Aldizkaria: 2025eko Irala-Abendua

Page 1


PROGRAMAEUSKARA

IRA URR AZA ABE 2025

Azaleko irudia: © Marisa González, VEGAP, Bilbao, 2025

Hiruhileko honetan gurekin izango dira...

Chiharu Shiota

My House is your House Instalazioa

Marisa González Egikera sortzaile bat Erakusketa

Amaia Molinet Tierra Quemada Instalazioa

Visiones cuánticas Instalazioa

Inés García

El tacto del contacto Instalazioa 15

Estibaliz Sádaba RUINAS (cuaderno de notas experimental) Irakurketa kolektiboa

Lore Stessel Poëtry of the Gang Erakusketa

Beatriz Sánchez Fórmulas de Cinética Doméstica Proiektuaren erakusketa

Histrión Teatro DYSPHORIA eszenAZ. Antzerkia

Marcat Dance El bosque eszenAZ. Dantza

Las hijas de Felipe Podcasta zuzenean

Haatik Dantza Konpainia OTS eszenAZ. Dantza

hablarenarte & Christian Fernández Mirón Músicas Memorables eszenAZ. Kontzertua

Ikuspegi Feministak Ekoizpen Artistikoetan eta Artearen Teorietan Argitalpenaren aurkezpena

Mariana Enriquez Cómo desaparecer completamente Liburuaren aurkezpena

Zinemaldia Azkuna Zentroan Zinema

Kiyoshi Kurosawa: Bakardadearen mendekua. Zinemateka

Azkuna Zentroan gertatu da

Marlene Krause, Mireille StPierre eta Louka Butzbach. 2026ko Komikiaren Nazioarteko Egoitza

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Azkuna Zentroko Artista AZkideak

Azkuna Zentroko Ikertzaile AZkideak

Dantzaren Nazioarteko Egoitza Gurutzatua

Zinema-elkarrizketak. Argiak, kamera... ekin!

Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak

ikasleentzat

Mitusu, haur eta gazteentzako antzerkia

Errazeko Kluba

txiki

Gabonetan

Visiones cuánticas atalera bisita

Bideogintza tailerra Beatriz Sánchez artistarekin

Mugimendu-tailerra Olatz de Andrés koreografoarekin

Tailerra - pentsatzen duten irudiak: interneten berrerabilpen kritikoa eta sorkuntza kolektiboa

is Basque Design Merkatua

orokorra

Hiruhileko honetan gurekin izango dira...

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko programazioa diziplina desberdinetako pertsonen konplizitatearen emaitza da, haiek gure proposamenak balioesten eta aberasten baitituzte, era askotako ikusleen komunitateei zuzendutako ekarpenekin. Hiruhileko honetan gure artean izango ditugun proiektuak eta pertsonak erakutsiko ditugu hemen, aurten abian jarri ditugun elkarrizketen parte direnak.

Inés García Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Villamil Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Ixiar Rozas Ikertzaile AZ-Kidea

Lore Stessel Artista AZ-Kidea
Amaia Molinet Artista AZ-Kidea
Idoia Zabaleta Artista AZ-Kidea
Olatz de Andrés Artista AZ-Kidea
Rosa Casado Ikertzaile AZ-Kidea
María Ibarretxe Dantzaren Nazioarteko Egoitza Gurutzatua
Ivonne
Beatriz Sánchez Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa
Estibaliz Sádaba Murguia Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa
©
Arnaitz Rubio

Marlene Krause Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

Marisa González Artista

Chiharu Shiota Artista

Gema Matarraz (Histrión Teatro) Aktorea

Las hijas de Felipe Autoreak

Mireille St-Pierre Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

© Pedro J. Pacheco

Violeta Janeiro Komisarioa

Tereza de Arruda Komisarioa

Catherine Coury ( Marcat Dance) Dantzaria

Haatik Dantza Konpainia OTS Taldea

Louka Butzbach Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

Mariana Enriquez Idazlea

Christian Fernández Mirón Artista eta bitartekaria

Mario Bermúdez ( Marcat Dance) Dantzaria

© Nora Lezano

Kiyoshi Kurosawa Zinema-zuzendaria

© Tristán Pérez-Martín

Mamen Adeva (hablarenarte)

Marilisa Gallicchio ( Marcat Dance) Dantzaria

#artebisualak #instalazioa #erakusketa

My House is your House

Komisarioa: Tereza de Arruda

Chiharu Shiota
© Sunhi Mang

My House is your House/Nire etxea zurea ere bada Azkuna Zentroak Chiharu Shiotaren artea erakusteko planteatutako site-specific bat da.

Tereza de Arruda arte-historialariak komisariatutako erakusketa honetarako, artistak, Azkuna Zentroko taldearekin batera, etxearen kontzeptua landu du, etxeko eremua espazio publikora zabalduz, Bilboko Alhóndigako arkitekturarekin harremanetan jarriz.

My House is your House/Nire etxea zurea ere bada lanak gai unibertsalak islatzen ditu, hala nola etxea, memoria, migrazioa, bizitza eta heriotza, eguneroko objektuak erabiliz: arropa, altzariak eta beste objektu pertsonal batzuk.

Objektuok hari-sare korapilatsuetan biltzen dira, ehun tradizionalari eta ekialdeko kaligrafiari erreferentzia eginez. Eskala handiko instalazioak kolore gorri nabarmenekoak dira sarri, Japoniako kulturan gorria bizitzaren, energiaren eta eguzkiaren sinboloa baita. Chiharuk hizkuntza mintzatuaz, naziotasunaz eta erlijioaz gaindi hedatzen ditu artelanak, kontakizun unibertsal bat eskaintzeko, oroimena galtzeaz, elkarlotzeaz eta iraunarazteaz.

CHIHARU SHIOTA

(Osaka, 1972) Chiharu Shiota pinturan (Kiotoko Seika Unibertsitatea, 1992-1996) eta arte bisualetan (Braunschweigeko Goi Mailako Arte Eskola, 1997-1999 / Berlingo Arte Akademia, 1999-2003) trebatuta dago, eta Berlinen bizi da.

Erakusketa hauek egin ditu, besteak beste: Nakanoshima Museum of Art, Osaka; Hammer Museum, Los Angeles; Queensland Art Gallery of Modern Art (QAGoMA), Brisbane; ZKM | Zentrum für Kunst und Medien, Karlsruhe; Zeelanda Berriko Te Papa Tongarewa Museoa, Wellington; Mori Arte Museoa, Tokio; Gropius Bau, Berlin; Australiako Hegoaldeko Arte Galeria; Yorkshire Sculpture Park, Erresuma Batua; Kochiko Arte Museoa; eta Osakako Arte Museo Nazionala. 2025eko lehen hiruhilekoan, Parisko Grand Palais-en erakutsi ditu bere artelanak.

Nazioarteko erakusketa askotan ere parte hartu du, hala nola Oku-Notoko Nazioarteko Arte Jaialdian, Sydneyko Biurtekoan, Echigo-Tsumariko Arte Hirurtekoan eta Yokohamako Hirurtekoan eta São Pauloko SESC Pinheiros-en. 2015ean, Shiota hautatu zuten Japonia ordezkatzeko Veneziako Bienalaren 56. edizioan.

2025EKO MAIATZAREN 27TIK IRAILAREN 28RA

Erakusketa Aretoa Sarrera dohainik

BISITEN PROGRAMA

Sarrerako bisitak

Asteazkenero eta ostegunero, 18:30ean (30’)

Erakusketa Aretoan

Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, lekuak bete arte

Bisita gidatua komisariatik, Tereza de Arruda

Irailaren 25a, osteguna: 12:00 eta 18:30

Irailaren 26a, ostirala: 12:00

Erakusketa Aretoa

Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, lekuak bete arte

Familientzako gida

Erabilera libreko material didaktikoa 5 urtetik gorako haurrentzat

#artebisualak #erakusketa #teknologia

Marisa González

Egikera sortzaile bat

Komisarioa: Violeta Janeiro Alfageme

En el estudio de Sonia Sheridan, 1980-1982. © Marisa González, VEGAP, Madrid, 2025

Egikera sortzaile bat erakusketak Marisa González artistaren (Bilbo, 1943) lana aztertzen du, sortzaile multimedia gisa osatu duen ibilbide oparoagatik 2023an Velázquez Saria lortu zuela baliatuz.

Marisa González aitzindaria da sorkuntza artistikoan erreprodukzioaren eta komunikazioaren teknologia berriak aplikatzen. Hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, bere lana ohiko baliabide artistikoetatik aldentzen da, eta makinak — koloretako fotokopiagailuak, termofaxak eta bere garaian puntako teknologia izan diren beste tresna batzuk — erabiltzen ditu kopiatzailea edo erreplikatiboa izan beharrean sortzailea den artea asmatzeko. Marisa Gonzálezek metodo propio bat sortu du, hizkuntza bat, non berehalakotasunak, zoriak, probak eta erroreak hartzen duten protagonismoa.

Violeta Janeiro Alfageme arte historialari eta ikertzaileak komisariatutako antologiko honek artistaren bost hamarkadako ekoizpena biltzen du eta bere serie eta proiektu handien zati handi bat erakusten du.

Marisa González. Egikera sortzaile bat maiatzaren 21ean inauguratuko zen Reina Sofia Museoan eta urriaren 29tik aurrera izango du jarraipena Azkuna Zentroan. Azken 25 urteetan sortutako instalazioak izango ditu ardatz. Hain zuzen, Bilboko paisaia industrialaren eta Gonzálezen ibilbidean funtsezkoak diren bi lanen inguruan egituratuko da: Lemoizko zentral nuklearraren eraispena dokumentatzen duten argazkiak eta bideoak eta Bilboko okindegiarenak.

Erakusketa Madrilgo Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalak antolatu du, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaorekin lankidetzan.

MARISA GONZÁLEZ

Bilbon jaio zen 1943an, eta Madrilen bizi da. Pianoko Goi Mailako ikasketak egin zituen Bilboko Kontserbatorioan, Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederretako Fakultatean (1971), masterra egin zuen Chicagoko Art Institute-n, Sistema Sortzaileen Sailean (1973), eta BFA Corcoran School of Art-en (Washington D.C.) (1976).

Bere ibilbide artistiko guztian agertzen da gizarte garaikidean etengabe aldatzen ari diren teknologiekiko harreman sistematikoa. Hainbat museotan eta bildumatan ditu artelanak, eta banakako 60 erakusketa baino gehiago eta 150 erakusketa kolektibotik gora egin ditu, besteak beste, Veneziako Bienalean, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalean, Tabacaleran (Madril) eta Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan (CCCB).

