1 minute read

Javier Arbizu. Talud mediodía.Komisario berriak

Javier Arbizu

Talud mediodía

Advertisement

Azkuna Zentroak Javier Arbizu komisarioaren Talud mediodía proiektua aukeratu du, Komisario Berriak programaren barruan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatua. Talud mediodía proiektuak Julián Pacomio eta David Bestué artisten lanak bateratzen ditu, zerikusia baitute aldiberekotasunarekin, konbergentziarekin eta argiarekin. Arbizuk proposatzen duen komisariotza-lanak Bilboko toki ikoniko bat desegiteko prozesua du abiaburu: Artxandako jolas-parkearena. "Ezpondaren" eta "eguerdiaren" irudiak erreskatatzen ditu, eskulturatik eta performaziotik jarraitasunaren eta aldiberekotasunaren ideiak jorratzeko. «Komisario gisa nire zeregina izango da artistak entzutea, laguntzea, zaintzea, motibatzea eta ulertzea. Urrats laburrak eginez, pentsatuz forma hartzen joango den erakusketa bati laguntzea. Artisten, komisarioaren eta instituzioaren arteko konfiantzaz eta elkarrekin egonda, besterik gabe», proposatu du Javier Arbizu komisarioak. Talud mediodía proiektua zentroko programazio-ildoekin hizketan ari da, bereziki zuzeneko arteekin eta arte bisualekin. Proposamenak, gainera, hainbat testuingurutako artistak ikusarazten ditu, eta interesak partekatzen ditu Lantegia. Ideien laborategian garatzen diren sorkuntzari laguntzeko programei lotutako hainbat lan-prozesurekin.

JAVIER ARBIZU (Lizarra, 1984) Arte Ederretan graduatua Salamancako Unibertsitatean eta Kunshochschule Kasselen (Alemania). Arte Ederretako Masterra (MFA) egin zuen Kaliforniako San Francisco Art Institute-n. Lanak erakutsi ditu Scope Miami Beach-en, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan (Iruñea), Da2 (Salamanca), Angeles Baños (Badajoz), Alfama (Madril), Diego Rivera eta SOMArts (San Frantzisko) galerietan eta Sudango Museo Nazionalean (Khartoum). Erakusketak komisariatu ditu Sudango Museo Nazionalean eta Madrilgo La Casa Encendidan.

Azkuna Zentroak Javier Arbizu komisarioaren Talud mediodía proiektua aukeratu du, Komisario Berriak programaren barruan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Azkuna Zentroa (Bilbo), Artium (Gasteiz) eta Tabakalerarekin batera (Donostia) bultzatutako programa honek euskal testuinguruan komisariotzaren praktika garatzea eta profesional berrien sorrera bultzatzea du helburu.

This article is from: