2012ko Azaroa Berri ematen

Page 1

bilduelgoibar berri ematen

ALDIZKARIA 2012ko azaroa

Eguna joan eguna etorri erabaki mordoa hartzen da udaletxean. Ordenantza fiskalak izan dira aztertu ditugun azken puntu garrantzitsuenetako bat, eta tamalez, guk nahi ez genituen erabaki bat baino gehiago ere hartu ditu Udalak EAJ-PNV eta PSE-EEren akordio apurtu-ezinaren bitartez. Hartutako erabakien eta guk egindako lanaren berri emateko ahalegina dugu ondorengoa.

Udalaren politika fiskalak berebiziko garrantzia dauka herritarrontzako. Batetik Udalaren diru iturri nagusi baten irizpideak finkatzen dituelako eta bestetik, herritarron poltsikoak ere zuzen zuzenean ukitzen dituelako. Udal zerga eta tasak zehazterako garaian, oso agerian geratzen dira indar politiko bakoitzaren lehentasunak. Bildun argi dugu bizi dugun garai zail honetan zein den gure lehentasuna: gutxien duten herritarren eskubideak bermatzea. Horregatik sektore publikoaren bideragarritasuna eta sendotasuna bermatuko duen Bilduren politika fiskalak ekitatea, progresibitatea eta birbanaketa dauzka oinarrian. Ez ditugu gure udalak baliabiderik gabe ikusi

Fiskalitatean egin ditugun 18 emandakinetatik bizpairu baino ez dituzte onartu

nahi, baina horren konponbidea ezin da izan herritar guztiongan oraindik ere karga fiskal handiagoa jartzea. Oreka mantentzera behartuta gaude. Eta EAJ-PNV eta PSE-EE-k onartutako proposamenak ez du oreka hori mantentzen, zerga eta tasen igoera indiskriminatuak bultzatzen dituelako eta atea ixten dielako progresibitatea eta birbanaketa areagotu ditzaketen neurriei. Aurkeztu ditugun 18 emendakinetatik bi baino ez dituzte ontzat eman: sortzen diren denda berrientzako obren gaineko zerga jaistea eta ibilgailuen gaineko zergari progresibitatea aplikatzea. Egoera horretan, 2013ko zergak eta tasak arautuko dituen ordenantzari EZEZKO BOTOA eman beste aukerarik ez dugu izan.

Con la revista que tienes entre manos pretendemos informar de las últimas decisiones tomadas en el ayuntamiento y dar cuenta de nuestro trabajo. En el último pleno se han aprobado las ordenanzas fiscales, por las que se establecen los impuestos y tasas que pagaremos los elgoibarreses durante el próximo año. En Bildu tenemos claro que la política fiscal tiene que ser un instrumento que sirva para redistribuir la riqueza y garantizar los derechos de los que menos tienen. La propuesta de EAJ-PNV y PSE-EE ni mucho menos recoge estos principios y plantea una subida de impuestos indiscriminada al mismo tiempo que ha cerrado la puerta a casi todas nuestras propuestas fiscales. Nuestro voto negativo ha sido la respuesta.


Zenbat ordaindu behar dugu elgoibartarrok?

2

Esan bezala, gure proposamen ugari bertan behera laga ditu gobernuko bikoak, baina hala ere, egindakoarekin harro, ez dugu gure lana kajoian gordetzeko batere asmorik. Hona hemen baztertu dituzten emandakinetako batzuk:

• KPIa aplikatu behar den kasuetan Hego Euskal Herrikoa aplikatzea eta ez Espainiakoa, Elgoibarrren beti egin izan den bezala. ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA (Kontribuzioa) • Ohiko egoitza ez diren etxebizitzengatik %50 arteko errekargua ezartzea, etxebizitza hutsen mugimendua sustatzeko eta zailtasun handienak dituzten sektoreei etxebizitza eskuratzea errazteko. (Proposamen hau, beste guztiak bezala, PSEEEren laguntzarekin bota dute atzera; proposamen berdina Eibarko Udalean PSE-EEk aurkeztu duenean).

