AsteasuElkartuz 23 - 2020ko apirila

Page 1

elkartuz asteasu UDAL ALDIZKARIA 2020 APIRILA

23

Isolatuta, baina komunitatean

Aislados, pero en comunidad

Ezohiko egoeran idazten ditugu lerrook. Ezohikoa baita norbere etxean derrigorrez eta irten ezinda egon beharra. Euskaldunok badakigu zerbait debekuei eta itxialdiei buruz, eta, hala ere, egoera berrian guztia ari zaigu berria suertatzen.

Estas líneas las redactamos en circunstancias excepcionales. Un encierro domiciliario general. Por nuestro pasado, en nuestros pueblos sabemos algo sobre las prohibiciones y los cierres y, sin embargo, todo resulta nuevo, en una situación nueva.


Asteasu

Martxo erdialdetik, erreakzionatzeko ia aukerarik gabe, ezohiko zenbait neurri hartzen ari dira mundu osoan: eskolak itxita daude, jardun ekonomikoa minimoetara ari da murrizten, kalera irteteko debekua… Espainiar estatuak ezarritako larrialde egoeraren ondorioz, autonomiak bertan behera gelditu dira, eta udaletxeak Espainiako Gobernuaren agindu zuzenenpean gaude. Itxialdi orokorrean gaude, eta ez dakigu egoera honen ondorengo mundua nolakoa izango den. Teknologiari esker inoiz baino konektatuago gaude, baina horrek gerturatzen ote gaitu pertsonak?

Asteasuko Udala lanean ari da eta egunero gaude udaletxean. Edozer beharetarako, deitu dezakezu honako telefonoetara: Goizez: 943.69.19.07 Arratsaldez eta asteburuan: 680.44.51.13

Iazko udan inauguratu genuen Lege Zaharren enparantza, herritar guztiontzako plaza, pertsonen arteko zuzeneko bilgune izateko helburu nagusiarekin. Etsai ikusezin batek guztiok etxean sartu aurretik, bere funtzioa ondo asko betetzen ari zela uste dugu.

Esamoldeak dioen moduan, hau ere pasako da, eta uste baino lehenago elkartuko gara guztiok plazan, kontu kontari. Bitartean, eskerrak eman nahi dizkizugu itxialdiak dirauen bitartean izaten ari zaren jarreragatik, ulerkortasunagatik, eta pazientziagatik.

Egoera egunetik egunera aldatzen doa, eta horren harira hartu beharreko erabakiak ere. Osasunari lotutako erabakiak izan dira garrantzitsuenak orain arte, eta hori lehenetsi behar dela uste degu ere. Baina, jada azaltzen hasi dira ekonomiari lotuta arazoak eta horri ere aurre egin behar.

Eskerrik asko, herritar.

2020 APIRILA

Asteasuko udala behar bereziak dituzten herritarrak artatzen ari da; gizarte zerbitzuak egunero ditugu martxan, eta eskaerak jaso ahala asetzen ari gara. Etorkizunean behar gehiago sortuko diren ustea dugu, eta horiek ere ezingo ditugu sahiestu.

2

Aldizkari honetan azaltzen diren udalaren egitasmoak orain oraingoak dira, baina ziurrenik, etorkizunean murriztu beharrean izango gara. Inbertsioen atala izango da, logikaz, murriztu beharko dena. Une honetan, horiek burutzeko, diru laguntzak eskatuta daude, baina ez dakigu jasoko ditugunik ere. Denborarekin, erabakiak hartzen joango gara.

Jadanik Gipuzkoako Foru Aldundiak ohartarazi gaitu diru-sarrerak % 25 murriztuko direla, eta horrek Udal Aurrekontuetan eragin nabarmena izango du.


Asteasu

Desde mediados de marzo, sin apenas posibilidades de reacción, se están adoptando medidas extraordinarias en todo el mundo: las escuelas están cerradas, la actividad económica se está reduciendo a mínimos, la prohibición de salir a la calle… La situación de emergencia impuesta por el estado español ha dejado en suspenso las autonomías, y los ayuntamientos estamos bajo las órdenes directas del Gobierno de España. Estamos en un encierro general, y no sabemos cómo será el mundo posterior a esta situación. Gracias a la tecnología estamos más conectados que nunca, pero ¿nos acerca a las personas? El pasado verano inauguramos Lege Zaharren plaza, una plaza abierta a toda la ciudadanía, con el objetivo principal de ser un punto de encuentro directo entre personas. Antes de que un enemigo invisible nos confinara en nuestras casas, creemos que estaba cumpliendo muy bien su función. La situación cambia día a día y las decisiones a tomar al respecto. Las decisiones relacionadas con la salud han sido, hasta el momento, las más importantes y creemos que hay que priorizarlas. Pero los problemas económicos ya han empezado a aparecer y a enfrentarse.

Ekintzak Anttine Eguna Zenbait elkartek antolatuta egin zen, otsailaren 29an Anttine Eguna, Familiarteko jolasaldia bultzatzea helburutzat duen ekitaldia. 35 familia inguruk hartu zuten parte, herriko osoan zehar antolatutako jardueretan. Era askotakoak izan ziren: Kuku Arterekin haurrek beren gurasoekin batera kamisetak diseinatu zituzten, eta egindako lanak Zatzaizkit proiektuko kideek hartu zituzten; pintura lehortzeko beroaldi bat eman eta egileei emateko. Eguerdian, Haritz Mujika eta Amaia Agirre bertso-trikipoteoan aritu ziren, herriko trikitilariekin, Patxine tabernako kideek pintxoak eta mokadua ematen zituzten bitartean. Arratsaldean herriko elektrotxarangak alaitu zituen Asteasuko kaleak, eta ondoren kontzertuak izan ziren, Perre, Leire Letu eta Habi kantari eta taldeekin. Ama tabernan indarrak berritzeko aukera izan zen ondoren, Zigor DZ-rekin amaitu zen egun biribila, festa giro ederrean.

El Ayuntamiento de Asteasu está atendiendo a la población con necesidades especiales, con servicios sociales activos a diario y atendiendo a las demandas. Creemos que en el futuro surgirán nuevas necesidades que tampoco podremos evitar. La Diputación Foral de Gipuzkoa ya nos ha advertido de que los ingresos se reducirán en un 25%, lo que repercutirá notablemente en los Presupuestos Municipales.

El Ayuntamiento de Asteasu está en funcionamiento, y estamos todos los días en el Ayuntamiento. Para cualquier necesidad pueden llamar a los siguientes teléfonos: Mañanas : 943.69.19.07 Tardes y fines de semana: 680.44.51.13 Como dice la expresión en euskara, hau ere pasako da (esta situación también pasará), y cuando menos lo esperemos, nos volveremos a reunir todos en la plaza. Mientras tanto, queremos agradecerte tu actitud, comprensión y paciencia durante este periodo. Eskerrik asko, herritar

Anttine eguna Con el objetivo de impulsar la actividad lúdica familiar, el 29 de febrero se celebró Anttine Eguna, organizado por varias asociaciones. Cerca de 35 familias participaron en las actividades organizadas por todo el municipio, que fueron muy variadas. Con Kuku Arte niños y niñas diseñaron camisetas junto con sus padres y sus madres. Los responsables del proyecto Zatzaizkit secaron las pinturas, para, posteriormente, entregarlos a sus autores. A mediodía, Haritz Mujika y Amaia Agirre actuaron en el triki-poteo con los trikitilaris del pueblo, mientras los miembros del bar Patxine ofrecían pintxos y hamaiketako. Por la tarde, la elektrotxaranga de Asteasu animó las calles, seguida de los conciertos con los cantantes y grupos Perre, Leire Letu y Habi. Tras reponer fuerzas en el bar Ama, el día redondo finalizó con el DZ Zigor, en un ambiente festivo.

2020 APIRILA

Los proyectos del Ayuntamiento que aparecen en esta revista son los actuales, pero seguramente tendremos que reducirlos en el futuro. El apartado de inversiones será, lógicamente, el que habrá que reducir. En este momento se han solicitado subvenciones para su realización, pero no sabemos si las vamos a recibir. Con el tiempo iremos tomando decisiones.