2025EKO URRIAREN 29TIK 2026KO URTARRILAREN 18RA

Erakusketa Aretoa Sarrera dohainik

JARDUERAK

Inauguratzeko programa

Asteazkena, urriak 29

18:00 Marisa González artistaren eta Violeta Janeiro komisarioaren arteko solasaldia

Bastida Aretoa

19:00 Erakusketaren irekiera Erakusketa Aretoa

Sarrerako bisitak Ostegunero, 18:30ean (30' ) Erakusketa Aretoan

Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, lekuak bete arte

Eskolako jendearentzako tailerrak

Azaroak 7, 14, 21 eta 28; Abenduak 5 eta 12

11:00 - 13:00

Erakusketa Aretoa

#artebisualak #erakusketa #performance

Amaia Molinet

Artista AZ-Kidea

Tierra Quemada

Amaia Molinet, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko AZ-Kideak, Tierra Quemada instalazioa aurkeztu du. Site-especific hau ibilbide luzeko prozesu baten parte da, indarkeriak eta ahanzturak markatutako paisaietara begirada sendagarria bideratuz, arreta berezia jarrita Bizkaiko Burdin Hesian.

Proiektuak artea, arkeologia eta magia uztartzen ditu, hondar historiko hauen interpretazio poetiko eta subjektibo gisa. Landa-ibilbideen eta diziplina anitzeko espezialisten lankidetzaren bidez, Amaia Molinetek obra multzo bat sortu du: osotasun tentsionalaren printzipioarekin eraikitako eskultura-kutunak (Adrián Castañedaren laguntzarekin), eta Burdin Hesiko landare-espezieen arrastoekin ecoprint edo estanpazio botanikoan egindako zetazko piezak (Yolanda Sánchezekin elkarlanean).

Instalazioa urriaren 2an aktibatzen da (19:30) performanceerritual baten bidez, Pilar López de Alda, Anna Firmberger, Francesca Gaspari eta Ibon RGren partaidetzarekin.

URRIAREN 2TIK 19RA

Kulturen Ataria

Sarrera dohainik

ERAKUSKETA IREKITZEA: Urriak 2, 19:30

PERFORMANCEA

Urriak 2, 19:30

Sarrera dohainik

#artebisualak #instalazioa #zientzia

Visiones cuánticas

Zientzia eta Teknologia Kuantikoaren Nazioarteko Urtearen esparruan, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao lankidetzan ari da Eusko Jaurlaritzak antolatutako 2025 Kuantikaren Urtea proiektuarekin, Visiones cuánticas instalazioaren bidez.

Dibulgazio espazio hori gonbidapen bat da iraganeko ezagutzak atzean utzi, eta unibertso berri, ezezagun eta kontraintuitibo batean barneratzeko eta pentsatzeko, eta errealitateari begiratzeko modu berri batera irekitzeko.

Bidaian, kuantikari buruzko aurkikuntzaren historia, haren presentzia, potentziala eta ondorio sozialak errepasatuko dira, baita haren aplikazioak ere, batez ere sorkuntza artistiko garaikidearen esparruan.

Egungo zinemak, serieek, literaturak, arte eszenikoek eta ikusizko eta soinuzko arteak erakusten dute artearen eta zientzien bideak gurutzatzen direla eta ziurgabetasunari buruz lan egiten dutela.

Instalazio hau Tabakaleraren ekoizpena da, Donostia International Physics Centerrekin (DIPC) lankidetzan eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.

URRIAREN 10ETIK 26RA

Kulturen Ataria

Sarrera dohainik

JARDUERAK

Eskola-ikasleentzako tailerrak

urriaren 13, 14, 15, 16, 17, 20, 21, 22, 23 eta 24a 11:00 - 12:00

Kulturen Ataria

#artebisualak #instalazioa #zinemaesperimentala

Inés García

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

El tacto del contacto

Inés Garcíak, 2025 Babestu programako artista egoiliarrak, bere azken proiektua aurkeztuko du Urkixo aretoan: El tacto del contacto. Instalazioak mugimenduan dagoen irudiaren, gorputzaren eta espazioaren arteko harremana ikertzen du.

Erakusketa begirada filmikotik hedatzen da, eta “proiekzio-kabina” bihurtzen du Urkixo aretoa. Bere film analogikoetarako diseinatutako gailuekin esperimentatu ondoren, artistak beste urrats bat egin, eta aretoa eraldatzen du, espazioko elementu arkitektonikoez jabetuz, zinema hedatuko murgiltze-esperientzia bat proposatzeko.

Erakusketa-gunean zinema nola erakusten den zalantzan jartzeko duen interesaren ondorioa da ikuspegi hori. Aldi berean, aukera eman nahi dio publikoari mugimenduan dagoen irudiarekin elkartzeko arretatik, alde fisikotik eta hurbiltasunetik abiatuta.

Horrela, artistak eraikitzen duen unibertso intimoan, materiarekiko kontaktuak zalantzan jartzen ditu pantailaren eta begiratzeko ekintzaren beraren muga tradizionalak. Proposamena osatzeko, azetatoaren gainean egindako pintura batzuk jarri ditu leihoetan, zinema-iragazki gisa, kanpoaldea begirada berri batekin ikusteko.

AZAROAK 3-16

Urkijo Aretoa (Kulturen Ataria)

Sarrera dohainik leku guztiak bete arte

#artebisualak #irakurketakolektiboa

Estibaliz Sádaba Murguia

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

RUINAS (cuaderno de notas experimental)

Estibaliz Sádaba Murguia artistak RUINAS (cuaderno de notas experimental), proiekturako hurbilketa proposatzen du talde-irakurketa baten bidez. Proiektua hori Azkuna Zentroko Babestu egonaldian zehar garatu zuen, ikergai harturik nola moldatuz joan diren emakumeen lana eta emakumeek mundua bizitzeko duten modua.

Ruinas (Cuaderno de notas experimental)

Talde-irakurketa bat da, eguneroko bat osatzen duten testuak dira, ideien inbentario probokatzaile bat da, historiak dira, aieruak…

Beldurra ematen dit arrautzak irabiatzeari uzteak, zer gertatuko zait geldituz gero?

Garbigailua eta mikrouhin-labea entzuteak erlaxatu egiten nau.

ABENDUAK 3, ASTEAZKENA

19:00

Bastida Aretoa

Sarrera dohainik, aldez aurretik webgunean izena emanda, leku guztiak bete arte

#artebisualak #erakusketa

Lore Stessel

Artista AZ-Kidea

Poëtry of the Gang

Lore Stesselek Poëtry of the Gang proiektu fotografikoaren emaitza jarriko du ikusgai, Azkuna Zentroan artista AZkide gisa izandako egonaldian egin duen lana. Seriean, kaosa, sena, anarkia eta harmoniak espazioko elkarbizitzan duen potentziala aztertu ditu.

Bi urtean zehar, Stesselek une horiek harrapatu ditu dantza- eta koreografia-taldeekin izandako elkarketetan —bertako zaleen zein profesionalen taldeekin—, artistak espazioak sortu baititu “ustekaberako” eta “ezustekorako”. Eguneroko errutinen edertasuna, keinu txikiak eta mugimenduaren boterea islatzen dituzte. Eguneroko bizitza dantza bihurturik.

ABENDUAK 9, ASTEARTEA

19:00

Bastida Aretoa

Sarrera dohainik, leku guztiak bete arte

#artebisualak #laborategia #eskultura-artefaktuak #irudiamugimenduan

Beatriz Sánchez

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Fórmulas de Cinética Doméstica

2025eko Babestu programako artista egoiliar Beatriz

Sánchezek Fórmulas de Cinética Doméstica aurkeztuko du. Laborategi artistiko baten emaitza da, eta, bertan, artefaktu mugikorrak eta eskultura txikiak sortu dira, motorrak, eguneroko objektuak, zeramikak eta aurkitutako zatiak erabiliz. Ikerketa-aldiaren ondoren, proiektua Zentroan amaituko da, bi astez lan trinkoa eginez Urkixo aretoan, publikoari irekitako tailer bat izango baita bertan.

Abenduaren 11tik 14ra, bisitariek aukera izango dute espaziotik ibili eta prozesu eta bitxikerien erakusketa bat ikusteko: mihiztadura hauskorrak eta mekanikoak, itxuraz bizia hartzen duten irudi ezohiko bihurtuta.

Ohiko erakusketa bat baino gehiago, mugimenduan dauden esperimentuen kabinete batean barneratzea da proposamena. Bertara hurbiltzen direnek modua izango dute aktibatutako artefaktuak inguratu, eta denbora errealean egiten den sormen-prozesu bat ikusteko; hala, zoriak eta esperimentazioak eskultura prekarioak, ezegonkorrak eta harriduraz beteak sortuko dituzte.

ABENDUAREN 11TIK 14RA

11:00-20:00

ERAKUSKETAREN IREKIERA: Abenduaren 11, osteguna 18:00:

Abenduaren 12a, ostirala, 13a, larunbata, eta 14a, igandea, 18:00-20:00: Beatriz Sánchezek ikusleekin batera egingo du ibilaldia, bere proiektua ikusi eta egin duen prozesuaren berri emateko.

Urkixo Aretoa

Sarrera dohainik, leku guztiak bete arte.

#artebiziak #eszenAZ #antzerkia

Histrión Teatro DYSPHORIA

DYSPHORIA (euforiaren kontrako gogo aldartea) fikziozko bakarrizketa bat da, Gema Matarranz protagonista duena. Erresuma Batuan gertatu berri diren genero-arloko iruzurkasuak hartzen ditu abiaburu, horri buruzko ezagutza eta gizarteak egoera horien aurrean eman dezakeen erantzuna berrikusteko.

Maria Goiricelaya antzerkigileak idatzi eta zuzendu du testua, eta leunki aztertzen ditu kasu horiek eta haien berezitasunek protagonistei eragindako sufrimendua, hutsune legala eta kezka soziala. «Oihu bat da, ezinbesteko tour de forcé bat, oraintsuko Trans Legearen legezko hutsuneek premiazko irtenbide berriak behar dituzten gizartean», adierazi du egileak.

Histrión Teatrok 30. urteurrena ospatuko du antzerki profesionaleko konpainia gisa, eta, horretarako, antzezlan dokumental baten estreinaldia egingo du, ikusleei desafio eginez beren paradigmak eta aurreiritziak zalantzan jartzera, dibertsitatea errespetatuz.

1994an Granadan sortu zenetik, konpainiak 23 ikuskizun ekoitzi ditu. Gaur egun, Histriónek bere bideari jarraitu nahi dio, eta bertan funtsezko bi elementu daude: testua egiturazko elementu gisa eta emozioei eusten dien interpretazio-lana, publikoarekiko lotura.

URRIAK 9, OSTEGUNA

ESTREINALDIA EUSKADIN

19:00 / 75'

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

FITXA ARTISTIKOA

Dramaturgia eta zuzendaritza: María Goiricelaya

Antzezlea: Gema Matarranz

Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Álvaro Gómez

Candela

Argien diseinua: Juan Felipe Augustín (Tomatierra)

Soinu-espazioa: Ibon Aguirre

Jatorrizko musika: Ibon Belandia

Produkzioaren zuzendaritza: Histrión Teatro

Egonaldian egindako ikuskizuna: Azkuna Zentroa - Alhóndiga de Bilbao, Granadako Fernando de los Ríos de Albolote Kultura

Etxea, Granadako Medina Elvira

Kultura Etxea-Atarfeko Udala.

Honekin itundutako konpainia: INAEM

Granadako Fernández de los Ríos de Albolote Kultura Etxeko konpainia egoiliarra

#artebiziak #eszenAZ #dantza #dantzaldia

Marcat Dance

El

bosque

Marcat Dance konpainia ezagunak El Bosque aurkeztuko du azaroaren 6an Azkuna Zentroan, 2023ko LORCA eta MAX Sarietan sariztatu zuten eta Mario Bermúdezen zuzendaritza eta koreografia dituen pieza.

El Bosque piezak hiru antzezle ditu eszenan, eta narratiba gainditzen duen esperientzia bat proposatzen du, arlo fisiko, emozional eta sentsorialera joz. Mugimenduaren bidez, ingurune naturalen potentzia, magnetismoa eta dualtasuna ekartzen ditu gogora piezak, eta eraikitzen duen espazio eszenikoan gorputzak eta atmosferak bat egiten dute, guztiz oroitarazlea den lengoaia koreografiko bat sortuz.

La Fundición-en Dantzaldian aurkeztuko da El Bosque, Nazioarteko Dantza Jaialdian.

AZAROAK 6, OSTEGUNA

ESTREINALDIA EUSKADIN

19:00 / 55'

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza eta koreografia: Mario Bermúdez

Dantzariak: Catherine Coury, Marilisa Gallicchio eta Mario Bermúdez

Jatorrizko musika: Jose Pablo Polo

Argiztapenaren diseinua: Mamen B. Gil

Ekoizpena: Marcat Dance S.L. Banaketa eta management: Danzas del Mundo

© Bianca de Vilar

#artebiziak #podcast

Las hijas de Felipe

Ana Garriga eta Carmen Urbita Las hijas de Felipe izena erabiltzen hasi ziren 2020an beren podcast-ari deitzeko (Podium Podcast). Barrokoko txoko ahaztuez aritzen dira, beti premisa honen gidaritzapean: «orain gertatzen ari zaizun guztia baten bati gertatu zitzaion XVI. eta XVII. mendeetan». «Nahita egindako ahistorizismoaren soinuzko babesleku» hau jarraitzaile gehien dituenetako bat da, moja, deabru, gezur, alkimia, errezeta-liburu eta urre ugariz beteriko bere txutxu-mutxu historikoei, drama barrokoei eta ahaztutako bizitzei esker.

Espazio honetan, XVI. eta XVII. mendeetako bazterrik urrunenak eta gaur egungo zirrikiturik barneraezinenak gainjartzen dira, anakronismo estrategikoan, eta ezin susmatuzko hausnarketak eta loturak iradokitzen dira.

Azkuna Zentroko ikuskizun honetan, Las hijas de Felipe podcast-ak alde batera utziko ditu bereizgarri dituen sosegua eta arreta, eta gozamenez murgilduko da nekaldiaren, penitentziarik bitxienen eta fetitxe bihurtutako zigorren bidean, zigortzaile seduktoreak eta biziorik higuingarrienak dituzten santuak aurkeztuz.

AZAROAK 15, LARUNBATA

12:30

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

FITXA ARTISTIKOA

Ekoizpena, gidoia, interpretazioa: Las hijas de Felipe (Ana Garriga eta Carmen Urbita)

#artebiziak #eszenAZ #dantza

Haatik Dantza Konpainia

OTS

Haatik konpainiak OTS aurkeztuko du, Euskal Herriko lehen disko-etxea izan zen HERRI GOGOAren kultura-mugimendu abangoardista berrinterpretatzen duen lana. Disko-etxea 1960ko hamarkadaren amaieran sortu zen, baina, zentsura zela-eta, ez zen inoiz ofizialki existitu. Berrehun diskotik gora argitaratu zituen, hainbat adierazpen artistiko bilduta: musika tradizionala, klasikoa, kantu politikoak, konposizio garaikideak, rocka... Lourdes Iriondorekin hasi eta Mikel Laboarengana, Karmelo Bernaola eta Shegundo Galarza barne hartuta. HERRI GOGOAk gogotsu jardun zuen euskal musikaren garaikidetasuna balioesteko lanean.

OTS sortzeko, Haatik konpainiak Jone San Martin Astigarraga koreografoa izan du gonbidatu gisa. Nazioartean ezaguna den dantzari eta sortzaile donostiarrarekin batera, euskal dantzak aztertu eta berrinterpretatu ditu, eta modu berriak aurkitu ditu horiek antolatzeko eta espazioan “idazteko”.

Disko-etxe batean inspiratutako lan bat denez, musikak zeregin nabarmena du ikuskizunean. HERRI GOGOAren katalogoa erabiliz, Haatik dantza-konpainiak unibertso horren “argazki” bat sortu du, eta musika-konposizio, soinudokumental eta lekukotasunen erreportaje bat eraiki du, inprobisazioari eta esperimentazioari esker, bizirik doana emanaldiz emanaldiz.

ABENDUAK 4, OSTEGUNA

19:00 / 60'

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza eta produkzioa: Aiert Beobide eta Iurre Aranburu

Koreografia: Jone San Martín eta Haatik

Soinu-espazioa: Manu Gaigne

Dantzariak: (6) Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire

Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala

Eszenografia: Ikerne Giménez

Jantziak: Ramón García

Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia

Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu

Argiteriako teknikaria: Anartz Beobide

Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac

#artebiziak #kontzertua

hablarenarte & Christian Fernández Mirón

Músicas Memorables

Músicas memorables hablarenarte elkarteak eta Christian Fernández Mirón artista eta hezitzaileak elkarrekin sortutako belaunaldien arteko proiektu bat da. Ahozkotasuna eta herrikantua ditu ardatz, eta musika tradizionala eta garaikidea lotzen ditu.

Orain arte, hiru emanaldi egin dituzte Espainiako estatuan, eta beste bat Txilen, Santiagon; eta Bizkaiara dator, orain, Bermeoko Neskatila eta Saregileen Elkartearen eta Ondarroako Neskatilen Elkartearen eskutik. Emanaldi hau maiatzean abiatu zuten, ahozko tradizioko laborategiekin; bertan, txikitako eta gaztetako oroitzapenak, kontakizunak, kantuak eta festa-giroko arratsaldeak partekatu dituzte emakumeek. Topaketa horien soinua erregistratu egiten da, eta, haietatik abiatuta, sarrera libreko artxibo bat sortuz joan da musika gogoangarriekin eta haiei loturiko lekukotasunekin; hain zuzen ere, ahozko tradizioak eta herri-kantuek memoria kolektiboarentzat eta sorkuntza garaikidearentzat duten garrantzia nabarmentzen du artxibo horrek. Bigarren fasean, musika-egonaldiarenean, sortutako errepertorioaren konposizioa, grabazioa eta ekoizpena gauzatuko da bertako bi artistarekin, eta, azkenik, irailaren 16an aurkeztuko da jendaurrean.

ABENDUAK 16,

ASTEARTEA

19:00

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

eszenAZ. Ziomara Hormaetxe. LĀTTICE

#argitalpenak #aurkezpena

Ikuspegi Feministak Ekoizpen

Artistikoetan eta Artearen Teorietan

Argitalpenaren aurkezpena

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Ikuspegi Feministak Ekoizpen Artistikoetan eta Artearen Teorietan ikastaroa antolatu zuen 2012. eta 2018. urteen artean, Lourdes Méndez UPV/EHUko Artearen Antropologiako Katedraduna eta Xabier Arakistain arte-komisarioa zuzendari zituela.

Zazpi ediziotan zehar, emakume artista, akademiko, erakundeetako zuzendari, ikertzaile, komisario eta artekritikariak elkartu ziren ikastaro hartan, aztergai harturik ikertzaile feministek ezagutza ez-sexista eraikitzen jarraitzeko dituzten arazo teorikoak eta politikoak nahiz “artearen” instituzioaren alderdiak kolokan jartzen dituzten praktika artistikoak.

Saio haien emaitzak Ikuspegi Feministak Ekoizpen Artistikoetan eta Artearen Teorietan argitalpenean bildu dira, hiru liburukitan. Irailaren 16an aurkeztuko da lana; 2012. eta 2017. urteen artean Zentroan egin ziren ikastaroetako berrogeita hamar parte-hartzaileren ekarpenak biltzen ditu, eta 2018ko ikastaroaren argitalpenarekin hasitako saila osatzen du.

Bilduma hau aurrera ateratzeko lankidetzan aritu dira Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila eta Bilboko Udaleko Berdintasun Saila.

IRAILAK 16, ASTEARTEA

12:00

Bastida Aretoa

Sarrera dohainik, aldez aurretik webgunean izena emanda, leku guztiak bete arte

Argitalpena irailaren 16tik aurrera salgai egongo da Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko dendan –dendaAZ– eta dendaz.azkunazentroa.eus webgunean.

#literatura #narratiboa #aurkezpena

Mariana Enriquez

Cómo desaparecer completamente

Liburuaren aurkezpena

Mariana Enriquezek bere azken liburua aurkeztuko du Azkuna Zentroan: Cómo desaparecer completamente (Anagrama, 2025).

Mariana Enriquez (Buenos Aires, 1973) kazetaria da, Página/12 egunkariaren Radar gehigarriaren zuzendariordea, eta irakaslea. “Argenitar narratiba berria” deritzoneko kidea da, eta literatura gotikoa eraberritu du, alde batera utzirik Erdi Aroko gaztelu, jauregi eta abadiak eta egoera garaikideetara joz, hala nola Argentinako diktaduraren garaira edo 60ko eta 70eko Londres psikodelikora.

Egunerokotasunaren alderdi makurrak aurkitzea, azaleratzen ez den baina sakon sentitu ohi den hori aurkitzea: horixe da argentinar idazlearen lanen ezaugarri bateratzailea.

Cómo desaparecer completamente obrak gogogabetasunean murgilduta bizi den eta aitaren sexuabusuen biktima den hamasei urteko gazte baten nondik norakoak kontatzen ditu, gazte horrek bere bizimodu iluna iraultzeko duen beharra, Argentinako enegarren krisi ekonomikoaren testuinguruan.

OSTEGUNA, IRAILAK 18

19:00

Auditorioa

Sarrera dohainik, aldez aurretik webgunean izena emanda, leku guztiak bete arte

© Nora
Lezano

#zinema #zinemaldia

Zinemaldia Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak Zinemaldiko azken edizioan

estreinatutako film sorta bat aurkezten du, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan.

