BILDU SORALUZE Udal-programa 2011

Page 1


2

SORALUZEKO ABERTZALE ETA EZKERTIARRAK Ilusio eta itxaropenezko garaiak bizi ditugu EUSKAL HERRIAn, aldaketarako aukera behatz puntekin ukitzen dugulako. Era berean kezka eta ziurgabetasunez bizi ditugun garaiak dira hauek, lan eta ekonomiaren alorretan sistema neoliberala bultzatzen dutenek sortutako egoera larriagatik. BILDU koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, ABERTZALEA eta EZKERREKOA den eskaintza politikoa luzatuz. Maiatzaren 22an asko dago jokoan. Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenatoki esperantzatsu hau sendotzeko balio dezake. Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa den gehiengo sozialaren arabera instituzioak osatzea ahalbideratu dezake, egun udaletxe eta diputazioek erakusten ez duten errealitateari ateak zabalduz. Zure botoak ESZENATOKI POLITIKO BERRIA azeleratu dezake, herriarengandik hurbilen dauden instituzioak demokratizatzen lagundu eta ustelkeriaren nahiz herritarrek pairatzen dituzten arazoen aurrean egungo alternatiba faltarekin amaitzeko aukera eskaini. Hau guztia dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da. Bildu koalizioak arduraz jokatu du une historiko hau aprobetxatu asmoz. Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin honetara, herri honetako abertzale eta ezkerrekoen indar metaketa babestuz!

Se vislumbran posibilidades reales para el cambio. Tu voto puede asentar este nuevo escenario de esperanza y soluciones. Todo esto está en juego y tu voto es fundamental. ¡Suma tu voto a la unión de abertzales y de izquierda de este país!


3

HEZKUNTZA

bildusoraluze HEZKUNTZA EUSKALDUNA ETA HERRITARRA EDUCACIÓN EUSKALDUN Y POPULAR Gure seme-alaben garapen integrala bideratzen lagunduko duen hezkuntza publikoa, inklusiboa, euskalduna eta herritarra nahi dugu. Geure nortasuna, kultura eta historia ardatz izango dituen curriculuma landuko duena, hau da, euskal curriculuma, haur eta gazteek zer eta nola ikasi zehazten duen herritik herriarentzat egindako egitasmo euskalduna. Guztion erabateko inklusioa lortzeko baliabide gehiago bideratuko ditugu etorkinen euskalduntzerako. Hezkuntzako azpiegiturak txiki gelditu dira eta goiko eta beheko ikastetxeetan espazio falta nabarmena da. Jaurlaritzako Hezkuntza Delegaritza da arazo honi erantzuteko ardura duena baina horretarako beharrezkoa da herriko eragile guztien artean egitasmo zehatz eta sendoa adostea, etorkizunean herrian hezkuntzako azpiegiturak garatzeko ibilbide-orria izango dena. Estamos a favor de una educación pública, inclusiva, euskaldun y cercana a la sociedad, y la vamos a impulsar. Debemos consensuar una hoja de ruta entre todas las partes, para dar solución a las infraestructuras que se han quedado pequeñas.

EKINTZAK

• Soraluzeko gazte eta haurrek zer eta nola ikasi zehazten hasiko gara, euskal curriculumaren egitasmoa landuz. • Ikastetxeetako espazio falta konpontzeko egitasmo integrala prestatu. • Haur Eskolako plazak gehitzeko moduloa ezarri. • Plaentxi H.I.ko jangela handitzeko Estaziñoko etxe berrietako lokalaren zati bat eskaini Hezkuntza Delegaritzari. • Zaintza zerbitzuaren kudeaketa-eredua adostu.

ACCIONES

• Proyecto integral para solucionar la falta de espacio en los centros. • Colocar modulo para aumentar plazas de la Haur Eskola. • Ofrecer parte del local de las nuevas casas de Estaziño kalea a la Delegación de Educación para ampliar el comedor de Plaentxi H.I.. • Consensuar el sistema de gestión para la Zaintza zerbitzua.


4

SOZIOEKONOMIA POLITIKA EKONOMIKO ETA SOZIAL AKTIBOA POLITÍCA ECONÓMICA Y SOCIAL ACTIVA EKINTZAK

• Enplegu politika aktiboa: hiru sektoreetan egitasmo ekonomikoak garatzeko aukerak aztertu. • Beharrizan larriak dituztenentzako laguntzak gizartegintzako eragileekin koordinatu • Kontratazioetarako Gizarte Klausulak onartu, gizarteratzea errazteko.

bildusoraluze

Eredu soziekonomiko kapitalista aldatu eta ekonomia soziala bultzatu nahi dugu, elkartasunezkoa, denontzako ongizate maila duina helburu duena. Krisi egoerak gure herria ere gogor jo du. Gure langabezia-tasa Gipuzkoako batezbestekotik gora dago. Egoera horri erantzuteko beharrezkoa da Udalak gainerako erakunde publikoei baliabideak eskatzea eta eskumena duten eragile ekonomiko eta sozialekin batera politika ekonomiko eta sozial aktiboak garatzeko neurriak hartzen hastea; enpresa txiki berriak sortzeko aukerak aztertzea, premiarik handiena dutenei laguntzak bideratzea, komertzio txikiaren aldeko kontzientziazioa bultzatzea… soraluzetar guztien ongizatea hobetzeko. La tasa de paro del municipio está por encima del promedio de Gipuzkoa. Debemos activar una política económica y social solidaria. Para ello es necesario impulsar la colaboración entre instituciones y organismos que trabajan en labores solidarias y analizar nuevos proyectos economicos que puedan desarrollarse en nuestro municipio.

ACCIONES

• Política activa de empleo: analizar las oportunidades para desarrollar proyectos económicos. • Coordinar las ayudas con los diferentes organismos sociales. • Aprobar Cláusulas Sociales para las contrataciones.


5

KULTURA

bildusoraluze

HERRI SORTZAILEA ETA KULTURZALEA UN PUEBLO CREATIVO Y RICO EN CULTURA Herri sortzailea nahi dugu eta euren kultura sortzeko gaitasuna izango duten soraluzetarrak. Horretarako, kulturaren ikuspegi integral batekin lan egin behar du Udalak, herrian kultur-sorkuntza errazteko baliabideak eta azpiegitura egokiak eskainiz, kanpotik dirulaguntzak jasotzeko aukerak zorrotz aztertuz, herriko kulturgileekin elkarlan estua bideratuz, herrian dagoen kultur-sorkuntza prestigiatuz eta zainduz, promozio egokia emanez, kulturgintzaren dinamikan herritarren parte hartzea indartuz... Azken batean, herritik sortutako kultur ekimenak kanpotik ekarritakoekin aberastuz, herritarrentzako gozagarri eta erakargarri izango den kultur dinamika eraikitzera jo behar dugu. Queremos un pueblo creativo. Para ello debemos trabajar con un punto de vista integral desarrollando distintos ámbitos del. Una de las prioridad será facilitar la labor de los grupos culturales ofreciendoles los recursos y las infraestructuras necesarias. Otra enriquecer la programación, por ejemplo ofreciendo proyecciones de cine.

EKINTZAK

• Koordinazioa eta elkarlana indartu (Kulturaren Mahaia). • Kulturgileendako azpiegiturak: bilera eta biltegia Etxaburuetan, argazkigintza-gela Sacian (Kontrargi), arte eszenikoetarako gela Estaziñoan. • Programazioa: zine proiekzioak zinean. • Kultur-hondarea jaso: argazkien herri-artxiboa, gerrako historia...

ACCIONES

• Reforzar la coordinación y el trabajo en equipo (Mesa de la Cultura). • Infraestructuras para grupos culturales: sala de reuniones y almacén en Etxaburueta, sala fotográfica en Sacia (Kontrargi), sala de artes escénicas en calle Estación (grupo de dantza). • Programación: proyección de películas en el cine. • Recoger el patrimonio cultural: archivo de fotos, historia de la guerra,...


6

KIROLA KIROL BERRIAK PRAKTIKATZEKO AUKERA POSIBILIDADES PARA PRACTICAR NUEVOS DEPORTES EKINTZAK

• Kirolzaleekin batera Kirol Batzordea indartu. • Ohiko kirolez gain beste batzuk ezagutzeko kirolasteburuak antolatu: atletismoa, herri-kirolak… • Kiroldegi gaineko beiratea kirolerako bideratu (behin behinean). • Mendiko herri-bideak seinalizatu eta homologatu. • Kiroldegian rokodromoa ezartzeko aukera aztertu.

