Asteasuelkartuz 09 2015 ekaina uztaila

Page 1

asteasuelkartuz UDAL ALDIZKARIA

2015 EKAINA-UZTAILA

9

Udal berria eratuta, Pilar Legarrak jarraituko du alkate lanetan datozen lau urteetan ere Ekainaren 13an egin zuten kargu hartzea eta ekainaren 22ko osoko bilkuran osatu zituzten 8 batzorde informatzaileak, Gobernu Batzordea eta hantxe izendatu zituzten alkateordeak eta organo kolegiatuetako ordezkariak

Maiatzeko hauteskundeetan, Asteasu Batuz alderdiak jaso zituen, duela lau urte bezalaxe, boto gehien. Horrenbestez, alderdi horretakoak izango dira datozen lau urteetan ere udal gobernuko kideak: Pilar Legarra alkatea eta 6 zinegotzi. EAJko bi zinegotzi egongo dira oposizioan. Emaitza horien ostean, ekainaren 13an egin zituzten korporazio eraketa eta kargu hartzeak. Pilar Legarra izendatu zuten berriro alkate. Eta ekainaren 22an egindako osoko bilkuran, 8 batzorde informatzaileak osatu zituzten, hauek hain zuzen: Hirigintza eta obrak (batzordeburua: Pilar Legarra); Ogasuna, kontu bereziak eta administrazioa (Pili Iturbe); Gizarte zerbitzuak, enplegua eta hirugarren mundua (Izaskun

Etxeberria); Garapen ekonomikoa (turismoa, ostalaritza, merkataritza; batzordeburua: José Ramón Ayerza); Kultura eta ekitaldiak (Haritz Mujika); Zerbitzuak eta baserriak (Aitor Usandizaga); Ingurunearen kontserbazioa, iraunkortasuna eta mugikortasuna (Joseba Txapartegi); eta Nazio eraikuntza eta politikagintza (Antton Elizegi). Osoko bilkura horretan, halaber, Gobernu Batzordea eratu zen, eta bi alkategaiak izendatu zituzten: José Ramón Ayerza, lehenengoa; eta Joseba Txapartegi, bigarrena. Azkenik, organo kolegiatuetan izango diren udal ordezkariak izendatu zituzten. Honako hauek dira organo kolegiatuak: Eskola Kontseilua, Tolosaldeako Landa Garapeneko Elkartea, Tolosaldeako Mankomunitatea, Tolosako Hiltegi Mankomunatua, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, Asteasu Lantzen, Euskal Fondoa, Eudel, Tolosaldeako Komunikabideak eta Agroaldeako Batzordea.

Ya se ha formado el nuevo ayuntamiento, donde Pilar Legarra seguirá ejerciendo de alcaldesa durante los próximos cuatro años

Durante las elecciones de mayo, el partido Asteasu Batuz recopiló la mayoría de votos, tal y como lo hizo cuatro años atrás, por lo que los miembros de dicho partido formarán el gobierno municipal durante los próximos cuatro años: la alcaldesa Pilar Legarra y 6 ediles de su partido. En la oposición, estarán 2 concejales del PNV.

El 13 de junio se realizó la constitución del ayuntamiento y las investiduras, donde volvieron a elegir a Pilar Legarra como alcaldesa. En el pleno del 22 de junio, por otro lado, se crearon las 8 comisiones informativas, se formó la Comisión de Gobierno y se nombraros los dos tenientes de alcalde, que concretamente serán José Ramón Ayerza y Joseba Txapartegi. Por último, en dicho pleno se eligieron a las personas representantes que participarán en los órganos colegiados.