3


Asteasu

Erik eta Win

Herria hauspotuz

Otsailaren 14an emanaldi berezia izan zen udaletxeko ekitaldi-aretoan. Donostian astebete lehenago estreinatu ostean, Erik eta Win ikuskizunaren lehen saioa Asteasun egin zen.

Ehun bat trikitilari eta trikitizale elkartu ziren martxoaren 7an egin zen Herria hauspotuz ekimemenean, Tolosaldeko Trikitixa Elkarteak antolatutako ekitaldian.

2019ko udazkenean zehar Asteasun prestatu zuten Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek beren proiektua, Aitor Atxega eta Imanol Kamio musikariekin batera. Aurretik Ez gara Palestinaz ari lana egin zuen talde berak egin du lan berria, eta oraingoan Asier Sota aktorearen laguntza izan dute oholtza gaineko eszenak prestatzeko. Bertsoa oinarritzat hartuta, diziplina artistiko ugari uztartzen dituen proiektua da, eta harremanak ditu oinarritzat. Umore dosi handiarekin jorratzen dituzte pertsonek elkarren artean izaten duten komunikazioa, eta inkomunikazioa, eta horrek sortutako sentimenak. Bete-beteta zegoen aretotik pozik atera ziren ikusleak.

2020 APIRILA

Duten tradizioagatik, Asteasu eta Larraul aukeratu zituzten antolatzaileek festa egiteko, eta, besteak beste, Juan Tapia irakasle duten herriko trikitilari gazteak aritu ziren pieza bat bestearen atzetik jotzen. Asteasuko Udalak eskainitako hamaiketakoarekin hasi zen eguna. Mahaiaren bueltan elkartu ziren bertako eta inguruetako trikitilariak, eta segidan herriko kaleak alaitzen aritu ziren, zenbait bertsolarirekin batera. Herriko kale, taberna eta plazetan aritu ostean, eguerdian, Iturri-Ondon bazkaria egin zuten. Luze jo zuen bazkal osteko saioak, bertaratutakoak gustura zeuden seinale. Halako ekimenekin, ziurra da trikitixaren etorkizuna.

Erik eta Win

Herria hauspotuz

El 14 de febrero tuvo lugar una actuación especial en el salón de actos del Ayuntamiento. Tras su estreno una semana antes en San Sebastián, la primera función de Erik y Win se hizo en Asteasu.

Más de un centenar de trikitilaris y aficionados se dieron cita en el acto Herria hauspotuz organizado por la Tolosaldeko Trikitixa Elkartea, que se celebró el pasado 7 de marzo.

Durante el otoño de 2019 los bertsolaris Ander Lizarralde y Unai Muñoa prepararon su proyecto en Asteasu junto a los músicos Aitor Atxega e Imanol Kamio. El nuevo trabajo ha sido realizado por el mismo equipo que trabajó anteriormente en Ez gara Palestinaz ari, y en esta ocasión han contado con la colaboración del actor Asier Sota para prepararse para el escenario.

4

Tolosaldeko herrietan trikitixa sustatzeko eta zaletasuna sortzeko helburuarekin sortu zen Tolosaldeko Trikitixa Elkartea iaz, eta dagoeneko egin dituzte hainbat ekintza.

Con el bertso como pilar principal, es un proyecto que aúna múltiples disciplinas artísticas y que tiene como tema principal las relaciones humanas. La comunicación, e incomunicación, entre las personas, y los sentimientos que se generan son tratados con una gran dosis de humor. Los espectadores salieron satisfechos de la sala, que estuvo abarrotada.

El objetivo de la Tolosaldeko Trikitixa Elkartea, creado el año pasado, es fomentar la afición por la trikitixa en los municipios de Tolosaldea, y ya han realizado diversas actividades. Por su tradición, los organizadores eligieron a Asteasu y Larraul para celebrar la fiesta y, entre los participantes estuvieron tocando una pieza tras otra las jóvenes trikitilaris de la localidad, que tienen como profesor a Juan Tapia. La jornada comenzó con un hamaiketako ofrecido por el Ayuntamiento de Asteasu. Trikitilaris locales y de alrededores se reunieron a tocar entorno a la mesa, y a continuación animaron las calles del pueblo junto a varios bertsolaris. Tras recorrer calles, bares y plazas del pueblo, a mediodía se celebró una comida en Iturri-Ondo. La sobremesa se alargó hasta tarde, señal del buen ambiente reinante. Con este tipo de iniciativas el futuro de la trikitixa está asegurado.