ACCIONES

• Reforzar la Comisión de Deportes. • Fines de semana deportivos para conocer de- portes no cotidianos: atletismo, deporte rural... • Uso provisional de la cristalera de kiroldegigaina para deporte. • Señalizar y homologar los caminos antiguos. • Analizar la posibilidad de poner un rocódromo en el Polideportivo.

bildusoraluze

Kirola gure bizimoduan osasuna, gozamena, harremanak, oreka… bultzatzeko modua da. Azken urteotan azpiegituren egoera nabarmen hobetu da eta orain azpiegitura horiei ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko garaia da. Udalak herriko kirolzaleekin elkarlana sendotu behar du orain praktikatzen diren kirolak mantendu eta berriak praktikatzeko aukerak sortuz (batez ere emakumeen partehartzea indartuz). Elkarlan hori behar den moduan bideratzeko ezinbestekoa izango da Kirol Batzorde indartsu bat izatea, herriko kirolzale eta kirol elkarteen benetako bilgune izango dena. El deporte es salud, diversión, relaciones, equilibrio... Es hora de impulsar la práctica y el conocimiento de otros deportes. Para ello, es indispensable trabajar en estrecha colaboración con aficionadas y aficionados al deporte.


7

HIRIGINTZA

bildusoraluze

HIRIGINTZA PLAN BERRIA ETA EGUNERATUA NUEVO Y ACTUALIZADO PLAN DE URBANISMO Legealdirako gure helburu nagusia Hirigintza Plan Orokorra berritu eta inplementatzea izango da. Gune industrialak, gune berdeak… non ezarri erabakitzea guztion artean erabaki beharreko kontua da. Herriaren erdialdea egokitu eta oinezkoendako bideratu ostean, herriaren kanpoaldeko auzoek izango dute lehentasuna. Zeleta barreneko, Ezozibide gainaldeko eta Gabolatseko aldapako espaloiak konpontzea eta Saciako etxebizitzako errebuelta zabalagotzeak esaterako. Aparkaleku publiko berriak sortzeko neurriak hartuko ditugu. Autoak herriaren erdialdetik ateratzeko politikari eutsiko diogu eta ez diogu herriari ekonomikoki eta espazio aldetik hipotekatuko luketen egitasmorik ezarriko. Estaziño, Zeleta eta Gipuzkoa Etorbidean aparkaleku plazak egokitzea da gure asmoa. Nuestro objetivo principal para la próxima legislatura es realizar un nuevo Plan de Urbanismo. Después de acondicionar y petonalizar el centro, en el futuro las actuaciones en los barrios tendrán prioridad: por ejemplo los aceras de Zeleta, Ezozibidea y Gabolats... Queremos crear y acondicionar nuevas plazas de aparcamientos públicos (Estaziño, Zeleta, Avenida de Gipuzkoa...) sin hipotecar las arcas municipales.

EKINTZAK

• Hirigintza Plan Orokor berria egin: arauak eguneratu • Lehentasunez auzoetan eraberritze-lanak gauzatu. • Kiroldegi gainerako ideien lehiaketa (Bitartean aisialdirako zabaldu). • Aparkaleku plazak egokitu: Estaziño, Zeleta eta Gipuzkoa Etorbidean. • Mendiola industrialderako biribilgune berria egin. • Babes ofizialeko etxeen pareko herri-gunerako bihurgunea zabaldu.

ACCIONES

• •

• •

• Nuevo Plan General de Urbanismo: actualizar normas. Trabajos de rehabilitación de los barrios. Concurso de ideas para Kiroldegigaina (Mientras se abrirá para ocio). Acondionar plazas de aparcamiento: Estaziño, Zeleta y Avn. Gipuzkoa. Nueva rotonda en el poligono Mendiola. Ampliar curva de la entrada norte de las VPO.


