
1 minute read
Komiktekako funtsa berrantolatzea
Komikia Mediateka BBKren bilduma egituratzen duten ardatzetako bat da. Zentroko erabiltzaile-komunitateek gehien kontsultatzen duten ataletako bat da.
Urte honetan, lan handia egiten ari da Komiktekako funtsa sailkatzeko eta berrantolatzeko, helduentzako bilduma osatzen duten 5.000 liburukien arteko bilaketa errazte aldera.
Advertisement
Orain arte zeuden 17 atalak 8 ataletan multzokatu dira: Egile-komikia, Abenturak, Zientzia-fikziozko komikia, fantastikoa eta beldurrezkoa, Komiki historikoa (biografikoa, westerna, gerra barne), Komiki poliziakoa, Superheroien komikia (DC Cómics, Marvel, beste batzuk), Manga eta Teknika eta sorkuntza.
Datozen asteetan amaituko diren berrikuspen-lanetan, prozesatzen ez den funtsa eskura izango dute erabiltzaileek aurrerantzean ere, Mediatekako bigarren solairuan. Zalantzarik edo galderarik baldin baduzu, bitartekaritzako langileengana jo dezakezu
Eguneratze hori Komikteka berria aktibatzeko prozesuaren barruan kokatuta dago; prozesu hori duela urtebete hasitako Mediateka eraldatzeko planaren barruan

jarri zen abian. Funtsa kontsultatzeaz gain, gune honetan komikiak editatzearekin lotutako jarduerak programatzen dira. Gainera, artistek eta sortzaileek beren proiektuak landu ditzakete bertan, eta proiektu horien artean garrantzi berezia izango du Komikien Nazioarteko Egonaldi berriak.
Québec-eko La Maison de la littérature, Angoulêmeko la Cité internationale de la bande dessinée et de l’image eta Azkuna Zentroaren arteko lankidetza-proiektua da. Hiru erakundeak elkarlanean ari dira programa hau aktibatzeko, haren bidez hiru egilek beren proiektuak elkarrekin garatu ahal izango baitituzte hiru egonaldietan: Angoulême, Bilbo eta Quebec. Beste zentro batzuk ezagutzeak, beren espazioa zalantzan jartzeak eta beste batzuena aurkitzeak aukera emango die beren mundu pertsonala eta sortzailea birdefinitzeko. Deialdiari buruzko informazio gehiago 65. orrian
Hemerotekak jarduerari berrekin dio
Mediateka BBK pixkanaka bere jarduera berreskuratzen ari da. Ekainean hemeroteka-zerbitzua aktibatu da, pandemia baino lehen zegoen baldintza berberetan. Gune honetan, egunero, prentsa idatziaren hamaika goiburu kontsulta daitezke, bertakoak, estatukoak eta nazioartekoak. Gainera, Mediateka BBK-k Zentroaren programazioardatzekin lotutako hogei argitalpen baino gehiago sartu ditu bere katalogoan, besteak beste, SusyQ, Dance Research Journal, Woman's Art Journal, Camera Obscura. Feminism, culture, and media studies, Pikara Magazine, El Ciervo eta Gamereport.