2024 Buletina | ENEEK-Ekolurra

Page 1


dena hobetzeko!

www.ekolurra.eus EKOLURRA BULETINA

Elikagai ekologikoak non eta nola eskuratu jakiteko bilatzailea martxan da

Irailaren 23a Europako Nekazaritza Ekologikoaren eguna ospatzen zela probestuz, www.ekolurra.eus gure webgunean martxan jarri dugun “Sareko” bilatzailea aurkeztu genuen. Tresna berri honekin, era erraz eta intuitibo batean Euskal Autonomia Erkidegoan elikagai ekologikoak non eskuratu daitezkeen jakin dezake edonork.

Jendartearen zati handi batek ekologia, ingurumena, osasuna, bizitza eta ondo elikatzearen inguruan kontzientziazio-maila altua du, baina kasu askotan bertoko elikagai ekologikoak aurkitu eta erosteko zailtasunak dauzkate.

Bilatzaile honen berezitasun nagusia da produktuen egileek beraiek zuzenean osatuko duten bilatzailea izango dela. Hau da, informazioa zuzenean iritsiko zaio kontsumitzaileari, inguruan dauzkan ziurtatutako ekoizle, ekoizle-eraldatzaile zein eraldatze-enpresen eskutik.

Azken hileetan burututako lanari esker, dagoeneko 269 salmenta gune identifikatu dira. Horien artean, azokak, dendak, otar-banaketak, ustiategiak, baserriak, kontsumo-elkarteak... Salmenta gune berri bat mapan sortzen denean, bertan saltzen diren produktu-familiak zehazten dira. Behin sortuta, posible da beste ekoizle bat gune horretan “sartu” eta bere produktuak ere gehitzea. Modu honetara, mapa osatzen doa. Helburua da kontsumitzaileari ahalik eta bilatzaile osatuena

Tresna honen berezitasun nagusia da eragileek beraiek zuzenean osatuko dutela

eskuragarri jartzea, baina oraindik informazio asko falta da eta zuen datuak gehitzera animatzen zaituztegu. Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan sustatu@ekolurra.eus helbidean.

Bilatzaileak ez du soilik produktuen egileek mapan identifikatutako salmenta-guneak erakutsiko, aukera emango du ere Kontseiluan erroldatuta dauden denda eta supermerkatu guztiak aurkitzeko, “ziurtatutako saltokiak” aukerarekin. Baliteke horietako saltoki batzuetan hemengo ekoizleen produkturik ez izatea, baina garrantzitsua iruditu zaigu denda hauek ere bistaratzea. Izan ere, ontziratu gabeko produktu ekologikoak manipulatzen dituztenez Kontseiluko teknikarien kontrol bisitak jasotzen dituzte.

Sareko puntuak

Bilatzaile berrian propio iragazi daitezkeen “Sareko puntuak” izenez identifikatu ditugun kokapenak daude. Puntu hauen berezitasuna da bertan posible dela, bilatzailetik atera gabe, ekoizle bati edota ekoizle talde bati enkargu bat egitea, eta aukeratutako egunean puntu edo toki horretan eskatutakoa jasotzea. Sareko puntu batean,

sartuta ekoizle baten edo talde baten eskaintza ikus daiteke, azoka edo merkatu bat izango balitz bezala. Merkatu hauek ekoizleek beraiek antolatzen dituzte, bitartekaritzarik edota kosturik gabe.

Sareko Puntuen funtzionamendua

“Sareko Puntuek” merkatu irekiak zein itxiak identifikatu ditzakete (azken hauek giltzarrapo baten sinboloarekin identifikatuta daude). Ezberdintasuna da merkatu irekietan edonork eros dezakeela; merkatu itxietan, aldiz, eroslea harremanetan jarri behar da “Sareko puntu” hori koordinatzen duen ekoizlearekin, eta izena emateko eskaera bidali. Eskaera onartu ondoren, erabiltzaileak bere burua identifikatu besterik ez du egin beharko, bere helbide elektronikoarekin eta esleitu zaion sarbide-gakoarekin.

Ekoizleei dagokienez, “Sareko puntuak” sortzeak aukera ematen du merkaturatze-modu ezberdinak bistaratzeko, izan otarrak, dendak, azokak, kontsumo taldeak eta abar. “Sareko puntua”ren ezaugarriak zehazterakoan, norberaren edota taldearen produktu-katalogoa

Aplikazioak ekoizle taldeen koordinazioa ere errazten du

sortzeko aukera dago, modu horretan eskaintzen diren produktuen erabateko kontrola izanda (salneurria, deskribapena, irudia...). Aplikazio honekin, ekoizle-taldeen koordinazioa errazten da, aplikazioak berak zehazten baitu eskaera bateratuetan ekoizle bakoitzari dagozkion produktuak, baita entrega egunen eta tokien zehaztapena ere. Fakturazioaren alorrean, eskaerak fakturatzeko modua ematen du, Ticketbai sistemarekin txertatuta baitago. Gainera, aukera ezberdinak ematen ditu ordainketarako: txartel bitartez, helbideraketa eginda...

Eroslearen ikuspuntutik, “Sareko Puntu” batera sartuta ekoizle bakarrari zein bat baino gehiagori eskaerak egiteko aukera dago. Funtzionamendua berdina da merkatu irekietan zein itxietan: eskaria jasotzeko egun batzuk aukeratuta, eskaera behin eta berriz errepikatzeko programatu daiteke, eta beti dago aldatzeko edo ezeztatzeko aukera. Hau da, eskariak egin, ordaindu zein kudeatzeko erraztasunak ematen ditu aplikazioak, baita denboran zehar burutako erosketak ikusteko zein fakturak deskargatzeko aukera eman ere.

Azken finean, plataforma honek zure merkatua pertsonalizatzeko aukera anitz eskaintzen ditu. Beraz, “Sareko Puntu” bat sortu nahi izanez gero eta zure egoerara nola egokitu daitekeen ezagutzeko jarri harremanetan gurekin sustatu@ekolurra.eus helbide elektronikora idatzita edota 946 271 594 telefonora deituta.

Nekazaritza ekologikoa, medioetan protagonista

Irailaren 23an, Europako Nekazaritza ekologikoaren eguna ospatzen zela eta, ahalegin berezia egin genuen ENEEK-Ekolurratik gure sektoreak ikusgarritasuna izan zezan medioetan. Izan ere, egun hau izendatzearen helburua da jendartea ekoizpen ekologikoaren garrantziaz kontzientziatzea eta, maila berean, gure nekazaritza- eta abeltzaintza-eredu honek elikadura-sistema iraunkorrak ezartzeko trantsizioan daukan funtsezko papera bultzatzea. Denok jakitun izango zareten bezala, helburua da 2030erako nekazaritza lurren %25 ekologikoan ziurtatuta egotea. Egun, EAEko nekazaritza lurren %6 inguruan dago proportzio hori.

“Nekazaritza ekologikoa, dena hobetzeko” leloa ikur hartuta, eta merkatuan dauden aipamen-berde andanak nahasmena sortu dezakeela jakitun izanda, egun seinalatu honetan jendarteari modu argi batean komunikatu nahi izan genion elikagai osasuntsu horiek zeintzuk diren: euro-hostoarekin identifikatuta daudenak.

Bertoko elikagai ekologikoak ikusarazi

Egun berezi hau ospatu asmoz, medioetako zenbait saiorekin elkarlana sustatu genuen irailaren 23an zehar elikagai ekologikoek protagonismo nabarmena izan zezaten. Hala, ENEEK-Ekolurrako lehendakari Judit Gartziak hainbat elkarrizketa eskaini zituen: Radio Euskadiko “Bostekoa” saioan, Argia astekarian, Berria egunkarian eta Euskadi Irratiko “Ekosfera” zientzia dibulgazioko saioan. Xabier Lejarzegi koordinatzaileak, bere aldetik, Bizkaia Irratiari eskaini zion elkarrizketa. Albistegietan ere

Helburua da 2030erako

nekazaritza lurren

%25 ekologikoan ziurtatuta egotea

izan genuen tartetxo bat, Nekane Tomasena Kontseilukideak Gaur Egunen zein Teleberrin egindako agerraldiekin.

Sukaldaritza saioetan elikagai ekologikoek protagonismoa izan zuten egun seinalatu horretan. “Sukalerrian” saioan Joseba Argiñanok, Gatibu musika taldeko partaideak lagun gonbidatu gisan, aipamen berezia egin zien ekoizpen ekologikotik eratorritako elikagaiei, azpimarratuz nekazaritza ekologikoak ingurumenean zein gizakion osasunean dakartzan onurak.

IIldo beretik joan zen ETB2 kateko “A bocados” saioa: kasu honetan, Gabriela Uriarte eta Ander Gonzalezek elikagai ekologikoak bereizteko zigilua aipatu eta erakutsi zuten, euskal ekoizpen ekologikoaren aniztasuna azpimarratuz.

Nekazaritza ekologikoari difusioa eman zion beste saio bat ETB2-ko arratsaldetako “Quédate” magazina izan zen. Nekazaritza ekologikoaren eguna aipatzeaz gain, Bidegoianeko Amalarre baserria bisitatu zuten, Denis Gordo abeltzainari elkarrizketa eginez. Anboto, La Vanguardia, Europapress eta Elikaherria medioen webguneetan, beraien partetik, oihartzuna eman zioten egun horretan bertan aurkeztu genuen bilatzaileari.

Aurten alta eskatu duten eragile berriak aurrez aurre ezagutu eta, aldi berean, Kontseiluak eragile ekologiko guztiei eskaintzen dizkien baliabideak aurkeztu helburuarekin, urriaren 15ean ongi etorri ekitaldia antolatu genuen Amorebieta-Etxanoko gure egoitzan.

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

“Lurzorua” hezkuntza programak beste ikasturte bati ekin dio

Gauza jakina da ortu bat hezkuntzarako baliabide bikaina izan daitekela: arlo ugari bezain anitzetako kontzeptuak azaltzeko bidea ematen du, izan biologia, izan geologia, matematika, fisika, nutrizioa, edota etnografia...

ENEEK-Ekolurraren funtzio nagusietako bat da ekoizpen ekologikoaren inguruko ezagutza zabaltzea eta eredu honetan ekoitzitako elikagaien kontsumoa sustatzea. Ondorioz, zentzu guztia dauka baratzezaintza ekologikoa eta hezkuntza uztartzen dituen programa bat Kontseilutik bultzatzea. Ageriko arrazoiengatik, eskola komunitatea lehentasunezko kolektiboa da elikagaien ekoizpena eta kontsumoa eredu ekologiko batean oinarritzeak duen garrantziaz informatua izateko. Izan ere, beraiek izango dira etorkizuneko ekoizleak eta kontsumitzaileak.

Hausnarketa horretatik jaio zen “Lurzorua” programa 2017an. Hezkuntza-jarduera honek formakuntza eta sentsibilizazioa uztartzen ditu, ortugintza ekologikoa oinarri hartuta kurrikulumeko gai ezberdinak lantzeko.

Lurra, ikasketaren oinarri

Lur emankorra, “lurzorua”, bizitzarako ezinbestekoa da. Lehengaien iturri, nutrienteak eta ura gordetzen ditu, karbonoa pilatzen du eta izaki bizidun guztion oinarrizko jarduerak sostengatzen dituen ingurune fisiko eta kulturala da. Duen garrantziaz jabetzeko, gogoan izan beharko genuke ez dela baliabide berriztagarri bat, gure elikaduraren %99 berengandik lortzen dugula, eta izugarrizko abiaduran galtzen ari garela higadura, kutsadura zein artifizializazioa medio.

“Lurzorua” programaren helburuak dira, alde batetik, lur emankorra zaintzearen garrantzia transmititzea eta, bestetik, eskola-baratzak ematen dituen aukerak baliatzea arlo ezberdinetako kontzeptuak lantzeko. Amorebieta-Etxanoko udalarekin koordinatuta diseinatu zen, Neiker-Teknaliako Mikrobiologia eta Edafologia Departamenduaren laguntzarekin. Nekazaritza-ikerketa zentroko ikerlariek beraien Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak (NEOT, profesionalei zuzendutako materiala, nekazaritza-lurren auto ebaluaketa egiteko balio duena) moldatu zituzten “Lurzorua” programarentzat. Hurrengo esteka honetan deskargatu daitezke: http://www.soilmicrobialecology.com/services/).

Jarduerak lurra baliabide didaktiko modura erabiltzea proposatzen du. Abiapuntu erabat praktiko batetik pen-

tsatuta, ikaslegoarentzat hurbila den testuinguru batean ikuspuntu ezberdinak lantzeko parada ematen du.

Jarduera Jauregibarria baserrian taldea jasoz hasten da. Gure egoitzan programaren aurkezpena egiten da, eguneko helburuak finkatuz. Jarraian, ikasleak baratze profesional batera doaz lur-lagina jaso eta ortuan bertan diagnosiaren zati bat egiteko, froga praktiko ezberdinen bitartez. Ortugintza ekologikoaren egunerokotasuna ere ezagutzen dute, Amorebieta-Etxanoko nekazari profesional baten ahotik. Berak gidatzen du taldea, material didaktikoan proposatutako metodologia jarraituz ikasleek lurraren osasunean eragina duten alderdi ezberdinen inguruko datuak jasotzeko. Nekazariak lurraren lagina ere jasotzen du, ondoren taldeak aztertuko duena. Bisitan zehar, baserritarrak gai ezberdinen inguruko informazioa ematen du, eta laborantza ekologikoaren elementu ezberdinek elkarren artean duten harremana interpretatzen laguntzeko aktibitate-sorta proposatzen die.

Horren ostean, taldea ENEEK-Ekolurraren egoitzara bueltatzen da. Bertan, ikus-entzunezkoak eta gune interaktiboak daude, nekazaritza ekologikoa zer den ulertzen laguntzen dutenak, ekoizpen eredu honek lur emankorraren zaintzarekin duen harremana azaleratuz aldi berean. Egoitzan egiten da ere laborategiko saioa, ortuan egindako diagnosia osatzeko lurraren lagina analizatuz. Erreferentziazko taula batzuen laguntzarekin, Amorebietako baratze

"Lurzorua" programaren helburuak

dira, alde batetik, lur emankorra zaintzearen garrantzia transmititzea eta, bestetik, eskola baratzaren potentzialtasun pedagogikoa baliatzea

profesionalean eta taldearen eskola-baratzan hartutako laginen osasun-egoera zehazten da. Egindako lanei eta lortutako emaitzei buruzko txostena osatuta bukatzen da jarduera, egunean zehar ikusitakoaren ondorioak batuz.