8

EUSKARA

bildusoraluze EUSKARAZ BIZIKO DEN HERRIA NAHI DUGU QUEREMOS UN PUEBLO QUE VIVA EN EUSKERA Soraluzen bi hizkuntza ofizial dauzkagu: euskara eta gaztelania. Soraluzetarren gehiengoak behin eta berriz adierazi du etorkizunean euskaraz bizitzeko duen borondatea. Hala ere, beste arrazoi batzuengatik, gaztelania da oraindik hizkuntza nagusia eta euskaldunok bigarren mailako hiztun gara geure herrian. Azken urteotan egoera hori aldatzen ari da eta herrian euskararen presentzia eta erabilera gero eta handiagoa da. Guk joera hori indartzeko lan egingo dugu. Udaleko jardunean euskarari lehentasunezko trataera eman eta herriko eragileekin elkarlanean gero eta soraluzetar gehiagok euskaraz bizitzeko hautua egin dezaten ekimenak bideratuko ditugu. Koherentziaz, Bildu Soraluzeren zerrendako kide guztiak euskaldunak eta gutxienez elebidunak izateko apostua egin dugu. En Soraluze tenemos dos lenguas oficiales: el euskera y el castellano. La mayoría de los soraluzetarras ha expresado repetidamente su deseo de vivir en euskera en el futuro. El ayuntamiento debe impulsar el uso del euskera en el pueblo y dar ejemplo.

EKINTZAK

• Udalaren jarduna eredugarri bihurtu (euskarak lehentasunezko trataera). • Euskara bultzatzeko ekimenak euskalgintzarekin elkarlanean. • Euskara ikasteko erraztasunak (doakotasuna). • Hizkuntza-ondarea jaso: toponimia, euskalkia...

ACCIONES

• Hacer ejemplar el funcionamiento del Ayuntamiento (dar al euskara tratamiento prioritario). • Promover actividades junto a los organismos a favor del euskera. • Facilitar el aprendizaje del euskera (gratuidad). • Patrimonio-lingüístico: toponimia, dialecto...


9

bildusoraluze

PAREKIDETASUNA

EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO PAREKIDETASUNA PARIDAD ENTRE MUJERES Y HOMBRES Harreman parekidea da emakumeak eta gizonak elkarrekiko errespetuan eta gustura bizitzeko modua. Hala ere emakume eta gizonen arteko bereizkeria eta harreman menperatzaileak ugariak dira gizartean: indarkeria, lan baldintza prekarioak, edertasun irudi estereotipatuaren mendekotasuna, emakumeon ikusezintasuna eremu publikoan, e.a. Egoera honek interes ekonomikoei, politikoei eta ideologikoei egiten die men. Parekidetasunaren aldeko gizarte mugimendua indartu behar dugu horretarako sortu ditugun baliabideekin: Parekidetasun Batzordea eta Emakumeen Topagunea. Prebentzio eta formazio kanpainak bultzatu, indarrean dagoen tratu txarren kasuetako protokoloa betearazi eta Udalaren jarduna eredugarri bihurtu behar dugu, Berdintasun Planaren ebaluazioa eginez. La discriminación hacia las mjeres y las relaciones de dominio son demasiado abundantes en nuestra sociedad. La violencia, la precariedad laboral, la sumisión a la imagen estereotipada de la belleza, la invisibilidad pública... Debemos impulsar el movimiento social a favor de la paridad, aumentando la participación en la Comisión de la Paridad y el Topagune de la Mujeres.

ACCIONES

• Hacer seguimiento interdepartamental del plan. • Reforzar la Comisión de la Pridad y el Topagune de Mujeres. • Hacer campañas de prevención y formación. • Garantizar el puesto de trabajo de la Técnico de la Paridad.

EKINTZAK

• Udaleko jardunari sail arteko jarraipena egin. • Parekidetasun Batzordea eta Emakumeen Topagunea indartu. • Prebentzio, formazio eta dibulgazio kanpainak egin. • Parekidetasunteknikariaren lanpostua bermatu.