Sail Ofizialean, Perlak sailean, Horizontes latinos sailean eta New Directors sailean proiektatutako bederatzi filmeko sorta bat da, hain zuzen, zinema-ekoizpenaren gaur egungo ikuspegiaren erakusgarria.

PROGRAMA

Irailak 29, astelehena

19:00 Aurkezpena eta proiekzioa

Karmele

Espainia | 114’ | JBGA

Z: Asier Altuna | Sail Ofiziala –Emanaldi bereziak

Irailak 30, asteartea

19:00 Un simple accident / It Was Just an Accident (Un simple accidente)

Iran | 103’ | JBGA

Z: Jafar Panahi | Perlak

Urriak 1, asteazkena

19:00 Affeksjonverdi / Sentimental Value (Valor sentimental)

Norvegia | 135’ | JBGA

Z: Joachim Trier | Perlak

Urriak 2, osteguna

19:00 Un poeta / A Poet

Kolonbia, Alemania, Suedia 120’ | JBGA | Z: Simón Mesa Soto Horizontes latinos

Urriak 3, ostirala

19:00

The President’s cake

Irak | 105’ | JBGA

Z: Hasan Hadi | Perlak

Urriak 4, larunbata

18:30

Vaegtloes / Weightless

Danimarka | 97’ | JBGA

Z: Emilie Thalund | New Directors

20:30

The Son and the Sea

Erresuma Batua | 102’ | JBGA |

Z: Stroma Cairns | New Directors

Urriak 5, igandea

18:30

Vie privée (Vida privada)

Frantzia | 101’ | JBGA

Z: Rebecca Zlotowski | Perlak

20:30

Los domingos

Espainia, Frantzia | 115’ | JBGA

Z: Alauda Ruiz de Azua

Sail Ofiziala

IRAILAREN 29TIK

URRIAREN 5ERA

Auditorioa

5€ / 4€ AZ Txartelarekin

Sarrerak: Golem Alhóndiga Zinemako txarteldegia eta golem.es

ESKOLA ETA FAMILIENTZAKO PROGRAMA

Urriak 1, asteazkena 10:30 Ikastetxeak

Heidi, Katamotzaren erreskatea

Urriak 2, osteguna 10:30 Ikastetxeak Kaixo, Frida!

Urriak 4, larunbata

16:30 Heidi, Katamotzaren erreskatea

80’ l B Eus I 5 urte + Z: Tobias Schwarz, Aizea Roca

Urriak 5, igandea

16:30 Kaixo, Frida!

82’ l B Eus I 5 urte + Z: Karine Vézina, André Kadi

LABURDURAK

Z: Zuzendaritza

JBGA: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatua

B Eus: Euskarazko bertsioa

#zinemateka #zinema

Kiyoshi Kurosawa: Bakardadearen mendekua

Japoniako zinema garaikideko zikloa

Kiyoshi Kurosawa thriller-aren maisua izango da Japoniako zinema garaikideko zikloaren hirugarren edizioko protagonista, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko Zinematekan. Programa Japón Madrid Fundazioarekin lankidetzan antolatu da, eta aukera bikaina da zinemagilearen filmografiaz gozatzeko. Izan ere, zinema-aretoetan ia inoiz ez da ikusi, eta apenas dagoen streaming plataformetan.

Zinegileak nazioarteko errekonozimendua lortu zuen ziklo honi hasiera emango dion Cure (Kyua, 1997) suspense psikologikoko filmarekin. License to Live (Ningen gokaku, 1998), Charisma (Karisuma, 1999), Barren Illusions (Ôinaru gen'ei, 1999) eta Bright future ( Akarui mirai, 2002) dira bere sorkuntzak ulertzeko eta gozatzeko hautatutako beste izenburuetako batzuk.

Diptiko gisa funtzionatzen duten azken filmografiako bi film aurkeztuko dira: Eyes of the Spider (Kumo No Hitomi, 1998) eta Serpent's Path (Hebi No Michi, 1998).

2025EKO AZAROAREN

4TIK 20RA

Asteartea eta osteguna Golem Alhóndiga Zinemak 5€ / 4€ AZ Txartelarekin

Asteartea, +65 urte: 2€ (leihatilan bakarrik salgai) Sarrerak: Golem Alhóndiga Zinemako txarteldegia eta golem.es

Laguntzailea:

PROGRAMA

Azaroak 4, asteartea: 17:00

Azaroak 6, osteguna: 19:30

Cure (Kyua) 1997

Z / G: Kiyoshi Kurosawa 111´ l JBGA japonieraz

Azaroak 4, asteartea: 19:30

Azaroak 6, osteguna: 17:00

License to Live (Ningen gokaku) 1998

Z / G: Kiyoshi Kurosawa 109´ l JBGA japonieraz

Azaroak 11, asteartea: 17:00 eta 19:15

Barren Illusions (Ôinaru gen'ei) 1999

Z / G: Kiyoshi Kurosawa 118´ l JBGA japonieraz

Azaroak 13, osteguna: 17:00

Bright future (Akarui mirai) 2002

Z / G: Kiyoshi Kurosawa 85´ l JBGA japonieraz

Azaroak 13, osteguna: 19:30

Charisma (Karisuma) 1999

Z / G: Kiyoshi Kurosawa 83´ l JBGA japonieraz

Azaroak 18, asteartea: 17:00

Azaroak 20, osteguna: 19:30

Eyes of the Spider (Kumo No Hitomi) 1998

Z: Kiyoshi Kurosawa • G: Kiyoshi Kurosawa, Yoichi Noshiyama 115´ l JBGA japonieraz

Azaroak 18, asteartea: 19:30

Azaroak 20, osteguna: 17:00

Serpent's Path (Hebi No Michi) 1998

Z: Kiyoshi Kurosawa • G: Kiyoshi Kurosawa, Hiroshi Takahashi 103´ l JBGA japonieraz

LABURDURAK

Z: Zuzendaritza

G: Gidoia

JBGA: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatua

INFORMAZIOA

Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira.

Zikloko eskuliburua AZ Infon hartu, azkunazentroa.eus-en deskarga ezazu edo eskatu mezu elektroniko bat bidalita info@azkunazentroa.eus helbidera, eta harremanetan jarriko gara zurekin.

Azkuna Zentroan gertatu da

ACuTe. Art and Technology Professional Network Symposium (2022-2026 Europako proiektua)

2025eko maiatzak 13, 14 eta 15

Prototipoak Bilbao. Forma Artistiko

Berrien Nazioarteko Bienala

2025eko maiatzaren

27tik 31ra

eszenAZ. Alberto Cortés. Analphabet 2025eko ekainaren 12a
Soledad Santisteban. Filandón en rojo 2025eko ekainaren 14a
dendAZ. This is Basque Design Merkatua 2025eko uztailaren 11, 12 eta 13a

SORKUNTZA

#komikia #egonaldia

Marlene Krause, Mireille

St-Pierre eta Louka Butzbach,

Komikiaren Nazioarteko

Egonaldiaren bosgarren

edizioko artistak

Azkuna Zentroak – Alhóndiga Bilbaok, Angulemako Cité internationale de la Bande Dessinée et de L'image-k eta Quebeceko Maison de la Littérature-k hiru pertsona aukeratu dituzte, komikiaren arloan oinarritutako sorkuntzari

laguntzeko programa honen esparruan beren proiektu artistikoak gara ditzaten. Hain zuzen, Marlene Krause, Mireille St-Pierre eta Louka Butzbach dira, eta 2026ko urtarriletik apirilera bitartean hiru egoitzetan hurrenez hurren izango den nazioarteko egonaldia partekatuko dute.

Hiru egonaldiak izan bitartean jaialdi bat egingo da egoitza bakoitzean, harreman profesionalak eduki, jardueretan parte hartu eta ikusleekin elkartzeko egokiak: Komikiaren Nazioarteko

Jaialdia Anguleman, Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdia Bilbon eta Québec BD Jaialdia Quebec-en).

Formatu horrek aukera ematen die sortzaileei elkar aberasteko parte hartzen

KOMIKIAREN NAZIOARTEKO

EGONALDIAK BIDE EMATEN

DU HAINBAT HERRIALDETAKO

PERTSONAK ELKAR

DAITEZEN ELEBERRI

GRAFIKOAREN

FUNTSEZKO INGURUNE

PROFESIONALETAN

duten hirietako kultura-inguruneak esploratzen. Bestalde, esperientziak eta ideiak trukatuz, haien sormena hauspotzen da eragin gurutzatuekin eta ikuspegi artistiko ugarirekin.

Egonaldian lan partekatuko tailer bat izango dute hiri bakoitzean, eta, bidaiekin eta ostatuarekin batera, 4.500 euroko zuzkidura ekonomikoa jasoko dute egonaldien iraupena ordaintzeko.

Marlene Krause (Wanne-Eickel, Alemania, 1984). Marlene Krause eleberri grafikoen egilea, ilustratzailea eta irakaslea da. Hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Momento Móvil (2019), Maud (2018) eta À un autre endroit (2014), baita fanzine ugari ere. Gutter Fest autoedizio-jaialdiaren antolatzaileetako bat izan da Bartzelonan, eta lankidetzan aritu da Goethe Institut eta Cervantes Institutuarekin. Berlingo Comicstipendiumeko bekaduna izan zen, Deutscher Literaturfondseko komiki-beka jaso zuen, eta bere lana bakarkako eta taldeko erakusketetan egon da ikusgai Alemanian, Espainian, Frantzian, Lituanian eta Txilen. Komikiaren nazioarteko egonaldi honetan, Precariedad (behin-behineko izenburua) narrazio biogra-fikzionala prestatzen ari da. Elementu autobiografikoetan eta benetako leku eta egoeretan oinarritutako fikziozko istorio bat da, Bartzelonako turismoaren sektoreko lanprekarietateari buruzkoa.

Mireille St-Pierre

Mireille St-Pierre 1985ean jaio zen Rimouskin. Diseinatzaile grafiko gisa aritu zen zenbait urtez hainbat agentziatan eta, gero, ilustrazioaren munduan murgildu zen bete-betean. Bere lana goraipatua izan da nazioartean, eta giza sentsibilitatearen ñabardurak delikatuki atzemateko duen gaitasunagatik nabarmentzen da. 2020an, bere lehen eleberri grafikoa argitaratu zuen Nouvelle adresse argitaletxeak, La brume (Lainoa). 2024an Suivra le néant (Hurrengoa ezereza izango da) atera zuen. Proiektu horiei hainbat sari eman dizkiote, besteak beste, Applied Arts sariak, New Yorkeko Society of Illustratorsen urteko erakusketaren 67. edizioko epaimahaiaren hautaketa bat, eta aipamen bat liburu-saltzaileen gremioak 2025ean Frantzian emandako Prix des libraires sarien atariko zerrendan.

Louka Butzbach

Louka Butzbach komikigilea Marseillan bizi da. Mikroedizioaren arloan lehen urratsak egin ondoren, lehen liburua eman zuen argitara, La Constituante (Éditions Matière, 2023), Frantziako Iraultzan izandako komiki-tailer bati buruzko istorio anakronikoa. Bere komikiak ipuinaren, alegiaren, antzerkiaren eta ametsaren arteko erdibidean daude, pertsonaia gazte, androgino eta malenkoniatsuak dituzte protagonista, eta behar diren espazioa eta denbora eskaintzen dizkiete askatasuna grinaz bilatzeko. Lagon, Colorama Clubhouse eta Strapazin aldizkarietan kolaboratu du, besteak beste, eta ilustrazioa eta pintura jorratzen ditu. Proiektu kolektiboetan parte hartzen du aldizka, hala nola Cheezy Dream (2024) web-seriean eta Exposissimo (2021-2023) erakusketa-seriean.

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa, 2025

Arte bisualekin, zuzeneko arteekin, zinema eta ikus-entzunezkoekin eta literaturarekin lotutako proiektuetan sorkuntza artistikoa laguntzeko programa.

Ivonne Villamil Meteoro

Inés García

El tacto del contacto

Entzumenak, ikusmenak eta ukimenak zeharkatzen dituzte Inés

García artista eta zinemagilearen instalazio, eskultura eta film esperimentalik berrienak. El tacto del contacto, bere proiektu berria, hizkuntza filmikoa eta erakusketa-gunean duen kokapena garatzen dituen ikerketa bat da.

#instalazioa #zinemaesperimentala

Ikus- eta soinu-artista den Ivonne Villamil artearen eta zientzien arteko gurutzaketan lan egiten du, geofoniaren bidez esploratuz. Meteoro, klima-aldaketaren aldeko ekintzarako eta hausnarketa sozial eta kulturalerako premiazko eta beharrezko deiaren emaitza da.

#soinua #klima #kosmosa #zientzia #lowtech

Beatriz Sánchez

Fórmulas de Cinética Doméstica [3]

Ikus-entzunezkoen sorkuntza eta arte digitala dira Beatriz

Sánchezen ibilbidearen ardatz nagusiak, pinturarekin, marrazketarekin eta eskulturarekin batera.

Azkuna Zentroak artefaktu eskultoriko mekanizatuen ikerketa eta sorrera sustatzen ditu Fórmulas de Cinética Doméstica [3] proiektuaren bidez.

#laborategia #eskultura-artefaktuak #irudiamugimenduan

Estibaliz Sádaba Murguia

RUINAS (cuaderno de notas experimental)

Bere proposamenen bidez, Estibaliz Sádaba Murgiak espazio bat sortu nahi du hausnarketarako eta eztabaidarako, gure testuingurua ikuspegi artistikotik aztertzeko.

Ruinas (cuaderno de notas experimental) proiektuan, emakumeak etxearen esparruan bizi duen itxialdia agerian uzten du.

#idazketaesperimentala #testuak #soinuak #performancea

Azkuna Zentroko Artista AZkideak 2024-2025

Sorkuntzari laguntzeko programa, lengoaia garaikideei buruzko inspirazio-iturri diren lanak egiten dituzten artistei laguntzen diena.

Amaia Molinet

Amaia Molinet (Lodosa, 1988) artistak argazkigintzatik egiten du lan, eremu hedatutzat hartuz. Artearen, arkeologiaren eta magiaren arteko elkargune batean, Tierra Quemada garatu du, Bizkaiko burdinazko gerrikoaren aztarnei buruzko

#argazkia #memoria #lurraldea

Idoia Zabaleta

Idoia Zabaleta (Vitoria, 1970) koreografoa eta biologoa da. Zintza Lilura ikerketa- eta ekoizpen-proposamenean, gailu bat garatu nahi du gorputzaren ardatzarekin, eustearekin eta orekarekin lotuta, eta arte zinetikoa, gorputz-osasuna eta afinazio kinesiologikoa bateratuta.

#mugimendua #artezinetikoa #gorputz-osasuna

Olatz de Andrés

Olatz de Andrés dantzaria eta koreografoa da, eta L ŏkke taldearen sortzailea. Tiempo como cuerpo lanean, denborari buruzko pertzepzioa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu, mugimendua baliatuz zuzeneko ekintza gisa eta idazketa, marrazkia eta ikus-entzunezkoa erregistro gisa.

#dantza #mugimendua #gorputza

Lore Stessel

Lore Stesselek argazkilaritzaren eta pinturaren arteko lotura ikertzen du. Poëtry of the Gang, argazkilaritza-proiektuan, eguneroko errutinen, keinu txikien eta mugimenduaren indarraren edertasunean sakontzen du, bere lentearen aurrean aske mugitzen diren dantzarien bidez.

#argazkia #dantza #mugimendua

Azkuna Zentroko Ikertzaile AZkideak 2024-2025

Egungo sorkuntzaren inguruko analisia eta ekoizpena bultzatu eta sustatzeko programa, komunitate artistikoen, publikoen eta beste profesional batzuen arteko trukea errazten duena.

Rosa Casado

Diziplina anitzeko artista eta ikertzailea da Rosa Casado, eta praktika performatiboekin eta praktika espazial kritikoekin loturiko gaiak lantzen dihardu.

2025ean, Here Be Dragons soinuzko pieza performatiboa garatuko du, Azkuna Zentroaren ikertzaile AZkide gisa landutako La ilusoria estabilidad del suelo proiektuaren esparruan. Hor, bere buruari galdetzen dio zer alderdi desagertzen, itxuragabetzen edo agertzen diren lurrezkoa hartzen denean planeta estaltzen duten gorputz urtsuetatik.

Here Be Dragons saiakera bat da planetaren ilunabarreko eremuak kartografiatzeko. Itsasoaren mailatik gora, ilunabarra mundua egun eta gauaren artean dabilen espazioari eta denborari dagokie. Itsasoaren azpian, berriz, eguzki-argi gutxi sartzen den ozeanoaren erdialdea da ilunabarra; ingurune iluna, hotza eta presio handikoa, izugarri zabala, ez oso ezaguna, erlatiboki esploratu gabea eta oso ahula; planetako migraziorik handienak egunero zeharkatzen ditu bere urak bizi-uhin itzel batean.

#praktikaperformatiboak

Ixiar Rozas

Erritmoen segida

Idazlea eta ikerlaria, Ixiar Rozasen lana ahotsa, lengoaia eta soinuaren artean mugitzen da. Ikerketa hau aurreko lan zonaldeen continuum bat da.

Erritmoen segida bat entzun eta, hortxe, idazketari eutsi. Material horietan badago arnasketa erritmo bat eta energia modu bat. Eta hortik beste konposaketa eta artzidurak etorriko dira. Eta badira aspaldiko hitzak, euskaraz biluzdura izendatzeko erabiltzen direnak. Eta badira hitzak, agian desagertzear daudenak, eta hor nonbait haien erresonantziak aditzen dira. Eta badira hitz horien aldaera fonetikoak eta sonemak, oinez, bailaraz bailara, aditu daitezkeenak. Eta material horiek Azkuna Zentroan zabalduko dira, beste artista batzuekin lan egiteko, partekatzen jarraitzeko. #hizkuntza #soinua

©
Arnaitz
Rubio

Dantzaren Nazioarteko Egoitza

Gurutzatua - 2025

María Ibarretxe

Oscilación ROSA

María Ibarretxe artista eta ikertzaile eszeniko eta bisualak Oscilación ROSA ikerketa koreografikoko proiektua garatuko du 2025eko abenduaren 1etik 14ra, Suitzan, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok eta Genevako L’Abri sorkuntza-guneak sustatutako Dantzaren Nazioarteko Egoitza Gurutzatuaren barruan. L'Alakran taldeak ere parte hartuko du, ParMobile ekimenarekin.

María Ibarretxek zinema, ahotsa, soinu-instalazioa eta koreografia uztartzen ditu bere jardunean. Oscilación ROSA ikerketa koreografikoan, “misterioa-maitasunalorategia” triptikoaren alderdi kromatikoak eta gorputzekoak ikertzen ditu. Meg Stuartek eta Ana Rochak komisariatutako PACAP 8 –Mystery School of Choreography programan sortutako materialetatik abiatuta ahotsaren dantzak artikulaturiko arrosa-lorategi bat landatzeko mapa modura egituratutako artxibo bat sortzean datza proiektua.

HEZKUNTZA PROGRAMA

#hezkuntza #bisita #esperimentazioa #zuzenekobideoa #improbisazioa

Visiones cuánticas atalera bisita

Bisita dinamizatu honetan, fisika kuantikoarekin lotutako esperimentuak landuko dira, argiarekin egindako jardueren bidez, horrek duen portaera ulertzeko.

Tailerreko parte-hartzaileek, esperimentuak baliatuz, hainbat fenomeno optiko interpretatu ahal izango dituzte, hala nola errefrakzioa, birrefringentzia, etab. Hori guztia argiaren portaeran eta beste jarduera batzuetan oinarrituta, mekanika kuantikoa erraz ulertzeko.

Bisitaren dinamizatuaren helburuak

• Parte-hartzaileak fisika kuantikoarekin konektatzea.

• Fenomeno horiek interpretatu ahal izan ditzaten lortzea.

• Laguntza ematea ulertzeko mundu kuantikoko zenbait gauza, ikusi ez arren, izan badirela.

ESKOLA

URRIAK 13, 14, 15, 16, 17, 20, 21, 22, 23 ETA 24

11:00-12:00

Kulturen Ataria

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat

Ikastetxeekin itundua

Bideogintza tailerra Beatriz Sánchez artistarekin

Tailer praktiko honetan, inprobisazioa landuko da sorkuntzako prozesu eta emaitza modura.

Parte-hartzaileek bideoak sortuko dituzte, zuzenean, baliabide ahalik eta gutxien erabiliz eta goi mailako teknologiarik edo softwarerik gabe. Esperientzia zeharo da berehalakoa, sortzailea, ludikoa, eta oso bitarteko gutxiren premia du.

Webcam baten eta material erraz batzuen bidez (aldizkariak, guraizeak, arkatza, koloretako kartoi meheak, jostailuak, etab.), ikasleek beren bideosormena eraikitzen dute. Eskuak mugituz, jolas egingo dute paperezko txotxongiloekin, eurek sortutako collageekin, panpinekin eta abarrekin, eszenatokiak aldatuz, elementuak eraldatuz, zuzenean izaten diren ezustekoekin, webcamak grabazioseta denbora errealean proiektatzen duen bitartean.

