AsteasuElkartuz 20 - 2019ko uztaila

Page 1

elkartuz asteasu UDAL ALDIZKARIA 2019 UZTAILA

20

Lege zaharrean plaza berrian


2018 MAIATZA

Asteasu

2

San Juan bezpera data ezin hobea suertatu zen herriko plaza zaharberritua inauguratzeko. Inguruko herrietako alkateekin batera, hainbatek hartu zuten parte ekitaldian.

La víspera de San Juan resultó ser la ocasión perfecta para inaugurar la renovada plaza, en un acto multitudinario, en el que estuvieron presentes varios alcaldes de la zona.

Amaia Agirrek plazari eskainitako bertso-sorta bat kantatu zuen, eta ondoren adin guztietako hainbat herritarrek plazan bizi izandakoak kontatu zituzten. Izan ere, Asteasuko plazak hainbat aldaketa izan ditu historian zehar eta, herriko gune sozial nagusia den neurrian, asteasuar guztiek hainbat bizipen izan dituzte bertan. Ederra izan zen helduenen kontuak entzutea.

Amaia Agirre cantó varios bertsos dedicados a la plaza. Después, asteasuarras de varias edades contaron las vivencias que han tenido en la plaza, ya que en su historia, y como centro social de Asteasu, cualquier persona que haya vivido o viva en Asteasu tiene un sinfín de experiencias. Por su bagaje, resultó especialmente grato escuchar las historias de las personas de mayor edad.

Segidan zenbait dantzarik eta txistularik agurra dantzatu zuten. Bukatzeko, Pili Legarra alkate-andereak testu bat irakurri zuen biolin-musikarekin lagunduta.

Acto seguido, varios dantzaris y txistularis bailaron el agurra, y para terminar, la alcaldesa Pili Legarra leyó un texto con el acompañamiento de un violín.

Trikitilariekin hasi zen San Juan bezperako festa eta, sardinaz eta pintxoz ondo hornitutako mokadu baten ondoren, San Juan sua piztu zuten. Haren inguruan dantzatu zuten herritar askok San Juan zortzikoa, urteko gau motzeneri hasiera emateko. Usadio zaharrari jarraituta, su gainean saltoka aritu ziren haurrak eta gazteak, eta lagunarteko giro ederrean amaitu zen festa.

La fiesta de víspera de San Juan comenzó con el sonido de la trikitixa. Tras un aperitivo a base de sardinas y pintxos, se encendió la hoguera. Un buen número de vecinos y vecinas bailaron alrededor del fuego, para dar comienzo a la noche más corta del año. Siguiendo la tradición, la juventud saltó entorno al fuego, y la fiesta terminó con un gran ambiente.


Asteasu

Pello Errotaren mendeurrena Centanario de Pello Errota

Pixkanaka amaitzen ari dira Pello Errotaren heriotzaren mendeurren ekitaldiak. Bi urteko jarduera-sortak bi ale eder utzi zizkigun maiatzean.

Poco a poco, los actos de conmemoración del centenario de la muerte de Pello Errota van terminando, y nos dejaron dos bellas actividades en mayo.

Maiatzaren hasieran, Elizmendiko Santakrutz jaiekin bat etorrita, Gipuzkoa Bertsotan jarri zen martxan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako udaberriko sailkapen fasea da Gipuzkoa Bertsotan, eta udazkenean egingo den azken faserako txartelak lortzeko lehian aritu ziren: Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Salegi Martija, Eñaut Martikorena Lizaso, Aitor Tatiegi Loidi, Maddi Aiestaran Iparragirre, eta Uxue Alkorta Iturbe. Aitor Salegi izan zen puntu gehien batu zituena (335,5) eta Amaia Iturrioz eta Eñaut Martikorenarekin batera, udazkenean egingo den txapelketarako sailkatzea lortu zuten. Saioko partaideen erdiak sailkatzea lortu izanak Asteasura hurbildutakoek saio eder batekin gozatu zutela.

A principio de mayo, y coincidiendo con las fiestas de Santa Cruz, se puso en marcha Gipuzkoa Bertsotan, la fase de clasificación para el Campeonato de Bertsolaris de Gipuzkoa. Seis bertsolaris compitieron para conseguir una plaza en la fase final que se disputará en otoño: Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Salegi Martija, Eñaut Martikorena Lizaso, Aitor Tatiegi Loidi, Maddi Aiestaran Iparragirre, eta Uxue Alkorta Iturbe. Aitor Salegi fue quien consiguió más puntos (335), y junto a Amaia Iturrioz y Eñaut Martikorena, consiguió el pase al campeonato que se hará en otoño. El hecho de que la mitad de participantes se clasificara indica el buen nivel con el que disfrutó el público que se acercó a Asteasu.