10

INGURUMENA

bildusoraluze

INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO NEURRIAK MEDIDAS PARA CUIDAR DEL ENTORNO NATURAL EKINTZAK

• Bizi-eredu garbia bultzatzeko ekintzak: -- Hondakin organikoak biltzeko sistema ezarri. -- Kontsumoaz eta hondakinez hausnarketa bideratu. -- Udalerriaren energia kontsumoa jaisteko neurriak hartu. • Soraluze Baso Bidez egitasmoarekin landaredia autoktonoa eta bioaniztasuna zaindu. • Mendigaina ezagutarazteko egitasmoa garatu inguruko herriekin.

Soraluzeren inguru natural aberats eta gozagarria nahi dugu. Horretarako bizi-ohitura garbiak zabaldu behar dira herritarren artean eta kontsumismoari aurre egiteko bitartekoak eskaini. Soraluzen datozen hilabeteetan ezarriko dira hondakin organikoak jasotzeko edukiontziak. Horrekin batera, sistema eraginkorragoak aztertu beharko dira eta zabor eta ur zikin gutxiago sortzeko benetako hausnarketa garatu. Zentzu horretan, ezinbestekoa da inplikatutako erakundeek (Mankomunitateak, Udalak…) herritarrei informazio gardena eta zehatza eskaintzea. Udala eredu izan eta bere energia kontsumoa murrizteko neurriak hartu behar lituzke. Ingurua maitatzeko bidea ezagutzea da eta horretarako erdi aroko herribideak garbitu eta mendigaineko aberastasun arkeologiko eta naturalaren berri zabaltzeko egitasmoa garatuko dugu. Queremos un medio natural rico que podamos disfrutar. Para ello debemos impulsar habitos de vida saludables y medios para poder hacerlo. Recogida de residuos orgánicos, reducir el consumo energético del municipio... son algunas de las medidas que debemos tomar. Limpiar los caminos medievales y difundir la riqueza de nuestro mendigain será otro de nuetros objetivos.

ACCIONES

• Acciones para promover un estilo de vida saludable: -- Colocar sistemas para recoger basura orgánica. -- Encauzar la reflexión sobre el consumo y los residuos. -- Tomar medidas para rebajar el consumo energético. • Cuidar de la flora autóctona mediante Soraluze Baso Bidez. • Desarrollar un proyecto para dar a conocer el mendigain junto con otros municipios.


11

BASERRIA

bildusoraluze

BASERRITARREN ELKARTEA EGITURATU ESTRUCTURAR LA ASOCIACIÓN DE BASERRITARRAS Soraluzen 70 baserritik gora daude eta euretan ehundaka baserritar bizi dira. Azken urteotan hainbat gaztek jo dute baserrira eta hutsik zeuden baserri askotan sua piztu da berriz. Sistema ekonomikoak eta instituzio publikoen babes txikia eragozpen handien itzalpean, herriko baserritarrak antolatu eta elkarlanean jardutea da baserri- mundua biziberritzen hasteko modua. Munua baserritarren elkartea eta auzo alkateen bitartez baserri-mundua egituratu eta dinamika positiboak pizten hasteko laguntza ematea dagokie Udala eta Debemeni. Elkarlanean, azpiegiturak, formazioa, dauden produktoreei laguntzeko kontsumitzaile sareak, Gaztañerre azoka indarberritzea, hirigintza arauak, jaiak… bultzatu beharra daukagu herrian baserri mundua indartuko badugu. Baserria, nekazal eta abeltzantza jardueraren oinarria ez ezik, lan ingurunea zaintzen duen eragilea ere bada. La actividad y la vida en el medio rural necesita organizarse e impulsar dinámicas positivas como la asociación de baserritarras, cursos de formación, redes de consumidores, renovar la feria de Gaztañerre, normativa especifica de urbanismo, fiestas... Para ello es necesaria una estrecha colaboración entre instituciones y baserritarras.

EKINTZAK

• Baserritarren Elkartea egituratu eta parte hartzea bideratu. • Elkartetik formazioa eskaini: informatika, laguntzak, ikastaroak… • Bertako produktuen kontsumitzaile sareak sustatu. • Azpiegiturak hobetu: errepideak, urak, edurra kentzeko sistema… • Baserrietako hirigintza arau bereziak sortu.

ACCIONES

• Estructurar la Asociación de Baserritarras e impulsar su participación. • Ofrecer formación desde la Asociación: informática, ayudas, cursos,... • Fomentar las redes de consumidores de productos autóctonos. • Mejorar las infraestructuras: carreteras, agua, sistema quita-nieves,... • Normas específicas de urbanismo para el medio rural.