ESKOLA

URRIAK 28 ETA 29, ASTEARTEA ETA ASTEAZKENA

11:00-13:00

Iparraguirre Aretoa

DBHko eta Batxilergoko ikasleak

Ikastetxeekin itundua

#hezkuntza #bitartekotza #dantza #marrazketa #denbora #irudia #teknologia

Mugimendu-tailerra Olatz de Andrés koreografoarekin

Zer aztarna uzten du mugimenduak? Marrazki batek abiarazi al dezake mugimendua?

2020an, Olatz de Andrések eta Ixiar Garciak elkarrekin hasi zuten esplorazio artistiko bat, Olatzek Time is a Muscle ikerketan laguntzera gonbidatu zuenean Ixiar, mugimendua, marrazkia, idaztea eta ikus-entzunezkoak baliatuta denboraren inguruan dugun pertzepzioa eraldatzeko moduei buruzko proiektuan.

Tailer honetan, ikerketa horretako zenbait ariketa, jolas eta gogoeta partekatzea proposatzen dugu.

ESKOLA

AZAROAK 14, OSTIRALA

9:00-11:00 / 11:30-13:30

Auditorioa

1. eta 2. Batxilergoko ikasleak (tailer bakoitzeko gela 1) Ikastetxeekin itundua

Tailerra - pentsatzen duten irudiak: interneten berrerabilpen kritikoa eta

sorkuntza kolektiboa

Marisa Gonzálezen (Bilbo, 1943) erakusketa antologikoak hark egindako ibilbidea errepasatzen du, artistak 2023an Velázquez Saria lortu eta gero.

Marisa Gonzálezek beretzat hartzen ditu garaiko teknologiak, ematen dituzten aukerak aztertzeko, eta errealitatea zalantzan jartzera gonbidatzen duen arrazoibide kritikoa eraikitzeko.

Artistaren ibilbideari eta egiteko moduei jarraituz, orainaldian kokatuko gara, eta gaur egun informazioz gainezka dagoen mundu digitalean irudiek duten balioan ezarriko dugu arreta. Zalantzan jarriko ditugu Interneteko logikak, eta veste kontsumo-ohitura batzuk probatuko ditugu.

Irudi bati denbora ematen diogunean, zer gertatzen da?

ESKOLA

AZAROAK 7, 14, 21 ETA 28; ABENDUAK 5 ETA 12

11:00-13:00

Erakusketa-aretoa / foyerra Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat Ikastetxeekin itundua

#hezkuntza #bitartekotza #zinema

Zinema-elkarrizketak. Argiak, kamera... ekin!

DAVID CRONENBERG. Promesas del Este (2007)

IRAILAK 16

David Cronenberg (Toronto, 1943) “gorputz-terrore” deritzonaren esparruko erreferentea da, eta filmografia oparoa sortu du, sari askoren irabazlea. Promesas del Este, thrillerrean, Nikolairen (Viggo Mortensen) historia kontatzen du. Londresen bizi den errusiar mafiako familia ahaltsu baten gidaria da Nikolai, eta haren bizitza goitik behera aldatuko da Anna Khitrova (Naomi Watts) ezagutzean, emangin bat, zeinari baitzitzaion paziente bat eritzean eta gelditu baitzen gertaera hark oso ukituta.

MIKE NICHOLS. Armas de mujer (1988)

URRIAK 14

Michael Igor Peschkowsky, Mike Nichols izenez ezaguna (1931- 2014), 1966an hasi zen zinema-zuzendari gisa, Elizabeth Taylor eta Richard Burton protagonista zituen ¿Quién teme a Virginia Woolf? filmarekin. Harrezkero, arrakasta handiko lanak zuzendu zituen, hala nola El graduado, zeinari esker lortu baitzuen zuzendari onenaren Oscar saria. Armas de mujer 80ko hamarkadako filmografiaren parte da.

KIYOSHI KUROSAWA. Wife of a Spy / La mujer del espía (2020)

AZAROAK 25

Kiyoshi Kurosawa thrillerraren maisua izango da protagonista Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren Zinematekako japoniar zinema garaikideko zikloaren hirugarren saioan. Programa horri loturik, zinemagilearen obra aztertuko da Wife of a Spy filmaren bidez. Bigarren Mundu Gerran kokatutako espioitzako historia bat da, eta Veneziako Jaialdiko zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia irabazi zuen zinemagileak hari esker.

ESTIBALIZ URRESOLA SOLAGUREN. 20.000 especies de abejas (2023)

ABENDUAK 16

20.000 especies de abejas Estibaliz Urresolaren fikziozko lehen film luzea da, eta haurtzaroko genero-identitateari eta norberaren izaeraren bilaketa-prozesuei, erreibindikazioari eta ikerketari buruzko gogoetarako gonbita egiten digu. Protagonista, Cocó, (Sofía Otero, antzezle nagusi onenaren Zilarrezko Hartza, Berlineko Zinema Jaialdian), ez dator bat besteek beragandik espero dutenarekin, eta ez du ulertzen zergatik.

ASTEARTEETAN: IRAILAK 16, URRIAK 14, AZAROAK 25, ABENDUAK 16

18:30 / 60'

Mediateka BBK: TK101

Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, leku guztiak bete arte

HELDUAK

#hezkuntza #bitartekotza #literatura #komik

Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak

NEIL GAIMAN. Sandman

IRAILAK 24

Sandman da ospe eta sari gehien bildu dituzten komikietako bat. Ezin hobeki uztartzen ditu mitologia modernoa eta antzinakoa eta josten ditu fikzio garaikidea, drama historikoa eta elezaharrak. Ezinbesteko obra da, Neil Gaimanen talentuaren eta irudimenaren eta hark komikigile trebeenekin bideratutako lankidetzaren fruitua.

LEIJI MATSUMOTO. Capitán Harlock

URRIAK 15

Capitán Harlock Leiji Matsumoto mangakaren obra aipagarriena da. Lurretik erbesteratutako izaki bat du protagonista, kosmosean alderrai dabilen pirata espazial bihurtua. Kultuko saila da, telebistari esker ospetsu egin zena duela urte batzuk.

HÉCTOR GERMÁN OESTERHELD Y F. SOLANO LÓPEZ.

El eternauta

AZAROAK 5

El eternauta Argentinako Hora cero semanal aldizkarian argitaratu zen komiki gisa lehen aldiz, 1957. eta 1959. urteen artean. Gertaera fantastiko bat kontatzen du: Ellos izen gaitzesgarriaz ezagunak diren alienigenen arraza batek Buenos Aires inbaditu zuenekoa. Kontakizunean zehar, Juan Salvok estralurtarrei aurre egingo die, denboran barrena bidaiatuko da, eta gizateria osoaren azken oinordeko bihurtuko da, bere gogoz kontra.

ENKI BILAL. La trilogía de Nikopol

AZAROAK 26

La trilogía Nikopol hamabi urtean zehar garatutako hiru historiako sail bat da. Hamabi urtez, hain zuzen ere, Enki Bilalek giza espeziaren bilakaerari buruz zituen kezka guztiak adierazi zituen. Historiaren protagonista Alcide Nikopol da, krionizatu eta 2023an Parisen berriz agertua, 30 urteren ondoren. La Feria de los Inmortales (1980), La Mujer Trampa (1986) eta Frío Ecuador (1992) albumek osatua da liburukia.

ASTEAZKENETAN: IRAILAK 24, URRIAK 15, AZAROAK 5 ETA 26

18:30 / 60'

Mediateka BBK: TK202

Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, leku guztiak bete arte

HELDUAK

#hezkuntza #bitartekotza #zinema

Zinemaldia ikasleentzat

Azkuna Zentroko Zinemaldia programak, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetzan garatutakoak, haurrentzako film-sorta bat biltzen du, eta ikastetxeekin hitzartutako saioak ere baditu.

ESKOLA

URRIAK 1, ASTEAZKENA URRIAK 2, OSTEGUNA

10:30

Ikastetxeekin itundua

PROGRAMA

Urriak 1, asteazkena: 10:30

Heidi, Katamotzaren erreskatea

V Euskera I 80´

Urriak 2, osteguna : 10:30

Kaixo, Frida!

V Euskera I 84´

Mitusu, haur eta gazteentzako antzerkia

Azaroan haur eta gazteentzat zuzendutako arte bizien programazioa eskaintzen da, Mitusu eta Azkuna Zentroak landutako proiektuaren bidez.

Azaroak 18, asteartea

9:45 eta 11:30 I 60’

KHEA ZIATER

Scrooge eta mamuak

Azaroak 19, asteazkena

9:45 eta 11:30 I 45’

BIG BOUNCERS

Plancton

Azaroak 20, osteguna

9:45 eta 11:30 I 50’

YARLEKU

La casa más pequeña

ESKOLA

AZAROAK 18, 19 ETA 20

9:45 11:30

Ikastetxeekin itundua

#hezkuntza #bitartekotza #irakurketa

Irakurketa Errazeko Kluba

Irailean hasiko dira Mediatekan Irakurketa Errazeko klubak, hainbat erakunderekin eta talderekin hitzartuak. Topaketa hauei esker, irakurtzeko gaitasun desberdinak dituzten pertsonek liburu bera formatu egokituan irakurri ahal izango dute eta istorioak partekatu ahal izango dituzte, dinamizatzaile batek gidatuta.

HELDUAK

IRAILA – ABENDUA

Astearteetan (euskaraz) Ostegunetan (gaztelaniaz)

17:00 / 60'

Mediateka. TK101

+ Info: lecturafacil.net

Ipuin txiki

Familientzako jarduera, txikitatik irakurtzen hasteko eta hezkuntza-ingurune formaletik kanpo irakurtzeko ohitura sustatzeko. Liburua objektu gisa eta familiartean irakurketaz gozatzeko teknika narratibo batzuk deskubrituko ditugu.

Edukiera: Gehienezko edukiera: 8 adingabe eta 8 heldu (gutxienez bi familia)

FAMILIENTZAT

LARUNBATETAN: URRIAK 4

ETA 18, AZAROAK 8 ETA 22, ABENDUAK 13

12:00 / 60'

Mediateka BBK. TK101

4-6 urte

Sarrera: Dohainik Mediatekako Txikitekan izena eman ondoren, jarduera hasi baino 10 minutu lehenago

Mediateka

Gabonetan

Mediatekako bibliografia-funtsaren bidez sormena eta irakurmena sustatzeari begirako programazioa

FAMILIENTZAT

ABENDUAK 2025URTARRILAK 2026

AZ argitalpenak

Azkuna Zentroaren argitalpenek praktika artistiko garaikidea jasotzen dute, ezagutu eta zabaltzeko.

Un modo de hacer generativo / A Generative Way

Marisa González

Erakusketaren katalogoa

Gaz. / Ing.

Orrialdeak: 241

21 x 29,7 cm

35€

Engeki Quest. Sirimiri Dreams en Bilbao

Orangcosong

Abentura liburua

Eus. / Gaz. / Ing. / Jap.

