

2024ko TXOSTENA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Ezinbesteko kultura-zentroa
2024an, Azkuna Zentroa -Alhóndiga Bilbao Estatu osoko ezinbesteko hamar
kultura-zentroen artean sartu da, Kulturaren Behatokiaren arabera.
Postu hori 2019an Programa Proiektuaren bidez abian jarritako estrategiaren emaitza da. Asoa zen Bilboko Gizarte eta
Kultura Garaikidearen Zentro bihurtzea, gizarte sortzaileagoa, kritikoagoa eta askotarikoagoa eraikitzen laguntzeko.
Kultura praktika, prozesu eta esperientzia gisa bizitzeko leku bilakatzea, programazio hibrido eta askotariko baten bidez. Programazio horri esker, garaikidea dena eguneroko kontu bihurtu da herritarrentzat, arte bisualen, zinemaren eta ikusentzunezko sorkuntzaren, arte bizien eta literaturaren bidez.
Nabarmentzekoak dira egin diren erakusketak, ia 163.000 bisitari izan baitituzte, zentroaren historian bisitari gehien izan dutenak dira. Horien artean dugu KLIMA, Jennifer Allora eta Guillermo Calzadilla nazioarteko arte garaikideko artista bisualen kolektiboaren piezarik garrantzitsuenetako batzuk bildu dituena lehen aldiz Bilbon. Era berean, erakusketaaretoa esperimentazio-gune bihurtu da aurten, besteak beste, Christa Sommererek eta Laurent Mignonneauk osatutako bikote artistikoaren The Artwork as a Living System proiektuarekin. Mignonneau aitzindaria da arte digitala eta bizitza artifizialeko sistemak garatzen, artea eta natura konektatzen dituzten instalazio interaktiboen bidez.
Horrez gain, urtean zehar, 18 erakusketaproiektu egon dira Erakusketa Aretoan, Lantegian, Mediateka Galerian eta Terrazan. Horietako asko 2024ko egonaldien programan sortuak dira, programak 42 artistari baino gehiagori lagundu baitie sormen-prozesuetan, zentroko programazioarekin lotuta eta publiko komunitateekin partekatuta.
Bestalde, Programa Proiektua areago finkatu da, aurten eszenAZen laugarren denboraldia izan baita, hau da, Azkuna Zentroaren arte bizienen programazio egonkorra. Bertako eta nazioarteko eszenako artistek eta erreferentziako konpainiek diseinu eszenikoan eta dramaturgian punta-puntakoak diren proposamenak aurkeztu dituzte Auditorioan eta Kubo Baltzan, antzerkia, musika, dantza eta performancea sentitzeko beste modu bat proposatuz.
Zinema klasikoak eta garaikideak eta nazioarteko topaketek —hala nola Gutun Zuria Bilbaok, Azkuna Zentroko Letren Nazioarteko Jaialdiak— osatzen duten programak babesa eman dio sorkuntzari. Izan ere, oinarrizko zutabea da Azkuna Zentroak duen eginkizunerako, hau da, pertsonak praktika eta lengoaia artistikorik berrienekin konektatzeko, eta ezinbesteko gune gisa kokatzeko, bertako eta nazioarteko forma artistiko berriak sortzeari eta erakusteari dagokienez.
GURE EKARPENAK ETA AKTIBOAK
Hiriko proposamen kulturala zabaldu dugu, arte garaikidea, kultura eta jakintza eskuratzen lagundu baitugu.
3.076.008 BISITA AZKUNA ZENTRORA 2024 AN
564 4.038 JAULKIRIKO AZ TXARTELAK
PARTE-HARTZAILE /EGUNEAN JARDUERETAN
6.170
206.866
27.131
PARTE-HARTZAILE ZENTRORA, MEDIATEKA BBK-RA ETA ERAKUSKETETARA EGINDAKO BISITA GIDATUETAN
PARTE-HARTZAILE PROGRAMAZIO ARTISTIKOAN
PARTE-HARTZAILE ONLINE PROGRAMAN
208 AZKUNA ZENTROAK ANTOLATUTAKO JARDUERAK 31 HEZKUNTZA ETA BITARTEKARITZA JARDUERAK
325 ARTISTAK, SORTZAILEAK ETA PROFESIONALAK
IKUSKIZUN ZUZENEAN ERAKUSKETA, ERAKUSKETA-PROIEKTUA ETA INSTALAZIO-ARTISTIKOAK 42 ARTISTA EGONALDIETAN
BERTSIO ORIGINALEAN PROIEKTATU DIREN LUZEMETRAIAK
65 ZENTRO ETA ERAKUNDE KULTURALAK KONEXIOAN
20 NAZIOARTEKO KULTUR ZENTRO ETA ERAKUNDE GARAIKIDEEKIN KONEXIOAK
19 KULTURA PROGRAMA LANKIDETZAN
33,5% AUTOFINANTZIAZIOA

ARTEA ETA KULTURA
Artearen bidez gogoeta eta pentsamendu kritikoa egiteko pentsatutako programazioa, hiriko kulturaren gizarte saretik eta gizarte sarearekin:
ARTE VISUALAK LITERATURA
16 erakusketa, erakusketa-proiektu eta instalazio-artistikoak
82 artista, komisario eta beste kultura-eragile
47 jarduera
162.985 parte-hartzaile ikusizko arteen programazioan
37 programatutako jarduera
5.788 parte-hartzaile jardueretan
72 autore, artista eta beste profesional batzuk
21 tailer, aurkezpenak


ARTE BIZIAK
41 ikuskizun zuzenean
9.743 parte-hartzaile
109 artista
3 tailer eta topaketa artistekin
ZINEMA ETA IKUS ENTZUNEZKOAK
58 film luze proiektatu dira jatorrizko bertsioan
15.947 ikusle AZren ikus-entzunezko programazioan
6 proiektu programatuta
8 zinema-jaialdi
206.866 PARTE-HARTZAILE PROGRAMAZIOAN
Christa
Sommerer eta Laurent
Mignonneau. The Artwork as a Living System
Carlota Mantecón. Principiantes Allora & Calzadilla. KLIMA
ETA GAINERA...
Garapen Jasangarriko Helburuak zeharkatzen dituen kultura-programazioa
Kultura zeharkako eta ezinbesteko faktorea da 2030 Agendaren erronka lortzeko, eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren programazioak ibilbide-orri global horretan ezarritako ia helburu guztiak betetzen ditu. Gizartearekin lotzeko duen funtziotik egiten du, gizartea eraldatzeko, eta erabat sinetsita artea gai dela balio berriak sustatzeko eta gizadiaren garapenean laguntzeko behar den sormena emateko.
Sorkuntza artistikoa babestuz
Azkuna Zentroak hainbat programa ditu sorkuntza artistikoari laguntzeko eta babesteko, eta, horien bidez, urtero 30 bat proiektu aktibatzen dira, programazio-ildoei lotuta; arte bisualak, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak eta literatura.
Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriako Berezko Masterra
2024-2025 ikasturtean jarri da martzan prestakuntzaprograma honen hirugarren edizioa, Euskal Herriko
Unibertsitatearekin lankidetzan.
Ezaugarri hauetako lehena da Euskadin, praktika artistiko eta kultura garaikideen errealitate berria ikuspegi aplikatu batetik ulertzeko beharraren emaitza da, eta ikasleen profesionalizazioa erraztu nahi du, 40 prestatzaile baino gehiagorekin.
Lantegia. Ideien Laborategia
Lantegia funtsezko osagaia da 2019-2024 Programa Proiektuaren eredu estrategikoak; eta haren oinarri kontzeptualetako bat da. Ezinbesteko organoa da zentroaren funtzionamendurako; bertan, kontzeptu esperimentalak eta garaikideak garatzen dira, ikuspegi berri batetik abiatuta, sorkuntzara, berrikuntzara eta prototipoetara begira.

