Ekolurra Buletina 2025 II

Page 1


www.ekolurra.eus

EKOLURRA BULETINA 2025 II

Gida berri batek erraztuko die udalei euren mendi-lurretako larreak ekologikoan ziurtatzea

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK-Ekolurra) gida praktiko bat prestatu du, eta horrek erraztuko die EAEko udalei eta kontzejuei euren mendi-lurretako larreak ekologiko gisa ziurtatzeko prozesua. Neurri honek aurrerapauso garrantzitsua dakar abeltzain eta ekoizle ekologikoentzat, izan ere, lur horiek Europako araudi ekologikoaren babespean erabiltzea ahalbidetzen du, berme handiagoekin eta karga administratibo txikiagoarekin.

Kontseiluaren beraren ekimenez sortu da gida hau, zenbait udalerrik beren mendi-lurretako larreak ziurtatzeko duten interesa jaso ondoren. Legeria indarrean zegoen jada —zehazki, 2018/848 (EB) Erregelamendua—, baina orain arte ez da garatu araudi hori EAEko landa-eremu askotan ohikoak diren herri-lurretan nola aplikatu behar den argi eta garbi azaltzen zuen tresna espezifikorik.

Zer aldatzen da ziurtagiri honekin?

Herri-lurra eredu ekologikoan ziurtatuta dagoenean, ofizialki ekoizpen ekologikoaren sisteman sartuko da. Horrek esan nahi du, ekologikoan lan egiten duten abeltzainek, larre horiek araudia betez erabil ditzaketela, baina erregistratu gabeko lursail bat erabiltzeak zekarren dokumentu-karga hartu behar izan gabe

Praktikan, ez da beharrezkoa izango urtero justifikatzea lurraren erabilerak

Eredu ekologikoak ingurune naturalaren kudeaketa jasangarria

sustatzen du

araudia betetzen duela, ezta titularrekin aldi baterako akordioak sinatzea ere. Lursaila ekologikoan inskribatuta dago jada, eta erakunde eskudunak ziurtatuta.

Garrantzitsua da aipatzea ere, ekologiko araubidetik kanpo dauden abeltzainek ez dutela inongo arazorik izango ekologikoan ziurtatuta dauden mendi-lurretako larreak aldi berean erabiltzeko.

Onura zuzenak erabiltzaileentzat:

• Tramite gutxiago eta segurtasun handiagoa: ez da urtero ziurtagiririk aurkeztu edo dokumentuak kudeatu beharrik izango, mendi lurra dagoeneko ziurtatuta dagoelako. ENEEK-Ekolurrak lurraren ziurtagiria

emana du, eta erabilera ekologikoa ofizialki aitortua izan da.

• Larreen erabilera legezkoa eta bermatua: ekologiko gisa inskribatutako mendi-lurra ofizialki errekonozitua izan da, eta horrek erabiltzailearen plangintza errazten du eta administrazio-gatazkak saihesten ditu.

• Basoko produktuen merkaturatze ekologikoa: perretxikoak, fruituak edo mendiko landareak bilduz gero, ekologiko gisa etiketatu ahal izango dira betiere aprobetxamendu-plan bat onartuta badago. Honek aukera berriak irekitzen ditu mendiko produktuen balio erantsia handitzeko.

• Produkzio-ingurune jasangarriago eta arautuago baterako sarbidea:

Tramite gutxiago abeltzainentzako

ingurune kontrolatu batean lan egingo da, ingurumena errespetatzen duten jardunbideekin. Besteak beste, lursail hauetan: ez dira erabiltzen herbizidak edo baimendu gabeko produktu kimikorik ere; ekoizpen ekologikoan baimendutako produktu fitosanitarioak bakarrik erabiltzen dira; abere-karga kontrolatua dute (gehienez 170 kg nitrogeno organiko hektarea eta urteko); biodibertsitatea eta baliabide naturalak errespetatuz kudeatzen dira.

Ekologikoan ekoizten dutenentzat eredu bidezkoagoa

Mendi lurrak Europako sistema ekologikoaren baitan ziurtatzea tresna legal eta praktiko bat da: burokrazia oztopoak ezabatzen ditu, segurtasun juridikoa eskaintzen du eta abeltzainen lanaren balio ekologikoa indartzen du.

Urteetan zehar, abeltzain ekologiko askok mendi-lurretako larreetan lan egin duzue, baina ziurtagiri ekologikoan erabat integratu ezinik, kudeaketa zailduz eta etengabeko justifikazioak eskatuz. Bide berri honekin, arazo hori konponduta geratzen da: lurra sisteman ofizialki integratuta geratzen da, abeltzainaren aldetik beste prozesurik egin beharrik gabe

ENEEK-Ekolurrak prestatutako gida praktikoak zehaztasunez azaltzen ditu Udalek edo Kontzejuek mendi lurrak ziurtatzeko jarraitu beharreko urrats guztiak Gida jadanik eskuragarri dago publiko ororentzat Kontseiluaren webgune ofizialean.

Urduña, Bizkaiko ekoizpen ekologikoaren buru 246 hektarearekin

Udalerria elikagai-subiranotasunaren erreferente gisa finkatu da, Bedarbide abeltzainen elkarteak sustatutako udal-sukaldaritza eta Belardi haragi-eraldaketarako zentroa bezalako proiektuekin.

Gaur egun, Bizkaiko eredu agroekologikoaren buru da Urduña, 246 hektarea baititu ekoizpen ekologikorako, hau da, nekazaritza-azalera erabilgarriaren % 16. Datu horrek Urduña Bizkaiko lehen udalerri bihurtzen du ziurtatutako azalera ekologikoari dagokionez, eta tokiko garapen ereduan aldaketa sakon bat islatzen du.

Aurrerapauso hau ez da kasualitate hutsa izan. 2003. urtetik aurrera, Urduñak politika zehatzak bultzatu ditu lehen sektorea indartzeko, betiere agroekologia eta elikadura burujabetza ardatz hartuta. Lehenik, nekazaritza sektorearen diagnostikoa eta dinamizazio plana egin ziren. 2006an, berriz, Ekoizpen Urduña aholkularitza zerbitzua sortu zen, Urduñako eta Aiaraldeko ekoizleei trantsizio ekologikoan laguntzeko. Halaber, Agroekologia Foroa sortu zen, ekoizpen jasangarriari eta kontsumo arduratsuari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazio gune gisa.

2009tik aurrera, proiektuak jauzi kualitatibo bat eman zuen eskola-jantokiari eta zaharren egoitzari zerbitzua ematen dien eta tokiko produktuen erabilerari lehentasuna ematen dion udal-sukaldaritza abian jartzearekin. Apustu horrek beharrizan garrantzitsu

246 ha ziurtatuta

12 eragile

Udal-mendien

900 ha, ziurtatze prozesuan

bat agerian utzi zuen: lurrerako sarbidea erraztea ekoizle berrientzat.

