Gazteberri #148 2019 Apirila

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 148. Zbk | 2018 Apirila |

Zure laneko nagusia...zu zeu

#148


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z 1278 emakume gaztek indarkeria matxista salatu zuten iaz EAEn z 100 gaztek kanpo-merkataritzaren arloko prestakuntza jasoko dute

04

Gazteberriak: Udako ordutegia urte osorako

15 Zientzia z Biraoak esatea onuragarria omen da osasunarentzat

28 Euskara z Gazteen kirola euskaraz z Hizkuntza Gutxituetako Hedabideak aztergai

08

Erreportajea: Zure laneko nagusia... zu zeu

32 Sexua z Gora egin dute, berriz ere, STG kasuek Nafarroan z Sexu heziketari buruzko gida Nafarroan

34 Teknologia berriak z ‘Mute’ belaunaldia: testu-mezu asko, dei gutxi z Gazteak dira, gehienbat, dropshipping-aren

16

Europako hauteskundeak: Zer egiten du Europak zugatik? GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

biktima z Blogetan! lehiaketako irabazleak

42 Agenda 3


Gazteberriak EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA IKASTAROA Datorren ekainaren 4tik 6ra bitartean, eta Gazteen Euskal Behatokiak antolatuta, ‘Ikasi nahi duzu laguntzen duzun bitartean? Lagundu nahi duzu zure konpetentziak eta trebetasunak garatzen dituzun bitartean? Europako Elkartasun Kidegoa’ ikastaroa ospatuko da Bilbon. Izena emateko epea zabalik izango da maiatzaren 6ra arte. Ikastaroa, Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikari Jorge SĂĄezek eta KAEBNAIko Oihane Amoedok irakatsiko dute.

ZABALIK DA BILBAO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketak bere 31. edizioa ospatuko du aurten. Urtero bezala, lehiaketaren xede nagusia talde gazte ez profesionalen lana sustatzea da. Lehieketa hiru kategoriatan banatuta dago: Urban, Metal eta PopRock. Horietako bakoitzean irabazleak 4.000 euroko saria irabaziko du. Izena emateko epea apirilaren lehenan zabaldu zen eta maiatzaren 5era arte zabalik izango da. Argibide gehiago: www.bilbao.eus/bilborock

4

Udako ordutegia urte osorako Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, EAEko gazteen % 43,7 ordutegi aldaketak kentzearen aldekoa da Pasa den martxoaren 30ean ordubete aurreratu behar izan genituen gure erlojuak. Urtean bitan aldatzen ohi dugu gure ordutegia eguzki orduetara egokitzeko, baina neurri horrek eztabaida handiak sortzen ditu Europa mailan eta, printzipioz, 2021. urtean aldaketa horiekin amaitu nahi da. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak dituen datuetan oinarrituta, Gazteen Euskal Behatokiak neurri horren inguruan duen iritziaren berri eman du. Datu horien arabera, gazteriaren % 43,7 ordutegi aldaketak kendu eta urte osoan ordutegi bera mantentzearen

aldekoa da. Ordutegi aldaketak mantentzearen aldekoak, berriz, % 28 dira. 25 eta 29 urte bitarteko gizonak dira ordutegi aldaketak kentzearen aldekoenak. Ordutegi aldaketak kenduko balira eta ordutegi bat mantendu behar izatekotan, Euskadiko gazteek nahiago dute udako ordutegia mantentzea. Horren alde azaltzen dira gazteen % 61. Gazteek gai horren inguruan duten iritziak bat egiten du gizartean nagusi den iritziarekin. Horrela, aipatu datu horien baitan, 30 urtetik gorakoen artean ere nagusi da ordutegi aldaketak kentzearen aldeko iritzia.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


ESPAINIAKO LV. OLINPIADA MATEMATIKOA Lauro Ikastolako Inés Borchers Arias gazteak zilarrezko domina lortu zuen pasa den martxoaren amaieran Jaenen ospatu zen Espainiako LV. Matematika Olinpiadaren azken fasean. Horri esker, Borchersek uztailaren 17tik 20ra bitartean Napolesen ospatuko den ‘Mediterranean Youth Mathematical Championship’ txapelketan parte hartzeko aukera izango du. Jaenen izan ziren ere Jon Pineda eta Andoni Latorre ikasleak.

GAZTERIAREN EUROPAKO ASTEA Europako Batzordeak bi urtean behin antolatzen duen Europako Astearen bederatzigarren edizioa apirilaren 29 eta maiatzaren 5 bitartean ospatuko da. Egitasmo horren xede nagusia da Europa mailan gazteriaren arloan egiten diren jarduerei agerikotasun handiagoa ematea. Aurtengo edizioaren leloa “Demokrazia eta ni” izango da eta, horren barruan, garrantzi handia emango zaio “This time I’m voting” ekimenari. Azken horren bidez, datorren hilabetean ospatuko diren Europako Parlamenturako hauteskundeetan partehartzea sustatu nahi da.

IKERGAZTE 2019 BILTZARRA Maiatzaren 27tik 29ra bitartean, eta Udako Euskal Unibertsiteak (UEU) antolatuta, IkerGazte biltzarraren edizio berri bat ospatuko da Baionan. Topaketaren xedea da ikertzaile gazte euskaldunak bildu eta egiten duten lanari ikusgarritasun handiagoa ematea. Horrela, ikertzaile gazte horiek egindako lanaren berri jendeaurrean emateko aukera izango dute. Jada 100 artikulu baino gehiago jaso dira. Biltzarran parte hartzeko epea maiatzaren 17an amaituko da.

1.930.000 EUSKARA IPARRALDEAN SUSTATZEKO IA BI MILIOI EUROKO FUNTSA ERATUKO DA Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskara Iparraldean sustatzeko lankidetzarako funtsa eratuko dute. Guztira, ia bi milioi euro bideratuko dira eragile pribatuen lana laguntzera, iazko kopuru bera. Aipatu lankidetza funtsa duela bi urte sinatu zen 2017-2022 epealdirako hitzarmen markoaren barruan kokatzen da. Aipatu hitzarmen horrek euskararen gaineko hizkuntza politikako gaietan mugaz haraindiko lankidetza garatzearen aldeko borondatea jasotzen du.

“Zerbait ikasteak duen alderik zoragarriena; ikasitakoa inork ezin digula kendu” B.B KING (1925-2015). Estatubatuar musikaria, ‘Blues-aren erregea’ ezizenarekin ere ezaguna. Haren estiloak izugarrizko eragina izan du rock musikaren britainiar eskolan.

“ESKOLARA BIDEAK” ERAKUSKETA. Nafarroako

NAFARROAKO GAZTE KARNETAK 30 URTE BETE DITU. Nafarroako

Gobernuak mundu osoko umeek ikastetxeetara joaten direnean topatzen dituzten erronkak azaltzen dituen erakusketa antolatu du. Aipatu erakusketaren izenburua “Eskolara bideak” da eta datorren maiatzaren 3ra arte izango da ikusgai Iruñeako Baluarten.

Gazte karnetak 30 urte bete ditu Urtemuga hori ospatzeko, hainbat jarduera berri gehitu dira lehendik dagoen eskaintzan. Horien artean, eta gazteen mugikortasuna sustatu nahian, titularren artean, 1.200 aterpekide txartel oparituko dira. Aisialdi eskaintza sendotzeaz gain, formakuntzara zuzendutako ekintzak ere biderkatu egin dira, besteak beste, bertsolaritza tailerrekin. Argibide guztiak www.carnejoven.navarra.es estekan aurki daitezke.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

5


NAZIOARTEKOTZE-BEKAK

BOLUNTARIOTZA JARDUERAK EGITEKO DIRULAGUNTZAK NAFARROAN Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez, kirol arloan boluntariotza jarduerak sustatzeko 6.000 euroko dirulaguntzak iragarri ditu. Diruz lagunduko diren jardueren artean, nagusiki, jolas aisialdikoak eta lehiakorrak edo prestakuntzakoak aipatzen dira. Aldi berean, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen duten jarduerek lehentasuna izango dutela iragarri da. Aipatu dirulaguntza horiek eskatu ahal izateko eskatzaileek Nafarroako Foru Erkidegoaren Ekintza Boluntarioko Entitateen Erroldan inskribatuta egon beharko dute. Deialdiaren oinarrien arabera, dirulaguntza emango da soilik jardueraren izaerari erantzuten dioten gastuak estaltzeko. Eskaerak egiteko epa datorren maiatzaren 24an amaituko da.

6

100 gaztek kanpomerkataritzaren arloko prestakuntza jasoko dute

1278 emakume gaztek indarkeria matxista salatu zuten iaz EAEn Jasotako salaketen heren bat inguru 30 urtetik beherako emakumeenak izan ziren Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Emakunderen datuen arabera, 2018. urtean emakumeen aurkako indarkeriaren biktima izan ziren emakumeak 4244 izan ziren. Horietatik, 1278 hogeita hamar urtetik beherako emakumeen kasuak izan ziren, hots, kasu guztien % 30,1. Datuok emakumeenganako indarkeria matxistaren ingurukoak dira eta horien barruan indarkeria mota ezberdinak hartzen dira kontuan: bikoteak edo bikotekide ohiak eragindakoa, familiaren barruan jasandakoa eta bere askatasun sexualaren aurkako delituak. Aurreko urteko datuekin alderatuta, indarkeria matxista jasan duten emakumeen kopuruak gora egin duela azpimarratu behar da. Horrela, 2017an jasotako salaketak 4020 izan ziren bitartean, iaz 4244raino igo ziren jasotako salaketen kopurua. Gazteen artean emandako kasuen kopuruak ere gora egin du azken urtean, 1185etik 1278ra, hain zuzen ere. Gazteen artean gehien errepikatzen den indarkeria mota bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa da.

Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak deitzen dituen BEINT beken aurtengo edizioa abian da. Beka horiek duela 34 urte abiarazi ziren eta horien xede nagusia da unibertsitateko goimailako tituludun gazteei nazioartekotzeari eta kanpomerkataritzari buruzko prestakuntza ematea. Beka deialdiak hiru fase ditu. Lehengo fasean hautagaiek 300 orduko ikastaro bat egin behar dute. Ikastaro amaitzen dutenean Nazioartekotze arloko Unibertsitateko Espezialistaren Gradu-ondoko Titulua eskuratzen dute. Bigarren fasean, graduondoko ziurtagiria lortzen duten bekadunek urtebeteko prestakuntza jasoko dute. Azken fasean, bekadunek praktika profesionalak egingo dituzte nazioartekotutako euskal enpresetan. BEINT nazioartekotzebeken enplegagarritasuntasa ia % 100ekoa da. Hautagaiek 30 urtetik behera eta unibertsitate titulazioa eta ingeles maila altua izan behar dute. Izena emateko epea maiatzaren 16an amaituko da.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


8

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


Zure laneko nagusia... zu zeu Lan merkaturako euren burua prestatzen duten gazte gehienek soldatako langileak izatea dute buruan. Hala ere, gero eta gehiago dira euren negozio proiektua garatzera animatzen direnak. Ez da ibilbide erraza, baina helburua lortzen bada, asebetetzea izugarria da.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

9


Erreportajea

G

ero eta gehiago dira euren negozio propioa antolatzera ausartzen diren gazteak, bai espiritu ekintzailea dutelako eta oso gustuko duten zerbaitetan lan egin nahi dutelako, bai euren denborarekin eta diruarekin askatasun gehiago izan nahi dutelako edo, azken batean, lan-merkatuak horretara bultzatzen dituelako. Hala ere, gazte guztiek ez dute ekintzailetzak suposatzen duenaren inguruko beharrezkoak diren ezagutzak, horrek dituen abantailak eta desabantailak edo zein urrats eman behar diren negozio bat abian jarri ahal izateko. Garbi izan behar den lehenengo kontua da, negozio ideia on bat duzula alde batera utzita, negozio bat abian jarri ahal izateko denbora, pazientzia, ardura, jarraitutasun, seriotasun eta ordu asko eskaini behar izango dizkiozula; uste duzuna baino askoz gehiago, eta lan gogorra. Thomas Alba Edisonek azaltzen zuenez, “talentua % 1 argitasuna da eta % 99 transpirazioa�. Dena den, lan hori guztia bueltan lortuko duzun asebetetzearekin konpentsatuko da. Nekez lortuko duzu asebetetze hori beste batentzat lan eginez.

