Asteasuelkartuz 04 2014 ekaina uztaila

Page 1

asteasuelkartuz UDAL ALDIZKARIA

2014 EKAINA-UZTAILA

4

Ongizatea, irisgarritasuna eta bizi baldintzak Herritarren ongizatea eta haien irisgarritasuna zein bizi-baldintza egokiak bermatzea izango dira Udalaren xede nagusiak

Asteasuko Udalak 2.179.500 euroko aurrekontua izango du 2014. urterako. Diru horrekin, eta apirilaren 7an jendaurrean egindako aurkezpenean azaldu moduan, herritarren ongizatea eta haien irisgarritasuna zein bizi-baldintza egokiak bermatzen ahaleginduko da Udala. Obrei dagokienez, Betani Etxearen azpiko lokalean egingo den inbertsioa izango da nabarmenena; izan ere, gaur egun Lizardi Etxeak duen erabilera eskasak gastuetan sortzen duen desorekari aurre egin beharrean zegoen, ezinbestean. Hiru pertsona daude soilik eraikin horretan, eta beheko lokala pare bat jardueratarako baino ez da erabiltzen. Ondorioz, Udalak apustu bat egingo du, Betaniko lokalean tamaina egokiagoko etxebi-

zitza bat egokituta. Inbertsioa 60.763,19 â‚Ź-koa (+ BEZ) izango da, eta hori bideratzeko, Foru Aldundiak 49.837 euroko diru laguntza emango du. Ondoren, Lizardi Etxea hutsik geratuko denez, zer erabilera eman erabakiko du Udalak, herritarrekin eta beste udal taldeekin lankidetzan. Azpiegituren atalean, Kale Berriko espaloia berritzeko eta ingurua asfaltatzeko lanak egingo dira. Andazarrateko parkean, bestalde, komuna jarriko da, Andazarrateko auzo bileran egindako eskaera bati erantzunez. Energiaren eraginkortasuna bermatzearren, Obaba inguruko argiteria publikoan aldaketak egin, eta kontsumoa murriztea dauka aurreikusita Udalak. Eta Errekabailarako atsedenlekua ezartzeko lanak ere egingo ditu. Herri bideetarako, berriz, 30.000 euroko aurrekontua izango du.

2014 EKAINA-UZTAILA

2.179.500 EUROKO AURREKONTUA IZANGO DU ASTEASUK 2014. URTERAKO

1


Asteasu

HERRITARREN IRITZIA AINTZAT HARTUTA Aurrekontuak prestatu aurretik, herritarrei galdeketa bat egin zien Udalak, nork bere proposamenak eman zitzan. Lau proposamen baino ez ziren jaso; hiru, mantentze lanei lotutakoak. Hona hemen eskaerak: bide bazterrak garbitzea, argi puntu bat konpontzea, kale garbiketa egitea, erreka garbitzea, autoen arazoak konpontzea eta Zerrategi atzetik Errekabailararako bidea bukatzea. Garbiketa lan horiek Udalaren mantentze atalean sartuko dira. Autoek sortutako arazoei aurre egiteko asmoa ere badu Udalak. Programa jakin bat bideratuko du horretara, nahiz eta ez duen diru sail berezirik behar izango. Errekabailarako sahiesbidearen obrak bukatzea ere bada Udalaren helburuetako bat, baina aurten ezingo da burutu. Herritarren osasunari begira, eta batik bat adinekoei begira, Osasun Bidea izeneko proiektua gauzatuko du Udalak, Foru Aldundiko teknikariekin, udal teknikariekin eta herriko medikuarekin elkarlanean. Proiektu horrek helduen eta interesa duten beste hainbaten parte-hartze prozesua izango du. Bide beretik, adinekoen beharrak aztertzeko eta Udalak berak edo beste erakunderen batek eskain ditzakeen zerbitzuen berri emateko proiektua ere jarriko du martxan, aurten. Hein berean, laguntza behar duten helduen zaintzaz arduratzen direnen beharrak aztertu eta horien eskaerei aurre egiteko egitasmoa jada abian da. Ingurumen arloan, auzokonposta guneak eraikitzeko 27.682 €-ko saila izango da aurten. Herrian sortzen den materia organiko guztia bertan kudeatzea da helburua, eta horretarako, egurrezko etxolak jarri dira hainbat gunetan.

2014 EKAINA-UZTAILA

Nabarmentzekoa da, halaber, Asteasuko Udalak hainbat proiektu eta plangintza gauzatuko dituela, eta horretarako ere bideratuko du dirua. Esaterako, herrira bisitariak erakartzearren, Turismo Proiektu bat lantzen ari da, Tolosaldea Garatzen eta Tolomendirekin batera. Proiektu horretan, euren ekarpenak egiteko aukera izango dute tabernari, merkatari eta ostalariek ere. Proiektuekin jarraituta, Komunikazioa Hobetzeko Plana ere sustatuko du Udalak. Oroimen historikoari dagokionez, eta zehazki Gerra Zibilarekin lotuta, Zizurkil eta Adunarekin batera, ikerketa bat jarriko du Udalak martxan, uztailean. Horretarako, 18-30 urte bitarteko gazteentzako Auzolandegi bat antolatuko du. Asteasuko Eskolan hartuko dute ostatu, hamabost egunez. Ekimen honetarako, baina, Foru Aldundiaren eta Udalgintzaren diru laguntzak izango ditu.

2

Eta ezin ondarea ahaztu; bai baitirudi hainbat altxor ahaztuta daudela udalerrian. Horrenbestez, Errekabailarako Urniategi izeneko errotaren aztarnak lehengoratzen hasiak dira, Foru Aldundiak emandako diru laguntzari eta Burdina Taldearen borondatezko lanari esker. Eta berandu baino lehen, Lamiategin etxebizitzak eraikitzeko egitasmoa ere mar-

txan izango da (proiektua gauzatuta eta esleipena egina baitago). Nolanahi ere, horretarako beharrezkoa den dirua ez dago Udalaren aurrekontuetan jasoa, Asteasu Lantzen SAren menpe baizik. Maileguen egoera zein den ere aipatu beharreko datua da. Udala ahalegin itzela egiten ari da, ahal duen neurrian, zenbateko batzuk amortizaziora bideratzeko. Aurtengo aurrekontuaren gain 100.000 euro itzuliko dizkie Udalak banketxeei, hiru hilean behin egiten dituen ordainketatik kanpo. Alabaina, oraindik ere, 1.207.696,55 €-ko zorra du Udalak, eta zor horri aurre egiteko, 183.400 €-ko diru saila gorde du udal aurrekontuetan. Asteasuko Udalak 2014. urterako duen aurrekontua 2.179.500 eurokoa izango da. Aurrekontuak Kapituluka sailkatzen dira, honela:

ASTEASUKO UDALA Behin-behineko aurrekontua 2014 LABURPENA

SARRERA EGOERA I. KAPITULUA

II. KAPITULUA

ZUZENEKO ZERGAK (Kontribuzioak, zergak) ZEHARKAKO ZERGAK (Eraikuntza, instalazioa, obrak,... zergak-I.C.I.O.)

809.300,00

15.000,00

III. KAPITULUA

TASAK ETA BESTELAKO SARRERAK (Zerbitzu orokorreko tasak: zabor bilketa, kultur jardunaldiak, kuotak, etab.)

299.850,00

IV. KAPITULUA

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK Mantentze lanetarako aurreikusten diren diru laguntzak

953.050,00

V. KAPITULUA

ONDAREZKO SARRERAK (Banketxeetako kontuen interesak)

4.000,00

VI. KAPITULUA

INBERTSIO ERREALEN INORENTZEA (Lurren besterenganatzeak-enajenazioak) (Hirigintzako aprobetxamenduak)

0,00

KAPITAL TRANSFERENTZIAK VII. KAPITULUA Inbertsio zehatzetarako aurreikusten diren diru laguntzak

98.300,00

VIII. KAPITULUA FINANTZA AKTIBOAK

0,00

IX. KAPITULUA

0,00

FINANTZA PASIBOAK GUZTIRA, SARREREN EGOERA

2.179.500,00


Asteasu

Garantizar el bienestar de los y las asteasuarras, su accesibilidad y su calidad de vida son los objetivos primordiales del Ayuntamiento Asteasu contará con un presupuesto de 2.179.500 euros para el 2014

En lo que a infraestructuras se refiere, se renovará la acera de Kale Berria y se asfaltará el entorno. Para garantizar la eficiencia energética, se realizarán diversos cambios en el alumbrado público de Obaba, con el fin de disminuir el consumo. Para

GASTUEN EGOERA

I. KAPITULUA

II. KAPITULUA

PERTSONALAREN LAN SARIAK (Udal langileak: soldatak, gizarte segurantzako udal kuotak, Elkarkidetza, ikastaroak etab.)

525.300,00

ONDASUN ARRUNT ETA ZERBITZUETAN GASTUAK (Azpiegitura eta ondasunen mantentze gastuak) (Udal eraikinen gastuak, mantentze gastuak, kontsu- 906.960,00 moak, garbiketak...) (Herriko jaiak, ekitaldiak...)

III. KAPITULUA

FINANTZA GASTUAK (Maileguen interesak) (Banketxeetako kitapenak: komisioak, mantentze gastuak...)

28.900,00

IV. KAPITULUA

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK Funtzionamendu arruntetarako aurreikusten diren ekarpenak (Gizarte ongizatea, kultur eta kirol laguntzak, zabor bilketa, Tolosaldea Garatzen, Tolomendi)

236.800,00

VI. KAPITULUA

INBERTSIO ERREALAK (Ondare erosketak) (Azpiegitura eta urbanizazio lanak) (Eraikinak eta beste eraikuntzen lanak)

301.300,00

VIII. KAPITULUA FINANTZA AKTIBOEN ALDAKUNTZA

25.240,00

FINANTZA PASIBOEN ALDAKUNTZA (Maileguen amortizazioak)

155.000,00

IX. KAPITULUA

GUZTIRA, GASTUEN EGOERA

2.179.500,00

las vías municipales, este año se contará con un presupuesto de 30.000 euros. Antes de preparar el presupuesto, el Ayuntamiento realizó una encuesta entre los ciudadanos y las ciudadanas, para que todos/as pudieran aportar su granito de arena. Los y las asteasuarras pidieron que se limpiaran los bordes de los caminos, las calles y el río, que se arreglaran diversos puntos de luz, se buscara una solución a los problemas que suponen los vehículos motorizados y se finalizara el camino que llega a Errekabailara. Los gastos de limpieza se incluirán en la partida para gastos de mantenimiento, y para solventar el problema de los vehículos, se pondrá en marcha un programa que no necesitará de ninguna partida especial. El Ayuntamiento también llevará a cabo el proyecto Osasun Bidea, dirigido a las personas de la tercera edad; pondrá en marcha un programa para estudiar los servicios que tanto el Ayuntamiento como otras entidades pueden ofrecerles; y seguirá con el proyecto para ayudar a las personas que cuidan de las personas mayores. En el ámbito del medioambiente, se destinarán 27.682 € euros para construir zonas para realizar el compost comunitario, con el fin de gestionar toda la materia orgánica generada en el municipio. Para atraer visitantes al municipio, el Ayuntamiento está desarrollando un Proyecto Turístico; como también un plan para mejorar la comunicación. En cuanto a la memoria histórica, realizará una investigación sobre la época de la Guerra Civil, junto con los ayuntamientos de Zizurkil y Aduna, gracias a las subvenciones de la Diputación y de Udalgintza. Y para que el patrimonio no quede en el olvido, están recuperando el molino Urniategi, con la Ayuda de la Diputación y el trabajo de voluntariado del Grupo Burdina. El Ayuntamiento está realizando un gran esfuerzo económico. Del presupuesto para este ejercicio el consistorio devolverá a los bancos 100.000 €; aunque aún cuenta con una deuda de 1.207.696,55 €, por lo que ha reservado una partida de 183.400 € de los presupuestos municipales.

2014 EKAINA-UZTAILA

El Ayuntamiento de Asteasu contará este año 2014 con un presupuesto de 2.179.500 euros; con el que buscará garantizar el bienestar de los y las asteasuarras, su accesibilidad y su calidad de vida. La inversión más importante que realizará el Ayuntamiento será, concretamente, la correspondiente al acondicionamiento de la casa Betani, a la que se destinará una partida de 60.763,19 € (+ IVA), aunque la Diputación Foral realizará una aportación de 49.837 €.

3


Asteasu Ongi etorria komunikazio ekimen berriari Ongi etorria eman nahi diogu udaletxeak komunikazioaren inguruan jarri duen ekimen berri honi. Ekimenaren zergatiak ulertu eta bultzatzea da gure xedea, honetan sinesten dugulako eta beharrezkoa iruditzen zaigulako. Gaur egungo demokrazia hobetu nahi dugu, horretarako parte hartzea sustatzea izan da gure xede eta helburu nagusienetako bat udaletxean sartu ginenetik, eta egia esan behar badugu gaur egun arteez da batere lan erreza izan egin ditugun saio guztietan arrakasta edukitzea zentzu honetan. Proiektu batzuetan prozesuek parte hartze handia izan dute eta beste batzuetan txikiagoak, denboraren poderioz ere ikasten joan gera, nola ez. Eta honen haritik esan, komunikazio atalaren indartzearekin batera gure parte har-

tze prozesuak hobetzea ere lortu nahi dugula, ezin bestekotzat jotzen baitugu zaindu nahi dugun lur horrentzako ongarririk hoberena informazioa bera dela. Uste dugu ere herritarren eskubidea ere badela informazio instituzionala modu erraz batean jasotzea, publikoa den einean guztiona ere badelako, horretarako ere eta modu sostengarri eta arduratsu batean izango bada ere gure aurrekontuetan partida bat edukiko dugu lanketa honetarako. Informazioa guztiona denez eta guztiontzat denez, komunikazio instituzionalarekiko daukagun ikuspuntua errespetuzkoa da, batez ere herritarrekiko bideratuta egotean. Honegatik uste dugu artikulu hauek ez direla bihurtu behar ikamiketarako leku bat, baizik eta gure

proiektuak defendatuz eztabaidarako eta kalitatezko informaziorako plaza bat baizik. Herritar guztiak gonbidatzen ditugu plaza hau ezagutzea, artikuluak irakurtzea, iritziak ere botatzea eta interneten bidez berri gehiago jasotzeko aukeran harpidetzera, baita kalean eta udaletxean zuen kezkak galdetu eta agertzea ere, Asteasu guztion herria izan dadin zuen zerbitzura baikaude. MESEDEZ BULETINEAN HARPIDETU ondoko lotura sakatuz: http://eepurl.com/RU7Uf

EAJ-PNVk ez ditu onartu aurkeztutako 2014rako aurrekontuak Asteasuko EAJ-PNVk abstentzioaren posizioa adierazi du “Asteasu Batuz” Udal Taldeak 2014rako aurkeztu dituen Udal Aurrekontuei. Proposamen bat onartu zaigu, baina beste hainbat atzera bota digute. Gure abstentzio posizioa arrazoi hauetan oinarritzen da: - Piszina: Ez da ezer aurreikusten, igerilekuaren terrenoaren auziaren inguruan, ordaindu beharreko 640.000 euroei aurre egiteko. - Goi kargu politikoak: Etengabe salatzen ari gara Asteasun bi kargu politiko ordainduak edo liberatuak daudela. Ez dago benetako justifikaziorik horretarako. Gurea bezalako beste herri txikietan ez dago halakorik. Onartezina da. Boterearen abusua da eta faboritismo hutsa.

- Zaborrak: Asteasuk Tolosaldeako Mankomunitateari egiten dion ekarpena 110.000 eurotik 136.000 eurotara pasatu da aurten (26.000 euro gehiago; ia %25taren igoera). Alkateak ez du behar bezala justifikatu igoera hau eta sumatzen dugu asteasuarrok gure bailarako beste herrietan onartu duten “Atez-Ateko” sistema ordaintzen ari garela, izan ere sistema hori oso garestia da. Horrez gain, konpostage komunitarioa 45.000 euro inguru kostatu zaigu, herritarrek inongo onurarik jaso gabe udal tasak ordaintzerakoan. Onartu eta eskertzen dugu, dena den, Udalean agintzen duen taldeak gure proposamen bat onartzea, partzialki izan bada ere: Kale Berria eta herriko plaza inguratzen duen errepidea asfaltatu eta txukuntzea. Be-

harra badu, nabarmenki. Horretarako, 33.000euro erabiliko dira, naiz ta EAJ-PNVk 49.000 euro proposatu zuen, eta ekimen horretan Zilar Kalea ere sartzea. ASTEASUko EAJ-PNV

LIZARDI ETXEA, BETANIKO LOKALA, ETXEBIZITZA TUTELATUA

2014 EKAINA-UZTAILA

1995 urtean jarri zen martxan Lizardi Etxea. Inbertsio handia suposatu zuen. Bertan kokatu ziran etxebizitza tutelatua, larrialdietarako apartamentua eta zentru soziala. Urte guzti hauetan ondo funtzionatu dutelarik. Orain azterketa sakonik egin gabe eta udal talde guztien artean eta herritarrekin batera eztabaidatu eta hobekuntzak aztertu gabe alkate andreak eta bere taldeak etxebizitza tutelatua Betaniko lokalera aldatu nahi dute horretarako 80.000 euro gastatuz. Udal talde guztiak eta herritarren partaidetzakin obrak hasi aurretik hobeto aztertu behar dira Lizardi etxe osoaren erabilera eta Betaniko lokalarena eta hori eskatu diogu alkateari.

4

2014KO UDAL AURREKONTUAK Apirilaren 9an Udalbatzarrak onartu ditu aurtengo aurrekontuak. Gure taldeak alkateak aurkeztutako aurrekontuen % 99,33 onartu ditu, aldiz, alkateak gure proposamen guztien % 0,0000 onartu ditu, hau da, batere ez.

MAILEGUETARAKO SOILIK AURREKONTUEN %9 Eskola eta haurtzaindegi berria, kiroldegia, Kultur-etxea, piszinak eta hainbat inbertsiotarako eskatutako maileguak ordaintzeko udalak soilik aurrekontuaren % 9 bideratuko du. Makina bat persona, familia, empresa eta erakundek gehiago bideratuko dute. Eta gainera patrimonio asko dauka udalak: etxebizitza lurzoru, pabiloi industrial eta hainbat eraikin dituelarik.dustrial eta hainbat eraikin dituelarik.

EUSKAL HERRIA NAZIOA Bat egiten dugu GURE ESKU DAGO ekimenarekin eta bere helburuekin eta ekainaren 8an egindako gizakate arrakastatsuan parte hartu genuen . Etorkizunean ere horrela egingo dugu.


Asteasu

XVIII. mendeko Urniategi errotaren aztarnak berreskuratu dituzte Asteasuko Udalak herrian dagoen ondarea pixkana lehengoratzen joateko duen helburuaren baitan emandako pausoa da Udalak eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu Asteasuko ondarea berreskuratu eta lehengoratzeko. Helburu horren baitan emandako azken pausoa dugu XVIII. mendeko Urniategi errotaren aztarnak berreskuratu izana, Udalaren hitzarmen bati eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntza bati esker lortu dena. Burdina taldeko kideek musu truk egin dituzte garbiketa lanak, eta hala, Erreka bailaran, errepidearen alboan dagoen errota zaharraren aztarnak berreskuratu dituzte. Inguru guztia txukundu, larre eta sasiak garbitu, eta errota ikusgai jarri nahi izan dute, herritar eta bisitari guztiek ezagutu dezaten. Aspaldian erretako errota da, eta errepide alboan egonagatik, inork gutxik ezagutzen du. Herriko adinekoek ez dute martxan ezagutu, eta gazteenek ez diote erreparatu ere egin. Panel bat jartzeko asmoa dute orain, errotari buruzko informazioa emateko: zer zen, zertarako erabiltzen zen garai batean, etab. Era berean, errotaren argazki zaharrak jartzekotan dira, interesa duten guztiek aspaldiko urteetan errotak zeukan itxuraren berri jaso dezaten. Udala pozik dago egindako lanarekin, eta eskerrak eman nahi izan dizkie Burdina taldeko kideei, ezin hobeto aritu baitira euren zereginean. Eta, aurrerantzean ere, bide beretik jarraituko duela adierazi du; alegia, ahal duen heinean, udalerrian dagoen ondarea pixkana-pixkanaka lehengoratzen joateko bitartekoak jarriko dituela nabarmendu du. Herriarena den harribitxi oro herriari helaraztea du xede; eta azken batean, ahanzturan eta utzita dauden elementuei bizitasuna ematea, hau da, udalerriko ondareari merezitako balioa ematea.

Se han recuperado los restos del molino Urniategi del siglo XVIII

El Ayuntamiento de Asteasu emplea todos los medios posibles para recuperar el patrimonio del municipio. El último avance que se ha realizado en pro de dicho objetivo ha sido la recuperación de los restos del molino Urniategi del siglo XVIII, llevado a cabo gracias a un convenio suscrito por el Ayuntamiento y la ayuda recibida de la Diputación. Han sido los miembros de Burdina los encargados de limpiar el entorno y recuperar los restos, gratuitamente. Se trata de un molino que sufrió un incendio hace años

y ni siquiera los mayores de Asteasu lo vieron en marcha. Tras limpiarlo, lo han querido exponer, para que todas las personas interesadas lo conozcan. El siguiente paso será colocar un panel informativo y varias fotos antiguas. El Ayuntamiento se ha mostrado satisfecho con el trabajo realizado y ha comunicado que seguirá recuperando el patrimonio existente en el municipio. Su objetivo será, también en adelante, otorgar el valor que merece al patrimonio que por alguna razón ha quedado descuidado.

2014 EKAINA-UZTAILA

Ha sido un paso más dentro del objetivo del Ayuntamiento de Asteasu para recuperar, poco a poco, el patrimonio existente en el municipio

5


Asteasu

Asteasuko Udalak memoria historikoa berreskuratzeko proiektuan parte hartuko du Aduna eta Zizurkilgo udalekin bat egin du proiektuan, Aranzadi Zientzia Elkartearen gidaritzapean, eta Gerra Zibila eta lehen frankismo garaia ikertzea dute helburu, hiruren artean jarritako 22.500 â‚Ź-ko aurrekontuarekin

2014 EKAINA-UZTAILA

Aurten hasi eta 2016. urtera bitarte, proiektu bat eramango du aurrera Asteasuko Udalak, Aduna eta Zizurkilgo udalekin elkarlanean, eta Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin. Proiektuaren helburua, hain zuzen, Gerra Zibila eta lehen frankismo garaia ikertzea izango da; alegia, memoria historikoa berreskuratzea eta Gerra Zibilean eta erregimen diktatorial frankistan Asteasun, Adunan eta Zizurkilen giza eskubideak urratu zirela ezagutaraztea. Proiektua hainbat fasetan gauzatuko dute, eta informazio guztia biltzeaz gainera, horren berri ematea ere badute xede. Proiektu osorako 22.500 â‚Ź-ko aurrekontua daukate, hiru udalerrien artean osatutakoa (Asteasuk 5.000 â‚Ź jarriko ditu). Baina izango dute laguntzarik; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalgintzak diru laguntzak emango dizkiete. Lan honen bitartez, beraz, hiru udalek gertatutakoaren egia bilatu eta hedatu nahi dute, memoria kolektiboan txertatzeko asmoz; tokiko erakunde gisa, nork bere baliabideen arabera justizia egin nahi dute; eta gerraren eta diktaduraren izugarrikeriak jasan zituztenei ordaina eman nahi diete.

6

Aipatutako helburuak erdiesteko, eta proiektuaren lehenengo fasearen baitan, Euskal Herri osotik etorriko diren 16 gazte boluntariok jardungo dute lanean; erdiak emakumeak eta beste erdiak gizonezkoak. Ekimena 2014ko uztailaren 7tik 20ra bitartean egingo da, eta gazte boluntario horiek landa lana egingo dute denbora tarte horretan; lan praktikoa alegia. Nolanahi ere, une oro Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologiako teknikariek eta historialariek gidatuko dituzte. Ondoren, dokumentazio historikoarekin eta arkeologikoarekin, eta baita jasotako lekukotasunekin ere, parte-har-

tzaileek informazio paneletarako edukiak prestatuko dituzte, eta horretarako ere, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologiako teknikari eta historialarien laguntza izango dute. Panel horiek, gerora, hiru udalerrietan jarri ahal izango dituzte.