Bedarbide abeltzainen elkartea eta Belardi Haragiaren Eraldaketarako Zentroa bezalako ekimen estrategikoei esker finkatu ahal izan da eredu agroekologikoa. Zentro horrek abeltzainei beren haragia eraldatzeko eta zuzenean merkaturatzeko azpiegiturak eskaintzen dizkie. Bi proiektuek helburu bera dute: lehen sektorearen bideragarritasun ekonomikoa bermatzea, belaunaldien arteko erreleboa erraztea eta landa-lana duintzea.

Belardi zentroak, zehazki, abeltzaintzako produktuak jatorrian eraldatzeko aukera ematen du, bitartekariak saihestuz eta ekoizten dutenentzat balio erantsia handituz. Azpiegitura hori funtsezkoa izan da salmenta-kanal iraunkorrak

bermatzeko, ustiategien errentagarritasuna hobetzeko eta tokiko ekonomia indartzeko.

Urduñako ereduak emaitza neurgarriak emateaz gain, beste euskal udalerri batzuen interesa piztu du, nekazaritzako elikagaien eredu konbentzionalaren alternatibak bilatzen baitituzte. Krisi klimatikoaren, biodibertsitatearen galeraren eta kanpoko merkatuekiko mendekotasunaren testuinguru global batean, Urduñako esperientziak erakusten du ekoizteko eta elikatzeko beste modu bat posible dela.

Agroekologia, Urduñan ulertzen den bezala, produktu kimikoen ezabatzeaz haratago doa: elikadura-sistemak birkokatzea, merkaturatze-zirkuitu laburrak sustatzea, ezagutza tradizionalak berreskuratzea, biodibertsitatea babestea

eta lurraldearen autonomia indartzea eskatzen du.

Erakundeen, ekoizleen, elkarteen eta herritarren arteko lankidetzan oinarritutako eredua eraiki du Urduñak. Bideak oztopoak izan baditu ere, udalerriak erakutsi du tokikotik elikagai-alternatiba jasangarria, bidezkoa eta erresilientea eraiki daitekeela.

2025eko azaroaren 13tik 15era

Agroekologiaren aldeko Udal Sarearen urteko topaketa ospatuko da Urduñan. Elikatzen duten udalerriak: agroekologian oinarritutako tokiko politikak.

Izena-emateko:

Belardi Haragiaren Transformazio Zentrora bisita (Urduña)

Datorren urriaren 17an, goizeko 10:00etan, Belardi Haragiaren Eraldaketarako Zentroa bisitatuko da Urduñan, udalerriko proiektu estrategikoetako bat gertutik ezagutzeko aukera paregabea.

Bisitak bi ordu inguruko iraupena izango du.

Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Kontseiluarekin 946 27 15 94 telefonora deituta.

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

“2030ean

Araba jasangarritasunaren erreferentziazko lurraldea izatea nahi

dugu, eta ekoizpen ekologikoa salbuespena izan beharrean aukera naturala izatea”

Noemí Aguirre Quintana, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza diputatua

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan balorazio positiboa egiten dugu Noemíren ibilbide profesionalaz, izan ere, hainbat proiektutan elkarlanean aritzeko aukera izan dugu Arabako ekoizpen ekologikoaren garapena sustatzeko. Besteak beste, simaur konpostajerako sare baten sorrera, ekologiko ziurtagiridun bertako haragiaren hornidura-estrategia baten azterketa, eta berrikiago, zereal ekologikoaren merkaturatze-egitura baten sorrera edo ustiategi konbentzionalen ekoizpen ekologikora bilakaera egiteko aholkularitza teknikoa.

Bere ibilbide profesionala Arabako nekazaritza-sektoreari estu lotuta egon da beti, baita maila pertsonalean ere, eta konpromiso sendoa izan du beti nekazaritza ekologikoarekin. Gaur egun, eta urtebetez, Arabako lurraldeko politika agrarioaren buru da Arabako Foru Aldundian, eta horrek dimentsio berri bat ematen dio sektorearekiko duen inplikazioari.

Horregatik guztiagatik, bere ikuspegia eta gogoetak jasotzeko interes berezia genuen elkarrizketa honetan.

Nekazaritza ekologikoa Araban: egungo egoera

Nola deskribatuko zenuke Arabako nekazaritza ekologikoaren ekoizpenaren egungo egoera? Zein indargune eta ahulgune nabarmenduko zenituzke? Zertan bereizten da oro har nekazaritza-sektoretik? Zer aldatu beharko litzateke?

2024ko datuen arabera, ENEEK-en inskribatutako 12.688 hektareetatik 6.579 Araban daude, hau da, Euskadiko azalera ekologikoaren %52. Zenbaki hauek norabide onean goazela adierazten dute, baina lurraldeko nekazaritza-azalera osoarekin alderatuz gero, oraindik egiteko asko dagoela ikusten da.

Urtero hektarea eta abeltzaintza-ustiategi berriak gehitzen dira eredu ekolo-

“Nekazaritza ekologikoko proiektuek sektore osoaren erronka berberak dituzte: belaunaldi-erreleboaren falta, klima-aldaketaren eragina, merkatuen ziurgabetasuna”

gikora, elkarteen, ekoizleen eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-ahaleginaren emaitza gisa. Joera positibo horrek sektorearen etorkizunarekiko konfiantza dagoela erakusten du, nahiz eta erne egoten jarraitu behar dugun.

Nekazaritza ekologikoko proiektuek sektore osoaren erronka berberak dituzte: belaunaldi-erreleboaren falta, klima-aldaketaren eragina, merkatuen ziurgabetasuna. Baina berezitasun bat dute: gero eta gehiago eskatzen duen

gizartearekin konektatzen dute —bertako produktuak, ingurumenarekiko errespetuzkoak eta balio erantsi handiagokoak—.

Erronka da indargune horiek benetako aukera bihurtzea, ustiategi gehiagok urratsa eman dezaten. Errentagarritasuna ikusgai izan behar da, merkaturatze-kanal sendoak egon behar dira, administrazioak trantsizioan lagundu behar du eta gizarteak ahalegina aitortu behar du, prezio justua ordainduz.

Ekologikora igarotzeko bilakaera-prozesua ondo ezagutzen duzu. Zure ustez, zein dira ziurtagiria lortu nahi duten nekazariek eta abeltzainek aurkitzen dituzten oztopo eta zailtasun nagusiak?