Orrialdeak: 208

14,8 x 21 cm

15€

Bilduma: Ikuspegi Feministak

Ekoizpen Artistikoetan eta

Artearen Teorietan 2012-2013 / 2014-2015 / 2016-2017 / 2018

Hainbat egile

Liburua

Eus. / Gaz. / Ing.

23 x16,4 cm • 18€ /alea

Aurkezpena: asteartea, irailak 16, 12:00. Bastida Aretoa

Tierra Quemada

Amaia Molinet

Liburua

Eus. / Gaz. / Ing.

Karpeta 1 (3 koadernotxo + 4 poster zabalgarri)

17 x 24 cm.

18€

El ensayo de la exposición (1977-2017)

Hainbat egile

Liburua

Orrialdeak: 436

14,8 x 21 cm

28€

Behatokia. Observar y transformar la ciudad desde las prácticas artísticas y culturales

Urbanbat

Liburua

Gaztelania

Orrialdeak: 208

13 x 21 cm.

18€

La ola en la mente

Isabel de Naverán

Liburua

Gaztelania

Orrialdeak: 252 13 x 21 cm. 18€

Metakoadernoak. Azkuna Zentroa -Alhóndiga Bilbaoren sorkuntza-koadernoak

Macarena Recuerda Shepher, Amparo Badiola, Gema Intxausti, Susana Talayero, Ander Pérez Puelles, M. Benito Píriz, Julia Martos, Fermín Jiménez Landa, Jon Gerediaga, Lorea Burge, Gala Knörr

Eus. / Gaz. / Ing. • 5€/alea

Eyezorros

Miguel A. García

LP Binilo

A aldea: 1. posb01 yunman-04:40 / 2. oceanusbf 07:58 / 3. prism 05:58

B aldea: 4. yonyo hiru 10:42 / 5. guuu-08:02 22€

Una voz para Erauso. Epílogo para un tiempo trans

Cabello/Carceller Erakusketaren katalogoa

Eus. / Gaz. / Ing.

Orrialdeak: 316 24€

Decrecer

Liburua-Erakusketaren katalogoa

Eus. / Cas. / Ing.

Orrialdeak: 200 24 × 24 cm 24€

SAVE THE DATE

2026

Txuspo Poyo

Anónima

2026KO OTSAILAREN 12A > MAIATZAREN 24A

Gutun Zuria Bilbao

Letren Nazioarteko Jaialdia

2026KO OTSAILAREN 24A > 28A

#diseinua #merkatua

This is Basque Design Merkatua

This is Basque Design Merkatua Azkuna ZentroaAlhóndigako diseinatzaileen komunitatea osatzen duten hogeita hamar sortzaileen produktuak eta proiektuak erakusgai jarriko ditu Zentroko Kulturen Atarian.

Moda, bitxigintza, dekorazioa, osagarriak, jostailuak, liburuak, ilustrazioak, papergintza… Era askotako produktuak, langintza ulertzeko modu bera dutenak, hain zuzen, bertako diseinua, kalitatea, artisautza eta iraunkortasuna.

Gainera, hiru egun horiek aukera paregabea izango dira bertatik bertara ezagutzeko enpresa horien atzean dagoen proiektu pertsonala eta profesionala, enpresek apustu irmoa egiten baitute berrikuntzaren eta esperimentazio artistikoaren alde, ikuspegi jasangarri batetik. Era berean, publikoak aukera izango du prozesu horietan parte hartzeko asteburuan egingo diren tailerren bidez.

This is Basque Design Merkatua Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW) ekimenaren baitan antolatzen da. BBDWren aurtengo edizioak De la emergencia a la regeneración izango du izenburu, eta diseinu jasangarriaren bilakaerari erreparatuko dio, diseinuaren bidez haren eraginpeko ekosistema edo komunitateak lehengoratzea eta biziberritzea jarririk erdigunean.

AZAROAK 21, OSTIRALA, 22, LARUNBATA ETA 23 IGANDEA

Ostirala, 16:00-20:30 // Larunbata, 10:00-20:30 // Igandea, 10:00-15:00

Kulturen Ataria Sarrera dohainik

DEIALDI IREKIA

This Is Basque Design Merkatua-n parte hartzea interesatzen bazaizu zure marka erakusteko, eman izena azaroaren 3a baino lehen QR bidez edo azkunazentroa.eus webgunean.

Azkuna Zentroan ere:

Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua

Sustraidun musika – Música con raíces izenburuko kontzertuarekin eta Iñaki Urkizu Kerejeta zuzendari duela hasiera emango dio Bilboko Udal Bandak denboraldiari, erritmo latindar, doinu mediterraneo eta folklore arabiar eta afrikarraren oihartzunez osaturiko errepertorio bat bildurik.

Film Sozialak

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak helburu du sendatzeko zinema zabaltzea, eraldatzeko zinema zabaltzea, eta gizaki gisa aurrez aurre ditugun zenbait erronka ezagutzen eta gainditzen lagun dezaketen historia asko biltzen ditu bere bidean.

IRAILAK 19, OSTIRALA

Kulturen Ataria

Sarrera dohainik

URRIAREN 16-23

Golem Alhóndiga

+ Info: kcd-ongd.org/cine-invisible

Zinemakumeak gara!

Emakumeek zuzendutako zinemaren erakustaldia

Zinemakumeak gara! jaialdiaren 28. emanaldian, estreinaldiak, atzerabegirakoak, hitzaldiak, tailerrak eta konferentziak antolatu dira emakumeek egindako zinema garaikideari eta ikus-entzunezko kulturaren sustapenari buruz, sortzaile gazteak ardatz harturik.

URRIAREN 27-31

Golem Alhóndiga + Info: zinemakumeak.com

Mugak

Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bosgarren edizioa antolatu da, Castillos en el aire, o cómo construir la utopía hoy izenburupean. Azkuna Zentroan egingo dira herritarrei eta hiriko bizitzan parte hartzen duten eragileei begira bienal horretan antolatutako jarduera batzuk.

Asteartea, urriak 28

Hitzaldia: Oteiza y la ciudad inmóvil. Utopías del final del milenio

Ostirala, urriak 31

Hitzaldia: Massimilian, Doriana Fuksas eta ACTAR editorialaren zuzendaria den Ramon Prat

Asteartea, azaroak 4

Hitzaldia: Zorrozaurre 1984. Proyectar la ciudad que no fue.

Seriesland Pro

Azaroaren 6tik 8ra Bilbon egingo den Seriesland jaialdiaren barruan, euskal arloko eta nazioarteko profesionalak elkartuko dira Azkuna Zentroan. Seriesland pro jaialdian, mahai-inguruak egingo dira sormen-proiektuen finantziazioari buruz, serie digitalen pitching-ak eta speedmeetingak. Azkenik, estreinaldi esklusiboen gau-jaialdia izango da Golem zinemetan, haur eta gazteentzako telesailekin.

Berbagunea

Euskararen erabilera sustatzeko ekimen honen hamabigarren edizioa egingo da aurten. Ekimen honek mahai baten bueltan elkartzen ditu adin eta ezaugarri orotako ehunka lagun euskaraz hitz egitera.

Zinebi

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia

Zinebiren 67. ediziorako hautatutako bost kontinenteetako zuzendarien lanen bidez haien talentua eta sormena ezagutzeko aukera izango da Azkuna Zentroan.

ASTEARTEA, URRIAK 28, OSTIRALA, URRIAK 31, ASTEARTEA, AZAROAK 4 19:00

Bastida Aretoa + Info: bienalmugak.eus

OSTIRALA, AZAROAK 7

Bastida Aretoa Golem Alhóndiga +info: seriesland.eus

ASTEAZKENA, AZAROAK 19

Kulturen Ataria

AZAROAK 21-28

Golem Alhóndiga

EGIN BAT GURE KOMUNITATEAREKIN

Harpidetu eta lortu Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren programei buruzko informazio zehatza

eszenAZ lagunak

Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia

Gutun Zuria lagunak

Letren Nazioarteko Jaialdia

Zinema lagunak

Zinema eta ikus-entzunezkoen denboraldia

28 IRA. ARTE 11:0020:00

ASTEARTEA IRA.

ASTEAZKENA OSTEGUNA IRA.

17:30 18:30

18:30

16 ASTEARTEA IRA. 12:00

18:30

18 OSTEGUNA IRA. 19:00

19 OSTIRALA IRA. 19:00

24 ASTEAZKENA IRA. 18:30

IRAILEKO AGENDA

Chiharu Shiota My House is your House Erakusketa 8 orr.

Bisita gidatuak eraikinetik 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania) Bisita 64 orr.

Bisita euskaraz/gaztelaniaz

Chiharu Shiota. My House is your House Erakusketa 8 orr.

Ikuspegi Feministak Ekoizpen Artisti koetan eta Artearen Teorietan

Argitalpenaren aurkezpena 24 orr.

Zinema-elkarrizketak: David Cronenberg. Promesas del Este Elkarrizketa 44 orr.

Mariana Enríquez Cómo desaparecer completamente Liburuaren aurkezpena 25 orr.

Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua Musika 54 orr.

Komiki-elkarrizketak: Neil Gaiman. Sandman

25 OSTEGUNA IRA. 12:00 Komisarioaren bisita gidatua, Tereza de Arruda Chiharu Shiota. My House is your House Erakusketa 8 orr. 18:30

26 OSTIRALA IRA. 12:00

29 ASTELEHENA IRA. 19:00

30 ASTEARTEA IRA. 19:00

Komisarioaren bisita gidatua, Tereza de Arruda Chiharu Shiota. My House is your House Erakusketa 8 orr.

Donostia Zinemaldia Aurkezpena eta proiekzioa: Karmele Zinema 27 orr.

Donostia Zinemaldia Un simple accidente Zinema 27 orr. URR. 2TIK 19RA 8:0021:00 Amaia Molinet Tierra Quemada

URRIKO AGENDA

10ETIK 26RA URR. 8:0021:00 Visiones cuánticas

URR. 29KOA URTA. 18RA 11:0020:00

Marisa González Egikera sortzaile bat Asteartetik igandera

10 orr. ASTEARTEA URR. 17:30 18:30 Bisita gidatuak eraikinetik 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania)

1 ASTEAZKENA URR.

19:00 Donostia Zinemaldia: Valor sentimental Zinema 27 orr.

2 OSTEGUNA URR. 19:00 Donostia Zinemaldia: Un poeta Zinema 27 orr.

2 OSTEGUNA OCT 19:30 Amaia Molinet: Tierra Quemada Performance 12 orr.

3 OSTIRALA URR. 19:00 Donostia Zinemaldia: The President’s cake Zinema 27 orr.

4 LARUNBATA URR. 12:00 Ipuin txiki Irakurketa 47 orr.

5 IGANDEA URR.

16:30 Donostia Zinemaldia (familientzat) Heidi, Katamotzaren erreskatea Zinema 27 orr.