Asteasu

Haur eta familien ongizateaz arduratzen diren elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du helburutzat Bizipoza elkarteak, eta nortasun hori erakusteko sortutako dokumentala eta dokuweba aurkeztu zituzten Asteasun, urtarrilaren 31n. Anabel Arraizak aurkeztu zuen ekitaldia, eta asteasuarren ordezkaritza zabalarekin osatu zen: Amaia Agirre bertsotan aritu zen, eta Aitor Atxega musika jotzen. Saio ederra izan zen, eta gizarte inklusiboago bat lortzeko bidean urratsak eman beharraz kontzientzia hartzeko aproposa.

Emakumearen Nazioarteko Eguna

La asociación Bizipoza tiene como objetivo ofrecer apoyo afectivo y material a las asociaciones que se ocupan del bienestar de los niños y las familias, y el 31 de enero se presentó en Asteasu el documental y la docuweb creada para mostrar esa identidad. El acto fue presentado por Anabel Arraiza y se completó con una amplia representación de asteasuarras: Amaia Agirre cantó bertsos y Aitor Atxega tocando música. El resultado fue un bello acto para tomar conciencia de la necesidad de dar pasos hacia una sociedad más inclusiva.

Día Internacional de la Mujer Fueron muchas las actividades organizadas en torno al Día Internacional de la Mujer. Desgraciadamente, debido a las medidas tomadas por consecuencia del coronavirus, la mayoría no pudo llevarse a cabo.

Asko izan ziren Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako jarduerak. Zoritxarrez, koronabirusaren ondorioz hartu beharreko neurriengatik, erdiak ere ezin izan ziren egin.

Las asociaciones de mujeres Aiztondo han organizado en colaboración los diferentes actos de este año, y confeccionaron un programa orientado toda la comarca.

Aurten Aiztondo emakume taldeek elkarlanean antolatu dituzte ekitaldiak, eta eskualde osorako egitaraua prestatu zuten.

Los actos comenzaron en Asteasu, con la presentación del libro Nik sinesten dizut (Yo te creo), de la periodista Samara Velte. La periodista zarauztarra ha analizado en su publicación la cultura de la violencia y como ejemplo concreto, el caso de la “manada” de los San Fermines del 2016.

Asteasun bertan hasi ziren ekitaldiok, Samara Velte kazetariaren Nik sinesten dizut liburuaren aurkezpenarekin. Bortxaketaren kultura aztertu du kazetari zarauztarrak bere argitalpenean, eta adibide zehatz gisa 2016ko San Ferminetako “Manada” delakoaren kasua. Lilatoia izan zen hurrengo ekitaldia. Aurten martxoaren 8a igandea izan denez, astebete lehenago egin zen Donostiako lasterketa ezaguna, martxoaren 1ean. Udalak autobus-zerbitzua jarri zuen joan-etorria egiteko, eta hogeita hamabost emakumek osatu zuten espedizioa, giro ezin hobean. Martxoaren 8ko ekitaldiak izan ziren, nola ez, egitarauaren parte nagusia. Eguerdian Aiztondo osoko emakumeek katea egin zuten Zizurkil eta Villabona arteko zubietan. Segidan, Asteasun bertan mosaiko morea egin zuten asteasuarrek herriko plazan, emakumeen ikur nagusia den Venusen sinbolo astrologikoa irudikatuta. Hurrengo ekitaldia izan behar zuen Zinegoak jaialdiko film guztien emanaldiak, martxoaren 13an. Lerro hauek idaztean etxean sartuta gauzkan berrogeialdiaren hasierarekin bat etorri zen, eta ezin izan zen egin, ezta hurrengo eguneko Asteasuko emakumeen afaria ere. Itxialdiak zer ekarriko digun ez badakigu ere, izan daiteke etxeko hainbat jarrera, ohitura eta jokabideren gaineko kontzientzia hartzeko aukera aproposa, gizarte parekidera bidean benetako aldaketa bat egiteko.