2015 EKAINA-UZTAILA

El 13 de junio se realizó la investidura, y en el pleno del 22 de junio se formaron las 8 comisiones informativas y la Comisión de Gobierno y se nombraron los tenientes de alcalde y los miembros de los órganos colegiados

1


Asteasu

San Pedro jaien balorazioa egin dute, eta oso herrikoiak izan direla ondorioztatu dute Sorginaren irudia indartu nahi dute, haurrekin elkarreraginean jardunda

Aurtengo San Pedro jaiak joan dira, baina udalak balorazioa egin du, datorren urteko jaiei begira kontuan hartzekoak zein diren jakiteko eta hobetu beharrekoak hobetzeko. Oro har, balorazioan parte hartu zuten guztiak bat etorri ziren ezaugarri batean: jaiak oso herrikoiak izan zirela, eta giro handiagoa izan zela egunez, gauez baino. Seguru asko, inguruko herri batzuetako jaiak ere bazirelako; esaterako, Tolosan, Hernanin eta Lasarten. Dena den, egindako balorazioa positiboa izan da. Halere, aipatu zituzten datorren urterako kontuan hartu beharreko kontu batzuk. Esaterako, txupinazoan, sorginaren irudia indartu egin beharko litzatekeela pentsatu zuten, haurrekin elkarreragina landuta. Halaber, sorginaren igoerarekin batera, sorginak agurra egin dezala ere aukeratzat jo zuten.

BADA ZER HOBETUA Buruhandiei dagokienez, berriz, beharrezkoa ikusi zuten talderen bat sortzea, buruhandien ardura har dezan; izan ere, bakoitza bere modura ibiltzen omen da. Hala, iraila edo urri inguruan bilera bat egitea aurreikusi zuten.

Oinkari Dantza Taldearen emanaldia, bestalde, jaiak hasi aurreko asteburuan egitea egokiagoa litzatekeela pentsatu zuten, jaietako igandean bazkariak izaten direlako maiz, eta dantzariek goiz izaten dutelako hitzordua. Bestalde, jai guztietan gauzak oso pilatuta izan direla adierazi zuten: gauza bat bukatu orduko, bestea segidan hasten zela, alegia. Herri afariaren prezioa garestitzat jo zuten, eta agian, langabe eta ikasleentzat merkeagoa jarri beharko litzatekeela iradoki zuten. Nork bere jana etxetik eramateko aukera ematea ere proposatu zuten. Eta karpari dagokionez, aipatu zuten, eguraldi ona izanez gero, komenigarria litzatekeela karpa erabat irekita uztea, jendeak bertako giroa ikus dezan. Musika taldeen balorazioa ona izan zen, eta Elektrotxarangarena zein bertso saioarena oso ona. Zezenak eta poniak denbora gutxian izan zirela adierazi zuten, eta hurrengorako, gehixeagoan uzteko proposamena egin zuten. Apar festa, bestalde, oso arrakastatsua izan zen, baina inguruan hesiak jartzea ondo legokeela adierazi zuten. Talde eragile guztien laguntzarekin, jai ederrak izan dira, eta beti hobetzen joateko bidean, datorrenean are ederragoak antolatzen ahaleginduko dira.

La valoración de las fiestas de San Pedro ha sido muy positiva, gracias a la gran participación ciudadana Se pretende reforzar la figura de la bruja, entre otros mediante la interactuación con las niñas y los niños

2015 EKAINA-UZTAILA

Pasadas las fiestas de San Pedro, el ayuntamiento ha realizado una valoración para detectar los puntos a mejorar de cara a las fiestas del próximo año. Con una valoración muy positiva, se ha concluido que las fiestas han sido muy populares y sobre todo, diurnas.

2

Entre los aspectos a mejorar, se citó la necesidad de reforzar la figura de la bruja en el chupinazo (un modo de conseguirlo sería mediante la interactuación con las niñas y los niños), la de crear un grupo que se encargue de los cabezudos, la de adelantar la actuación del grupo de baile Oinkari al fin de semana anterior a las fiestas, la de abaratar para las/os desempleadas/os y estudiantes el precio de la cena popular e incluso dar la oportunidad de llevar la cena

de casa, la de dejar la carpa totalmente abierta si hace buen tiempo, etc. La valoración de los grupos de música fue buena y muy buena la de la Elektrotxaranga y la actuación de los bertsolaris. Se propuso que los toritos y los ponis tuvieran una duración mayor y que se pusieran vallas para limitar el espacio de la fiesta de espuma, actividad que ha resultado ser verdaderamente exitosa. Con la aportación de todas las asociaciones municipales se ha podido disfrutar de unas bonitas fiestas, esperando que el próximo año, con el afán de ir siempre mejorando, sean aún mejores.


Asteasu

4 urtetik 12ra bitarteko 90 haur eta gaztetxok parte hartu dute uztailean zehar egindako udalekuetan Udalak kontratatutako 12 begiralek gidatu dituzte partehartzaileen ekintza guztiak; aurten aurrenekoz, 3 urtekoentzako udaleku bereziak ere izan dira

Udalerriko haur ugarik parte hartu ohi dute udalak antolatutako udalekuetan, eta halaxe izan da aurten ere. Uztaila osoan zehar izan dira, goizez, eta 4 urtetik 12ra bitarteko 90 haurrek parte hartu dute. Udalak 12 begirale kontratatu ditu haurren gidaritza lanak egiteko, eta aldez aurretik, begirale guztiek egin behar zuten ikastaro berezi bat, programa lantzeko. Hamaika ekintza egiten dituzte uztaileko goiz eguzkitsuetan. Aurten, besteak beste, Donostiako Santa Klara uhartera egin dute txangoa, begiraleak zein haurrak, guzti-guztiak pirataz jantzita. Bestalde, aurten, lehenengo aldiz, 3 urtekoentzako udaleku bereziak antolatu dira, gurasoek hala eskatuta. Udaleku horietan, 7 haur eta bi begirale aritu dira, eta gurasoen esanetan, oso esperientzia ona izan da. Haurrek ezin hobeto pasatzen dute, eta gurasoentzat ere bada irtenbidea. Horregatik, udalekuak izaten dira, urtero-urtero, udako eskaintzarik arrakastatsuenak.

90 niñas/os y jóvenes de entre 4 y 12 años han participado en las colonias de julio

Son muchas/os las niñas/os y jóvenes que año tras año participan en las colonias de verano organizados por el ayuntamiento. Así ha sido también este verano, y es que 90 niñas/os y jóvenes de entre 4 y 12 años han acudido a las colonias durante todas las mañanas de julio. El ayuntamiento, por su parte, ha contratado a 12 monitoras/es para dichas colonias, quienes tuvieron que realizar previamente un curso especial para trabajar el programa. Las mañanas soleadas de julio dan para mucho, y las y los participantes de las colonias suelen realizar un sinfín de actividades. Este año, entre otras, han acudido a la isla de Santa Clara de Donostia. Tanto las y los monitoras/es como las y los niños/as y jóvenes fueron disfrazadas/os de piratas. Por otro lado, por primera vez, se han organizado unas colonias especiales para niños y niñas de 3 años, a petición de

las madres y los padres. Han participado 7 niñas y niños y 2 monitoras/es, y según la valoración de las madres y los padres ha sido una experiencia muy buena. Por el éxito que tienen entre las y los participantes y el papel que desempeñan para las madres y los padres, las colonias de verano suelen ser una de las primeras opciones para muchas familias.

2015 EKAINA-UZTAILA

12 monitoras/es contratadas/os por el ayuntamiento se han encargado de dirigir todas las actividades; por primera vez se han organizado también colonias de verano para niñas y niños de 3 años

3


Asteasu

Urzuriagako karobia berreskuratu eta ezagutzera eman dute Asteasuko Udalak BurdiĂąa Taldearen eta Urzuriaga etxeko jabeen laguntza izan du udalerriko ondarea berreskuratzeko zeregin hau aurrera eramateko