NABARMENTZEKO GARAIA Proiektu honen muinetako bat 1936ko uda dugu. Hala, beharrezkoa da aipatzea 1936ko abuztuan eta irailean, Adunako, Asteasuko eta Zizurkilgo udalerrietako mendi adarretan ezarritako defentsa sistema edo erresistentzia gunea izan zela altxamendu militar frankistaren aurka antolatutako euskal erresistentziaren lehen mugarria. Memoria historikoan ahaztuta dagoen tokia den arren, borroka handiak gertatu ziren han, eta ehun biktima inguru eragin zituen (haietako batzuk zibilak); horrek guztiak eremu hartako biztanleen eguneroko bizitza hautsi zuen. Horregatik guztiagatik, proiektu honen baitan, bi hilabete horietako gertakizunak aztertuko dituzte, eta ahal dituzten lekukotasun gehienak jaso. Asteasuri dagokionez, Zarateko Haitzean, Andatzarraten, Santa Marina ermitan, IrumuĂąon eta Zarateko Bentan izan ziren gertakizun nabarmenenak. Esate baterako, abuztuaren 10tik 28ra, Kandido Sasetak zuzendutako mendigoizaleek lubakiak eta beste defentsa egitura batzuk eraiki zituzten Zarateko Haitzean. Abuztuaren 26an, Santa Marina ermitan tiroketak gertatu ziren. Abuztuaren 31n, mendigoizaleek Andatzarratetik Santa Marina ermitara egin zuten aurrera. Irailaren 2an, Andatzarrate eta Santa Marina tartean, 3 gudari eta 12 frankista hil ziren. Irailaren 19an, 19 frankista hil ziren; eta irailaren 19an eta 20an, posizio guztiak erori ziren.


Asteasu

ASTEASUN EGINGO DIREN LANAK Proiektuaren lehenengo fasearen baitan, hainbat landa lan egingo dituzte Asteasun, uztail honetan bertan. Besteak beste, Zarateko Haitzaren inguruko zuhaitzetan dauden marken dokumentazioa eta erregistroa; Zarateko Haitzeko defentsa guneen eta lubakien dokumentazioa eta erregistroa, 2015. urtean, 2. fasean, indusketa arkeologikoa egin dezaten bertan; ikerlanari buruzko informazioa eman dezaketen Asteasuko bizilagunen ahozko lekukotasunak jaso (grabazioak formatu digitalean egingo dira); udalerriko biztanleek eman dezaketen argazkigintzako materiala digitalizatu; Asteasun 1936ko abuztuan eta irailean jazotako gertaerei buruzko dokumentazio historikoa bilatu (gerora, informazio panelak osatuko dira informazio horrekin); eta Asteasuko

herrigunetik hasi eta Zarateko Haitzeko mendi adarretara iristen diren bideei buruzko seinaleak diseinatu eta prestatu (horietan, Gerra Zibileko defentsa eraikuntzak dokumentatuko lirateke). Gauzatu beharreko lan horiekin batera, bestelako jarduera osagarri batzuk ere egingo dituzte; besteak beste, hitzaldiak eta proiekzioak eta ikustaldi gidatuak. Asteasuko Udalak gogotsu ekin dio proiektuari, eta adierazi du nola udalerriarentzat berarentzat ala asteasuarrentzat ezinbestekoa dela Gerra Zibilean eta frankismoan gertatu zena ezagutzea eta ezagutaraztea, eta soil-soilik era horretan beteko direla Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi-komisarioaren Bulegoak ezarritako oinarrizko helburuak: egia jakiteko eskubidea, justiziarako eskubidea eta ordainerako eskubidea.

El Ayuntamiento de Asteasu participará en un proyecto de recuperación de la memoria histórica Lo hará junto con los ayuntamientos de Aduna y Zizurkil y bajo la dirección de la Sociedad de Ciencias Aranzadi, para investigar la Guerra Civil y el primer periodo del franquismo; los tres consistorios contarán con un presupuesto de 22.500 €

Para lograr dichos objetivos, dentro de la primera fase del proyecto, 16 jóvenes voluntarios/as provenientes de toda Euskal Herria realizarán diversos trabajos de campo, desde el 7 al 20 de julio, con la ayuda de los técnicos de arqueología de la Sociedad de Ciencias Aranzadi. Tras lo

cual y basándose en la documentación histórica y arqueológica y en los testimonios recogidos, se realizarán unos paneles informativos que se podrán colocar en los tres municipios. En lo que concierne a Asteasu, se investigarán los acontecimientos acaecidos en las peñas de Zarate, en Andatzarreta, en la ermita de Santa Marina, en Irumuño y en la Venta de Zarate; se recogerán documentos y grabaciones de los testimonios de los y las ciudadanos/as de Asteasu; y se digitalizarán los materiales fotográficos obtenidos. También se organizarán otras actividades como conferencias, proyecciones y visitas guiadas. El Ayuntamiento de Asteasu ha comenzado con optimismo el proyecto y ha comunicado que tanto para el municipio como para los y las ciudadanos/as es imprescindible conocer y difundir lo ocurrido en la Guerra Civil y en el primer periodo del franquismo, dado que simplemente de ese modo se podrán cumplir los objetivos fijados por la Oficina del Alto Comisario en favor de los Derechos Humanos de las Naciones Unidas: el derecho a conocer la verdad, el derecho a la justicia y el derecho a la reparación.

