Issuu on Google+

BILDUREN INTERBENTZIOAK ELGOIBARLO UDALEKO UDALBATZETAN (Udalbatzarraren Osoko Bilkuraren aktetan jasoak) AURKIBIDEA 2011ko ekainaren 11ko udalbatza 

GAIA: ALKATEA AUKERATZEA.-

2011ko uztailaren 14ko udalbatza 

GAIA: BATZORDE INFORMATIBOEN ERAKETA ETA OSAKETA-

GAIA: UDALEKO HAUTETSIEN ORDAINSARIAK

2011ko irailaren 29ko udalbatza 

GAIA: BILDUREN EMENDAKINA EMUGI PROIEKTUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI

GAIA: “AHT EZ” PLATAFORMAREN MOZIOA

GAIA: BATERAGUNE AUZIARI BURUZ BILDUK AURKEZTUTAKO MOZIOA

2011ko urriaren 26ko udalbatza 

GAIA: ORDENANTZA FISKALAK

GAIA: PSE-EE-REN MOZIOA. UDALAK GIPUZKOAKO HONDAKINEN KONTSORTZIOAREKIN HARTU DITUEN KONPROMISO EKONOMIKO-FINANTZARIOEI BURUZKOA ETA HAREN INBERTSIO PLANA GELDIARAZTEARI BURUZKOA.

2011ko azaroaren 24ko udalbatza 

GAIA: GIPUZKOAKO LURRALDEKO UDAL EGOITZEN GESTIOAREN GAINEKO ESKUMENEI BURUZKO PSE-EE-REN MOZIOA

GAIA: EUSKARAREN EGUNA DELA ETA, BILDUREN MOZIOA

2011ko abenduaren 15eko udalbatza 

GAIA: EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIAREN 2007-2011 ALDIKO PLAN ESTRATEGIKOAREN INDARRALDIA LUZATZEA

GAIA: AUREKONTUAK 2012. TRAMITAZIOA

2012ko urtarrilaren 26ko udalbatza 

GAIA: 2012KO AURREKONTUEN ONARPENA. BILDUREN OSOKO EMENDAKINA

2012ko otsailaren 23ko udalbatza 

GAIA: HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRAREN BEHIN-BEHINEKO ONARPENA

GAIA: BILDUREN MOZIOA, GAROÑAKO ZENTRAL NUKLEARRARI BURUZKOA.-


GAIA: GAZTE INFORMAZIO BULEGOA ETA GAZTE ASANBLADA.-

2012ko martxoaren 30eko udalbatza 

GAIA: 2012-2015 LEGEALDI PLANAREN ONARPENA

GAIA: MARTXOAREN 8KO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA, PSE-EE-K AURKEZTUTAKO MOZIOA

GAIA: ALDERDI POPULARRAK EGINDAKO LAN ERREFORMARI PSE-EE-K AURKEZTUTAKO AURKAKO MOZIOA

GAIA: EAJ-PNV ALDERDIAREN MOZIOA BANDEREI BURUZ

GAIA: BATERAGUNE AUZIAREN AURREAN BILDU ALDERDI POLITIKOAK AURKEZTUTAKO MOZIOA

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


BILDUREN INTERBENTZIOAK ELGOIBARLO UDALEKO UDALBATZETAN (Udalbatzarraren Osoko Bilkuraren aktetan jasoak) 2011ko ekainaren 11ko udalbatza GAIA: ALKATEA AUKERATZEA.BILDU taldearen Alkatetzarako hautagaia den Ibarzabal jaunak hitza hartu du, Alkate hautaketarako aurkezten direla esateko, eta ondoko azalpenak egiteko. Zoriontzekoa da, benetan, maiatzaren 22ko emaitzen ondorioz, Bildu koalizioa gaur hemen indarrez agertzea. Euskal Herrian aro berri baten sarturik gaude, aldaketaren garaian. Ilusio eta itxaropenez kargaturik dago giroa eta herritarrongan (zuengan), indar berezi bat nabari daiteke, maiatzaren 22an Bildu koalizioa emaitza ikusgarriak lortzera eraman duena eta gaurkoan politika egiteko beste eredu bat martxan jartzera ekarri gaituena. Pozez gainezka eta ardura osoz hartzen dugu herriaren mandatua eta prest gaude udaletxean aritzeak suposatzen duen ardura handiari behar bezala erantzuteko. Zuek, herritarrek, aldaketaren giltza Bildu koalizioaren esku utzi duzue eta gaurtik aurrera zeregin honi helduko diogu, aldaketa politiko, soziala eta instituzionala hitzetatik ekintzetara eramateko. Lehentasunezko erronka, hemen eta Euskal Herria osoan, egoera demokratikoa lortzea izango da eta horri begira lan egingo dugu udal honetan ere, guztion eskubide zibil eta politikoak onartuak izan daitezen, Horregatik bortxa adierazpen oro behin betikoz eta baldintzarik gabe desagertu

dadin eskatzen dugu, baita mehatxuak, presioak, jazarpenak, atxiloketak eta torturak ere. Zentzu honetan, Madrilgo gobernuak ezker abertzalearen ilegalizazioarekin amaitu behar du eta Sortu legalizatu, gizarte sektore hau konponbiderako nahiz herri honen etorkizunerako beharrezkoa delako. Era berean, presoen egoerari behin betiko irtenbidea eskaini behar zaio eta biktimei oro har. Honek izan behar luke guztion arteko enkontrurako lehen ardatza, guztion konpromisoa eskatzen duena eta guri dagokigunez erabakitasunez sustatuko duguna, aurrean dugun aukera historikoa bururaino eramateko asmoarekin. Honekin batera, udala eraldatzea izango da gure erronka. Bildu koalizioa osatzen dugunon proiektua, abertzalea, ezkertiarra eta soberanista, herritarron esku jarriz eta beste herri bat eraikitzea posible dela erakutsiz. Bildu koalizioaren proiektua herritar guztien ongizatea ziurtatzeari begira garatuko dugu eta, era berean, egungo krisi ekonomikoaren ondorioz, kaltetuenen eta behar gehien dituztenen mesedetan arituko gara. Guztiontzat egingo dugu lan eta guztiokin, parte hartze demokratiko eta zabala bultzatu nahi dugulako datozen urteetan, elkarrekin eztabaidatuz, guztion parte hartzeaz erabakiz eta horretarako bitartekoak jarriz.


Herrian txertatutako udala nahi dugu eta herritar aktiboak nahi ditugu, erabakitzaileak, eta horren aldeko apustu sendoa egingo dugu. Beraz, herritarrok adierazi duzuen aldaketa politiko eta sozialaren aldeko borondateari jarraikiz, beste urrats bat egitea dagokigu orain: bide hori elkarrekin burutzea, gazteekin, hirugarren adinekoekin, kultur eta kirol elkarteekin, herrigintzan eta auzolanean aritzeko prest zaudeten guztiekin. Guztiontzat zabalik izango ditugu gure ate guztiak eta horrela lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, zuekin, herritarrekin elkarlanean. Besterik gabe, mila esker eta zorionak guztioi. EMAITZAK - D. Alfredo Etxeberria Jna - D. Jose Luis Ibarzabal Jna - D. J. Ovidio Campello Jna - D. Fco. Javier Nu単ez Jna

7 Boto 7 Boto 2 Boto Boto 1

(itzuli aurkibidera)

2011ko uztailaren 14ko udalbatza GAIA: BATZORDE INFORMATIBOEN ERAKETA ETA OSAKETAOndoren, Elgoibarko Bildu Ibarzabal jaunak esan du:

taldeko

EAJarekin izan genuen lehen bileran, aurkeztu ziguten dokumentuko lehen paragrafoak besteak beste, horrela zioen: gure helburuetako bat udal erakundea eta bertako organismoak, Elgoibarko herriaren aniztasunaren isla eta oihartzuna izatea da. Dagokion proposamena ikusi ondoren, badirudi helburu hori galdu, desagertu, erori edo bestela, badirudi Elgoibarko

herriaren aniztasuna jeltzale eta sozialisten eremuetara mugatzen dela. Non geratu dira islatuta Bilduren aukera egin zuten 2000 herritarren, non udal batzar honetan zuek adina zinegotzi duen indar batek? Egiten duzuen proposamena ikusita, beste ondorio larri bat.Agerian geratzen da PNV eta PSE-ek bat egin duzuela, herri honen zati handi batek eginiko aldaketaren hautua, oztopatu nahian. Kanpaina garaian, hamaika aldiz ikusi ditugu EAJ-ko ordezkaria, PP eta PSEeren arteko akordioaren aurrean beraien burua famatzen, baina boterea arriskuan ikusi bezain pronto, erraz konpontzen dira lehen hikamikan jardundakoak. Mankomunitatea batentzat eta udalean lau urteko lasaitasuna bestearentzat. Horregatik baztertzen gaituzte eta emaitzen neurriko ordezkaritzarik gabe lagatzen dituzte elgoibartarrak, eta hau ezin dugu onartu. Ezin dugu onartu, zazpi zinegotzirekin, bi mila bozkekin ez izatea batzorde informatzaile, organo kolegiatu eta erakunde autonomoetan inongo ordezkaritza mailarik. Eta bukatzeko, azpimarratu, sarritan aipatu duguna izandako bilera guztietan, bai EAJrekin,bai PSEkin bai PPkin. Bildu behin eta berriz, elkarlanerako esparruak bilatzen saiatu da, eta guztietik hitz egin dugu eta aurrerantzean ere, hitz egingo dugu. Horrelako jarrerekin, gaur bozkatuko dugun proposamena, alegia, erraza ez dela izango badakigu, baina lehenik ere bagenekien aldaketa nahi ez dutenek errez ez digutela jarriko.

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Herritarrek, ordea, beste udal kudeaketa baten alde bozkatu zuten, udal irekiago baten alde, desberdinen arteko elkarlanaren alde eta guk aldaketa horren alde lan egiteko konpromisoa berresten dugu, zeren aldaketa geldiarazten da. EMAITZAK

aztertzerakoan izango dela momentua, gure proposamena izango litzateke bai Alkate, bai Alkate ordearen soldatak %20ko jaitsiera izatea, eta ez bakarrik, Alkate eta Alkateordearen soldatak, baita ere udal taldeei dagozkien dirusariak, bai zinegotzi ez liberatuei dagozkien kalte-ordainak.

- Aldeko botoak: 9 ( PNV, PSE-EE) - Aurkako botoak: 8 ( Bildu, PP )

Horrek suposatuko luke urteko 61.000 euroko aurrezpena.

(itzuli aurkibidera)

Edozein kasutan, Bilduk ezetza emango dio proposamen honi, gaur egingo egoera ekonomikoa ikusirik.