Eman beharreko lehenengo urratsak

Zure enpresa-ideia gauzatu ahal izateko egin behar duzun lehenengo gauza da negozioplan bat lantzea. Plan horrek enpresa bat abian jartzeak dituen inplikazio guztiak ulertzen, ideia eraldatzen eta proiektua gauzatzen lagunduko zaitu. Modu horretan, zure ideiak garatzeko aukera

10

duen eta zein nolako ahultasunak eta sendotasunak dituen jakin ahal izango duzu. Zure enpresa edonolakoa dela ere, derrigorrez zenbait izapide eta gestio egin beharko dituzu: z Izaera juridikoa. Lehenik eta behin, zein enpresa mota sortu nahi duzun zehaztu beharko duzu eta, horrekin batera, horren izaera juridikoa: autonomoa, sozietate anonimoa, erantzukizun mugatuko sozietatea, kooperatiba‌ z Ziurtagiri negatiboa. Sozietate bat eratzea aukeratzen baduzu eta horren izena zein izango den garbi baduzu, sozietate horren izenaren ziurtagiri negatiboa (CNN) lortu beharko duzu MerkataritzaErregistro Zentralean. Ziurtagiri horrek aukeratu duzun izen horren esklusibotasuna egiaztatzen du eta, beraz, zure enpresaren izen bera duen beste enpresa bat ez dagoela bermatuko duzu. z Kapital soziala. Enpresa bat sortzean diru kopuru bat gordailutu beharko duzu banketxeren batean. Kopuru hori sortu berri duzun enpresaren izaera juridikoaren araberakoa izango da. Autonomo izatea erabakitzen baduzu, ez duzu inolako kopururik gordailutu behar izango. Ostera, sozietate anonimo baterako, kopurua ezin da 60.000 euro baino gutxiagokoa izan. z IFZ (Identifikazio Fiskalerako Zenbakia). Enpresaren IFZ lortu beharko duzu Ogasun foraletan edo Nafarroako Ogasunean. z Sozietatearen eraketa eta erregistroa Merkataritzaerregistroan. Eskritura publiko bat egin behar duzu notario aurrean eta bertan, bazkide guztiek sozietatearen eraketa sinatzen dute. Ondoren, Merkataritza-

erregistroan erregistratu beharko duzu. Autonomo izatea erabakitzen baduzu, ez dituzu pausu horiek guztiak eman behar. z Ekonomia-jardueren gaineko Zerga. Alta eman behar duzu Ekonomia-jardueren gaineko Zergan burutuko duzun enpresajardueran. Alta hori enpresa kokatuta dagoen lurraldeko

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


Up! Euskadi euskal ekintzailetza sistemaren bloga da. Bertan gidak, albisteak, ekintzaileentzako inkubagailuen inguruko informazioa eta helbide interesgarriak aurki daitezke: https://upeuskadi.spri.eus/ Lanbiden enpresa propioa sortzen laguntzeko baliabideak daude. Ideiak garatzeko formak proposatzen dituzte, enpresa bat sortzeko jarraitu beharreko urratsen inguruan informatzen dute, finantziazioa nola lortu, orientabide juridikoa eta administratiboa eskaintzen dute eta esperientziak aurkezten dituzte: http://www.lanbide.euskadi.eus/enplegua/-/informazioa/ enpresa-bat-sortzeko-era/ Gaztenpresa Laboral Kutxaren ekimen bat da eta bere helburua da enplegua sustatzea eta Euskadin zein Nafarroan ekintzaileei enpresen sorreran laguntzea. Prozesu osoan laguntzen dute, hasierako urratsetatik hasita, finantzaketan eta negozio planaren osaketan, finkatzeraino. https://gaztenpresa.org/eu/

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

11


Ogasunean egin behar da. z Sozietateen liburuak. Sozietatearen liburuak legeztatu beharko dituzu dagokion merkataritza-erregistroan. Legeztatzeak suposatzen du liburu horien lehenengo orrialdean ziurtagiri ofizial bat jarriko dutela. Beste orrialde guztietan, berriz, Erregistroaren zigilua jarriko dute. z Patenteen eta marken erregistroa. Zure negozioaren ikur bereizgarriak erregistratu beharko zenituzke: hitzak, esaldiak, irudiak edo sinboloak (logoa). Izapide hori Espainiako Patente eta Marka Bulegoan egin behar da. Izendapen bat merkataritza-erregistroan erregistratuta izateak ez du esan nahi izendapen hori marka gisa babestuta duzunik. z Martxan jartzea. Azaldutako izapide horiek guztiak egin ostean, negozioaren jarduerarekin hasteko ia prest egongo zara, baina enpresaren tipologiaren arabera, agian, zenbait izapide gehiago burutu beharko dituzu. Adibidez, langileak izan behar badituzu enpresaren irekitzearen berri eman behar duzu Enplegu eta Gizartesegurantzaren Ministerioko Zuzendaritza probintzialean eta ikuskapenetarako bisiten liburua eskuratu. Gainera, komenigarria da ziurtagiri elektroniko bat ere eskuratzea agiriak elektronikoki sinatu ahal izateko eta, modu horretan, izapide guztiak ahalik eta azkarren burutzeko. Prozesu administratibo hau guztia astunegia izan daiteke, baina enpresa bat sortzeko ordaindu beharreko bidesaria da. Gainera, beti duzu izapide horiekin guztiekin lagun zaitzaketen profesionalengana jotzeko aukera.

12

Behin martxan jarrita‌

Garbi baduzu negozio bat sortu nahi duzula eta horretan sartu bazara, hona hemen kontuan hartu beharko dituzun zenbait aholku. z Definitu zure negozioaren merkatu-hobia eta aukeratu zuretzat eta zure ekonomiarentzat onuragarrien den hori. z Merkatu-ikerketa bat egin zure proposamena errentagarria den ala ez jakiteko. z Finantza plangintza. Zure negozio propioa zentimorik inbertitu gabe sortzeko zenbait aukera dauden arren, komenigarria da finantzei dagokionez inbertitu aurretik ondo prestatzea, bereziki, negozioak etekinak ematen hasi arte zure gutxieneko beharrak asetu ahal izateko. z Negozio-plan bat osatu. Bertan, daukazun aurrekontuan oinarrituta, jarraitu beharreko urratsak zehaztu beharko zenituzke. Txosten estrategiko bat da eta zure enpresaren ekintza guztiak orientatuko ditu. Plangintza

horretan posible diren agertoki guztiak jaso beharko lirateke. Plan hori osatzeko epe motz, ertain eta luzerako helburuen ideia garbia izan behar duzu, beti ere, urtebeteko epea buruan duzularik. z Gaur egun, marketina oso garrantzitsua da, bezeroek zure negozioa ezagutzea behar duzulako. Sarean zure marketin-plana osatzeko, zure produktu eta zerbitzuen inguruko informazioa zabaltzeko, bezeroekin komunikatzeko edota zure marka posizionatzeko hainbat tresna aurki ditzakezu. z Talde on batekin inguratu. Enpresa baten sorrerari ekin behar zaionean beti positiboa da laguntza izatea, eta profesionalen laguntza bada, askoz hobe. z Merkatuaren joera berrien eta sortzen diren tresnen jakinaren gainean egoteko etengabe ikasi beharko duzu. z Networkinga egitea ere garrantzitsua da harreman berriak egiteko eta zure negoziorako ezagutza eta ideia berriak eskuratzeko.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


Inma Ramos Gaztenpresako Zuzendaria

“Ekintzaile izateko zalantzak eta arriskua kudeatzeko gaitasuna izan behar da� Badira enpresa-ideiaren bat duten gazteak, baina hainbat kasutan ezin dute edo ez dakite hori aurrera eramaten. Zaila al da Euskadin enpresa bat sortzea? Nondik hasi beharko lirateke? Ez dut uste Euskadin enpresa bat sortzea zaila denik. Une honetan, Euskadi ekintzailetzarako lurralde adeitsua izateko borondate politiko sendoa dago eta hori nabari da. Baina horrek ez du esan nahi lasterbiderik dagoenik. Motibatzen zaituen ideia erakargarri bat baduzu, hartu zure denbora ikertzeko eta enpresa-plan bat osatzeko. Ez badakizu nondik hasi, Euskadin (www.garapen.net) diren hainbat erakundeetako batera jotzea gomendatuko nuke, eta horien artean, adibidez, Gaztenpresa (www. gaztenpresa.org) aurkitzen da. Zein da gazte batek enpresa bat sortzerakoan aurki dezakeen zailtasunik handiena? Izapide administratiboak oztopo bat dira? Zailena, zalantzarik gabe, saltzen hastea da, eta are garrantzitsuagoa, negozioa sostengatzeko eta sendotzeko adina saltzea. Puntu horretan konturatzen zara ondo kudeatzen jakitearen garrantzia, hots, plan bat izatea eta markatutako helburuak lortzeko lan egitea. Izapide administratiboak egin beharreko lan errazena da...jeje. Normalean, enpresa bat sortzeko ideia batetik abiatu behar dugu. Ba al da ideia horrek funtzionatuko duen ala ez jakiteko moduren bat? Ekintzaile izateko zalantzak eta arriskua kudeatzeko gaitasuna izan behar da. Inork ez dizu arrakasta bermatuko, asko baitira arrakasta horretan eragiten duten faktoreak. Horregatik, nik bi gomendio emango

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

nizkieke ekin nahi duten gazteei. Lehena, erratu behar baduzu, egin azkar eta ahalik eta merkeen (Lean metodoa). Bigarrena, sortu kontrolatu ahal duzun negozio bat, betiere, zure esperientzian, finantzagaitasunean eta kudeaketa ezagutzan oinarrituta. Ekintzaileek oso ondo aztertu behar dute zein nolako negozioan sartzen diren eta, horretarako, laguntza bilatu beharko lukete. Garrantzitsua da duzun ideia hori esperientzia duen norbaitekin alderatzea. Beti dago hasi berri duzun ibilbide hori jada egin duen norbait eta bere gomendioak esanguratsuak izan daitezke. Hainbat kasutan, nahiz eta ideia eta borondatea izan, negozioa abian jartzeko falta dena finantziazioa da. Zein nolako aukerak daude ekintzaile batentzat? Finantziazioa lortzeak konpromiso eta ardura bat eskatzen du. Finantzaketa ez da dirulaguntza bat; jasotakoa bueltatu behar da eta horrela ez bada, ondorioak daude. Horregatik, funtsezkoa da proiektua bideragarria den ala ez egiaztatzea, eta horrela bada, talde sustatzaileak zein nolako kudeaketa gaitasuna duen ikustea. Dakizunaren, eskatzen duzunaren eta ematen duzunaren arteko oreka bat bada aukeran diren erraztasun guztiak ematen dira. Laboral Kutxak, adibidez, ekintzailetzara zuzendutako finantzaketa lerro bereziak ditu. Europako Inbertsio Funtsarekin sinatutako hitzarmenei esker, ekintzaileek euren proiektuen finantzaketarako sarbide eta baldintza hobeak dituzte. Argibide gehiago lor ditzakezue https:// gaztenpresa.org/eu/finantza-zaitez/ estekan.

13


14

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


Zientzia Biraoak esatea onuragarria omen da osasunarentzat Sozialki gaizki ikusita egon badaiteke ere, une zehatz batean birao bat oihukatzeak hainbat onura izan ditzake osasunarentzat. Hori da, behintzat, Emma Byrne-k bere “Swearing is Good for You� liburuan azaltzen duena. Idazleak azpimarratzen duenez, biraoak esatea txarra dela sinestarazten diguten gizarteko arauetan hezituak izan gara, baina, hala ere, bere ustez biraoak esateak ez du, nahitaez, jarrera oldarkor bat islatzen eta, zenbait kasutan, gainera, gorputzerako zein arimarako onuragarri ere izan daiteke. Erresuma Batuko Keele Unibertsitatearen 2009. urteko ikerlan batean antzeko ondoriora iritsi ziren. Ikerlan horretan, hainbat ikasleri oso hotz zegoen urarekin beteta zegoen ontzi batean eskua sartzeko eskatu zitzaien eta eskua sartzean biraoren bat esaten zuten horiek eskua ontziaren barruan denbora gehiagoz mantentzeko gai zirela ikusi zuten. Antza denez, biraoek bihotz-erritmoa eta adrenalina-maila igotzen dute eta bi erantzun fisiologiko horiek, minarekiko toleranteago egiten gaituzte. Beste zenbait azterlanen arabera, pertsona bat estres egoeran dagoenean eta ezin duela biraoak esan esaten zaionean, bere errendimendua jaitsi egiten da eta bere estresak gora egiten du. Azken datu hori, adibidez, estres-maila oso altua duten bi lanbidetan frogatu ahal izan da: pilotuak eta zirujauak. Kasu horietan, birao bat esateko aukera zuten horiek estresa sortzen zuten jarduera horietatik azkarrago leheneratzen ziren. Tratamendu luzeak behar dituzten gaixo kronikoen kasuan ere frogatu ahal izan da biraoak esateak haien emozioak prozesatzen laguntzen dietela, bereziki, gizonen kasuan. Kirola egiten duten horiei ere, biraoak esateak azken indarrak xahutzen laguntzen die. Zenbait ikerketak frogatu dutenez, denbora luzeagoz eta gogorrago entrena daiteke entrenamenduan zehar biraoren bat esaten denean.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

15


https://www.what-europe-does-for-me.eu/es

16

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


https://www.what-europe-does-for-me.eu/es

Zer egiten du Europak zugatik? Klima-aldaketaren aurka borrokatu Europar Batasunak Europa laguntzen du mundu mailako berrikuntza esparruan lider izaten. Era berean, klima aldaketari aurre egiteko beharrezkoak diren inbertsioetan laguntzen du. 2030. urterako berotegi efektuko gasen isurketak % 40an murriztuko dira.

Gure ingurumena babestu Europako Ingurumen Agentziak natura eta gure planetarako ezinbestekoak diren habitat naturalak, gure gizarteak, gure ekonomiak eta gure ongizatea babesten ditu.

Energiaren erabilera eraginkorragoa Ezarritako helburuaren arabera, 2030. urterako gure energiaren % 32k energia-iturri berriztagarrietatik eratorri beharko du. Helburu hori lortzeko, Europar Batasunak bertako hiritarrei euren energia propioa sortzeko eta sarean sartzeko aukera ematen die.

Gutxiago kontsumitu eta gehiago birziklatu Europako Parlamentuak ez itzultzeko plastikoak debekatzearen alde bozkatu du. Neurria 2021an jarriko da indarrean EBko merkatuetan.

Giza eskubideen eta gutxiengoen eskubideen defentsa Europar Batasuna giza-duintasunaren, giza eskubideen eta gutxiengoen eskubideen errespetuan oinarritzen da. Era berean, tolerantzia, pluralismoa eta espresioaskatasun erlijiosoaren alde ere egiten du.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

Bakean bizi

Solidarioagoak izaten

Europar Batasunak 63 urte eman ditu gure segurtasuna eta bakea mantentzeko lan egiten. Eta hori egiten jarraituko du.

Europako 67.000 gaztek jada Elkartasunerako Europako Kidegoan izena eman dute beharren bat duten pertsonak laguntzeko.

17


https://www.what-europe-does-for-me.eu/es

Zer egiten du Europak zugatik? Zure intimitatea babestu Europar Batasuneko legedia munduan den legedirik zorrotzenetakoa da datuen konfidentzialatasunari dagokionez. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari esker, zure datuak zureak dira. Zure baimenik gabe inork ezin ditu erabili.

Maitatu nahi duzun pertsona maitatzea defendatu Europar Batasunak diskriminazoaren aurkako araudirik zorrotzenetakoa du. Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak berdintasuna eta sexu-orientazio arrazoiengatik eman daitekeen diskriminazioaren debekua jasotzen ditu. Beraz, Batasuneko legeriak LGTBI pertsonei hainbat eskubide bermatzen dizkie. Transgenero pertsona bat bazara, generoaren biresleipen arrazoiengatik eman daitekeen diskriminazioaren aurrean babestuta zaude, lanean zein ondasunak eta zerbitzuak erosteko orduan. Gainera, Europako Justizia Auzitegiaren 2018ko epai baten arabera, Europar Batasuneko Estatu kide guztiek, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartzen ez dutenak barne, gutxienez, sexu bereko ezkontideen bizitokieskubidea errespetatu behar dute zirkulazio askearen eskubideak errespetatzeko.

Zure hizkuntzan hitz egiteko eskubidea Europar Batasunaren aniztasun kulturalaren, linguistikoaren, nazionalaren eta eskualdekoaren errespetua bere oinarrizko printzipioen artean aurkitzen da. Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak babesten zaitu eta hizkuntza arrazoiengatik eman daitezkeen diskriminazioak debekatzen ditu, aniztasun linguistikoa babestuz.

Animalien ongizatea sustatzen du Europar Batasunari esker zure txakurrarekin, katuarekin edo hudoarekin bidaiatzea askoz errazagoa da. Kasu gehienetan, bakarrik lagun egiteko animalientzako berariazko pasaportea beharko duzu. Horri esker, zure maskota amorruaren aurka txertatuta dagoela egiaztatu ahal izango duzu. Europar Batasunak animalien ongizatea sustatzen du 1970eko hamarkadatik eta progresiboki baserri-animalien bizitza-baldintzak hobetuz joan da.

18

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


https://www.what-europe-does-for-me.eu/es

Zer egiten du Europak zugatik? Atzerrian ikasi Europar Batasunak edozein estatu kideren barruan bizitzeko, ikasteko edo lan egiteko eskubidea ematen dizu, europar zein udal-hauteskundeetan bozkatzeko eta hautagai bezala aurkezteko eskubidea barne. Ba al zenekien Europar Batasunak sustatzen duenn Erasmus truke-programan jada parte hartu duten 9 milioi ikasleetatik gehienek oso positibotzat jo dutela esperientzia hori? Erasmus ikaslea bazara ez duzu harrera unibertsitateko matrikula edo tasa-akademikoak ordaindu behar, bertan burutzen dituzun ikasketak zure titulurako baliagarriak izango dira eta Batasunaren beka bat jasoko duzu.

Unibertsitate ikasleak

Ikerlari gazteak

Master ikasleak

Europar Batasunak 2020. urterako bertako gazteen % 40k goi-mailako ikasketak izatea nahi du.

Europar Batasunak ikerlari gazteak laguntzen ditu Horizonte 2020 programaren bidez eta, bereziki, Marie Curie Sklodovska Ekintzen bidez. Azken horiek 6.000 milioi euroko aurrekontua dute eta finantzaketa eskaintzen dute ikertzaileen mugaz haraindiko kontratazioa eta mugikortasuna sustatzeko.

Master bat ikasten ari bazara, Erasmus esperientzia probatu edo errepika dezakezu. Erasmus Mundus masterrak goi-mailako hezkuntza zentroen nazioarteko elkarteek irakasten dituzten ikasketa-programa entzutetsuak dira.

Aldi berean, Gazte Bermearen bidez, goi-mailako ikasketak dituztenentzat kalitatezko lan-eskaintzak edo euren ikasketekin jarraitzeko aukerak bermatu nahi dira. “Tu Europa� webgunean unibertsitate ikasleentzako onarpenen, tasen, laguntza finantzarioen eta enpleguaren inguruko argibide guztiak aurki ditzakezu.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

Eta Erasmus+ masterren maileguak graduondoko ikasleei finantza-laguntza eskaintzen die euren ikasketak beste Estatu kideren batean burutzeko.

19


https://www.what-europe-does-for-me.eu/es

Zer egiten du Europak zugatik? Lanbide Heziketako ikasleak Erasmus+ programak hainbat mugikortasun aukera eskaintzen ditu zure ikasketen edo formakuntzaren zati bat atzerrian egiteko. ErasmusPro ekimen berriak iraupen luzeko mugikortasuna ere bermatzen du. Eta egunen batean beste herrialderen batera joaten bazara lan egitera, errazagoa izango duzu zure gaitasunak eta notak aintzatetsiak izatea.

Ikastunak Ikastunen Formakuntzarako Europar Aliantza plataformak Europan burutzen diren formakuntza profesionalen kalitatea, eskaintza eta irudia sendotu nahi du eta, aldi berean, ikastunen mugikortasuna sustatu nahi du. Gazte Bermeak 25 urtetik beherako gazteei kalitatezko ikaskuntza profesionaleko aldi bat egiteko aukera eskaintzen die. “Tu primer empleo EURES�ek 18 eta 35 urte bitarteko gazteei Europar Batasuneko beste estatu kideren batean formakuntza profesionalerako aldi bat lortzen laguntzen die.

Praktiketan diren langileak ErasmusIntern sareak atzerrian praktika aldiak bilatzeko aukera ematen dizu eta Drop’pin@EURES plataformak europar gazteei lan merkatuan haien lehen urratsak ematen lagutzen die formakuntzaren, ikaskuntza aldien edo praktika aldien bidez. Europa osoan aukerak bilatzeko bi baliabide daude: Eurodesk eta Gazteriaren Europar Ataria.

Langabezian diren gazteak Europar Batasunean 3,6 milioi gazte baino gehiago daude langabezia egoeran. Langabeziaren aurka egiteko, EBko herrialde guztiek Gazte Berme sistema bat eratzea adostu dute 25 urtetik beherako gazte guztiek enplegu eskaintza bat jaso dezaten, hezkuntza jarraian sar daitezen edo edo ikaskuntza profesionalerako aldi batez balia daitezen. Europar Batasunak 8.000 milioi euro bideratu ditu ekimen horretara 2014-2020 aldirako.

20

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila



https://www.what-europe-does-for-me.eu/es

Zer egiten du Europak zugatik? Nafarroan

� Nafarroan LIFE NADAPTA 2017-2025 izeneko egitasmoa garatzen ari da. Egistasmo aintzindaria da, izan ere, klima aldaketara egokitzeko EBk ezartzen duen lehen estrategia integrala baita. Europar Batasunak 9,3 milioi euro jarri ditu 15,6 milioi euroko aurrekontu batean.

� Nafarroak mugaz haraindiko zenbait lankidetza-proiektutan parte hartzen du. � Tuterako hiri-garapen jasangarriko eta integratuko estrategiak 2,6 milioi euro lortu ditu Europatik.

� Iruña Stardust proiektuko hiri garrantzitsu bat da. Egitasmo horrek eraginkortasun energetikoa, tokiko ekonomia eta negozio eredu berriak sustatzen ditu.

22

© Iruña Stardust

� Europar Batasunak 136 milioi euro jarri ditu Nafarroako Landa garapenerako Programa 2014-2020an. Funts horiekin nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko, eraginkortasun hidrikoa hobetzeko, nekazaritza ekologikoa bultzatzeko, nekazai gazteak laguntzeko eta tokigarapena lortzeko beharrezkoak diren neurriak elkarrekin finantzatzen dira.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


https://www.what-europe-does-for-me.eu/es

Zer egiten du Europak zugatik?

© Trlplus

© Mitxi. UPV/EHU

Euskadin

� Eskualde Garapeneko Europako Funtsak 176,5 milioi esleitu dizikio Euskadiri 2014-2020 aldirako. Diru horrekin, IKTen erabilera enpresetan, uholdeen eta suteen prebentzioa, Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa abiaraztea edo Armintzan den BiMEP plataforman den olatuen energia kaptadorearen abiaraztea elkarrekin finantzatu dira.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

� Eusko Jaurlaritzak Creadis3 Smart Creative Districs 20172021 izeneko proiektuko liderra da. Egitasmo horren xedea da industria kultural eta sortzaileen inguruan berrikuntza eta garapen ekonomikoa sustatzea. � Aclima Erasmus+ CIR-ECO proiektuko liderra da. Helburua ekonomia zirkularrarekin bat datorren curriculo hezigarri bat garatzea da.

� Hazi Fundazioak mugaz haraindiko LIFE Oreka Mendian proiektua koordinatzen du. Horren bidez, Natura 2000 guneetan kokatuta dauden bazkalekuen kontserbaziorako eta kudeaketarako estrategia bat garatu nahi da. � Euskal Osasun Sistemak adineko pazienteen arreta medikuaren inguruko Carewell izenko egitasmoa gidatu du. Egitasmo hori, azken hamarkadan eta zahartze osasuntsuaren esparruan, eragin gehien izan duen proiektuen artean izendatua izan da.

23


https://www.what-europe-does-for-me.eu/es

Zer egiten du Europak zugatik?

© Araceli Oiarzabal

Araban

� Arabako Foru Aldundiak, bereziki gazteen artean, landa guneetan berrikuntza eta enpresaespiritua sustatzea helburu duen ‘Transform@’ proiektua koordinatzen du. � Europar Batasunak Arabako Ibilbide Berdeen sarea elkarrekin finantzatu du. Ibilbide horiek bereziki egokituta daude mendiibiliak egiteko eta bizikletaz ibiltzeko.

24

� Arabako Foru Aldundiak LIFE Lutreola Spain proiektuan hartzen du parte. Egitasmo horren xedea da desagertze arriskuan den europar bisoiaren kontserbazioan laguntzea. � Europar Batasunak Vitibiom proiektua elkarrekin finantzatu du. Egitasmo horren xedea da Arabar Errioxako mahastien kimaketa dela eta soberan den biomasaren balorizazioa eta aprobetxamendu energetikoa.

© Alejandro Llop. Life Lutreola.

� Gasteizek 11 milioi euro inguru jaso ditu Coronación auzoaren hiri-berroneratzea helburu duen SmartEnCity proiekturako.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


https://www.what-europe-does-for-me.eu/es

Zer egiten du Europak zugatik?

© Zorrotzaurre.com

Bizkaian

� Europar Batasunak ia 9,3 milioi euro bideratu ditu Zorrotzaurreko hiri-garapen jasangarriko eta integratuko estrategiara. � Bizkaian ikerketa eta berrikuntza sustatzeko egitasmoak berrikuntza, enpresen eta bikaintasun zentroen garapen teknologikoa eta enpresen eta I+G zentroen arteko sinergiak sustatzen ditu. Ia 23 milioi euroko aurrekontua du eta % 50 EBk finantzatzen du.

� Europar Batasunak Bizkaiko ondare historikokulturalean izan diren zenbait esku-hartzeetan lagundu du: Muñatoneseko gaztelua, Foruako erromatar-herrixka, Santimamiko kobazuloak edo Arkeologia Museoa.

© Life Ordunte. Arcentales

� Mugikortasun arduratsua egitasmoa: Intermodalitatea eta alternatiba jasangarriak. Horren bidez negutegi-efektua duten gasen isurketa mugatu nahi da, nagusiki, hiri-mugikortasun jasangarri bat sustatuz. EBk % 50ean finantztazen du ia 20 milioi euroko aurrekontua duen egitasmoa.

� Life+Ordunte jasangarria proiektuak Zalamako zohikaztegiaren erosioa gelditzea, hainbat habitat berreskuratzea, bazkalekuen jasangarritasunerako zenbait jarraibide ezartzea eta Ordunteko mendilerroaren erabilera publiko ordenatua bultzatzea lortu du.2,5 milioi euroko aurrekontutik EBk % 50 finantzatu du.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

25


https://www.what-europe-does-for-me.eu/es

Zer egiten du Europak zugatik?

© District Heating

Bidegorri Jaizubia-Amute

© Life Lema

Gipuzkoan

� Europar Batasunak administrazio elektronikorako IKT azpiegiturak elkarrekin finantzatu ditu, adibidez, zerga-kudeaketarako Zerga plataforma. � Europar Batasunak enpresaekintzailetzara bideratutako ekimenak laguntzen ditu: NEBT:TXEKINTEK programa edo Emakume Ekintzailea programa. � Donostia Replicate proiektuan den hiri nagusietako bat da. Egitasmo horren xedea hiri eredu adimentsuak eratzea da. Donostiak 11 milioi euro jaso ditu.

26

� Gipuzkoako Foru Aldundiak mugaz haraindiko LIFE LEMA proiektuko liderra da. Egitasmo horren xedea da itsasoan den zaborraren kudeaketa adimentsua. Aurrekontua 2,1 milioi eurokoa da eta % 57 EBk jartzen du.

Informazioa eskaintzen du:

� Gipuzkoako bizikleta bideen Lurraldeko Arloko Planaren barruan eraiki diren bizikletentzako eta oinezkoentzako ibilbideak Europako diruarekin egin dira.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

27


Euskara Gazteen kirola euskaraz Ikerketa batek jokalari gazteen hizkuntzajokaerak, bizipenak eta adierazpenak aztertu ditu UPV/EHUk eta Soziolinguistika Klusterrak 10 eta 16 urte bitarteko gazteek kirol esparruan euskaraz aritzeko dituzten aukerak aztertu dituzte. “D Ereduko kirola. Ikerketa-ekintza proiektua (2016-2018)� izenburua duen ikerketaren xedea izan da aipatu adineko haur eta gazteek eskolaz kanpoko eremuan eta, zehazki, kirol esparruan, euren egunerokotasunean euskaraz aritzeko zein aukerak dituzten aztertzea. Horretarako, besteak beste, kirol jarduerak euskaraz izan daitezen behar diren baldintzak, dauden zailtasunak, klubek eman ditzaketen pausuak aztertu dira. Proiektua duela hiru urte abiatu (2016ko martxoan) eta 2018ra arte luzatu da. Soziolinguistika Klusterrak ezagutzera eman dituen ondorioen arabera, ikerketan ikusi ahal izan denez, klubetan bada euskararen sustapenaren eta biziberritzearen aldeko jarrera. Gazteek klub horiek duten euskararen aldeko jarrera hori nabari dute eta zenbait kasutan, gazteek entrenamendua (eskolarekin batera) euskararekin gehien lotzen duten gunea da. Entrenatzailearen rola ere oso garrantzitsua dela ikusi ahal izan da azterlan horretan. Entrenatzailea erreferente bat da gazteentzat,

28

Ikerketan ikusi ahal izan denez, entrenamenduetan, oro har, jokalari gazteen artean gaztelania gehiago entzuten da euskara baino

baita hizkuntza ohiturei dagokionez ere. Ikerketaren egileek azpimarratu dutenez, entrenamenduak oso une egokiak izan daitezke hizkuntza lanketa egiteko. Izan ere, entrenamenduetan hizkuntza lantzeko hainbat abagune aurki daitezke: jolasak, materiala jasotzeko uneak, luzatzeariketak... horietan guztietan gazteekin hitz egiteko aukera izan ohi da eta une horiek aprobetxa daitezke euskararen erabilera sustatzeko.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


ELKARLANA UDALTOPEN XI. EDIZIOAN AZTERGAI

JOKALARI GAZTEEN HIZKUNTZAGAITASUNA. Ikerketan parte hartu duten jokalari gazteen kasuan, gehienak euskaraz eta gaztelaniaz berdintsu moldatzen direla ikusi da.

Datorren maiatzaren 16tik 17ra bitartean Udaltopen XI. edizioa ospatuko da LasarteOrian. Aurtengo edizioaren leloa “Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera… Ados?” izango da eta, horrela, elkarlana izango da aztergai izango den gai nagusia. Horren ildora, aurten, Euskal Hirigune Elkargoa, Nafarroako Gobernua, Arabako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia Udaltopeko Antolamendu Batzordean sartu direla azpimarratu behar da. Orain arte, aipatu batzordea Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak osatzen zuten. Bestalde, azkeneko bi edizioetan bezala Euskara ldiak ere izango du bere protagonismoa. Orain arteko esperientzietatik ikasteko hitzaldia antolatu dute eta Euskara ldiaren antolatzaileei egindako inkestak utzitako ikerketa kualitatiboaren berri emango da.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

Hizkuntza Gutxituetako Hedabideak aztergai UPV/EHUko HEKA taldeak egindako azterlanen emaitzak aurkeztu dira AEBn Mende honen hasieran, komunikabideek eta kazetaritzak Europako eremu urriko hizkuntzetan duten egoera eta oinarrizko arazoak ikertzeko HEKA izeneko taldea sotu zen UPV/EHUn. 18 urtez, Europako 9 hizkuntza gutxituren (euskara, galiziera, katalana, irlandera, gaeliko eskoziera, bretoiera, korsikera, frisiera eta samiera) inguruko datuak bildu eta emaitzak txosten batean jaso dituzte. Hizkuntza komunitate horiek 37 milioi lagun biltzen dituzte. Aipatu datu horien berri eman du UPV/EHUko Kazetaritzako katedradun Iñaki Zabaletak Atlantan ospatu den Hizkuntzalaritza Aplikatuko Amerikako Elkartearen (AAAL) urteko kongresuan. Txostenaren arabera, Europan, 4.800 kazetari ari dira lanean, lanaldi osoan, guztia hizkuntza autoktonoan egiten duten 1.070 hedabidetan.

29


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Elikadura txarrak, tabakoa baino mehatxu garrantzitsuagoa dakar osasunerako Amoniakoa, artsenikoa, butanoa, karbono monoxidoa (CO), mundruna, nikotina, toluenoa, zianuroa… kontsumitzean —bai, kontsumitzean—, paketeak dio: erretzeak mendekotasuna sortzen du, erretzeak arnasgaitzak sortzen ditu, erretzeak gaixotasun kardiakoa eragiten du. Aldatutako almidoia, hidrolizatutako irina, jarabe, landare-koipe hidrogenatua, zapore-indartzaile, ziropa… kontsumitzean, paketeak dio: bio, gehitutako azukrerik gabe, integral, kolesterola gutxitzen du, palmondo-gantzik gabe, natural. WTF! Gaizki jateak ezintasun sexuala eragiten du, gaizki jateak minbizia eragiten du, gaizki jateak hil egiten du. Ondorioak partekatzen dituzte, baina elikadura txarrak tabakoak baino heriotza gehiago dakar: ke txarrek 7 millioi eta malnutrizioak 11 millioi; gaixotasun kardiobaskularrak, digestibominbiziak eta diabetesak eraginda bereziki. Ez da berria. Duela 5 urte (Gazteberri 99an, 2014ko apirilean) argitaratu genuen. Olivier de Schutterek (NBE-ko Elikadurarako Eskubideen ordezkaria) zioen: “Elikadura txarrak, tabakoa baino mehatxu garrantzitsuagoa dakar osasunerako”. Orain, The Lancet zientziaaldizkarian egiaztatzen duen ikerketa argitaratu dute: Global Burden of Disease (gaixotasuneko zama osoa). 195 herritan 15 elikagairen kontsumoa aztertu da (nahiz eta oso zehatza ez izan). Ondorioztatu dutenez, malnutrizioak mundua bi zatitan banatzen du: gabezia dela eta (jaki eta higiene ezagatik) eta gehiegikeria dela eta. Haragi bikoitza, edari azukredunak hamar aldiz gehiago, gatz bikoitza… hau da, koipeki, azukre, gatza, koipeki, azukre, gatza. Urteak daramatzagu mezuak gehiegikerietan bideratzen. Ba, nahikoa da jada! Ironikoki, gainelikatutako zatian, zenbait jaki gutxi jatea da faktore nagusia, esaterako: barazkiak, frutak, lekaleak, fruitu lehorrak, ale-

30

“integralak” eta haziak. Hala dio Cristopher Murrayk, IHMEko (Institute for Health Metrics and Evaluation) zuzendariak. Gehiegikeriak egon arren, bizi-itxaropena garaia dugu Euskadin, gehienetan, tratamendu farmakologikoek bideratuta. Medikaturik bizi nahi duzu? Dena den, erritmo honetara pixkanaka gutxituko da, eta bere gurasoak baino gutxiago biziko den belaunaldia iritsiko da. Horregatik, askok, tradiziozko patroia galtzen ari dela diote, eta berreskuratu nahi dute. Baina iragana ez da beti hobea izan. Ez dezazun pentsa zure ogitartekoa (ogi zurikoa) gaurko gailetak baino hobea zenik –gurina eta azukrearekin; pate, txorizo edo txokolateakin–. Elikadurakanpainak berriz zehaztu beharko dira, elikagai oneko dietak sustatzeko. Tradizioko onena hartu leike, beti ere, berritzen bada; ekonomikoa, erakargarria, erraza eta iraunkorra izan dadin. Fruitu-falta, esaterako, arriskutsua da. Zergatik ez duzu jaten? Gustuko bai, baina nagikeria duzu zuritzeko, gogaikarria dirudizu eskuak zikintzeak; eta ez duzu eskura vending-makinan. Zer deritzozu moztuta salduko balute eta ontzi jasangarrian? Inoiz ikusi duzu, baina beharbada, orain, merke aurkitzea gakoa da (fruitua da soilik). Belaunaldi hau oso zorrotza da: zaporea, prezioa, berehalakotasuna, jasangarritasuna, erosotasuna… Dena nahi du, dena nahi duzu. Astero, zenbatetan jaten dituzu lekaleak? Behin? Gomendioak dio 4-7 aldiz astero. Baina tradizioak dioen bezala, nork du denborarik haiek lau orduz egosteko. Aro berrira egokitu beharko ditugu: garnizio bezala erabiliz, burger-begetalan kontsumituz edo ogitartekoan igurtzeko kreman (hummusa). Garrantzitsuena haiek kontsumitzea da, zure sormenari uzten diot nola. Proposamenen bat?

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila



Sexua Gora egin dute, berriz ere, STG kasuek Nafarroan Ezagutzera eman dituen datuen arabera, 2018an % 35 igo ziren infekzio gonokozioak, eta % 70 sifilisa Gero eta sexu-transmisiozko gaixotasun kasu gehiago daude Nafarroan. Azken urteetako joerari jarraiki, iaz ere, gora egin zuten horrelako gaixotasunen kutsadura kasuek. Nafarroako Lan eta osasun Publikoko Institutuak ezagutzera eman dituen datuen arabera, pasa den urtean infekzio gonokozikoen 146 kasu erregistratu ziren, hots, aurreko urtean baino % 35 gehiago. Sifilisaren kasuan, berriz, 90 kasu erregistratu ziren, aurreko urtean baino % 70 gehiago. Nafarroan den goranzko joera hori inguruko lurralde eta herrialdeetan ere ematen da eta, hori dela eta, erakundeetatik prebentzioaren garrantzia azpimarratzen dute behin eta berriro. Infekzio gonokozikoen kasuan (gonorrea kasuak), kasuen % 79 inguru gizonetan antzeman dira eta horien artean, bereziki, 30 urtetik beherako gazteen artean (% 60). Gainera, hiru kasutan, kutsatuta suertatu diren pertsonak adingabeak zirela ohartarazi dute osasun arduradunek. Sifilisaren kasuan ere, gizonak dira kutsadura

32

Sexu-transmisozko gaixotasunen kasu gehienak gizonen artean antzeman dira, eta hainbat kasutan, gazteen artean ematen dira kutsadura gehien

kasu gehien azaltzen dituztenak. Horrela, pasa den urtean antzeman ziren kasu guztietatik, % 77 gizonei dagozkie. Aipatu bi gaixotasun horiez gain, Chlamydia Trachomatis (Klamidia) kasuek ere gora egin dute eta 358 kasu antzeman dira. Azkenik, HIES kasuei dagokionez, 39 kasu berri antzeman dira azken 12 hilabeteetan. Hemen ere, kasu gehienak gizonen artean ematen dira (% 79). Gaixotasun horren kasuan, osasun-arduradunek azaldu dutenez, diagnostikoa nahiko berandu egiten da eta ondorioz, eriek ez diete tratamendu erretrobiralei etekina ateratzen.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


SEXU HEZIKETARI BURUZKO GIDA NAFARROAN

PREBENTZIOA DA SEXUTRANSMISIOZKO GAIXOTASUNEN AURKAKO NEURRIRIK ONENA. Nafarroako Gobernuak SexuTransmisiozko Gaixotasunen inguruko sentsibilizazio kanpainia bat jarri du abian. Bertan, gaixotasun horien gaineko informazioa ematen da eta preserbatiboaren erabilera sustatzen da horiek ekiditeko.

Nafarroako LAB Irakaskuntzak Haur Hezkuntzako eta lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendutako sexu heziketari buruzko gida bat argitaratu berri du. Sindikatutik azaldu dutenez, aipatu gida “Sexualitate Askatzailea Iruten” egitasmoa abian jarri nahi izan dute. Gidaren aurkezpenean Itxaso Torregrosak azaldu duenez, “Historikoki sexu hezkuntza ugalketan zentratu da, genitaletan, genitalekin egiten ditugun gauzetan. Orain arte egin den guztia izan da prebentzio ikuspegi batetik edo beldurretatik abiatuta. Baina sexu hezkuntza askoz haratago dago, edo haratago joan beharko luke. Ikuspuntu positibo horretatik dago egina gida hau”. Printzipioz, gida Nafarroako eskola guztietan banatuko dela iragarri da eta aurrerago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Etorkizunean, gidan azaltzen diren gaiak jorratu ahal izateko, joko bat ere kaleratuko dela iragarri da.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

SEXUAREN TXOKOA

Etxeko pornoa Gero eta gehiago omen dira etxeko pornoaren munduan sartzea erabakitzen duten pertsonak. Izan ere, gaur egun, aurrerapen teknologikoei esker, inoiz baino errazagoa da sexu-harremanak grabatzea. Kamera xume batekin edo sakelako telefono batekin nahikoa da. Praktika horretara jotzen duten pertsonen kopurua gero eta handiagoa izan arren, oraindik jendeartean ondo ikusita ez dagoen kontua da. Jokabide hori sakonki aztertua izan da psikologiaren esparruan. Azterlan horietatik ateratako ondorioak, berriz, kolore guztietakoak dira. Ikus ditzagun horietako batzuk. Adibidez, Gabriela Renault psikologoak ondorioztatu duenez, bikoteek horrelako praktikara jotzen dute vouyeur motako fantasiak asetzeko. Norberto Litvinoff soziologo eta psikologoarentzat, berriz, horrelako grabazioak naturaltzat hartu behar dira eta gaur egungo kulturaren parte dira. Bestalde, kontuan hartu behar da lehen eduki pornoak lortzea zailagoa zela. Orain, berriz, klik batera horrelako hamaika eduki aurki ditzakegu. Berriz ere, aurrerapen teknologikoen ondorioetako baten aurrean gaude. Litvinoffen ustez, harreman sexualak grabatzea denborak aurrera egin ahala galtzen ohi den plazera mantentzeko modu bat da. Bere ustez, ezkontza grabatzen badugu, zergatik ez sexu-harremanak? Dirudienez, horrelako grabazioetan parte hartzen duten gehienek plazerarengatik egiten dute. Hala ere, badira bideo pornoekin halako obsesioa dutenak ere. Kasu horretan, harremanak baino, plazera grabazioak berak ematen die. Muturreko zenbait kasutan, harremanak halako bideoak lortzeko aitzakiak besterik ez dira. Horrelako kasuetan, arazo baten aurrean gaude eta arazo hori konpontzeko profesional baten laguntza eskatu beharko da.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak KAIXOMUNDUA.EUS LEHIAKETA Ikasturte honetan zehar kaixomundua.eus lehiaketaren edizio pilotua ospatu da. Lehiaketaren xedea da webguneak eraikiz ikastea eta gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea. Edizio pilotuan lau izan dira parte hartu duten ikastetxeak: Lekeitio BHI, Ondarroa BHI, Egibide, eta Arizmendi Ikastola. Guztira 62 proiektu gauzatzea lortu dute eta irabazlea etxelila. eus webgunea izan da. Edizio pilotuan lortutako emaitzak eta jasotako balorazioak aztertuta 2019ko irailean abiatuko kaixomundua.eus webgune-lehiaketaren lehen edizioa.

INTERNETEK NERABEENGAN DUEN ERAGINA AZTERGAI UDA IKASTAROETAN Datorren uztailaren 11 eta 12 bitartean, UPV/ EHUko Uda Ikastaroen programazioaren barruan, nerabeek eta gazteek internet eta sare sozialak erabiltzeak dituen arrisku faktore nagusiei buruz argibideak ematea helburu duen ikastaroa ospatuko da Donostiako Miramar Jauregian. Aipatu ikastaroaren zuzendariak Carmen Maganto eta Montserrat Peris dira. Info+: www.uik.eus

34

‘Mute’ belaunaldia: testu-mezu asko, dei gutxi Belaunaldi gazteek nagusiki WhatsApp bezalako berehalako mezularitza zerbitzuak erabiltzen dituzte Adituek ‘Mute’ izena jarri diote gaur egun nerabetasunean eta gaztaroaren lehen urteetan diren gazteei. Izan ere, gazte horiek ez dute hitz egin behar komunikatzeko. Gazteek etengabe erabiltzen dute telefonoa, baina ez deiak egiteko. Fundación Telefónicak prestatu duen “La Sociedad Digital en España 2018” txostenaren arabera, 14 eta 24 urte bitarteko gazteek, nagusiki, WhatsApp bezalako aplikazioak erabiltzen dituzte euren artean komunikatzeko. Aipatu txostenean azpimarratzen denez, komunikazio mota horrek jada zuzeneko komunikazioa gainditu du. Horrela,

berehalako mezularitzaren erabilera % 96,8koa den bitartean, zuzenekoa % 86,6an kokatzen da. Mezularitza aplikazioen erabilera % 60raino jaisten da biztanleria osoa aintzat hartzen bada. Hala ere, oso kopuru altua da kontuan hartzen bada sakelako telefonoarekin deiak egiten dituztenak % 24 direla eta etxeko telefonotik egiten dituztenak, bakarrik, % 12 direla. Berehalako mezularitza zerbitzuen artean WhatsApp da nagusi, baina Telegram eta Facebook Messenger ere nahikotxo erabiltzen dira. SMSak berriz, gero eta gutxiago erabiltzen dira.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


Aldaketa handiak martxoan gehien saldu diren jokoen sailkapenean Martxoan gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenaren buruan Shekiro: Shadows Die Twice kokatu da. Bigarren postuan FDevil May Cry kokatu da. Podiuma Tom Clancy’s The Divison 2 jokoak osatzen du. Hiru joko horiek PS4 plataformarako jokoak dira. Plataforma horretarako ez den lehen jokoa Yoshi’s Crafted World da eta seigarren postuan aurkitzen da.

Gazteak dira gehienbat dropshippingaren biktima

SEKIRO: SHADOWS DIE TWICE

DEVIL MAY CRY

THE DIVISION 2

PlayStation 5 ez da urte honetan merkatuan izango. Wired webgunean kontsola arrakastatsuenaren hurrengo bertsioaren ezaugarri teknikoak aurreratzen hasi dira. Horien artean, azpimagarrienak, 8K bereizmena edo PS4 jokoak erabiltzeko aukera. Makina berriak SSD diskoak izango ditu.

