Aldizkaria: 2025eko apiriletik ekainera

Page 1


PROGRAMAEUSKARA

APIRILA MAIATZA EKAINA 2025

Azaleko irudia: Chiharu Shiota. My House is your House

6

Hiruhileko honetan gurekin izango dira...

Ixone Sádaba Escala 1:1 Erakusketa

Chiharu Shiota

My House is your House. Instalazioa

12

Dantzerti. ELDARNIODELIRIO. eszenAZ. Antzerkia 13

Janire Etxabe. Atxine. eszenAZ. Dantza esekia

14

Ziomara Hormaetxe. LĀTTICE. eszenAZ. Dantza, Teknologia

15

Maitane Sarralde DESªNUDA. eszenAZ. Dantza esekia

16 Ça Marche. Trabajos forzados. eszenAZ. Antzerkia

17

Alberto Cortés Analphabet. eszenAZ. Antzerkia 18

Eneko Gil & Koldo Arostegi Vulnerable. eszenAZ. Dantza, antzerkia

20

Peripheries of Performing Arts & New Technologies ACuTe Sinposioa

22

Classique = Moderne. Zinematekaren historia berria II. Zinemateka

24

Azkuna Zentroan gertatu da

Zinema-elkarrizketak. Argiak, kamera... ekin!

Marta Cartu, Pauline Lecerf

eta Cole Degenstein

Running on empty. Comics as visual poetry

2025eko Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Lanean. Prozesu eszenikoei laguntzeko programa

Azkuna Zentroko Ikertzaile AZkideak

Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak

Azkuna Zentroko Artista AZkideak

ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and

Tailerra: Energia eta natura: Lemoizko herbarioa

Partekatu zure etxearen historia

Hiruhileko honetan gurekin izango dira...

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko programazioa diziplina desberdinetako pertsonen konplizitatearen emaitza da, haiek gure proposamenak balioesten eta aberasten baitituzte, era askotako ikusleen komunitateei zuzendutako ekarpenekin. Hiruhileko honetan gure artean izango ditugun proiektuak eta pertsonak erakutsiko ditugu hemen, aurten abian jarri ditugun elkarrizketen parte direnak.

Olatz de Andrés Artista AZKidea

Inés García Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Silvia Zayas Lanean. Prozesu Eszenikoei Laguntzeko Programa

Beatriz Sánchez Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Casado Ikertzailea AZ-Kidea

Tripak Lanean. Prozesu Eszenikoei Laguntzeko Programa

Estibaliz Sádaba Murguia Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Ixiar Rozas Ikertzailea AZ-Kidea

Ziomara Hormaetxe Koreografoa

Ivonne Villamil Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa

Rosa
Lore Stessel Artista AZKidea
Amaia Molinet Artista AZKidea
Idoia Zabaleta Artista AZKidea
Ça Marche Artista AZKidea

Marta Cartu

Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

Pauline Lecerf Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

Carles Guerra Komisarioa

Chiharu Shiota Artista

Alberto Cortés Dramaturgoa eta performerra

Tereza de Arruda Komisarioa

Eneko Gil

Dantzaria eta koreografoa

Cole Degenstein Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

José Julián Baquedano Idazlea eta zinemazuzendaria

Artista new media

Janire Etxabe

Dantzaria eta koreografoa

Koldo Arostegi

Dantzaria eta koreografoa

Maitane Sarralde Dantzaria eta koreografoa

Peru Galbete Musikoa

Jaime de los Ríos
© Adriana López Sanfeliu
Ixone Sádaba Artista
José Ramón Ais Artista
© Jon Usual © Jorge Cubero

#artebisualak #argazkia #erakusketa

Ixone Sádaba

Escala 1:1

Komisarioa: Carles Guerra

Escala 1:1 erakusketa Ixone Sádabak (Bilbo, 1977)

Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurbiltzeko egin duen argazki-ikerketaren emaitza da.

Carles Guerrak komisariatutako proiektu artistiko honek gonbit egiten du sarbide-politika berri bat irudikatzera, horrela, zentralaren xedea memoriari buruzko eztabaida publiko batera irekitzeko orainalditik. Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteatzen du Lemoizko multzoa osatzen duten eraikuntzen zatiak benetako tamainan proiektatuz.

Erakusketa-proiektuaren esparruan, Ixone Sádabaren ikerketa fotografikoan ikusitako alderdi guztiak hitzekin azaltzeko elkarrizketa gertatuko da apirilaren 2an.

Ekitaldian, artista eta komisarioarekin batera, Iñaki

Martínez de Albéniz (soziologoa, UPV/EHU) eta Julia Schultz-Dornburg (arkitektoa, ikertzailea eta argazkilaria) izango dira, Sádabaren obraren adarrak ikertzeko. Carles Guerraren arabera, “euskal gatazkaren historiako objekturik polemikoenetako baten testigantza izateaz gain, historia horrek fotografiaren gorputzean eragin dituen lesioen berri ere ematen du”.

IXONE SÁDABA

Artista eta ikertzailea, Sádaba

Moving Artists International erakundeko zuzendaria eta sortzaileetako bat da, eta beste erakunde batzuetako kidea, hala nola Teja eta On The Move erakundeetakoa, larrialdi-egoeretan praktika artistikoa babestuz.

Ixonek Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Guggenheim Bilbao eta Torontoko MOCCA Contemporary Art Museum bezalako nazio eta nazioarteko erakundeetan egin ditu erakusketak. Bere lanak Guggenheim Bilbao, MNCARS, ARTIUM, MUSAC, Iberdrola edo BBKren bildumetan daude ikusgai, baita bilduma pribatu askotan ere.

CARLES GUERRA

(Amposta, 1965)

Arte-kritikaria, irakaslea eta ikertzailea da. Kataluniako Udaberri Fotografikoaren zuzendaria izan da, La Virreina Centre de la Imatgeko zuzendaria, Museu d’Art Contemporani de Barcelonako (MACBA) kontserbatzaile burua eta, 2015 eta 2020 artean, Antoni Tàpies Fundazioko zuzendaria.

Erakusketa monografiko ugariz arduratzeaz gain, honako proiektu hauek komisariatu ditu: 1979. Un monumento a instantes radicales, Antoni Tàpies. Biografía política eta Tosquelles. Como una máquina de coser en un campo de trigo.

2025EKO OTSAILAREN 6TIK APIRILAREN 27RA

Erakusketa Aretoa

Sarrera dohainik

BISITEN PROGRAMA

Sarrerako bisitak

Ostegunero, 18:30ean (30' )

Erakusketa Aretoan

Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, lekuak bete arte

JARDUERAK

Elkarrizketa Ixone Sádaba, Carles Guerra, Iñaki Martínez de Albéniz eta Julia Schulz-Dornburg-en artean

Apirilak 2, asteazkena 17:30-20:00

Bastida Aretoa

Eskolako ikasleentzako tailerra Ixone Sádaba (artista) eta José Ramón Aisekin (artista)

Apirilak 10 (sarrerak agortuta)

#artebisualak #instalazioa #erakusketa

My House is your House

Komisarioa: Tereza de Arruda

Chiharu Shiota

Chiharu Shiotaren lehen erakusketa monografikoa Bilbon ikusgai dago Azkuna Zentroan. Shiota munduko arte garaikideko artistarik nabarmenetako bat da.

Ana Mendietaren eta 1970eko hamarkadaren hasierako artista feministen belaunaldi oso baten oinordekoa da Chiharu Shiota. Bere gorputzarekin lan egiten du, esku hartzeko espazio gisa hartuta, lurrarekiko, iraganarekiko eta memoriarekiko lotura jorratzen duten performanceak eginez.

Artilez ehundutako instalazioengatik da ezaguna. Bere bilbadurek erakarpen onirikoa sortzen dute, eta, aldi berean, memoria, forma filosofiko baten existentzia eta haren absentzia berpizten dute.

Azkuna Zentroan bere artea erakusteko sortutako sitespecific honek Bilbo du inspirazio-iturri, eta Alhóndigako arkitekturarekin ari da solasean. Tereza de Arruda historialariak komisariatutako erakusketa honetan, gorriak eta eskala handiko sorkuntza-lanak Ataria eta Erakusketa Aretoa lotzen dituzte, ibilbide bat eginez bere obratik, hasierako lanetatik inoiz erakutsi gabeko instalazioetaraino.

CHIHARU SHIOTA

(Osaka, 1972) Chiharu Shiota pinturan (Kiotoko Seika Unibertsitatea, 1992-1996) eta arte bisualetan (Braunschweigeko Goi Mailako Arte Eskola, 1997-1999 / Berlingo Arte Akademia, 1999-2003) trebatuta dago, eta Berlinen bizi da.

Erakusketa hauek egin ditu, besteak beste: Hammer Museum, Los Angeles, Queensland Art Gallery of Modern Art (QAGoMA), Brisbane; ZKM | Zentrum für Kunst und Medien, Karlsruhe; Zeelanda Berriko Te Papa Tongarewa Museoa, Wellington; Mori Arte Museoa, Tokio; Gropius Bau, Berlin; Australiako Hegoaldeko Arte Galeria; Yorkshire Sculpture Park, Erresuma Batua; Kochiko Arte Museoa; eta Osakako Arte Museo Nazionala. 2025eko lehen hiruhilekoan, Parisko Grand Palais-en erakutsi ditu bere artelanak. Nazioarteko erakusketa askotan ere parte hartu du, hala nola Oku-Notoko Nazioarteko Arte Jaialdian, Sydneyko Bienalean, Echigo-Tsumariko Arte Hirurtekoan eta Yokohamako Hirurtekoan. 2015ean, Shiota hautatu zuten Japonia ordezkatzeko Veneziako Bienalaren 56. edizioan.

2025EKO MAIATZAREN 27TIK IRAILAREN 28RA

Erakusketa Aretoa Sarrera dohainik

BISITEN PROGRAMA

Sarrerako bisitak

Ekainetik irailera, Ostegunero, 18:30ean (30' )

Erakusketa Aretoan

Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, lekuak bete arte

Familientzako gida

Erabilera libreko material didaktikoa 5 urtetik gorako haurrentzat

#artebiziak #eszenAZ #antzerkia

Dantzerti

ELDARNIO-DELIRIO

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi

Mailako Eskolaren, Dantzertiren Dantza Graduaren promozio berriak ELDARNIO-DELIRIO taularatuko du.

Dantzertirekiko lankidetza hau Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok sorkuntzari laguntzeko duen lerro estrategikoaren parte da.

Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Gabriela Arranz, Andrés

Cortés, Andrea Gallego, Maite Gandia, Aitziber Ruiz, Ane Sarasua eta Libe Unibaso antzezleek jokatuko dute mendian girotutako antzezlan hau.

Elurra urtzen hasia da, mendiak gorderik dituen sekretu izoztuak agerian utziz.

Leirek erantzunak behar ditu. Bere burua aurkitu nahi du. Ulertu behar du zer gertatu zen zortzimilako hartan bere bizitzan aurrera egiteko. Iritsiko al da gailurrera? Beteko al du bere beharra? Aurkituko al ditu galdutako erantzunak elurretan?

APIRILAK 9, ASTEAZKENA, ETA 10, OSTEGUNA

19:00 / 75'

Auditorioa

Sarrera dohainik lekuak bete arte

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaria: Jokin Oregi

Antzezleak: Gabriela Arranz, Andrés Cortés, Andrea Gallego, Maite Gandía, Aitziber Ruiz, Ane Sarasua, Libe Unibaso

Egilea: Jokin Oregi

Diseinua eta soinu-sorkuntza: Ibon Aguirre

Argiztapenaren diseinua: David Rodríguez

Irakasleak

Tailerreko irakaslea: Igor Razquin

Interpretazioa: Matxalen De Pedro

Ahotsa: Vene Herrero

Jantziak: Ainhoa Areitio

Eszenografia: Martin Barandiaran

Arduradun teknikoa: Xabino Alkorta

Objektuen manipulazioa: Rita Martín

Ekoizpena: Lucía Lasarte

#artebiziak #eszenAZ #performance #dantzaesekia

Janire Etxabe

Atxine

Janire Etxabe dantzari eta koreografoak dantza bertikala eta artea uztartzen ditu memoriarekin eta herri kulturarekin, Euskal Herriko natura erabiliz mugimenduaren euskarri gisa.

Atxine da bakarka egin duen lehen hegaldia. Dantza esekiaren ikuskizun honetan, objektuarekiko eragintrukea izateko aukera desberdinen bidez, bizitzako etapa desberdinetan (jaiotza, gaztaroa, gerra eta zahartzaroa) izaten diren emozioak azaltzen dira, eta, bitartean, horren sinbologia eta kontzeptua aldatzen dira.

Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu-espazioan, ttun-ttunaren eta xirularen doinu tradizionalek soinu industrialago eta modernoagoekin bateratzen dira.

Emakume batek eta bere burukoak bizi-zikloan daramaten karga emozionala eta kulturala islatzen dute, eszena bakoitzean sinbologiaz aldatzen den egitura baten bidez; bertan jaio eta babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, izerdia eta bizitza.

MAIATZAK 14, ASTEAZKENA, ETA 15, OSTEGUNA

20:00 / 34'

Kulturen Ataria Sarrera dohainik

FITXA ARTISTIKOA

Ekoizpena: Eusko JaurlaritzaGobierno Vasco, Dimegaz

Zuzendaria: Janire Etxabe

Dramaturgia: Janire Etxabe

Kanpo-begirada eta mugimenduaholkularitza:

Garazi Etxaburu, Magalie Lanriot

Musika: Paula Olaz

Soinua: Mikel F. Krutzaga

Ahotsak: Itziar Aizpuru, Paula Olaz, Janire Etxabe

Testua: Joxean Artze

Eszenografia: Jose Pablo Arriaga

#artebiziak #eszenAZ #dantza #teknologia

Ziomara Hormaetxe

LĀTTICE

Ziomara Hormaetxe euskal koreografoak LĀTTICE mugimenduko lan performatiboa aurkeztuko du. Azkuna Zentroak ekoitzi du, Europako ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology proiektuaren esparruan, zentroa horren partner estrategikoa delako, Europako Batzordearen Creative Europe-ren laguntzarekin.

LĀTTICE fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritzen da, errealitate konbentzionala gainditzeko.

Gorputzaren eta teknologiaren arteko etengabe hizketan, pieza honek grabitatea esploratzen du, gorputza geruza askotan zeharkatzen duen nonahiko indar gisa: fisikotik kuantikora, espazioa eta mugimendua esperimentatzeko moduak konfiguratuz.

Lanak bidaia bat proposatzen du espazio birtualetan, multibertsoetan, non errealitatearen geruza bakoitzak existentziarako eta konexiorako aukera berriak irekitzen dituen, gaur egungo narratibek gure errealitatea eraldatzeko dituzten moduak zabalduz.

MAIATZAK 15, OSTEGUNA

ESTREINALDIA

19:00 / 40'

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza artistikoa: Ziomara Hormaetxe

Zuzendaritza artistiko eta koreografikoko laguntzailea: Fabian Thomé

Interpreteak: Ziomara Hormaetxe, Beatriz de Paz

New Media Artist/ Artificial Life Scenography: Jaime de los Ríos

Diseinua eszenografikoa: Jesús Jauregui

Errealizazio eszenografikoa: Grupo Intermedio

Soinu-artista: Miguel Marín Pavón

Ekoizleak: Azkuna Zentroa –Alhóndiga Bilbao, ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology

Laguntzaileak: EBB Biarritz, Ballet Malandain Biarritz, Gernika-Lumoko Udala

#artebiziak #eszenAZ #dantzaesekia

Maitane Sarralde

DESªNUDA

Dantzari gisa estatuko eta nazioarteko proiektu eta konpainietan aritu ondoren, Maitane Sarralde sortzaile eta interpretatzaile gisa sartu zen buru-belarri pertsona bakar batentzako proposamen batean, eta hortik atera da bere lehen sorkuntza, DESa NUDA.

Ikuskizun honek modu berriak bilatu nahi ditu arnesdantza eta bera gidatzen duten dinamikak esploratzeko: pendulua, erorketa, grabitate eza eta esekidura. Materiatik eta langai dituen osagaietatik abiatuta, diskurtso komun bat sortzen da korapiloaren eta “esekita” dauden elementuen inguruan.

Espainiako Antzokien Sareko Zirku Batzordeak eta Kataluniako Puncat Katalogoak gomendatu dute DESa NUDA ikuskizuna. Umore Azoka 2022 epaimahaiaren aipamen berezia ere jaso zuen, piezak duen sormen, ikerketa eta berrikuntzagatik.

