Izan ere, ideologia patriarkal eta heterosexista oinarri duen gizarte batean bizi gara eta honek LGTBI+ pertsonenganako gorrotoa, eskubide urraketa eta norberak bere baitan duen aniztasuna eta bizipen konkretuen garapen eza ekartzen du. Horregatik da hain garrantzitsua gure egunerokoan, bakoitzak ahal duen neurrian eta eskura dituen baliabideen arabera, genero, identitate eta adierazpen aniztasunarekiko aldekotasuna erakustea, honen garrantzia azpimarratuz eta hainbat mendetan bazterkeria egoerak pairatu dituen LGTBI+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatuz. Ildo horretan, agerikoa den bezala, politika publikoek garrantzi handia dute. Eta badirudi haiek ere argi dutela. Maiatzaren 17aren harira jakin zenagatik, Eusko Legebiltzarrean adostasuna lortu da eta aurrerantzean Euskadin transexualitatea diagnostiko mediku gabe onartuko da. Oraingoz lege proposamena da eta gertutik jarraitu beharko da duen bilakaera. Administrazio publikoek egin beharrekoaren adibide paregabea da: politika publikoak diseinatzerakoan eragingo dieten kolektiboei eta pertsonei ahotsa eman eta euren beharrak entzun, hartuko diren neurriek hauei erantzun diezaieten.

Hezkuntzaren garrantzia

Era berean, administrazio publikoek aniztasuna zeharkako balore bezala txertatu behar dute politiketan

36

eta hezkuntzan hezkidetza sustatzeko eta bermatzeko neurriak hartu. Hezkuntza formalean zein ez formalean hainbat balio eta jarrera barneratzen ditugu, gure izaeran eta jokatzeko moduan eragin handia dutenak, eta bertako materialak egokituak egon behar dira. Era berean, lanean edo arreta eskaintzen arituko diren profesionalei formakuntza egokia eskaini behar zaie zerbitzu publikoek erantzun zuzena eman dezaten. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik urte hauetan hainbat proiektu garatu ditugu aniztasuna eta honek berezko dituen onurak ikusarazteko. Hiru lurraldeetako hainbat eskola eta astialdi talde biltzen dituen Astialdi Foroak eskatutako, hezkuntza ez formalean sexualitatea eta honen aniztasuna modu egokian lantzeko “Sexualitatearen Koloreak� gida jorratu genuen; espazio fisiko zein birtualek aniztasunarekiko aldekotasuna erakusteko Gune Anitza zigilua diseinatu genuen eta hainbat aholku plazaratu genituen gune orok berma dezan espazio egokia dela; Gasteizko Udalarekin eta bertako gazteei bideratua dagoen Asexoria zerbitzuarekin SexBerdin Hiruburua antolatu genuen kolektiboaren beharrizanak identifikatu eta nola ase ikusteko eta, batez ere, Indarkeria LGTBI+fobiko kasuak salatzeko protokoloa garatu dugu.

Eta egunerokoan, zer egin dezakegu?

Aurrez esan bezala, lege mailan aldaketak ematen ari direla dirudi. Trans* pertsonek oraindik ere, dokumentazio ofiziala lortzeko patologizatuak izan behar dute. Hau da, beraien egoeraren ulerpena jendarteak burutu behar izaten du, pertsona trans-ak eraikuntza sozial bezala sistema bitarra kolokan jartzen dutenean. Azkenik, heteronorma ez jarraitzeagatik edota genero identitate hegemonikoarekin hausteagatik lan munduan sortzen diren zuzeneko eta zeharkako diskriminazioei amaiera ematea beharrezkoa da. Esparru honetan neurri zehatzak –agian Berdintasun Planei duten garrantzia emanez eta hauek zehazten dutena betetzen delako bermatzeko ikuskaritza gehiago sustatuz– hartzea beharrezkoa da LGTBI+fobia oinarri duten laneko jazarpenak saihesteko eta bazterkeria oro ezabatzeko.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza



Zenbat eta helduago, orduan eta lan-baldintza hobeak Gazteek dituzten lan-baldintzak ezberdinak dira adinaren arabera. Horrela, Gazteak eta Enplegua Euskadin 2017 txostenean jasotako datuen arabera, 30 urtetik gorako gazteek lan-baldintza hobeak dituzte. Zehazki, 30 eta 34 urte bitarteko langileen artean % 53,9k kontratu mugagabea eta hiru urtetik gorako antzinatasuna du. 30 urtetik beherakoen artean, ostera, kontratu mugagabea dutenak % 35,5 dira eta hiru urte baino gehiagoko antzinatasuna dutenak, berriz, % 22,7. Lanaldiaren kasuan ere aldeak ematen dira; 30 urtetik gorakoen % 79,8k lanaldi osoa du eta 30 urtetik beherakoen artean %69,4k. Hala ere, kasu horretan, datuak arretaz aztertu behar dira. Izan ere, alor horretan alde nabaria dago lanaldi osoan ari diren gizonezkoen kopuruaren eta emakumezkoen kopuruaren artean. Hausnarketarako datu bat: 16 eta 29 urte bitarteko gizonek 30 eta 34 urteko emakumeek baino lanaldi osoko lan gehiago dituzte (% 79,6 eta % 69,4, hurrenez hurren).

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

16 eta 29 urte bitarteko eta 30 eta 34 urte bitarteko langile gazteek dituzten kontratu moten konparazioa (%) 53,9 47,6

35,5 29,3

12,9 8,3

5,6

2,7

2,9

16-29 urte

1,2

30-34 urte

Mugagabea, aldizkako finkoa, kooperatibista

Norbere kontura lan egiten du

Aldi baterakoa

Ed/Ee

Kontraturik gabe

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Gazteak eta Enpleagua Euskadin 2017)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz • Tfnoa.: 945 019539 Fax: 945 016935 • http://www.gazteaukera.euskdi. eus • gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Joaquin Jose Landazuri, 3. 01008 Gasteiz • Tfnoa.: 945 181 700 / 670 281 700 • www.araba.eus/ gazteria • www.facebook.com/infogaztea. araba • www.twitter.com/infogaztea • www. instagram.com/infogaztea • Informazioa@ gazteria.araba.eus Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Vitoria-Gasteiz. Tfnoa.: 945 161330 • http:// www.vitoria-gasteiz.org/omij • http://www. vitoria-gasteiz.org/gazteria • http://twitter. com/vg_gazteria • http://www.netvibes. com/omij • coordinaomij@vitoria-gasteiz. org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. UnibertsitatePabiloia Apraiztarrak 1- 01006 Gasteiz • Tfnoa.: 945 014336 Faxa: 945 013670 • https://www.ehu.eus/es/web/araba/ gazteentzako-informazio-zerbitzua • oij-ar@ ehu.es

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1 48009 Bilbo • Tfnoa.: 94 4068000 • http:// www.gaztebizz.eus Gazteria eta Kirol Saila Gazteria Zerbitzua Bilboko Udala. Aznar eraikina. Venezuela plaza 2 – (4. Solairua) 48001 Bilbo • Tfnoa.: 94 4204394 Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • Tfnoa.: 94 6363769 • E-Posta: gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g 48340 AmorebietaEtxano • Tfnoa.: 94 6300649/ 94 6300650 • http://www.ametxgazteria.net • gazteinfo@ ametx.net • Facebook: www.facebook. com/ametxgazteria • Twitter: Twitter.com/ ametxgazteria Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • Tfnoa.: 94 6001876. Web orria: http://www.arrigorriagagaztea. info. http://www.arrigorriaga.net/eu-ES/ Zurezerbitzura/Gazteria/Orrialdeak/default. aspx • gaztegunea@arrigorriaga.org • Facebook: Arrigorriagako GIB Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 48870 Artzentales • Tfnoa.: 638 050762 • E-Posta: gazteplana@ enkarterrialde.org Facebook: https://es-es. facebook.com/gaztenkar Informazioa: Telefono bidezko arreta zerbitzua. Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • Tfnoa.: 94 6800240 • Web orria: http:// balmaz.org/ • info@balmaz.org • Facebook: http://www.facebook.com/balmasedagaztea Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • Tfnoa.: 94 4789596 / 94 4789599 • Whatsapp: 688639935 • http://www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org • cij@barakaldo.org • Facebook: https:// es-es.facebook.com/pages/Gazte-BulegoaBarakaldo/115251908539968 Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • Tfnoa.: 94 4666430 • E-Posta: zirtzart@basauri. net • Facebook: http://www.facebook. com/zirtzartbasauri Twitter, Instagram: zirtzartbasauri

Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 (1. solairua) 48370 Bermeo • Tfnoa.: 94 6179158 • http://www.giz.bermeo.org • giz@bermeo.org • Facebook, Instagram, Tuenti: Giz Bermeo • Twitter: https:// twitter.com/gizbermeo Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • Tfnoa.: 688 629965 / 9445460350 (Goizez) Web orria: http://www.gaztetxorierri.eus • E-Posta: gib@txorierri.eu • Facebook: txorierriko.gib / GaztE-Txorierri • Twitter: https://twitter.com/txorierrikogib Informazioa: Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • Tfnoa.: 94 6030030 Fax: 94 6200967 • Web orria: informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • Tfnoa.: 94 6025891 Fax: 94 6025892 Web: www.gaztetxorierri.eus • E-Posta: gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • Tfnoa.: 943 708700 • E-Posta: oijgib@udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. (Etxebarriko Gaztegunea) Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • Tfnoa.: 94 4261861 • http:// www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net • Facebook: https://www.facebook.com/ mugarri.gazteetxeaetxebarri • Twitter: https://twitter.com/mugarrikoak Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • Tfnoa.: 618 645690 • E-Posta: gazteplana@ enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, 2 48300 GernikaLumo • Tfnoa.: 94 6270215 • E-Posta: gazteger@sarenet.es • Facebook: https:// eu-es.facebook.com/gernika.gazteinfo Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • Tfnoa.: 94 4660353 Fax: 94 4660121 • E-Posta: gaztebulegoa@getxo. eus • Facebook: https://www.facebook. com/gaztebulegoagetxo Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • Tfnoa.: 94 6774000 Fax: 94 6774005 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • Tfnoa.: 94 6690877 Fax: 94 6690564 Web: http://www. gugaz.org • E-Posta: info@gugaz.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • Tfnoa.: 94 4055850 Fax: 94 4055089 • Web: http:// www.kulturleioa.com/agenda/actividades/ gaztegunea/?lang=es • Twitter: @ GazteguneaLeioa • gazte@leioa.net Mañariko Gazte Informazio Gunea. Andra Mari kalea 1, 48212 Mañaria • Tfnoa.: 94 6818998 • E-Posta: kultura.manaria@ bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Elorriaga 3, 48100 Mungia • Tfnoa.: 94 6553353 • Email: mungia.gib-oij@astiune. com • Facebook: https://es-es.facebook. com/mungia.gazte Muskizko Gaztegunea. Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • Tfnoa.: 94 6708037 • http://www. muskizkogaztegunea.blogspot.com/ Blog: http://muskizkogaztegunea.blogspot. com.es/ Facebook, • Twitter: muskizko gaztegunea • E-Posta: gaztebulegoa@ muskiz.com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 (atzealdea), 48410 Orozko • Tfnoa.: 94 6339945 • E-Posta: infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25 48620 Plentzia • Tfnoa.: 94 6770989 • E-Posta: gazteinfo.plentzia@ bizkaia.org Portugaleteko Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • Tfnoa.: 94 4729313. • Web: http://www. gazteriaportugalete.org • gazteria@ portugalete.org Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • Tfnoa.: 94 4729284 / 94 4616638 Web: http://www. gazteriaportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • Tfnoa.: 94 4836110 • E-Posta: gaztebox@santurtzi.net • Facebook: https:// www.facebook.com/gaztebox.santurtzi • Twitter: @gaztebox Sodupeko Gazte Informazio Gunea. Kadagua z/g, 48830 Sodupe • Tfnoa.: 946693736 • Web: http://www.gugaz.org • info@gugaz.org Sopelako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopela • Tfnoa.: 94 4065505 Fax: 94 4065505 • http:// sopelanagaztea.blogspot.com http:// sopelaudala.org • E-Posta: oij@sopela.eus Ugaoko Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • Tfnoa.: 94 6322014 • E-Posta: gazteinfo. ugao@ortzadar.es Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • Tfnoa.: 94 4956127 / 4950601 • cijsestao@sestao.net Urduñako Gazte Informazio Gunea Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • Tfnoa.: 945 383003, luzapena: 50 • E-Posta: kultura@urduna.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa / Zallako Gazte Zentroa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • Tfnoa.: 94 6391396 • oij@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1 behea. 20140 Andoain • Tfnoa.: 943 593911 Fax: 943 304222 • www.gaztelokala. com • gibandoain@gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • Tfnoa.: 943 252065 • http://www. gaztebulegoa.eus • gaztebulegoa@arrasate. eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gztebulegoa • Twitter: https://twitter.com/ gztebulegoa Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. 20115 Astigarraga • Tfnoa.: 616599334 • http://www.astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • Tfnoa.: 943 026027 • http://www. artxamendi.eus • gib@euskalnet.net • Facebook: https://eu-es.facebook.com/ gazteinformazioaazkoitian • Twitter: @ gztinfoazkoiti Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • Tfnoa.: 943 157160. • Web: http://www.azpeitia.eus Email:gib@azpeitia.eus • Facebook: https:// es-es.facebook.com/pages/Azpeitiko-GazteInformazioa/183942315027342 Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia • Tfnoa.: 900 110111 / 943 472617 Fax: 943 473089 • http://www.gipuzkoangazte. eus • gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gipuzkoangazteorria • Twitter: https://twitter. com/gipuzkoangazte

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1, 1go solairua. 20003 Donostia • Tfnoa.: 943 481435/ 943 481435 Fax: 943 481436 • E-Posta.: gazteinfo@donostia.eus/ gazteria@donostia.eus • http://www. donostiagaztea.org/gazteinfo Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Santa Ana, 2, atzealdea. 20870 Elgoibar • Tfnoa.: 943 741050 • http:// www.elgoibarkogazteinformazioa. info/ • gazteinformazioa@elgoibar.net • Facebook: https://www.facebook.com/ elgoibargig • Twitter: https://twitter.com/ elgoigazte Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • Tfnoa.: 943 449640 Fax: 943 449656 • http://gaztebulegoa. errenteria.eus • gazteria@errenteria.eus • Facebook: https://es-es.facebook.com/ ErrenteriakoGaztebulegoa Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Haur eta Gazteria Arloa. Hernaniko udala, Gudarien plaza, 1-4. Solairua. 20120 Hernani • Tfnoa.: 943 575435 / 943 337004 • http://www.hernani.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gaztetuhernani/ • Twitter: https://twitter. com/gaztetuhernani Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • Tfnoa.: 943 644752 • E-Posta.: gip@hondarribia.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ GazteenZerbitzua Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Kultur gunea CBA. San Juan Arria. 20302 Irun • Tfnoa.: 943 505444 / 943 505440. Whatsapp: 607 771 173 • http://www.irun. org/igazte E-Posta:igazte@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztelekua. Jaizkibel plaza 14 20160 Lasarte-Oria • Tfnoa.: 943 376 181 • http://www.kultura.lasarte-oria.eus • gazteleku@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • Tfnoa.: 943 737203 Fax: 943 737161 • www.gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • Tfnoa.: 943 718257 • http://www. oñati.eus • E-Posta.: gazteinformazioa@ onati.eus Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea z/g, 2. solairua – 3. gela 20240 Ordizia • Tfnoa.: 943 805634 • http://www.ordizia.eus. Web-bloga: www.gipuzkoangazte.infor/ ordizia • gazteria@ordizia.eus • Facebook: www.facebook.com/GazteInformazioa. Ordizia • Twitter: @GazteriaOrdizia Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triangulua 1. 20400 Tolosa • Tfnoa.: 943 670383 Fax: 943 670300. Web: http:// www.tolosa.eus Email: gazteria@tolosa. eus Urnietako Gazte Informazio Gunea. Idiazabal 13, 20130 Urnieta • Tfnoa.: 943 333973 • http://www.urnieta.eus • E-Posta.: gazteinformazioa@urnieta.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ GazteguneUrnieta Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Berria, 79 20150 Villabona • Tfnoa.: 943 694787 • http:// www.villabona.eu/es/ • gazteria@ villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • Tfnoa.: 943 005122 Fax: 943 005207 • http://www.zarautzgazte. com • gazteinformazioa@zarautz.eus

39


NKGIk abian jarri du gazteen artea sustatzeko programaren edizio berria Arte Gaztearen Topaketak 18 eta 30 urte bitarteko gazteen sormena sustatzea du helburu Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) “Arte Gaztearen Topaketak” programaren edizio berria iragarri du. Aurtengo edizioan, zehazki, Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak, Ikusentzunezkoak, Moda Diseinua eta Musikak sustatu nahi dira. Aipatu programa Nafarroako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie (talde bakoitzeko kideen % 33ak adina gaindi dezake) eta lanak aurkezteko epea ekainaren 24an amaituko da. Parte-hartzaile bakoitza banaka edo taldean aurkeztu ahal izango da programan sartzen diren modalitate ezberdinetan. Epaimahaiak osatzen dituzten pertsonak sustapenarekin eta erakusketa-zirkuituekin lotutako profesionalak dira; beraz, artista sarituek bere obra erakutsi eta produzitu ahal izango dute Foru Komunitatean nahiz Foru Komunitatetik kanpo. Sariei dagokienez, emandako zuzkidura ekonomikoa produkzio artistikorako, prestakuntzarako, esperimentaziorako edo lanak trukatzeko, erakusketarako, ikerketarako edo NKGIrekin aurrez adostutako beste edozein ekintzarako erabili beharko da. Zuzkidura 2.500 eurokoa izango da proiektu onenarentzat, 1.500 eurokoa bigarren proiektuarentzat eta 1.000 eurokoa hirugarren proiektuarentzat. “Arte Gaztearen 2019ko

40

Topaketak” programak artearen generoen eta hizkuntzen elkarreragitearen aldeko apustua egiten du, kontzeptua lantzeko beharrezko baliabideak bezala. Helburu hori lortzeko, programan lankidetza erako lana ezartzen da, proiektuak trukatzeko ehun artistikoa eta lanerako sareak sortuaz, artista gazteak erakusketa eta banaketa zirkuituetara hurbiltzeaz gain. Aldi berean, tailer irekiak egiten

dira, eta parte-hartzaileek nahiz bestelako artista gazteek har dezakete parte harik eta kopurua bete arte. Modu horretan, hautatutako pertsonen erakusketa, proiekzio, moda-desfile, emanaldi eta kontzertuez gozatu ahal izango da programa osoaren agendan aurretik ezagutzera emango diren gela eta espazioetan; besteak beste, Uharte Zentroa-CACH, Iruñeko Civivox zentroak, dantzalekuak edo Baluarte.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza


“Time femeninoan” programak emakume gazte ekintzaileekin negozio ideiak abian jartzeko enpresariak behar ditu Programaren xedea da, enpresa berrien eratzearen bidez, emakume gazteen artean kalitatezko enplegua sustatzea Pasa den maiatzaren 10ean, eta Ostiraletako Garapen Ekonomikoko jardunaldien barne, emakume gazteen ekintzailetzari buruzko jardunaldi bat ospatu zen Iruñean. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Olloren aurrean Nafarroako Enpresari Gazteen Elkarteak (AJE) “Time femeninoan: zure ideia nire esperientzia” programa aurkeztu zuen. Aurtengoa, aipatu programaren seigarren edizioa da eta, aurreko urteetan bezala, helburua da finkatutako enpresarien negozioideietatik sortutako enpresa berriak sortzea, identifikatutako proiektu horiek enpresa errentagarri bihurtzeko gai diren emakume gazteei laguntza eskainiz eta gidatuz, lanaren eta lidergoaren bitartez horien kapitalean partaidetza hartuta eta lanpostu propioa sortuaz lidergoaren eta zuzendaritzaren eremuetan. Modu horretan, emakumeak buru dituzten konpainia berri horiek kalitatezko enplegua sortzen dute “emakumeentzat, gazteentzat eta gai direnentzat”. Ollo kontseilariak bere hitzaldian gogoratu du

Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunari buruzko Foru Legean emakumeen jabekuntza lehentasunezko ardatza dela, eredu sozial bat eratzeko, bertan “lan erreproduktiboa eta lan produktiboa maila berean jarriaz, bizitzaren iraunkortasuna prozesu horren oinarrian kokatuta, zaintzen eta etxeko lanen erantzunkidetasunetik”.