La siguiente edición fue la Lilatón. Este año el 8 de marzo ha sido domingo, y por tanto la conocida carrera de San Sebastián se celebró una semana antes. El Ayuntamiento puso en marcha un servicio de autobús para, y la expedición la formaron 35 mujeres. Como no podía ser de otra manera, los actos del 8 de marzo fueron la parte principal del programa. A mediodía las mujeres de Aiztondo realizaron una cadena humana en los puentes entre Zizurkil y Villabona. A continuación, las asteasuarras formaron un mosaico morado en la plaza de Asteasu, representando el símbolo astrológico de Venus, el principal símbolo de las mujeres. El próximo acto, el día 13 de marzo, iba a ser la proyección de los films del festival Zinegoak. Coincidió con el comienzo de la cuarentena que nos mantiene en casa al escribir estas líneas, y se tuvo que suspender, así como la cena de las mujeres de Asteasu del día siguiente. Aunque no sabemos lo que nos traerá este confinamiento, puede ser una buena oportunidad para tomar conciencia de actitudes, hábitos y comportamientos del hogar, y trabajar en el cambio hacia una sociedad igualitaria.

2020 APIRILA

Bizipoza elkarteko dokumentalaren aurkezpena

Presentación del documental de Bizipoza

5


Asteasu

2020 APIRILA

Baserritarren mahaia osatuta

6

Otsailaren 13an baserritarren mahaiaren lehen bilera egin zen. Lehen sektorean lan egiten duten herritarrak eta udal ordezkariak bildu ziren bertan. Mahaiaren helburua da baserritarren eta nekazarien kezkak eta etorkizuneko erronkak jasotzea, eta guztien artean lan-ildo bateratuak adostea. Asteasu Tolosaldean lehen sektorean indar eta garrantzia handieneko herrietako bat denez, nahitaezkoa da hori balioan jartzea eta lehen sektorearen jarraipena egitea. Besteak beste, lehen bileran honako gai hauek jorratu zituzten: - Jan Tolosaldea proiektua: udalak aurreko legealdian bat egin zuen Jan Tolosaldea proiektuarekin, inguruko denda, jatetxe eta abarretan bertako produktuak kontsumitu daitezen. Herrian egiten diren ekitaldietan ere bertako produktuak erabiltzeko apustua indartuko du udalak, orain arte azokako egunean txekorrarekin, edota, urtean zehar, herriko harategiekin egin den moduan. Herriko baserritar eta nekazariekin aurrera begirako proiektuak lantzea da helburua. - Zuzeneko salmentaren araudi berriaren lanketa: zuzeneko salmentaren, edo “hurbileko salmentaren”, araudi berriaren proposamenak denda txikiei zuzeneko salmenta egitea ahalbidetzen die, orain arte indarrean dauden ereduez gain (norberak bere etxetik egiten duen salmenta, betiko merkatua edo azokak). - Eskola jangela proiektua: udalak proiektua lantzen jarraituko du inguruko herriekin batera. - Landa inguruneko etxebizitza-ostatuen arautzea: 2018ko erabilera turistikoko etxebizitza eta etxebizitza partikularren legeak, landa-ingurunekoak aplikaziotik kanpo uzten ditu. 2013ko legeak landa eremuko eredu hauek arautzen ditu: nekazalturismoak, landa-hotela, landa apartamentua eta landa alberge turistikoa. Baina ez du arautzen etxebizitza turistiko eredua. Hortaz, Lehiaren Euskal Agintaritza erakundeak dio oztopoak jartzen zaizkiola jarduera posible horri. Nekaturrek ez du jarduera hau arautzerik nahi. - Bola plastiko eta artile bilketak: Aurrerantzean sektorean elkarlanean antolatu behar dira plastiko eta artile bilketak. - Herri bideak: udalak aurten ere herri bide bat berrituko du. Bilerako partaideek partxeoen beharra adierazi zuten, eta udala herri bide guztien beharrak aztertzen ari da. Halaber, hainbat kezka ere adierazi zituzten bileran izandakoek: ur publikorik ez egotea herriko zenbait auzoetan, herriko haurrak lehen sektorera gerturatzearen beharra, edota herri bideen katalogoa sortzeko beharra. Horrez gain, beste gai batzuei buruz ere galdetu zen: basurde edo animali basatien kalte ordainak, edo Ernio-Gazume babestutako natur eremuari buruz. Hurrengo bilera egoerak ahalbideratzen duenean izango da eta lehen sektorean lan egiten duten herritarrez gain, gai horien inguruan interesa duen oro gonbidatua dago bertara.