Programa egonkortu bat

Lurzorua 10-14 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago (hau da, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak, eta DBHko 1. eta 2. mailak), bereziki, beraien zentroetan eskola-baratza duten taldeei. 2017an froga pilotu modura abiatu zen, hasiera batean soilik Amorebieta-Etxanoko ikastetxeei eskainia izan zelarik. Lehenengo urte horren ondoren, Autonomia Erkidego osora zabaldu zen eskaintza eta 7 urteko ibilbidean 4000 ikasletik gora parte hartu dute.

“Gure

eredu honek ezin du salbuespena izan, gizarte ereduak ere nekazaritza ekologikoaren printzipioekin bat egin behar du”

Roman Bengoa Larrañaga, Berrizko baratzezaina eta ENEEK-ko lehendakari 2008-2016

Abadiñarra jaiotzez, baina ume umetatik Durangon bizitakoa, Romanek 1995ean utzi zuen lantokia, bizitza lasaiago bat topatu asmoz. 35 urterekin, bizitzari erabateko aldaketa ematea erabaki zuen eta, nahiz eta kalekumea izan, ortugintzara dedikatzea izan zen bere aukera. Txarok, bere bikotekideak, apur bat beranduago bide berdina jarraitu zuen, bere lantokiak pertsonala murriztu behar eta lana uzteko eman erraztasunak medio. Ordurako, Berrizko Sarria auzoan eraikita zeukaten etxea, “Artizar” izenarekin bataiatu zutena. Ia 30 urteko ibilbidearen ostean, ehunka merkatu-egun eta ehunka mila ortuari-landare eredu ekologikoan hazi eta gero, ENEEK-Ekolurrako lehenengo lehendakaria izan zen baratzezain profesional honi jubilazio garaia iritsi zaio. Lasai eta pozik ikusten zaio, “lanik egin barik, hilero diru sarreratxo bat daukat, 14 pagatan!”.

Bere etxetik hurbil dagoen jatetxean finkatzen dugu hitzordua, 12tan. “Lehenago ezin dot, makina pasatu behar dotsat auzokoari eta”, dio telefonotik. Jubilazioa bai, baina erretiroa, antza, oraindik ez da iritsi.

Faltan botatzen duzue merkatura joatea?

Oraindik ere joaten gara, udako landaketatik azken produktuak geratzen zaizkigu eta horiekin joaten gara.

"Baratzezaintzan etekin ekonomikoak urriak dira, horregatik ezinbestekoa da eskura dituzun baliabide guztiak aprobetxatzea, bestela itxi egin beharko duzu"

Eta, hainbeste urtetan denbora librea urri izan eta gero, ba al duzue ametsen bat betetzeko asmorik?

Egiari zor, guk normalean beti zaindu dugu larunbata arratsaldetik astelehenera bitartean libre hartzea, urrutira joan gabe irteeratxo bat egin edo dena delakorako. Horrelako tarteak gordetzea funtsezkoa iruditzen zait proiektuaren biziraupenerako. Orain, Txarok autokarabana alokatu eta norabaitera joateko gogoa dauka, beti ere oso urrutira joan gabe, 1000 kilometroko radioan edo.

Zelatan erabaki zenuten dena uztea eta ortugintza bizimodutzat hartzea, bokazioa, edo?

Ez, ez zen bokazioa izan, burutada bat baizik, ia pentsatu gabe egindakoa. Nik “lasai” bizi nahi nuen. Orain, perspektibarekin ikusita, ez nioke inori aholkatuko guk egin genuena egitea. Ia ezer ez genekien, ni kalekumea nintzen, Txaroren ama bai zen baserrikoa eta harengandik zenbait jakintza jaso genituen, baina formakuntza aldetik gabezia handiak genituen. Egia da orduan beste sasoi batzuk zirela, saltzeko erraztasun gehiago zegoen, dendekin akordioak egitea samurra zen, azokak bizirik zeuden eta salmenta-gune handiak oraindik eraiki gabe. Zortea izan genuen. Gaur egun guk egin genuena egitea ezinezkoa dela uste dut.

Horrenbeste aldatu al da Durangoko merkatua 30 urtean?

Gu hasi ginenean, 65 postu egoten ziren plazan. Denetarik zegoen, eta asko birsaltzaileak ziren, baina, hala ere, ekoizleen presentzia nabarmena zen, eta salmenta zegoen. Gaur egun, 24 postu daude, baina astero ez dira denak betetzen eta, betetzen diren horietatik, dozena erdi baserritar jubilatuek hartzen dituzte. Ekologikoak 8 gaude, eta horrek ematen dio bizitza merkatuari, baina egungo errealitatea da plazan oso jende gutxi dabilela, eta dabilena adinean aurrera joandakoa dela. Gazte bakanen batzuk ere badatoz, eta hauek produktu ekologikoen bila etortzen dira. “Etartie”n (Durangaldeko baserritar eko-

logikoek elkarlanean sortutako salmenta puntua) inkesta bat egin genuen eta erosleen bataz besteko adina 60 urtekoa zen. Gaur egun, antza, jendea beldurtu egiten da aurrez aurre erosteko orduan eta nahiago dute ordenagailutik egin.

Eta, zergatik aukeratu zenuten ekoizpena ekologikoan egitea?

Ba onartu behar dizut hasieran aukera komertzial bat izan zela: nitxoa zegoen. Guk nekazaritzaz ez genekien ezer, egiten ziren praktikak ez genituen ezagutzen. Orain ikusita, guretzat aukera ona izan zen, jendea “ekologikoa” zer zen ezagutu gabe ere hurbiltzen baitzen. Beste nekazarien partetik, aldiz, ernegua somatu genuen: galdetzen ziguten, horren ekologikoak baginen, ea zergatik ez ginen astoz jaisten merkatura. Urteen poderioz, behin nekazaritza “tradizionala” zer den jakin genuenean eta erabiltzen diren fitosanitarioak eta kopuruak ezagututa, intentsifikazioak dakartzan arazoak ikusita… hor ia argi ikusi genuen eredu ekologikoa dela aukera bakarra etorkizunean janaria ekoizten jarraitzeko moduan egongo bagara.

Hainbeste konbentzitu zinen, ENEEKeko lehenengo lehendakari izateko ardura hartu zenuela 2008-2016 epealdian… Zer oroitzapen duzu urte haietaz?