Bilakaera erabaki oso garrantzitsua da eta konbentzimendua eskatzen du. Pentsatzeko eta lan egiteko moduak aldatzea esan nahi du. Nekazaritza eta abeltzaintza berriz ikastea dakar, produktu kimikoen menpekotasunik gabe, urte luzez albo batera utzitako ezagutzak berreskuratuz: ziklo naturalen garrantzia, lur biziaren balioa, eta bioaniztasuna aliatu gisa ulertzea.

Oztopo nagusia ziurgabetasuna da. Segurtasuna ematen duen eredutik irten eta ia hutsetik hastea ikaragarria izan daiteke. Horregatik, bilakaera asko belaunaldi-erreleboarekin gertatzen dira: gazteek pentsaera desberdina dute, egokitutako prestakuntza eta ekologikoarekiko sentikortasun handiagoa.

Merkatua eta burokrazia ere oztopo gehigarriak dira. Ez da nahikoa ekologikoan ekoiztearekin: salmenta-kanaletara iristeko aukera izan behar da, prezio duinak lortu, eta, gainera, batzuetan konplexuak diren izapide administratiboak gainditu. Hor, administrazioak alboan egon behar du, prozesua erraztuz eta konfiantza emanez.

Asmo politikoak eta ibilbide-orria

Europako “Baserritik mahaira” estrategiak %25eko azalera ekologikoa lortzea ezartzen du helburu gisa 2030erako. Arabako Foru Aldundia identifikatuta sentitzen da erronka horrekin?

Zalantzarik gabe. Zenbaki zehatzez harago, garrantzitsuena hazkunde egonkor eta jarraitu bat mantentzea da. Arabako Foru Aldunditik milioi bat euro baino gehiago bideratu ditugu nekazaritza ekologikoa babestera, eta gure konpromisoa da laguntza hori mantentzea.

Ez da hektarea gehiago gehitzeaz soilik ari, baizik eta eredu bideragarri bat sendotzeaz: kalitatea ematen duena, belaunaldi-erreleboa bermatzen duena eta gure landa-eremua bizirik mantentzen duena. Azken batean, 2030ean Araba erreferente izatea nahi dugu jasangarritasunean, eta ekoizpen ekologikoa salbuespena izan beharrean, aukera naturala izatea.

Zertan ari zarete lanean zehazki Aldunditik? Zein erronka edo lehentasun identifikatu dituzue barrutik?

Nekazaritza-sektorean 20 urte baino gehiago daramatzat, horietatik 15 ekologikoan, eta barrutik ikusten ditugun erronkak kanpotik ere aipatzen ziren berberak dira: belaunaldi-erreleboa, klimara egokitzea eta errentagarritasuna.

Funtsezko proiektu bat da Eskalmendiko lursail esperimentala, 2,8 hektarea ekologikoan ziurtatuta. Erreferentzia eta ikaskuntzarako espazio bihurtu nahi dugu, ekologikoan ekoizten dutenentzat edo bilakaera planteatzen dutenentzat. Bertan, entseguak egiten ari gara landare aromatikoekin, gari zaharrekin, patatarekin eta bazka-landareekin, baita sa-

gardotarako sagarrondo autoktonoekin ere. Eskalmendi laborategi bizia da, eta bertan teknika agroekologikoak praktikan aplikatzea, haien bideragarritasuna ebaluatzea eta sektorearekin ezagutza partekatzea ahalbidetuko digu. Gainera, gure apustuaren ikurra da: ez da teoriaz hitz egitea, baizik eta emaitza zehatzak erakustea.

Eusko Jaurlaritzak ekoizpen ekologikoa sustatzeko planaren (FOPE) fase berri bat iragarri zuen. Zein izan beharko litzateke Foru Aldundien papera etapa berri honetan?

Foru Aldundiek zeregin aktiboa eta erantzukizunezkoa izan behar dugu. Ez da finantzaketa ematea bakarrik: koordinatu, ustiategiei lagundu eta izapideak sinplifikatu behar ditugu. Sektorearekiko harreman zuzena dugu, eta horrek lehen eskuko beharrak antzematea errazten digu.

Planaren fase berri honetan funtsezkoa da ekoizleen ahotsa entzutea, ekologikora bilakaera egiteko laguntza-neurriak sendotzea eta zeharkako politikak bultzatzea: elikagai ekologikoen erosketa publikoa edota kontsumo-ohitura ja-

“Sektore indartsuago bat utzi nahi dut: gazte gehiago sartzen, ustiategi erresilienteagoekin eta babes

instituzional

sendo batekin”

sangarriagoetan heztea, besteak beste. Horrela bakarrik izango da FOPE benetan baliagarria behar dugun jauzi kualitatiboa emateko.

Amaitzeko:

Zer lortu nahi izan duzu foru-diputatu gisa? Zein izango litzateke agintaldiaren amaieran utzi nahiko zenukeen ondarea?

Nire helburua argia da: lehen sektorean lan egiten dutenei laguntzea. Ez dut ulertzen nire lana sektoreari entzun

gabe eta nekazariekin, abeltzainekin, elkarteekin, sindikatuekin eta erakundeekin elkarlanean aritu gabe.

Sektore bereko kideak gara, eta elkarrekin arraunean arituz gero, emaitzak biderkatuko ditugu. Sektore indartsuago bat utzi nahi dut: gazte gehiago sartzen, ustiategi erresilienteagoekin eta babes instituzional sendo batekin. Agintaldiaren amaieran esan badezakegu Araban konfiantza handiagoa dagoela nekazaritzako etorkizunean eta jende gehiagok ikusten duela landa-proiektua bizitza-proiektu gisa, orduan gure eginkizuna bete dugula sentituko dut.

Eta gero? Landa-eremuari eta nekazaritza ekologikoari lotuta jarraituko duzu?

Dudarik gabe. Nekazaritza-sektoreak nire ibilbide profesionala eta pertsonala markatu du, eta hala izaten jarraituko du. Nekazaritza ekologikoaren aldeko sinismen osoa dut; lurra zaindu behar dugu hark ere gu zaindu gaitzan. Horregatik, lotuta jarraituko dut, izan politikan, aholkularitzan edo praktika zuzenean. Konpromiso hau epe luzekoa da.

Irailaren 23a: Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna

jasangarriago baten aldeko konpromisoa

EU Organic Day, edo Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, irailaren 23an ospatzen da urtero. 2021ean ezarri zuten egun hau Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak, helburu argi batekin: nekazaritza ekologikoaren garrantzia azpimarratzea eta gizartea ekoizpen jasangarriagoen alde kontzientziatzea.