Ekintza positiboa

Ollo kontseilariak, halaber, azpimarratu ditu emakumeak

protagonista izateko eredu sozialaren aldaketa bultzatzeko beharrezkoak diren ekintza positiboak. Horrela, “Time femeninoan, zure ideia, nire esperientzia programa” bultzatu duten eragileak zoriondu nahi izan ditu, “emakumeok enpresamundura eta ekintzailetzara hurbiltzean aurkitzen dugun zuloa gainditzearen aldeko apustua egiteagatik eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen ardatzetatik egiteagatik”.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

41


Agenda Ekainak 1

• UTE LEMPER. Victoria Eugenia Antzokia. Donostia. 20:00. • BULLET PROOF LOVERS + LAS FURIAS. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • PEDRO PASTOR Y LOS LOCOS DESCALZOS. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 19:30. • THE SOULBREAKER COMPANY. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 20:30.

Ekainak 2

• ROBERT RODRIGO BAND FEAT. JOHNNY GIOELI + THE SPACE OCTOPUS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 19:30.

Ekainak 3

• VANESA MARTÍN. Kursaal. Donostia. 21:00. • LOW + ANARI. Biarritz. 20:00.

Ekainak 5.

• MISÍA. BBK Aretoa. Bilbo. 20:00.

Ekainak 6.

• MAITE LARBURU. Descalzos 72ko aretoa (Erraldoien Txokoa). Iruña. 20:30. • MAIDER LEGARRETA + PEDRO MONTERO. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00. • RYAN BINGHAM & BAN. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30.

Ekainak 7.

• THE MOTHERCROW + ELECTIC MONOLITH + ENTROPIA. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • TUBULAR TRIBUTE: MIKE OLDFIELD. Soreasu Antzokia. Azpeitia. 22:00. • SATANIC SURFERS + LEIHOTIKAN + CONTROL DE PLAGAS. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. Ateak 20:00. • DR. FEELGOOD + THE REVERENDOS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00.

42

• +DMANÁ. MANÁ TRIBUTE. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:30.

Ekainak 8

Ekainak 18.

• VINTAGE TROUBLE. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:00.

• DR. FEELGOOD. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:30. • MAMÁ LADILLA. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 21:00. • MYRIAM ULANGA. Bastero Kulturgunea. Andoain. 12:00. • REAL STRAITS: “THE SPITIR OF DIRE STRAITS”. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • DONOSTIA RAP-REGGAE PARTY 2019. Intxaurrondo Kultur Etxea. Donostia. 22:00. • DADDY LONG LEGS. Helldorado. Gasteiz. 22:00.

Ekainak 20.

Ekainak 9.

• NO MORE BLUES. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 22:00.

• BERRI TXARRAK. Victoria Eugenia Antzokia. Donostia. 20:00. • ROCK N’ BAND IX. San Juan Ibarra plaza. Gernika-Lumo. 22:00. • JOE CREPUSCULO. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:30. • FLAMIN’ GROOVIES. Intxaurrondo Kultur Etxea. Donostia. 22:00.

Ekainak 13.

Ekainak 22.

• THE CHAMELEONS UK + SECOND STILL. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 19:30.

Ekainak 12.

• MADDI ZUBELDIA. Descalzos 72ko aretoa (Erraldoien Txokoa). Iruña. 20:30. • MABÜ. Cotton Club. Bilbo. 20:30.

Ekainak 14.

• OKI MOKI. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 21:00. • GREGARIO DE LUXE. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:30.

Ekainak 15.

• GWENDAL. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 22:00. • GASTEIZ HIPHOP 2019: KLOY + SHINTOMA. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • TRASTEANDO + MILAKOLORE. Iortia Kulturgunea. Altsasu. 19:30.

• XABIER SAN SEBASTIAN. Descalzos 72ko aretoa. Iruña. 20:30. • FLAMIN ‘GROOVIES + ROY LONEY. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 22:00. • MICE. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 21:30. • MOXAL + MARCO PAUL. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30. • BBK SOINU BERRIAK 2019. BBK Aretoa. Bilbo. 20:00. • OSTEGUNA ROCK FESTIVAL 2019. Andra Mari Zuriaren plaza. Gasteiz.

Ekainak 21.

• EMPTY FILES, TENPERA, MASSA CONFUSA + PAPAYO SALVADOR DJ SET. Mogambo. Donostia. 21.30.

Ekainak 24.

• THE OBSESSED. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30.

Ekainak 29.

• PAULINE & JULIETTE. La Luna Negra. Baiona. 20:15. • LILA DOWNS. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 20:30. • YAWNING MAN + ARENNA. Helldorado. Gasteiz. 22:00.

Ekainak 30.

• RAMONETS. Helldorado. Gasteiz. 12:00.

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza



Erakusketak Bilboko Arte Ederren Museoa • Ignacio Zuloaga (1870-1945). 2019ko urriaren 19ra arte. • “Zubietako Goyak. Adán de Yarza familiaren erretratuak”. Irailaren 1era arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Allora & Calzadilla. Farmazia tropikala. Ekainaren 23ra arte. • Jenny Holzer. Zera deskribaezina. Irailaren 9ra arte. • “Itsas paisaiak”, Gerhard Richterren erakusketa. Irailaren 9ra arte. • “Atarian”, Lucio Fontanaren erakusketa. Irailaren 29ra arte. • “Artea ikasbide 2019”. Ekainaren 18tik Irailaren 15era arte. • “Atzera Begira. Giorgio Morandi eta antzinako maisuak”. Urriaren 6ra arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • Oihane Iraguenen erakusketa. Ekainaren 30era arte.

Bizkaiko Arkeologi Museoa. Bilbo • “Lehoiak elurretan. Arrikrutzeko lehoia”. Uztailaren 14ra arte.

Kultur Leioa Leioa • Leioako arte eta artisautza ikastaroetako erakusketa. 2019ko Ekainaren 10etik Uztailaren 21era arte.

AZ Azkuna Zentroa. Bilbo • “Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa”. Irailaren 15era arte.

Euskal Itsas Museoa. Donostia • “Ni, traidorea. Lope de Aguirre”, Juan Aizpitarteren erakusketa interbentzioa. Ekainaren 23ra arte. • “Juan de Alcega. Jostun unibertsala”. Irailaren 29ra arte.

San Telmo Museoa. Donostia • “Arzak bere saltsan”. Ekainaren 16ra arte. • “Hello, Robot. Diseinua gizakia eta makinaren artean”. Ekainaren 22tik Irailaren 29ra arte.

Tabakalera. Donostia • Malas madres / Sokatik zintzilik dauden bizitzak. 2020ko Ekainaren 23ra arte.

Kutxa Kultur Artegunea. Donostia • “Dark Matter”, Alicia Martínen margo lanen erakusketa. Ekainaren 23ra arte.

Kutxa Kultur Plaza. Donostia • Artea zuzenean: Sonora Poltsak. Ekainaren 5etik Ekainaren 29ra.

Cristobal Balenciaga Museoa. Getaria • “Cristóbal Balenciaga, moda eta ondarea. Testuinguruak”. 2020ko urtarrilaren 12ra arte.

Kur Art Gallery. Donostia • “Orgánico” Luis Olasoren margoen erakusketa. 2019ko Irailaren 7ra arte.

Artium Museoa. Gasteiz • Oroi. Queda Mucho Pasado Por Delante. Abuztuaren 25era arte. • Grey Flag 2018-2019. Palinpsestoa. Uztailaren 28ra arte. • Javier Hernández Landazabalen erakusketa. Ekainaren 7tik Irailaren 15era • “Nos(yo)otros”, Juan Carlos Meanaren erakusketa. Ekainaren 7tik Irailaren 15era

Arabako Arte Ederren Museoa. Gasteiz • “Juan Celaya. Arte bildumagilea”. Urriaren 13ra arte.

BIBAT. Arabako Fournier Karta Museoa. Gasteiz • “Jatorria”. Urriaren 31ra arte.

Nafoarroako Unibertsitate-Museoa. Iruña • “El no retorno”, Cecilia Paredesen erakusketa. Irailaren 1era arte. • “Small data LAB”. Daniel Canogarren erakusketa. Urriaren 6ra arte.

Nafarroako Museoa. Iruña • “Hiato”, Carlos Irijalbaren erakusketa. 2020ko Martxoaren 22ra arte.


GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza

UN0311794

Kasu honetan ez gara bi pertsonen izenez ari. Zoritxarrez. Azken bi hamarkadetan Afrika hegoaldea kaltetu duen hondamendirik latzena izan da Idai zikloi tropikala. Malawi, Madagaskar eta, batez ere, Zinbabwe eta Mozambike herrialdeak kaltetu zituen martxoa erdialdetik aurrera; 1,7 milioi pertsona arriskuan, berauetatik ia erdia umeak. Hondamendi natural hau gainditzen ari zirenean, oraindik kalteei zenbakiak jarriz, sei aste baino gutxiagoan, bigarren zikloi batek jo zuen Mozambike: Kenneth zikloiak. Hilabete kaskarrak bertako gizartearentzat. Idai eta Kenneth. Kenneth eta Idai. Uholdeak, lur mugimenduak, ibaiak gainezka, ur iturri kutsatuak, familia asko arriskuan‌ Larrialdizko erantzuna berehala martxan jarri zuen UNICEFek kasu bietan. Lehenagotik herrialdean presentzia izanik, hondamendi naturalei aurre egitea errazagoa gerta liteke, baina hain denbora gutxian bi zikloik kolpatzea ez da berehala konpontzen den larrialdia. Epe erdi eta luzera izango dituen ondorioak ikusi beharko. Oraindik ere kalte errealak zeintzuk diren jakitea ere zaila egiten da. Arrisku handiena uraren bitartez erraz hedatu daitezkeen gaixotasunak dira: kolera, malaria, beheranzkoa, esaterako, haurren desnutrizio arriskua ere areagotuz. Eskoletako gelak behin-behineko etxebizitza bilakatu dira Mozambikeko gizartearentzat, jende larregi pilatuz oso toki txikietan eta hezkuntza sistema kolokan jarriz. Haur asko guraso edo senide gabe gelditu dira, hil egin direlako, baita kaos egoeran banatuta, galduta daudelako ere. Umeek biolentzia eta abusuak jasateko arriskua areagotu egin da herrialdean, batik bat neskatoez ari garenean. Ospitale asko kaltetu egin dira, bertako osasun sistema arriskuan jarriz. UNICEFek bertan zuen oinarrizko laguntza elementudun biltegi bat ere desagertu da zikloien ondorioz. Egoera honek guztiak Mozambikeko haurrengan eragin duen traumak ere kezkatzen gaitu. Epe motzera ez ezezik, datozen urteotan izan ditzakeen eraginak. Ura eta saneamendua. Nutrizioa. Osasuna. Hezkuntza. Babesa. Horiek UNICEFek larrialdi egoera bat gertatzen denean martxan jartzen dituen lan-arloak. Kasu honetan ere horrela izan da. Familientzako higiene kit-ak, xaboia, ur edangarria mantentzeko biltegiak edo ur kutsatua edangarri bihurtzeko behar diren pastillak, desnutrizio larriari aurre egiteko tratamenduak, batez ere 5 urtetik beherako umeengan, koleraren aurkako sendagaiak, behin-behineko ospitaleak sortzeko materiala,

UN0299183

Idai eta Kenneth

malaria ekiditeko eltxo sareak, behin-behineko eskolak sortzeko dendak, hezkuntza materiala, haurdun dauden emakumeei zuzendutako programa bereziak‌ UNICEF gehien kezkatzen duen gaietariko bat da bakarrik dauden umeak; horregatik, gure lehentasuna izanik, euren senideekin bateratzeko sistemak martxan jarri dira Mozambike, Malawi eta Zinbabwen, toki seguruak ezarriz eta laguntza psikosoziala eskainiz. Bi zikloien ondoriozko larrialdiak izandako inpaktuaren adibide garbia dira UNICEFek aste bakarrean jarri dituen 1.350.000 txertoak. Izan ere, osasun arloko taldeak egiten ari diren esfortzuek edozein oztopo gainditu dituzte. Hala ere, denbora asko behar izango da Idai eta Kenneth zikloiek eragindako kalteei aurre egin eta berreraikitze prozesuek emaitza positiboak emateko. UNICEF Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #149 | 2019 Maiatza




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.