Aurrekontuak 2014 irakurketa

Page 1

Udal aurrekontuak 2014 2014ko AURREKONTUEN PRESTAKETA 2014ko udal aurrekontuak herritarren partaidetzarik gabe osatutako aurrekontuak dira. Aurrekontuak egiterako orduan ez da ezertarako kontatu herritarrekin eta eragile sozialekin. Gardentasuna eta informazioa ezinbesteko baldintzak dira parte hartzea bultzatzeko. Berriro ere komunikazio eta parte hartzerik gabe onartuko ditu Elgoibarko udalak bere aurrekontuak. Baina txarrena ez da hori, txarrena da legealdi osoan ez dela inolako aurrerapausorik eman, udal gobernutik ez dela inolako saiakerarik egin herritarren partaidetza ahalbidetzeko eta are txarrago ez dutela, itxura denez, inongo asmorik ere etorkizunean zerbait egiteko. UDAL AURREKONTUAK 2014: EHBILDUREN IRIZPIDEAK Udal gobernuaren aurrekontu proposamenaren lehentasunezkoak diren 10 ardatz hauen inguruan:

balorazioak

banatu

ditugu

guretzat

1. Kalitatezko sistema publikoa. 2. Gardentasunean eta parte hartzean oinarritutako eredu politiko berria. 3. Nazio eraikuntza. 4. Krisia gehien pairatzen duten sektoreen beharrei erantzutea. 5. Euskal Herria euskalduna. 6. Jasangarritasunean oinarritutako herri garapen orekatua. 7. Sorkuntzan oinarritutako politika kulturala. 8. Herriko Hezkuntza Komunitatearen egituraketa. 9. Berdintasuna. 10. Garapenerako lankidetza. 1. KALITATEZKO SISTEMA PUBLIKOA Sektore publikoak jasaten duen eraso bortitzaren aurrean zerbitzu publikoen kalitatearen eta bertan lan egiten duten pertsonen lan-baldintzen defentsa egitea da gure helburuetako bat. Garbi dago Madriletik inposatzen ari zaizkigun politikak ondorio larriak ekarri eta ekarriko dituela zerbitzu publikoen eta lan baldintzen kalterako. Beti ere krisia aitzakiatzat hartuta, azken helburua zerbitzu publikoak suntsitzea eta esku pribatuetan jartzea da. a) Udal langileen lan baldintzak Arlo honetan bi bide ditugu: Rajoyri men egin eta murrizketak bana banan aplikatzea edo zirrikituak topatu eta langileen eskubideak bermatzeko ahalegin berezia egitea. Lehen aukeraren aldeko Udalaren hautua garbia izan da. Guk beste udal batzuk demostratu duten bezala pentsatzen dugu posiblea dela zirrikitu horiek topatzea. b) Azpikontratazioak Elgoibarko Udalak hainbat zerbitzu garrantzitsu azpikontratuen bitartez eskaintzen ditu, garbiketa, lorategien mantenua‌ Legealdiaren hasieran adierazi genuen ez gentozela bat azpikontratazio politika horrekin eta konkretuki pribatizatutako zerbitzuen bideragarritasun azterketak egitea proposatzen genuen publifikatzeko aukerak aztertzeko asmoz. Lan eskaintza publiko eta kalitatezkoan sinesten dugu eta azpikontratazioaren bitartez horren kontra egiten da; zerbitzuen kalitatean eragiteaz gain, horiek betetzen dituzten langileen prekarizazioaren alde egiten da azpikontratazioarekin.