MAIATZAK 16, OSTIRALA, ETA 17, LARUNBATA

20:00 / 43'

Kulturen Ataria Sarrera dohainik

FITXA ARTISTIKOA

Sorkuntza | Interpretazioa: Maitane Sarralde

Laguntza artistikoa: Pau Portabella eta Eneritz Zeberio

Laguntza koreografikoa: Roseta Plasencia

Eszenografia | Egitura: Alicia Rechac

Soinu-unibertsoa: Rubén G. Mateos

Off-eko ahotsa: Aiora Sedano

#artebiziak #eszenAZ #antzerkia

Ça Marche Trabajos

forzados

Ça Marche konpainiak Trabajos forzados aurkeztuko du, Azkuna Zentroko artista AZkide gisa lantzen ari den proiektu eszenikoa. Piezak zalantzan jartzen ditu hizkuntzaren dinamikak eta horiek gorputzarekin duten harremana, isiltasunaren ideiatik abiatuta, hala aukeratutakoa nola inposatutakoa. Horrela, Ça Marchek gogoeta bat egin nahi du mendebaldeko zibilizazioak ahozkotasuna lehenesteko izan duen moduaz, komunikatzeko era nagusi gisa ezarriz, eta azterketa bat planteatzen du hizketarekin modu desberdinean erlazionatu behar dutenen esperientziari buruz.

Ohikoa denez, Ça Marchek profesionalak ez diren interpreteak sartu ditu lanean, kasu honetan gorrak.

Gainera, prozesu osoan, konpainiak harremanak izan ditu irisgarritasunaren inguruko hausnarketak eta lanak egin dituzten elkarteekin, instituzioekin eta konpainiekin, Trabajos forzados piezaren esparruan, gorren komunitatearekin espazioak, proiektuak eta testuinguruak garatu ahal izateko, “esperientzia eta beren etorkizuneko aztarna ahalik eta gehien zabaltzeko“.

MAIATZAK 28, ASTEAZKENA

ESTREINALDIA EUSKADIN

19:00 / 60'

Gaztelaniaz / Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaria: Nico Jongen

Lankidea: Berta Frigola

Dramaturgia: Roberto Fratini

Performerra: Pepita Cedillo

Zeinu-hizkuntzako interpretea: Javi Díaz

Argiak eta koordinazio teknikoa: Júlia Bauer

Soinu-espazioa: Adrià Juan

Ekoizpena eta administrazioa: Mariona Signes

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Conde Duque Madrid eta Ça Marche-ren koprodukzioa

Teatro Municipal do Porto, Théâtre de Liège eta la Comédie de Reims-en laguntzarekin.

Nau Ivanow eta Azkuna Zentroa –Alhóndiga Bilbaon egonaldian dagoen konpainia da Ça Marche

#artebiziak #eszenAZ #performance #antzerkia

Alberto Cortés

Analphabet

Alberto Cortés antzerkigile eta performerraren azken sorkuntza eszenikoa da Analphabet, mito edo legenda queer baten asmakuntza: espiritu erromantiko hau ingurune naturaletan agertzen zaie bikoteei eta haragiaren zaurian harrapatuta bizi da.

TNT 2024 jaialdian estreinatutako pieza honek erromantizismo alemaniarraren eta Andaluziako idiosinkrasiaren kutsua du, eta jorratzen duen ideia da amodio-eraikuntza gisa eratutako bikotearen barruan jasotzen eta egiten den abusua.

Analphabet istorioa “generoaren barneko indarkeriek zeharkatzen dute. Bi gizonek herentzia patriarkala daramate aldean, askotan queer edo maritxu izateak ez baitu hori ezabatzen”. Analphabet laneko testua eta pieza sortzeko prozesua jasotzen duen lan-egunkaria Siempre vengo de noche (Continta me tienes, 2024) liburuan argitaratuta daude.

EKAINAK 12, OSTEGUNA

ESTREINALDIA EUSKADIN

19:00 / 65'

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

FITXA ARTISTIKOA

Kontzeptua, dramaturgia, testuak, zuzendaritza eta interpretazioa: Alberto Cortés

Biolina eta elkarrizketak: Luz Prado

Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez

Argiztapen-teknikariak: Benito Jiménez / Cristina Bolívar

Soinua: Oscar Villegas / Pablo Contreras

Koordinazio teknikoa: Cristina Bolívar

Piano-grabazioak: César Barco

Espazio eszenikoa: Víctor

Colmenero

Jantziak: Gloria Trenado

Kanpoko begirada: Mónica

Valenciano

Fotografia: Clementina Gades

Bideoa: Johann Pérez Viera

Ekoizpena: El Mandaíto

#artebiziak #eszenAZ #dantza #antzerkia

Eneko Gil & Koldo Arostegi

Peru Galbeterekin lankidetzan

Vulnerable

Vulnerable proiektu eszenikoa Eneko Gil eta Koldo Arostegiren arteko lankidetzaren emaitza da. Eneko Gilek azken urteetan maskulinitate normatiboari buruz egin duen ikerketa koreografikoan du sorburu piezak.

Gizonezkoen eraikuntza-prozesuak biltzen duen mundu emozional konplexuan murgildu ondoren, bi sortzaileei gogoa egin zaie gizonen zaurgarritasuna ikertzeko.

Zer istorio ezkutatzen da gizonezkoen fisikalitateen atzean? Zer isilune eta ahalegin nahigabeko uzten dugu ezkutuan gure zaurgarritasuna agerian ez jartzeko?

Mugimenduaren eta hitzaren bidez, ahalegina egingo dute nekez erakusten dituzten beren barneko aldeak agerian jartzeko. Prozesu gisa egingo diote aurre ekintza eszenikoari, beren burua ezagutzeko eta gorputz maskulinoetatik zaurgarritasunarekin erlazionatzeko beste modu batzuk aurkezteko. Peru Galbete musikagile eta abeslariarekin arituko dira agertokian.

EKAINAK 26, OSTEGUNA

19:00 / 60'

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

FITXA ARTISTIKOA

Ideia eta kontzeptua: Eneko Gil Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Eneko Gil eta Koldo Arostegi

Musika-konposizioa: Peru Galbete

Interpretazioa: Eneko Gil, Koldo Arostegi eta Peru Galbete

Argiaren diseinua eta teknika: Andoni Mendizabal

Ekoizpena: Nagore Martínez

Kanpoko begirada: Bertha Bermúdez eta

Ainara Gurrutxaga

Bideoa eta argazkiak: Renata L. Etanowski / Zigor Garro

Dokumentala / Zuzendaritza: Lander Garro

Azkuna Zentroko

Arte Bizien

Denboraldia

%50 EKO DESKONTUA

-Aurrez aurreko erosketa (ikuskizuna baino hilabete lehenago)

-Gurpil-aulkian dauden pertsonak eta laguntzailea. *

% 30eko deskontua

-AZ txartelarekin

% 25eko deskontua*

-Arloko profesionalak

-65 urtetik gorakoak

-30 urtetik beherakoak

-% 33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak

-8 pertsonatik gorako taldeak

* Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon

Erosi zure sarrerak

azkunazentroa.eus

AZ Info

#artebiziak #teknologia

Peripheries of Performing Arts & New Technologies

Sinposioa

Azkuna Zentroak Peripheries of Performing Arts & New Technologies sinposioa antolatu du, teknologien bidez arte eszenikoen ekoizpenean berrikuntza lantzeko ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology Europako proiektuaren esparruan.

Azkuna Zentroa partzuergo horren parte da, Europako erreferentziazko kultura-zentro, unibertsitate eta arte sortzaileetako erakundeekin batera. 2022az geroztik, partzuergoa testak, ikerketak eta berrikuntzak egiten ari da, istorioak agertokian kontatzeko eta ekoizteko moduan, eta publikoak haiekin interakzioan aritzeko eta konprometitzeko moduan.

Teknologia digitala eta baterako sorkuntzako metodologiak txertatzen dituen diziplinarteko ikuspegi batekin, “proba-banku kultural” bat sortzen ari da, prototipo ukigarriak probatzeko eta sortzeko, arte eszeniko eta dramaturgiko berrien ekoizpenetan, diseinu eszenikoan eta publikoaren parte-hartzean.

Bilboko sinposioan parte hartuko duten 14 zentroetako ordezkariek arte eszenikoen sektoreko profesionalekin partekatuko dituzte azken aldian praktikan jarritako esperientziak, talk session, workshop, hitzaldi, panel eta eztabaiden bidez. Programaren barruan, ekoizpen eszeniko esperimentalak eta publikoari irekita egongo diren instalazio artistikoak aurkeztuko dira. Horien artean LĀTTICE nabarmentzen da, Ziomara Hormaetxeren dantza performatiboko pieza, Azkuna Zentroak ekoitzia eta fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritua. (Informazio gehiago: 14. orria).

MAIATZAK 13, 14 ETA 15

Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, leku guztiak bete arte

#zinemateka #zinema

Classique = Moderne.

Zinematekaren historia berria II

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Classique = Moderne zikloaren bigarren zatia programatu du, Zinematekak Bilbon egindako 40 urteen omenez. Zikloa serie gisa antolatu da, 3 urtez, 2024, 2025 eta 2026an, hastapenetan gune honen programatzailea izan zen José Julián Baquedanorekin batera aukeratutako 45 filmekin. Ezinbesteko filmak dira, gehienbat zinemaren historian duten garrantziagatik, eta ez zuzendu dituztenen garrantziagatik.

Irizpide hori kontuan hartuta, Classique = Moderne. Zinematekaren historia berria zikloaren bigarren kapitulu honetan, zinema-ekoizpeneko 12 maisulan izango ditugu ikusgai.

2025EKO URTARRILAREN 14TIK APIRILAREN 10ERA

Asteartea eta osteguna

Golem Alhóndiga Zinemak 5€ / 4€ AZ Txartelarekin

Asteartea, +65 urte: 2€ (leihatilan bakarrik salgai)

Sarrerak: Golem Alhóndiga Zinemako txarteldegia eta golem.es

INFORMAZIOA

Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira.

Zikloko eskuliburua AZ Infon hartu, azkunazentroa.eus-en deskarga ezazu edo eskatu mezu elektroniko bat bidalita info@azkunazentroa.eus helbidera, eta harremanetan jarriko gara zurekin.

Bande à part (1964). Jean-Luc Godard

APIRILEKO PROGRAMA

Apirilak 1, asteartea l 17:00

Apirilak 3, osteguna l 19:00

Aurkezpena: José Julián Baquedano

Othello (1951)

91' l JBGA l DCP

Z: Orson Welles

G: Orson Welles. Antzerkia: William Shakespeare

A: Orson Welles, Micheál MacLiammóir, Suzanne

Cloutier, Robert Coote

Apirilak 8, asteartea l 17:00

Apirilak 10, osteguna l 19:00

The General (1926)

74' l JBGA l DCP

Z: Buster Keaton, Clyde Bruckman

G: Buster Keaton, Clyde Bruckman

A: Buster Keaton, Marion Mack

LABURDURAK

Z: Zuzendaritza

G: Gidoia

A: Aktoreak

JBGA: Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatua

ZIKLO OSOA

Urtarrilak 14 eta 16

Ugetsu monogatari (Ilargi zurbilaren ipuinak) (1953)

Urtarrilak 21 eta 23 Tokyo monogatari (Tokioko ipuinak) (1953)

Urtarrilak 28 eta 30 Pickpocket (1959)

Otsailak 4 eta 6 The Apartment (1960)

Otsailak 11 eta 13 Plácido (1961)

Otsailak 18 eta 20 Los olvidados (1950)

Martxoak 4 eta 6 His Girl Friday (Bere ostiraleko neska) (1940)

Martxoak 11 eta 13 Amarcord (1973)

Martxoak 18 eta 20 Jules et Jim (1962)

Martxoak 25 eta 27 Oktyabr (Urria) (1927)

Apirilak 1 eta 3 Othello (1951)

Apirilak 8 eta 10 The General (1926)

Azkuna Zentroan gertatu da

Ixiar Rozas

Erritmoen segida

2025eko urtarrila

eszenAZ

Caspervek. Buster

Keaton-en Sherlock Jr.

2025eko otsailaren 2a

eszenAZ. Lari Produkzioak. Zaintzaren dantza

2025eko otsailaren 16a

Gutun Zuria Zabalik. Zinema-literaturako topaketa:

Helena Taberna eta Isaac Rosa 2025eko otsailaren 19a

Gutun Zuria PRO Mahaia: Irudiztatu 2025eko otsailaren 26a

Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia

Solasaldia: Leila Guerriero eta Rodrigo Fresán 2025eko otsailaren 25a

SORKUNTZA

#komikia #egonaldia #erakusketa

Marta Cartu, Pauline Lecerf eta Cole Degenstein

Running on empty. Comics as visual poetry

Komikiaren Nazioarteko Egonaldiaren erakusketa

Running on empty. Comics as visual poetry erakusketak 2025eko Komikiaren Nazioarteko Egonaldian dauden Marta Cartu, Pauline Lecerf eta Cole Degenstein artisten sormen-prozesua du ikusgai. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok bultzatzen du ekimen hau, Quebeceko Maison de la littérature-rekin eta Angulemako Cité internationale de la bande dessinée et de l’image-rekin batera.

Egonaldi gurutzatu honen esparruan, hiru proiektu egiten ari dira, banaka eta aldi berean modu partekatuan, teknikei dagokienez desberdinak diren baina abiapuntu bera —egunerokotasuna— duten hiru proiektu. Nork bere imaginario grafikoetatik abiatuta, munduko kontuak poesia bihurtzea proposatzen dute, hainbat metafora bisual eta baliabide narratibo erabiliz.

Era berean, erakusketak sorkuntza artistikoaren esperientzia pertsonalean jartzen du arreta, beti ez baitu inspirazioak argitzen. "Running on empty da gasolinarik gabe geratu arren aurrera jarraitzen duzunean bezala. Ezer ez eduki arren, aurrera jarraitzen baituzu, sortzen. Running on empty da komikiak egitea bezala", deskribatu dute, erakusketaren edukiari buruz.

2025EKO MARTXOAREN 17TIK IRAILAREN 14RA

Galeria Mediateka BBK

Sarrera dohainik

Marta Cartu

Bugs (behin-behineko izenburua)

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Komikiaren Nazioarteko Egonaldirako hautatua.

Marta Cartu komikien sortzailea da eta sorkuntza eta hezkuntza artistikoaren arloan lan egiten du. Azken urteetan, lehen komiki-albuma argitaratu du, Hola Siri (2021), eta hainbat istorio labur egin ditu autoedizioaren esparruan. Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du, besteak beste, hauetan: Constelación Gráfica (CCCB, 2022), Cómic. Sueños e historias (Caixaforum, 2022) eta Revuelta en el cómic (MACBA, 2018).

Bugs (behin-behineko izenburua) Kontakizunek historikoki zentzua eman diote identitateari, hala indibidualari nola kolektiboari; eta proiektu honek egungo testuinguruan kontakizunak eraikitzeko modua aztertzen du, gizarte gaseoso baten berezko aldakortasunak zeharkatzen dituela.

Pauline Lecerf

Une connexion filaire avec le monde (Kable bidezko konexioa munduarekin)

Angulemako Cité internationale de la bande dessinée et de l’image-k Komikiaren Nazioarteko Egonaldirako hautatua.

Pauline Lecerf Bruselan bizi da eta bertan egiten du lan, Meyboom estudioan. Komikiak idatzi, eta proiektu dokumentalak egiten ditu, zinematik kanpoko formak hartzen dituztenak: antzezpenak, bisita gidatuak, kirol-eskolak, jolasak, itxaroteko musika-lehiaketak eta soinu-piezak.

Istorio honek lotura metaforiko bat egiten du idazkeraren eta ilearen artean. Bizi-lerroak, gure indibidualtasunaren adierazpena... Ilea eta idazkera gure mundualdian egiten dugunaren aztarnak dira. Komikiak omen egiten die ilemozketei, graffitiei, txirikordei, sinadurei... Azken batean, gurekin harreman estu-estua eta pertsonala duten lerro horiei guztiei.

Cole Degenstein

Dear Kenneth Quebec-eko Maison de la littérature-k Komikiaren Nazioarteko Egonaldirako hautatua.

Kanadako belardietan jaio eta Montrealen bizi den Cole Degenstein artistaren lanak komikiaren, ilustrazioaren eta poesiaren bidez hartzen du forma. Samurtasuna da bere obraren funtsa, eta etxeko bizitzaren, homosexualitatearen eta landaaldeko esperientziaren inguruko istorioak ditu ardatz.