Bai! Ortugintzan sartu nintzen trankil bizitzeko asmoarekin, eta azkenean ENEEKeko lehendakari izaten bukatu nuen… Kasualitatez izan zen, Tomas Larrañaga zen ardura hori hartzekoa baina arazo burokratiko bat zela medio berak ezin zuen kargua hartu eta niri egokitu zitzaidan. Lehenengo bilerak Durangoko Gran Hotelean egin genituen, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin eta. Orduan, ENEEKez ez zegoen ezer, ez bulegorik, ez langilerik ez ezer. Lehenengo urtea zoramena izan zen, kontrola nola egin ere ez genekien. ENEEKen funtzioak Euskadiko ekoizpen ekologikoaren kontrola eta ziurtapena, eta promozioa dira; hasiera hartan, proposatu ziguten kontrola beste erakunde baten esku uztea, eta gu promozioan zentratzea. Buelta asko eman genituen, ideia handirik izan gabe. Gauza bat argi banuen, ordea:

kontrola Kontseiluak egin behar zuen, kontrolean aurrekontu handia baitago, eta aurrekontua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta erabakitze-gaitasun handiagoa. Erabaki ona izan zela uste dut. Garai hartan nekazaritza ekologikoa oso sektore txikia zen, ez zen gehiegirik sinesten gure ereduan eta gauzak gure kabuz egiten utzi ziguten. Gure bidea egiteko aukera izanda, asko ikasi ahal izan genuen. Hasieran nahiko estresantea izan zen, gogoratzen dut ziklogenesi bat izan zela eta han nengoen ni, eskailera baten gainean igota zerbait konpontzen, Kontseiluan geneukan arazo bati buruz Eusko Jaurlaritzako orduko arduradunarekin telefonoz berbetan. Lehenengo 8 urte horien ostean ziurtapen arloa nahiko finkatuta zegoen eta orduan erabaki zen sustapenean indar gehiago jartzea.

Esango zenuke egun nekazaritza ekologikoaren ezagupena orokortua dela eta elikadura-sistema berrantolatzeko tresnatzat hartzen dela?

Teorian, bai. Baina zalantza daukat jendeak ba ote dakien benetan zer den nekazaritza ekologikoa. Orokorrean bai, ezaguna da, baina xehetasunetara joanez gero, nik uste dut ez daukagula oso argi zer suposatzen duen ekoizpen ekologikoak. Gure eredu honek ezin du salbuespena izan, gizarte ereduak ere nekazaritza ekologikoaren printzipioekin bat egin behar du. Bestela, beti gabiltza arloka adabakiak jartzen, partxeak, ikuspuntu orokorrera joan gabe. Beti erren.

Durangoko merkatuaz hitz egiterakoan Etartie aipatu duzu. Dagoeneko bere 3. urtean da ekimen kolektibo hau. Zer moduzko martxa darama?

Ondo funtzionatzen ari da. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan zabaltzen dugu, goiz eta arratsaldez. Durangoko Abastos plazara jende gutxi hurbiltzen da, baina dendarekin lortu dugu jende gehiago etortzea eta bezeroak finkatzea. Momentu honetan daukagun arazo larriena jenero-falta da, dagoen eskaria asetzeko eskaintza ez daukagu. Edonola ere, ekoizleen artean koordinatzeko nahiko ondo moldatzen gara. Dendan egoteko txandak antolatuta dauzkagu, eta

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

ortuari ekoizleen artean mezularitza aplikazio batean talde bat sortua daukagu. Egunero, dendako txanda bukatu ostean, egun horretako arduradunak “partea” bidaltzen du eta horren arabera denda hornitzen da hurrengo txandarako.

Horrelako proiektu kolektibo batek funtzionatzea albiste ona da. Merkatuari dagokionez, ordea, eraginik izan al du?

Ba ikusi duguna izan da plazara etortzen zitzaizkigun zenbait bezerok plazara joateari utzi diotela eta dendara datozela. Beste batzuen kasuan, larunbatetan plazara joateko aukerarik ez zeukaten baina orain pare bat aldiz etortzen dira dendara astean zehar. Ziurrenik, Etartiek ez dio mesederik egin larunbateko plazari, baina nik neure buruari galdetzen diot merezi ote duen horrenbesteko borroka egitea merkatu plaza mantentzeko, bizi duen gainbeherarekin. Guk makina bat urte daramatzagu merkatura etortzen, gauza ezberdinak frogatu ditugu berpiztu asmoz, baina ez dugu topatu modurik joera negatibo horri buelta emateko. Agian, kontua da banakako salmenta ez dela bidea, eta hobe dela beste salmenta-mota batzuk topatzea, kolektiboagoak. Agian, merkatuek txikiagoak izan behar dute, postu gutxiagorekin baina kolektiboki kudeatuak.

Zein diagnosi egingo zenuke Bizkaiko ortugintzaren egoeraz?

Azken aldian, proiektu kolektiboak jausten ari direla ikusten ari gara. Nire ustez, hau gertatzen da oinarriak ez zirelako ondo finkatu hasieratik. Argi dudana da banakako proiektuak abiatzea oso zaila dela, ortua bakardadean oso gogorra da, ez badaukazu lur nahikoa norbait kontratatzeko proiektuaren jarraikortasuna zailagoa dela uste dut. Horregatik, pentsatzen dut ekoizpenak handiagoak izan behar dutela edo, proiektu independenteak izanda ere, elkarrekin lan egitea. Bigarren kasu honetan geografikoki gertu dauden proiektuak izan behar dira, bestela ez da izango iraunkorra. Oso sakabanatuta gaude eta hori ere arazoa da, baina formula ezberdinak daude elkar laguntzeko, modu antolatu batean jarduteko, eta formula horiek topatu behar dira.

Konpromisoa ere ezinbestekoa da, ezta?

Norberak sortutako edozein proiektuk konpromisoa eskatzen du. Bokazioa eta konpromisoa elkarrekin badoaz, hobeto. Baina bokazioarekin ez da nahikoa. Ortugintzan, etekina oso murritza da, baliabide guztiak aprobetxatzea

ezinbestekoa da, bestela pikutara zoaz. Ezinbestekoa iruditzen zaidan gauza bat da norberaren beharrizanetara egokitutako makineria edo tresneria edukitzea, izan belarrak jorratzeko, izan patata ateratzeko, ereintzak egiteko… horiek topatzeko denbora behar da, edo laguntza. Zentzu honetan, oraintsu Urkiola LGEk abiatutako formula interesgarria iruditzen zait: tresna ezberdinak erosi ditu, profesionalek era komunean erabili ahal izateko. Ez dauka zentzurik nekazari bakoitzak bere makina propioak izatea, horrelako kolektibizazioak funtsezkoak iruditzen zaizkit.

Erakundeen partetik, zer laguntza beharko luke gure ortugintzak gainbehera horren norabidea aldatzeko?

Lurrak behar dira aukeran. Egun aprobetxamendurik ez duten lur onak egon badaude, horiek eskuragarri jarri behar dira, eta epe luzeko kontratuetan jarri ere. Gutxienez, 20 urtekoak beharko lukete izan, denbora hori beharko duzulako ekoizpena menperatu eta aurrera ateratzeko. Beste aldetik, ekoizpenak modu duinean merkaturatzeko bideekin laguntza behar da ere, eta zentzu honetan argi dago erakundeek modu zuzen eta azkar batean eragin dezaketela: erosketa publikoaren bitartez. Hau funtsezkoa iruditzen zait. Orain antolatuta dagoen moduan ez da aukera bat Bizkaian dauzkagun ekoizpen txikientzat: lote handietan banatzen dira esleipenak eta hor soilik enpresa handiak sartu daitezke. Ulertzen dut era horretan kudeaketa errazten dela, baina hori oztopo gaindiezina da ekoizle txikiontzat. Bertoko nekazaritza erosketa publikoaren bitartez lagundu nahi bada, lote txikiak antolatu behar dira, eta jantoki kolektiboei erraztasu-

nak eman behar zaizkie lote txikiekin lan egiteko. Pentsatzen dut honek ere eskatuko lukeela kudeaketan laguntzeko lanpostuak sortzea.

