Bilduelgoibar 2014ko ordenantza fiskalen aurrean(1)

Page 1

2014rako ORDENANTZA FISKALAK 2013ko urtarrilaren 4ko Udal Batzarrean onartutako aurrekontuetan aurreikusi zen udalaren diru-sarreren %43a udalak berak zuzenean biltzen dituen zergen eta tasen bitartez lortuko zuela. Udalak kudeatzen dituen zergak eta tasak asko dira (zergak 5 eta tasak 30 baino gehiago). Baina horietako 2 zergekin (Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga) eta tasa bakar batekin (Zabor bilketa eta ezabaketarena) lortzen dira Udalaren sarrera propioen % 75a (5.300.000 eurotik 4.000.000 euro gutxi gorabehera). Gure proposamenak udalarentzat hain garrantzitsuak diren zerga eta tasa horien ingurukoak izango dira: GURE PROPOSAMENAK Politika fiskalaren helburua gastu publikoa finantzatzea da, baina sarritan, behar edo interes publiko bat betetzeko ere erabiltzen da, tabakoari jartzen zaizkion zergak esaterako. Gure proposamenek ere, ikuspegi bikoitz horretan oinarritu ditugu. 1. Lurzoru industrial edo tertziarioan kokatutako hiri ondasun higiezinen gaineko zerga Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga landa ondasunei zein hiri ondasunei aplikatzen zaie. Azkeneko honetan etxebizitza lurzoruan kokatutakoak eta lurzoru industrial edo tertziarioan kokatutakoak bereizten dira. Bakoitzak bere karga tasa du. Elgoibarko arlo honetako karga tasak Gipuzkoako datuekin alderatzen baditugu, (alderaketa egiteko 5.000 biztanle baino gehiago dituzten 33 udalak hartu ditugu kontuan) berehala ikusiko ditugu dauden desorekak: Ondasun Higiezin Gaineko Zerga Hirilurra Landalurra Industriala Etxebizitzak Gipuzkoa 0,48592 0,22569 0,91564 Elgoibar 0,32840 0,23010 1,10000 Aldea -32% +2% +20%

Elgoibarko lurzoru industrial eta tertziarioen jabeek udalari ordaintzen diotena beste herrietan ordaintzen diotena baino heren bat gutxiago da. Beste modu batera esanda, Gipuzkoako batezbestekora heltzeko Elgoibarko karga tasa %48 igo beharko litzateke. http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


EHBilduk orain dela bi urte salatu zuen hain nabarmena den desoreka hau (nabarmena baina urteetan mantendua) eta horren ondorioz Udal Gobernuak hiru urtetan karga tasa urtero %8a igotzea erabaki zuen. Orduan esan genuen igoera hori ez zela nahikoa zegoen desoreka berdintzeko, eta bi urte pasatu ondoren datuek arrazoia eman digute. Gure proposamena: Lurzoru industrial edo tertziarioan kokatutako hiri ondasun higiezinen gaineko zerga %20a igotzea 2. Ohiko egoitza ez diren eta etxebizitza izaera duten ondasun higiezinen gainkarga Etxebizitza oinarrizko eskubidea da, herritar orok du bizileku duin bat izateko eskubidea eta administrazioen betebeharra da hori bermatzea. Etxebizitza hutsak mantentzea etxebizitza eskubidearen aurka doa. Etxebizitzak alokairurako ez merkaturatzea eskubide honen aurka doa. Testuinguru honetan zilegi ez ezik ezinbestekoa iruditzen zaigu inoren ohiko etxebizitza ez den higiezin bat daukanari OHZn errekargu bat eskatzea, nolabait berak izan dezakeen luxu horrek zeharkako eragin nabarmenak dituelako gizarteko beste sektore ahulagoetan. Errekargu honen bidez, etxebizitzak ohiko bizileku izatea bultzatu nahi da. Gainera neurri honekin beste onura batzuk ere espero dira, hala nola, alokairua bultzatzea eta etxebizitza hutsak merkaturatzea, edota aitortzen ez diren alokairuak ogasunaren aurrean aitortzea. Neurri hau hartua da Gipuzkoarren %84a bizi den 51 udalerritan. Gure proposamena: Ohiko egoitza ez diren eta etxebizitza izaera duten ondasun higiezinei %50eko gainkarga ezartzea. 3. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga (TMIGZ) Zergen printzipio nagusiak, “kontribuzio-gaitasuna� deituak dio, berdintasun eta elkartasunaren printzipioen arabera, gehiena dutenak gehiago eman behar diela entitate publikoen finantziazioari. Printzipio hau, ordea, ez da beti betetzen, eta gure kasuan honako zerga honetan dugu adibide garbia: Beheko taulan ikusi dezakegu Elgoibarko zergen taula, Gipuzkoako batezbestekoarekin alderatuta (hemen ere 5.000 biztanle baino gehiago dituzten 33 herriak hartu ditugu kontuan).

Gipuzkoa Elgoibar Aldea

< 9 ZF

9- 12 ZF

37,58 40,48 +8%

80,36 80,92 +1%

12 - 14 ZF 139,25 134,88 -3%

14 - 16 ZF 195,66 188,88 -3%

16 - 20 ZF 258,85 242,90 -6%

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info

>20 ZF 321,75 296,95 -8%


Taulan ikus daiteke nola beheko tarteetan (auto merkeagoak) Elgoibarren gehiago ordaintzen dugun eta aldiz goiko tarteetan (auto garestiagoak) gutxiago. Gure proposamena Zerga hau progresiboagoa izan dadin, alegia gehiago duenak gehiago ordaindu dezan, igoera/jaitsiera hauek proposatzen ditugu: < 9 ZF Elgoibar 2013 Igoera/Jaitsiera Elgoibar 2014

9- 12 ZF

12 - 14 ZF

14 - 16 ZF

80,92 -2,5% 78,90

134,88 0,0% 134,88

188,88 2,5% 193,60

40,48 -5,0% 38,46

16 - 20 ZF 242,90 5,0% 255,05

>20 ZF 296,95 7,5% 319,22

4. Zabor bilketaren tasa Atal honetan udal gobernuak egiten duen proposamenaren oinarriarekin guztiz ados egon gaitezke. Tasa garestiagoa jartzerakoan 5. edukiontzian izenik eman ez dutenak zigortu eta hondakinak ondo biltzen dituztenak saritu egiten dira. Baina kasu honetan kontua beste bat da. Udal honek hobetsi duen zaborren bilketa-sistemak ematen al digu zeinek ondo eta zeinek gaizki egiten duen jakiteko aukerarik? Jakin dezakegu nork erabiltzen duen 5. edukiontzia eta nork ez? Eta beste edukiontzi guztiak? Erantzuna garbi dago: ez. 5. edukiontzia erabiltzeko izena nork eman duen, horixe da dakigun bakarra eta jakin dezakegun bakarra. Hortik aurrerakorik ez. Beraz, erabilera neurtzeko bitartekorik ez daukagunean, erabileraren egokitasunean oinarritutako ordainketa sistema bat proposatzea, etxea teilatutik hastea bezalakoxea da. Horrelako neurri batek izena ematen dutenen kopurua igo dezake (behar bada hau da emaitza kaskarrak makilatzeko lortu nahi dena) baina ez digu ziurtatzen nork erabiliko duen ez eta gaikako bilketa ondo egingo duenik. Berriro diogu, Elgoibartarrok ezinbestekoa dugula hondakinak kudeatzeko plan orokor bat denon artean adostea, eta ondorengo gutxiengoekin: •

Helburuak: Orokorrak eta bitartekoak. Epe zehatz eta jakin batzuetan lortu beharrekoak.

Bilketa sistema. Honako ezaugarriak biltzen dituena: •

Gaikako bilketan oinarritua.

Norberaren erabilera (norbanakoa kontrolatzeko aukera ematen duena.

Emaitzak neurtzeko bideak ematen dituena.

Etengabeko ebaluazioan oinarritutakoa.

edo

komunitarioa)

Asko dira Gipuzkoan bide honetatik abiatuz hondakinak kudeatzeko planak adostu dituzten herriak. Gu zergatik ez? http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Debabarrenako 2013ko emaitza eskasak ikustea besterik ez dago egitasmo orokor honen beharraz jabetzeko (2013ko lehen 8 hilabeteetan gaikako bilketaren emaitzak hobetu beharrean atzeraka doaz). 5. Politika fiskala gutxien dutenen mesedetan: Hobariak Azkenik, eta gutxien dutenen mesedetan, posiblea den tasa eta zergetan hobarien taula hau aplikatzea proposatzen dugu:

Kideak 1-2 3 4 5 6 +7

Hileroko soldata maila, Profesioarteko Gutxieneko Soldatarekin konparatuz PGS PGS PGS PGS PGS PGS PGS edo < + %10 + %20 + %30 + %40 + %50 + %60 % 90 % 75 % 50 % 25 % 90 % 90 % 75 % 50 % 25 % 95 % 90 % 90 % 75 % 50 % 25 % 95 % 90 % 90 % 90 % 75 % 50 % 25 % 95 % 90 % 90 % 90 % 90 % 75 % 50 % 95 % 90 % 90 % 90 % 90 % 90 % 75

6. Politika fiskalaren etengabeko ebaluazioa Edozein erakundek, publiko edo pribatuak, erabaki bat hartzerakoan edota politika jakin bat martxan jartzerakoan aurreikusten du zeintzuk diren lortu nahi dituen helburuak eta nola neurtuko dituen hartutako erabakien emaitzak, gauzatutako politikaren egokitasuna eta eraginkortasuna baloratu ahal izateko. Iaz konturatu ginen oinarrizko den prozedura hori oso zaila zela gure udalean jarraitzea, hobarien erabilpenaren emaitzak zehazki ezagutzea konplikatua zelako. Horregatik mozio bat aurkeztu genuen, non besteak beste “zerga-salbuespen eta hobarien politika jarraitzeko eta ebaluatzeko beharrezkoak diren neurri teknikoak hartzea� eskatzen zen. Mozio hori onartua izan zen baina gaur da eguna, urtebete pasatu ondoren, arlo honetan ezer ere aurreratu ez dena. Onartutakoa aurrera eramateko prestasun eza baino gehiago kezkatzen gaitu pentsatzeak udal honetako politika fiskala analisian eta plangintzan oinarritutako hausnarketaren ondorioa baino gehiago inprobisazioaren eta urteetako ohituren poderioz hartutako erabakien emaitza dela.

http://bildu.info/elgoibar; www.facebook.com/bilduelgoibar elgoibar@bildu.info


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.