INTERNET EXPLORER ARRISKUTSUA DA

© Azkue Fundazioa

Kontsumobidek dropshipping online dendek duten arriskuen berri eman du. Funtsean, dropshipping-a stock-ean ez dituzun produktuen Internet bidezko salmentan oinarritzen den negozio eredua da. Online denda bat sor dezakezu eta zuzenean ekoizlearekin edo Ali Express bezalako handizkariekin egindako akordioen bidez, horiek izango dira produktua erosleari bidaliko diotenak. Negozioa egiteko inbertsio handirik egin behar ez denez asko dira dirua irabazi nahian horretara jo duten gazteak. Hala ere, errealitatean, distira egiten duen oro ez da urrea, eta irabazteko aukera izan arren, asko dira bete beharreko baldintzak (legalak, ekonomikoa, etab). Horrela, Ali Express edo Shopify bezalako plataforma handiek behar horiek guztiak kontsumitzaileei eskuordetzen dizkiete.

PS5 2020. URTERAKO?

BLOGETAN! LEHIAKETAKO IRABAZLEAK Hil honen hasieran Azkue Fundazioak antolatzen duen Blogetan! lehiaketaren sariak banatu dituzte Bilboko Euskararen Etxean. Aurtengoa aipatu lehiaketaren hirugarren edizioa izan da eta irabazleak honako hauek izan dira: Xerezade (Kultura), Kontra-kantxa (Aisia), 27 zapata (Gizarte eta politika) eta Laborategia (Zientzia eta teknologia). Irabazleek garaikurra eta 200 euroko saria jaso dute. Argiak eman ohi duen euskal blogari berrienarentzako sariari dagokionez, aurten hutsik geratu da.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

Bere garaian nabigatzaile nagusia izan zen, baina gero eta gutxiago dira Explorer nabigatzailea erabiltzen dutenak. Berriki ezagutzera eman dutenez, nahiz eta ez erabili, Explorer nabigatzailea arriskutsua izan daiteke zure ordenagailuan instalatuta badago segurtasun akats larri bat duelako.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Euskararen normalizaziorako pausuak emateko unea da Garestik atera zen apirilaren 4an eta hamaika egunez hainbat hiri eta herri igaro ditu euskararen aldeko deia zabalduz, ‘Aro berriari Klika!’ egiteko deia eginez. Ez da lehena eta jada gutxi gehiago dago esateko Korrikari buruz. Balorazioak ere mordoak egin dira. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarentzat (EGK) sekulako aukera izan zen Bilboko lehen kilometroaren lekukoa eramatea. Keinua sinbolikoa izan zen ZorrotzaKaxtresanako 88an batzea, gainerako kilometroen balio berbera izan baitzuen, baina egunerokoan euskararekiko dugun konpromisoa berresteko modua izan zen. Martxoaren 23an Pasaiako Albaola itsaso museoan (Gipuzkoa) egindako aurkezpenean aldarrikatu genuen bezala, esanetatik praktikara jauzi egiteko unea da. Antolatzaileen deiari erantzunda euskararen normalizazioa azkartzera eta elkarlan fasea ekintza zehatzekin gauzatzera konprometitu ginen beste 30 erakunde eta talderekin. Are gehiago, bakoitzak gure konpromiso propioak gaineratu genizkion agiriari. Askotan egun edo bolada konkretuetan nabarmentzen dira atxikimenduak, aldekotasunak edo kontzientziazioa. Eta hori, noski, ez da txarra. Egunerokotasunera eramatea da gakoa. Zentzu

36

honetan nabarmena izan zen Euskaraldiaren eragina, hainbat ahobizi eta belarripresti esker euskaraz ohikoa baino dezente gehiago entzun ahal izan baitzen Euskadiko hiri eta herrietako kaleetan. Hala ere, argi dago Korrika eta Euskaraldia bezalako ekimenekin ez dela nahikoa. Albaolako ekitaldian Mertxe Mugikak, AEKko koordinatzaileak, eta CCOOko Kerman Galarzak esan bezala, euskararen alde egote hutsak ez baitu normalizazioa ekarriko. Gizarteko esparru guztietan zeharkakotasunez txertatzera dei egin zuten, horretarako hizkuntza politika integralak abiatuz eta garatuz.

Hezkuntzaren garrantzia

Bide horretan, hezkuntza eta euskara uztartzea beharrezkoa da etapa guztietan. Izan ere, goi mailako ikasketetan egun zailtasun handiak daude %100an euskaraz ikasi ahal izateko, bai Euskal Herriko Unibertsitatean zein Lanbide Heziketan. Urteak dira Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) baitan ikasle elkartez, Kontseiluz eta hainbat gaztez osatutako Hezkuntza Foroa martxan dagoela. Lantalde honek Hezkuntza Formalaren arloan gazteon eskubideen alde lan egiteko helburua du eta aurretik aipatutakoa lan-lerro garrantzitsua izan da azken urteotan. Ohiko bihurtu da medikuntzako ikasleek euren

graduazioan hitza hartzen dutenean euskaraz ikasteko zailtasuna aipatzea, baita bestelako oztopoak gizarteratzea ere. Baina, esan bezala, honakoa ez kasu isolatua. Beharrezkoa da EHUn ikasten duten ikasle guztiek haien ikasketak euskaraz %100ean burutzeko aukera izatea, hala nahi izanez gero. Hautazko ikasgaietan ez dago behar besteko eskaintza euskaraz burutzen duten ikasle kopuruari erantzun bat emateko eta hori ez da bidezkoa. Era berean, master eta graduondoko ikasketetan euskarazko eskaintza handitu behar da. Bestela, ikasle asko behartuta ikusten dira gaztelaniazko masterrak edo egin nahi duten masterra gaztelaniaz egitera, ez baitago euskaraz egiteko aukerarik. Azkenik, egun unibertsitate eta Lanbide Heziketa esparruan euskararen egoera zein den jakiteko ikerketa sakon bat egitea beharrezkoa da, bai arlo kuantitatiboan eta baita maila kualitatiboan ere. Soilik horrela izango baita diagnosi gaurkotua eta, hau eskuan izanda, egoera hobetzeko neurri egokiak egitea errazagoa izango da. Maialen Lujanbiok lekukoaren barnean iritsitako mezuan zioen bezala “Egin, eragiteko. Eragin, eginarazteko. Egin, eragin, eginarazi”. Horrela lortuko baitugu Korrika, Euskaraldia eta antzeko ekimenetan ezarritako helburua: euskararen normalizazioa.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila



Gero eta ikasle gehiago. Gero eta langabetu gutxiago Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 30 urtetik beherako gazteen okupazio nagusia ikastea da. Zeregin horretan ari da EAEko gazteen erdia baino gehiago (% 54,4). 25 urtetik gorakoen artean, berriz, zeregin nagusia lana da. Izan ere, adinarekin batera nabarmen aldatzen da gazteen zeregin nagusia. Horrela, 30 urte bitarteko gazteen multzo osoa erreferentziatzat hartzen bada, lanean ari direnen kopurua % 35,4koa da. Ostera, 25 urtetik gorako gazteei erreparatzen badiogu, lanean ari direnen ehunekoa 60 puntutik gora igotzen da (61,5). Datu horiek guztiek zenbait datu interesgarri utzi dituzte. Adibidez, langabezian diren gazteen kopuruak nabarmen egin du behera, bereziki, 2013. urteko datuekin alderatuta. Izan ere, 2013. urtean langabezian ziren gazteen ehunekoa ia % 20koa zen (18,3) eta orain, berriz, 6,7koa da. Ildo berean, Euskadin jaio direnek atzerrian jaiotakoek baino okupazio-tasa handiagoa dutela azpimarratu behar da.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen zeregin nagusiaren bilakaera (%) 60 54,4

50

40

48,5

50,0

46,9 45,3

47,8

46,8

42,8

42,8 38,3

37,2

34,8

30

35,4

30,9

20

10

15,5 7,6 1,3

0

9,1 2,5

18,1

15,4

7,9 2,4

6,7 2,0

3,2

3,1

3,5

2000 2004 2008 2011 2013 2015 2017 Ikasten Lanean Langabezian Beste egoera batean

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Gszteak eta Enpleagua Euskadin 2017)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz • Tfnoa.: 945 019539 Fax: 945 016935 • http://www.gazteaukera.euskdi. eus • gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzarien kalea, 5 behera, 01001 Gasteiz • Tfnoa.: 945 181 700 / 670 281 700 • http:// www.araba.eus/gazteria/ • www.facebook. com/infogaztea.araba • http://www.twitter. com/infogaztea • informazioa@gazteria. araba.eus • WhatsApp: 670 281 700 Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Vitoria-Gasteiz. Tfnoa.: 945 161330 • http:// www.vitoria-gasteiz.org/omij • http://www. vitoria-gasteiz.org/gazteria • http://twitter. com/vg_gazteria • http://www.netvibes. com/omij • coordinaomij@vitoria-gasteiz. org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. UnibertsitatePabiloia Apraiztarrak 1- 01006 Gasteiz • Tfnoa.: 945 014336 Faxa: 945 013670 • https://www.ehu.eus/es/web/araba/ gazteentzako-informazio-zerbitzua • oij-ar@ ehu.es

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1 48009 Bilbo • Tfnoa.: 94 4068000 • http:// www.gaztebizz.eus Gazteria eta Kirol Saila Gazteria Zerbitzua Bilboko Udala. Aznar eraikina. Venezuela plaza 2 – (4. Solairua) 48001 Bilbo • Tfnoa.: 94 4204394 Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • Tfnoa.: 94 6363769 • E-Posta: gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g 48340 AmorebietaEtxano • Tfnoa.: 94 6300649/ 94 6300650 • http://www.ametxgazteria.net • gazteinfo@ ametx.net • Facebook: www.facebook. com/ametxgazteria • Twitter: Twitter.com/ ametxgazteria Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • Tfnoa.: 94 6001876. Web orria: http://www.arrigorriagagaztea. info. http://www.arrigorriaga.net/eu-ES/ Zurezerbitzura/Gazteria/Orrialdeak/default. aspx • gaztegunea@arrigorriaga.org • Facebook: Arrigorriagako GIB Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 48870 Artzentales • Tfnoa.: 638 050762 • E-Posta: gazteplana@ enkarterrialde.org Facebook: https://es-es. facebook.com/gaztenkar Informazioa: Telefono bidezko arreta zerbitzua. Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • Tfnoa.: 94 6800240 • Web orria: http:// balmaz.org/ • info@balmaz.org • Facebook: http://www.facebook.com/balmasedagaztea Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • Tfnoa.: 94 4789596 / 94 4789599 • Whatsapp: 688639935 • http://www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org • cij@barakaldo.org • Facebook: https:// es-es.facebook.com/pages/Gazte-BulegoaBarakaldo/115251908539968 Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • Tfnoa.: 94 4666430 • E-Posta: zirtzart@basauri. net • Facebook: http://www.facebook. com/zirtzartbasauri Twitter, Instagram: zirtzartbasauri

Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 (1. solairua) 48370 Bermeo • Tfnoa.: 94 6179158 • http://www.giz.bermeo.org • giz@bermeo.org • Facebook, Instagram, Tuenti: Giz Bermeo • Twitter: https:// twitter.com/gizbermeo Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • Tfnoa.: 688 629965 / 9445460350 (Goizez) Web orria: http://www.gaztetxorierri.eus • E-Posta: gib@txorierri.eu • Facebook: txorierriko.gib / GaztE-Txorierri • Twitter: https://twitter.com/txorierrikogib Informazioa: Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • Tfnoa.: 94 6030030 Fax: 94 6200967 • Web orria: informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • Tfnoa.: 94 6025891 Fax: 94 6025892 Web: www.gaztetxorierri.eus • E-Posta: gazteinfo@erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • Tfnoa.: 943 708700 • E-Posta: oijgib@udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. (Etxebarriko Gaztegunea) Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • Tfnoa.: 94 4261861 • http:// www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net • Facebook: https://www.facebook.com/ mugarri.gazteetxeaetxebarri • Twitter: https://twitter.com/mugarrikoak Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • Tfnoa.: 618 645690 • E-Posta: gazteplana@ enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, 2 48300 GernikaLumo • Tfnoa.: 94 6270215 • E-Posta: gazteger@sarenet.es • Facebook: https:// eu-es.facebook.com/gernika.gazteinfo Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • Tfnoa.: 94 4660353 Fax: 94 4660121 • E-Posta: gaztebulegoa@getxo. eus • Facebook: https://www.facebook. com/gaztebulegoagetxo Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • Tfnoa.: 94 6774000 Fax: 94 6774005 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • Tfnoa.: 94 6690877 Fax: 94 6690564 Web: http://www. gugaz.org • E-Posta: info@gugaz.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • Tfnoa.: 94 4055850 Fax: 94 4055089 • Web: http:// www.kulturleioa.com/agenda/actividades/ gaztegunea/?lang=es • Twitter: @ GazteguneaLeioa • gazte@leioa.net Mañariko Gazte Informazio Gunea. Andra Mari kalea 1, 48212 Mañaria • Tfnoa.: 94 6818998 • E-Posta: kultura.manaria@ bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Elorriaga 3, 48100 Mungia • Tfnoa.: 94 6553353 • Email: mungia.gib-oij@astiune. com • Facebook: https://es-es.facebook. com/mungia.gazte Muskizko Gaztegunea. Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • Tfnoa.: 94 6708037 • http://www. muskizkogaztegunea.blogspot.com/ Blog: http://muskizkogaztegunea.blogspot. com.es/ Facebook, • Twitter: muskizko gaztegunea • E-Posta: gaztebulegoa@ muskiz.com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 (atzealdea), 48410 Orozko • Tfnoa.: 94 6339945 • E-Posta: infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25 48620 Plentzia • Tfnoa.: 94 6770989 • E-Posta: gazteinfo.plentzia@ bizkaia.org Portugaleteko Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • Tfnoa.: 94 4729313. • Web: http://www. gazteriaportugalete.org • gazteria@ portugalete.org Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • Tfnoa.: 94 4729284 / 94 4616638 Web: http://www. gazteriaportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • Tfnoa.: 94 4836110 • E-Posta: gaztebox@santurtzi.net • Facebook: https:// www.facebook.com/gaztebox.santurtzi • Twitter: @gaztebox Sodupeko Gazte Informazio Gunea. Kadagua z/g, 48830 Sodupe • Tfnoa.: 946693736 • Web: http://www.gugaz.org • info@gugaz.org Sopelako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopela • Tfnoa.: 94 4065505 Fax: 94 4065505 • http:// sopelanagaztea.blogspot.com http:// sopelaudala.org • E-Posta: oij@sopela.eus Ugaoko Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • Tfnoa.: 94 6322014 • E-Posta: gazteinfo. ugao@ortzadar.es Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • Tfnoa.: 94 4956127 / 4950601 • cijsestao@sestao.net Urduñako Gazte Informazio Gunea Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • Tfnoa.: 945 383003, luzapena: 50 • E-Posta: kultura@urduna.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa / Zallako Gazte Zentroa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • Tfnoa.: 94 6391396 • oij@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1 behea. 20140 Andoain • Tfnoa.: 943 593911 Fax: 943 304222 • www.gaztelokala. com • gibandoain@gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • Tfnoa.: 943 252065 • http://www. gaztebulegoa.eus • gaztebulegoa@arrasate. eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gztebulegoa • Twitter: https://twitter.com/ gztebulegoa Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. 20115 Astigarraga • Tfnoa.: 616599334 • http://www.astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • Tfnoa.: 943 026027 • http://www. artxamendi.eus • gib@euskalnet.net • Facebook: https://eu-es.facebook.com/ gazteinformazioaazkoitian • Twitter: @ gztinfoazkoiti Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • Tfnoa.: 943 157160. • Web: http://www.azpeitia.eus Email:gib@azpeitia.eus • Facebook: https:// es-es.facebook.com/pages/Azpeitiko-GazteInformazioa/183942315027342 Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia • Tfnoa.: 900 110111 / 943 472617 Fax: 943 473089 • http://www.gipuzkoangazte. eus • gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gipuzkoangazteorria • Twitter: https://twitter. com/gipuzkoangazte

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1, 1go solairua. 20003 Donostia • Tfnoa.: 943 481435/ 943 481435 Fax: 943 481436 • E-Posta.: gazteinfo@donostia.eus/ gazteria@donostia.eus • http://www. donostiagaztea.org/gazteinfo Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Santa Ana, 2, atzealdea. 20870 Elgoibar • Tfnoa.: 943 741050 • http:// www.elgoibarkogazteinformazioa. info/ • gazteinformazioa@elgoibar.net • Facebook: https://www.facebook.com/ elgoibargig • Twitter: https://twitter.com/ elgoigazte Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • Tfnoa.: 943 449640 Fax: 943 449656 • http://gaztebulegoa. errenteria.eus • gazteria@errenteria.eus • Facebook: https://es-es.facebook.com/ ErrenteriakoGaztebulegoa Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Haur eta Gazteria Arloa. Hernaniko udala, Gudarien plaza, 1-4. Solairua. 20120 Hernani • Tfnoa.: 943 575435 / 943 337004 • http://www.hernani.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ gaztetuhernani/ • Twitter: https://twitter. com/gaztetuhernani Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • Tfnoa.: 943 644752 • E-Posta.: gip@hondarribia.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ GazteenZerbitzua Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Kultur gunea CBA. San Juan Arria. 20302 Irun • Tfnoa.: 943 505444 / 943 505440. Whatsapp: 607 771 173 • http://www.irun. org/igazte E-Posta:igazte@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztelekua. Jaizkibel plaza 14 20160 Lasarte-Oria • Tfnoa.: 943 376 181 • http://www.kultura.lasarte-oria.eus • gazteleku@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • Tfnoa.: 943 737203 Fax: 943 737161 • www.gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • Tfnoa.: 943 718257 • http://www. oñati.eus • E-Posta.: gazteinformazioa@ onati.eus Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea z/g, 2. solairua – 3. gela 20240 Ordizia • Tfnoa.: 943 805634 • http://www.ordizia.eus. Web-bloga: www.gipuzkoangazte.infor/ ordizia • gazteria@ordizia.eus • Facebook: www.facebook.com/GazteInformazioa. Ordizia • Twitter: @GazteriaOrdizia Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triangulua 1. 20400 Tolosa • Tfnoa.: 943 670383 Fax: 943 670300. Web: http:// www.tolosa.eus Email: gazteria@tolosa. eus Urnietako Gazte Informazio Gunea. Idiazabal 13, 20130 Urnieta • Tfnoa.: 943 333973 • http://www.urnieta.eus • E-Posta.: gazteinformazioa@urnieta.eus • Facebook: https://www.facebook.com/ GazteguneUrnieta Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Berria, 79 20150 Villabona • Tfnoa.: 943 694787 • http:// www.villabona.eu/es/ • gazteria@ villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • Tfnoa.: 943 005122 Fax: 943 005207 • http://www.zarautzgazte. com • gazteinformazioa@zarautz.eus

39


Abian da ‘Hasi Gazte’ Ekonomia Soziala Gazte Sariaren bigarren edizioa NKGIk, ANELek, CEINek eta Laboral Kutxak antolatzen duten ekimen horren xede nagusia ekonomia sozialaren esparruko enpresa-ideiak saritzea da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak Hasi Gazte Ekonomia Soziala Gazte Sariaren bigarren edizioa aurkeztu du. ANELen, CEINen eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatzen diren sari horien xedea gazteen artean ekonomia sozialeko ekimenak sustatzea da. Izan ere, Nafarroa da ekonomia mota horretako enpresa gehien eratzen dituen autonomia erkidegoetako bat. Aurtengo edizioak bi atal nagusi izango ditu. Alde batetik,

40

ekintzailetza sustatu nahi duen ildo bat izango da, hots enpresa ideiarik onenak sarituko dira, betiere ekonomia sozialaren esparruan garatzekoak badira. Bestalde, jada abian diren eta ekonomia sozialaren esparruan lan egiten duten proiektuak eta/edo enpresak sarituko dira. Enpresa-ideien kasuan, aintzat hartuko den irizpide nagusia ideien bideragarritasuna izango da. Ideia irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du eta, aldi berean, Nafarroako Ekintzaileen

Kooperatiban sartzeko aukera ere izango du. Jada finkatuta diren egitasmoen kasuan, berriz, betebeharrak zertxobait desberdinak izango dira. Atal horretan parte hartu ahal izateko, parte-hartzaileek urtebete eta bost urte bitarteko ibilbidea izan beharko dute. Proiektu irabazleak 3.000 euroko saria izango du eta finalera iristen diren beste proiektu guztiekin batera, Mondragon CorporaciĂłn Cooperativaren egoitza bisitatzeko aukera izango du.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila


Nafarroako ikasleak aniztasunaren alde 40 ikastetxetako 1.468 ikaslek hartu dute parte “Aniztasuna, aberastasun iturria” lehiaketaren bigarren edizioan Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiaren bidez, “Aniztasuna, aberastasun iturria” eskola lehiaketaren II. edizioko zortzi eskola-talde irabazleei sariak eman dizkie. Lehiaketa lau multzo nagusitan banatuta zegoen: Lehen hezkuntzako taldeak euskaraz eta gaztelaniaz eta DBHko taldeak euskaraz eta gaztelaniaz. Irabazleak honako talde hauek izan dira: Iruñeko Hegoalde Ikastola (LH euskaraz lerroko 1. saria); Noaingo San Miguel HLHIP (LH euskaraz lerroko 2. saria); Iruñeko Santa Catalina Labouré Ikastetxea (LH gaztelaniaz lerroko 1. saria); Ansoaingo Iñaki Ochoa de Olza DBHI (DBH euskaraz 1. saria); Iruñeko Plaza de la Cruz BHI (DBH euskaraz 2. saria); San Adriango EGA BHI (DBH gaztelaniaz 1. saria); eta, Lekaroz BHI (DBH gaztelaniaz 2. saria). Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilari Ana Ollok, eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Álvaro Baraibarrek parte hartu duten ekitaldira, 200 bat pertsona

joan dira: talde irabazleen ikasleak, irakasleak, senideak eta gonbidatuak. Kontseilariak, Nafarroa osoko ikastetxeek aurten ere, dibertsitatearen inguruan egindako lan handia goratu eta azpimarratu du: “Mimoz eta ilusioz egindako lana, irakasleek idatzi dituzten mezu askok transmititu duten bezala”. Ollok gaineratu duenez, “aurkeztutako lanak oso ezberdinak izan dira, originalak eta lehiaketarekin planteatutako helburuei egokituak. Talde batzuek, gainera, ez zarete bakarrik lehiaketaren oinarriek proposatzen zuten zereginetara mugatu, baizik eta gai horrekin zerikusia zuten bideoak ere egin eta bidali dituzue, eta hauek, gizarte anitz baten alde

egiten duzuen belaunaldi berrien inplikazioaren islada dira”. Amaitzeko, iaz egin bezala kontseilariak adierazi duenez: “aurkeztutako lan guztiak ikastetxe liburutegi guztietara iritsiko diren liburu batean bilduko dira, izan ere, epaimahaiak zortzi lan aukeratu behar izan baditu ere, guztiek ekarpen baliotsua egiten dute”. Guztira, 40 ikastetxetako 1.468 ikaslek hartu dute parte “Aniztasuna, aberastasun iturria” II lehiaketan izan diren 81 taldeetan. Lehiaketara aurkeztu diren lanen artean 22 Lehen Hezkuntzako ikasleek aurkeztu dituzte, eta 27 Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketakoek. Hizkuntzei dagokionean, 27 lan euskaraz aurkeztu dira eta 54 gaztelaniaz.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

41


Agenda Apirilak 27

• KUBERS + YO, GERARD + ELLAS. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:30. • XABI BANDINI. Doka. Donostia. 20:30. • SMILE. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • LEMY RIVER + ANAI. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 19:00. • LYTOS + RAFA ESPINO. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • RAT-ZINGER + ASOMVEL. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • LATXATARRA + CUATRO MADRES. Zentral. Iruña. 20:00.

