
11 minute read
FITXAK
JARDUERA:
GAKO-HITZAK
Advertisement
Ingurumen-kontzientzia, ondare naturala, familia-gatazkak, krisiak markatutako belaunaldiak
GALDERAK
Filma ikusi baino lehenago Zer bizimodu ari dira desagertzen? Zer jartzen ditu arriskuan? Horiek berreskuratzen ahalegintzen den proiekturik edo ekimenik ezagutzen al duzu? Landa-eremuko bizimoduarekin harremanik izan al duzu? Zure aitona-amonak edo senitartekoren bat bizi al zen landa-eremuan? Zer desberdintasun aurki dezakegu horien ohituren eta hiriko bizi-estiloaren artean? Zer da aurrerapena guretzat? Zer ari gara irabazten eta zer ari gara atzean uzten gure oraingo bizimoduarekin?
Filma ikusi ondoren Zer irizten diozu zuhaitzaren bila joateko Almaren estrategiari? Zeuk horixe egingo zenuke? Zer babestu nahi du eta zer jartzen du arriskuan? Zer harreman dauka Almak bere familiarekin? Eta senitartekoen artean?

EL OLIVO
Zuzendaria Icíar Bollaín
Espainia, 2019 Iraupena 94´ Gomendatutako adina 7 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JB Almak 20 urte ditu eta bere aitona miresten du, hainbat urtez hitzik egin gabe dagoen gizona. Aitonak jateari uko egiten dionean, Almak zuhaitz bat berreskuratzea erabakiko du: aitonaren nahiaren aurka familiak saldu zuen mila urte baino gehiagoko olibondoa. Xede horretarako, osabaren laguntza behar du, krisiaren biktima bera, bai eta Rafa lagunarena eta herri osoarena ere. Olibondoa Europako zein txokotan dagoen jakitea da arazoa. El Olivo fi lmak ehun urteko olibondo baten istorioa kontatzen du; jatorriko jabearen borondatearen aurka, saldu egin dute, eta Europako luxuzko eraikin batera eraman. Espainian ehun urte baino gehiagoko zuhaitz horiek espoliatzearen errealitatea salatzeaz gain, herriko edo, hobeto esanda, landa-eremuko jendearen borroka sinbolizatzen du, azken batean guztiona den ondare naturala defendatzeko borroka.

JARDUERA:
GAKO-HITZAK
Eskubideak aldarrikatzea, generoa, borroka feministen jatorria, tratu txarrak
GALDERAK
Filma ikusi baino lehenago Mugimendu sufragista: Zer esan nahi du? Nola sortu zen? Zer zuen bere baitan? Jatorrizko izenburua: Zergatik Suffragette? Zertan da desberdina Suffragist hitzarekiko? Sindikalismoa: Zer da? Nola sortu zen? Zer sindikatu ezagutzen duzu gaur egun, eta zer eginkizun dute?
Filma ikusi ondoren Zer erakutsi dizu mugimendu sufragistak? Zer lan-baldintza zeuzkaten emakumeek Maudek lan egiten zuen garbitegian? Zer jarrera zuen Mauden senarrak hark sufragismoarekiko hartu zuen konpromisoaren aurrean? Zer erreakzio izan zituzten euren kideek eta Mauden hurbileko pertsonek, Maudek bere egoeraren aurka jartzea erabaki zuenean?



SUFRAGISTAS

Zuzendaria Sarah Gavron
Erresuma Batua, 2015
Iraupena 106´ Gomendatutako adina 7 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua Mugimendu sufragista Ingalaterran jaio zen, Lehen Mundu Gerraren bezperetan. Sufragista gehienak ez ziren goi klaseetakoak, langileak baizik, ezinean ikusi zutenak egin zituzten protesta baketsuek ez zutela ezertarako balio izan. Erradikalizatu egin ziren orduan, eta, berdintasuna lortzeko borroka nekaezinean, guztia galtzeko arriskua onartu zuten: lana, etxea, seme-alabak eta bizitza. Maud da protagonista (Carey Mulligan), emakumeen duintasuna aldarrikatu zuen emakumea.
JARDUERA:
GAKO-HITZAK
Adimen Artifi ziala, Adimen Emozionala, harremanak
GALDERAK
Filma ikusi baino lehenago Zer da Adimen Emozionala? Eta Adimen Emozional Artifi ziala? Borondatea eta emozioak egiaz humanoak diren ezaugarriak al dira? Eta gure espezieari soilik al dagozkio? Hala izango dira etorkizunean? Zer eragin du teknologiak gure artean erlazionatzeko moduetan? Zer teknologia daude gaur egun adiskideekin erlazionatzeko? Ligatzeko? Nola irudikatzen dituzu teknologia horiek etorkizunean?
Filma ikusi ondoren Zer aurkezten du fi lmak harreman sentimentalen etorkizunari buruz? Eta etorkizun teknologikoari buruz? Nolako zoriona aurkitu nahi du fi lmeko protagonistak? Horien moduko harremanekin bizi den mundurik izan al daiteke noizbait? Komeniko al litzateke? Nolako bizitza du Theodorek? Zer lanbide du? Zer esaten digu bizileku duen gizarteaz? Nola eta zergatik hasten du Samantharekiko harremana? Nolako bilakaera dauka?

HER
Zuzendaria Spike Jonze AEB, 2013
Iraupena 126´ Gomendatutako adina 12 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua Etorkizun hurbil batean, hirugarren pertsonentzako gutunen idazle gisa egiten du lan enpresa batean dibortziatzeko zorian dagoen Theodore bakartiak. Halako batez, Adimen Artifi zialaren ereduan oinarritutako sistema eragile berria erosiko du, erabiltzailearen behar guztiak asetzeko diseinatuta dagoena. Harrituta konturatuko da harreman erromantikoa sortu dela beraren eta Samantha izeneko sistema eragile horretako emakumezko ahotsaren artean.

JARDUERA:
GAKO-HITZAK
Garapen iraunkorra, egungo gizartea, ekonomia, gizarte-erantzukizuna, prekarietatea
GALDERAK
Filma ikusi baino lehenago Herrialde garatuetan gaur egun dagoen lan-egoerari buruzko gogoeta: Zure iritziz, azken urteotan lan-eskubideak murrizten ari al dira? Ba al dakizu “lana uberizatzea” zer den? Zer esan nahi du? Zer alde daude kontratatuta egotearen edo norbere kabuz lan egitearen artean? Zer abantaila eta eragozpen daukate bi aukerek? Nola eragiten dute daukagun lanak eta lan-baldintzek gure bizitzetan?
Filma ikusi ondoren Nolako bilakaera dute hiru pertsonaia nagusiak diren Ricky, Abbie eta Seb familiako seme zaharrenak? Filmaren lehen sekuentzietan Rickyren lan-ibilbidea erakusten da. Nola defi nituko zenuke? Garraio enpresako buru Maloneyk Ricky konbentzitu nahi du, esanez bera, langile gisa, ez dela konpainiako beste kide bat gehiago izango, baizik eta enpresarentzat lan egingo duela. Filma ikusi ondoren, zer iruditzen zaizkizue haren hitzak? Azaldu ezazu protagonistak lanaldian pixa egiteko erabili behar duen plastikozko fl askoaren xehetasunak daukan esanahi sinbolikoa. Garraio-konpainian lan egiten duten pertsonetako batek ibilbide zaila daukalako protesta egin duenean, lankideetako inork ere ez du haren kexuekiko elkartasunik adierazi. Gainera, Rickyk haren ibilbidea bereganatu du. Zer egingo zenuten zuek egoera horretan? Zein da familiako amaren lana? Zer esan nahi du Abbierentzat autoa saldu behar izateak? Abbiek bezero bati bere ordutegia kontatu dionean, hark galdetu dio: eta 8 orduko lanaldia zer? Ikertu ezazu langile gizon-emakumeek 8 orduko lanaldia lortzeko egindako borroka historikoa. Zure ustez, zergatik ez da errespetatzen? Nork esku hartu beharko luke Rickyren eta Abbieren lan-baldintza horietan?

SORRY WE MISSED YOU
Zuzendaria Ken Loach
Erresuma Batua, 2019
Iraupena 101´ Gomendatutako adina 12 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua Ricky eta bere familia zorrekin borrokan aritu dira 2008ko fi nantza-krisiaz geroztik. Zorionez, aukera paregabea egokitu zaie arnasa hartzea lortzeko, eta are independentzia apur bat erdiesteko ere, furgoneta berri bati esker. Familiak etxez etxeko entregen frankizia bat sortzea erabaki du. Lan gogorra da, eta Rickyren emaztea laguntzailea izateak ez du egoera errazten. Hala ere, familiak bat eginda jarraitzeko asmoa dauka, bidean sortzen diren zailtasunak aintzakotzat hartu gabe.