Formazioa ere beharrezkoa da, ezta?

Guk ez geneukan inolako formaziorik hasi ginenean. Gaur egun baratzezaintzan hasten den jendeak badauka oinarri hori, behintzat. Egun, ekoizleak gu geundena baino askoz prestatuago daude. Baina, hala ere, proiektu berriak ez dira finkatzen. Nik pertsona nahikotxo ikusten ditut interesarekin, nekazaritza eskoletatik urtero ateratzen dira nekazari potentzial berriak, baina gero, nora doaz? Ez daukate lurrik ezta baliabiderik beraien proiektuak martxan jartzeko. Kuriosoa da ere, lurra daukanak askotan ez duela lantzeko interesik, eta errentan jarri zein saltzeko erresistentzia handia dago, “saldue, galdue” esakerak bere horretan dirau.

Hiru hamarkadako ibilbidearen ikuspegitik, aldaketarik nabarmenduko zenuke ortugintza ekologikoari dagokionez?

Gauzak asko aldatu dira, ekoizleok eskura dauzkagun produktu fitosanitarioetatik hasita. Orain produktu espezifikoagoak eta gehiago daude, baina zalantza daukat hau abantaila den ala ez: ortugintza ekologikoan, oinarria egiten dituzun lanak dira. Aurretiko jarduerak ez badira onak azkenean ekoizpen konbentzionalaren bizioetan jausi zaitezke eta fitosanitarioekiko dependentzia izan. Tresneriari dagokionez, esango nuke gaur egun dauzkagun tresna “berriak” beti egon direla hor, baina guk ez genituen ezagutzen. Ikusi dudan

beste aldaketa bat, baina kasu honetan ez dena hoberako izan, haziekin lotuta dago. Lehen, hazi konbentzionalak erabiltzen genituen ekologikoen aukerarik ez zegoelako, hazi haiek gure baldintzetara hobeto egokitzen zirela iruditzen zait. Azken finean, Bizkaiko ortuetan hainbat hamarkadetan landatutako barietateak ziren. Gaur egun badaukagu aukera eredu ekologikoan ekoiztutako haziak eskuratzeko, baina kasu askotan ez daude egokituta gure baldintzetara, dagoena hartzen dugu. Ez dugu tarterik hartu orain dauden barietate guztien artean aukeraketa egin eta hauek hobetzeko, inor ez da arazo honetaz arduratu eta lan hori egitea oso garrantzitsua da. Honekin lotuta, ezin aipatu gabe utzi bertoko barietateekin ere ez dela inolako hobekuntza-lanik egin, ez da bultzatu beraien erabilera. Gorde egin dira, baina ez da egin aukeraketarik edo hobekuntzarik eta niri ezinbestekoa iruditzen zait lan hori hartzea, bertan dauzkagun barietateak bultzatu eta hobetzea. Zentzu honetan, Neikerren papera datorkit burura, Arabako baldintzetara moldatzen diren barietateekin lanean badabiltza ekologikoan, baina Kantauriar Isurialdeko baldintzetara egokitzen diren barietateak identifikatzeko entseguak ere egin beharko lituzkete.

Eta, erreleborik ba ote dago Artizarren?

Momentuz ez. Guk ez dugu seme-alabarik, gure lurrak gutxitxo dira proiektu bat abiarazteko eta honek erreleboa egotea zailtzen du. Gure asmoa da etxea saldu eta herrira joatea bizitzera. Artizar da gure patrimonio bakarra, bion artean 80 urteko lana dago hor sartuta, ez daukagu beste patrimoniorik. Eta oinordekotzarik ez daukagunez, patrimonioarekin egingo duguna argi daukagu: fundidu.

Bukatzeko, zure esperientziatik, zein gomendio egingo zenioke hasi berri den proiektu bati?

Lehenik eta behin, ekoizpen profesional batean hasteko lanean, praktiketan, ekoizteko zeintzuk arazo dauden ezagutzeko eta, batez ere, nabarmenki, saltzeko oztopoak zeintzuk diren jakiteko. Azken finean, lanerako gogoa badaukazu ekoizten ikasiko duzu. Beste kontu bat da merkaturatzea: jakin behar duzu zein ekoizpen mota egin salmenta kanalaren arabera, ez delako gauza bera dendetara bideratzea edo salmenta zuzena egitea. Gu bi plaza egiten hasi ginen eta orain dela 30 urte nahikoa zen horrekin, baina orain ez da nahikoa. Non sartzen zaren ezagutzea funtsezkoa da. Eta, ahal dela kolektiboki jardutea.

“Gure 23 behien esnea salduz 2 edo 3 pertsona bizi litezke, guk, gaztandegiarekin, 7 lanpostu genituen”

Helen Groome, Karrantzako abeltzaina eta eraldatzailea

Ingelesa jaiotzez, euskalduna adopzioz eta espirituz, iragan mendeko 80. hamarkadan iritsi zen Euskal Herrira Geografia eta Historian lizentziatutako Helen gaztea, bere doktoretza tesian lanean. Horren ostean, bi hamarkadetan zehar EHNE Bizkaia sindikatuan baso- eta abeltzaintza-kudeaketa teknikari lez jardun zen. Denbora horretan, gainera, transgenikoen kontrako aktibismoaren aurpegi ezagunetako bat izan zen Euskal Herrian. Baina iritsi zen momentu bat teoriatik praktikara pasatzeko beharra ikusi zuena, horregatik buru-belarri sartu zen bere bikotekide César Valera eta koinatu José Valeraren ganadutegian: Karrantzako (Bizkaia) Vista Alegre baserrian, hain zuzen.

12 urteko ibilbidearen ondoren, Vista Alegreko esnekiak ez daude jada denda espezializatuetako eta kontsumo elkarteetako hozkailuetan: Josek jubilazioa hartu zuen lehenengo, eta Helenek jarraitu egin dio 2024an. Gaztandegia eskualdatu dute, baina ganadutegiak martxan jarraitzen du, ekologikoan, Joseren semeen ardurapean. Cesarrek ere jardunean jarraitzen du, nahiz eta urte pare batean berari ere jubilatzeko adina iritsiko zaion.

Helen, nola bukatzen du ingeles batek Karrantza bezalako leku batean bizitzen?

1982an iritsi nintzen Madrilera, Estatu mailako Mendien Kudeaketa politikei buruzko doktore-tesia egin asmoz. Garai hartan dena zegoen zehazteke 40 urteko diktadura baten ondoren, eta Espainiako Estatuan zer egitea aurreikusten zen aztertu nahi nuen. Kapituluetako bat Euskal Autonomia Erkidegoari buruzkoa zen. Andaluziako ikaskide batek esan zidan Euskadin asko zegoela ikertzeko, eta etortzera animatu nintzen. EHNE Bizkaia sindikatuarekin harremanetan jarri nintzen mendiko larreekin eta basoen birlandatzearekin zer gertatuko zen aztertzeko. Cesar garai hartan EHNE Bizkaiako zuzendaritzan zegoen, elkarrekin ondo arreglatzen ginen eta azkenean Karrantzara etorri nintzen bizitzera.

Eta nola amaitzen du geografo batek gaztandegi bateko kudeatzaile izaten?

Sindikatuan 20 urte eman ondoren, hainbeste denboran teoriatik landutakoa praktikan jarri nahi nuen: abeltzaintzaren desintentsifikazioa. Proba-eremua etxean neukan, Cesarren eta Joseren etxaldea prozesu horretan zegoelako. Proiektura batu nintzenean, gaztandegi txiki bat martxan jartzea erabaki genuen, gure behien esnea eraldatzeko. Aldi berean, urrats logiko gisa, eragile ekologiko moduan alta eskatu genuen. Gure ideia, hasieratik, esnearekin zerbait diferentziala egitea zen. Mikel Kormenzana (Urduñako frutazain, eraldatzaile eta abeltzain ekologikoa) oso garrantzitsua izan zen guretzat zentzu horretan, berak ohartarazi baitzigun ziurtapen ekologikoarekin alderdi diferentzial hori bagenuela. Egia esan, ekintzara pasatu nintzenean eta desintentsifikazioak funtzionatzen zuela ikusi nuenean, txute izugarria izan zen. Era berean, oso pozgarria izan zen 5 pertsonako talde bat osatzea, oso heterogeneoa, non komunikatzen, gatazkak elkarrekin kudeatzen... azken finean taldean lan egiten ikasi behar izan dugun.

Ekoizpen-eredua aldatuta, aldaketa esanguratsurik sumatu zenuten abereetan?

Gaur egun Vista Alegre Baserrian 23-25 behi jezten dira; duela 30 urte 40 behi ziren. Une hartan buru kopurua jaistea erabaki zen, belarra elikaduraren oinarria izan zedin. Aldi berean, era horretan purinen kudeaketa ere asko errazten genuen, abelburu kopurua baserriak daukan larre kopurura egokituta. Prozesu hori pixkanaka egin zen. Pixkanaka egokitzen joatea ondo etorri zitzaigun, horrela gauzak nola aldatzen diren ikusten baituzu. Buru kopurua jaistean, abortu gutxiago genituela ikusten hasi ginen, behiak ernaltzeko arazo gutxiago zeuzkatela, mamitisa bezalako infekzioen intzidentzia txikiagoa zela (ez da desagertzen, baina leunagoa da)... Finean, osasun arazoak asko jaitsi ziren. Atera kontu, gure baserriko albaitaritza gastua, gaur egun, ia hutsaren hurrengoa da. Jakina, animaliak hain estresatuta ez daudelako gertatzen da hori: kortan leku gehiago dute, larreetara ateratzen dira... Animaliak ekoizpen industrialera egokitzea da helburua, baina horrek ez du

zentzurik. Esneari dagokionez, esnearen kalitateari buruzko datuak biltzen joan nintzen hilabeteetan zehar. Hasieran, esnearen kalitatean gorabeherak ikusten ziren, baina azkenean kalitatea egonkortu egin zen, hain nabarmenak ez ziren gorabeheren barruan.

Zeintzuk izan ziren zailtasun nagusiak trantsizio hori egiterakoan?

Oro har, gauza txikiak izan ziren. Guk egin genuen moduan, desintentsifikaziorako trantsizioa aurretik jorratuta, nahiko erraza izan zen ekologikoan sartzea maneiuarekin lotutako guztia jadanik egokituta baikeneukan. Hori bai, gure proiektuan lan egin nahi zuen jendea aurkitzea kostatu zitzaigun. Aziendari dagokionez, araudiak ezartzen duen animalia bakoitzeko azalera minimoak lortzeko azpiegiturak egokitzea izan zen lan gehien eman ziguna. Era berean, zaila izan zen GEOrik gabeko elikagaiak bilatzea. Eredu intentsibotik ateratzeko prozesuan hasi ginenean, behien elikadura aldatu genuen transgenikoak saihesteko. Horretarako, soja eta artoa pentsutik kendu genituen, eta beste landare-proteina mota bat aukeratu, ilarrak kasu. Azken alderdi horretan, elikadurarenean, aspaldidanik bazka hornitzen digun Aragoiko nekazari ekologiko Antonio Ruizekin dugun akordioa azpimarratuko nuke. Funtsezkoa deritzot harreman estuak eta egonkorrak izatea abeltzain eta nekazarien artean. Alderdi hori asko zaindu behar da, urteko garai jakin batzuetan haiek hornitu diezazuketen bazkaren mende zaudelako.

Eta gaztagintzari dagokionez, oso zaila izan zen osasun-araudira egokitzea?

Ez bereziki, baina uste dut, administrazioek nahi izanez gero, prozesu jakin batzuk sinplifikatu ahalko zirela, era horretan enpresa eraldatzaileentzat kostuak gutxituz. Ulertzen dut elikagai-industrietan kontrol eraginkorra egon behar dela, garbitasuna eta ordena oso ondo zaindu behar direla... baina, nire ustez, gauza batzuk soberan daude. AKPKAren (APPCC gazteleraz) hainbat alderdi enpresak berak egin ditzake, zer-

bitzu horiek kontratatu (eta ordaindu) behar izan gabe. Gurea bezalako gaztandegi txiki bati horrek gastu handia ekar diezaioke. Egia da ere AKPKA balioesterakoan egokitzen zaizun pertsonaren arabera ezartzen dela zorroztasuna: guk laguntza handia jaso genuen Enkarterriko Osasun teknikariaren aldetik. Hark, azkenean, ulertu zuen AKPKAren aplikazioa ezin dela berdina izan proiektu txiki batentzat eta ekoizpen industrial handi batentzat.

Bide batez, gaztandegiaren proiektuarekin buru-belarri sartu aurretik, ba al zenekiten zerbait gaztagintzaz?

Ez genuen ideiarik ere. Jose koinatua eta biok EHNE Bizkaiak Jose Luis Martin maisu gaztagilearekin antolatutako ikastaro batean izan ginen. Proiektu txikiekin oso konprometituta dagoen norbait da Jose Luis. Ikastaroa egin ondoren, 2 asteko intentsiboa gurekin egiteko kontratatu genuen, eta, egia esan, denbora horretan gure ezagutzak modu esponentzialean handitu ziren. Azkenean, gaztagilea Jose izan zen, eta ni administrazioaz arduratu nintzen: AKPKAren kudeaketa, administrazioekiko harremana, burokrazia... Nik ez nuen gazta bere horretan egiten, baina izugarri gustatzen zitzaidan gaztandegian sartu eta antolaketan laguntzea, dena engranatzen zela ikustea... horrek poz handia ematen zidan. Egia esan, izugarri gustatzen zitzaidan lana.

Karrantzako abeltzaintza oro har ekoizpen intentsibora bideratuta egonda, eredu horrekin errotik apurtzera zetorren zuen planteamenduak nolako harrera izan zuen?

Gure proiektua oso berria zen Karrantzan. Zentzu horretan, Karrantzako 2 abeltzainen ausardia azpimarratuko nuke, Jose eta Cesarrena, erresistentziak erresitentzia korrontearen kontra joatera ausartu baitziren, horregatik jasan behar izan zuten presio psikologikoari eutsiz. Gurea bezalako proiektu apurtzaileetan, lehenago zapaldu gabeko bideetatik zoazenean, motibazio gehigarria behar duzu, eta agian ez duzu soberan izango laguntza psikologikoa. Hau guztia, gurea bezalako haran itxi batean, are nabaria-

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

goa da. Valera anaien ahalegin eta kemenak fruituak eman zituen, eta horrek asko pozten nau. Gainera, dagoeneko Vista Alegre Baserriak gaztandegia kudeatzen ez duen arren, baserriak ekologikoan ziurtatuta jarraitzen du, eta hori bada zerbait.

Zuen adibidea hedatu al da?

Nik dakidala, salbuespena izaten jarraitzen dugu. Gure kasuan, faktore askok bat egin zuten: alde batetik, baserrian bi pertsona zeudela ekoizpen-eredua aldatzeko konbentzituta; bestetik, erreleboak (nire ilobek, alegia) egin nahi zen maneiurako ezagutzak zituen, eta nik kudeaketa-gaitasunak ekarri nituen, administrazioa eta beharrezko izapideak egiteko. Uste dut hori guztia behar duzula ganadutegi bat desintentsifikatzeko. Ahaztu gabe, noski, esnea ere prezio onean saldu behar duzula diru-kontuak atera daitezen.

Nola ikusten duzu lehen sektorea Karrantzan?

Denboraren aurkako lasterketa da. Atzetik ez dator inor. Are gehiago, etorkizun hurbilean ez zait iruditzen abeltzantzan jarduteko interesdun askorik agertuko direnik. Pena da, diru asko inbertitu delako, pribatua zein publikoa, baserriak eredu superitentsibo batera egokitzeko, eta erreleborik ez badago, erabilitako baliabide horiek guztiak hor geratuko dira. Uste dut diru hori beste era batera inbertitu balitz, itzulkin sozial handiagoa izan zezakeela haranarentzat. Bere garaian, Vista Alegre sortzearen arrazoi bat izan zen ere ikusi genuela Karrantzako merkaturatze-proiektu komunak gure asmoak gogo-betetzen ez zituela. Desintentsifikazioa bailara osoan gertatu izatea gustatuko litzaiguke.

Eta zer behar da, zure ustez, zuen gurari hori errealitate bilakatzeko?

Esne-azienda dedikazioa da, nahiz eta ustiategia teknifikatuta eduki. Jezteko robot batek lan horretatik zerbait libra zaitzake, baina ez dizu lana kenduko. Abeltzaintzan sartzen direnek argi izan behar dute esnetarako behiek dedikazioa eskatzen dutela. Behiak gustatzen bazaizkizu, hauxe da dagoena. Lehenesten den eredua ekologikoa izateari dagokionez, nire ustez horretarako indarren harremana aldatu behar da. Administrazioek apustu argia egin behar dute eta, aldi berean, ekoizpen eredua gidatzen duten zenbait interesetik askatu beharko litzateke Karrantzako abeltzaintza. Nik haranerako dudan ikuspegia da ekoizpen guztia ekologikoa izatea, baina ez da apustu hori egiten. Ahaztu gabe jauzi hori egin ahal izateko formakuntza-es-

Argazkia: www.vistaalegrebaserria.com

kaintzarik ez dagoela. Beste gai bat da kontsumitzaileek jasaten duten desinformazioa: zigilu, ziurtapen eta mezu zalantzagarri andanarekin erabat galduta daude.

Pentsuaren prezio aldakorra eta berekiko mendekotasuna ez al dira nahikoa akuilu ereduz aldatzeko?

Nik uste dut gai hori ere baserriak ixteko beste faktore bat dela. Ikuspegi horiek dituen abeltzaintza-ekoizpena ez da erakargarria belaunaldi berrientzat. Iruditzen zait aitzakiatzat jartzen dela erreleborik ez dagoela, baina animalien elikaduraren gaia funtsezkoa da. Orain arte, administrazioek une jakin batzuetan etxaldeak hornitzeko egon diren arazoak konpondu ahal izan dituzte, baina hori noiz arte izango da posible? Begira, duela 4 urte prentsaurreko bat egin zen Karrantzan, abeltzaintza jasangarriaren alde. Bada, Vista Alegrera ez ziren hurbildu ere egin. Administrazioak ekitaldi hartan erakutsi nahi izan zuena abeltzaintza intentsiboa izan zen, jasangarritik gutxi dutena, kanpoko inputen menpe daudelako. Agian, abeltzaintza handiak desagertzen direnean, lurraldean errotuta dauden ekoizpen txikiagoek, ekologikoak kasu, lekua izango dute. Arazoa da abeltzaintzan hasten diren pertsonei, esan beharrean, “begira, 6 behirekin hasi zaitez, zoaz merkatu seguru eta egonkor bat egiten, eta gero, nahi baduzu, abereak gehitu”; ez, ustiategi berriei esaten zaiena da 100 behirekin hasi behar direla, bestela ez delako “errentagarria”. Tira. Gu ez ginen esnearen % 100 eraldatzen hasi, merkaturik ez geneukalako. % 5 eraldatzen hasi ginen, eta % 90ean amaitu genuen. Baina trantsizio horretan asko landu behar izan genuen merkatua, ezin zara topera eraldatzen hasi sare komertzial bat finkatu gabe.

Errentagarritasunaz ari garela, posible al da esne-abeltzaintza ekologikoa egitea, eraldaketa proiektu batekin batera ez badoa?

Bai, posible da, baina sozialki errentagarriagoa da eraldaketa gehitzen baduzu. Gure baserriko aziendarekin (23-25 behi jezten), esnea saltzearekin bakarrik 2 edo 3 pertsona bizi litezke. Gaztandegiarekin, 7 lanpostu genituen. Karrantzan lanpostuak sortzea funtsezkoa dela deritzot, jendea alde egiten ari da ibarrean dauden lan aukera urriengatik. Egia da, halaber, gurea bezalako proiektu txikiek zailtasunak dituztela bertan lan egin nahi duten pertsonak aurkitzeko. Ez dut ezkutatuko eskaini genezakeen soldata ez zela oso handia, soldata minimoaren apur gainetik zegoen, baina ezusteko desatseginak hartu ditut gure lan-eskaintzaren batengatik informatzera diren zenbait pertsonekin: adierazi izan digute baldintza horiekin nahiago dutela laguntza sozialez bizitzen jarraitzea. Ez gaizki ulertu, ni laguntzen alde nago, baina uste dut pertsonek erantzukizun sozial bat ere izan behar dutela, gizarteari ekarpena egin behar diozu, ez bakarrik hartu.

Agian hor sartzen da ganaduarekin lan egiteak eskatzen duen dedikazioa ere...

Ba agian bai, eta agian ez. Non sartzen zaren jakin behar duzu, zer proiektu dauden jakin behar duzu. Gu ez gara multinazionala, ez gara dibidenduak jasotzen aritu, inork baino lan gehiago egin dugu. Ez zaigu inoiz gustatu enpresaburutzat hartuak izatea. Asteburuetan guk lan egiten dugu, baina larunbatetan Bilboko Areatzako azokara joateko kontratatuta geneukan pertsonak asteko beste egun bat libratzen zuen. Horrelako proiektuetan lana antolatzeak bere konplexutasuna dauka, ordutegiak ezin direlako hain itxiak izan, “dantzan egiteko gaitasuna” eduki behar da. Hori bai, igandeak beti errespetatu ditugu libre izan zitezen. Pertsona batzuek lanarekiko erakusten duten jarrera tristea iruditzen zait, pasotismo sentsazioa izan dut. Gutxienez, komunitateari zerbait itzuli

behar diozula uste dut. Nik ikusi dut jendeak bere buruan bakarrik pentsatzen duela. Denbora niretzat nahi dut, dirua niretzat ere bai... Baina etorkizuna guztion artean eraiki behar da. Etorkizunak kezkatzen nau, aldaketak nahi ditugu, baina horretarako lan egin behar da, inplikatu.