• MANOLO GARCÍA. Buesa Arena. Gasteiz. 21:00. • ANA CURRA. Zentral. Iruña. 21:30. • JAIME URRUTIA & LOS CORSARIOS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • EÑAUT ELORRIETA. Leidor Aretoa. Tolosa. 20:30.

Maiatzak 4

• 13 YEAR CICADA. Bonberenea. Tolosa. 20:00.

• ANTTON LARRANDABURU & BITXILOREAK. Hiriburu. 19:00. • MCENROE + MOW. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 23:00. Maiatzak 4. • EÑAUT ELORRIETA. Kultur Leioa. Leioa. 20:30. • PEIO OSPITAL. La Luna Negra. Baiona. 20:15. • PÁJARO. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 21:00. • LA BANDA DE JALBER. Cotton Club. Bilbo. 20:30.

Apirilak 30

Maiatzak 5

Apirilak 28

• SAINT VITUS + DOPELORD. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:00.

Apirilak 29

• BEN SIMS + KIKE PRAVDA + BENDIAK + BRUHMA. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 23:00.

Maiatzak 1

• SUDESTADA. Bonberenea. Tolosa. 20:00.

Maiatzak 2

• MOONSHINE WAGON. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30.

Maiatzak 3

• RUBEN POZO + LICHIS. Cotton Club. Bilbo. 20:00. • JABIER MUGURUZA. Coliseo Antzokia. Eibar. 20:30. • ZOO + DON’T SAVE THE QUEEN. Baiona. 21:30. • NIZURI TAZUNERI. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 21:00. • DAVE SMALLEY & THE BANDOLEROS + XXL. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00.

42

• DAMIEN O’KANE TRIO. BBK Aretoa. Bilbo. 20:00. • RUPER ORDORIKA. Kursaal. Donostia. 19:00.

Maiatzak 9

• FRAN MARISCAL. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • MAKALA + JIMMY BIDAURRETA BAND. Kafe Antzokia. Bilbo. 20:00. • MONTAUK + SARA ZOZAYA. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00. • EARTHLESS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30. Maiatzak 9.

Maiatzak 10

• PAKO ESKORBUTO + ETSAIAKEROAK + SATATE ALERTA. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 20:30. • JO & SWISS KNIFE. Zentral. Iruña. 20:30. • NØGEN + EME. Seminarixoa. Bergara. 21.00. • CRAIC ‘N’ ROLL BAND. Zaraia Aretoa. Aretxabaleta. 22:00.

• HENDRIK ROVER. Kultur Elkartea. Deba. 22:00. • EMPTY FILES. Berrizko Kultur Etxea. Berriz. 20:00. • THE LORDS OF ALTAMONT. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:00. • BENITO LERTXUNDI. Olalde Aretoa. Mungia. 20:00.

Maiatzak 11.

• OJETE CALOR. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • ENEMIGOS ÍNTIMOS (JOAQUÍN SABINARI TRIBUTOA). Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:15. • THE KABOOMS. Helldorado. Gasteiz. 13:00. • SWEET CALIFORNIA. Kursaal. Donostia. 20:30. • KAOTIKO. Doka. Donostia. 20:00. • ANGELUS APATRIDA + LEGEN BELTZA. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 12:00. • SALENTO EVENTI. Elgoibarko Gaztetxea. Elgoibar. 21:00.

Maiatzak 12.

• SOPHIE AUSTER. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa - Nave 9. Bilbo. 13:00.

Maiatzak 16.

• MADELEINE. Berrizko Kultur Etxea. Berriz. 22:00. • ELENA SETIEN. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30. • DVICIO. Zentral. Iruña. 20:30.

Maiatzak 17

• ÁLVARO RUIZ. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • ESNE BELTZA + SKAKEITAN. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:00. • THE LEGENDARY TIGERMAN. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • MAS K MUSIKA. Rock Musika zuzenean. Santa Clara Kultur Zentroa. Portugalete. 21:00.

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila



Erakusketak Bilboko Arte Ederren Museoa • ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. 2019ko ekainaren 2ra arte. • Hanging Figures. Juan Muñoz. 2019ko ekainaren 2ra arte. • Ignacio Zuloaga (1870-1945). 2019ko urriaren 19ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Allora & Calzadilla. Farmazia tropikala. Ekainaren 23ra arte. • Jenny Holzer. Zera deskribaezina. 2019ko irailaren 9ra arte. • “Itsas paisaiak”, Gerhard Richterren erakusketa. Maiatzaren 24tik Irailaren 9ra arte. • “Atarian”, Lucio Fontanaren erakusketa. Maiatzaren 17tik Irailaren 29ra,

Rekalde Aretoa. Bilbo • “Borrar las huellas de la memoria”, Endika Basagurenen erakusketa. Maiatzaren 5era arte.

Bizkaiko Arkeologi Museoa. Bilbo • “Lehoiak elurretan. Arrikrutzeko lehoia”. Uztailaren 14ra arte.

AZ Azkuna Zentroa. Bilbo • “Inoiz ez erreala / Beti egiazkoa”. Irailaren 15era arte.

Bizkaia Aretoa. Bilbo • “Pamplemousse”. Apirilaren 15etik Maiatzaren 5era arte.

San Telmo Museoa. Donostia • Heriotza. Ante la muerte. Maiatzaren 26ra arte. • “Arzak bere saltsan”. Ekainaren 16ra arte.

Tabakalera. Donostia • “Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23...”. Maiatzaren 26ra arte.

Kutxa Kultur Artegunea. Donostia • “Dark Matter”, Alicia Martínen margo lanen erakusketa. Apirilaren 25etik Ekainaren 23ra arte.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia • “Biharko liburutegi guztiak”. 2019ko Ekainaren 1era arte.

Cristobal Balenciaga Museoa. Getaria • “Cristóbal Balenciaga, moda eta ondarea. Testuinguruak”. 2020ko urtarrilaren 12ra arte.

Aiete Kultur Etxea. Donostia • “Rohingyen exodoa”. Maiatzaren 30era arte. • “Eskerrak Giza Eskubideei”. Maiatzaren 26ra arte.

Cristina Enea. Donostia • “Klima aldaketa, hau komeria. Erakusketa bat, bi esposizio”. Maiatzaren 5era arte.

Okendo Kultur Etxea. Donostia • “Bide Hezkuntza”. Maiatzaren 23ra arte.

Kubo Kutxa Aretoa. Donostia • “Carmen Calvo. Ametsa akabatzea (1969-2019)”. Maiatzaren 5era arte.

Artium Museoa. Gasteiz • Riflepistolacañon, Jacobo Castellanoren erakusketa. Maiatzaren 19ra arte. • Oroi. Queda Mucho Pasado Por Delante. 2019ko abuztuaren 25era arte. • Grey Flag 2018-2019. Palinpsestoa. 2019ko uztailaren 28ra arte.

BIBAT. Arabako Fournier Karta Museoa. Gasteiz • “Bendañako istorioak” argazki erakusketa. 2019ko maiatzaren 26ra arte. • “Jatorria”. Urriaren 31ra arte.

Nafoarroako Unibertsitate-Museoa. Iruña • “El no retorno”, Cecilia Paredesen erakusketa. Irailaren 1era arte. • “Small data LAB”. Daniel Canogarren erakusketa. Urriaren 6ra arte.

Iortia Kulturgunea. Altsasu • “Kurdistan, guda baino haratago” argazki erakusketa. Maiatzaren 12ra arte.


UN0248438

UN0248443

Siria zuri-beltzean Mundu mailako krisirik bortitzena da. 2011. urteko martxoaren 15ean hasi zena. Zortzi urte igaro dira jada eta oraindik ere Sirian 10 umetik 6k berehalako laguntza humanitarioaren beharra dute. Horregatik, inoiz baino ozenago hitz egin behar dugu. Siriako herriak ez du gutxiago merezi. Urtero uste dugu egoerak ezin dezakeela txarrera egin baina, zoritxarrez, oker gaude. Milioika haurrek jarraitzen dute sufritzen errudun ez diren gatazka baten ondorioz. Zortzi urte dirauen gerrak oso eragin latza izan du herrialdeko ume guztiengan. 2013. eta 2018. urte bitartean 7.000 haur erahil dituzte eta 3.300 haur baino gehiago errekrutatu dituzte talde armatuek, Nazio Batuen datuen arabera. Zoritxarrez, litekeena da benetako datuak askoz ere altuagoak, krudelagoak izatea. Sirian suntsiketa maila muturrekoa da: eskolak, ospitaleak edo ur tratamendurako azpiegiturak suntsitu egin dira, haur eta nerabeen bizirauteko oinarrizko tokiak izanik. Neguko hilabeteak bereziki gogorrak izan dira: 2019. urtea hasi zenetik gutxienez bost eguneko haur bat hil da osasun arreta faltaren eta klima egoera gogorraren ondorioz Rukbanen, Siria eta Jordaniaren arteko mugan. Bestalde, biolentziatik ihes egin duten familiek dena utzi dute bertan, askok behin baino gehiagotan lekualdaketa eginik. Ia 2,6 milioi ume bizi dira desplazatuta herrialdean bertan eta 2,5 milioi baino gehiago errefuxiatu legez bizi dira mugakide diren herrialdeetan (Turkia, Jordania, Irak, Libano, Egipto), hainbat mehatxuri aurre eginik: kalean lan egitea, behartutako ezkontzak‌ Familia askorentzat irtenbide bakarra da, ez baitute errekurtso nahikorik elikagai eta babes arloko oinarrizko beharrizanak

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila

asetzeko. Gaur egun setio egoeran dagoen lekurik egon ez arren, ia milioi erdi ume laguntza humanitariorako sarbidea oso zail dagoen tokietan bizi da. Sajak 12 urte ditu eta bere lau lagun galdu zituen bonba bidezko eraso batean duela bi urte: berak ere hanka bat galdu zuen eraso horretan. Baina ez du aitzakiarik bilatu, eskolara oinez joaten jarraitzeko gogoa dauka. Eta guk ere Siriako umeekin eskuzabalak izateko gogoa eta esperantzazko etorkizuna bermatzeko gogoa izan behar dugu. 2.921 egun biolentzia, sufrimendua, pobrezia, desplazamendua‌ sufritzen. Herrialdeko umeen erdiak guda egoera baino ez du ezagutzen, horrek epe erdi eta luzera ekar ditzakeen ondorio psikologikoekin. “Eskolara joan eta osasunarekin hazi nahi dut. Nire eskuetan dagoen guztia egingo dut eskolan jarraitzekoâ€?. Omarren eskaria da. 14 urte ditu eta lanean utzi eta ume izaten jarraitu nahi du; besterik ez, ume izaten jarraitu. Izan ere, Siriako haurren %75 lan egin behar du eta kasu askotan berau da familian dagoen soldata bakarra. Hala eta guztiz ere, zortzi urte dirauen gudak ezin izan du Siriako haurren esperantzarekin eta bertako umeek euren ametsa errealitate bihurtzeko grinarekin jarraitzen dute. Beste behin, UNICEFek inplikatuta dauden alde guztiei deia luzatzen die haurren babes eta garapenari lehentasuna eman diezaioten eta Giza Eskubideak errespeta ditzaten. Sirian gudak irauten duen egun bakoitza, umeei kentzen diegun haurtzaroko beste egun bat da. Hau da Siriako argazkia, kolorerik ez duen zuri-beltzezko irudia. UNICEF Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #148 | 2019 Apirila




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.