GAIA: UDALEKO ORDAINSARIAK

HAUTETSIEN

Ibarzabal jaunak, Bildu taldeko bozeramaleak, bi gauza adierazi ditu. Lehenengoa, markatzerakoan Alkatearen eta bai Lehenengo Alkateordearen soldatak, hartzen dira erreferentzia bezala, Eusko Jaurlaritzako Zuzendariaren soldatak. Benetan detaile zatarra iruditzen zaigu, erreferentzia hori hartzea, eta gero nolabait, kalterako dagoenean aldaketa bat, kontuan ez hartzea. Administrazioan, funtzionarioen soldata jaitsi egin izan dira aurreko urteetan % 5a, baina baita ere kargu politikoena ere eta tartean Zuzendariena. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Zuzendari baten soldata 67.000 eurotan dago. Sarritan, gure bileretan, detaileez eta bere garrantziaz hitz egin dugu, eta nik uste dut, norbaitek erreferentzia bat hartzen duenean, bai alde, bai kontra dagoenean hartu behar dela. Edozein kasutan guk ez dugu erreferentzia hau aintzakotzat hartzen, eta badakigu orain ezin dugula proposamenik egin, baina pentsatzen dugu beharbada aurrekontu berriak

Konparatuz gero ere, Udal honetan kobratzen diren soldatak, pareko biztanle mailan egon daitezkeen beste udalerriekin, pentsatzen dugu gehiegikeri bat dela planteatzen dena. EMAITZAK - Aldeko botoak: 9 ( PNV, PSE-EE) - Aurkako botoak: 8 ( Bildu, PP ) (itzuli aurkibidera)

2011ko irailaren 29ko udalbatza GAIA: BILDUREN EMENDAKINA EMUGI PROIEKTUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI Bilduko bozeramaile den Ibarzabal jaunako ondorengoa adierezi du: Bilduk aurkeztutako emendakinaren edukia azaldu baino lehenago, aurretik eraman den prozedura salatu nahi duela. Erakunde baten kudeaketan oso inportanteak dira prozedurak eta are gehiago erakunde publiko batean. Aurkezten denean proposamen hau udal kudeaketaren batzordean, aurkezten da batzordean bertan, aurretik ez daukagu inolako informaziorik proposamen horri buruz.

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Udal Batzorde hori da proposamena aztertzeko tokia.

GAIA: “AHT EZ” PLATAFORMAREN MOZIOA

Eta oraindik grabeagoa da, bertan aurkezten den proposamenari, ez da Udalbatza honetara ekartzen den proposamena.

Datorren Urriaren 5ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialean, goizeko 9:30etan, 2009ko urtarrilaren 17an, AHT-ren aurka Urbinan egindako manifestaldi nazionalaren ondorengo gertaeren gaineko epaiketa egingo da. Epaituriko 6 lagunei eskatzen zaizkien kartzela zigorrak 2 urtetik 4 urteraino doaz. Tartean Justo Arriola elgoibartarrak 2 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio.

Azken proposamenaren berri aurreko ostegunean edukitzen dugu bozeramaileen batzordean. Sarritan aipatzen ditugu hitz potoloak, parte-hartzea, gardentasuna, baina gero gauza horiek egunerokoan ez baldin baditugu gauzatzen, oso zaila da parte-hartze hori benetan aurrera eramaten. Batzorde horietako lan metodologiari buruz, dio, ezin dela gertatu era berean funtzionatzea tramitezko puntuak diktaminatu behar diren puntuekin. Hala eta, guztiz, Bilduk proposamen horren aurrean bi emendakin planteatzen ditu, helburu garbi batzuekin. Bata, kotxeen kasuan planteatzen diren tarifetan kontuan hartzea herritarren egoera, eta horregatik planteatzen da “E” epigrafeko kopuruetan, nolabaiteko salbuespen bat, eta % 50 hobaria edo bonifikazioa izatea langabetuen kasuan. Bigarrengo emendakina izango litzateke, bizikletaren alkilerraren kasuan herritarrak ordaintzea benetan erabiltzen duten denbora, eta ez orain proposatzen den bezala, nolabaiteko franja batzuk erabiliz. EMAITZAK - Aldeko botoak: 7 (Bildu) - Aurkako botoak: 8 (EAJ, PSE-EE) - Abstentzioak: 1 (PP) (itzuli aurkibidera)

Manifestaldi hartan, adin guztietako 3000pertsonatik gora izan ziren. Manifestaldia bukatu ondoren hainbat manifestarik obara gunean sentada masibo eta baketsu bat egin zuen, AHTren kalteak salatzeko asmoz. Handik gutxira, Ertzaintzaren furgonetak azaldu ziren eta baita helikoptero bat ere manifestarien aurka gogor kargatuz hainbat eta hainbat lagun zauritzuz. Zaurituetako bati emanten zizkioten jipoiak ikusirik, porra ere hautsi zuten. Justok hura babestera gerturatzea erabaki zuen eta orduan atxilotu zuten. Gaur egungo teknologiari esker, hau adierazten duten makina bat argazki daude. Gertaera haiek Entzutegi Nazionalean epaituak izan zitekeen saikaera egin zuen Ertzaintzak, azkenik hala gertatu ez bazen ere. Hori dela eta bi egun pasa zituzten Justok eta gainerakoek atxiloturik. ELA sindikatuak publikuki egindako adierazpenetan Ertzaintzak AHT-rekin zerikusia zuen edozein salaketa ekintza, terrorismotzat jotzeko agindua zuela azaldu zuen. Bi urteren ondoren AHT-ren aurkamugimenduaren aurkako kriminalizazio eta jazarpenak bere horretan jarraitzen du ( kartzela zigor

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


eskaerak, isun eskandalagarriak, atxiloketak eta errepresioa). Abiadura Handiko trenaren aurkako iritzia eta jarduna guztiz zilegi izatean gain, gaur egun, ebidentea da eztabaida guztiz beharrezkoa dela. Hemen zenbait datu Abiadura haundiko egitasmoa egungo testuinguru sozioekonomikoan kokatzeko: 

Toledo- Cuenca – Albacete lotzen zituen abiadura handiko lineen etetea.

Madril – Lisboa I eta Sevilla – Malaga bertan behera geratu dira.

Iparraldean gutxienez 2013.urtera arte etenda daude lanak.

Euskarazko komunikabideen elkarte ez publikoen esanetan AHTren 426 kilometroetatik bakar baten aurrekontua.EH osoko euskarazko hedabide guztien 4 urtetako dirulaguntza bestekoa da, eta prioritatez aldatzeko eskatzen dute.

EHNE sindikatuaren esanetan, Gipuzkoak Nekazaritza eta ingurumen sail osorako aurrekontua baino garestiagoa da AHTren kilometro baten aurrekontua.

Laguntza sozialetan murrizketak egiten ari diren bitartean,AHTren aurrekontuak bikoitzen ari dira, obra publiko askotan gertatzen den bezala.

Ingurugiroa ondare mugatu bat da. Gure ondorengoek guk eduki duguna edukitzeko eskubide bera daukatelarik.

Hau honela Udalbatzarrari eskatzen diogu ondorengo erabakia har dezan: 1.- Justo Arriola eta berarekin batera epaituko dituztenei babesa adieraztea.

2.- Ekintza baketsu bat burutzearren ezin da inolaz ere onartu atxilotuak eta zaurituak eragin zituen poliziaren erantzun neurrigabeak. Hau horrela, epaiketa bertan behera uztea eskatzen dugu. 3.- Abiadura handiko trenaren aurkako mugimenduaren zilegitasuna defendatzea, edozein proiekturen gainean aldeko nahiz kontrako iritziak egotea beharrezko baita. Beraz, mugimenduaren kriminalizazioarekin bukatzeko eskatzea. 4.- AHTren lanak gelditzeko eskatzen dugu, debate sozial bat bultzatzen den bitartean. Are gehiago egungo egoera soziekonomikoak bere bidegarritasuna zalantzan jarri duenean eta behar urgenteagoak sortu dituenean. EMAITZAK - Aldeko botoak: 7 (Bildu) - Aurkako botoak: 9 (EAJ, PSE-EE, PP) (itzuli aurkibidera) GAIA: BATERAGUNE AUZIARI BURUZ BILDUK AURKEZTUTAKO MOZIOA Pasa den irailaren 16an etzutegi nazionalak azagutarazi zuen sententzia, zeinak gure herrikide Arnaldo Otegi eta beste bost kide zigortzen dituen urte luzetako kartzelarekin, ulertezina eta eskandalagarria da elgoibartarron aurrean. Euskal Herritarren gehiengo zabalak, bai eta eragile politiko, sozial eta sindikalek ere hala ulertu eta azaldu dute publikoki. 2009ko urrian abiaturiko operazio polizialak, osteko espetxeratzeek eta azkenik sententziak Ezker Abertzaleen eztabaida eta aldaketa estrategikoa ezinezkoa egitea zuten xede. Arnaldo eta zigortu dituzten kideen borondateak eta ahaleginak ordea, beste eragile batzuen ekarpenarekin

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


batera, posible egin dute Euskal Herrian bizi dugun egoera politiko berria. 2009ko polizi operazioa, epaiketa eta sententziak arduradun politiko argiak dauzkate: PSOE eta PP. Entzutegi Nazionalak jarri dio zigilua, baina sententziaren oinarria PSOE eta PPk gure herriarekiko daramaten estrategia politikoetan kokatzen dugu: egoera berria zapuzten saiatzeko errepresioaren tresnak zorroztuz erantzun diote. Sententzia estrategia honetan eman dute nazken urratsa da. Azken finean, auzi politiko bati ezarririko sententzia politiko batena urrean gaude, berriro ere. Estatuak ez du eskaintza demokratikorik Euskal Herritarrentzat eta bere ahulezia indarkeriaren erabilpenarekin ezkutatzen saiatzen da. Gaur egun, Estatu espainiarra da Euskal Herrian eta euskal herriaren aurka indarkeria erabiltzen duen bakarra. Martxan jarritako prozesu demokratikoak aldiz, erdigune politikoa erdietsi du herriak emandako babesaren ondorioz. Ukazio eta inposizioaren garaiak amaitzen ari dira, demokraziaren eta herri eta norbanakoen eskubideen onarpenaren aroa irekitzen ari delarik. Baldintza berriak sortu dira, demokraziaren bidea osatzeko egundoko bultzada ematen ari da herri hau, herri gisa dagokizun eskubideak onartuak eta errespetuak izan daitezen. Hau honela, Bilduk Udalbatzarrari honako erabakia har dezan proposamena egiten dio: 1.- Udalak gatazkaren irtenbidea sustatzeko, dagokion jarduera instituzionalaren urratsak emateko konpromisoa hartzen du.

2.- Arnaldo Otegi eta “ Bateragune� auzian zigortuak izan diren gainontzeko kide guztien aurkako epaia bertan behera lagatzea eta beraien berehalako askatasuna exijitzen dugu. 3.- Epaiketa politikoak behin betikoz alde batera utz daitezen eskatzen dugu, zabaldu den garai berriari jarri nahi zaizkion oztopoekin amaituz. Ondoren PNV-k aurkeztu du mozio alternatiboa Jarraian Bilduko bozeramailea den Ibarzabal jaunak hitza hartu du, gai honen prozedurari eta edukiari buruz azalpenak emateko. Prozedurari buruz dio, gure mozioa aurkeztu genuela orain dela 8 egun, eta horren berri izan duzue, eta alderantziz, kontramozio hau gaur bertan aurkezten duzue, atzo izan genuelarik horren berri. Ez zaigu iruditzen ere hemen prozedura egokia bete denik. Horrez gain atzoko aurkezpen hori, erdera hutsean izan ze. Entzundako gauzen arabera, ez dugu onartzen, alde batetik nahikotasun neurketa hori ematen ditugun pauso bakoitzean, eta ezta ere klase magistralak ongiaren eta gaizkiaren gainektik konpromisoak hartzen ibili garenok. Garbi dago zein den gure bide orria eta aski ezaguna da denontzat Gernikako akordioa. Eta Gernikako akordioaren inguruan Konpromisoak eta pausuak eman ditugun bakarrak gu inan gera, gobernuan ez da orain arte mugitu, eta mozio honen arrazoia duen sententziak ere garbi uzten du. Pentsatzen dugu guk aurkeztu dugun mozioak, argi eta garbi adierazten duela gure planteamendua.

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Zuen mozioan, planteatzen duzue biolentzia bakar bat egongo balitz bezala, ETAren biolentzia bakarrik aipatzen duzue , eta beti ere nolabait planteatuz zuek ikuspegi intrelagoa duzuela, eta hori ez da egia. Ezin dugu onartu, eraman duzuen prozeduragatik eta edukiagatik zuen mozioa, eta horregatik abstenitu egingo gara. EMAITZAK (EAJ-PNV-ren alternatiboa)

mozio

-Aldeko botoak: 7 (EAJ) -Aurkako botoak: 2 (PSE, PP) -Abstentzioak: 7 (Bildu) (itzuli aurkibidera)

2011ko urriaren 26ko udalbatza GAIA: ORDENANTZA FISKALAK Bilduren ustez zergek birbanatzaileak izan behar dute. Era berean, ados daude, erreferentzia gisa, urte arteko KPI hartzearekin, hainbat salbuespen kontuan izanik. Oso garrantzitsua iruditzen zaie mailakatze kontzeptua ezartzea, horrexegatik, hainbat proposamen egin dituzte hobariei dagokienean. Aurkeztu zituzten emendakinak direlaeta, esan hainbat hobari adostu dituztela, hala nola, OHZ, JEZ, kirol instalazioak edo ludoteka. TMIZi, ibilgailuak erretiratzeari, herriko antzokiari eta kultur etxeari, zaborrei eta hilerriei buruzko emendakinak mantendu egin dituzte, zinegotziei emandako dokumentazioan ageri denaren arabera. Zerbitzu akustikoen gaineko tasa bozkatzerakoan abstenitu egingo dira,

ez dutelako tarifa horren zergatiari buruzko azalpenik jaso. (itzuli aurkibidera) GAIA: PSE-EE-REN MOZIOA. UDALAK GIPUZKOAKO HONDAKINEN KONTSORTZIOAREKIN HARTU DITUEN KONPROMISO EKONOMIKOFINANTZARIOEI BURUZKOA ETA HAREN INBERTSIO PLANA GELDIARAZTEARI BURUZKOA. Jose Luis Ibarzabalek, BILDUren izenean, PSE-EEko udal taldeak aurkeztutako proposamenerako osoko zuzenketa hau irakurtzen du: Urte luzetako arazoa dugu hondakinak zabor moduan isurtzeko politika. Zabortegiek izugarrizko arazoak eman dituzte eta horren adibide argia da San Marko zabortegia. Hondakina modu sailkatu batean bildu beharrean, guztia batera eta nahastuta bildu izanaren ondorioak pairatzen dira zabortegien inguruan. Modu honetara biltzeak lur azpian lixibatuak sortzen ditu eta airera berriz, gasak isurtzen dira hondakinen usteltze prozesuan. Honek ingurugiroari arazo latzak ekartzen dizkio, lur azpiko errekak kutsatu eta hartziduraren ondorioz berriz nabarmena da sortzen dituen usain txarrak eta negutegi efektua Horrela, hondakinen inguruan eman beharreko politikek aldaketa handiak izan dituzte azken urteotan. Sortzen dugun hondakina gutxitzeaz gain, gaika biltzea ezinbesteko urratsa da hondakinen arazoari irtenbideak emateko. Norabide horretan legedia ere zorrozten joan da eta hondakinen tratamenduari buruz hainbat lege ezarri dira. Erreferentzia nagusiak 1482/2001 errege dekretua, 2008/98/CE Europako zuzentaraua, eta hondakinen estatuko lege berria ditugu, non gaur egun arte

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


ezagutu ditugun zabortegiak legez kanpo ezartzen diren eta hondakinen ziklo osoari mailakatze zehatza ezartzen den: lehenik zaborra murriztu, gero gaika bildu eta berrerabili, ondoren birziklatu, jarraian balorizazio energetikoa, horretarako sistema desberdinak egonik eta azkenik eliminazioa. Arau hauetan jasotakoa kontutan hartuz lan asko dago egiteko azken tratamenduraino iritsi aurretik. Gipuzkoan hiri hondakinak botatzeko hiru zabortegi daude martxan gaur egun, Sasieta, Lapatx eta Urteta. Legediaren arabera, zabortegi hauek denbora laburrean itxi beharrekoak dira, San Marko zabortegiaren moduan. Zabortegien aroa amaitu da eta beste irtenbide batzuk topatu behar ditugu. Bilduk, ez udal honetan, ez eta Diputazioan, ez du inondik inora zabortegiak irekita mantentzeko asmorik eta epe ahalik eta motzenean beste alternatiba batzuk proposatuko ditu. Eztabaida antzua da gainera, izan ere legediak ez baitu ematen aukerarik gaur eguneko zabortegiak irekiak mantentzeko. Legez kanpokoak izango dira. Erraustegia ez da alternatiba ordea, inondik inora. Are gutxiago helburua “vertido cero� denean zuek esaten duzuen bezala. Hori gezurra da. Erraustegia airea kutsatzeaz gain bere zepa eta errautsak (zabor toxikoak direnak) nonbait isuri behar dira eta erraustegia egingo balitz non isuri erabakitzeko dago, Gipuzkoako lekuren batean ala kanpoan isuri beharko litzateke errauts toxikoa. Nork nahi du hori bere etxe ondoan? Horrela Bilduk moratoria bat proposatzen du beste alternatiba batzuk garatzeko bidean, hain zuzen zero zabor norabidean, hondakinak

gutxitu, birziklatu eta berrerabiltzea da etorkizuna. Zabortegi klasikoek eta erraustegiak estrategia horren aurkakoak dira eta beraz Bilduk ez bata ez bestea ez ditu babesten. Bilduren konpromisoa da Udal eta Mankomunitate guztiek batera alternatiba bat eraikitzea, Gipuzkoa osorako eta ingurumena eta osasuna aintzat hartuko dituena. Beraz datozen hilabeteotan horri buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu marko hauetan. Guzti honengatik Bilduko Udal taldeak honako hau onartzea proposatzen du: Gipuzkoako Mankomunitateei eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari dei egitea denon artean hondakinen gaiari alternatibak proposatu eta bide berri bat erabakitzeko, non gaur eguneko zabortegien eta errausketaren bidea behingoz gaindituko diren. EMAITZAK - Aldeko botoak: 10 (EAJ-PNV, PSE-EE, PP) - Kontrako botoak: 5 (BILDU) (itzuli aurkibidera)

2011ko azaroaren 24ko udalbatza GAIA: GIPUZKOAKO LURRALDEKO UDAL EGOITZEN GESTIOAREN GAINEKO ESKUMENEI BURUZKO PSEEE-REN MOZIOA Azaldu nahi nuke gure iritzia aurkeztu duzuen moziaren inguruan: Mozioan aipatzen den bezala 155/2001 Dekretuak eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak adierazten dute zein den gehienezko epea eskumenak eta

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


finantzazioa artean.

banatzeko

erakundeen

2001eko dekretuak zehazki horrela dio: “herri administrazio eskudunek 2002ko abenduaren 31ra arteko epea izango dute instituzioen artean finantzaketa banatzeko, gizarte-zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera” Hamar urte pasatu dira aipatutako dekretua argitaratu zenetik (Ordundik. laugarren legeldian gaude eta oraingoan BILDUk agintzen badu ere, aurreko hiruretan Gipuzkoako Foru Aldundia EAJ-PNV-ren eskuetan egon da, beti ere PSE-ren laguntza zuzenarekin. Eta denbora luze horretan inoiz ez badu eskatu ere, orain Foru Aldundiari eskatzen dio araudiak diona bete dezan. Gaur egun indarrean dagoen Gizarte Zerbitzuei buruzko legeak (2008koa) horrela dio “Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean ekingo diote lege honetan ezarritako eskumenen banaketa benetan gauzatzeari” Hau da, ia bi urte pasatu dira eskumen banaketa eta finantza-doiketa eginak egon behar zirenetik (gobernu talde berriak urte erdia ez darama) Gaur aurkezten dezuen mozioaren nondik norakoak ondo ulertzeko ezinbestekoa da kontuan hartzea azaldutako testuingurua. Orain. Hori bai, aurretik esandakoak ez du kentzen, Foru Aldundiari dagokiola gai honi erantzutea, legeak horrela baitio, baino hau bezain argia da legeak diona ez betetzeak sortu duen egoera ezin zaiola leporatu Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernu talde berriari.

Bestalde jakina da, eta datu hau oso inportantea da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromezua dela sei hilabeteko epean, proposamen bat aurkeztea gaur egungo udal eta foru gizarte-zerbitzuak berrantolatzeko eta berfinantzatzeko, eta hitza eman duela egoitzak kudeatzen dituzten udalekin elkarrizketa prozesu bat irekiko duela. Hori alde batetik, bestetik bostgarren puntuari dagokionez, konkretuki, bailarako egoiliarrentzako plazen beharrari dagokionez, ados gaude Gipuzkoako Foru Aldundiari adierazi behar zaiola behar hau ezin duela ahaztu eta lehentasunekoen artean mantendu behar duela zerbitzu hori beteko duen proiektua. Gainera, unea iritsitakoan Udalarekin eta herritarrekin batera beharrak eta aukerak aztertzea eskatuko genioke. Kontua da ordea uste dugula Elgoibarko Udala kasu honetan kontraesanetan erortzen ari dela edo gutxienez informazio kontraesankorrak zabaldu dituela. Alde batetik, Foru Aldundiari exijitzen zaio, eskumena berea behar lukeenez, lehen bai lehen bere gain har dezala San Lazaro egoitzaren defizita eta proposamen bat egin dezala. Onartzen du egin beharreko egoitza berriaren proiektua Foru Aldundiari dagokiola, baina era berean, aldebakarreko erabakiak eta gastuak hartzen ari da, elgoibartar guztiok ordaindu beharko ditugunak. Ez dugu uste inongo zentzurik daukanik Udalak Pilarreko eraikina eraisteko azaldu duen nahiak. Gutxiago duela hilabete batzuk Udalaren esku, aparkalekuak eta gune komertzialaren eraikuntza baino ez leudekeela adierazi eta gero. Bizi dugun krisi egoeran ezin daiteke justifikatu erabilgarri dagoen eraikin bat botatzea, inork ez

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


dakienean noiz arte ez den berriro eraikiko. Aurrekontuen lanketan murgildurik gaude, eta gero etorriko dira murrizketak eta gainerakoak. Guk argi daukagu zein diren lehentasunak eta zein ez. Gizarte zerbitzuetan adibidez, beharrak biderkatu egin dira bizi dugun krisi egoeran eta ezingo genuke ulertu diru hori horren era baldarrean xahutzea. Guzti honegatik abstenitu egingo gara mozio honen aurrean. EMAITZAK -Aldeko botoak: 10 (EAJ, PSE-EE, PP) -Abstentzioak: 6 (Bildu) (itzuli aurkibidera) GAIA: EUSKARAREN EGUNA DELA ETA, BILDUREN MOZIOA Pertsonak, hizkuntzak eta kultura guztiak berdinak dira duintasunean. Guztiak behar dute berdintasunezko estatusa eta parekotasunezko egoera, mendetasunik gabe bizitzeko. Horretarako, hizkuntza bakoitzari dagozkion nagusitasuna eta iraunkortasuna bermatu behar zaizkio bere lurralde osoan. Euskaraz bizi den Euskal Herria gauza ona da denontzat. Ez du arriskuan jartzen euskaldunaren erdara(k). Ezta gaztelania eta frantsesaren garapen osoa ere euren lurralde historikoetan. Espainiak eta Frantziak ordea, gaztelania eta frantsesa inposatzen dituzte Euskararen Herrian eta trabak jartzen, euskaraz bizitzeko. Traba politikoak, juridikoak, ideologikoak, kulturalak eta soziolinguistikoak. Euskal Herrian ireki den aro politiko berri honetan, hizkuntz gatazka konpontzea, lehentasunezkoa da. Hitz

egin behar da hizkuntz asimilazioaz. Euskal Herrian gertatzen den gaztelania eta frantsesaren hedatze sozial izugarriaz. Bereizi behar dira, zein den hizkuntza horien zati onuragarria, euskal herritarrentzat, euskaldunentzat eta Euskal Herriarentzat-, eta zein zati asimilagarria. Euskal Herriak du hitza eta erabakia. Herritarrok gara euskara erabiltzeko eta Euskal Herri euskalduna berrosatzeko eragile, babesle eta berme. Horrenbestez, ezinbestekoa da herri gogoa indartzea. Euskararen alde egotetik “euskaraz bizi nahi dut”era pentsamendu aldatzea eta erdaraz egitetik “euskaraz egitera” portaera jiratzea eta eguneroko ohitura bihurtzea. Beharrezkoa da, Elgoibarko Euskera Biziberritzeko plan Nagusian eta Euskararen Udal Ordenantzan jasota geratzen den bezalaxe, gaurdanik, gure udalerri honetan, euskarazko elebitasuna+ praktikan jartzea eta norabide horretan Udal honek ondorengo konpromisoak hartu eta deialdiak luzatu nahi ditu: 1.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen euskalduntzea bultzatu eta bermatzeko. 2.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen langileen lehen hitza beti euskaraz izan dadin. 3.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere barne funtzionamendua euskaraz izan dadin. 4.- Udal honek udalerri honetako euskal komunitateak dituen hizkuntza eskubide indibidual eta kolektiboak bermatze aldera, gure herrian eta atal