EU Organic Day ospatzeko irailaren 23a aukeratu izana ez da kasualitatea. Data horrek udazkeneko ekinozioarekin bat egiten du gutxi gorabehera; urteko une berezi bat da, egunaren eta gauaren iraupena berdina baita, ilargiaren eta eguzkiaren arteko oreka irudikatuz. Horrez gain, uda-uzta bildu ondoren, lurra atseden eta prestaketa garaian sartzen da.

Egun hau izendatzeko arrazoi nagusietako bat izan zen nekazaritza- eta

abeltzaintza-eredu ekologikoek elikadura-sistema iraunkorretara bilakaeran duten funtsezko papera azpimarratzea. Izan ere, ekoizpen ekologikoa ezinbestekoa da ingurumenaren ba beserako, klima-aldaketaren aurkako borrokan, biodibertsitatearen kontserbaziorako eta elikadura osasungarriaren aldeko estrategietan. Ekoizpen mota honek lurzoruaren osasuna ho betzen du, pestiziden era bilera murrizten du eta anima lien ongizatea lehenesten du.

ren trantsizio ekologikoaren oinarriak ezartzen ditu, eta nekazaritza ekologikoa ardatz estrategiko gisa aurkezten du.

Horregatik, EU Organic Day Europako Itun Berdearen (EU Green Deal) eta “Farm to Fork” (Baserritik Mahaira) estrategiaren testuinguruan kokatzen da. Erronka zabal honek Europar Batasuna-

EU Organic Day-ren helburu nagusietako bat da 2030. urterako Europar Batasuneko nekazal lurren gutxienez %25 ekoizpen ekologikora bideratuta egotea. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da nekazaritza ekologikoa bultzatzea ez soilik ekoizpen mailan, baizik eta baita kontsumo-ohituretan eta merkataritza-politiketan ere.

Kontsumitzaileen parte-hartzea eta erosketa arduratsua funtsezkoak dira bilakaera horretan aurrera egiteko.

Gainera, azpimarratzekoa da nekazaritza ekologikoak Garapen Jasangarriko

Helburuetan (GJH/ODS) duen ekarpena. 848/2018 (EB) Araudiaren arabera, ekoizpen ekologikoak 17 helburuetatik 9ri egiten die ekarpen zuzena, besteak beste: klimaren aldeko ekintza, ekosistemen babesa, uraren erabilera arduratsua, osasuna eta ongizatea, eta kontsumo- eta ekoizpen-eredu arduratsuak.

Azken batean, EU Organic Day Elikadura-sistema bidezkoago, osasungarriago eta jasangarriago baten aldeko konpromisoaren adierazpena da. Nekazaritza ekologikoaren bidez landa-eremuak biziberritu, bioaniztasuna zaindu eta etorkizun orekatuago bat eraiki nahi da.

Kontseilutik ere, egun honen baitan, sustapen- eta komunikazio-ekintza desberdinak antolatzen ditugu nekazaritza ekologikoa ezagutarazteko, eta kontsumitzaileei elikadura-kate honetan eta eredu ekologikoaren sustapenean duten funtsezko papera helarazteko.

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

Agroekologia: zigilu ekologikoan oinarritutako balioen topalekua

Ia hamar urte pasa dira Euskal Herriko EHKOlektiboa sortzeko proiektua abiatu zenetik, helburua agroekologiaren bidean pauso estrategikoa ematea zen eta horretan jarraitzen dugu.

Asmoa argia zen, nekazal eredu ekologiko, iraunkor eta duin bat garatzeko ezinbestekoak diren balio agroekologikoak lantzea, Euskal Herri mailako ikuspuntu integral batetik.

Ibilbide honetan EHKOlektiboak estrategikotzat jo zuen aipamen ekologikoak babesteko ezarrita dagoen etiketatu eskema europarra eta ofiziala balioztatzea eta zigilu ekologikoa oinarrizko ezinbesteko bezala baliatzea.

Zigilu ofizialaren helburuak dira: ingurumenaren eta klimaren zaintza, lurren emankortasuna epe luze -

3 irizpideak bete:

• 200 ardi (baliokidea)

• 15.000 litro urtean

• 200 litro/ urtean/ardiko

3 irizpideak bete:

• 100 kg masa/ eguneko

• 2 ULU/ proiektuko

• Ogia astean hirutan egitea gehienez

Mahaiko fruta: 3 ha; Fruitu txikiak: 1 ha; Sagardoa: 5 ha; Olioa/Ardoa: 14 ha

ra mantentzea, biodibertsitate maila altua mantentzea, toxikorik gabeko inguruneak bermatzea, animalien ongizatea eta berezko bizimoldea bermatzea, eta tokiko ekoizpenak eta salmenta bide laburrak bultzatzea.

Abiapuntu honetatik, agroekologiaren norabidean aurrera eginez, EHKOlektiboak zigilu ofizialean dauden zenbait irizpide tekniko sendotzen ditu, berriak gehitzen ditu eta eredu agroekologikoan ezinbesteko esparruak diren ekonomia sozial eta eraldatzaileari, pertsonen neurriko etxaldea izateari, eta gertuko ereduari erreparatzen dio.

Ezinbesteko EHKO baldintzak dira: maneiu ekologikoari dagokionez, Europar araudi ekologikoaren zigilu ofiziala izatea, eta jardueraren dimentsioa ta

langile bakoitzeko lan karga gehieneko batzuetara mugatzea; ekonomia sozial eta eraldatzaileari dagokionez, urtean behin EHKOlektiboaren ekintza/ espazio batean parte hartzea; eta ekoizpena tokikoa izateari dagokionez, nagusiki salmenta zuzena eta zirkuitu laburreko salmenta egitea, eta bitartekari bitartekoa ehuneko batzuetara mugatzea. Zuzena da ustiategian, azoka ta ferietan, telefonoz, telematikoan (EH mailan), edo ekoizlea bazkide den elkarte/koop bitartez egiten dena. Bide laburreko salmentak txikizkako merkataritzan (katea bada herriko establezimenduan), kontsumo kooperatiba eta elkarteetan, jantoki kolektiboetan, ostalaritzan edo beste laborari bati egindako salmentak dira. Bitartekari bidezko salmentak, azalera handiko salmenta guneetan, baldintzak inposatzen dituzten gune eta kooperatibetan, edo EHtik kanpo egindakoak dira.

