Aldizkaria 2011ko Abendua

Page 1

1

bildu elgoibar

ALDIZKARIA 2011ko abendua

Urte erdia

Maiatza urruti gelditu zela badirudi ere, sei hilabete eskas baino ez dira

pasa. Denbora honetan ordea, maiatzaren 22an oraindik argitu gabe zeuden hainbat kontu, udalaren osaera zein talde bakoitzaren apustua eta aurrerantzean izango duten jarrera ere argitu dira. Bilduelgoibar-tik gure bide orria argi daukagu eta hauteskunde aurrean hartutako konpromisoei eusten diegu. Udal jarduna herritarrengana hurbiltzea eta herritarren parte hartzea ahalbidetzeari kasu. Horretara dator eskuartean duzun aldizkari hau. Bertan aurkituko duzun informazioa interesgarria izango zaizulakoan, jaso agur bero bat.

Aunque no lo parezca, únicamente seis meses nos separan del 22 de mayo. Tiempo suficiente para confirmar las intenciones y planteamientos de las diferentes fuerzas políticas. En lo que respecta a bilduelgoibar nos reafirmamos en nuestro compromiso de acercar la actividad municipalista a la ciudadanía y facilitar su participación. La revista que tienes en tus manos es una muestra más de este compromiso.


2

bilduelgoibar

SARRERA

“Nahi dugun gizartearen ispilu izango den udaletxea bultzatuko dugu: gardena, irekia, parte-hartzailea, inklusiboa, solidarioa, eraginkorra, euskalduna eta aurrerakoia” Udal jardunean ahotsa ematea agindu genuen eta horrela egin genuen AHT EZ! taldekoen mozioa osoko bilkurara aurkeztuz. Elkarte zein herritarrek hitz propioa beharko lukete osoko bilkura zein batzar desberdinetan, dagokion gaiaren informazioa zein defentsa beraiek egiteko. Bitartean, bilduelgoibar-en ateak zabalik egongo dira edozein herritar zein talderentzat. Gure jarduna, ahalik eta irekien eta parte hartzea erraztuko duena izan dadin, gaikako lan taldeak osatu eta herri bilkura irekiak egin ditugu. Udaletxe solidario eta aurrerakoia helburu, Tasa eta Zergen lanketa burutu eta proposamenak luzatu genituen. Defendemos que los colectivos y ciudadanas de Elgoibar puedan participar directamente en el Ayuntamiento. Mientras lo consigamos, ofrecemos nuestros recursos a todas las entidades y personas para que puedan hacer oir su voz ya sea en los plenos o en las comisiones municipales. Fieles a nuestros principios trabajamos en grupos de trabajo y celebramos asambleas abiertas. Fruto de este trabajo han sido aprobadas a iniciativa de bilduelgoibar propuestas con un claro carácter solidario y progresista.

ZERGAK ETA TASAK: BILDUREN EKARPENAK “Sistema publikoaren defentsan, garbi dugu konponbidea ez dela herritarrengan karga fiskal handiagoa sortzea. Progresibitatea eta birbanaketan oinarrituriko politika fiskala, gutxien dutenen alde. Zergek aberastasuna birbanatzeko tresna izan behar dute, ez bakarrik dirua biltzeko bidea” Aurkeztu ditugun proposamenak aipatutako printzipio nagusi hauetan oinarritzen dira. Guztiak ez dira onartuak izan, baina aintzakotzat hartutako proposamenekin lortu dugu:

+ Diru-sarrera eskasak dituzten familia ugariek kontribuzioa gutxiago ordaintzea. + Enpresek ordaintzen dituzten kontribuzioak KPI-ren gainetik igotzea (Gipuzkoako baxuenak genituen). + Lan finkoa sortzen duten enpresei Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan behe rapenak eskaintzea. + Kirol instalakuntzak erabiltzeko diru sarrerarik gabeko langabetuek abonoa do hainik izatea eta unibertsitateko ikasleek zituzten beherapenak 18 urte baino ge hiago dituzten ikasle guztiei aplikatzea.

Bilduelgoibar ha conseguido que la política fiscal que compete al ayuntamiento de Elgoibar contemple medidas destinadas a que los que menos tengan paguen menos. El trabajo realizado es una solida base para futuras propuestas que fortalezcan el camino emprendido.


