EL OLIVO
JARDUERA: GAKO-HITZAK Ingurumen-kontzientzia, ondare naturala, familia-gatazkak, krisiak markatutako belaunaldiak
GALDERAK Filma ikusi baino lehenago Zer bizimodu ari dira desagertzen? Zer jartzen ditu arriskuan? Horiek berreskuratzen ahalegintzen den proiekturik edo ekimenik ezagutzen al duzu? Landa-eremuko bizimoduarekin harremanik izan al duzu? Zure aitona-amonak edo senitartekoren bat bizi al zen landa-eremuan? Zer desberdintasun aurki dezakegu horien ohituren eta hiriko bizi-estiloaren artean? Zer da aurrerapena guretzat? Zer ari gara irabazten eta zer ari gara atzean uzten gure oraingo bizimoduarekin? Filma ikusi ondoren Zer irizten diozu zuhaitzaren bila joateko Almaren estrategiari? Zeuk horixe egingo zenuke? Zer babestu nahi du eta zer jartzen du arriskuan? Zer harreman dauka Almak bere familiarekin? Eta senitartekoen artean?
FITXAK
EL OLIVO Zuzendaria Icíar Bollaín Espainia, 2019 Iraupena 94´ Gomendatutako adina 7 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JB
Almak 20 urte ditu eta bere aitona miresten du, hainbat urtez hitzik egin gabe dagoen gizona. Aitonak jateari uko egiten dionean, Almak zuhaitz bat berreskuratzea erabakiko du: aitonaren nahiaren aurka familiak saldu zuen mila urte baino gehiagoko olibondoa. Xede horretarako, osabaren laguntza behar du, krisiaren biktima bera, bai eta Rafa lagunarena eta herri osoarena ere. Olibondoa Europako zein txokotan dagoen jakitea da arazoa. El Olivo filmak ehun urteko olibondo baten istorioa kontatzen du; jatorriko jabearen borondatearen aurka, saldu egin dute, eta Europako luxuzko eraikin batera eraman. Espainian ehun urte baino gehiagoko zuhaitz horiek espoliatzearen errealitatea salatzeaz gain, herriko edo, hobeto esanda, landa-eremuko jendearen borroka sinbolizatzen du, azken batean guztiona den ondare naturala defendatzeko borroka.
10