ERLEZAINTZA SENDABELARRAK OILOERRULEAK MINTEGIAK

GEHIENEZKO DIMENTSIOA U.L.U.ko: (*)

1 ha 120.000 litro/urtean (eraldatzen den esne litro bakoitza x1,7)

Haragitako behiak: 40 buru (baliokidea); Txerri hazleak: 48 buru; Haragitako ardiak: 600 buru

(*) ULU: Urteko Lan Unitateak, pertsona batek lan-jardun osoan eta urtebetez nekazaritzan egindako lanaren baliokidea da

BITARTEKARI BIDEZKO SALMENTA GEHIENEZ: **

Esnekiak eta esnea gehienez %20 Ez da onartzen Mahaiko fruta, olioa eta fruitu txikiak: gehienez %20, ardoa %85, sagardoa %20

Gehienez %10. Ezpeletako piperra %90

Gehienez 30% Haragitako behiak eta txerriak: gehienez %20, haragietako ardiak %90.

Gehienez %20 Gehienez %25 bidoietan saltzea

(**) Merkaturatze Bide Luzeei erreferentzia egiten dieten bitartekariak: Azalera handiko salmenta guneak; euren baldintzak inposatzen dituzten salmenta gune eta kooperatibak; Euskal Herritik kanpora saltzen duten bitartekariak; etb..

Ezinbestekoak diren irizpideez gain, komenigarriak diren irizpideak daude, laborari, herritar eta eragileen artean definitu, garatu eta mugatzen direnak.

Maneiu ekologikoari dagokionez EHKOlektiboaren baldintza komenigarriak: agroaniztasuna bultzatzea europar araudian jasota dago baina zerealisten kasuan espezie/barietate dibertsitate minimoa komenigarria da, txandakatzea gutxienez 3 urtekoa eta etxaldean gutxienez familia botaniko desberdineko 2 landaketa egitea; animalien maneiuari dagokionez, etxaldean edo inguruan ekoitzitako janaria europar araudian %70 izan behar dela ezartzen da baina

EHKOn, hausnarkari eta zaldietan %80 etxekoa izatea eskatzen da, txerrietan %60, esne-behietan %75 eta azken honetan erositakoaren %90 EHkoa edo <100km; animalien maneiuarekin jarraituta, kanpoan atxikitzen diren denbora ahalik eta handiena izatea bultzatzen da zigilu ekologikoan, eta EHKOn haragi hazleen kasuan gutxienez 10 hilabete kanpoan izatea komenigarria da; bazka fermentatuen erabilera mugatzen da, ardietan siloa ez ematea komenigarria da, esne behietan eguneko razioaren %40ra mugatzea , eta haragi hazleetan neguan gehienez %50a izatea; animali zama kanpoan eta ukuiluan zehaztuta dago zigilu ofizialean baina EHKOn erle-

EHKOren kasuan ere: etiketatu araudi bat dago; produktua merkatuan bereizteko zigilu edo irudi bat; eta ziurtapena emateko Berme Sistema Partehartzailea (BSP)

zaintzan erlategiko gehienez 40 erlauntz egotea eta erlategi artean 1-3 kmko distantzia egotea komenigarriak dira; osasunari dagokionez, prebentzioa lantzeko estrategietan, ardietan hazarkumea denbora osoz amarekin egotea komenigarria da; sintesi bidezko tratamenduak murriztuta daude europar araudian, eta tratamendu alternatiboak egitea komenigarria da, baina baratzezainen kasuan EHKOn urtean gutxienez tratamendu alternatibo bat egitea komenigarria da; artatze antiparasitarioei buruz, zigilu ofizialean ondo justifikatuta egotea eta tratamendu alternatiboak bilatzea eskatzen da, eta EHKOn, ardi eta esne behien kasuan gehienez 2 tratamendu izatea

Gehienez %10 Ez da onartzen
Gehienez %10

komenigarria da; etxaldeko hondakinen kudeaketa egokia eskatzen du zigilu ofizialak eta EHKOn zehazten dira baratzean plastikoa soilik kipula eta letxugan erabiltzea, mintegietan bandejen berrerabilpena bermatzea eta ardietan artilea aprobetxatzea eta gazura ez botatzea; kutsadurak saihesteari dagokionez, ongarrien jatorria araututa dago zigilu ofizialean, eta EHKOn komenigarriak dira baratzerako ongarria inguruan lortzea eta EHn ekoiztuta izatea, eta zerealisten kasuan etxaldekoa edo herrikoa izatea; energia kontsumoari dagokionez, energia fosilen erabilera murrizte aldera mintegien kasuan negutegien beroketa 4-5 hilabetera mugatzea urtean eta modu lokalizatuan egitea komenigarriak dira; jardueraren dimentsioari dagokionez, lehenago aipatu bezala, urteko lan unitatearen gehieneko dimentsio onargarriak eta komenigarriak ezarri dira.

Ekonomia sozial eta eraldatzailearen arloan EHKOren baldintza komenigarriak dira: etxaldearen autonomia eta burujabetzari dagokionez ekoizpena eta salmentaz gain eraldatze prozesuak norberak egitea, ardietan zehazten da gasnatzea %100an egitea, eta frutagintzan gutxienez transformazioaren erdia etxaldean edo modu kolektiboan egitea; antolakuntza kolektiboari dagokionez 10 urterik behin batzorde desberdinetako partaide izatea komenigarria da, eta lehenago aipatu bezala ezinbestekoa da urtean behin deialdi bati erantzutea; lan baldintzak, ongizate pertsonala eta gogobetetzeari dagokionez komenigarriak dira titularraren beharrizan material eta ez materialak asetzen dituen jarduera bizigarria izatea, eta langileak izanez gero behintzat legeak eta lan hitzarmenak ezarritakoa betetzea; herritarrekin harremanari dagokionez, baserriak ireki eta sentsibilizazio eta pedagogia lana ogibidean integratzea komenigarria da; jarduera ekonomikoaren bideragarritasunari eta dibertsifikazioari dagokionez, lurrari lotutako bizibidea izatea, etxeko baliabideak probestu eta dibertsifikatzea.

Jarduera tokikoa izateko EHKOlektiboaren baldintza komenigarriak dira: merkaturatze bide laburrak sendotzea eta ekoizpena salmenta zuzenera bideratzea, bitartekari bidez egindakoa mugatuz ekoizpenaren arabera; animali, hazi eta landareen bertakotasunari dagokionez, arraza komenigarriak zehazten dira ardi eta erleetan; eta hazi eta landareen hornidura ahalik eta hurbilen egitea komenigarria da, baratzerako erosten den landarearen %75 hurbilen dagoen mintegitik ekartzea (porruak eta azakiak gutxienez), eta zerealetan haziaren %50 etxekoa edo kolektiboko beste ekoizle batena izatea; ekoizpen eta eraldaketako lehengaien jatorriari dagokionez, okintzan erabiltzen den gari guztia EHn ekoiztutakoa izatea komenigarria da.

Irizpide tekniko guzti hauek betetzen direla bermatzeko, kontrol eta ziurtapen sistemak ezartzen dira. Zigilu ekologikoaren kasuan etiketatu araudi bat dago, euro-hostoaren logoa erabili ahal izateko edota produktua eko, bio edota organiko aipamenekin izendatu ahal izateko. Sistema administrazioaren edota

EHKOren kasuan ere: etiketatu araudi bat dago; produktua merkatuan bereizteko zigilu edo irudi bat; eta ziurtapena emateko

Berme Sistema Partehartzailea (BSP)

honek izendatutako kontrol erakundeen esku dago. Kontrol erakunde hauek irabazi asmorik gabeko erakunde publikoak dira EAE eta Nafarroaren kasuan (kontseiluak), baina Iparraldean erakunde pribatuak dira.

EHKOren kasuan ere: etiketatu araudi bat dago; produktua merkatuan bereizteko zigilu edo irudi bat; eta ziurtapena

Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA BULETINA

emateko Berme Sistema Partehartzailea (BSP). Ziurtapen sistema hau modu partehartzailean antolatua dago, ekoizle eta kontsumitzaileen artean antolatua, hirugarren kontrol entitate baten parte hartzerik gabe. Bisita kanpaina baten bitartez, etxaldean bertan konfiantzazko giroan, kolektiboki adostu diren irizpideak eta beharrezko neurriak birpasatzen dira, elkarrekin agroekologiaren bidean aurrera egiteko. EHKO kidez osatutako BSP batzorde teknikoak egiten du lanen jarraipena eta prozesu guztiaren zaindari eta sustatzailea da.

Beraz kolektiboan dauden ekoizleek kontrol eta ziurtapen sistema bietan parte hartzen dutenez eskainitako produktuak berme integrala du, maneiuaz haratago, ekonomia sozial eraldatzailea, pertsonen neurriko etxaldea eta gertukoa dela ziurtatzen duen zigilua baita.

Hau guztia azaldu eta kontsumitzaileari kontzeptuak (bertakoa, ekologikoa, agroekologia...) argitzeko asmoz, EHKOrekin elkarlanean hiru saio antolatu ditugu iraila eta urria bitartean.

Aurtengo ekainera arte alta eskatu duten eragile berriak aurrez aurre ezagutzeko, eta, aldi berean, Kontseiluak eragile ekologiko guztien eskura jartzen dituen baliabideak aurkezteko helburuarekin, ongi etorri ekitaldi bat antolatu genuen ekainaren 12an, Amorebieta-Etxanoko gure egoitzan. Urtea amaitu aurretik bigarren bilera bat egitea aurreikusi da, eta bertara gonbidatuko dira 2025ean zehar alta eman duten eta lehenengo topaketan parte hartu ez duten eragile guztiak.

EUSKAL HERRIKOA

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

Arzondo proiektua erreleborako prest

Irailaren hasieran, udazkenaren atarian gaudela usaindu daiteke airean. Argia ere desberdina da, eta landarediaren kolore bizietan antzeman daiteke abuztua jadanik pasatu dela. Nahiz eta egutegiak kontrakoa dioen, alegia, oraindik udako aste pare bat geratzen zaizkigula, sentsazioek ez dute engainatzen... baldin eta Kantauri isurialdetik bagatoz. Gaur Herediara (Barrundia, Álava) hurbildu gara, eta han, lautadaren erdian, sentsazioak eta egutegia bat datoz: soroak agortuta daude, horia da nagusi, uzta batu ondoren geratzen den horia, belardi lehorrena, hurrengo ereintzaren zain dauden lursailena. Hauxe da labore estentsiboen nekazaritza ekologikoan gure erreferenteetako bat den Adolfo Beltran de Guevararen lurraldea. 2008an, 180° biratu zuen lurrarekin lan egiteko zeukan modua, eta izena eman zuen operadore gisa ENEEK-Ekolurraren erroldan. 2010eko udaberrian ezagutu genuen, Ekolurra aldizkariaren 38. zenbakirako elkarrizketa batean. Orduan esan zigunez, nekazaritza konbentzionalean ohikoa den neurri gabeko fitosanitario eta herbiziden erabilera izan ziren aldaketa egitera bultzatu zuten arrazoi nagusietako bat. Ia 20 urteko ibilbidean, ahalegin handiz eta zenbait huts-egite tarteko, frogatu du Lautadan posible dela emaitza onak lortzera, zereala, patata, ekilorea, edota mota guztietako lekaleak agroekologiaren printzipio eta jardunbideetan oinarrituta.

Gaur bi arrazoirengatik finkatu dugu hitzordua bere etxean: alde batetik, SEAEk parte hartzen duen Europako ikerketa baten esparruan, urte anitzeko laboreen txandakatzeei buruzko inkesta batean zure ezagutzak jasotzeko; bestetik, erretiroa hartzeko eguna iritsi zaiolako, eta orri hauetan jaso nahi genuelako nola bizi den momentu hau nekazari baten larruan.

Adolfok bere proiektua nekazaritza ekologikoan Arzondo izenpean inskribatu zuenetik, 2008ko urtarrilean, gure

ekoizpen-ereduaren hazkundea etengabea izan da, bai eragileen kopuruari dagokionez, bai ziurtatutako azalerari dagokionez. Datu horri buruz hitz egin dugu Adolforekin, eta eszeptiko agertu da: “hazi bai, hazi egin da, baina nire irudipena da eboluzioa ez dela hazkundearekin batera joan. Nik duela 17 urte erabaki nuen aldaketa egitea, esango nuke denbora tarte nahikoa dela balorazio bat egiteko. Nire irudipena da ez dugula eboluzionatu hazi garen neurri berean. Baina eboluzio falta hori ekoizpen konbentzionalean ere nabaritzen dut: laguntzak oinarri garrantzitsua dira ustiategien ekonomiarako, ekologikoak zein konbentzionalak; merkaturatzea da beste oinarria, baina NPBko laguntzek jasotzeko irizpide zehatz batzuk betetzea baino askoz lan gehiago eskatzen du merkaturatzeak. Laguntzak jasotzeko irizpideak aldatuz joan direnez, nekazaritzako profesionalak laguntzek eskatzen dutenera egokitu dira, eta arreta gutxiago jarri diote merkaturatzeari. Merkatu-ikuspegirik gabe ekoizten da askotan. Zer zentzu du zereala ekoizteak, hemen Ukrainako zereala sartzen ari denean merkatu-baldintza askoz hobeagoetan?”. Jakina, zentzua elikadura-burujabetzan dago, baina helburu hori betetzeko askoz arreta handiagoa jarri behar da merkaturatzean. Adolfok gogorarazi digu elikadura-burujabetzak ardatz estrategikoa izan behar

duela, “horrek eskatzen du kontsumitzaileekin aliantza irmoak sortzea, bestela ezinezkoa da gure ekoizpena merkatuan baldintza duinetan jartzea. Presioa oso handia da: merkatu globalizatu batean, kanpotik datorrena zure ustiategiaren bideragarritasuna ez arriskatzeko zuk jarri beharko zenukeen prezioaren erdira sartzen bada, jai daukazu”.

Elkarrizketak, ezinbestean, gure lurraldean ekoizpen ekologiko estentsiboa indarrez ezartzeko oztopo garrantzitsuenetako batera garamatza: profesional askok ekoizpen konbentzionala erabat utzi eta ekologikora behin betiko jauzi egiteko beldurra. Ez da erraza muga hori pasatzea, erabat konbentzituta ez bazaude behintzat, eta, ondorioz, ekoizpen mistoa aukeratzea ohikoa da. Hau Araban agroekologia garatzeko oztopo gisa ere ikusten du Adolfok: “normala da lehenik eredua probatu nahi izatea, zer moduz moldatzen zaren ikusteko, baina argi izan behar duzu lehen urteetan emaitzak ez direla onak izango. Lurra maneiu berrira egin behar da, eta zuk ere zure lan egiteko eta lurrak eta laboreek une bakoitzean behar dutena ulertzeko modua aldatu behar dituzu. Hasierako urte horietan ekoizpen mistoa egitea ulertzen dut, baina epe labur edo ertainean ekologikoan bakarrik egin beharko litzatekeela uste dut. Nik ekologikoan ziurtatutako eremuak ikusten ditut, non uztarik biltzen ez den dirulaguntzak jasotzen badituzte ere; ikusten ditut ere lursailak, urte batzuk ekologikoan maneiatzen eman ondoren, konbentzionalera pasatzen direnak herbiziden bidez “garbitu” asmo okerrarekin. Zoritxarrez, ekoizle misto askoren pentsamoldea hori da, baina “garbiketa” hori ongarri berdeak txandakatzean sartuta lortu daiteke.... Gauza hauek ez diote inolako mesederik egiten gure ereduarekiko dagoen pertzepzioari. Esan gabe doa, ziurtapenaren ikuspegi-

tik, ekoizpen mistoak zaildu egiten duela ikuskatzaileen lana. Ekoizle agroekologiko konbentzituak behar ditugu, ez soilik “zigiludun ekologikoak”. Behar dugu ere ekologikoan dagoen lursail batek balio handiagoa duela onartzen duen administrazioa, baloratzen dena bakarrik errespetatzen delako. Adibidez, pandemiaren ondoren berriz ere errespetua galdu zaigu lursailen arteko mugen gaian, ez dira berde mantentzen eta ez dira tratamenduen deribak saihesten”.

Pentsamoldea aldatzeko beharra

Landa-eremuko pertsonekin, egunero lurra zapaltzen dutenekin erraza da elkarrizketa gai potoloetara bideratzea, sektoreko teknikari gisa ezer gutxi egin badezakegu ere. Baina honetan denbora asko daramagunok badakigu entzute-ariketa horiek eta berauekin sortu ohi den frustrazio-sentsazioa akuilu ona direla bulego gehiegi zapaltzen dugunontzat. Gai potoloen kategoria honetan pentsamoldea aldatzeko beharra sartzen da, Adolfok funtsezkotzat duen premia. “Has gaitezen NPBtik: haren irizpide asko zailtasun bat dira praktika agroekologiko jakin batzuk ezartzeko. Adibidez, ongarri berdeak: nire ustez, praktika hau 5 urteko txandakatze batean ezarri behar da nahitaez, baina laguntzak ez daude horretara bideratuta, ongarri berde bat ez baita zereal bat bezala ordaintzen. Gauza bera lugorriarekin, landare-estalkia kenduz lantzea eskatzen baitizute, eta hori maneiu ekologikoaren guztiz kontrakoa da. Zer esan ereintza zuzenak klima-aldaketa arintzeko neurri gisa hartzea, nahiz eta mugarik gabeko herbizidak aplikatzea dagoen jarduera honen atzean, edo erreka zein errekastoetatik 5 metroko zerrenda bat landu gabe uzteko irizpidea bioaniztasuna babesteko, nahiz eta zerrenda horiek, azkenean, traktoreak biratzeko erabiltzen diren, lurra erabat trinkotuz.”

Pentsamoldea aldatzeko premia horretan, jakina, kontsumitzaileak ere sartzen da. “Nire esperientzian ikusi dut kontsumitzaileekin aliantzak indartsuak izan behar direla. Gaur egun, kontsumitzaileek berehalakotasuna eta erosotasuna bilatzen dituzte, baina hori arazo handia da guretzat, ekoizleontzat. Aliantza indartsua ez bada, pentsamolde partekatuarekin, oso errez apurtu daiteke lotura eta zure ekoizpena biltegian geldituta geratzea. Niri gertatu izan zait 300 kg babarrun adostuta izatea ikastetxe batekin, eta azkenean babarrun guzti horientzat beste erosle batzuk bilatu behar izatea,

haurrei puzkerrak flatulentziak ematen omen zizkietelako, eta jada ez zituztelako nahi. Gertatu izan zait ere nire gariak ez zuela okinek eskatzen zituzten kalitate-parametroak ematen, eta haiek nahi ez izatea... Beste aldean, beraien lan egiteko modua gariaren ezaugarrien arabera moldatu duten okinekin ere egin izan dut lan. Hau da ekoizleok behar duguna “

Erreleboa eman, edo kendu paretik

“400 Cv-ko traktoreak, droneak eta eremu handiak dituzten nekazari gutxi batzuek lurrak pilatzeko erraztasunak ematen ari gara. 30 urteko gazteak inbertsio handietan sartzen dira, erretiroaren atarian hainbeste nekazari egonda lurra eskuragarri egongo delako, eta hori eredu ekologikoan ere gertatzen da. Zerga-

tik ez dira beste labore batzuk ezartzen, hala nola barazkiak, lekaleak, patata eta bestelakoak, txandakatzeak optimizatzeko eta lurralde-oinarri txikiagoarekin lan egiteko? Hori izan da nire lanbidea, zergatik ezin da berdina izan nekazari gazte batentzat? Nik behar dudana da nire 30 ha-ak ekologikoan lantzen jarraitzea, jendeak ikastea, eta 3-4 gazte hemen lanean hastea, zuzenean kontsumitzaileentzat ekoizteko. Lur onak dira, eta lursailararteko ureztapena dute; gauza asko egin daitezke“

Belaunaldien arteko erreleborako estrategia berriaz galdetuta, adierazi du oraindik berrikusi gabe duela, baina beldur da oker planteatutako gai bat izatea, ez da oso itxaropentsu ageri. Etsipen hori azaltzeko, ditxosozko eguzki-plaka fotoboltaikoak jarri ditu adibidetzat: “15

ha-rengatik ematen didatenak erretiroa konpontzen dit, 1.500 € hilean. Zein gazteri edo proiekturi utziko diet nire lurrak, erretiro minimo bat izan dezadan, plakengatik eskaintzen didatena baino gutxiago eskatuta ere? Nor da gai horrekin lehiatzeko? Alde hemendik, hor nire plakak doaz eta? Okerrena da, eskaintza horien atzean administrazioa dagoela, Iberdrola administrazioaren eskutik doala, sektoreari motibazio kenduz, nolabait ez jarraitzera bultzatuz, edota erreleboa gauzatzearen aukera ez planteatzera bideratuz”.

Hitz emana genion Adolfori ez geniola bi ordu baino gehiago kenduko, eta elkarrizketa hau bukatzea tokatzen da. Gustura egon dela aitortzen digu, atsekabea sentitzen du, baina eskertzen du kezka horiei guztiei buruz bere sentsibilitate bera duten pertsonekin hitz egin

Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA BULETINA

ahal izatea, gero eta zailagoa iruditzen baitzaio hau.

Aste gutxiren buruan, uda amaiera honetan Herediako soroak estaltzen dituen lehor-okre koloreko itxura horrek tokia egingo dio udazkenarekin batera iritsiko den berde bizi eta emankorrari. Era berean, espero eta desiratzen dugu, Adolfok bere bizi-une honi irtenbidea aurkitzen joatea; errelebo-proiektu baten bidez bada, bikain, eta, ezinbestean, lur emankorretan plaka batzuk jartzea bada, ba, pena izango dugu. Baina, funtsean, poztu egingo gara harengatik, ziur baikaude erretiroa hartuta ere laguntzen jarraituko duela, ziurtatutako nekazal lurren kopuruan hazten den zigilu batez gain, Araban oinarri agroekologikoa duen nekazaritza ekologikoaren benetako garapena ikus dezagun.

Sareko, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko merkatua errazten duen tresna digitala

Herritarren interesa gero eta handiagoa da jakiteko non eta nola eskuratu ditzaketen tokiko eta kalitatezko produktu ekologikoak. “Non eros dezaket bertako ekoizle baten tomatea, arrautza edo okela ekologikoak?” bezalako galderak gero eta ohikoagoak dira.

Behar horri erantzuteko eta kontsumitzaileei tokiko elikagai ekologikoak eskuratzeko erraztasunak emateko sortu da Sareko, Elikagai Ekologikoen Salmenta Lekuen Bilatzailea. Sarean erabil daitekeen doako tresna horri esker, herritarrek azkar eta erraz aurki ditzakete ustiategietan ekoitzitako elikagai ekologikoak saltzeko lekuak.

Merkaturatze bide laburrak indartu

Ekimen honen helburu nagusietako bat da merkaturatze-kanal laburrak eta zuzeneko salmenta indartzea. Hau da, elikagai ekologikoak non aurki daitezkeen

ezagutaraztea: ustiategiak, baserriak, azokak, saltoki txikiak edo zuzenean saltzen duten kontsumo-taldeak. Horrek kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harreman zuzenagoa errazten du, elikadura-burujabetzaren eta ingurumenaren errespetuaren aldeko bidean aurrera eginez.

Elikagai ekologikoak erosteko 300 salmenta leku baino gehiago

Tresna abian jarri zenetik, dagoeneko 300 salmenta leku baino gehiago identifikatu dira, baina badakigu askoz gehiago daudela, eta askotan ezkutuan geratzen direla. Garrantzitsua da elikagai ekologikoak ekoizten eta prestatzen dituzuen pertsonek informazio hori zuzenean eguneratzea eta osatzea. Nahiz eta informazioa beti generikoa den eta eskuragarri dauden produktuak bakarrik adierazten diren, markak edo proiektuak zehaztu gabe, erabiltzaile pertsonalizatuaren sarbidea duzue zuen informazioa kudeatzeko (*).

Zergatik da garrantzitsua zuen ohiko salmenta-lekuak igotzea?

• Ona da mapa kontsultatzen duenak jakitea leku horietan ogia, arrautzak, barazki ekologikoak edo beste produktu batzuk aurki ditzakeela. Zuen izena ez da zehazten, baina ekoizleek beraiek ikusgai jarritako lekua dela ziurtatzen da, eta informazio hori oso baliotsua da kontsumitzaile askorentzat.

• Merkatariek ezin dira tresnara sartu. Ekoizleek soilik ikus ditzakete puntu horiek, eta horrela bermatuko da ekoizleek zuzenean hornitutako saltokiak direla eta/edo zuzeneko salmentarako lekuak direla.

• Kontseiluak ahalegin handia egingo du Sareko sarearen berri emateko, ekoizlearengandik ahalik eta gertuen tokiko elikagai ekologikoak kontsumitu nahi dituzten pertsona guztien Interneteko leku gisa.

Garrantzitsua da eskaintza oso zabala izatea; baztertu egingo dugu tokiko

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, ENEEK-Ekolurra | Q2000531J

Jauregibarria Auzoa, 4 Jauregibarria baserria, 1. solairua. Amorebieta-Etxano (Bizkaia) 48340

Kontaktua: 94 627 1594 | Jendaurreko ordutegia: 8,30 - 14,30

Administrazioa: admin@ekolurra.eus | Zuzendaritza: zuzendaritza@ekolurra.eus Ziurtapen arloa: garantia@ekolurra.eus | Komunikazio arloa: sustatu@ekolurra.eus www.ekolurra.eus

elikagai ekologiko nahikorik ez dagoelako edo aurkitzen zailak direlako aitzakia.

Ekoizle bat baino gehiago zaudeten leku bat mapan ikusgai egon arren eta zure produktu-gama sartu arren, garrantzitsua da norberak berak leku hori baliozkotzea; izan ere, gerta liteke lehen aldiz ikusarazi zuenak informazioa ez eguneratzea eta puntua desagertzea edo zure produktua ez sartzea.

Hemen klik egin zure salmenta lekua gehitzeko:

*Salmenta-leku bat ikusgai jartzea oso erraza eta azkarra da; laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

Nagore-Amaia, sustatu@ekolurra.eus 946 27 15 94

Ekoizpen editoriala: Centipede Films, S.L. centipede@centipedefilms.com

Argitalpen hau 55 g/m2-ko ExoPress paperean inprimatuta dago, zehaztapen hauek betetzen dituena:

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.