3

UDAL JARDUNA: PARTE HARTZEA bilduelgoibar “Udalaren eguneroko funtzionamendua egokitu egin behar da herritarren parte-hartzea ahalbideratzeko. Ateak zabaltzea ez da nahikoa. Bitartekoak jarri behar ditugu herritarrek atea zeharka dezaten, informazio zehatza eta eraginkorra garaiz helaraziz eta batzorde eta foro ezberdinetan eragiteko aukera bermatuz.� Bilduren Lan-Taldeak: + Kultura, euskera eta hezkuntza + Ongizatea, parekidetasuna eta gazteria + Ingurumena eta hirigintza + Udal tasak eta aurrekontuak Bilduren Herri bilkurak: + Uztailean: Udalaren osaketari begira emandako pausoak eta aurrera begirakoak. + Urrian: Tasa eta Zergen inguruan gure proposamena azaldu eta eztabaidatzeko. +Azaroaren 22an: Herriko eragileekin batzarra. +Urtea bukatu aurretik beste bi batzar egingo ditugu 2012 aurrekontuak landu eta ekarpenak jasotzeko.

Bilduren proposamena: Herritarren partaidetza arautuko duen udal ordenantza berria. Herritar eta herrigintzan diharduten eragileen parte hartzea ahalbidetuko dituen filosofia eta praktika martxan jartzea dugu helburu. Herritarrei aukerak eskainiz eta horietan sakondu ezkero emaitzak ematen dituela frogatuz soilik lortuko dugu demokrazia parte hartzailearen filosofia politikoa hedatzea. Herritarren eskubideak aitortu eta bermatzeko beharrezkoak diren erabaki, neurri eta tresnak zehaztu beharko ditu. Ordenantza bera, tresna bat da, ez helburua. Kultura politikoaren iraultza hori bideratzeko eman nahi dugun lehen urrats xumea besterik ez da. Udal ordenantza berria osatzeko pausoak: 1. Herriko eragileen batzarrean udalak duen asmoaren berri azaltzea. Fase hau ildo edo metodologiaren inguruko ekarpenak jasotzeko momentua izango litzateke. 2. Oinarrizko zirriborro bat mahaiaren gainean jartzea. Udal batzordean estabaidatzeaz gain herriko eragile nagusiek osatuko luketen parte hartze mahaian ere aztertzea. Zirriborro hau dokumentu irekia eta ez artikulatua izango da, ideia eta ekarpenak jasoko lirateke. 3. Lehen ekarpenen fasea garatuta, artikulatu batean idaztera pasako genuke. Bigarren errondari ekingo genioke, ekarpen zehatzago eta garatuagoak jasotzeko. 4. Ekarpen zehatz horiekin azken zirriborroa osatuko litzateke eta berau formalki bozkatzeko edo onartzeko prozesua garatu beharko litzateke. No podemos quedarnos en meras declaraciones, tenemos que modificar el funcionamiento del ayuntamiento para poder posibilitar la participaciĂłn ciudadana. No es suficiente con abrir las puertas, hay que poner los medios necesarios para que los ciudadanos y las ciudadanas puedan y quieran atravesarla. Proponemos la elaboraciĂłn de una nueva ordenanza municipal que recoja los derechos de los ciudadanos y ciudadanas y que ponga los medios para poder desarrollarlos.


4

HARREMANETARAKO:

bilduelgoibar

Gure helburua herritarrekin bat lan egitea da, horretarako ez dudarik egin guregana zuzentzerakoan, bai zuzenean udaletxean daukagun bulegoan edota e-posta bidez. Bilduren bulegoa irekita izango duzue astearte eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara. No dud茅is en contactar con nosotros directamente en la oficina que tenemos en el Ayuntamiento los martes y los jueves de 19:00 a 20:00 o escribiendo a nuestro correo electr贸nico.

JOSE LUIS IBARZABAL

Bozeramailea Gobernu Batzordeko kidea Legealdi Planaren Batzordeko Kidea Ogasun eta Barne Batzordeko kidea

JON PELI URIGUEN Ingurumen eta Hirigintza Batzordeko kidea Legealdi Planaren Batzordeko kidea

MIREN ARRATE ARRIETA

Gobernu Batzordeko kidea Ongizate, Gazteria eta Parekidetasuna Batzordeko kidea Kultura eta Euskerako Batzordeko kidea

MARIJO GARMENDIA Kultura eta Euskera Batzordeko kidea Kirol Patronatuko kidea Debabeko kidea

AINHOA MENDIBIL

Ongizate, Gazteria eta Parekidetasuna Batzordeko kidea San Lazaro Patronatuko kidea

ANDER SORALUZE Ogasun eta Barne Batzordeko kidea Kirol Patronatuko kidea

JOSEBA ELUSTONDO

Ingurumen eta Hirigintza Batzordeko kidea Kirol Patronatuko kidea

web: http://bildu.info/elgoibar e-posta: elgoibar@bildu.info www.facebook.com/bilduelgoibar


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.