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


zein arlo ezberdinetan, euskaraz bizitzeko eskubidea helburu duen plangintza integrala garatzeko konpromisoa hartzen du. EMAITZAK -Aldeko botoak: 13 (EAJ, Bildu) -Aurkako botoak: 3 (PSE-EE, PP) (itzuli aurkibidera)

2011ko abenduaren 15eko udalbatza GAIA: EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIAREN 2007-2011 ALDIKO PLAN ESTRATEGIKOAREN INDARRALDIA LUZATZEA Bilduko bozeramailea den Ibarzabal jaunak dio, gauden garaian egonda, garbi dago ezinezkoa dela datorren urterako izan dezakegunik plan berri bat, eta luzapena izango dela dagoen irtenbide bakarra, eta alde horretatik gure botoa baiezkoa izango da. Bestalde, adierazi nahi du garbi daukagula ezin garela inolaz ere geldirik egon, eta are gutxiago bizi garen egoera berri honetan. Pentsatzen dugu oso momentu egokian gaudela, baldintza politikoak badaudelako euskararen normalizazioan aurrerapauso sendoak emateko. Konkretuki, oso momentu aproposa iruditzen zaigu, bai euskararen ordenantza keta plan estrategikoak aztertzeko, behar diren egokitzapenak planteatzeko eta bere osotasunean betearazteko konpromisoa berresteko. EMAITZAK Bozketa egin ondoren, proposamena aho batez onartu da (itzuli aurkibidera)

GAIA: AUREKONTUAK TRAMITAZIOA

2012.

Bildu taldearen bozeramailea den Ibarzabal jaunak adierazi nahi du bere taldearen desadostasun osoa 2012rako aurrekontuak nola tramitatzen ari diren ikusita. Denok ados gaude aurrekontuen onarpena dela urtean zehar Udalak hartzen dituen akordio garrantzitsuenetariko bat, berak markatzen baitu urte osoko dinamika eta bertan sartzen direlako udal baten lehentasunak. Hain garrantzitsua izanik, pentsatzen du bere tramitazioari arreta berezia eman behar zaiola. Orain arteko tramitazioari begiratuz, ikusten da aurrekontuen lehen ukitua izan zela azaroaroaren 25ean Legealdi Planaren batzordean, eta bertan azaltzen zirela soil soilik udal gobernuak zituen iriszpideak, bi konkretuki: bigarren kapituluko zati bati eta laugarren kapituluari, %10eko jaitsiera aplikatzea, eta inbertsioen murrizketa. Bertan, aktan jasota geratu zen bezalaxe, agindu zen ahaleginduko zela astearteko, abenduaren 13ko batzorderako izango genuela aurrekontuen proposamena. Ez da horrela izan, eta azkenean, badirudi, bihar izango dugula aurrekontu horien berri, hau da, abenduaren 16an. Alkateak adierazi izan digu, asmoa dela aurrekontuak onartzea urtarrileko batzarrean, Bestalde, esan behar da, aurrekontu horiek ez direla pasatu inolako batzordetik. Beraz hilabete eskas daukagu aurrekontu horiek lantzeko, tartean Gabonak daudelarik, oso garai egokiak lanerako.

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Baldintza hauetan oso zaila da guretzat dagozkigun betebeharrak behar bezala betetzea, eta baita ere, noski, herritarrentzat prozesu honetan parte hartzeko aukera, formazio minimo batekin, ba uste dut ateak guztiz ixten direla. Legealdi honetan ez da lehenengo aldia esaten duguna, parte-hartzea aldarrikatzea, aldarrikatzen den bezalaxe proposatu duzuen legealdi planaren lehen ardatzean, ba ez baldin bazaio horri beharrezkoak diren bitartekoak eskaintzen, itxurakeri hutsean gelditzen dela, eta zoritxarrez pentsatzen dugu ez dela izango azkeneko aldia esaten duguna berriro. Beraz, gure kexa eta desadostasuna agerian utzi nahi dugu. (itzuli aurkibidera)

2012ko urtarrilaren 26ko udalbatza GAIA: 2012KO AURREKONTUEN ONARPENA. BILDUREN OSOKO EMENDAKINA Bilduko bozeramailea den Ibarzabal jaunak hitza hartu du, eta aipatu du Alkateak esan duen bezala, osoko zuzenketa eta 25 zuzenketa partzialak sartuta genituen, eta ikusita zuzenketa partzialak aurrera ateratzeko inongo aukerarik ez dagoela, EAJren postura jakinda, zuzenketa horiek erretiratzen ditugu eta osoko zuzenketa mantentzen dugu. Osoko zuzenketaren esplikazioarekin batera, zuzenketa partzialen bitartez aurkezten ziren gure poposamenak ere azalduko ditut. Bildu Elgoibarrek adierazi nahi du bere ezetza aurrekontuen osotasunari

Lehenik eta behin, aurrekontu proiektua lantzeko eta proposamenak aurkezteko jarraitutako prozedura guztiz itxia izan da eta ez du inongo biderik eman parte hartze prozesurik irekitzeko. Bestalde, Elgoibarko Udalak plazaratu dituen 2012. urterako aurrekontuek ez dutelako, gure herriaren gehiengo abertzaleak eta ezkertiarrak dituen lehentasunak behar bezala jasotzen. Eta, aurreko baldintzak betetzen dituzten aurrekontuak posibleak eta beharrezkoak ikusten ditugulako aurrekontu hauek atzera botatzea eskatzen dugu Lehen puntuari dagokionez, prozedurari dagokionez, honako aurrekontu hauen ibilbidean hiritarren partaidetzarik ez da posible izan, ez da inolaz ere bideratu. Are gehiago udal talde politikoen partaidetza mugatu besterik ez da egin ez baitira beharrezkoak diren bitartekoak jarri (informazio nahikoa, denbora, bideak eztabaidarako...). Ez naiz puntu honetan gehiegi luzatuko emandako prozesuaren detaileetan sartuz, aurreko udalbatzarrean garbi geratu baitzen gure postura, eta luze eztabaidatu bait genuen. Gai honi dagokionez txarrena da azken urteotan ez dela aurrera pauso txikienik ere eman. Kuriositatez aztertu ditugu aurrekontuak onartu ziren aurreko legealdiko 4 plenoak word-ek duen bilatzailea erabiliz eta ikusi daiteke EAJko ordezkariek (alkatea eta bozeramaileak) ez dutela partaidetza edo antzerako hitza inoiz erabili bere interbentzioetan. Beste udal taldeen interbentzioetan ohikoagoa izan da, baina geure buruari

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


galdetzen diogu zertan geratu diren udal gobernu hau osatzen duen PSE-ren 2008ko udalbatzarrean entzundako hitzak: “beharrezkoa da partaidetza egoki batzuetarako bideak jartzea. Ziur gaude horrela egingo balitz elgoibartarrek aurrekontuak heureak balitzen hartuko lituzkeela”. Garbi dago horrela ez dela egin, beraz atera ditzagun konklusioak. Edukiari dagokionez, prozedurari egindako kritika orokorraz haratago, azaldu nahi ditugu EAJ-PSE udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuarekin ditugun desadostasunak eta egiten ditugun proposamenak funtsezkoak iruditzen zaizkigun ardatzak oinarritzat harturik. I. ARDATZA: KALITATEZKO SISTEMA PUBLIKOA Nazioarteko korporazio erraldoi eta bankuen boterean oinarritzen den sistema honek, urte luzeetako borroken lorpenak zalantzan jarri eta hamarkadetako atzerakada sozial baten atarian jarri gaitu. Sistema publiko ororen aurkako eraso bortitza ari gara ikusten. Bitarteko politikoak, estatuak barne, merkatuaren interesen menpe jarri dira erabat. Diru publikoaz baliatzen dira, beraiek eragindako zuloak betetzeko, eta krisiaren pisua, gutxien dutenen bizkarrera ari dira botatzen. Egoera horren erdian aurkitzen da Euskal Herria. Aldaketa politiko eta sozial batetarako inoiz baino aukera eta premia handiagoa dugu. Madriletik eta Parisetik inposatutako ukazio politiko eta sozialak ezin ditugu onartu. Egoerak gure herritarrengan, gure udalengan, eragin zuzena du.

defentsan urrats bateratuak emateko beharra ikusiz Udal langilegoaren eskubideak eta zerbitzuaren kalitatea bermatuko dituen akordioak bultzatu nahi ditu udal guztietan. Eta kontestu honetan, hona hemen gure proposamenak: Alde batetik proposatzen dugu Soldaten igoera: Urteko KPIa igotzea 45.000 €-ko soldata gordina baino txikiagoa jasotzen duten langileei. Igoera hau %50a proportzionalean eta %50a linealean gauzatuko genuke.

modu modu

45.000 €-ko edo handiagoa duten langileen soldata izoztu egingo zitzaien. Bestalde, ez dugu prestakuntzarako dagoen honelako jaitsiera izatea:

onartzen partidan,

Udal gobernuaren aurrekontuetan partida hau %53a jaistea proposatzen da. Ez gara ari hitzegiten diru kopuru handietaz (4.000 € nahikoa izango litzateke partida hori mantentzeko) baina jaitsiera proposamen honek gure ustez oso ondo islatzen du egungo udal gobernuak pertsonalaren kudeaketaz eta zerbitzu publikoaren inguruan dituen lehentasunak. Are gehiago ikusterakoan 2011ko aurrekontuetan prestakuntzarako zegoen dirutik %20a besterik ez dela erabili (Behin behineko datuak). Hau bakarrik gerta daiteke udaletxetik ez delako errazten edota bultzatzen langilegoen etengabeko prestaketa. Sarritan entzun diogu alkateari prestakuntza eta berrikuntza aldarrikatzen gizartearen motorrak direla arguiatuz. Badirudi honek ez duela etxerako balio.