Constituída la mesa de baserritarras El 13 de febrero se celebró la primera reunión de la mesa de baserritarras. Se reunieron vecinos y representantes municipales que trabajan en el sector primario. El objetivo de la Mesa es recoger las inquietudes y retos de futuro de los baserritarras y agricultores, y consensuar entre todos líneas de trabajo conjuntas. Dado que Asteasu es uno de los municipios con mayor fuerza e importancia en el sector primario de la comarca de Tolosaldea, es necesario ponerlo en valor y hacer un seguimiento del sector primario. En la primera reunión se trataron, entre otros, los siguientes temas: - Proyecto Jan Tolosaldea: el ayuntamiento se sumó en la pasada legislatura al proyecto Jan Tolosaldea para que se consuman productos locales en comercios, restaurantes, etc. El Ayuntamiento reforzará su apuesta por el uso de productos autóctonos en los eventos que se celebren en el municipio, tal y como se ha venido haciendo hasta ahora el día de la feria, o durante el año, con las carnicerías de la localidad. El objetivo es trabajar proyectos de cara al futuro con los baserritarras y agricultores de la localidad. - Elaboración de la nueva normativa de venta directa: la propuesta de la nueva normativa de venta directa, o “venta cercana”, permite a las pequeñas tiendas realizar una venta directa, además de los modelos vigentes hasta la fecha (venta desde su domicilio, mercado tradicional o ferias). - Proyecto de comedor escolar: el ayuntamiento continuará trabajando el proyecto junto con los pueblos de la zona.

- Regulación de los alojamientos de viviendas en el medio rural: la Ley de Vivienda de Uso Turístico y Vivienda Particular de 2018 excluye de su aplicación a los del medio rural. La ley de 2013 regula los modelos rurales: agroturismos, hoteles rurales, apartamentos rurales y albergue turístico rural. Pero no regula el modelo de vivienda turística. Por lo tanto, la Autoridad Vasca de la Competencia afirma que esta posible actividad se ve obstaculizada. Nekatur no quiere regular esta actividad. - Recogida de bolas plásticas y lana: En adelante, la recogida de plásticos y lana se organizará conjuntamente en el sector. - Caminos públicos: el Ayuntamiento renovará un año más una vía pública. Los asistentes a la reunión expusieron la necesidad de parcheos y el Ayuntamiento está estudiando las necesidades de todos los caminos públicos. Asimismo, en la reunión se algunas preocupaciones: la falta de agua pública en algunos barrios de la localidad, la necesidad de acercar a los niños y niñas de la localidad al sector primario, o la necesidad de crear un catálogo de caminos públicos. Además, se preguntó sobre otras cuestiones como las indemnizaciones por los daños causados por jabalíes u otros animales salvajes, o sobre la situación del espacio natural protegido de Ernio-Gazume. La próxima reunión tendrán lugar en la medida en la que la situación lo permita. Además de los ciudadanos que trabajan en el sector primario, están invitadas todas las personas interesadas en estos temas.


Asteasu

Iaz jarri zen martxan Asteasun herriko jolaserako tokiak erabirritzeko partaidetza-prozesua. Adinaren arabera, beharrak asko aldatzen direla kontuan hartuta, Tranpazulo plazan zegoen eremua berritzea eta toki berriak kontuan hartzea zen helburua. Prozesuaren barruan, 2019an egindako lanketa nagusia herritarrei dituzten beharren inguruan galdetzea izan zen. Haurrekin, gazteekin, gurasoekin eta, oro har, herritarrekin egin zen hainbat lanketa. Eskaera guztiak jasota, eta bideragarritasuna aztertuta, prozesuaren emaitza izan zen adinaren araberako hiru jolas-eremu egokitzeko proiektua. Bertan, bi gune izango dira Tranpazulo plazan, haur txikientzat eta gaztetxoentzat, eta nerabeei zuzendutako hirugarren tokia Lamitegin egokitzea aurreikusten da. Egokitze-lanak egiteko, Eusko Jaurlaritzaren Erein dirulaguntzak eskatu ditu Udalak. Koronabirusak sortutako egoerarekin, momentu honetan ezin da zehaztu proiektua aurten amaitzeko moduan izango denik.