Pello Errotaren ahotsa

La voz de Pello Errota

Udaberrian zehar Pello Errotaren eta bere garaiko bertsolarien bertso-sortekin kontzertua prestatzen aritu ziren Eñaut Agirre, Aitor Atxega eta Imanol Kamio, eta emanaldirako propio atondutako Santa Kruz ermitan egin zuten saioa maiatzaren 17an.

Eñaut Agirre, Aitor Atxega e Imanol Kamio prepararon durante la primavera un concierto con bertsos de Pello Errota y sus contemporáneos, que ofrecieron el 17 de mayo, en la ermita de Santa Kruz, preparada expresamente para la ocasión.

Eñaut Agirre hernaniarrak eskarmentu handia du bertso zaharrak jasotzen. Zenbait ikerketa ditu martxan, eta kanturako duen berezko dohainarekin, sentikortasun handiarekin transmititzen ditu duela mende bateko hitzak eta doinuak. Horrekin batera, azalpen ugariz jantzi zuen saioa. Iñaki Mujika asteasuarrak eman zion hasiera kontzertuari, Pello Errotari eskainitako kantu batekin.

El hernaniarra Eñaut Agirre tiene una amplia experiencia documentando bertsos antiguos. Tiene en marcha varios proyectos de investigación, y con su innato don para el canto, transmite con una gran sensibilidad las músicas y palabras de hace un siglo, además de ilustrar la función con varios relatos e historias. El asteasuarra Iñaki Mijika dio comienzo al concierto, con una canción dedicada a Pello Errota.

Kontzertua prestatzearekin batera, zenbait bertsoaldi jasotzen dituen diskoa grabatu zuten, eta emanaldiaren egunean bertan jarri zuten salgai.

Junto a la preparación del grabaron un disco, que se puso a la venta el mismo día del concierto.


San Pedroak 2019 iruditan

Beste behin ere, arrakastatsuak izan dira aurtengo San Pedroak. Urtero antzeko egiturarekin, baina urteroko aldaketa txikiekin biziberrituta, herritarrek herritarrentzat egindako komunitate-festak dira. Gaur egungo gizartean, datuen arabera neurtzen dugu arrakasta, eta ez zaie sentimenei erreparatzen, eta aurtengo festek utzitako sentimena ezin hobeto jasotzen du antolakuntza-batzordeak idatzitako testu honek:

2019 UZTAILA

HERRIAZ HARRO Asteasuko festen aje gozoa Herri eta harro hitzak, morfologikoki antzekoak izan arren, ez dira esaldi berean sarritan ikusten. Guk, ordea, batez ere aurten, badauzkagu gure herriaz eta herritarrez harro egoteko arrazoiak. Aurtengo jaiak herritik eta herriarentzat eginak izan dira. Herritarrongandik eta herritarrontzat. Herritarrok egin dugu indarkeria sexisten aurkako protokoloa eta herritarrok bota dugu txupinazoa. Herritarrok lan egin dugu haurren eta koadrilen egunean. Herritarrok izan gara ostiral goizean txarangan parte hartuz herria girotu genuenak, eta baita larunbat arratsaldean trikitixa, panderoa eta txistua joz nahiz abestuz kalejira eder bat osatu genuenak. Herritarrok dantza sokan aritu ginenak eta herri kiroletan parte hartu genuenak. Eta ezin ahaztu koadrilen bazkaria eta herri afaria, ez al da harrigarria 300 lagun elkartzea mahaiaren bueltan? Eta txozna herrikoia? Han ere herritarrok aritu gara etengabe lanean, borondatea eskuzabaltasun osoz eskainiz. Seguru ahaztu zaidala zerbait, baina zerrendatu ditudanak nahikoa arrazoi dira gure herriaz eta gure herritarrez harro egoteko; geure buruaz harro egoteko. Eskerrik asko, herritar! Izan daitezela aurtengo jaiak datozen urteetakoen oinarri eta oinherri.

4


San Pedros 2019

Una vez más, las fiestas de San Pedro han sido un éxito. Siguiendo una estructura similar cada año, pero reviviéndolas con pequeños cambios cada año, son fiestas comunitarias organizadas por asteasuarras, para asteasuarras. En la sociedad actual tendemos a medir el éxito con datos, y no atiende tanto a los sentimientos. El siguiente texto, escrito por la organización de las fiestas, recoge a la perfección el sabor que han dejado las fiestas de este año:

2019 UZTAILA

ORGULLO POR EL PUEBLO Dulce resaca Las palabras herri (pueblo) y harro (orgulloso) tienen formas parecidas en euskara, pero no coinciden a menudo en la misma frase. Nosotras, en cambio, tenemos motivos para estar orgullosas del pueblo y de sus vecinos y vecinas. Las fiestas de este año las han organizado los y las asteasuarras, para los y las asteasuarras. El pueblo ha establecido el protocolo contra la violencia sexista y el pueblo ha lanzado el txupinazo. El pueblo ha trabajado en los días dedicados a niños, niñas y las cuadrillas. La txaranga que animó la mañana del viernes era del pueblo, así como los y las trikitilaris, panderistas y txistularis que animaban los pasacalles. La dantza soka y el deporte rural lo hicimos entre asteasuarras. Y no podemos olvidar la comida de las cuadrillas y la cena popular. Acaso, ¿no resulta impactante que 300 personas se unan entorno a una mesa? ¿Y la txozna popular? Allí también trabajaron los vecinos y las vecinas sin parar, ofreciendo toda su voluntad y generosidad. Seguro que alguien se nos olvida, pero todas las personas mencionadas en esta lista son suficientes para estar orgullosos y orgullosas de nuestro pueblo y sus habitantes. Para sentir orgullo de nosotros mismos y nosotras mismas. ¡Gracias, vecina! ¡Gracias, vecino! Que estas fiestas sean la base de las siguientes.

5


2019 UZTAILA

Nekazarien eguna Día de los labradores

6

Ohiko moduan, maiatzaren 15ean, San Isidro egunez egin zen Nekazarien Eguna. Meza nagusiaren ondoren prozesio txikia eta intimoa egin zuten herriko nekazariek, segidan hamaiketakoa egiteko. Idi-probak egin ziren ondoren Lamitegin. Sarasola sagardotegian jarraitu zuen egunak, Estanga aita-alaben trikitixak, eta Unai Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsolariek animatuta.

Como es costumbre, el día dedicado a los labradores y a las labradoras, se celebró el 15 de mayo, día de San Isidro. Tras la Misa Mayor, hicieron una pequeña e íntima procesión, antes del almuerzo. Después hubo pruebas de bueyes en Lamitegi. El día continuó en la sidrería Sarasola, con la animación de los trikitilaris Estanga, padre e hija, y los bertsolaris Unai Agirre y Jexux Mari Irazu.


Asteasu

Hauteskundeak 2019: Pili Legarraren hirugarren agintaldia Elecciones 2019: tercera legislatura de Pili Legarra

Asteasuko Udalari dagokionez, azken bi legegintzaldietan bezala, Asteasu Batuz taldea izan zen boto gehien jaso zuen taldea, eta ondorioz, Pilar Legarrak erreskan hirugarren legegintzaldiari ekingo dio. Horrenbestez, hau da heldu den legegintzaldiko Asteasuko Udaleko udalbatza:

・ ・ ・ ・ ・ ・ ・ ・ ・

La convocatoria para elecciones del 26 de mayo fue triple, para elegir represantes para el: Parlamento Europeo, Diputación de Gipuzkoa, y los ayuntamientos.

Pili Legarra, Asteasu Batuz (alkate-anderea) Joxe Ramon Ayerza, Asteasu Batuz Larraitz Alkorta, Asteasu Batuz Joseba Txapartegi, Asteasu Batuz Pilar Iturbe, Asteasu Batuz Aitor Usandizaga, Asteasu Batuz Unai Otegi, Asteasu Batuz Joseba Gomez, EAJ Luke Uribe-Etxebarria, EAJ

En lo que respecta al Ayuntamiento de Asteasu, tal como ha sucedido en las dos anteriores legislaturas, el grupo Asteasu Batuz fue la representación más votada, por lo que Pilar Legarra ha comenzado ya su tercera legislatura. Ésta es la corporación municipal que se conformó el 15 de junio:

2019 UZTAILA

Hiru hauteskundetako deialdia zegon eginda maiatzaren 26an, Europako legebiltzarrerako, Gipuzkoako Foru Aldundirako eta udaletarako ordezkariak aurkeztekoa, hain zuzen.

7


Asteasu

www.asteasu.eus udala@asteasu.eus

L.G./D.L.: SS-1233-2012 Maketazioa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.