Bilduk, sistema publikoari egiten ari zaion erasoa ikusirik, eta beronen http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Pribatizatutako zerbitzuen munizipalizazioa: bideragarritasunaren azterketak Udal honetan hainbat eta hainbat zerbitzu pribatizatuta daude (garbitzaileak, lorazainak,... Frogatu gabe dagoen argudio bat erabiliz, alegia enpresa pribatuak administrazio publikoak baino eraginkortasun handiagoz eskaintzen dituela zerbitzuak eta enplegu duinari inongo bermerik eman gabe. BILDUK, udal zerbitzuen munizipalizazioa bultzatzea proposatzen dugu, hauen kalitatea, bai zerbitzuarena , bai enpleguarena, kudeaketa zuzenari lotuta dagoela sinesten dugularko. Konkretuki pripatizatutako zerbitzuen bideragarritasun azterketak egitea proposatzen dugu publifikatzeko aukerak eta bideak aztertzeko asmoz. II. ARDATZA: BESTE KULTURA POLITIKA BATEAN OINARRITZEN DEN EREDUA Gardentasunean eta parte hartzean oinarritutako udak kudeaketa bultzatu nahi dugu. Ez dugu ulertzen bata besteari gabe. Gardentasunari dagokionez zer hobetu badaukagu. Ez da gure ustez nahikoa esatea informazio hau publikoa da eta eskatuz gero emango zaizu. Udala eragile aktiboa izan behar du eta bere esku dauden bitarteko guztiak erabili behar ditu udal jarduera (kontratazioak, dirulaguntzak, programak) herritarren eskura jartzeko. Momentu oro herritarrek jakin behar dute (edo jakiteko aukera izan behar dute) udaletxean zertan ari dan, zein irizpideekin banatzen diren dirulaguntzak, zertan gastatzen diren...

Dirulaguntzetan konkretuki garrantzi haundia du ziurtatzea ematen direla publizitatea, gardentasuna, norgehiagoka, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminazio eza printzipioetan oinarrituz. Sarritan aipatu dugu herritarren partaidetza aldarrikatzea bitartekorik eskaini gabe itxurakeri hutsa dela. Horregatik parte hartze prozesuak bideratzeko partida berri bat proposatzen dugu udal honek duen kudeaketa eredua aldatzen joateko asmoz. 2012rako ,sail bakoitzean iriki daitezkeen prozesuaz gain, bi prozesu parte hartzaile bultzatu nahiko genituzke: Herri partaidetza arautuko lukeen ordenantza bat sortzeko eta 2013rako aurrekontu parte hartzaileak antolatzeko. Azkenik, udala osatu zenean defendatu genuen bezala proposatzen dugu Alkateak eta Alkateordeen soldatak eta zinegotziok eta udal taldeek ditugun dietak % 20a murriztea. Gaur egun ordaintzen diren kantitateak ez datozte bat herrigintzarako eta zerbitzu publikoen kudeaketarako ditugun irizpideekin, are gutxiago bizi dugun egoera ekonomiko honetan. Murrizketa honen bitartez 60.000 â‚Ź baino gehiago izango genituzke beste behar batzuk betetzeko. III. ARDATZA: EUSKAL ERAIKUNTZAREN ALDE

HERRIAREN

Euskal Herriaren eraikuntzan lan egingo duen instituzio nazional bat beharbeharrezkoa dugu. Instituzio horren lana izan behar du euskal herritarron eskubide sozial eta politikoak defendatzea. Gure apostua garbia da, instituzio hori Udalbiltza da:

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Udalbiltza finantziatzen lagunduko duen 15.000 euroko partida berri bat proposatzen dugu. IV. ARDATZA: GEHIEN DUTEN SEKTOREEN ERANTZUTEA

PAIRATZEN BEHARREI

Egun, herritarrengan eragin zuzena duen krisialdi egoera honetan, gizarte politikak lehentasuna izan beharko luke batez ere kalteak arintzeko eta krisia gehien pairatzen duten sektoreen beharrei erantzuteko. Hau horrela izan dadin honako proposamen hauek aurkezten ditugu: Larrialdiko gizarte laguntzen partida igotzea. Gaur egungo kopuruarekin ezin izan da 2011ko beharrei behar bezala erantzutea eta garbi dago ez dela ere nahikoa izango 2012koei erantzuteko are gehiago diru-sarreren berme errenta jasotzeko baldintzak gogortu egin direnean. Ez dugu onartzen etxez–etxeko zerbitzuan egon den murrizketa. Partida hau mantentzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, gaur egun eskaintzen diren zerbitzuak ziurtatzeko eta herritarren beharrei egokitutako zerbitzu integrala izatera heldu ahal izateko. Gizarte-politikan gardentasuna ezinbestekoa da denok ditugun eskubideak bermatzeko. Gure lehentasunetako bat informazio kanpaina bat antolatzea izango litzateke norberak eskatu ditzakeen laguntzen berri izateko. Laguntzak zeintzuk diren eta hauek lortzeko zeintzuk diren bideak denon esku egon behar dira. Ez dadila inor kaltetua irten informazio faltagatik. Baita ere beharrezkoa ikusten dugu herriaren pobreziaren mapa zehatz bat

izatea udal programak era eraginkor batean diseinatu ahal izateko. Azkenik etorkinak herri proiektuaren parte aktibo bilakatzeko bitartekoak landu behar ditugu: beraien asoziazionismoa bultzatuz, euskalduntze planak eskainiz etab. Horretarako partida berri bat ere aurreikusten dugu inmigrazio plan bat herrirako egokitzeko. V. ARDATZA: EUSKAL EUSKALDUNA BERROSATZEA

HERRIA

Ez dugu ulertzen Euskal Herria euskararik gabe, eta horregatik ahalegin berezia egin nahi izan dugu beti bere normalkuntzan. Une egokia bizi dugu, baldintza politikoak badaude, legegintzaldi hau baliatu behar dugu euskarak aurrera egin dezan. Ahalegin berezia egin behar dugu. Orain arte egindakoa aztertu eta eta euskara planak eta euskeraren ordenantza egokitu eta bere osotasunean betearazteko konpromisoa berrestu. Arlo honetan ere udalaren politika subentzio politika argi baten eta herriko taldeekiko elkarlanean oinarritu behar da Euskera gure lehentasunetako bat izanik dirulaguntzak bere horretan mantentzea proposatzen dugu. VI. ARDATZA: JASANGARRITASUNEAN ETA GARAPEN OREKATUAN OINARRITUTAKO HERRI GARAPENA Bi dira gure programaren oinarriak arlo honetan: jasangarritasuna eta garapen orekatua. Eta honako hauek dira guretzak lehentasuna duten esparruak: Etxebizitza.

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Elgoibarren dauden etxebizitza hutsak eta elgoibartarrek duten etxebizitza beharrak uztartuko dituen azterketa serio bat egitea da poposatzen duguna, ondoren alokairu politika bultzatuko dituen neurriak hartu ahal izateko. Mugikortasunari dagokionez, ez dugu ikusten udal gobernuak atal honetan ikuspegi orokor bat duenik non arlo honetan eragina duten elementu guztiak kontuan hartzen diren modu koherente batean. Gainera azken urteotan hartutako hainbat erabaki (Guasseko aparkalekua, Emugi proiektua) zalantzan jartzen ditugu ez baitaude behar bezala kokatuta plan orokor batetan. Orain arteko emaitzak behintzat ez dute itxaropentsuak izateko arrazoirik ematen, are gehiago proiektuen kostoa ikusita. Mugikortasun esparruan bidegorri Sare potente bat ezinbestekoa ikusten dugu, hiri-gunea, auzoak eta eta industri guneen arteko irisgarritasuna ahalbideratuko duen sarea. Foru Aldundiarekin elkarlanean jorratu behar den lehentasunezko lan–ildoa. Atal honetan ere beharrezkotzat jotzen dugu hirigintza oztopoen ezabaketa politikaren jarraitzea eta horretarako partida bat sortzea proposatzen dugu. Ondareari dagokionez alde zaharra eraberritzeko planek ez dute kabidarik aurrekontu hauetan. Gure ustetan berebiziko garrantzia du herriak dituen ondare historikoak mantenentzea, eraberritzea eta sustatzea. Baditugu herrian eta auzoetan hainbat ondare babes berezia behar dutenak, adibidez; alde zaharra, olaetxeko dorrea, altzolako bainuetxea,‌ beharrezkoa ikusten dugu partidak finkatzea behar guzti hauei piskanaka erantzun bat emateko.

Ekipamendu eta zerbitzuei dagokionez, ezin dugu inolaz ere onartu Pilar Ikastetxea botatzea egoera honetan. Gau egungo egoera ekonomikoak eta etorkizunari begira dauden aurreikuspenekin erokeria bat iruditzen zaigu horrelako azpiegitura bat botatzea. Ez daukagu inongo ziurtasunik legealdi honetan posiblea izango den proiektua aurrera eramatea. Zergatik bota hain baliagarria izan daitekeen eraikuntza bat herriaren beharretarako, jakin gabe proiektua noiz gauza daitekeen? Inguru kudeaketa. Azken urteetan hiri hondakinen kudeaketa eztabaidagai izan da Gipuzkoan. Denok onartuko dugu hondakinak gaika bildu behar direla erreziklatu ahal izateko eta baita ere autokonpostajearen bitartez hondakin zati garrantzitsu bat hondakinen zirkuitutik atera dezakegula. Gainera, pentsatzen dugu udala herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea izanik erangikorrena ere dela eta bere inplikazioa arlo honetan oso inportantea dela. Horregatik proposatzen dugu udalak kudeatu dadila autokonpostajea bultzatuko duen programa/zerbitzu bat. Seguru gaude hondakinen zirkuitutik aterako genuen hondakin kopurua asko igoko litzatekela denbora gutxitan, gure inguruan eman diren hainbat esperientziak erakutsi duten bezela. Ildo beretik proposatzen dugu ere partida berri bat sortzea hondakinak biltzeko atez-ateko sistemaren bideragarritasun azterketa bat egiteko Elgoibarko herrirako.

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


VII. ARDATZA: HERRIKO ERAGILEEKIKO ELKARLANEAN OINARRITUTAKO KULTURA POLITIKA Gure helburuak: Herri bizi eta dinamikoa bultzatzea, azpiegitura eta bitarteko nahikoekin gure elkarteen eta sortzaileen lana sustatzea eta guztion eskura egongo den kultur eskaintza zabala eta aberatsa bermatzea. Kultur eredu parte hartzailea bultzatu nahi dugu, kultur eragileen sarea indartuz eta herriko sortzaileen lan baldintzak hobetuz. Arlo honetan gure erreferentziazko proiektua Aita Agirre: Kultur Gunea da. Bai eraikuntza bai inguru guztia kultur jarduera ezberdinak alojatzeko gune aproposa iruditzen zaigu. Eta legealdian zehar ahaleginduko gara horrela izan dadin. Baina bitartean ezin gara geldirik egon. Lehenbizik proposatzen dugu gure herriko elkarte eta sortzaileen lokal eta espazio beharrei erantzun behar zaiela horretarako udalak dituen hainbat eta hainbat azpiegitura erabiliz eta egokituz. Aurrekoa noski elkarlanari eta subentzio politika argi bati lotu behar zaio. Ildo berdinatik partida berri bat proposatzen dugu herriko sortzaileen lanak erakusteko aukera emateko eta bide batez herriko giroa indartzeko. Azkenik gure herriak badu azpiegitura garrantzitsu bat askoz etekin handiagoa atera behar zaiona. Herriko antzokia ezin da izan bakarrik urtean zehar egun jakin batzuetan ikuskizun eszeniko edo audiobisualak eskaintzen duen zentro bat. Ez da nahikoa gure ustez eskaintza lantzea.

Alde batetik herriko antzerki talde eta zaleekin elkarlana bultzatu behar da, bai talde horien jardueretarako espazioa eskainiz (tailerrak, ensaioak..), bai beraien kolaborazioa eskatuz sustapen eta zabaltze programak bideratzeko. Eta guzti hau plangintza orokor baten integratu behar da Herri Antzokiko eskaintza ailegatu dadin herritar gehiengoarengana. Horregatik ez gaude batere ados publizitate eta propagandaren partida kulturatik alkatetzaren sailera pasatzearekin. Diru guztia alkatetzaren sailan batzearekin lortzen dena da Udala bera hobeto saltzea baina ez kudeatzen dituen programak, horiek ezkutatuagoak geratzen baitira. Horregatik proposatzen dugu diru hori kulturara bueltatzera eta plangintza orokor batetan integratzea non helburua Herri Antzokiko jarduera sustatzea eta ikusleengana heltzea izango den. Eta berdin proposatzen dugunean partida bat helburu berdinarekin ongizate sailan. VIII. ARDATZA: HEZKUNTZA Elgoibarko Udalaren esparruko irakaskuntzan inplikaturik dauden sektore guztien kontsulta eta partaidetza organoa sortzea proposatzen dugu, Herriko Eskola Kontseilua alegia. Bertan herri mailako hezkuntz komunitateko partaideak (Irakasle, ikasle, guraso, langile ez irakasleak, orientatzaileak e.a ) egongo lirateke ordezkatuak eta bitarteko oso baliogarria izango litzateke hezkuntza mailan inplikaturiko sektore guztien elkar lana bultzatzeko, herri mailako

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


planifikazioa arlo honetan bideratzeko, herriko beste erakundeekin interlokuzio zuzena izateko. IX. ARDATZA: BERDINTASUNA Udaleko jardueraren esparru guztietan beti ere genero ikuspegia txertatzen ahaleginduko gara, bermatzeko era honetan erantzun transbertsala ematen zaiola eremu guztietan gauzatzen den arazo bati. Arlo honek garrantzi nahikoa duela uste dugu Berdintasun teknikarien plaza sortzeko. Gaur egun ez dago aurreikusita uda erroldan. Berdintasun plana behar bezala garatzeko ere partida haunditzea eskatzen dugu. X. ARDATZA: KOOPERAZIOA

NAZIOARTEKO

Azkenik, proposatu nahi dugu, garapen bidean herriekin lankidetza bultzatzea, garapen ekonomiko edo sozialerako edota sentsibilizaziorako egitasmo eta programak sustatuz, finantzatuz edo kudeatuz. Laguntza hau bideratzeko erkunde aproposa EUSKAL FONDOA ASOCIACION DE ENTIDADES LOCALES VASCAS COOPERANTES, izan daiteke

2012ko otsailaren 23ko udalbatza GAIA: HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRAREN BEHIN-BEHINEKO ONARPENA Bilduko taldeko zinegotzia den Elustondo jaunak dio, ezusterik izan ezean gaur hemen onartuko den Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren dokumentua oraindik euskaratuta ez egotea da aipatu nahi dugun lehen puntua. Gaur eta hemen, bozkatu behar den egunean eta tokian, oraindik, ez dugu aukerarik izan txosten definitiboa euskaraz irakurtzeko. Sarritan, lanerako beharrezkoak diren txostenak gaztelera hutsean izaten ditugu, gaiak euskaraz lantzeko bideak oztopatuz. Hori bai, normalean azkenengo momentuan agertzen dira euskarazko bertsioak, itxura zaintzeko besterik ez bada. Oraingo honetan hori ere ez. Benetan grabea iruditzen zaigu. Gaia zenbat eta garrantzitsuagoa izan, orduan eta larriagoa.

- Aldeko botoak: 6 (Bildu) - Aurkako botoak: 10 (EAJ, PSE, PP)

Ezin ditugu zenbait gai apaingarri gisa erabili: euskara, parekidetasuna, ekologia, parte hartzea. Lanaren diseinoaren barruan ez baldin baditugu txertatzen beti gertatuko da zerbait, beti suertatuko da behar haundiago bat albo batera uzteko.

(itzuli aurkibidera)

Oraingoa da adibide ezin hobea.

Hauek dira gure postuaren oinarriak. EMAITZAK

Gaur bozkatzera goazen HAPO-ari dagokionez, gure botoa ezezkoa izango da. Batez ere Elgoibarko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak urrratu egiten dituelako, planak berak aldarrikatzen dituen jasangarritasun irizpide ororokorrak, eredu desarrollista bat planteatuz eta neurrigabeko http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


etxebizitza kopurua eta industria lurrak aurreikusiz. Uste dugu hasiera batetik egiten den diagnostikoa ez datorrela bat herri honek dituen behar errealekin, are gutxiago azken urteetan eman den bilakera sozioekonomikoa ikusita. Adibidez, HAPOak eskaintzen dituen datuak pisu berrien beharra justifikatzeko ez dira errealak: Diagnostikoa egiterako orduan, planteamendu honek 3 biztanleria hazkunde hipotesi maneiatzen ditu: (hirurak %6 eta % 16an artean). Konparatu ditzagun datu hauek hainbat erakundeek eginiko proiekzio demografikoekin: Instituto Nacional de Estadistica-k %1,99ko igoera aurreikusten du Espainiar estaturako. EUSTATEK aldiz, %1,74 gure Euskal Autonomi Erkidegorako Lehendakariaren Aholkularitza Batzordearen estimazioetan %0,02ko jaitsiera aurreikusten da, baita ere gure erkidegorako. EUSTATek igoera.

Gipuzkoarako

%0,76

ko

SiiS Dokumentazio eta Ikerketa zentroak % 1,64 Debabarrenerako Arrasateko Udalak proposaturiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean %0,66ko igoera. Aldea nabarmena da. Agian Elgoibarren hazkundea berezia izango da?? Agian besteak baño gehiago haziko gara??? Nork sinistu hori? Guk ez behintzat. Beraz, ez dago inongo korrespondentziarik aurreikusitako etxebizitza berrien eta biztaleriaren hazkundearen artean.

Ez gaude gure herria etxebizitza blokez betetzeko prest, are gutxiago beharrezkoak ez direnean. Kalitatezko zerbitzuak, kalitatezko enpresak, kalitatezko medioak, kalitatezko ingurua eta batez ere kalitatezko bizitza edukiko duen herri bat nahi dugu, eta ez neurrigabe infiniturantz haziko den herri bat. Hapoaren helburuak irakurtzerakoan, eraikuntza neurrigabea akotatu edo mugatu behar dela ulertzen da; “Garantizar el acceso a una vivienda digna y asequible”, “Conseguir un modelo urbano coherente y funcional”, “proteger y preservar el patrimonio cultural y el paisaje”, “ El desarrollo y transformación urbana, no sea entendido solamente desde el punto de vista desarrollista” Ondorioak eta planeamendu zehatza ikusitakoan aldiz, guztiz kontrakoa, etxebizitzen eraikuntzari ateak parez pare irekitzen dizkio 1216 etxebizitza berri egiteko aukerakin. Eta noski, hau ez da gure apostua. Hala eta guztiz positibotzat jotzen ditugu Urazandiberri eta Kaminerokoaeren berrantolaketa. Baina noski, beste irizpide batzuetan oinarrituta (etxebizitza askoz gutxiago, espazio libreak, ekipamenduak, ibaiaren berreskuraketa...). Gainera ez dugu ahaztu behar Elgoibarren 500 etxebizitza baño gehiago daudela hutsik. Jarduera industrialentzako lurrekin berdina gertatzen da, HAPOan esaten da: “Esta clasificación de nuevos suelos se estudia en función de la demanda real de suelo para actividades industriales existente en el municipio” baña ez da gehiago zehazten. Zein

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


behar daude ba??? 311.822 proiektatzeko beste bai???.

m2

GAIA: BILDUREN MOZIOA, GAROÑAKO ZENTRAL NUKLEARRARI BURUZKOA.-

Mintxetako 48 futbol zelairen tamañaz ari gara. Ondo dago industrial jardueretarako lurrak eskeintzeko aukera edukitzea, baña hau ere zein preziotan????.

“2006. urtetik, Garoñako zentral nuklearra Espainiar Estatuko zentralik zaharrena da. 1971. Urtean jarri zuten martxan eta 40 urteko balio-bizitzarako izan zen diseinatua, eta epe hori iazko martxoan gainditu zuen.

Baina ez gaude Hapo honen aurka bakarrik ez dagoelako oinarritua herri honek dituen beharretan. Hiri Antolamendurako Plan Orokor batek ez dio soilik erantzun behar aurreikusten den etorkizunari, baizik eta batez ere nahi dugun etorkizuna diseinatzeko balio behar du, bideak emanez errealago edo posibleagoa izateko. Eta guk dugun eredua gure herrirako ez da inolaz ere islatzen onartuko duzuen Plan Orokor honetan. Aurrekontuetan esan genuen bezala beste Elgoibar bat posiblea da. Herri jasangarria eta orekatua. Bizitzaren herria.

kalitatean

oinarritutako

Etxegintzan espekulazioari bideak itxiko dizkion lurzoru politika izango duena. Etxebizitzarako eskubidea bermatuko duena herriko espazio ireki guztiak eraikuntzaz bete gabe. Lehentasuna emango diona eraikitako ondasunaren birgaipenari, alde zaharra eraberritzeko planak bideratuz eta herriak dituen ondare historikoak mantenduz, eraberrituz eta sustatuz. Hau honela izanda gure botoa ezezkoa izango da. EMAITZAK - Aldeko botoak: 10 (EAJ, PSE-EE, PP) -Kontrako botoak 6 (BILDU) (itzuli aurkibidera)

Bere jardueran behin eta berriz izan dituen matxurak zentralak segurtasun arazo larriak dituelako froga dira, eta honi, korrosioaren ondorioz sortutako pitzadura arazoa gehitu behar zaio. Zentrala lanean jarraitzeak onartezina den arriskua suposatzen du ingurugiroarentzat eta segurtasun eta osasun publikoarentzat, arriskuan jartzen baititu istripu kasuan eraginak sufrituko lituzkeen inguruan bizi diren milioika pertsonen bizitzak. Arrisku hauetaz guztietaz jabeturik, Euskal Herriko, Arabako eta Gasteizko gizarteak, azken urteotan, behin eta berriz eta modu masiboan eskatu du zentralaren itxiera. Instituzioak ere, hala nola, Gobernu Autonomikoa, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala, azken hamarkadan sarri azaldu dira gai honen inguruan, Estatu Espainiarreko Gobernuari zentralaren itxiera behin eta berriz eskatuz. Frogatuta dago Garoñaren ustiatzeko baimena luzatzeak ez daukala justifikaziorik, izan ere, zentralaren ekarpen energetikoa dagoeneko bestelako sistema berriztagarriek betetzen baitute. Hala ere, azken urteotan Espainiar Estatuko Gobernu ezberdinak zentralaren bizitza luzatzen tematu dira, ingurugiroa eta milioika pertsonen bizitzak arriskuan jarriz. Halako erabaki bat Espainiar Estatuko Gobernuak,

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


zentralaren jabe diren, konpainia elektrikoen interes ekonomikoekiko mesede gisa baino ezin da ulertu.

- Aldeko botoak: 15 (EAJ, BILDU, PSEEE) - Kontrako botoak: 1 (PP).

Ekonomia ekologizatzea premiazkoa eta beharrezkoa da. Gure lurraldea jasangarria egiteak, Garoñaren jardueraren luzapenak suposatzen duen arrisku bizia ekiditera eraman behar gaitu. Era berean, energia iturri berriztagarrien aldeko apustu argi eta atzeraezina egiteaz gain, gaur egungo energia kontsumo maila birplanteatu behar dugu.