Asteasuko Udalaren helburuetako bat udalerriko ondarea berreskuratu eta Asteasun bertan zein kanpoan ezagutzera ematea da. Horregatik, iaz, Urniategiko errota berreskuratu zuen, eta aurten, Urzuriagako karobia. Berreskuratze lanak Burdiùa Talde espezializatuak gidatu ditu, udaleko brigadaren laguntzarekin, eta proiektua aurrera eramateko Urzuriaga etxeko jabeen babesa izan dute. Uztailaren 12an egin zuten berritutako karobiaren aurkezpena jendaurrean. Historikoki garrantzitsuak izan dira karobiak, eta ugariak izaten ziren nekazaritzaren munduan, toki estrategikoetan kokatuta, gainera: gehienetan, bide ertzetan. Izan ere, eguneroko bizitzako oinarrizko funtzioak betetzen zituen kareak: soroetako ongarria izateko, etxeetako hormak zuritzeko, eraikuntzarako‌

2015 EKAINA-UZTAILA

JULIAN LIZARDI FRAIDEAREN JAIOTETXEAREN ALBOAN Urzuriagakoaz gainera, badira utzitako beste karobi batzuk, baina udalak hau berreskuratzea erabaki du, besteak beste, Pili Legarra alkate andreak karobiaren aurkezpen egunean emandako arrazoiarengatik: "Zerikusi handia izan du eremuak. Hau da, justu hemen aldamenean, Julian Lizardi Asteasuko fraide martirraren jaiotetxea zegoen: Urzuriaga baserria. Gaur egun ez da existitzen, eta bere tokian beste etxe bat eraikita dago. Baina alboan, Lizardik errezatzen zuen toki berezi bat ondo mantentzen da; bertan, gaztainondo bat dago, baita haren oroimenean 1935ean jarritako plaka bat ere. Bere garaian, fededunen bisitaleku garrantzitsua izandakoa da".

4

Asteasu herrian ondare garrantzitsu eta berezia dago, eta udalak adierazi du ondare elementuak berreskuratzen eta ezagutzera ematen jarraituko duela, elkarlanean.


Asteasu

Se ha recuperado y presentado públicamente el horno de cal de Urzuriaga El Ayuntamiento de Asteasu ha contado para ello con la ayuda de Burdiña Taldea y la familia propietaria de la casa Urzuriaga, con el objetivo de dar un paso más en la recuperación del patrimonio municipal

Uno de objetivos del Ayuntamiento de Asteasu es recuperar y dar a conocer el patrimonio municipal. El año pasado lo hizo con el molino de Urniategi y este año le ha tocado el turno al horno de cal de Urzuriaga. Los trabajos de recuperación los ha dirigido Burdiña Taldea, con la ayuda de la brigada del ayuntamiento. Ambas entidades han contado en todo momento con la aprobación de la familia propietaria de la casa. La presentación del calero renovado se realizó el 12 de julio.

2015 EKAINA-UZTAILA

Los hornos de cal han sido muy importantes durante la historia, puesto que la cal era imprescindible para realizar las funciones básicas de la vida diaria. El ayuntamiento ha decidido recuperar el calero de Urzuriaga, porque está al lado de la casa donde nació Julián Lizardi, fraile mártir de Asteasu: el caserío Urzuriaga, hoy en día desaparecido, junto al cual se mantiene en buenas condiciones un lugar de oración, con una placa colocada en 1935.

5


Asteasu

Erretiratuek egun-pasa egin zuten, uztailaren 11n, Bizkaiko kostaldean Parte-hartzaileak oso gustura itzuli ziren txangotik

Udalaren ekimenez, erretiratuek urtean 4 irteera egiten dituzte. Uztailaren 11n egin zuten azkena, eta irailerako beste bat egitea daukate aurreikusita. Azken irteera, hain justu, Bizkaiko kostaldera egin zuten: Mundaka, Urdaibai eta Bermeo ezagutzeko aukera izan zuten.

Irailaren 4an, auzolanean garbituko dute Usarrabi erreka

Erretiratuek eta eurekin batera joan zen udal ordezkariak itsas bidaia zoragarri bat egin zuten Urandere itsasontzian. Gainera, gidaria nor izango, eta Edorta Jimenez idazle ospetsua! Beraz, asteasuarrek izan zuten etxera gustura itzultzeko motiborik.

Dena den, parte hartu nahi dutenek aurretik eman beharko dute izena, udalak aseguru poliza bat egiten baitie parte-hartzaile guztiei. Horregatik, abuztu amaieran bando bat zabalduko dute, izena emateko moduaren berri emanez.

2015 EKAINA-UZTAILA

Aurretik eman beharko da izena, aseguru poliza egiteko

6

Asteasuko Udalak lehentasunezko helburuen artean dauka ingurumena zaintzea, eta urtean zehar hamaika ekintza egiten ditu xede hori lortzeko. Datorren irailaren 4an egingo du, hain zuzen, ekintzetako bat: auzolanean, Usarrabi erreka garbitu, alegia. Horretarako, uretako botak eta eskularruak soinean jantzi, eta errekarantz abiatuko dira parte-hartzaile guztiak, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Ez da Erreka Eguna egiten den aurreneko aldia; iaz, esaterako, uztailean egin zen, eta oso arrakastatsua izan zen. Gurasoak seme-alabekin parte hartu zuten, eta gisa horretako ekintza batek berezkoak dituen ezaugarri guztiak bete zituen egunak: erreka garbitu zuten, auzolanean egin zuten, eta ingurumenaren zainketaren garrantziaz ohartarazi zuten, zentzu pedagogikoan. Iaz, esaterako, zakar ugari atera zuten errekatik, eta udal brigadak lagundu behar izan zien dena jasotzen.


Asteasu

El pasado 11 de julio, las personas jubiladas realizaron una salida a la costa vizcaína La valoración general de las y los participantes fue muy buena

El 4 de septiembre, gracias al trabajo comunal, se limpiará el río Usarrabi La inscripción se hará con antelación, para poder firmar una póliza de seguro

Entre las prioridades del Ayuntamiento de Asteasu se encuentra el cuidado del medioambiente. Por ello, el próximo 4 de septiembre, se realizará una de las diversas actividades que durante todo el año se promueven desde el ayuntamiento para cumplir con dicho objetivo. Concretamente, se limpiará el río Usarrabi, gracias al trabajo comunal.

Tanto las personas jubiladas como la representante municipal pudieron disfrutar de un fantástico paseo en barco, en una embarcación llamada Urandere. Y el asombro fue mayor cuando se percataron de que la persona que conducía el barco no era sino el conocido escritor Edorta Jimenez. Las y los participantes volvieron muy satisfechas/os, claro es que tuvieron motivos para ello.

Las personas que quieran participar tendrán que inscribirse previamente, para poder firmar una póliza de seguro. A finales de agosto se informará sobre todo ello mediante un bando. No es la primera vez que se celebra el denominado "Día del Río". El año pasado la cita fue en julio y resultó ser realmente exitosa gracias a la participación de padres y madres con sus respectivas/os hijas e hijos. Además de realizar una labor en pro del medioambiente se trabajó mucho en el sentido pedagógico.

2015 EKAINA-UZTAILA

Por iniciativa del ayuntamiento, las personas jubiladas suelen realizar 4 salidas al año. La última la realizaron el 11 de julio, y ya están programando la siguiente para septiembre. Esa última salida la realizaron a la costa vizcaína donde pudieron conocer Mundaka, Urdaibai y Bermeo.

7


Asteasu

Eskerrak Asteasu Batuz osatzen dugun guztion izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu gure egitasmo zein proiektu berrian erakutsi duzuen konfiantzagatik. Zuek eman diguzuen erantzunak proiektu honetan dugun ilusioa handitzeaz gain, beste lau urterako indarberritu gaitu. Jakin badakigu erakutsi duzuen konfiantza handia izan dela; hori dela-eta, oso kontziente gara gure aldetik fideltasun horri erantzuteko konpromisozko garaian gaudela. Beti ez dugu asmatuko, hanka-sartzeren bat ere izango da seguru asko, baina horixe da zintzotasunez bidean ikasteko modua. Gure kanpainan azaldutako lehentasunekin jarraituko dugu: batetik, gardentasunez jokatuko dugu, eta herriari gauzak nola eta zergatik egiten ditugun azalduko diogu; eta, bestetik, udaletxearen erabakietan herritarren partaidetza bermatuko dugu. Herriaren etorkizuna guztion ardura denez, herriko erabaki garrantzitsuak denon artean hartuko ditugu. Mila esker, bada, asteasuar hori. Zuretzat ere bada tokia proiektu honetan. Zatoz gurekin Asteasu berri honen parte izatera! Batu dezagun Asteasu!

En nombre de Asteasu Batuz, queremos agradecer a la población de Asteasu el apoyo mostrado a nuestro programa y nuestro proyecto, trasladándoos nuestra alegría por la innegable respuesta manifestada. Ello, además de aumentar más, si cabe, la ilusión en este proyecto, nos da la fuerza necesaria para trabajar en el mismo durante otros cuatro años. Valoramos la amplia confianza mostrada y somos plenamente conscientes de que nos encontramos ante otra etapa más de compromiso y de respuesta a la misma. No acertaremos siempre, como es obvio, pero también de los errores se puede aprender. Siempre nos esforzaremos en respetar los principios mostrados en nuestra campaña: por un lado, transparencia, a la hora de explicar a la población el porqué de las decisiones que se adoptan, y por otro, garantizar la participación de los vecinos/as en las decisiones municipales. Creemos que el futuro de Asteasu es responsabilidad de todas/os, por lo que somos todas/os las y los que debemos tomar parte en las decisiones de los grandes acuerdos. Muchísimas gracias. Para ti también hay un lugar en este proyecto. ¡Ven y sé parte de este nuevo Asteasu! ¡Unamos Asteasu! Batu dezagun Asteasu!

EAJ/PNVREN UDAL TALDEA, PREST LANERAKO “Gure jarrera eraikitzailea izango da, gure proposamen propioak bultzatuz” “Elkarbizitza eta asteasu aurrera egin dezan dira gure helburuak” Idatzi honen eskutik, Asteasuko EAJ/PNVk eskerrak adierazi nahi du joan den maiatzaren 24ean bozkatzera urbildu ziren hiritar guztiei, eta bereziki, gure hautagaitzan kofidantza jarri zuten herrikide guztiei. Dakizuenez, udal legealdi berri honetan, EAJ/PNVren Udal Taldeak bi zinegotzi izango ditu: Luke Uribe-Etxebarria Apalategi eta Izakun Etxeberria Erdozia. Udal kanpainan adierazi genuen bezala, EAJ/PNVren konpromisoa da, asteasuar guztien mesedetan eta zerbitzura aritzea, guztiontzat geroz eta herri atseginagoa eraikitzeko asmoz.

2015 EKAINA-UZTAILA

Zentzu honetan, gure lanaren ildo nagusiak hauek izango dira: - Elkarbizitza eta herritarren parte hartzea bultzatu - Gardentasuna eta etika publikoaren oinarrizko printzipioek arautuko dituzte gure ekintzak

8

www.asteasu.net asteasu@udal.gipuzkoa.net

- Herri baliabideak erabiltzerakoan erantzukizuna eta zorroztasuna. Udal baliabideak modu egokian kudeatu Asteasu hobetzeko. Zergak zorrotz kudeatuz. Zorra eta etorkizunerako inbertsio estrategikoen arteko orekari eutsiz. Erantzukizunez. - Asteasu hobetzeko ideia eta proiektu berrien ekarpenak egingo ditugu. Iraganean egin dugu eta egiten segituko dugu. - Kalitatezko udal zerbitzu publikoak, enplegua sustatu, zerbitzu sozialak bermatu,ingurugiro eta inguru urbano atsegin bat garatu, gazteak, teknologi berriak, euskara eta euskal naziotasuna EAJ/PNVko bi zinegotziek Udal Informazio Batzorde guztietan parte hartuko dugu era aktiboan. Baita ere, Asteasu Batuz Taldeak eskeinita, Gobernu Batzordean. Eskertzen dugu. Prest gaude lanerako eta jada hasiak gara.

L.G./D.L.: SS-1233-2012 Maketazioa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.