12

ETXEBIZITZA ETXEBIZITZAK ALOKAIRURA BIDERATU FOMENTAR EL ALQUILER DE VIVIENDAS

EKINTZAK

• Maisuen Etxeetako alokairuzko sei etxeak kudeatu. • Etxebizitza hutsak alokairura bideratzeko sentsibilizazioa landu Etxebizitzak berrizteko laguntzen informazioa eman jabeei. • SAPAko makroproiektuari ateak itxi.

ACCIONES

• Gestionar las seis viviendas de las Casas de los Maestros. • Sensibilizar a los dueños de viviendas vacías para encaminarlas al alquiler. Informar a los dueños sobre las ayudas disponibles para la renovación de las viviendas. • Cerrar la puerta al macroproyecto de SAPA.

bildusoraluze EAEn 90.000 familia daude etxebizitza baten beharrean eta milaka familia dira hipotekak ezin ordainduta etxea bankuak enbargatzeko arriskuan daudenak. Bitartean milaka etxe huts daude hautsa hartzen. Merkatuko prezioak ez dira asko jaitsi eta egoera honetan, kaltetuenak gazteak eta diru sarrera txikiak dituzten pertsona eta familiak dira. Etxebizitzaren inguruan Udalak egindako azterketak datu zehatzak eman dizkigu eta datozen urteetan herrian garatu beharreko etxebizitza-politikaren ildo nagusiak bistaratu ere bai. Guztira 64 herritarrek adierazi dute etxebizitza baten beharra. Hutsik dauden etxeak berriz 109 dira. Datu horien arabera, herrian nahikoa etxe dago herritarren eskaria asetzeko. Beraz, etxe hutsak herriari dakarkion kalteaz kontzientziatu eta etxejabeei alokairu edo eraberritze lanetarako laguntzen berri ematea da Udalaren zeregin nagusietakoa. Los datos de la encuesta realizada por el ayuntamiento nos ha facilitado datos concretos y por consiguiente, pistas para definir la política de vivienda que debemos desarrollar. Concienciar sobre los perjuicios que acarrean las viviendas vacias, informar a las y los propietarios sobre las ayudas para rehabilitar y alquilar sus viviendas serán objetivos primordiales.


13

bildusoraluze

ETORKINAK

ETORKINEKIKO HARREMANA LANDU TRABAJAR LA RELACIÓN CON LA INMIGRACIÓN Kanpotik datozen etorkinena ez da fenomeno berria Soraluzen. Pertsonekin batera, kultura eta mundu-ikuskera berriak datoz herrira eta beharrezkoa da elkarrekiko harremanak aberasgarri izan daitezen gai honen inguruko hausnarketa baikortasunez egitea. Horretarako udalaren aldetik etorkinek herriko bizitzan parte hartzea bultzatuko da, euskaraz ikastea eta beraien arteko asoziazionismoa lagunduko da. Bestalde, kultura ezberdinen arteko ezagutza eta hurbiltzea sustatuko da, topaketak antolatuz. Elkar ezagutzea da elkarrekin ondo bizitzeko modua. Junto con las personas que vienen a nuestro pueblo también vienen culturas y puntos de vista diferentes. Es necesario trabajar conjuntamente y en positivo, para que nuestras relaciones sean enriquecedoras. Fomentar de un modo planificado su integración, el aprendizaje del euskera, el asociacionismo... es la vía para ello. Kolaborazioa Nora Moujane naiz. Marokokoa naiz. Euskal Herrira heldu nintzenean, zuzenean Soraluzera etorri nintzen bizitzera. 16 urterekin Soraluzeko institutuan apuntatu nintzen, bertan euskaraz edo erdaraz ikasketak hasteko aukeraz galdetu zidaten. Frantsesa pixka bat nekienez, erdara erraza izango zela pentsatu nuen eta euskaraz ikastea erabaki nuen. Herriko euskaltegian ere ikasi nuen eta gero Eibarko hizkuntza eskolan apuntatu nintzen euskara ikasteko. Oraindik ikasten jarraitzen dut. Asko gustatzen zait euskaraz hitz egitea. Gainera ate asko ireki dizkit (eguneroko bizitzan ere bai). Euskal Herrian bizi gara, orduan hemengo hizkuntza hitz egin beharko dugu. Nora Moujane (Bereber herrikoa)

EKINTZAK

• Etorkinekiko harremana bideratzeko harreraplana garatzen hasi.

