
1 minute read
Babestu: prozesuan dauden proiektuak. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa
Babestu: prozesuan dauden proiektuak
Advertisement
Babesturen deialdi berezian hautatutako artistak beren proiektuen sorkuntza-prozesuak lantzen ari dira Lantegia. Ideien laborategia gunean.
Josune Urrutia «Minbiziari buruzko kontakizunen taldeko ekoizpena proposatzen dut, Euskadiko Pediatrika Onkologikoko Unitate baten markoan. Gurutzetako ospitaleko profesional taldearekin izaten ari naizen hizketaldien ondorioz egoera ezagutzen eta sakontzen ari naiz, kasu batzuetan bereziki egoera zaurgarriak dira, paziente gazteek bizi dituzte egoerok eta proiektuari konplexutasuna ematen dio. Era berean, pandemiaren ondorioz lanerako metodoak eta prozesuak egokitu beharra dago, gailu autonomoa izan behar da, eta horrek aukerak oso ugaritzen ditu».
Josune Urrutia
Onko
Babestu, sorkuntza garaikidea babesteko programa bereziaren bidez hautatutako proiektuak profil eta ibilbide desberdinetako artistek zuzentzen dituzte. Horiek guztiak programazioarekin lotuta daude eta beti dute alde publiko bat, bai egindako lanaren bidez, bai sorkuntza-prozesuen bidez.
«Aukeratu zeure normaltasuna proiektu artistiko parte-hartzailea da; itxura batean “lehengora” itzultzearekin itsututa dirudien oraina berrasmatzeko beharra dagoelako sortua, orain honek ezin baitio etorkizunari bistakoa denetik harago begiratu. Raquel Meyers eta Borja Cresporen proposamen hau hausnarketarako gune analogikoa eta digitala da, orainaren eta geroaren ikuspegi sugestibo oro proposatzen duen lankidetza guztietara irekia. Imajinario kolektiboaren distopietara hurbilduko f`diren ikuspegi berriak azaltzeko premia dagoelako sortu da, eta armiarma-sare bat planteatzen du; sare horren jatorrian paperezko fanzine sorta bat dago formatu desberdinetako hainbat elkarrizketaz eratutako online errizoma bidez konektatuta».
"BIDALI ZEURE NORMALTASUNA!" DEIALDIA
«Zer da normaltasuna? Inork ez daki. Ez zuk ez nik. Inork ez. Aukeratu zeure normaltasuna. Milioika daude. Oraintxe bertan, une honetan, ehunka mila sortzen ari dira. Pixkanaka, presarik gabe baina etenik gabe. Zure “normaltasuna” nahi dugu. Imajinatu eta bidal ezazu». Deialdia zabalik 2021eko urriaren 3ra arte. Informazio gehiago hemen: eligetupropianormalidad.com
Borja Crespo & Raquel Meyers
Elige tu propia normalidad (Aukeratu zeure normaltasuna)

Raquel Meyers y Borja Crespo