(itzuli aurkibidera)

Hau guztia kontutan izanda, honako adierazpena aurkezten dugu Elgoibarko Udalaren Osoko Bilkurak eztabaidatu eta onar dezan: - Udal honek Espainiar Estatuko Gobernuari eta bere Industria, Energia eta Turismo Ministerioari Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra berehala itxi dezaten dei egiten die. - Udal honek Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra geldiaraztea xede duen edozein ekimen babesteko konpromisoa hartzen du. - Udal honek zentral nuklearrek suposatzen duten arriskuen inguruko lanketa dibulgatzailea indartu eta sustatzeko konpromisoa hartzen du. - Kontsumoaren gutxitze eta energia iturri berriztagarrien erabileran oinarritutako energia aurrezpenaren aldeko apustu garbia egiten dugu. Energia sistema publiko batetik abiatuz. - Honako Osoko Bilkuraren akordioa posta bidez igorriko zaie Espainiar Estatuko Gobernuko presidente den Mariano Rajoyri , Industria, Energia eta Turismo Ministro den Jose Manuel Soriari eta zentralaren %50aren jabe den Iberdrola konpainia elektrikoari.” EMAITZAK

GAIA: GAZTE INFORMAZIO BULEGOA ETA GAZTE ASANBLADA.Bilduko zinegotzi Mendibil andreak hitza hartu du, eta esan du bi galdera dituela Eneko Etxeberria zinegotzi jaunarentzat. Alde batetik, gazte informazio bulego edo zerbitzuari buruzko gure kezka azaltzea, eta galdetzea hemendik aurrera zer helbururekin mantendu behar den gazte informazio zerbitzua. Ikusten da azken urteotan, eta oso urte gutxitan, zerbitzua joan dela dekaitzen, eta ez horrenbeste bertan lan egin dutenengatik, baizik egin den gestioagatik edo zerbitzu horri eskaini zaion arretagatik. Kontutan hartu behar da 2010eko irailean Udalak hartu zuela zerbitzuaren gestioa, eta ordurarte, berak dituen datuen arabera, 2009 urtean 702 kontsulta egin ziren eta 2011 urtean zehar 181 bakarrik izan ziren. Beste adibide bat jartzeagtik, 2010 urtean, urtarrila eta apirilaren bitartean 295 kontsulta izan zituen gazte informazio guneak, hau da azken urte osoan baino ehundik gora kontsulta gehiago. Horretaz gain, edukiari begiratuz gero, lehen zerbitzua ez zen mugatzen karnetak eta kontsultak egitera. Udalak gestioa hartu arte lau edo bost bidai egiten ziren, aurreko urtean bi egin ziren. Udalekuetara joaten zen gate informatzailea bertan gazteei jakinarztera zerbitzu hori existizen zela eta zer egin zezaketen han, eta hori gero ez da egin.

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Tonbola bat ere egin zen gazteek euren artean parte hartzeko, eta hori gero ez da egin. Beraz, gazteekin hartu eman zuzen bat zegoen lehen eta azkeneko urtean ez da horrelakorik aurrera eraman. Eta ez du uste hori langilearen araberako gauza izan denik, baizik eta egin den gestiogatikan. Udalak bere gain hartu arte informatzaileak, 37’5 orduko dedikazioa zuen astean zehar, eta gero 20 ordura pasatu zen. Horretaz gain lehen Kultur Etxean egon zen zerbitzu hori, eta gero Udaletxera pasatu zen, eta orain ez dakigu nora pasatuko den. Orduan, uste dugu horrenbeste murrizketa egon ostean eta orain gero eta murrizketa gehiago izanik, ez daukagu garbi zein den gazte informazio zerbitzua Elgoibarren mantentzearen helburua. Benetan nahi badugu zerbitzu horrekin aurrera egitea, eraman duen traiektoria ikusirik, uste du atzera egin beharko litzatekeela eta benetazko garrantzia eman zerbitzu horri. Bestela zuzenean onartu zerbitzu horri ez diogula sentzurik ikusten, edo zerbitzu horrek ez duela garrantzirik eta orduan horrela hartu.

Mendibil andrreak dio bigarren eskaera dela gazte asanbladarekin harremana ahalik eta azkarren berreskuratu dadila, batzordean esan zuten bezala. Otsailaren 6ko batzordean, lehendabizikoz aipatu nuen gaia, eta buruz uste nuen bi urte izango zirela gazte asanblada eta Udalak hitzarmena sinatu gabe zutela, baina gazte teknikariari azken hitzarmena eskatu ondoren, konturatu naiz lau urte bete direla otsailaren 15ean hitzarmena sinatu gabe. Urtez urte luzatu den gauza bat izan da, gazte asanbladatik behin baino gehiagotan eskatu izan da hitzarmen hori sinatzeko, eta ez hori bakarrik baizik eta beste gai batzuren inguruan hitzekiteko, adibidez HAPOa (Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra) irten aurretik sortu zen kezkagatik, dokumentu horretan ez delako aurreikusten gaztetxea dagoen fabrika zaharrak mantentzea, eskatu izan ziren azalpen batzuk. Aste honetara arte, izan dugun informazio bakarra izan da hauteskunde ostean egingo zela bilera bat, eta horregatik, batzordean esan zuen bezala, zain egon da gai hau ateratzeko, ulertzen duelako denbora bat behar dela.

Orain, guk daukagu informazio eskasarekin, ez zaigulako jakinarazi zer egingo den, jornada osora zegoen gazte tekinkari batek hartu behar badu horren ardura, guk ez dugu asmatzen nola eraman behar den aurrera hori.

Baina denbora hori pasa da, eta Miren Arrate Arrietak esan zuen bezala, hainbeste urte kosta bazen gazte asanblada bezalako eragile batekin harremanak lortzea, eta hirtzarmen bat lortzea gazte asanblada eta Udalaren artean, uste du lehen egindako lan bati, jarraipena eman beharko litzaiokeela.

Besterik gabe, azaldu nahi du beraien kezka, duda hauen eta datu hauen aurrean, ez dutelako lan txukun bat egiteko aukerarik ikusten.

Eta ez bakarrik jarraipena eman eta harremana garatu, baizik eta Udala eredu izan behar dela horretan, eta iniziatiba izan behar duela.

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Horretaz gain, aurreko batzordean aipatu zen arrazoia, “Juegos y Espectáculos” deirtzon legea aldatzen ari direla, batzordan bertan erantzun zen bezala, uste dugu lege bat errebisatzen egoteak ez duela ematen arrazoirik hitzarmen bat ez sinatzeko. (itzuli aurkibidera)

2012ko martxoaren 30eko udalbatza GAIA: 2012-2015 LEGEALDI PLANAREN ONARPENA Jarraian Bildu Elgoibar Taldearen bozeramailea den Ibarzabal jaunak dio: guztiz ados gaude adierazten duzuenean “Legealdiko Plana lanabes egokia dela legealdian zehar Udalak bideratuko dituen ildo estrategikoa nagusiak gauzatzeko, bide ematen baitu antolakuntza guztiak ezarritako xedeak ezagutu ditzan eta helburuen betetze mailan kontrastatu ahal izan dezan”.

hartu behar izan ditugun hiru momentu azalduko ditugu: LEHEN MOMENTUA: Legegintzaldiaren hasierako udal gobernuaren osaketa. Udal Gobernua osatzerako orduan (ez gobernu batzordea) izandako elkarrizketek garbi adierazi zuten ez gentozela bat PNV-rekin legealdirako genituen asmoekin. PNV-k lehen minututik azaldu zuen udal gobernuan erantzukizunak banatzeko, behar beharrezkoa zela gure aldetik aurreko legealditik zetozen proiektuak ukiezinak zirela (Hapoa barne) onartzea. Baldintza horiekin ez zen adostasuna posible izan. Aldiz PNV eta PSE-en arteko akordioa bai eta horrela osatu zuten udal gobernua. emaitzen arabera sendo mantentzen den akordioa. BIGARREN MOMENTUA: aurrekontuaren onarpena.

2012ko

Uste dut denok ados egongo garela esaten badugu Legealdi plan batek udal gobernuak udalerriaz duen ikuspegia gauzatzeko estrategiko jotzen dituen ildo nagusiak biltzen dituela.

Aurrekontuak onartzerakoan udalak erabakitzen du zeintzuk diren urte horretarako lehentasunak eta aurrekontu horiek legealdiko lehenak badira, nolabait ere markatzen dute legealdi horretarako ondorengo aurrekontuen norabidea.

Gauzak horrela garbi dago legealdi plan bat izateko lehenbizi zer nolako udalerria nahi dugun garbi izatea nahitaezkoa dela eta gainera legealdi plan hori denon artean adostua izatea nahi baldin badugu, udalerriaren ikuspegi hori maila handi batean konpartitua izan behar duela.

Kontua ez da ordungo eztabaida eta desadostasunak azaltzea baina garbi azaldu zen ez genituela lehentasun horiek konpartitzen eta hainbat lan ildo azpimarratuz (sistema publikoaren defentsa...) eta beste Elgoibar bat posiblea zela aldarrikatuz osoko emendakina aurkeztu genuen.

Goazen legealdi honetan gertatutakoak aztertzea ikusteko ea gutxieneko baldintza hori (ikuspegi konpartitua)betetzen al den:

HIRUGARREN MOMENTUA: HAPO-aren behin-behineko onarpena.

Hamar hilabete hauetan hiru erabaki garrantzitsuak edota estrategikoak

Udal batean erabaki estrategiko bat hartzen bada hauxe da, HAPO-aren bitartez erantzun nahi baitzaio aurreikusten den etorkizunari. Puntu

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


honetan ere argi geratu zen Elgoibarko herriaz dugun ikuspegia ezberdina dela eta berriz ere aurreko batzarrean bezala beste Elgoibar bat posiblea zela aldarrikatu genuen. Beraz, desadostasunak handiak dira. Baina ez dira desadostasun “estrategiko” hauek arrazoi bakarrak akordioa ezinezkoa egiteko. Gazteleraz badago esamolde bat diona “El papel lo aguanta todo”. Are gehiago paperean printzipio orokorrak eta lan ildo estrategikoak ditugunean. Horregatik adostasunera heltzeko beste baldintza bat da guztiz beharrezkoa: Konfiantza. Eta konfiantza ez da hutsetik sortzen den jarrera bat. Konfiantza izandako esperientzietatik sortzen den jarrera da, mesfidantza ere bai noski. Adibide gisa har dezagun Legealdiko planak planteatzen dituen 4 ardatz estrategikoetatik lehena. Horrela dio: “Tokiko gobernu gardena, parte hartzailea, eraginkorra eta herritarren esanetara egongo dena” Esan beharrik ez dago guztiz ados gaudela ardatz estrategiko honekin eta bertatik txintxilikatzen diren 7 lan ildoekin ere gure adostasun maila handia da, orokorrean behintzat. Kontua da legealdi honetako lehen 10 hilabete hauetako dinamika ez datorrela inolaz ere bat ardatz estrategiko honekin: Errepaso txiki bat eginez: - Aurrekontuen onarpenerako ez zen ahalbideratu aukera txikiena ere parte hartzea bultzatzeko. - Sarritan kritikatu dugu batzordeen funtzionamendua.