JARDUERA:
GAKO-HITZAK
Identitatea, LGTBIQ+ pertsonen eskubideak, adiskidetasuna
GALDERAK
Filma ikusi baino lehenago LGTBIQ+ pertsonei eragindako errepresioaren errepasatze historikoa. Bazterkeria. Traumak. Abusuak. Inoiz entzun al duzu konbertsio-terapiak zer diren? “Trans legea” Espainian: Zer dakizu lege horren inguruan eta onetsi diren arauei buruz? Ba al dakizu horietako batek konbertsio-terapiak debekatzen dituela?
Filma ikusi ondoren Zure ustez, nola sentituko da Cameron Jamierekin elkartzean? Nolako eragina du Lydiaren pertsonaiak Cameronengan eta gainerako barnekoengan? Zer erantzun eragiten ditu? Nola eusten diote horiek? Orainarekiko lotuta: Zer egoeratan gaude gaur egun LGTB+ eskubideen arloan? Zer bilakaera izan duela uste duzu? Zer aldatu behar da oraindik?



THE MISEDUCATION OF CAMERON POST

Zuzendaria Desiree Akhavan
AEB, 2018
Iraupena 90´ Gomendatutako adina 14 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua Cameron Post gurasoak galdu dituen 16 urteko neska nerabea da. Ebanjeliko bihurtu den izebarekin bizi da, eta institutuko dantzaldiko erreginarekin oheratu da isilpean. Hala ere, auto baten atzeko eserlekuan harrapatu dituzte biak, eta Cameron “Jainkoaren Promesa” zentrora bidali dute; zentro terapeutiko horretan nerabeen “orientazio homosexuala sendatzen” dute. Leku surrealista horretan, bere lekua aurkitu du, Jane eta Adam bekatari kideekin. Familia berezia osatuko du horiekin, bizirik iraun ahal izateko borrokan ari diren bitartean. Jatorri irandarreko Desiree Akhavan zinemagile iparramerikarrak identitate ez-heterosexualaren aldeko borrokan izandako gatazkak kontatu zituen estreinako Appropriate Behavior lanean eta Bisexual telesailean, eta fi lm onenaren saria irabazi zuen Sundancen, Emily M. Danforth-en eleberriaren egokitzapen honekin. Lan honen bidez, AEBetako “homosexualak sendatzeko” terapia-zentro ezohikoak salatu zituen.
JARDUERA:
GAKO-HITZAK
Feminismoak, haurtzaroa eta nerabezaroa, erlijioa, indarkeria matxista
GALDERAK
Filma ikusi baino lehenago Zein dira arabiar munduari buruzko estereotipoak? Petrolioa, xekeak, estalitako emakumeak... Nola eragiten dio erlijioak nesken rolari? Emakumeei debekuak ezartzen dizkien zer debeku ezagutzen dituzu? Zuzendariari buruzko zer informazio aurki dezakezue?
Filma ikusi ondoren Zer desio du Wadjdak fi lmean? Zer egingo du hori lortzeko? Zer oztopo aurkituko du? Nork aholkatuko du eta lagunduko dio? Eskolako zuzendariak zergatik erantzun du hain bortizki Wadjdaren aurka? Zer transmititzen du nesken eskolako zuzendariak esandako “Emakume baten ahotsa haren biluztasuna da” esaldiak? Zer ikasten dute eskolan?



LA BICICLETA VERDE

Zuzendaria Haifaa Al Mansour
Saudi Arabia, 2012
Iraupena 98´ Gomendatutako adina 12 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua Wadjda 10 urteko neska da, eta bizi den gizarte tradizionalean guztiz debekatuta dauzka hainbat gauza, baita bizikletan ibiltzea bera ere. Hala eta guztiz ere, neska alai ekintzailea da, beti baimendutakoaren eta debekatutakoaren arteko mugaren ertzean dabilena. Wadjdak bizikleta bat eduki nahi du, bere lagun Abdullahekin lasterketa batean lehiatu ahal izateko, baina amak ez dio uzten, bizikleta arriskutsuak direlako nesken duintasunari begira.
JARDUERA:
GAKO-HITZAK
Ingurumena, ura, salaketa
GALDERAK
Filma ikusi baino lehenago Uraren garrantzia. Ura nahitaezko bizi-baliabide gisa. Zertarako balio dute presek? Nola funtzionatzen du presa batek? Nola eraikitzen da presa bat? Presa bat eraikitzeak nola eragiten die lurraldeari eta bertako gizakiei nahiz beste izakiei? Ura pribatizatzea. Nekazaritzak eragindako kutsadura. Politika ekonomiko harrapariak. Eremu aberatsen eta pobreen arteko lurralde-desoreka areagotzea. Itoizko urtegiaren historia ezagutzen al duzu? Kasua aztertzea: ekintza zuzena, publikoa eta indarkeriarik gabea
Filma ikusi ondoren Presa eraikitzeak nola eragin zien pertsonaiei? Zein dira ondorioak gaur egun? Filmean sabotaje-ekintza baten irudiak agertzen dira. Bildu ezazu horren inguruko informazioa. Zer iruditzen zaizkizu era horretako desobedientzia-estrategiak? Zer balio dute testigantzek dokumental honetan? Zure iritziz, zuzendariak zergatik erabaki zuen pertsona horien ametsak kontatzea?



URPEAN LURRA
Zuzendaria Maddi Barber
Euskal Herria, 2019
Iraupena 50´ Gomendatutako adina 12 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua Duela ia bi hamarkada Itoizko urtegiak zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituen, Nafarroako Pirinioetako magaletan. Solidari@s con Itoiz talde ekologistak bideoan dokumentatu zuen urtegia eraikitzearen aurkako borroka. Gaur egun, han aritu zirenek ur azpian dagoen lurrarekin egiten dute amets. Haien ahotsak eta keinuak korapilatuz, gaur arte iraun duen dolu banakakoa eta kolektiboa kontatzen dute.

JARDUERA:
GAKO-HITZAK
Gizarte garaikidea, desberdintasun sozialak, baliabideen eskuragarritasuna, klase sozialak
GALDERAK
Filma ikusi baino lehenago Zer dakizu Hego Koreako gizarteaz? Zer jakin dezakezu hari buruz? Hezkuntza- eta ikasketa-maila, gizarte gisa pentsatzeko duen modua... Zer balio ditu? Zure gizartearekin bat datozen zer elementu aurki dezakezu? Zein dira desberdinak? Zergatik gertatzen da edo zeri dagokio portaera hori? Ba al dakizu “klase-borroka” zer den? Eta “meritokrazia” zer den?
Filma ikusi ondoren Zer adierazten du fi lmaren izenburuak? Zure ustez, zer generotako fi lma da? Zer kritika sozial egiten du pelikulak? Kritika hori gure testuinguruari egin ahal zaiola uste al duzu?



PARÁSITOS
Zuzendaria Bong Joon-ho Hego Korea, 2019 Iraupena 132´ Gomendatutako adina 16 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JBGA eta bikoiztua Lanik gabe daude bai Gi Taek (Song Kang-ho) eta bai bere familia. Haren seme zaharrena den Gi Woo (Choi Woo-sik) eskola partikularrak ematen hasi da Park-en (Lee Seon-gyun) etxean, eta bi etxeetako familiak -bi mundu guztiz desberdinetakoak izan arren, berdintsuak izanik- aurreikusi ezineko emaitzak izango dituen harremana hasiko dute.

JARDUERA:
GAKO-HITZAK
Terrorismoa, ETA, bakea, elkarbizitza
GALDERAK
Proiektatu baino lehenago Zer dakizu Euskadiko azken aldiko historiari buruz? Zer dakizu ETAren historiaz? Zure ustez, azkenean zergatik polarizatu zen hainbeste gizartea? Zure ustez, gaur egun ahalegina egiten al dugu beste pertsonaren ikuspuntua ezagutzeko? Nola sendotu ahal izango genituzke enpatia sustatzeko espazioak?
Filma ikusi ondoren Zerk bultzatu zituen pertsonaiak lehengoratzeko topaketetan parte hartzera? Nola erreakzionatu zuen haien inguruak erabaki horren aurrean? Egokiak iruditzen al zaizkizu berriz elkartzeko topaketa horiek? Zure ustez, zer izango zen zailena bilera horretan kokatzeko garaian, Maixabelen eta Ibon Etxezarretaren ikuspuntutik? Zein da alabaren jarrera eta nola eboluzionatu du fi lmean zehar?



MAIXABEL
Zuzendaria Icíar Bollain
Espainia, 2021 Iraupena 116´ Gomendatutako adina 12 urtetik gorakoak Bertsio eskuragarriak JB Maixabel Lasak 2000. urtean galdu zuen senarra, Juan María Jauregi, ETAk erailda. Handik hamaika urtera ezohiko eskari bat jaso zuen: hiltzaileetako batek Maixabelekin hitz egin nahi du Langraizko (Araba) espetxean, han ari baita kondena betetzen talde terroristarekin zituen loturak bertan behera utzi ondoren. Zalantza ugari eta min handia izan arren, Maixabelek onartu egingo du hamasei urte zituenetik bikote izan zuena odol hotzez erail zutenekin aurrez aurre egotea.