ACCIONES

• Plan de acogida para la integración de los inmigrantes.


14

GAZTERIA

bildusoraluze GAZTETXOKO ASKE ETA ABERASGARRIA GAZTETXOKO LIBRE Y ENRIQUECEDOR Soraluzen gazteria kritiko eta aktiboa nahi eta behar dugu. Gazteak euren burua antolatzeko gai dira, erabakiak hartzeko gaitasuna dute. Hortaz, Udalari dagokio gazteen beharrak jaso ostean, eurentzat guneak eta baliabideak eskuragarri jartzea. Horretarako ezinbestekoa izango da, gazteen eta Udalaren arteko harreman egonkorra eta estua sortzea. Herriko gazte guztien ahotsa kontuan hartuta, aske eta aberasgarria izango den Gaztetxokoaren dinamika piztu nahi dugu, gazteek sorkuntzaz gozatzeko gune duin bat eta azken batean, Soraluzeko bizimoduan parte hartze aktiboagoa izateko modua izan dezaten. Necesitamos una juventud crítica y activa. Las y los jovenes son capaces de organizarse por su cuenta. Debemos poner en mrcha un Gaztetxoko libre y enriquecedor y facilitarles espacios para que puedan disfrutar de su creatividad.

EKINTZAK

• Gaztetxokoan dinamika aske eta aberasgarria piztu (gazte eta hezitzaileekin batera). • Sorkuntzaz gozatzeko gune duinak egokitu elkarlanean: antzerkirako, musikarako, dantzarako... • Gazte lokalendako arautegia adostu, parte guztiekin batera. • Gazteen arteko harremanak eta kohesioa bultzatzeko ekimenak sustatu.

ACCIONES

• Activar con jóvenes y educadores/as, dinámicas libres y enriquecedoras en el Gaztetxoko. • Crear espacios para la creatividad: teatro, música... • Elaborar reglamento para locales de jovenes. • Impulsar proyectos para fomentar la cohesión entre jóvenes.


15

bildusoraluze

NAGUSIAK

NAGUSIENTZAKO ZERBITZUAK HOBETU MEJORAR LOS SERVICIOS PARA MAYORES Gero eta luzeago bizi gara eta zahartzeak dakartzan zailtasunei aurre egiteko zerbitzu publikoak gero eta beharrezkoagoak dira. Herrian nagusientzat dauden zerbitzuak hobetzen ahalegintzea izango da gure helburu nagusia, bizikalitate maila duina izan dezaten. Hori beraiekin batera lortu nahi dugu eta horretarako Udalaren eta nagusien arteko elkarlana indartzeko asmoa dugu. Gaur egun pertsona nagusiek gure gizartean duten funtzio garrantzitsua ozen aldarrikatu nahi dugu eta herrian dagokien lekua eman. Nagusien bizi-esperientzia altxor handia da eta hori herritar guztiokin elkarbanatzea ezinbestekoa dela deritzogu, batez ere gazteenekin. Elkartruke hori bideratzeko belaunaldi ezberdinetako jendea bilduko duten guneak bultzatzen saiatuko gara. Debemos garantizar los servicios públicos destinados a mejorar la calidad de vida de nuestros mayores. Trabajar juntos y revindicar la función de nuestros mayores en la sociedad. Impulsar la relación entre distintas generaciones.

ACCIONES

• Seguir adecuando el servicio de asistencia domiciliaria a las necesidades. • Pedir a la Diputación Foral el servicio de Centro de Día. • Abrir acceso a la terraza del Hogar del Jubilado.

EKINTZAK

• Etxez etxeko laguntza herritarren beharrizanetara egokitzen jarraitu. • Eguneko Zentroaren zerbitzua eskatu Foru Aldundiari. • Jubilatuen egoitzatik terrazarako bidea zabaldu.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.