Cole Degenstein-ek Dear Kenneth autofikziozko komikia sortu du, hausnarketa egiteko bizitzako beheraldiek ekoizpen artistikoko aldi biziekin duten loturaz. Artistek, maiz, sufrimendu emozional handiko garaietan dute gaitasuna beren lanik onenak sortzeko. Kontakizuna eratzen da Kenneth izeneko poeta bati barne-bakarrizketaren estiloan idatzitako gutun batzuen bidez. Lehen pertsonan idatzita, Japoniako Tokio eta Kyoto hirietan egindako ibilaldi batzuk antzeratzen ditu.

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa, 2025

Beatriz Sánchez

Fórmulas de Cinética Doméstica [3]

Ikus-entzunezko sorkuntza eta arte digitala dira Beatriz Sánchezen ibilbidearen ardatz nagusiak. Baliabide tradizionalak erabiltzen ditu praktika artistikoan, hala nola marrazkia eta eskultura, eta bideoarekin, baliabide digitalekin eta zuzeneko emanaldiekin nahasten ditu.

2025ean hasi zuen egonaldia Azkuna Zentroan, Babestu programaren esparruan, Fórmulas de Cinética Doméstica [3] proiektuarekin. Artisau-laneko proiektu honek ez ditu alde batera uzten animazioa eta mugimenduan dagoen irudia, baina bertan eskuekin lan egiten du berriz, bere iruditeria aske utziz.

Fórmulas de Cinética Doméstica [3] proiektuan, ikerketa- eta esperimentazio-laborategi bihurtu nahi du lan-espazioa, eta artefaktu eskultoriko mekanizatu batzuk egin. «Pieza mugikor hauek motorrak, bideo-proiekzio txikiak, eguneroko objektuak eta irudiak dira, eta mihiztadura dinamikoak (automatak) eratzen dituzte, itxuraz bizitza propioa dutenak», azaldu du artista bisualak. « Lo-tech artefaktuak dira, dekadenteak eta poetikoak, eta hainbat elementu hauskor kulunkatzen dituzte mekanika trakets batean», deskribatu du.

#laborategia #eskultura-artefaktuak #irudiamugimenduan

Estibaliz Sádaba Murguia

RUINAS (cuaderno de notas experimental)

Bere proposamenen bidez, Estibaliz Sádaba Murgiak espazio bat sortu nahi du hausnarketarako eta eztabaidarako, gure testuingurua ikuspegi artistikotik aztertzeko.

Azken urteotan, emakumeen gorputzaren eta bizigunearen arteko erlaziora bideratu du lana, eta ikertu du bi elementu horiek zer eragin-truke duten ingurune publiko eta pribatuetan, generoikuspegia bereziki jorratuz.

Babesturen egonaldian, RUINAS (cuaderno de notas experimental) proiektua lantzen ari da, hainbat testu, soinu eta performance dituen proiektua.

«Lan honen bidez, gorputzaren gramatika hibrido bat garatu nahi dut, ohar-koaderno bat. Horrekin guztiarekin, emakumeen zeregina eta munduan bizitzeko duten modua nola moldatu dituzten aztertu nahi dut, betetzen dugun espazioa guztiz gurea ez balitz bezala», zehaztu du artistak.

#idazketaesperimentala #testuak #soinuak #performancea

Inés García

El tacto del contacto

Entzumenak, ikusmenak eta ukimenak zeharkatzen dituzte Inés García artista eta zinemagilearen instalazio, eskultura eta film esperimentalik berrienak. El tacto del contacto, bere proiektu berria, hizkuntza filmikoa eta erakusketa-gunean duen kokapena garatzen dituen ikerketa bat da. 2024an hasi zuen lana, eskuz sortzeko prozesuak filmatzen, hala nola egurrezko bolo bat, tarta esferiko bat eta farfailezko brodatu bat; eta lehen “proiekzio-kabina” garatu zuen Diego Sologuren arkitektoarekin batera. 2025ean, handitu eta sendotu egingo dira Azkuna Zentroan Babestuko egoiliar gisa egon ondoren. El tacto del contacto proiektuan, artista kamera analogikoarekin murgiltzen da «eskuz gauzak egiten jakite horretan, non mugimendu errepikakor eta erritmikoek elkarrizketa isila erakusten duten denborarekin eta materiarekin». Azken helburua da “proiekzio-kabina” berri bat sortzea, berariaz diseinatutako filmpiezetako bat ikusteko.

#instalazioa #zinemaesperimentala

Meteoro

Ikus- eta soinu-artista den Ivonne Villamil artearen eta zientzien arteko bidegurutzean aritzen da lanean, praktika eta teknologia eskuragarriak eta entzuteko gailu eta praktikak erabiliz, materiaren, memoriaren eta lurraldearen arteko harreman estuan, geofoniatik edo lurraren soinuetatik abiatuta.

Meteoro, Babestu programako egoiliar gisa egiten ari den proiektua, klima-aldaketaren aldeko ekintzarako eta hausnarketa sozial eta kulturalerako premiazko eta beharrezko deiaren emaitza da.

«Soinu- eta ikus-artea landu nahi ditut, modu kolaboratiboan, entzuteko praktika eta gailuetatik abiatuta, lurraren eta kosmosaren fenomeno atmosferikoak entzuteko, software librea, DIY eta low-tech a erabiliz landa-grabaziorako», aurreratu du artistak. Helburua da «egoerak, topaketak eta espazioak (murgiltzaileak eta esperientziazkoak) sortzea, artearen eta zientziaren arteko bidegurutzetik abiatuta, lurraren eta kosmosaren zientziei dagokienez (meteorologia, meteorologia espazial, astrofisikari dagokienez)».

#soinua #klima #kosmosa #zientzia #lowtech

Lanean. Prozesu eszenikoei laguntzeko programa, 2025

Silvia Zayas

Material girls

Silvia Zayas artistak Material girls proiektu berriari ekingo dio 2025ean, prozesu eszenikoei laguntzeko Lanean programaren barruan.

Egileak azaldu duenez, lana «arlo autobiografikotik abiatzen da, nesken bigarren belaunaldi batek herentzian jasotako trauma kolektiboa esploratzeko. Erregimen portugaldarrak behartutako borrokalari ohien alabak/ilobak dira, Ginea Bissautik eta beste kolonia ohi batzuetatik iritsi berriak, Portugalekin izandako independentziagerra amaitutakoan. Horren ondoren, historia berriz kontatuko dute, isiltasunez, sinkretismoz eta mamuz betetako haur-irudimenaren bidez».

Emaitza «zuzeneko pieza bat izango da, borrokalari ohiekin eta nire belaunaldiko emakumeekin izandako esperientzia kolektiboetatik abiatuta landua, Porto hiriko hainbat aldiri eta etxe-ingurutan, eta haurirudimenarekin, elementuen artean hierarkiarik egon gabe».

Azkuna Zentroko egonaldian, proiektuaren lan formala eta koreografikoa garatzeko asmoa du, zuzeneko zinemako gailuekin, eta modu kolektiboan partekatu nahi ditu gorputz-praktika esperimentalak irudi mentalak sortzeko.

#artebiziak #zinema

Tripak ENCOUNTERS

Platea estreinatu zenetik bi urte igaro ondoren, Tripak hasia da bere proiektu eszeniko berria zirriborratzen, ENCOUNTERS (behin-behineko izenburua). Sorkuntza-prozesuaren zati bat Azkuna Zentroan izango da 2025ean, arte biziak sortzen laguntzeko Lanean programaren esparruan.

Arte eszenikoen euskal konpainiak aurreratu duenez, ENCOUNTERS proiektuak «toki “xarmagabeei” begiratzen die, horietan aurkitzen baititugu bazter utzitako giza zirrikituak, grisak baina basatiak. (...) Barnealde ireki batean kokaturik gaudela, itxuraz xarmarik gabeko objektu pertsonalek galdua dute beren funtzioa kanpoan egoteagatik, eta, hondakin bihurtuta, apaingarri dira ezezagun baten logelan, zeinak harrera egiten digun bere intimitatean, sekula begiratu gabe».

Azkuna Zentroko egonaldiak lan berri horren ernamuinean du abioa, eta taldekideek amets egiten dute imajinatutako leku baten inguruan. «Hortik abiatuta asmatzen ditugu obraren gainerako elementuak, eta material horiek pixkanaka osatzen dute eszena, mugitzen ari den koadro bat balitz bezala», azaldu dute.

#eszena #antzerkia #hizkuntzaberria

Azkuna Zentroko Ikertzaile AZkideak,

2024-2025

Egungo sorkuntzaren inguruko analisia eta ekoizpena bultzatu eta sustatzeko programa, komunitate artistikoen, publikoen eta beste profesional batzuen arteko trukea errazten duena.

Rosa Casado

Diziplina anitzeko artista eta ikertzailea da Rosa Casado, eta praktika performatiboekin eta praktika espazial kritikoekin loturiko gaiak lantzen dihardu.

2025ean, Here Be Dragons soinuzko pieza performatiboa garatuko du, Azkuna Zentroaren ikertzaile AZkide gisa landutako La ilusoria estabilidad del suelo proiektuaren esparruan. Hor, bere buruari galdetzen dio zer alderdi desagertzen, itxuragabetzen edo agertzen diren lurrezkoa hartzen denean planeta estaltzen duten gorputz urtsuetatik.

Here Be Dragons saiakera bat da planetaren ilunabarreko eremuak kartografiatzeko. Itsasoaren mailatik gora, ilunabarra mundua egun eta gauaren artean dabilen espazioari eta denborari dagokie. Itsasoaren azpian, berriz, eguzki-argi gutxi sartzen den ozeanoaren erdialdea da ilunabarra; ingurune iluna, hotza eta presio handikoa, izugarri zabala, ez oso ezaguna, erlatiboki esploratu gabea eta oso ahula; planetako migraziorik handienak egunero zeharkatzen ditu bere urak bizi-uhin itzel batean.

#praktikaperformatiboak

Ixiar Rozas

Erritmoen segida

Idazlea eta ikerlaria, Ixiar Rozasen lana ahotsa, lengoaia eta soinuaren artean mugitzen da. Ikerketa hau aurreko lan zonaldeen continuum bat da.

Erritmoen segida bat entzun eta, hortxe, idazketari eutsi. Material horietan badago arnasketa erritmo bat eta energia modu bat. Eta hortik beste konposaketa eta artzidurak etorriko dira. Eta badira aspaldiko hitzak, euskaraz biluzdura izendatzeko erabiltzen direnak. Eta badira hitzak, agian desagertzear daudenak, eta hor nonbait haien erresonantziak aditzen dira. Eta badira hitz horien aldaera fonetikoak eta sonemak, oinez, bailaraz bailara, aditu daitezkeenak. Eta material horiek Azkuna Zentroan zabalduko dira, beste artista batzuekin lan egiteko, partekatzen jarraitzeko.

#hizkuntza #soinua

Azkuna Zentroko Artista AZkideak, 2024-2025

Sorkuntzari laguntzeko programa, lengoaia garaikideei buruzko inspirazio-iturri diren lanak egiten dituzten artistei laguntzen diena. Ça

Marche

Ça Marche arte eszenikoen konpainia bat da, 2015ean sortua eta Bartzelonan finkatua.

Azkuna Zentroaren artista AZkide gisa, Incendis instalazio-gailu eszenikoan lan egin dute. Suaren eta suteen alderdi historikoak, emozionalak, dokumentalak eta artistikoak jorratzen dituzte ikerketan.

Era berean, Trabajos forzados proiektu eszenikoa garatzen ari dira, maiatzaren 28an aurkeztuko dena, Azkuna Zentroaren Prototipoak Bilbao Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Biurtekoaren barruan. Piezak zalantzan jartzen ditu hizkuntzaren dinamikak eta horiek gorputzarekin duten harremana, isiltasunaren ideia abiaburutzat hartuta, hala aukeratutako nola inposatutako isiltasuna.

#antzerkia #performance #mugimendua

Idoia Zabaleta

Idoia Zabaleta (Vitoria, 1970) koreografoa eta biologoa da. Zintza Lilura ikerketa- eta ekoizpen-proposamenean, gailu bat garatu nahi du gorputzaren ardatzarekin, eustearekin eta orekarekin lotuta, eta arte zinetikoa, gorputz-osasuna eta afinazio kinesiologikoa bateratuta. Sorkuntza-fasean, Euskal Herriko artista batzuekin lan egingo du, eta zentroko pertsonekin egingo da gailuaren proba.

Proiektua amaitzeko, aurkezpena egingo die Azkuna Zentroko publiko-komunitateei, eta horiek probatzeko aukera izango du.

Prozesu horren esparruan, martxoan, Pupa, pupita, pupila. Masaje de la visión lana aktibatuko du Auditorioan. Masajeen eta bestelako aparatuen moduko performance indibidualen ildoaren parte da, eta gorputzaren pertzepzioan oinarrituta dago edo berak “dantzaren 0 keinua” deitzen duen horretan.

#mugimendua #artezinetikoa #gorputz-osasuna

Lore Stessel

Lore Stessel artista flandestarrak (Belgika, 1987) argazkiaren eta pinturaren arteko harremana aztertzen du. Poetry of the Gang proiektuaren bidez, artistak eguneroko errutinen edertasuna, keinu txikiak eta mugimenduaren boterea landu nahi ditu.

Hiruhileko hau hasteko, topaketak izango ditugu inguruko dantzariekin. Artistak espazioak sortuko ditu "ezbeharrezko" eta "ezustekorako", argazkietan harrapatuz.

#argazkia #dantza #mugimendua

Amaia Molinet

Amaia Molinet (Lodosa, 1988) artistak argazkigintzatik egiten du lan, eremu hedatutzat hartuz. Artista AZkide gisa, Tierra Quemada proiektuaren bidez, begirada sendatzailea eskaini nahi die konpondu gabeko kalteren bat edo indarkeriaren bat jasan duten ingurune hurbileko paisaia naturaleko lekuei, eta indarkeria horren energia leheneratu, indar birsortzaile bat lortzeko.

Artearen, arkeologiaren eta magiaren arteko elkargunean, landa-lan bat egin du Bizkaiko burdinazko gerrikoaren aztarnen inguruan, eta esperientzia horiei euskarri inprimatua emango dien argitalpena prestatzen ari da.

#argazkia #memoria #lurraldea

Olatz de Andrés

Dantzari eta koreografo gisa ibilbidea egin ondoren, Olatz de Andrés L ŏkke konpainia sortu zuen, koreografia garatzeko egitura bat.

Artista AZkide gisa, Tiempo como cuerpo lantzen ari da, denboran ardaztua, tresna koreografiko gisa.

Orain arte Time is a Muscle lanean zabaldu da, joan den urrian Zentroan estreinatu zuen lau orduko esperientzia-pieza iraunkorrean, eta Hacer Tiempo, Entre 26 y 62 Artean eta Time is a Muscle lanen ikerketa- eta sorkuntza-prozesuen erakusketan. Gaur egun, prozesu hori guztia erregistratuko duen argitalpena prestatzen ari da.

#dantza #mugimendua #gorputza

ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology - 2025

Ziomara Hormaetxe

LĀTTICE

Ziomara Hormaetxe euskal koreografoak hiruhileko honetan amaituko du Azkuna Zentroak ekoitzi duen L TTICE mugimenduko lan performatibo berria. Europako ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology proiektuaren esparruan egin da, Zentroa partner estrategikoa baita. Creative Europe. Europako Batzordearen laguntzarekin.

Gorputzaren eta teknologiaren arteko etengabeko elkarrizketan, «pieza honek grabitatea aztertzen du, gorputza geruza ugaritan zeharkatzen duen nonahiko indar gisa: fisikotik hasi eta kuantikoraino, espazioa eta mugimendua esperimentatzeko ditugun moduak konfiguratuz», azaldu du sortzaileak.

Obrak «bidaia bat proposatzen du espazio birtual eta multibertsoetatik, errealitatearen geruza bakoitzak aukera berriak irekitzen baititu existentziarako eta konexiorako, gaur egungo lankidetzako narratibek gure errealitatea eraldatzeko dituzten moduak zabalduz», aurreratu du Ziomara Hormaetxek.

L TTICE maiatzean estreinatuko da eszen AZ-en, Azkuna Zentroaren Arte Bizien Denboraldian.

Informazio gehiago 14. orrialdean.

Abel Jaramillo. Ninguna noche en llamas

HEZKUNTZA PROGRAMA

#hezkuntza #bitartekotza #artebisualak #tailerra #eskola

Tailerra: Energia eta natura: Lemoizko herbarioa

Ixone Sádabak (artista) eta José Ramón Aisek (artista) emango dute

Ixone Sádaba. Escala 1:1

Zer da energia? Zer harreman du naturarekin? Tailer honetan, energiaren sorrera aztertuko da prozesu natural gisa, eta, orobat, espezieen arteko kutsadura modura.

1984an Lemoizko zentral nuklearraren proiektua bertan behera utzi zutenean, naturaren entropiak lan neketsuari ekin zion hormigoiz estalitako lurralde hura lehen zegoen moduan uzteko.

Gaur egun zentral zaharrean dauden landareekin sortutako herbario batetik abiatuta, lantegi honetan, landareek argia energia bihurtzeko duten gaitasuna aztertuko da. Fotosintesiaren eta klorofilaren bidez, landareek eguzki-argia harrapatu, eta energia kimiko bihurtzen dute, eta hori funtsezkoa da haiek hazteko eta ekosistemarako.

Klorofilaren ezaugarri fotosentikorra erabiliz, ikasleek aukera izango dute prozesu fotografikoak egiteko, esaterako, antotipia (landareen gaitasun fotosentikorra irudiak sortzeko erabiltzen duen teknika), eta zentralaren hondakinetako paisaiaren herbarioa garatzen esperimentatzeko.

ESKOLA

APIRILAK 10, OSTEGUNA

11:00-13:00

Erakusketa Aretoko atartea

DBHko 3. mailatik Batxilergoko mailara

Ikastetxeekin itundua

#hezkuntza #bitartekotza #artebisualak #instalazioa

Partekatu zure

etxearen historia

Chiharu Shiota. My House is your House

Azkuna Zentroan gauzatuko duen My House is your House erakusketarako, Chiharu Shiota artistak ekintza partizipatibo batean esku hartzea proposatzen die herritarrei. Horretarako, gonbit egiten die pertsona guztiei gutun edo marrazki bat bidaltzera, beren ikuspegitik “etxeak” duen esanahia deskribatuta. Atrioan ere espazio bat prestatuko da parte-hartzaileek haien gogoetak zuzenean uzteko. Gutun horiek erakusketarako sortutako instalazio monumentalean sartuko dira, artelan kolektibo gisa, indibiduala dena gaindituz unibertsala denaz aritzeko.

Instalazioa barne hartuko duen erakusketak ibilbide luzea egingo du 1994an Shiotaren karrera hasi zenetik gaur egun arte. Informazio gehiago 10. orrialdean.

MAIATZAREN 1ERA ARTE

Nola parte hartu?

Idatzi gutun bat edo egin marrazki bat eskuz paper zuri batean, etxearen esanahia deskribatzeko.

Zatoz zentrora eta utzi Kulturen Atarian dagoen ontzian. Egin argazki bat zure gutunari edo marrazkiari, edo eskaneatu eta bidali info@azkunazentroa.eus helbidera, maiatzaren 1a baino lehen, gaian CHIHARU SHIOTA GUTUNA adieraziz.

#hezkuntza #bitartekotza #zinema #literatura #irakurketa

Zinema-elkarrizketak. Argiak, kamera... ekin!

Asteartea, apirilak 8

William Wyler. Ben-Hur (1959)

Hamaika Oscar sari irabazi zituen film honek eragin izugarria izan zuen. Judah Ben-Hur printze juduaren mendeku eta erredentzioaren istorioa kontatzen du. Haurtzaroko lagunak traizionatuta eta esklabo gisa eramanda, protagonistak erromatarren zapalkuntzari aurre egin, eta, tartean, kristau-fedea aurkituko du.

Asteartea, maiatzak 13

Luis García Berlanga. La escopeta nacional (1978) Berlangak Frankismo berantiarreko enpresa- eta politika-klasearen erretratu garratza eta ahaztezina egin zuen, Kataluniako industrialari baten zoritxarren bidez. Industrialaria berak ordaindutako ehizaldi batera joango da, goi-mailako klasearekin tratua izan eta negozioa handitzeko.

Asteartea, ekainak 3

Hayao Miyazaki. Mi vecino Totoro (1988)

Animazioaren klasiko hau Miyazakik mundu naturala irudikatzeko erabiltzen duen mirariaren zentzuaz gainezka dago. Bi ahizpen istorioa kontatzen du, Satsuki eta Mei-rena. Japoniako landaaldera joaten dira aitarekin, eta, hor, basoko espiritu erraldoi (eta laztangarri) bat ezagutuko dute.

Ipuin txiki

Familientzako jarduera, txikitatik irakurtzen hasteko eta hezkuntzaingurune formaletik kanpo irakurtzeko ohitura sustatzeko. Liburua objektu gisa eta familiartean irakurketaz gozatzeko teknika narratibo batzuk deskubrituko ditugu.

4-6 urte

Mediateka BBK: TK101

Edukiera: Gehienezko edukiera: 8 adingabe eta 8 heldu (gutxienez bi familia)

Sarrera: Dohainik Mediatekako Txikitekan izena eman ondoren, jarduera hasi baino 10 minutu lehenago

HELDUAK

ASTEARTEETAN: APIRILAK 8, MAIATZAK 13, EKAINAK 3

18:30 / 60'

Mediateka BBK: TK101

Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, leku guztiak bete arte

FAMILIENTZAT

LARUNBATETAN: APIRILAK 5, MAIATZAK 3, 17, 31, EKAINAK 7, 14

12:00 / 60'

Mediateka BBK: TK101

4-6 urte

#hezkuntza #bitartekotza #literatura #komikia

Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak

Asteazkena, apirilak 23

Max. Hechos, dichos, ocurrencias y andanzas de Bardín el superrealista (2006)

Komikiaren Sari Nazionala jaso duen lehen lana da. Zerrenden bilduma hau Buñueli egindako omenaldiz eta bestelako erreferentzia artistiko eta abangoardistaz beteta dago, eta sinpletasun bisuala eta konplexutasun narratibo liluragarria uztartzen ditu.

Asteazkena, maiatzak 21

Brian K. Vaughan; Fiona Staples. Saga (2012)

Alana eta Marko bikotearen istorioa dugu Sagan.

Gerrak sortutako kaosaren erdian, maitasuna aurkitu, eta alabaren jaiotzarekin familia bat osatzen dute. Dena atzean utzi nahi dute, bizitzan duten guztia arriskuan jarriz, bizi berri bat ekartzeko unibertso arriskutsu eta zahar honetara.

Asteazkena, ekainak 18

Chabouté. Moby Dick (2010)

Chabouté zuri-beltzaz, lasaitasunaz eta mugimenduaz baliatzen da, Herman Melvilleren eleberriaren egokitzapen zirraragarri bat egiteko, Ahab kapitainak kaxalote zuri handi bat jazartzeko zuen obsesioaren monumentu bat.

ASTEAZKENETAN: APIRILAK 23, MAIATZAK 21, EKAINAK 18

18:30 / 60'

Mediateka BBK: TK202

Sarrera dohainik, webgunean izena eman ondoren, leku guztiak bete arte

HELDUAK

AZ argitalpenak

Azkuna Zentroaren argitalpenek praktika artistiko garaikidea jasotzen dute, ezagutu eta zabaltzeko.

Liburua

Behatokia. Observar y transformar la ciudad desde las prácticas artísticas y culturales

Urbanbat

Gaztelania

Orrialdeak: 208

13 x 21 cm. 18€

LP Binilo

Eyezorros

Miguel A. García

A aldea: 1. posb01 yunman-04:40 / 2. oceanusbf 07:58 / 3. prism 05:58

B aldea: 4. yonyo hiru 10:42 / 5. guuu-08:02 22€

Liburua

Tierra Quemada

Amaia Molinet

Eus. / Gaz. / Ing.

Karpeta 1 (3 koadernotxo + 4 poster zabalgarri)

17 x 24 cm. 18€

Metakoadernoak

Metakoadernoak. Azkuna ZentroaAlhóndiga Bilbaoren sorkuntzakoadernoak

Macarena Recuerda Shepher, Amparo Badiola, Gema Intxausti, Susana Talayero, Ander Pérez Puelles, M. Benito Píriz, Julia Martos, Fermín Jiménez Landa, Jon Gerediaga, Lorea Burge

Eus. / Gaz. / Ing. • 5€ alea

Liburua

La ola en la mente

Isabel de Naverán Gaztelania

Orrialdeak: 252

13 x 21 cm 18€

Erakusketaren katalogoa

Una voz para Erauso. Epílogo para un tiempo trans Cabello/Carceller

Eus. / Gaz. / Ing.

Orrialdeak: 316 24€

dendAZ

This is Basque Design Merkatua

THIS IS BASQUE DESIGN MERKATUA

Proiektu eta produktuen erakusketa Azkuna Zentroko Atarian 2025eko uztailaren 11, 12 eta 13a

Kulturen Ataria

DEIALDI IREKIA

This is Basque Design Merkatuan parte hartu nahi baduzu zure marka erakusteko, eman izena maiatzaren 1a iritsi aurretik, QR bidez edo azkunazentroa.eus webgunean.

AZKUNA ZENTROA, ZINEMAREN LEKUA BILBON

Film Sozialak

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

Zinemakumeak gara!

Emakumeek zuzendutako zinema erakustaldia

ZINEBI

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak

Zinexit

Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia

FANT

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa

Zinemateka

Programazio egonkorra zinema klasiko eta garaikideko zikloekin

Zinemaldia

Donostia Zinemaldia Azkuna Zentroan

Zinegoak

Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia

Basque Dok Festival

Bilboko Irudi Garaikidearen Nazioarteko Jaialdia

Golem Alhóndiga Zinemak

Zinemarekiko konpromisoa urte osoan

Azkuna Zentroan ere:

Arrazismoaren aurkako ahalduntze-eskola

Arrazismoaren aurkako ahalduntze-eskolako irakurketa-taldeak hegoalde globaleko herrialdeetako aktibistek, intelektualek, artistek eta filosofoek idatzitako liburuen irakurketa osoak egiten ditu.

APIRILETIK ABENDURA

Hilean, astelehen bat

+ Info: inmigracion@bilbao.eus

Basque Fest

Euskal kulturaren eta abangoardiaren jaialdi honek euskal unibertsoko adierazpen kultural eta artistiko ugari hartzen ditu barne Bilboko hainbat tokitan.

APIRILAREN 16TIK 19RA

+ Info: basquefest.bilbao.eus

FANT

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa

Jaialdi honek generoko klasikoak eta azken nobedadeak erakusten ditu maiatzero.

MAIATZAREN 2TIK 10ERA

+ Info: fantbilbao.eus

Zinemagileen artean

Emakumeek egindako zinemaren 14. karabana

Klaketa Árabe ekoizpen-etxe egiptoarrak eta Kultura

Communication eta Desarrollo KCD GGKEk antolatutako erakusketa ibiltaria, zineman kristalezko sabaia hautsi nahi duena.

Gau Zuria

Bilboko Gau Zuria

Bi egunez, Bilboko hainbat kultura-gunetan, bertako, estatuko eta nazioarteko sortzaileen proposamenak egingo dira, musikaren, arte eszenikoen, literaturaren, argiaren eta soinuaren arlokoak.

iF Design Student Award 2025

Mundu osoko diseinuko gazte talentudunei laguntzen dien erakunde honek sariak ematen ditu, diseinatzaile gazteen, enpresen eta sektoreen artean sareak sortzeko.

Zinegoak

Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen 22. Jaialdia

Nazioarteko jaialdi honek barne hartzen ditu film luzeak eta film labur dokumentalak, fikziozkoak eta obra esperimentalak, proposamen eszenikoak eta beste jarduera batzuk.

MAIATZA

+ Info: kcd-ongd.org/caravana

EKAINAREN 13AN ETA 14AN

+ Info: bilbao.eus

EKAINAREN 19AN

+ Info: ifdesign.com

EKAINAREN 23TIK 30ERA

+ Info: zinegoak.com

HURRENGO ERAKUSKETAK

2025-2026

Chiharu Shiota

My House is your House

2025EKO MAIATZAREN 27A > IRAILAREN 28A

Marisa González

Un modo de hacer generativo

2025EKO URRIAREN 29A > 2026KO

URTARRILAREN 18A

Txuspo Poyo

Anónima. Lugares, acciones y obras

2026KO OTSAILA > MAIATZA

ESKERRIK ASKO!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu lurraldearekin duten konpromiso sozialetik, laguntzen diguten erakunde pribatu eta publikoei, gizartea kultura garaikidearekin lotzeko dugun eginkizunean.

Sustatzailea

Babesle estrategikoa

Kideak

Itun kulturalak

Itun kulturalak: Arte biziak

Partner teknologikoa

Sare irekia gara artearen bidez gizarte sortzaileagoa, kritikoagoa eta anitzagoa sortzen laguntzen duen proiektu batean parte hartu nahi duten erakunde guztientzat.

Hiriko aliantzak

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako programaa

Media partner-ak

Azkuna Zentroko espazio eszenikoak teknologia digitalez hornitu dira, esperientzia eta espazioa hobetzeko, Next Generation Europako Funtsei esker. Funts horiek Euskadiko arte eszenikoen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dira.

Kide diren programak

INFORMAZIO OROKORRA

ZENTROAREN ORDUTEGIA

Egunero 9:00etatik 21:00etara. Kontsultatu ordutegi bereziak webgunean.

BISITA GIDATUAK

Bisita gidatuak eraikinetik

Ordubeteko ibilbidea Alhóndigatik, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua ezagutzeko

Partikularrak

Asteartea:

17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania)

Apirilaren 16tik 27ra, biak barne Egunero

12:00 (euskara)

13:00 (gaztelania)

18:30 (gaztelania)

Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda: AZ Info / 944 014 014 / info@azkunazentroa.eus azkunazentroa.eus

Taldeka

· Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago, AZ Infon, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus helbide elektronikoaren bidez.

· Prezioak: Euskaraz edo gaztelaniaz: 60 € taldeentzat. Ingelesez edo frantsesez: 70 € taldeentzat. Elkarte eta ikastetxeentzat (aldez aurretik kontsultatu).

erakusketak

Erakusketarako bisitak

· Ordu erdiko sarrera-ibilbideak, erakusketak testuinguruan kokatzeko:

Ixone Sádaba . Escala 1:1

Erakusketa Aretoa

Apirilaren 27ra arte, ostegunero, 18:30etan (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera)

Chiharu Shiota . My House is your House

Erakusketa Aretoa

Ekainetik irailera, ostegunero, 18:30etan (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera)

· Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda: AZ Info / 944 014 014 / info@azkunazentroa.eus azkunazentroa.eus

AZ TXARTELA

AZ Txartelak aukera ematen dizu kultura, gizarte eta ariketa fisikoko jarduerak biltzen dituen eskaintza zabalaz gozatzeko gure zentroan. Zentroko Txartelarekin, jarduera guztien inguruko informazioa jasoko duzu aldizka, eta deskontu eta abantaila interesgarriak lortuko dituzu. Txartela emateak eta behar denean berritzeak 3 euroko kostua du.

Gogoan izan AZ Txartela pertsonala eta besterenezina dela. Zurekin ekarri behar duzu beti, AZ Infon sarrerak erosterakoan deskontuak izateko.

DESKONTUAK ETA PREZIO BEREZIAK

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok kultura-aniztasun irisgarria sustatzen du pertsona guztientzat, eta, besteak beste, tarifa murriztuak ditu, hala nola, taldeentzat, profesionalentzat, ikasleentzat, gazteentzat, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eta beste kolektibo batzuk, dagokion egiaztapena erakutsiz.

GOLEM ALHÓNDIGA ZINEMAK

Informazioa eguneratua kontsulta ezazu golem.es webgunean.

YANDIOLA, THE BOAR, HOLA BAR

Informazioa eguneratua kontsulta ezazu yandiola.com webgunean.

IRISGARRITASUNA

Azkuna Zentroa errespetuzko gunea da, irekia eta guztientzat irisgarria.

Espazioa eta programazioa etengabe hobetzeko lan egiten dugu, publiko-komunitate guztiek esperientzia gogobetezkoa izan dezaten, sorkuntza-prozesuetan parte hartu ahal izan dezaten eta kultura baldintza berdinetan probatu, partekatu eta gozatu ahal izan dezaten. Xehetasun bereziren bat kontsultatu nahi baduzu, zatoz Az Infora, Atarian dagoen informazio-gunera.

Azkuna Zentroak Irisgarritasun Unibertsaleko

AENOR ziurtagiria du, UNE 170001-1 arauaren arabera.

Kontsultatu zentroaren irisgarritasun-neurriak gure webgunean: azkunazentroa.eus

Audio formatuan deskarga dezakezu: soundcloud.com/azkuna-zentroa

azkunazentroa.eus

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.