18:30 Donostia Zinemaldia: Vaegtloes / Weightless Zinema 27 orr.

20:30 Donostia Zinemaldia: The Son and the Sea Zinema 27 orr.

16:30 Donostia Zinemaldia (familientzat) Kaixo, Frida! Zinema 27 orr.

18:30 Donostia Zinemaldia: Vie privée Zinema 27 orr.

20:30 Donostia Zinemaldia: Los domingos Zinema 27 orr.

9 OSTEGUNA URR. 19:00 Histrión Teatro. DYSPHORIA Antzerkia 18 orr.

14 ASTEARTEA URR.

15 ASTEAZKENA URR.

16-23 URR.

18:30 Zinema-elkarrizketak: Mike Nichols. Armas de mujer

18:30 Komiki-elkarrizketak: Leiji Matsumoto. Capitán Harlock

Film Sozialak: Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia Zinema

18 LARUNBATA URR. 12:00 Ipuin txiki Irakurketa 47 orr.

27-31 URR. Zinemakumeak gara! Emakumeek zuzendutako zinemaren erakustaldia Zinema 54 orr.

28 ASTEARTEA URR. 19:00 Mugak / Oteiza y la ciudad inmóvil. Utopías del final del milenio Hitzaldia 55 orr.

29 ASTEAZKENA URR.

18:00 Marisa González artistaren eta Violeta Janeiro komisarioaren arteko solasaldia Elkarrizketa

Marisa González. Egikera sortzaile bat 10 orr.

19:00 Erakusketaren irekiera Erakusketa

31 OSTIRALA URR. 19:00

Mugak / Massimilian, Doriana Fuksas eta ACTAR editorialaren zuzendaria den Ramon Prat Hitzaldia 55 orr.

2026KO

URTAR. 18RA ARTE 11:0020:00

AZAROKO AGENDA

Marisa González. Egikera sortzaile bat Asteartetik igandera Erakusketa 10. orr.

AZA. 3TIK 16RA. 11:0020:00 Inés García El tacto del contacto Proiektuaren erakusketa 14 orr.

ASTEARTEA AZA.

17:30 18:30

Bisita gidatuak eraikinetik 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania)

OSTEGUNA AZA. 18:30 Bisita euskaraz / gaztelaniaz

4 ASTEARTEA AZA. 17:00 19:30

Bisita 64 orr.

Marisa González. Egikera sortzaile bat Erakusketa 10 orr.

Japoniako zinema garaikideko zikloa Cure (Kyua) 1997

License to Live (Ningen gokaku) 1998

19:00 Mugak / Zorrozaurre 1984. Proyectar la ciudad que no fue. Hitzaldia 55 orr.

5 ASTEAZKENA AZA. 18:30

6 OSTEGUNA AZA. 17:00 19:30

Komiki-elkarrizketak: Héctor Germán Oesterheld y F. Solano López. El eternauta

Japoniako zinema garaikideko zikloa License to Live (Ningen gokaku) 1998 Cure (Kyua) 1997

28 orr.

6 OSTEGUNA AZA. 19:00 Marcat Dance El bosque Dantza 19 orr.

7 OSTIRALA AZA.

Seriesland Pro

8 LARUNBATA AZA. 12:00 Ipuin txiki

11 ASTEARTEA AZA. 17:00 19:15

13 OSTEGUNA AZA. 17:00 19:30

Japoniako zinema garaikideko zikloa Barren Illusions (Ôinaru gen'ei) 1999 Zinema 28 orr.

Japoniako zinema garaikideko zikloa Bright future (Akarui mirai) 2002 Charisma (Karisuma) 1999 Zinema 28 orr.

15 LARUNBATA AZA. 12:30 Las hijas de Felipe Podcasta zuzenean 20 orr.

18 ASTEARTEA AZA. 17:00 19:30

Japoniako zinema garaikideko zikloa Eyes of the Spider (Kumo No Hitomi) 1998 Serpent's Path (Hebi No Michi) 1998 Zinema 28 orr.

19 ASTEAZKENA AZA. Berbagunea Elkarrizketa 55 orr.

20 OSTEGUNA AZA. 17:00 19:30

Japoniako zinema garaikideko zikloa

Serpent's Path (Hebi No Michi) 1998 Eyes of the Spider (Kumo No Hitomi) 1998

Zinema 28 orr.

21-28 AZA.

Zinebi. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia Zinema 55 orr.

21 OSTIRALA AZA. 16:0020:30 This Is Basque Design Merkatua

Proiektuen eta produktuen erakusketa

22 LARUNBATA AZA. 10:0020:30 This Is Basque Design Merkatua Proiektuen eta

22 LARUNBATA AZA. 12:00 Ipuin txiki

23 DOMINGO AZA. 10:0015:00 This Is Basque Design Merkatua Proiektuen eta produktuen erakusketa

25 ASTEARTEA AZA. 18:30 Zinema-elkarrizketak: Kiyoshi Kurosawa. Wife of a Spy / La mujer del espía

26 ASTEAZKENA AZA. 18:30 Komiki-elkarrizketak: Enki Bilal. La trilogía de Nikopol

ABENDUKO AGENDA

2026KO URTAR. 18RA ARTE 11:0020:00

ABE. 11TIK 14RA 11:0020:00

ASTEARTEA ABE. 17:30 18:30

OSTEGUNA ABE. 18:30

Marisa González. Egikera sortzaile bat Asteartetik igandera

Beatriz Sánchez Fórmulas de Cinética Doméstica

Bisita gidatuak eraikinetik 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania)

Bisita euskaraz/gaztelaniaz

Marisa González. Egikera sortzaile bat

3 ASTEAZKENA ABE. 19:00 Estibaliz Sádaba RUINAS (cuaderno de notas experimental) Irakurketa kolektiboa 15 orr.

4 OSTEGUNA ABE. 19:00 Haatik Dantza Konpainia OTS

9 ASTEARTEA ABE. 19:00 Aurkezpena: Lore Stessel. Poëtry of the Gang Proiektuaren erakusketa 16 orr.

16 ASTEARTEA ABE. 18:30 Zinema-elkarrizketak: Estibaliz Urresola 20.000 especies de abejas

16 ASTEARTEA ABE. 19:00

orr.

Christian Fernández Mirón & hablarenarte Músicas Memorables Kontzertua 22 orr.

ESKERRIK ASKO!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu lurraldearekin duten konpromiso sozialetik, laguntzen diguten erakunde pribatu eta publikoei, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko dugun eginkizunean.

Sustatzailea

Babesle estrategikoa

Kideak

Itun kulturalak

Itun kulturalak: Arte biziak

Partner teknologikoa

Sare irekia gara artearen bidez gizarte sortzaileagoa, kritikoagoa eta anitzagoa sortzen laguntzen duen proiektu batean parte hartu nahi duten erakunde guztientzat.

Hiriko aliantzak

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako programaa

Media partner-ak

Azkuna Zentroko espazio eszenikoak teknologia digitalez hornitu dira, esperientzia eta espazioa hobetzeko, Next Generation Europako Funtsei esker. Funts horiek Euskadiko arte eszenikoen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dira.

Kide diren programak

INFORMAZIO OROKORRA

ZENTROAREN ORDUTEGIA

Egunero 8:00etatik 21:00etara. Kontsultatu ordutegi bereziak webgunean.

BISITA GIDATUAK

Bisita gidatuak eraikinetik

Ordubeteko ibilbidea Alhóndigatik, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua ezagutzeko

Partikularrak

Asteartea: 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania)

Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda: AZ Info / 944 014 014 / info@azkunazentroa.eus / azkunazentroa.eus

Taldeka

· Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago, AZ Infon, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus helbide elektronikoaren bidez.

· Prezioak:

Euskaraz edo gaztelaniaz: 60 € taldeentzat. Ingelesez edo frantsesez: 70 € taldeentzat. Elkarte eta ikastetxeentzat (aldez aurretik kontsultatu).

erakusketak

Erakusketarako bisitak

· Ordu erdiko sarrera-ibilbideak, erakusketak testuinguruan kokatzeko:

Chiharu Shiota . My House is your House

Erakusketa Aretoa

Irailaren 28ra arte, asteazkenero eta ostegunero, 18:30ean (30’) (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera)

Marisa González. Egikera sortzaile bat

Erakusketa Aretoa

Azarotik urtarrilaren 18ra arte, ostegunero, 18:30etan (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera)

· Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda: AZ Info / 944 014 014 / info@azkunazentroa.eus azkunazentroa.eus

AZ TXARTELA

AZ Txartelak aukera ematen dizu kultura, gizarte eta ariketa fisikoko jarduerak biltzen dituen eskaintza zabalaz gozatzeko gure zentroan. Zentroko Txartelarekin, jarduera guztien inguruko informazioa jasoko duzu aldizka, eta deskontu eta abantaila interesgarriak lortuko dituzu. Txartela emateak eta behar denean berritzeak 3 euroko kostua du.

Gogoan izan AZ Txartela pertsonala eta besterenezina dela. Zurekin ekarri behar duzu beti, AZ Infon sarrerak erosterakoan deskontuak izateko.

DESKONTUAK ETA PREZIO BEREZIAK

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok kultura-aniztasun irisgarria sustatzen du pertsona guztientzat, eta, besteak beste, tarifa murriztuak ditu, hala nola, taldeentzat, profesionalentzat, ikasleentzat, gazteentzat, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eta beste kolektibo batzuk, dagokion egiaztapena erakutsiz.

GOLEM ALHÓNDIGA ZINEMAK

Informazioa eguneratua kontsulta ezazu golem.es webgunean.

YANDIOLA, THE BOAR, HOLA BAR

Informazioa eguneratua kontsulta ezazu yandiola.com webgunean.

IRISGARRITASUNA

Azkuna Zentroa errespetuzko gunea da, irekia eta guztientzat irisgarria.

Espazioa eta programazioa etengabe hobetzeko lan egiten dugu, publiko-komunitate guztiek esperientzia gogobetezkoa izan dezaten, sorkuntza-prozesuetan parte hartu ahal izan dezaten eta kultura baldintza berdinetan probatu, partekatu eta gozatu ahal izan dezaten. Xehetasun bereziren bat kontsultatu nahi baduzu, zatoz Az Infora, Atarian dagoen informazio-gunera.

Azkuna Zentroak Irisgarritasun Unibertsaleko

AENOR ziurtagiria du, UNE 170001-1 arauaren arabera.

Kontsultatu zentroaren irisgarritasun-neurriak gure webgunean: azkunazentroa.eus

Audio formatuan deskarga dezakezu: soundcloud.com/azkuna-zentroa

azkunazentroa.eus

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.