AsteasuElkartuz 15 - 2018ko maiatza

Page 1

elkartuz asteasu UDAL ALDIZKARIA 2018 MAIATZA

15

PELLO ERROTA 100 urte Pello Errota eta Mikaela Elizegi gogoan, mendeurren-ekitaldiak hasi dira.

Han comenzado los actos de conmemoración de Pello Errota y Mikaela Elizegi

Urteurren berezia jarri dugu martxan Udalean. 2019an beteko dira ehun urte Pello Errota hil zenetik, eta efemeride aproposa iruditu zaigu Asteasuko kultur ondareari duen balioa aitortzeko. Pello Errotak eta haren alaba Mikaela Elizegik ezin hobeto irudikatzen dute gure herriaren azken ehun urteetako joana. Bertsolaritzaren eta ahozko transmisioaren bilakaeraren eredu ditugu, eta bilakaera hori gizarte eta komunitate oso baten bilakaeraren isla da. Hauspo luzeko ekimena da bi urte iraungo dituen mendeurrena, helburua delako egindako jarduerek gerora ere segida izatea.

El Ayuntamiento de Asteasu ha organizado diversos actos para la celebración de un aniversario muy especial. En el 2019 se cumplirán cien años de la muerte de Pello Errota, y nos ha parecido una efeméride idónea para la puesta en valor del patrimonio cultural de Asteasu, para la puesta en valor del patrimonio cultural de Asteasu. Tanto Pello Errota como su hija Mikaela Elizegi simbolizan inmejorablemente los últimos cien años de nuestro municipio. Son el claro ejemplo de la evolución del bertsolarismo y de la transmisión oral, y esa misma evolución ha sido paralela a la de todo un pueblo y toda una


Asteasu

Mikaela Elizegi bera. Bertsoa, antzerkia eta musika uztartzen dituen lana da eta Itxaso Paia, Oskar Estanga, Idoia Noble eta Jokin Labayen dira partaideak.

Zehazki, 2019ko otsailaren 3an beteko dira ehun urte Pello Errota, Pedro Elizegi errotaria, hil zenetik. Hari buruz dakizkigunak Antonio Zavalak jaso zizkion Mikaela Elizegiri Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua izeneko liburuan. Urteurren ekitaldien antolakuntzan buru-belarri dabil Bernardo Atxaga, eta behin eta berriz aipatu izan du liburuaren kalitatea, baita Mikaelaren euskararen maila eta egokitasuna ere.

2018 MAIATZA

BERTSO JARRIEN AFARIA Ekimena aurkeztearekin batera, otsailaren 23an egin genuen lehen ekimena; Iturri-ondon egindako bertso jarrien afaria hain zuen. Asteasuko Udalarekin elkarlanean ari da Harituz elkartea, zenbait ekitaldiren antolakuntzan partehartzen. Harituzen klaseetan ari diren zenbait ikaslek eta irakaslek bertsoak prestatu zituzten, eta afariaren amaieran kantatu zituzten, gitarraren eta perkusioaren laguntzarekin. Guztira, 70 bat lagun bildu ziren afaltzen, eta aparteko giroa sortu zen bertsolarien, musikarien eta ikusleen arteko konplizitatearekin.

2

BERTSOLARITZAREN SEKRETUAK ANTZERKI-LANA Bertsolaritzaren sekretuak bertso-antzerki ikuskizuna izan zen hurrengo ekitaldia, eta martxoaren 9an egin zen. Mendeurrenaren helburuetako batekin bete-betean bat egiten duen antzerki-lana da, izan ere XX. Mendean zehar isilean, edo isilarazita, izandako emakumeen historia kontatzen duen obra da, eta horien artean agertzen da

PELLO ERROTA ETA MIKAELA ELIZEGI GOGOAN SOLASALDIA ETA BERTSO-SAIOA Bertsolaritzaren inguruko solasaldi soil bat egitea zen ekitaldi honen hasierako asmoa, baina Joxan Goikoetxea hernaniar musikariak XX. mende hasierako grabazio baten inguruko informazio berria zuela jakin, eta haren inguruan osatu genuen apirilaren 19an ekitaldi berezi bat. Batetik, Joxan Goikoetxeak eta Bernardo Atxagak ezagutzen den grabatutako bertsoaldi zaharrenaren inguruko datu berriak ekarri zizkiguten. Oro har, ikertzaileek pentsatu izan dute Txirrita eta Pello Errota zirela grabazioan ageri zirenak, baina motz geratu zitzaion ordubetean, Asteasu deitzen dioten bertsolaria Jose Migel Bitoria Agote Anbuerri delakoan dagoela adierazi zuen Goikoetxeak. Saioaren beste helburuetako bat zen duela mende bateko bertsogintza eta gaur egungoa ondoan jartzea. Alde horretatik, ezin hobeto bete zuten bere lana Maialen Lujanbiok eta Anjel Mari Peñagarikanok. Bitxikeria etsigarri gisa, Xabier Payak ezin izan parte ekitaldian, iragarrita zegoen arren. Ameriketako Estatu Batuetatik bezperan iristekoa zen, baina Trump presidenteak nazioartean eragindako kalapitek hegaldia atzeratu zuten. DATOZENAK Udazken arte ez da ekitaldi gehiago izango. Orduan jokatu da, berriz ere Harituz Elkartearekin elkarlanean, Aiztondo mailako Pello Errota bertso-sariketa. 25 urtetik gorako bertsolariei irekitako lehiaketa izango da. Adin batetik gorako bertsolari askok zailtasunak dituzte gaur egun plazan aritzeko, eta haientzako aukera on bat dela iritzita egingo da sariketa. Era berean, dibulgaziorako beste ekimen batzuk ere badaude martxan, unitate didaktikoak eta liburuxka bat, kasu; eta argitaratzen doazen neurrian izango duzue horien berri.


Asteasu

que fusiona bertsolaritza, teatro y música de la mano de Itxaso Paia, Oskar Estanga, Idoia Noble y Jokin Labayen.

CENA Y BERTSOS El mismo día de la presentación de los actos del centenario, el 23 de febrero, se celebró una cena donde una decena de bertsolaris cantaron bertsos escritos de antemano con la ayuda de dos músicos. El acto se celebró en colaboración con la asociación Harituz, que está participando en la organización de varios actos, y fueron los alumnos, las alumnas y el profesorado que participan en las clases de la asociación quienes se encargaron de cantarlos, acompañados de guitarra y percusión. En total, asistieron unas 70 a la cena, en la que se creó un ambiente muy especial, con la complicidad y participación de bertsolaris, músicos y público. OBRA DE TEATRO BERTSOLARITZAREN SEKRETUAK El siguiente acto del centenario fue la obra de teatro Bertsolaritzaren sekretuak, el 9 de marzo. El tema de la obra aborda de lleno uno de los objetivos principales del centenario: el reconocimiento del bertsolarismo de las mujeres bertsolaris que han permanecido en silencio, o acalladas durante el Siglo XX. De hecho, Mikaela Elizegi es uno de los personajes que aparecen en este relato,

PRÓXIMOS ACTOS Hasta otoño no volverá a celebrarse ningún acto. Pasado el verano se celebrará, también en colaboración con Harituz, el certamen Pello Errota, dirigido a bertsolaris mayores de 25 años. Debido a que a partir de esta edad, y por varios motivos, los y las bertsolaris suelen tener más dificultades para cantar en público, se ha pensado que será una buena oportunidad para ellos y ellas. Asimismo, hay más proyectos en marcha, como la edición de una unidad didáctica y un folleto , que verán la luz en los próximos meses.

2018 MAIATZA

comunidad. Los actos del centenario durarán dos años, ya que el propósito es crear actividades que tengan continuidad. El 3 de febrero del 2019 se cumplirán exactamente cien años de la muerte del molinero Pedro Elizegi, y la mayor parte de la información que tenemos sobre él está recogida en el libro Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua; publicación que Bernardo Atxaga, que está participando de lleno en la organización de los actos, alaba constantemente por su calidad literaria, y por el alto nivel y corrección del euskara.

PELLO ERROTA ETA MIKAELA ELIZEGI GOGOAN CHARLA Y BERTSOS La idea inicial de este acto era organizar una simple charla sobre el bertsolarismo. Pero al tener la noticia de que el músico hernaniarra Joxan Goikoetxea tenía información relevante sobre una grabación de principios del Siglo XX, el acto celebrado el 19 de abril cobró una dimensión mayor. Por una parte, Joxan Goikoetxea y Bernardo Atxaga nos ofrecieron novedades sobre la grabación más antigua de bertsolaris que se conoce. Hasta ahora, las principales teorías de investigación señalaban que eran Txirrita y Pello Errota quienes cantaban en la grabación, pero en una hora que le quedó corta, Goikoetxea defendió la tesis de que el bertsolari a quien en la grabación llaman Asteasu es Jose Miguel Vitoria Agote Anbuerri. Otros de los objetivos del día que el bertsolarismo de hace un siglo y el actual dialogaran, y en ese aspecto Maialen Lujanbio y Anjel Mari Peñagarikano cumplieron su cometido a la perfección, como no podía ser de otra manera. Como curiosidad, y resignación, hay que señalar que, aunque su participación estaba anunciada, Xabi Paya no pudo estar en el acto, debido a que las desavenencias generadas en el ámbito internacional por el actual presidente estadounidense Donald Trump crearon retrasos en el vuelo que le tenía que traer desde el otro lado del Atlántico.

3


Asteasu

INAUTERIAK Eguraldi petralari umoretsu erantzunda, mozorro-desfilea, pregoia eta txupinazoa egin zituzten Pello Errota ikastetxeko ikasleek eta irakasleek aurtengo inauteri-ostiralean. Otsaileko bigarren astean izan dira aurtengo inauteriak, eta okasiorako atonduta zegoen udaletxea hartu zuten Pello Errotako haurrek eta gazteek. Gaizki pasatzeko debekua jarrita, eskakizun ugari egin zituzten Pello Errotako ikasleek: jolasteko parke erraldoiak, eskolatik ordubete lehenago ateratzea, eta antzekoak. Txupinazoaren ondoren, erretiroa hartu berri duen Lurdes Artola irakaslea omendu zuten. 12 urte egin ditu Pello Errotan irakasle, eta tolosarra izanik, agurrerako ezin aproposagoa suertatu zen inauteria.

2018 MAIATZA

CARNAVALES

4

A mal tiempo buena cara. Con ese talante celebró el alumnado y el profesorado de Pello Errota el viernes de carnaval, con el consiguiente desfile de disfraces, pregón y txupinazo. Este año los carnavales se han celebrado durante la segunda semana de febrero, y los niños, las niñas y jóvenes de Pello Errota “tomaron” el ayuntamiento, que estaba preparado para la ocasión. Partiendo de la prohibición de pasarlo mal, el alumnado de leyó un pregón lleno de peticiones: parques gigantes para jugar, salir una hora antes de clase, y cosas parecidas. Tras el chupinazo, se homenajeó a la profesora Lurdes Artola, que ha ejercido sus últimos 12 años de trayectoria profesional en la Escuela Pello Errota e inicia el periodo de una merecida jubilación. Como tolosarra que es, el carnaval resultó el broche perfecto para la despedida.


Asteasu

2018 MAIATZA

inauteriak

5


Asteasu

Asteasuko emakumeek ere planto

Las mujeres de Asteasu también se plantaron

2018 MAIATZA

Aurtengo Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako mundu osoan egindako deialdiari ere erantzuna eman zioten Asteasuko emakumeek. Beren lanpostuak edota diruordainik gabeko eginbeharrak utzi zituzten gehienek, eta herriko plazan elkartu ziren, feminismotik abiatuta parekidetasunera bidean ditugun injustiziak salatzeko, eta erronkak mahai gainean jartzeko.

6

Asteasuko Udaleko sareetan ikusgai daude laburpen-bideoa eta argazki-sorta.

Las mujeres de Asteasu también respondieron activamente al llamamiento realizado a todas las mujeres de mundo para plantarse el Día Internacional de la Mujer. Así, abandonaron sus puestos de trabajo o sus quehaceres no remunerados, y se juntaron en la plaza del pueblo, para denunciar las injusticias que se cometen en el largo camino a la paridad desde el feminismo, y para recordar los desafíos que tenemos como sociedad.


2018 MAIATZA

Asteasu

7


Asteasu

Herriko plaza berritzeko ideia-bilketa

Renovación de la plaza: recogida de ideas

Berritze sakona behar du herriko plaza nagusiak, Lege Zaharren enparantzak. Horren jakitun, Udalak berrikuntzak proposatzeko partaidetza-prozesua jarri du martxan, eta herritarrei hobekuntzak eta ideiak proposatzeko deialdia luzatu die. Galdeketa-orriak prestatu dira eta, etxeetara egindako bidalketaz gain, udaletxean eta herriko ostatuetan eskuragarri daude. Horrekin batera, apirilean zehar zenbait informazio-bilera antolatu ditu Udalak, plaza berritzeko aukerak eta dauden baldintzak azaltzeko. Jasotako ideiekin osatuko da proiektua, eta lanak urrian hastea aurreikusten dugu.

La plaza principal del municipio, Lege Zaharren Enparantza, necesita una importante remodelación. Conscientes de ello, en Ayuntamiento ha puesto en marcha un proceso de participación, ofreciendo a los y las asteasuarras la posibilidad de proponer ideas para las mejoras. Para ello se ha preparado un cuestionario que ha sido enviado a todos los domicilios y ha estado disponible también en bares y comercios de Asteasu. A su vez, durante el mes de abril se celebraron varias reuniones informativas, para mostrar las posibilidades de renovación y rehabilitación de la plaza. El proyecto definitivo se elaborará con las propuestas recibidas y el comienzo de las obras se prevé para el inicio del mes de octubre.

Azpeitiko Gaztetxean jokatu zen finala eta Haritz Mujika asteasuarra izan zen garailea, saioko seikotearen puntu gehien (276) bildu ostean. Aitor Bizkarra, Aitor Salegi, Aratz Igartzabal, Eneko Araiztegi, eta Joanes Illarregi izan zituen lehiakide martxoaren 16an 250 bat ikusleren aurrean jokatutako finalean, eta Manuel Agirretxe izan zen Mujikari txapela jarri ziona.

2018 MAIATZA

Haritz Mujika gana el certamen de bertsolaris Erniarraitz de Azpeitia

8

Haritz Mujika txapeldun Azpeitiko Erniarraitz bertso-sariketan

La final se disputó el 16 de marzo en el Gaztetxe de Azpeitia ante una 250 personas y el asteasuarra Haritz Mujika fue el campeón, que obtuvo la puntación más alta (276) entre el sexteto finalista, completado por Aitor Bizkarra, Aitor Salegi, Aratz Igartzabal, Eneko Araiztegi, y Joanes Illarregi. Manuel Agirretxe fue el encargado de ponerle la txapela a Mujika.


Asteasu

Aiztondo klasikoa Martxoaren 4an jokatu zen Aiztondo Klasikoaren 15. edizioa. 25 talde izan ziren Alkizako irteeran, eta 141 kilometroko ibilbidearen ondoren, Eusebio Pascual izan garailea Larraulgo helmugan. Asteasuko Aiztondo Klasikoa elkarteak antolatzen du froga, eta edizio asko egin ez diren arren, dagoeneko afizionatu mailako Espainiako Koparako froga puntuagarria izateak adierazten du egindako lanaren maila. Antzeko ibilbidea izaten du urtero lasterketak, Aiztondo bailarako errepideetan gora eta behera. Urtero aldatzen dira irteera eta helmuga hartzen duten herriak, eta esan bezala, aurtengoan Alkizatik Larraul arteko bidea egingo dute ziklistek. Ohikoa den moduan, asteasuar boluntario ugari aritu ziren antolakuntza-lanetan bai frogaren, baita frogaren aurreko eta ondorengo egunetan ere, gisa guztietako eginkizunetan: taldeak artatzea, errepideak seinaleztatzea, irteerako eta helmugako joan-etorriak koordinatzea, saribanaketako protokoloak gidatzea, komunikabideak artatzea… Aiztondo osoko biztanleek elkarlanean ekitaldi arrakastatsua prestatu zuten beste behin ere. Pili Legarra alkate andereak ordezkatu zuen Asteasuko Udala sari-banaketa ekitaldian, eta harekin batera izan zen Izarne Mayoz ziklista, Gipuzkoa Ogi Berri taldean junior mailan denboraldi aparta burutzen ari den asteasuarra.

Como viene siendo habitual, el pueblo de Asteasu se volcó en las tareas de organización, tanto el día de la carrera, como en los días anteriores y posteriores: atender a los equipos, señalizar las carreteras, coordinar las idas y venidas de la salida y la meta, el protocolo del reparto de premios, atender a los medios de comunicación… en definitiva, la comunidad de Aiztondo organizó una vez más este evento con gran éxito. La alcaldesa de Asteasu Pili Legarra representó al Ayuntamiento de Asteasu en la entrega de premios, donde también la acompañó la prometedora ciclista asteasuarra Izarne Mayoz, que está completando una gran temporada en el equipo Ogi Berri en la categoría junior.

2018 MAIATZA

El 4 de marzo se disputó la 15 edición de la Aiztondo Klsikoa, con 25 equipos en la salida. Tras completar 141 kilómetros, el Eusebio Pascual alzó los brazos como ganador en la meta de Larraul. Aunque se lleven pocas ediciones disputadas, la prueba organizada por la asociación Aiztondo Klasikoa de Asteasu es puntuable para la Copa de España de aficionados, dato que muestra el buen hacer de la organización. Por su parte, la carrera suele tener un recorrido parecido todos los años, y los pueblos de salida y meta van cambiando. Como se ha mencionado antes, en esta edición los ciclistas partieron de Alkiza, y terminaron en la plaza de Larraul.

9


Asteasu

Hitzaldiak

Charlas INSPECCIÓN TÉCNICA DE EDIFICIOS El Gobierno Vasco aprobó en su día la legislación pertinente para la Inspección Técnica de Edificios, con el objeto de analizar la situación actual de todos aquellos edificios que tengan más de 50 años. Sería algo similar a la ITV de los vehículos. Para informar a los vecinos de los pasos a dar, el Ayuntamiento celebró una reunión informativa el pasado 30 de enero, que contó con una asistencia numerosa. DOCUMENTAL RAKETISTAK LEHEN ETA ORAIN

ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOA Eusko Jaurlaritzak azken urteetan Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) araudia onartu du, eraikinen egoeraren azterketa bultzatzeko helburuarekin. Ibilgailuentzako IATaren parekoa da ikuskaritza. Asteasun hamarkada asko dituzten eraikin asko daudenez, legediaren inguruko informazioa emateko informazio-bilera egin zen urtarrilaren 30ean RAKETISTAK LEHEN ETA ORAIN DOKUMENTALA Duela ehun urte pilotari profesional izan ziren hainbat emakumeren historia eta ondarea jasotzen duen dokumentala eman zuten martxoaren 2an Udaletxean. 2017an Udaletxean bertan egindako argazki-erakusketaren jarraipena izan zen. Dokumentalean agertzen da Miren Uzkudun Tapia (Asteasu, 1922) mundu mailako lehen emakume kirolari profesionaletako bat. Apretone baserrikoa zen, eta Asteasu ezizenarekin aritu zen lanean raketista moduan, hemezortzi urtez mundu osoan zehar. Besteak beste, Mexikon, Kuban, Bartzelonan edota Tenerifen aritu zen.

2018 MAIATZA

EUSKARAZ BIZI A(HA)L GARA? Tolosako Galtzaundi elkarteak antolatuta, martxoaren 20an egin zen hitzaldia. Gaur egun euskaraz bizitzea posible ote den eta hala bizi ote garen aztertu zuten, horretarako hizkuntza erabileraren gaineko hainbat neurketen berri emanda. Horrekin batera, Euskaraldia egitasmoa aurkeztu zuten.

10

El documental que narra la historia de varias mujeres que cien años fueron profesionales de la pelota, se pudo ver el 2 de marzo en el Ayuntamiento. El documental es la continuación del trabajo de investigación de la exposición fotográfica que estuvo visible en el Ayuntamiento en el 2017. En el documental aparece Miren Uzkudun Tapia (Asteasu, 1922) una de las primeras mujeres pelotaris profesionales en todo el mundo. Era del caserío Apretone, y la llamaban Asteasu. Recorrió el mundo durante dieciocho años, jugando en México, Cuba, Barcelona y Tenerife.

EUSKARAZ BIZI A(HA)L GARA? Organizado por la asociación Galtzaundi de Tolosa, la conferencia tuvo lugar el 20 de marzo, planteando si es posible vivir hablando euskara, y si hoy en día lo hacemos. El planteamiento se realizó mostrando varios datos sobre la utilización del euskara. Presentaron también el proyecto Euskaraldia.


Asteasu

Pirritx eta Porrotxen emanaldia Azken urteetan egindako moduan, Pirritx eta Porrotx etorriko dira Asteasura. Maiatzaren 19an, herriko frontoian izango da emanaldia, 17:30ean. Sarrerak salgai daude Asteasuko Mattin liburudendan eta Villabonako Basajaun liburudendan, 7 euroko prezioan. Urtebetetik gorakoak ordaindu behar dute.

Función de Pirritx eta Porrotx Como viene siendo habitual, Pirritx y Porrotx vendrán a Asteasu. La función será el 19 de mayo, en el frontón, a las 17:30. Las entradas están en venta en la la librería Mattin de Asteasu, y en la librería Basajaun de Villabona, a un precio de 7 euros. Se paga a partir de un año de edad.

Muskerraren eguna ekainaren 3an Apustua izango da aurtengo Muskerraren Eguneko gai nagusia. Iaz iturri-bueltako apustuak izandako arrakastaren ondoren, Asteasu hain ondo definitzen duen lehiarako grinari tira egin diogu, eta zenbait harri-jasotzailek beren ibilerak kontatuko dizkigute, erakustaldi bat egitearekin batera. Goizean Bernardo Atxagak gidatuko du Muskerraren Bidea, eta haurrentzako jolasak egongo dira, baita trikitilariek eta hamaiketakoa ere. Iturri-bueltako apustuan edonork eman lezake izena, eta inskribatzeko epea irekita dago eta muskerrarenbidea@gmail.com helbidera idatzita egin liteke.

La apuesta será el hilo conductor del Día del Lagarto de este año. Tras el éxito que obtuvo la apuesta alrededor de la fuente el año pasado, hemos decidido tirar del hilo del instinto competitivo del Asteasu, y en ese marco, varios levantadores de piedra nos contarán sus historias, junto a una demostración. Por la mañana, Bernardo Atxaga realizará una visita guiada en el Camino del Lagarto y habrá juegos para niños y niñas, así como trikitilaris y un hamaiketako. La inscripción en la apuesta de la fuente está abierta, y puede hacerse escribiendo a la dirección muskerrarenbidea@gmail.com.

2018 MAIATZA

El Día del Lagarto el 3 de junio

11


Asteasu

INSCRIPCIÓN PARA LAS COLONIAS EN JULIO

UDALEKUETAKO IZEN-EMATEA UZTAILEAN AURTEN UZTAILAREN 2TIK 30ERA ESKAINIKO DA ZERBITZUA

ESTE AÑO EL SERVICIO SE OFRECERÁ DEL 2 AL 30 DE JULIO

Udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere Asteasuko Udalak. Uztailaren 2an hasiko dira eta uztailaren 30ean (hasierako informazioetan uztailaren 27a aipatu zen arren) bukatu eta 2007 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrek (biak barne) izena eman ahal izango dute bertan.

Este año el Ayuntamiento de Asteasu volverá a organizar colonias abiertas. El servicio se ofrecerá del 2 al 30 de julio (aunque en las informaciones iniciales indicaban el 27 de julio) y podrán inscribirse los y las nacidas entre el 2007 y el 2015 (ambos incluidos).

Izen-ematea maiatzaren 7tik 25era egin beharko da; arratsaldez kultur-etxean. Izen-ematea egiterako garaian, haurraren izen-abizenak, jaiotza data eta harremanetarako telefonoaz gain, honako informazio hau eman beharko da:

El plazo de inscripción estará abierto del 7 al 25 de mayo, y hay que hacerlo por las tardes en la casa de cultura. Al inscribirse, además de nombre, apellidos y teléfono, hay dar la siguiente información: – – – –

– Gaixotasunik baduen edo ez – Argazkiak ateratzeko baimena – Sendagaiak erabiltzeko baimena – Igeriketa maila (mangitoak behar dituen edo ez)

2018 MAIATZA

Kuotaren ordainketa izen-ematea egiten den une berean egin beharko da.

12

Si tiene alguna enfermedad Permiso para sacar fotos Permiso para utilizar medicamentos Nivel de natación (si necesitan manguitos)

El pago de la cuota hay realizarlo en el momento de la inscripción.

Udalekuetan lanean arituko diren begirale hautagaiek martxoaren 24an eta apirilaren 7an osatu zituzten beharrezko formazio-saioak. Bertan, begirale postua betetzeko beharrezkoa den informazioa helarazi zitzaien eta hautagai bakoitzak lanerako duen egokitasuna neurtu zen.

El grupo de monitores que trabajará en las colonias completó un ciclo de formación entre el 24 de marzo y el 7 de abril, donde los candidatos y las candidatas trabajaron las competencias y el conocimiento necesario para desempeñar el trabajo de monitor, y donde se evaluaron sus aptitudes.

PREZIOA

PREZIOAK

• • • •

Udalekua 60 € 50 € (familia bereko 2. izen ematea) 40 € (familia bereko 3. izen ematea) 3 urtekoen taldea ateratzen bada, prezioa ondoren adostuko da

• • • •

Udalekua 60 € 50 € (familia bereko 2. izen ematea) 40 € (familia bereko 3. izen ematea) 3 urtekoen taldea ateratzen bada, prezioa ondoren adostuko da


Asteasu

DBHKO GAZTETXOENTZAT UDALEKUAK, BIGARREN URTEZ JARRAIAN

COLONIAS PARA JÓVENES DE LA ESO, POR SEGUNDO AÑO CONSECUTIVO

Iaz lehenengoz, DBHn dauden gazteek ere udaleku irekietan parte hartzeko aukera izan zuten. Izena eman zuten 15 gazteek ekintza mordo bat egin ahal izan zituzten uztailean zehar eta izandako arrakasta ikusita, aurten ere 2002, 2003, 2004 eta 2005 urteetan jaiotako gazteei udalekuetan parte hartzeko aukera emango zaie.

El año pasado los y las jóvenes de Asteasu estudiantes de la ESO tuvieron la oportunidad de participar en las colonias abiertas. Se apuntaron 15 jóvenes y participaron en un montón de actividades durante todo julio. En vista del éxito obtenido, este año los asteasuarras nacidos en los años 2002, 2003, 2004 y 2005 podrán participar en las colonias abiertas.

Uztailaren 2tik 30era astelehen, asteazken eta ostiraletan eskainiko da zerbitzu hau, 9:30etik, 13:30era. Uztailaren 9tik 13ra ordea, aste osoko mendi ibilaldi bat egingo dute gazteek Leitza eta Asteasu artean, eta astelehenetik ostiralera udalekuetako begiraleen ardurapean ibiliko dira gau eta egun. Izen-ematea maiatzaren 7tik 25era egin beharko da; arratsaldez kultur-etxean. Kasu horretan, bi aukera eskainiko dira: batetik, udaleku guztietan parte hartzekoa; eta bestetik, udalekuetan parte hartzekoa baina mendi ibilaldira joan gabe. Mendi ibilaldira ez joatea erabakitzen dutenei, ez zaie udaleku zerbitzua eskainiko uztailaren 9tik 13rako aste horretan. Izen-ematea maiatzaren 7tik 25era egin beharko da; arratsaldez kulturetxean. Izen-ematea egiterako garaian, gaztetxoaren izen-abizenak, jaiotza data eta harremanetarako telefonoaz gain, honako informazio hau eman beharko da: – Gaixotasunik baduen edo ez – Argazkiak ateratzeko baimena – Sendagaiak erabiltzeko baimena

El servicio se ofrecerá del 2 al 30 de julio, los lunes, miércoles y viernes, de 9:30 a 13:30, salvo en la semana del 9 al 13 de julio, en el que se hará una salida de montaña de lunes a viernes entre Leitza y Asteasu, en el que estarán bajo la responsabilidad de los monitores y las monitoras en todo momento. El plazo de inscripción estará abierto del 7 al 25 de mayo, y hay que hacerlo por las tardes en la casa de cultura. En este caso, hay dos dos opciones de inscripción. Por una parte, la de apuntarse para todo el mes; por otra parte, la de inscribirse en las colonias, pero no en la salida, motivo por el cual no habrá servicio de colonias del 9 al 13 de julio. El plazo de inscripción estará abierto del 7 al 25 de mayo, y hay que hacerlo por las tardes en la casa de cultura. Al inscribirse, además de nombre, apellidos y teléfono, hay dar la siguiente información: – Si tiene alguna enfermedad – Permiso para sacar fotos – Permiso para utilizar medicamentos El pago de la cuota hay realizarlo en el momento de la inscripción.

2018 MAIATZA

Kuotaren ordainketa aurrerago egingo da, hilabete osoko egitaraua erabat zehazten denean.

13


Asteasu

LUDOTEKAZERBITZUA EKAINEAN Hainbat gurasoren eskaerak jaso ondoren, aurten ludoketa-zerbitzua emango du Udalak, eskola-amaierako astean: Datak: ekainaren 25etik 27ra Ordutegia: 9:30-13:00 Izen-ematea: kultur etxean, arratsaldez, 16:00-20:00 Adina: HH3 - LH6 Taldea osatzeko kopuru minimoa: 20 haur Prezioa: 25 € Izen-emateko epe-amaiera: maiatzak 25

SERVICIO DE LUDOTECA EN JUNIO Tras atender varias peticiones de madres y padres, el Ayuntamiento ofrecerá un servicio de ludoteca a finales del mes de junio, al finalizar la escuela: Fechas: del 25 al 27 de junio Horario: 9:30-13:00 Inscripción: en la casa de cultura, 16:00-20:00 Edades: HH3 - LH6 Cupo mínimo para crear grupo: 20 haur Precio: 25 €

2018 MAIATZA

Fin de plazo de inscripción: maiatzak 25

14


Asteasu

Auspoa sail osoa utzi dio Antton Etxeberriak Asteasuko herriari Antton Etxeberria asteasuarrak Auspoa sail osoa utzi dio Asteasuko Udalari. Hainbat urtez Donostian bizi izan ondoren, erretiroa hartu eta atzera, Asteasura, etorri da bizitzera. Urte luzetan bildu ditu Antonio Zavalak 1960an martxan jarritako Auspoa saileko liburuak. Euskal kultura tradizionalaren altxor ugari daude bertan, tartean Mikaela Elizegiren Pello Errotaren bizitza : bere alabak kontatua. Udal liburutegian herritar guztien eskura egongo dira kultura tradizionalaren testigantza paregabea jasotzen duten liburuok.

Antton Etxeberria cede la colección Auspoa al pueblo de Asteasu

2018 MAIATZA

El asteasuarra Antton Etxeberria ha cedido la colección Auspoa al completo al Ayuntamiento de Asteasu. Tras residir durante muchos años en San Sebastian, tras jubilarse volvió a Asteasu. Antonio Zavala puso en marcha la colección Auspoa en 1960, y contiene varios tesoros de las cultura tradicional del País Vasco, entre ellos Pello Errotaren bizitza : bere alabak kontatua de Mikaela Elizegi. Todos los libros estarán a disponibles para su consulta en la biblioteca municipal.

15


Asteasu

BIDALI ZURE ARGAZKIAK ETA ALBISTEAK Asteasu herri bizia eta aktiboa da, eta egunerokoan jarduera ugari egiten dira. Ez gara asko eta, askotan, kalean edota tabernan elkarri kontuak esanda pasatzen dugu informazioa, eta noski, mugikorren bitartez ere. Horregatik, aldizkari honetan argitaratzea nahi zenukeen albisteren edota argazkiren bat bidali nahi bazenu, ondorengo helbidera bidal dezakezu: asteasu.komunikazioa@gmail.com Udaleko webgunearen eta Facebook orriaren bidez ere jarrai ditzakezu berriak.

ENVIANOS TUS FOTOS Y NOTICIAS Sabemos que en Asteasu somos activos y enérgicos, y en el día a día se hacen muchas actividades. No somos un pueblo grande, y muchas veces la información pasa mediante el boca a boca, y cómo no, por los smartphones. Por eso, si hay alguna noticia que quisieras publicar, o si quieres enviarnos una foto, puedes hacerlo a la siguiente dirección: asteasu.komunikazioa@gmail.com Podéis seguir las noticias del Ayuntamiento a través de nuestro sitio web y la página de Facebook.

www.asteasu.eus udala@asteasu.eus

L.G./D.L.: SS-1233-2012 Maketazioa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.