Orain libreago zaudela, lehen egiteko tarterik ez zeneukan zerbaiti denbora eskaini ahal izan diozu?

Orain denbora daukat nahi dudana egiteko. Adibidez, beti gustatu izan zait ortua, eta orain bertan eman dezaket denbora. Cesar eta biok ere atera gaitezke lasai paseatzera, lehen ezin baikenuen. Cesar ganadutegian jarduten da oraindik, jubilaziorako pare bat urte geratzen zaizkio oraindik, baina bere erantzukizun kuota jaisten ari da. Ilobei eskualdaketa egiten ari da, haiek jarraituko baitute baserriarekin.

Hau da, erreleboa gauzatzen ari da Vista Alegren.

Bai, Joseren semeak ganadutegiaz arduratzen ari dira. Baserriaren kudeaketaren ia alderdi guztiak kontrolatzen dituzte, baina beti sortzen dira zalantzak, eta horregatik da garrantzitsua erreleboa pixkanaka gauzatzea.

Bukatzeko, eman diezagukezu informazio pixka bat GEOen gaia oraintxe bertan nola dagoen jakiteko? Lasaiago dagoela dirudi, ez delako hainbeste hitz egiten...

Bada, egia esan, ez nago lehen bezain sartuta, baina noizean behin Greenpeace-en orriak begiratu eta informazioa jasotzen dut. Egia da ez dela lehen adina entzuten. Dirudienez, Europa mailan, GE laboreen sustapena gelditu egin da, eta une honetan kontinentean hartzen duten laborantza-azalera dezente murriztu da. Berri ona da, frogatu da baterako existentzia ez dela posible. Arto transgenikoa egon badago, eta hori arazo bat da koexistentzia ez baita posible. MON810 artoa ereitea (kontinentean ereiten den transgeniko bakarra, Bacillus thuringensis-en toxina sintetizatu dezan genetikoki eraldatuta dagoena) arriskutsua da gainontzeko arto-laborantzentzat. Lasaitasun-momentu txiki batean gaude, baina ez dugu arreta galdu behar. 2019tik 2023ra bitartean, Estatuan, ekoizpena 107.000 ha-tik 46.000 ha-ra jaitsi da. Azalera % 50 baino gehiago jaitsi bada ere, GE artoa ereiten jarraitzearen arriskua hor dago. Arazo iturri bat da. Ahaztu gabe industriaren ikuspegiak hor jarraitzen duela: GEOak labore-mota guztietan egotea, zerealak izan zein barazkiak izan.

Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA BULETINA

Zergatik bertako ekologikoa?

Judit

Produktu bat saltzeko garaian istorio bat kontatu behar omen da, istorioa egiazkoa edo gezurrezkoa izan daiteke, erosleak sinestea da helburua. Sare sozialetan gainera ez da zaila gezurra eta egia nahastea. Elikagaien kasuan, naturalak dira, emisio baxukoak, larrean ibilitako animaliengatik eratorritakoak, zigilurik gabekoak baina ekologikoak... eta bertako ekoizlea bada, aurreko guztia egintzat ematen dugu. Horrela bada eta lokala dena ona bada, zergatik ekoizle batzuek hamarkadak daramatzate eredu ekologikoa aurrera eramaten? Eta zergatik zigilu ekologikoa?

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.

Ekoizpen ekologikoaren teknika eta oinarri gehienak, agrokimikoen erabileraren aurretik datoz: lurraren zaintza ongarriketa organikoaren bidez, ekoizpenen dibertsifikazioa baliabideak hobeto aprobetxatzeko, laboreen errotazioak gaixotasunak ekiditeko eta lurra ez agortzeko, ongarri berdeak lurretik ateratzen duguna berriz ere bueltatzeko...

Abereen maneiuari dagokionez, prebentzio lanak eta animalien fisiologia errespetatzea izan dira gakoak, egungo botika sortarik gabe, luze bizi behar zuten animalien osasuna mantentzea ezinbestekoa baitzen. Ekoizpen ekologikoa agrokimikaren aurretik garatutako jakindurian oinarritzen da. Egungo makinaria aukerari, ikerketa eta ezagutza teknikoak gehitu zaizkio. Kimikoen iritsierak

Arrautza ekologikoek hobeto mantentzen dute freskotasuna, proteina gehiago dute eta gorringoaren kolorea naturalagoa da.

Ekoizpen ekologikoa agrokimikoen aurretik garatutako jakindurian oinarritzen da

nekazaritza eta abeltzaintzaren teknika prebentibo hauek baztertu ditu.

Ekoizpen ekologikoaren eredua Europako araudiak finkatzen du Euskal Herri osoan, eta zigilu ekologikoak araudia betetzen dela bermatzen du: teknika tradizional eta prebentibo hauek lehenetsi eta kimikoak zein transgenikoak mugatu. Europar Batasunak ekoizpen ekologikoa zabaldu beharreko eredutzat hartu du

Esne ekoizpen maila txikiagoak, animalien ongizatea handiagoa izatea eta biziraupena hirukoiztea dakar.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, ENEEK | Q2000531J Jauregibarria Auzoa, 4 Jauregibarria baserria, 1. solairua. Amorebieta-Etxano (Bizkaia) 48340

Kontaktua: 94 627 1594 | Jendaurreko ordutegia: 8,30 - 14,30

Administrazioa: admin@ekolurra.eus | Zuzendaritza: zuzendaritza@ekolurra.eus Ziurtapen arloa: garantia@ekolurra.eus | Komunikazio arloa: sustatu@ekolurra.eus www.ekolurra.eus

eta 2030erako lurren azalera ekologikoa %25era iristeko xedea ezarri du. Austria, Suedia, Italia, Suitza edo Katalunian administrazioek bultzatuta, gertu daude edo dagoeneko muga gainditu dute. Autonomia Erkidegoan %5ean gaude eta honek zer pentsa eman behar du.

Ingurumena eta osasunarekiko kezkek elikagai ekologikoen gaineko negozioa handitu dute eta multinazionalak ugaritzen ari dira. Horregatik, elikadura burujabetzaren bidean bertako ekoizpen ekologikoa areagotzea eta horren onurak ezagutzea oso garrantzitsua da.

Goiberri astekarian 2024/09/13an argitaratutako artikulua

Baratzezaintza ekologikoa ingurune bizi eta osasuntsuetan egiten da, lur emankorrak eta praktika naturalak erabilita.

Ekoizpen editoriala: Centipede Films, S.L. centipede@centipedefilms.com

hau 55

-

Argitalpen
g/m2-ko ExoPress paperean inpri
matuta dago, zehaztapen hauek betetzen dituena:
ekolurra.eus Financiado

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.