Los trabajos de renovación de los parques comenzarán, condicionados por las crisis del Covid-19 El pasado año se puso en marcha el proceso participativo para la creación de espacios de juego de Asteasu. Teniendo en cuenta que las necesidades varían mucho en función de la edad, el objetivo era renovar la zona de la plaza del Tranpazulo y considerar los nuevos espacios. Dentro del proceso, el trabajo realizado en 2019 consistió en preguntar a la ciudadanía sobre sus necesidades. Se trabajó con niños, jóvenes, padres, madres y ciudadanía en general. Una vez recogidas todas las solicitudes y analizada su viabilidad, el resultado del proceso fue el proyecto de adecuación de tres áreas de juego por edades. En la plaza del Tranpazulo habrá dos espacios para niños y jóvenes, y el tercer espacio, orientado a adolescentes está, previsto en Lamitegi. El Ayuntamiento ha solicitado subvenciones Erein del Gobierno Vasco, para la realización de las obras de acondicionamiento. Con la situación creada por el coronavirus, en este momento no es posible determinar que el proyecto se pueda terminar este año.

2020 APIRILA

Jolas-eremuak berritzeko lanak aurrera, Covid-19aren krisiak ahalbidetzen duen neurrian

7


Asteasu

Kezka herrian egindako zenbait txikiziorengantik

Preocupación debida a varios destrozos

Otsailaren 29ko gauean Pello Errota eskolan zenbait txikizio egin zituzten egile ezazagun batzuek. Egurrezko zakarrontzi bat bere tokitik atera, eta, kirol eremura eraman ondoren, erre egin zuten. Suhiltzaileek etorri behar izan zuten itzaltzera.

La noche del 29 de febrero, en el colegio Pello Errota se produjeron varios destrozos por parte de autores desconocidos. Arrancaron una papelera de madera de su base y la quemaron en la zona deportiva del centro. Fue necesario que los bomberos vinieran a apagarla.

Ez da halako zerbait gertatzen den lehen aldia, eta kezka handia dute Pello Errotako kudeatzaileek, Udalak, eta herritarrek oro har. Egoerak hobera egiten ez badu, Udalak zenbait neurri hartuko ditu.

No es la primera vez que ocurre algo así, y hay una gran preocupación entre los gestores de Pello Errota, el Ayuntamiento y la ciudadanía en general. Si la situación no mejora, el Ayuntamiento tendrá que adoptar medidas.

BIDALI ZURE ARGAZKIAK ETA ALBISTEAK Asteasu herri bizia eta aktiboa da, eta egunerokoan jarduera ugari egiten dira. Ez gara asko eta, askotan, kalean edota tabernan elkarri kontuak esanda pasatzen dugu informazioa, eta noski, mugikorren bitartez ere. Horregatik, aldizkari honetan argitaratzea nahi zenukeen albisteren edota argazkiren bat bidali nahi bazenu, ondorengo helbidera bidal dezakezu: asteasu.komunikazioa@gmail.com Udaleko webgunearen eta Facebook orriaren bidez ere jarrai ditzakezu berriak.

ENVIANOS TUS FOTOS Y NOTICIAS Sabemos que en Asteasu somos activos y enérgicos, y en el día a día se hacen muchas actividades. No somos un pueblo grande, y muchas veces la información pasa mediante el boca a boca, y cómo no, por los smartphones. Por eso, si hay alguna noticia que quisieras publicar, o si quieres enviarnos una foto, puedes hacerlo a la siguiente dirección: asteasu.komunikazioa@gmail.com Podéis seguir las noticias del Ayuntamiento a través de nuestro sitio web y la página de Facebook.

www.asteasu.eus udala@asteasu.eus

L.G./D.L.: SS-1233-2012 Maketazioa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa