Erakusketaren Liburxuka: The Art Work as A Living System

Page 1

The

The Artwork as a Living System atzera begirakoak “Interfazearen artean” aitzindari izandako Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau artisten lana erakusten du.

ARTWORK LIVING Erakusketak bizitza artifizialeko sistemen SYSTEM ia hogeita hamar urteko ikerketa eta as a

garapenaren historia kontatzen du, kodeek zein giza esku-hartzeak eragina duten ingurune elkarreragileetan erreproduzituak. Alemanian (ZKM — Karlsruhe-ko Arte eta Hedabideen Zentroa), Austrian (Linz-eko OÖ Landes-Kultur GmbH) eta Belgikan (Bruselako iMAL – Art Center for digital cultures & technology) ibili ondoren, Sommerer-ek eta Mignonneauk Azkuna Zentroren Erakusketa Aretoan aurkeztuko duten erakusketa-proiektuak beren lanaren alderdi nagusia islatzen du: artelanek sistema bizidun modura jokatzen dute, bizitza ezin baita ulertu entitate bakar gisa, perspektiben aniztasun gisa baizik. Christa Sommererrek eta Laurent Mignonneauk artea sistema ireki gisa planteatzen dute, eta bertan «sorkuntza ez da ulertzen artistaren barnesormenaren edo “asmamenaren” adierazpen gisa, baizik eta berez prozesu dinamiko bihurtzen da, interakzio-parametroetan eta obraren irudiprozesu ebolutiboetan oinarritzen dena». 18 lan inguruk osatzen dute erakusketa, non jendeak naturarekiko harremana fisikoki arriskuan dagoela sentitzen du, eta edozein erabakik, txikia edo indibiduala izan, ekosisteman aldaketa handiak eragin ditzakeela konturatzen da. Esperientzia artistiko honek zientziaren eta teknologiaren arlo desberdinei dagozkien kontzeptuak lotzen ditu: sistema konplexuen teoriatik hasi, eta genetika molekular, bizitza artifizia eta interfaze dineinuraino. Erakusketa hau Karin Ohlenschlägerren kontzeptu batean oinarrituta dago eta ZKM | Centro de Arte y Medios Karlsruhe, Alemania, OÖ Landes-Kultur GmbH, Linz, Austria eta iMAL, Brusela eta Belgikak koproduzitu dute. Hasiera batean, Karin Ohlenschläger, Peter Weibel eta Alfred Weidingerrek komisariatu zuten. The Artwork As a Living System Karin Ohlenschlägerrek (Hannover, Niedersachsen 1959 - Gijón, Espainia, 2022) eta Peter Weibelek (Odesa, Ukraina, 1944-Karlsruhe, Alemania, 2023) arteari, zientziari eta teknologiari egindako ekarpen apartak eskertzeko eta gogoratzeko gune bihurtu da.

C H R I S S T O A M M E R E R

Natur zientzien, teknologiaren eta artearen elkargunean lan eginez, Laurent Mignonneauk eta Christa Sommererrek arte interaktiboan aitzindari den bikote artistiko eta ikertzailea osatzen dute. Laurent Mignonneauk bideoartea ikasi zuen Angulemako Arte Ederren Akademian, Frantzian. Sommererrek botanika eta antropologia ikasi zituen Vienako Unibertsitatean, eta eskultura Vienako Arte Ederretako Unibertsitatean.

&

Hamar urtez aritu dira Japonian irakasle kide gisa IAMAS - Institute of Advanced Media Arts and Sciences erakundean (Gifu, Japonia), eta ikerketan eta zuzendaritza artistikoan ATR Advanced Telecommunications Research Lab delakoan (Kioto, Japonia). Aurretik MIT EAEn (AEB), National Center for Supercomputing Applications-en (Illinois, AEB) eta NTTInterCommunication Center-en (Tokio) artista egoilarrak izan ziren. 2004an Interface Cultures saila sortu zuten Linzeko Arte eta Diseinuko Unibertsitatean, Austrian.

L A U R E N T

M I G N O N N E A U

Beren ibilbidean zehar, 50 artelan interaktibo aitzindari inguru sortu dituzte, nazioarteko 370 erakusketatan erakutsi direnak, eta hainbat aintzatespen jaso dituzte, hala nola ARCO BEEP 2016 Saria Madrilen, Wu Guanzhong Saria Arte eta Zientziako Berrikuntzari 2012, Txinako Herri Errepublikako Kultura Ministerioak emana, eta Golden Nica Prix Ars Electronica Saria 1994, eta 2021ean Austriako Artearen Estatu Saria Media Art kategorian. Arte interaktiboko beren instalazioak mugarri historiko gisa daude katalogatuta, interfaze naturalak eta intuitiboak garatzen dituztelako, eta sarritan printzipio zientifikoak aplikatzen dituztelako beren interfaze-diseinu berritzaileetan, hala nola bizitza artifiziala, konplexutasuna eta sistema sortzaileak.

JARDUERAK

ERAKUSKETA

SARRERAKO BISITAK

2024 OTSAIL A 7 ∙ MAIAT Z A 26

Otsailaren 15etik aurrera, ostegunero 18: 30etan. Izen emateak: Doako sarrera aldez aurretik izena emanda AZ Info-n, erakusketa aretoan, 944 014 014 telefono zenbakira deituta edo info@azkunazentroa.eus helbide elektronikoan. Hizkuntza: Euskara eta gaztelania, eskariaren arabera. Hilabete bakoitzeko lehen ostegunean, bisita euskaraz izango da. Edukiera minimoa: 4 pertsona

45 minutuko ibilbideak, erakusketako gaiak testuinguruan kokatzeko.

ESKOLA: DBHKO 3. MAILATIK BATXILERGOKO ETA LHKO 2. MAILARA BITARTEKO IKASLEENTZAKO AUDIOGIDATAILERRA 2024ko otsaila eta maiatza bitartean, eskola-ostegunero. Ikastetxeekin itundua

Jarduera honetan, irrati-hizkuntzaren, haren oinarrizko elementuen – nola idatzi gidoi bat, zer diren soinu-efektuak eta nola erabili musika eta ahotsa – eta adibide praktikoen eta ariketen bidezko azalpenera hurbiltzea proposatzen da. A U D I O G I D A

Koprodukzioa

Laguntzailea

The

ARTWORK as a LIVING SYSTEM C H R I S TA S O M M E R E R

&

L AU R E N T M I G N O N N E AU


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Erakusketaren Liburxuka: The Art Work as A Living System by Azkuna Zentroa Bilbao - Issuu