udal

- Udal gobernuaren proposamenak (araudiak, ordenantzak) sarritan ez dira aurretik ezagutzen eta asko zailtzen dute zinegotzion lana. - Zinegotzien lanetako bat udal gobernuaren kudeaketa kontrolatzea da eta horretarako bideak erraztu egin behar dira ez oztopatu. Testuinguru honetan ezin dugu onartu kontabilitatearen aplikaziorako sarbidea ukatzea. Bi hitzetan hilabete hauetan garbi geratu da partaidetza eta gardentasunaz kontzepzio guztiz ezberdinak ditugula Edo pentsatu behar dugu legealdi planaren onarpenak guztiz aldatuko dituela aurreko jokaerak. Ez dugu uste,ez dugu konfiantzarik, are gehiago ikusten badugu aurreko legealdiko planean ere partaidetza bere tokia zuela. Egoera honetan beraz ezin diogu gure onarpena eman Legealdi plan honi. Ez ditugu gutxieneko baldintzak ikusten udal gobernuaren legealdiko plana udalaren legealdiko plana izateko. Hori bai Legealdi honetako lehen udalbatzarrean hatutako konpromisoa berresten dugu. Orduan genion “udala eraldatzea izango da gure erronka. Bildu koalizioa osatzen dugunon proiektua, abertzalea, ezkertiarra eta soberanista, herritarron esku jarriz eta beste herri bat eraikitzea posible dela erakutsiz.” Bide honetatik jarraituko ados egon gaitezkeen garapen egokia bultzatuz gauden lan ildoei planteatuz.

dugu lanean lan ildoen eta ados ez alternatibak

EMAITZAK - Aldeko botoak: 9 (EAJ, PSE-EE)

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


- Aurkako botoak: 1 (PP) - Abstentzioak: 6 (Bildu) (itzuli aurkibidera) GAIA: MARTXOAREN 8KO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA, PSE-EE-K AURKEZTUTAKO MOZIOA Jarraian Bilduko zinegotzia den Mendibil andreak dio mozioaren aldeko botoa emango dutela. Hala ere, testuan esaten da emakumearen egoerak eboluzio bat izan duela, eta parekidetasunean abantzatu dela, eta horri buruz aipamen batzuk nahi ditu egitea. Gogoratu nahi du, 2012ko datuen arabera, emakume eta gizonen soldaten arteko desberdintasuna oraindik ere oso handia dela, eta Europan %28ko aldea badago, Espainian %34’4koa eta hego Euskalerrian %36koa. Egia da azken urteotan asko abantzatu dela, baina ezin dira hobekuntzak planteatu hortik abiatuta, kontutan izan gabe, oraindik ere zer egoeratan aurkitzen diren emakumeak. Gainera, aurreratu dela egia izan arren, badaude datu batzuk, kontrakoa esaten dutenak, adibidez, 2012an soldaten arteko aldea, %28koa da, eta 2003an %27’3. Horretaz gain, aipatzen da administratiboki zenbat aurrerapauso egin diren, eta ezetz ez dut esango, baina baita egia da “Ley de Salud Sexual y Reproductiva” aipatzen den horretan, abortuaren eskubidea bermatzen dela ezin dezakegula esan. Nahiz eta eskubide hori jaso, ez dut uste bermatzen denik, nik abortatu nahi izan ezkero 500 euro ordaindu

behar ditudanean, edo Nafarroan ezinezkoa delako abortatzea, “objeción de conciencia” delako horri esker. Emakumeen mundu laboralari begira, azken hilabeteetan hitz-egin den kasu aipagarri at da, etxeko langileena, betez ere ikusita zelako hutsunea dagoen Espainia mailan beraien eskubide laboralak zehazterakoan. Horretaz gain indarkeria legea ere aipatzen da, eta horri buruz dio, kontutan izan behar dela PSE-EEko Ares jaunak duen ikuspegia, garrantzia bakarrik segurtasunari emanez, emakumea biktima bezala hartuta eta ia ia bere subjektu aktiboa izateko gaitasuna kenduz. Eskerrak, mugimendu feministak presio handia egin ostean, lege ante-proiektu hori bertan bera gelditu den. Uste du era honetako aipamen asko egin beharra dagoela, zeren eta askotan emakumeen gaia eta parekidetasunaren gaia erabiltzen baitira intentzio ona duten deklarazioak egiteko, baina gero ikusten da, adibidez PSEek azken urtean alardean egin zuen bezala, garrantzia eman beharrean parekidetasunaren alde lanean ari direnei, hauei bidea aldatzen zaie eta hitza ematen zaie zapalketarekin jarraitzen dutenei. Beraz, ados daude mozioarekin, baina ezin da ahaztu, hobetu den arren, egoera oraindik oso larria dela emakumearentzat. EMAITZAK - Aldeko botoak: 15 (EAJ, Bildu, PSE-EE). - Aurkako botoak: 1 (PP). (itzuli aurkibidera) GAIA: ALDERDI POPULARRAK EGINDAKO LAN ERREFORMARI PSE-

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


EE-K AURKEZTUTAKO MOZIOA

AURKAKO

geratu begi onez ikusten dugu eta bere eskaerarekin bat egingo dugu.

Jarraian, Bilduko bozeramailea den Ibarzabal jaunak dio, Espainiako PP-ko Gobernuak argitaratu berri duen lanmerkatuaren erreformarako Dekretua langileen eskubideen aurkako eraso bortitza da. Langile kopurua igotzeko aitzakiaren azpian, erreformaren benetako asmo bakarra ezkutatzen da: soldatak eta kaleratzeagatiko kalteordainak murriztea.

Baina, ezin dut nire interbentzioa bukatu galdetu gabe zer egin zuen PSOEk, Espainiako Gobernuan egon zenean? Erantzuna garbia: Hasi orain PPk burutu duen Lan Erreforma.

Kaleratzeko unean langileak dituen eskubideak muturreraino murrizten dira, joan zen mendeko baldintzetara itzuliz, hemen prestatuta nituen erreformaren ezaugarri nagusiak, baina Fernando Suarez jaunari entzun ondoren, errepikatzea besterik ez litzatekeenez izango, ez ditut irakurriko. Argi dago Euskal Herriko langileek ez dutela erreforma hori begi onez ikusten, inondik inora. Are gehiago atzoko emaitzak ikusita. Sindikatuek atzo zioten bezala Euskal langileriak erakutsi du bere barnean duen baloreetako bat elkartasuna dela, eta borroka kolektiboaren bitartez erantzuteko gaitasuna baduela. Atzoko erantzunak demostratzen digu oinarri sendoak ditugula gauzak beste era batetara egiteko. Horregatik, argi eta garbi aldarrikatu behar dugu Euskal Herriko gizarte- eta ekonomia-politikak erabakitzeko dagokigun eskubidea, eta behar-beharrezkoa dugu eskubide hori baliatzeko tresnak berehala eskuratzea. Gure lan-eskubideak defendatzeko bide bakarra delako. Atzo manifestazioetan genion bezala, hemen bizi hemen erabaki. Ikuspegi honetatik, PSEk aurkeztu duen mozioa nahiz eta guretzat nahiko motz

PSOEk despidoa merkatu zuen, behinbehineko kontratuak indartu zituen eta Enpresei boterea eman zien lanbaldintzak inposatzeko Hitzarmen Sektorialen gainetik. Lan merkatuaren malgutasuna, prekarietatea eta behinbehinekotasuna bultzatu zuen. PSOEk ere esan zuen erreformak ekarriko zuela enplegu gehiago. Eta orain PPk sakontzen duen erreformarekin berriro ere esaten du lanpostuak sortuko direla. Baina errealitatea bestelakoa da: langabetu eta lanpostu prekario gehiago ekarri zuen erreforma hark eta gero eta gehiago ekarriko ditu oraingo honek. EMAITZAK - Aldeko botoak: 15 (EAJ, Bildu, PSE-EE). - Aurkako botoak: 1 (PP) (itzuli aurkibidera) GAIA: EAJ-PNV ALDERDIAREN MOZIOA BANDEREI BURUZ Bildu taldearen zinegotzia den Garmendia andreak dio, ez dugu ezer berririk esaten Ikurren eta banderen gaia, eduki politiko eta karga subjektibo emozional handiko gaia dela esaten badugu. Euskal Herria bezalako nazio zapalduen kasuan, ikurren gaiak oraindik ere garrantzia handiagoa hartzen du, bai zapalduen ikuspuntutik baita zapaltzaileenetik ere. Orain dela 30 urte Espainiako parlamentuak onartu zuen lege bat non

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


arautzen den Espainiako banderaren erabilpena. Udaletxe guztietan jartzera behartzeaz gain bere 1. artikuluan horrela dio: “La bandera de España simboliza la nación; es signo de la soberanía, independencia, unidad e integridad de la patria y representa los valores superiores expresados en la Constitución.” Orain dela 3 urte udal honek legedia bete zedin PPk mozio bat aurkeztu zuen.

- Aldeko botoak: 13 (EAJ, Bildu). - Aurkako botoak: 1 (PP) - Abstentzioak: 2 (PSE-EE) (itzuli aurkibidera) GAIA: BATERAGUNE AUZIAREN AURREAN BILDU ALDERDI POLITIKOAK AURKEZTUTAKO MOZIOA Bildu taldearen zinegotzia den Arrieta andreak, ondorengo mozioa irakurtzen du:

Mozio horrek gure herriaren errealitatearen argazki guztiz adierazgarria eskaini zigun: Mozioaren aurkezlearen atxikimendua besterik ez zuen lortu. Herriko ordezkarien %6a besterik ez.

“Datorren martxoaren 28an, Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren helegitea aztertuko du Madrilen. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto hamar eta zortzi urtetako kartzela zigorrera kondenatu zituen Entzutegi Nazionalak ETAkoak izatearen akusaziopean.

Baina ez da izan hau utzi digun argazki adierazgarri bakarra. Ezin baldin badugu ezarri “El signo de la unidad e integridad de la patria” ezin baldin bada gehiengoaren borondatearen ondorioz ezarri, gure herrian hain arrunta den inposaketaren bidea erabili dezagun.

Euskal Herrian aldaketa politiko sakonak bizi izan ditugu azken hilabeteetan. Hamarkadak iraun dituen ziklo armatua atzean utzi eta bide politiko eta demokratikoetan sakonduz etorkizun aske bat eraikitzea da herri honek desio eta erabaki duena. Atzeraezina den bide hori abian da.

Mozioaren kasuan bandera espainolaren aldeko botoak legitimitate osoa izango du, baina boto bakar bat zen. Epailearen errekerimendua guztiz legala izango da baina gure herri honetan ez du inongo zilegitasunik.

Garai berri hauek abiarazten, zuzeneko inplikazioa izan zuten gaur egunean kartzelan dauden bost kide hauek. Herri hau, demokrazia eta bakea garatuz eta herritarren borondatea oinarritzat hartuz, eraiki behar dela aldarrikatzea da beraien jardueraren xedea. Lan politikoa egiteagatik izan ziren atxilotuak, ziklo aldaketa ekarri duen lan politikoari ekiteagatik hain zuzen ere.

Errekerimendu honekin ez da nahi legea betetzea. Lortu nahi dena da gure herriari garbi uztea nor den agintzen duena eta beraz garbi helaraztea noren menpe gauden Horregatik, soberania espainiarraren adierazle izan nahi duen banderaren inposaketaren kontra gaudelako, bat egiten dugu aurkeztutako mozioarekin. EMAITZAK

Ez Euskal Herritarren gehiengoak, ez eta nazioarteko iritzi publikoak ere, ez du ulertzen eta onartzen, Bateragune auzian kondenatutako bost Euskal Herritar hauek kartzelan izaterik. Ez du onartzen, sortu den egoera berri

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


honen aurrean, espainiar estatuak urrats positiborik eman gabe gelditzerik. Hau guztia kontutan izanik, honako erabaki hau hartzen da: Udal honek, herritarren gehiengoaren eskaera kontutan hartuz, Bateragune auzian Entzutegi Nazionalak emandako ebazpena bertan behera utzi eta Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto aske uzteko eskaria egiten du.� EMAITZAK - Aldeko botoak: 13 (EAJ, Bildu) - Aurkako botoak: 1 (PP) - Abstentzioak: 2 (PSE-EE) (itzuli aurkibidera)

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Bilduelgoibar Udalbatzetan