www.bildu.info/elgoibar

• Industriari dagokion kontribuzioa %20 igotzea. Onartezina da Elgoibarko industriak beste herriek baino askoz gutxiago ordaintzea. Zerga hau %53 igo beharko genuke beste herriekin parekatzeko. Egoera hau iaz salatu genuen eta aitortu zuten ez zutela alde honen berri (harrigarria kudeaketaren maisu omen direnentzat) eta “akatsa” konpondu nahian %8a igotzea proposatu zuten. Urtebete pasa ondoren garbi geratu da igoera hori ez dela nahikoa aldea murrizteko, puntu bakar bat hurbildu baikara. • Landalur izaerako ondasunen kontribuzioari dagokionez beste “akats” baten aurrean aurkitzen gara. Iaz %1,1159 karga tasa onartu zen eta horrela aplikatu da 2012ko zergak kobratzerakoan konturatu gabe Foru Arauak %1,1ean jartzen duela karga tasa honen muga. Soberan bildutakoa konpentsatzeko asmoz legezkoa iruditzen zaigu tasa jaistea beharrezkoa den proportzioan. JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA • Enplegua sortzeagatik enpresei ezarritako hobaria handitzea. • Mugikortasun jasangarria sustatu nahian langileei zuzendutako garraio plan bat ezartzen duten enpresei %50eko hobaria eskaintzea.

ZABOR BILKETA

ELGOIBARKO UDALA: KUDEAKETA EREDU?

• Kobratzen den tasari dagokioSarritan entzuten ditugu nez igoera ez jelkideak beraien kudeaketa onartzeaz gain gaitasuna goraipatuz eta gurea %100eko hozalantzan jartzen. baria ezinbesOrdenantzetan topatu eta zuzendu tekoa ikusarazi ditugun akatsak horren lekuko ten dugu dira? gutxieneko diru sarreUdalak onartutako hobariak eskatra ez duten zeko eskubidea duten herritarrentzat familientezezagunak izatea kudeatzaile zorrotz zat (muga baten lanaren ondorio da? e z a r t z e ko familia kide Hartutako neurriak (hobariak, zergakopurua eta salbuespenak...) ebaluatzeko progutxieneko zesurik orain arte ez bideratzea, soldata harbesteak beste ez dutelako landu tuko lirateke behar bezalako tresnarik eta kontuan). indikatzailerik. Zer da hau? Guk • Bestalde 0 zaezagutzen ez dugun kudeakeborraren bidean ta sistema abangoardista? hobariak propoEta ez ahaztu, ez dira satzen ditugu konetorri berriak. Bigaposta egingo duten rren legealdia familientzat. Udal honek dute. beharrezkoak diren neurriak hartu behar ditu martxan jarri duten hondakin bilketarako sistema eraginkorra izan dadin eta onargarriak diren birziklatze tasak lortu ditzagun, oraingoz ez baikaude egoera horretan. KIROLDEGIA Tasak ez igotzia. Azken 6 urteotan %70eko igoera jasan izan dituzten tasak ezin dira berriro igo (%6%16).

Entre las propuestas que hemos presentado y no han sido aceptadas, se encuentran, entre otras, medidas que pretenden, aumentar el mercado de la vivienda en alquiler (recargo del 50% a la vivienda vacía), equiparar la contribución de las empresas elgoibarresas con las de su entorno, favorecer a las empresas que generan empleo estable y colaboran con el transporte sostenible, ayudar a las familias más desfavorecidas mediante bonificaciones, avanzar en una eficaz gestión de los residuos, impedir la subida de las tasas del polideportivo, subsanar errores cometidos en la recaudación de impuestos de este año, etc.


3

Herritarrok parte-hartzaile: 2013ko aurrekontuak

MODELO DE GESTIÓN?

• Ondo iruditzen zaizu Estamos aburridos de que gure alkateak 70.241 el PNV cuestione nuestra, por €-tako soldata izaotra parte probada capacidad tea? Badakizu minisde gestión y a su vez se ponga a troen soldata txikiasí mismo como ejemplo insuperagoa dela? ble de gestor eficaz. ¿Quiénes son los responsables de • Udaleko pertlos importantes errores que hemos sonalaren formadetectado y corregido en las ordeziorako 3.600 € nanzas? bakarrik daude ¿El desconocimiento que la ciudadaaurreikusita. nía tiene sobre muchas de las bonifi• Hilero gure caciones y exenciones aplicables son udalak 6.000 el resultado de una gestión eficaz? euro baino gehia¿La inexistencia de sistemas de go gastatzen ditu evaluación de las medidas adoptapublizitatean eta das son muestra de algún nuevo propagandan. Zer sistema de gestión que descoiruditzen zaizu? Zein nocemos? da propaganda horren Y que no se nos olvide, no helburua? Herritarrei Udaestamos hablando de laren bitartekoak azaltzea unos recién llegados. (hobariak, diru-laguntzak...) ala esta es su segunUdal gobernuaren lana saltzea? da legislatura.

• Emugi proiektuaren aurrekontua 300.000 € baino gehiagokoa da. Oso erabiltzaile gutxi ditu, ia inor ere ez bizikleta eta salgaien banaketaren zerbitzuan. Ondo gastatuta dago diru hori? • 51.000 euroko gastua ia erabiltzen ez den Guasseko aparkalekuaren alokairuan. • Lorategiak mantentzea hilero 20.000 eurotik gora kostatzen zaigu, urtean 250.000 €. Gure lehentasunen artean dago? Azterketarik egin al da jakiteko zer den egokiago (laboralki, ekonomikoki...) zerbitzua kontratatzea edo udaleko langileek lan hori egitea? • Udalak aholkularietan aurten dagoeneko 136.001 € gastatu ditu. Beharrezkoak dira? • Hondakinen bilketan ia aurrekontuaren %10 joaten zaigu (1.300.000 €). Hala ere, gure mankomunitatea Gipuzkoan gutxien birziklatzen duena da. Gure tamainako herriekin konparatuz gero Elgoibarko familia bakoitzak urtero 50 € gehiago ordaintzen ditu, %34 gehiago).

Los presupuestos municipales recogen las prioridades del Ayuntamiento por lo que creemos imprescindible la participación ciudadana. No hace falta ser especialista para opinar sobre cuestiones como las siguientes: ¿Te parece adecuado que nuestro alcalde gane 70.241 €, más que los ministros? Actualmente solo se dedican 3.600 € a la formación del personal municipal. Se gastan más de 6.000€ en publicidad y propaganda al mes. ¿No es mucho para dedicarlo al autobombo? El presupuesto del proyecto Emugi supera los 300.000 € anuales. Los usuarios son muy pocos. El alquiler del infrautilizado aparcamiento de Guass nos cuesta 51.000 €. El mantenimiento de jardines cuesta al mes más de 20.000 €. ¿Es ésta una de nuestras prioridades? El ayuntamiento ha gastado a fecha de hoy 136,001 € en asesores. Dedicamos a la gestión de residuos cerca de un 10% del presupuesto. Una familia de un pueblo de Gipuzkoa similar al nuestro paga de media 50 € menos que nosotros. Ello no impide que seamos la mancomunidad que menos recicla de Gipuzkoa. ¿Quieres opinar? Acércate a la primera reunión que celebramos por unos presupuestos participativos.

Aurrekontu partehartzaileen lehenengo bilera Zuk ere badaukazu zer esana honi buruz! ¡A tí también te interesa! Azaroak 26 noviembre, 19:30ean Kultur Etxean

www.bildu.info/elgoibar

Berriro ere heldu da datorren urteko aurrekontuak prestatzeko garaia. Aurrekontuak zenbaki zerrenda luze eta aspergarriak baino asko gehiago dira, eurek adierazten dituzte ondoen Udalaren lehentasunak. Gure ustez, lehentasun horiek erabakitzeko orduan, ezinbestekoa da herritarren partaidetza. EL AYTO. DE Guztiok daukagu zer esana. Ez dago espezialista izan beharrik iritzia ELGOIBAR: ¿UN emateko, erreparatu bestela jarraian datozen datu eta galderei.


4

Iritzia “Arazoa edozein dela ere bere osotasunean erantzun behar zaio”

Joan den urriaren 24an izandako Osoko Bilkuran ‘Alkohola duten edariak bidegabeki kontsumitzearen ordenantza’ aztertu genuen, alkatetzak proposatutako aldaketa batzuk zirela-eta. Iraila amaiera aldera prentsan adierazi baitzuen Ertzaintzarekin elkarlanean elkarbizitza eta herritarren segurtasuna hobetzeko asmotan, ezarrita zeuden neurriak indartuko zituela. Esan beharra daukagu prentsa bitartez jakin genuela guk hori dena; Ertzaintzarekin elkarlanean zebilena ez baitzen gai izan gurekin horrela jarduteko. Hiru proposamen nagusi aurkeztu zituen alkateak: establezimenduak aldi baterako ixteko zigorra ezarri ahal izateko ordenantza aldatzea, adingabekoei alkohola ez saltzeko kontrola areagotzea eta zaintzarako polizia gehiago eta baliabide teknikoak jartzea. Gure ustez, proposamen hauek badute ezinbestean kontua hartu beharreko puntu bat. Elgoibarko Udalak 2004an onartutako ordenantzak xedapen orokorraz gain 4 atal nagusi ditu: Prebentzio neurriak, Interbentzio neurriak, Debekuak eta Isunak. Baina aldiz, oraingoan alkatetzak proposatutako neurriek debekuen eta isunen atalei baino ez diete eragiten. Hau da, ez dute prebentziorako eta interbentziorako proposamen berririk egin. Adierazgarria benetan.

www.bildu.info/elgoibar

Urte asko daramatzagu Elgoibarren zapatuetako giroa dela eta ez dela bueltaka. Baina denborak erakutsi digu debekuek edota neurri zigortzaileek ez dutela ezer konpondu. Urteetan ondo pasatzera etorri diren gazteen kopurua nabarmen jaistea, hori da lortu duguna; baina arazoek eta gatazkek bere horretan jarraitzen dute, edo handitu egin dira. Ez daukagu egun batetik bestera egoera konponduko duen formula magikorik, baina denborak erakutsitakoa kontuan hartu eta argi dugu arazoa edozein dela ere, bere osotasunean erantzun behar zaiola.

Maite Elizburu

Badakigu debekuak edo eta isunak ere beharrezkoak izango direla zenbait kasutan, eta horregatik ez diogu ezezko borobila eman alkatetzaren proposamenari. Baina era berean, ezin dugu ontzat eman errepresioaren bidea. Hausnarketa kolektiboak eta elkarlanak erakutsiko dizkigute gai honi arduraz erantzuteko bideak eta horretarako bai, horretarako prest gaude gu.

En el último pleno la alcaldía presento una propuesta de modificación de la ordenanza reguladora del consumo indebido de bebidas alcohólicas para poder imponer como sanción el cierre temporal de establecimientos. Esta medida se inscribe en un plan que hemos conocido por la prensa y que prevé aumentar el control para evitar la venta de alcohol a menores y la presencia policial y los recursos técnicos para mejorar la vigilancia. El paso del tiempo y la experiencia nos enseñan que únicamente por la vía represiva es imposible hacerle frente a la situación que se vive los sábados en Elgoibar. La Ordenanza modificada cuenta con cuatro apartados: Prevención, Intervención, Prohibiciones y Sanciones. Las modificaciones propuestas solamente afectarán a los últimos dos apartados. Muy ilustrativo. Una propuesta que no aborde el problema teniendo en cuenta sus diversas facetas y persevere exclusivamente en las medidas coercitivas no puede contar con nuestro apoyo. Abogamos como única vía para afrontar un tema tan complejo la reflexión colectiva, el trabajo en equipo (no solamente con la Ertzantza) y la participación ciudadana. Nuestra colaboración está garantizada.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.