Eaj ehbildu pse ee akordioa

Page 1

Elgoibarko EAJ-PNV, EHBildu eta PSE-EE udal taldeek, 2016ko ordenantza fiskalen inguruan izandako elkarrizketen ondorioz honako akordio hauetara heldu gara: 1. Hondakinen bilketaren tasari dagokionez birziklatzen duten familiak eta ez dutenak birziklatzen bereizten jarraitzea eta honen ondorioz 5. edukiontzia erabiltzen duten familiei %1,50 igotzea eta erabiltzen ez dutenei %5,75 igotzea. 2. Udal gobernuak honako bi egitasmo hauek abian jartzeko konpromisoa hartzen du a. Hondakinen mahaia: Osaketa: Udal talde guztien ordezkariaz osatutako mahaia Helburua: Udalak hartutako konpromisoa bete ahal izateko, 2016an hondakinen %60 gaika biltzea alegia, hondakinen mahaiaren zeregin nagusia bilketaren emaitzen jarraipen zuzena egitea, emaitza horiek baloratzea eta beharrezkoa denean emaitzak hobetzeko neurri zuzentzaileak abian jartzea izango da. Bitartekoak: Besteak beste hondakinen mahaian arlo ezberdinetan eragina izango dituzten neurriak aztertu eta adostuko dira: •

Arlo ekonomikoa: Praktika onak saritzearen estrategia sakontzeko eta zabaltzeko dauden aukera guztiak aztertuko dira eta beren bideragarritasuna bermatu ondoren abian jarriko dira. Arlo komunikatiboa: beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta teknikoak erabiliko dira praktika on horiek bultzatzeko. Helburua ohiko eskuorri eta karteletik haratago doazen kanpaina eraginkorragoak diseinatzea da. Arlo teknikoa: edukiontzien sistema oinarritzat hartuz gaikako bilketaren emaitzak hobetzeko neurrien egokitasuna eta bideragarritasuna aztertuko dira eta udalak hartutako konpromisoak betetzeko beharrezkoak diren heinean abian jarriko dira.

b. Etxebizitzen alokairua sustatzeko programa: Helburua: Programa honen baitan hartuko liratekeen neurriek helburu bikoitza izango lukete: • •

Hutsik dauden etxebizitzen merkaturatzea sustatzea Elgoibarko herrian alokairuko etxebizitzen eskuragarritasuna handitzea, bereziki gazteei begira

Bitartekoak: Behin programa diseinatuta eta adostuta udal aurrekontuetan jasoko da partida nahikoa programaren bideragarritasuna bermatzeko. 3. 2016ko udal ordenantzak aho batez onartzea

Eta horrela jasota gera dadin sinatzen dugu,

EAJ-PNV

EHBILDU

PSE-EE


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.