AZ Irratia. Azkuna Zentroa - Alhóndiga
Bilboaren irrratia
AZ Irratia. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren irratiaren programazioa eta audientzia hazi egin dira; beraz, sendotu da formatu berri honen aldeko apustua, non ahozkotasuna den gogoeta eta hausnarketa artistikoaren transmisio-uhala.
ArtxiboAZ
ArtxiboAZ, Azkuna Zentroaren kulturaprogramazioaren gordailu digital berria, sorkuntza garaikidea hiru aldetatik ulertzeko sortutako tresna da: artxibo instituzional gisa, bitartekaritzako eta arte-hedapenerako euskarri gisa, eta euskal sorkuntza garaikidearen memoriaren bermatzaile gisa.
AZ argitalpenak
Kultura-programazioa jarduera editorialean bidez hedatzen da, praktika artistiko garaikidea jasotzen baitu, ezagutzera eman eta zabaltzeko. 2024an argitalpen-funtsa handitu da artisten eta egoiliarren
Metakoardernoekin eta La ola en la mente, Isabel de Naveranen proiektua ikertzaile AZkide bezala.
Hezkuntza eta bitartekaritza
Hezkuntza eta bitartekaritza zentroaren zeharkako ardatza dira, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko duen eginkizunean. Horregatik, 2024an 31 proiektu garatu dira, publikoen komunitateekin modu kontzientean eta landuan bitartekaritza egiteko.
Instituzioekiko harremanak. Nazioarteko proiekzioa
Nazioarteko bihurtzeko, aukerark bilatu eta sare berriak irekitzen dira zentroaren programazioa aberasteko. Beste aliantza batzuen artean, Azkuna Zentroa kultura-zentroen, unibertsitateen eta arte sortzaileetako erreferentziako erakundeen Europako partzuergo bateko kide da (ACuTe), eta horien artean daude Ars Electronica edo European Theathre Convention.





ZERBITZUAK
Mediateka BBK
80.532 mailegu (2023an baino %6,8 gehiago)
358.363 sarbide Mediateka BBKra
3.160 eskuraketa berri
dendAZ.
Azkuna Zentroaren denda
+30 sortzaile
+800 erreferentzia salgai
27% hazkundea salmentetan 2023ari dagokionez
Jarduera Fisikoko Zentroa
624.109 sarrera Jarduera Fisikoko Zentroan
5.310 abonatu hilean, batez beste
301 kurtso
37 gAZte programan izen emateak
Espazioen alokairuak
126 ekitaldi eta kolaborazio
17.072 erabiltzaile
461 espazio erabilita
Ostalaritza eta zinemak
4 espazio
EGINKIZUNA, IKUSPEGIA ETA
BALIOAK
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao da kultura garaikidea praktika gisa, prozesu gisa, esperientzietarako espazio gisa, bizitzeko lekua, artista, agente eta komunitate sortzaileen bidez. Hori guztia programazio hibrido batekin, eta “ko”, “multi”, “trans”, “inter”... formatuetan, garaikide denaren egunerokotasunari bide emateko.

GURE EGINKIZUNA da loturak sortzea pertsonen eta kulturaren artean, ingurunean eragiteko, eta gizarte kritiko, sortzaile eta askotarikoagoa eraikitzen laguntzeko.
GURE IKUSPEGIA da Azkuna Zentroa espazio publiko askotarikoa eta gizarte eta kultura garaikidean erreferentea izatea, hala hemen nola nazioartean. Lurraldean eta bertan bizi diren pertsonengan eraldaketa eragingo duen epizentroa izatea.
GURE BALIOAK Hainbat balio lantzen ditugu: iraunkortasuna, ekonomiari eta energia-eraginkortasunari dagokienez; espaziorako eta programaziorako irisgarritasun unibertsala; eta berdintasuna, pertsona guztientzako gunea sortuz.


Elena Aitzkoa. Ur Aitzak
Abel Jaramillo. Ninguna noche en llamas
Guillermo Weickert. Luz sobre las cosas