http://elgoibar.ehbildu.net/; https://www.facebook.com/ehbilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Udal aurrekontuak 2014 c) Berdintasunaren saileko teknikaria Sakonago azalduko dugu berdintasunaren atalean baina ezinbestekoa jotzen dugu Berdintasun sailean lanaldi osoa izango lukeen teknikari bat izatea. 2. EREDU POLITIKO BERRIA EHBilduren nahia da ordezkaritza hutsean oinarritutako kultura politiko hau aldatzea, herritarren parte hartzea oinarri duen eredu politiko berria garatuz. Herritarrak ikusle ez eta aktore diren herrian sinisten dugu guk. Eta honetarako, ezinbestean, herritarrei informazioa eskaintzeaz gain erabakietan parte hartzeko tresnak eskaini behar zaizkie, ondoren, beraien borondatea errespetatua izan dadin. Gardentasunean eta parte hartzean oinarritutako udak kudeaketa bultzatu nahi dugu. a) Herritarren partaidetza arautuko duen ordenantza egiteko prozesu parte hartzailearen berbideratzea 2012ko abenduan Aztikerrek bidali zion alkateari herritarren ekarpenak biltzen zituen ordenantzaren zirriborroa. Horrela bukatu zen araudia prestatzeko zabaldu zen parte-hartze prozesuaren lehen fasea. Ondorengoa ikusita lehen fasea eta azkena. 10 hilabetetan dokumentuaren zirriborroa ezkutuan izan ondoren argitaratzen dute ordenantza proposamen bat inorekin kontrastatu gabe. Beharrezkotzat jotzen dugu parte hartzearen bigarren fasea aktibatzea. b) Partaidetzaz arduratuko den udal batzordea Gaiari behar bezala heltzeko beharrezkoa ikusten dugu partaidetzaz arduratuko den udal batzorde bat eratzea. c) Prozesu parte hartzaileak Partaidetza arautuko duen dokumentua izatea ez da nahikoa herritarren partaidetza bermatzeko. Nahitaezko baldintza da borondatea izatea eta horixe da faltan botatzen duguna udal honetan. Garbi utzi dute, bai 2013ko aurrekontua betetzerako orduan, bai 2014koa prestatzerakoan. d) Alkate eta alkate-ordearen soldatak Defendatzen dugun eredu politiko berrian udal honetako alkateak eta alkate-ordeak kobratzen dituzten soldatek ez dute tokirik. Gure ustez gaur egun ordaintzen diren kantitateak ez datoz bat herrigintzarako eta zerbitzu publikoen kudeaketarako ditugun irizpideekin, are gutxiago bizi dugun egoera ekonomiko honetan. Horregatik daramagu legealdi osoa defendatzen alkatea eta alkateordearen soldatak eta zinegotziok eta udal taldeek ditugun dietak % 20a murriztu beharko liratekeela

* Liberatutako hautetsien ordainsariak Liberatu gabeko hautetsien ordainsariak Gizarte segurantza UDal talde Politikoen dirulaguntzak Guztira

Orain 133.472 106.540 25.000 58.300 323.312

%20 jaitsiz 106.777 83.678 18.544 54.800 263.799

Aurreztutako kopurua 26.694 20.919 4.636 13.700 65.950

http://elgoibar.ehbildu.net/; https://www.facebook.com/ehbilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Udal aurrekontuak 2014 3. KRISIA GEHIEN PAIRATZEN DUTEN SEKTOREEN BEHARREI ERANTZUTEA Egun, herritarrengan eragin zuzena duen krisialdi egoera honetan, gizarte politikak lehentasuna izan beharko luke batez ere kalteak arintzeko eta krisia gehien pairatzen duten sektoreen beharrei erantzuteko. a) Udal zerbitzu publikoak sendotu EAJeta PSE-ren aurrekontu proposamenean Gizarte Ekintzara zuzendutako diruak 2013ko aurrekontuekin konparatuz gero %1,4 igo dira. Zenbaki horiek arretaz aztertuz gero konturatuko gara igoera horrek ez duela inongo eraginik udalak eskaintzen dituen zerbitzuetan (eguneko zentroaren kudeaketa, etxez etxeko laguntza plana…) Alderantziz konturatuko gara programa hauetara zuzendutako dirua %1,36 jaitsi dela. Aipagarria ere jubilatuen egoitzaren mantenurako aurrekontuak izango duen %14ko jaitsiera. b) Diru-laguntzak gutxienez mantendu Eta ez, aurreko jaitsiera hori ez da izan sail honetatik bideratzen diren diru-laguntza garrantzitsuak sendotzeko. Dirulaguntzetara zuzendutako dirua ere jaitsi egin da. Iaz baino % 1,49 gutxiago. Jaitsiera hauek larriak iruditzen zaizkigu, are gehiago aurtengo beharrei erantzuteko aurreikusita zeuden “larrialdiko gizarte laguntzak” nahikoak izan ez direnean eta %3ko igoera izango duten aurrekontuak proposatzen dutenean. 4. NAZIO ERAIKUNTZA Euskal Herriaren eraikuntzan lan egingo duen instituzio nazional bat behar-beharrezkoa dugu. Instituzio horren lana izan behar du euskal herritarron eskubide sozial eta politikoak defendatzea. Gure apostua garbia da, instituzio hori Udalbiltza da. a) Udalbiltza Udalbiltza finantziatzen lagunduko duen partida berri bat proposatzen dugu. 5. EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA Ez dugu ulertzen Euskal Herria euskararik gabe, eta horregatik ahalegin berezia egin nahi izan dugu beti bere normalkuntzan. Une egokia bizi dugu, baldintza politikoak badaude, legegintzaldi hau baliatu behar dugu euskarak aurrera egin dezan. Ahalegin berezia egin behar dugu. Orain arte egindakoa aztertu eta euskara planak eta euskeraren ordenantza egokitu eta bere osotasunean betearazteko konpromisoa berrestu. 6. JASANGARRITASUNEAN OINARRITUTAKO HERRI GARAPEN OREKATUA Egun bizi dugun krisia (ekonomikoa, energetikoa, klimatikoa, alimentarioa…) agerian uzten du mendebaldeko zibilizazioaren jasangarritasun eza. Ekonomia hazkunde etengabean eta kontsumo mugagabean oinarritzen den eredu sozio-ekonomikoa da krisian dagoena Beraz gizarte justuago eta berdinzaleagoa nahi badugu eraiki, ezinbesteko zaigu jasangarritasunean oinarritutako eredu sozio-ekonomikoa lantzea, Testuinguru honetan kokatu behar ditugu arlo honetan proposatzen ditugun lan ildoak. a) Hondakinen sorrera murriztu, berrerabilpena sustatu eta gaikako bilketa eraginkorra bermatuko duen hiri hondakinak kudeatzeko plana

http://elgoibar.ehbildu.net/; https://www.facebook.com/ehbilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Udal aurrekontuak 2014 Esan beharrik ez dago plangintza oso eta integral hau gaikako bilketan finkatutako helburuaren baitan diseinatu beharko dela. Helburuak aurretik jarri eta haiei jarraipen bat egin behar zaie. Helburuak betetzen ez badira, bitartekoak moldatu beharko dira eta ez alderantziz. Guzti hau adosteko, praktikan jartzeko eta jarraipena emateko hondakinen lan taldea eratzea proposatzen dugu. b) Etxebizitzen alokairua bultzatzeko neurriak Etxebizitza oinarrizko eskubidea da, herritar orok du bizileku duin bat izateko eskubidea eta administrazioen betebeharra da hori bermatzea. Etxebizitza hutsak mantentzea etxebizitza eskubidearen aurka doa. Etxebizitzak alokairurako ez merkaturatzea eskubide honen aurka doa. Testuinguru honetan bi neurri planteatzen ditugu, alde batetik errekarguak ezartzea hutsik dauden etxeei eta bestetik neurri pizgarriak etxe horien alokairua bultzatzeko asmoz. Lehen neurria proposatu genuen ordenantza fiskalak eztabaidatu zenean eta ez ziguten onartu. Bigarren neurriak aurrekontuetan izan beharko luke bere isla. Garbi dago udalaren etxebizitza politika beste norabide batetik doala. c) Mugikortasun plana Faltan botatzen dugu herri honetan honako ezaugarriak izango lituzkeen hiri-mugikortasun iraunkorrerako plana • • • • •

Oinezkoei eta bizikletariei lehentasuna emango dien eredua. Garraio publiko kolektiboa sustatuko duena. Lantokietarako (eta beste talde berezientzat) mugikortasuna kudeatzeko neurriak hartuko dituena. Auto partekatuen erabilpena sustatuko duena. Herriko kaleak eta ekipamenduen irisgarritasuna bermatzeko neurriak hartuko dituena.

Eta faltan botatzen dugu ere partida bat 2014ko aurrekontuetan plan hori prestatzen joateko. 7. SORKUNTZAN OINARRITUTAKO POLITIKA KULTURALA Arlo honetan herritarren partaidetzan eta auzolanean oinarritutako prozesu bat martxan jartzea proposatzen dugu helburu garbi batzuekin: Herri bizi eta dinamikoa bultzatzea, kultur eragile eta sortzaileen lana sustatzea behar dituzten bitartekoak eskainiz eta herritar guztiei zuzendutako kultur eskaintza irekia bideratu. Alegia, planteatzen duguna ez da diru gehiago jartzea eredu berdina lantzeko (exhibizioan oinarritutako eredua) ez, sorkuntzan eta herriko kultur eragileekiko elkarlanean oinarritutako egitasmo berri bat planteatzen dugu. a) Kultur eragileen beharrak eta udal lokalen erabilpena Prozesu parte-hartzaile bat martxan jartzea proposatzen dugu kultur eragile eta sortzaileei bere lanerako beharrezkoak dituzten bitartekoak aztertzeko. Aldi berean udalak dituen azpiegitura eta lokalak aztertu beharko lituzke eta bideratu behar horiei erantzutera. b) Herriko sortzaileen lanak taularatzea Gure sortzaileen lanak (musikuak, artistak, dantzariak antzezleak, idazleak), erakusteko programa bat izango litzateke hau. Herriko sortzaileen lana sustatu nahi badugu ezinbestekoa da beren lanak plazaratzeko aukerak eskaintzea. Eta hau era sistematiko eta antolatu baten izan behar da eta ez puntualki eta iraupenik gabeko ekitaldiak sortuz. Aurreikusten ditugun ekitaldiak bi ardatzen inguruan biltzen ditugu.

http://elgoibar.ehbildu.net/; https://www.facebook.com/ehbilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Udal aurrekontuak 2014

Udalak berak antolatutakoak

Herriko kultur eragileek antolatutakoak udalaren laguntzarekin

8. HERRIKO HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN EGITURAKETA Gure ustez Udal Eskola Kontseilua tresna egokia izan daiteke herri mailako hezkuntza komunitatea egituratzeko eta elkarlanean oinarritutako harremanak bultzatzeko komunean izan ditzakegun interes eta beharrei erantzuteko. Horrez gain tresna egokia izan daiteke ere Administrazioarekiko interlokuzioa eta herri mailako plangintzan partaidetza bideratzeko eta denon artean adostutako baloreetan (Elkartasuna, errespetua, justizia..) oinarritutako herria lantzeko. 9. BERDINTASUNA Atal honetan eman diren aurrerapausoak handiak izan dira. Aurten bertan emakumeen kontseilua sortu da eta datorren udalbatzarrean onartuko da “Emakume eta gizonen berdintasunerako Elgoibarko II Plana�. Baina II plan honek ez du inolako eraginik izan 2014ko aurrekontuetan. Oso zaila iruditzen zaigu 2014rako aurreikusten diren ekintza guztiak betetzea gaur egun ditugun baliabideekin. a) Berdintasunaren saileko teknikaria lanaldi osoan Emakume eta gizonen berdintasunerako Elgoibarko II Plana hiru urtetarako plana da eta 2014rako aurreikusita dago 6 programetan banatzen diren 56 ekintza bideratzea. Benetan nahi badugu garatu onartuko dugun plana ezinbestekoa iruditzen zaigu lanaldi osoa izango duen teknikari bat izatea. b) Aurrekontua handitu Giza baliabideaz gain baliabide ekonomikoak ere funtsezkoak dira. Egia da aipatutako 56 ekintzetatik askok ez dutela diru-hornidura berezirikk eskatzen (lan horretaz arduratuko den pertsona bat izanez gero noski) baina iazko aurrekontuarekin zaila ikusten dugu aurreikusitako ekintzei erantzutea. 10. GARAPENERAKO LANKIDETZA Garapenerako lankidetza, gizarte-justizian oinarritzen den politika bat da, nazioarteko elkartasunerako borondate politikoaren emaitza eta ez karitatearekin eta oparotasun ekonomikoko garaiekin lotutako neurri edo jarduera puntualen multzo bat.. a) Euskal Fondoa, Tokiko Euskal Erakunde Kooperanteen Elkartea Politika hori gauzatu dadin, gure aurrekontuetan gaur egun ez dugun partida bat izan beharko genuke. Modu egokiena hau bideratzeko, gure ustez, Euskal Fondoa, EAEko udalek osatzen duten garapenerako lankidetza proiektuetarako erakunde publikoa da, beren funtsezko zeregina baita garapenerako lankidetza proiektuen kudeaketa sistema osoa martxan jartzea.

http://elgoibar.ehbildu.net/; https://www.facebook.com/ehbilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.