Komiktekako funtsa berrantolatzea Komikia Mediateka BBKren bilduma egituratzen duten ardatzetako bat da. Zentroko erabiltzaile-komunitateek gehien kontsultatzen duten ataletako bat da. Urte honetan, lan handia egiten ari da Komiktekako funtsa sailkatzeko eta berrantolatzeko, helduentzako bilduma osatzen duten 5.000 liburukien arteko bilaketa errazte aldera. Orain arte zeuden 17 atalak 8 ataletan multzokatu dira: Egile-komikia, Abenturak, Zientzia-fikziozko komikia, fantastikoa eta beldurrezkoa, Komiki historikoa (biografikoa, westerna, gerra barne),
72
Komiki poliziakoa, Superheroien komikia (DC Cómics, Marvel, beste batzuk), Manga eta Teknika eta sorkuntza. Datozen asteetan amaituko diren berrikuspen-lanetan, prozesatzen ez den funtsa eskura izango dute erabiltzaileek aurrerantzean ere, Mediatekako bigarren solairuan. Zalantzarik edo galderarik baldin baduzu, bitartekaritzako langileengana jo dezakezu Eguneratze hori Komikteka berria aktibatzeko prozesuaren barruan kokatuta dago; prozesu hori duela urtebete hasitako Mediateka eraldatzeko planaren barruan