2014 EKAINA-UZTAILA

Comenzando este año y hasta el 2016, el Ayuntamiento de Asteasu, junto con los ayuntamientos de Aduna y Zizurkil y bajo la dirección de la Sociedad de Ciencias Aranzadi, realizará un proyecto, con el objetivo de investigar la Guerra Civil y el primer periodo del franquismo. De ese modo se podrá recuperar la memoria histórica y se podrá difundir que tanto en la Guerra como en el régimen dictatorial franquista los derechos humanos fueron quebrantados en Asteasu, Aduna y Zizurkil. El proyecto se realizará en varias fases, con un presupuesto de 22.500 €, conformado entre los tres municipios (Asteasu aportará 5.000 €) y sendas subvenciones que recibirán de la Diputación Foral de Gipuzkoa y Euskalgintza. Gracias a este proyecto, los tres consistorios citados pretender buscar y difundir la verdad, para que se inserte en la memoria colectiva; hacer justicia, cada cual dentro de sus posibilidades; y realizar el pago de los daños causados.

7


Asteasu

Martxan dira Betani Etxean hirugarren adinekoentzako etxebizitza bat egokitzeko lanak 60.763,19 €-ko aurrekontuarekin, sukaldea, egongela, trastelekua, bi komun eta lau logela eraikiko dituzte Orain arte Udaleko brigadak biltegitzat zeukan Betaniko lokalean hirugarren adinekoentzako etxebizitza bat egokitzeko lanak hasi dituzte jada. Asteasuko eta inguruko eraikuntza enpresei eskaintza egin ostean, Jokin Iraola SL enpresari esleitu zaizkio lanak, 60.763,19 €-ko (+ BEZ) aurrekontuarekin. Bertan, sukaldea, egongela, trastelekua, bi komun eta lau logela eraikiko dira, eta hiru hilabeteko epean amaituko dituzte lanak. Etxebizitzarako Betaniko lokalaren erdia baino gutxiago beharko da, eta gainerako guztia libre geratuko da, eskulanak, ikastaroak... eskaintzeko. Etxebizitza egokitzeko lanak gauzatzeko, 49.837 €-ko diru laguntza emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalari, eta era horretan, asko murriztuko da Udalaren gastua. Orain arte, Lizardi Etxea zen hirugarren adinekoentzat herriak atonduta zeukan eraikina. Eraiki zenean, 12 pertsonaren erabilerarako pentsatua zegoen. Gaur egun, ordea, hiru pertsona soilik daude bertan, eta urtero 20.000 €-ko zorra sortzen du bere kudeaketak. Batez ere, berogailu gastuak dakar galerarik handiena; izan ere, hiru solairu elkar komunikatuta daude, eta energia asko behar da eraikin osoa epel mantentzeko.

2014 EKAINA-UZTAILA

Arazoa ikusita, Udalak ezinbestean hartu behar zuen erabaki bat. Hala, eskaintza inondik ere murriztu gabe, benetako beharrei egokitutako eraikina bultzatzearen aldeko apustua egin du, Betani Etxearen beheko aldean duen lokalean etxebizitza egokiago bat eraikita. Lizardi Etxeari aurrerantzean eman dakizkiokeen erabilerak aztertzeko, berriz, herritarren artean prozesu parte-hartzaile bat jarriko du martxan Udalak.

8

www.asteasu.net asteasu@udal.gipuzkoa.net

Ha comenzado el acondicionamiento de una vivienda dirigida a personas de la tercera edad en la Casa Betani Se construirán una cocina, una sala, un trastero, dos baños y cuatro habitaciones con un presupuesto que asciende a 60.763,19 € Han comenzado con el acondicionamiento de una vivienda para las personas de la tercera edad, en el local de Betani que hasta ahora se utilizaba como almacén de la brigada municipal. La encargada de realizar la obra es la empresa Jokin Iraola SL, con un presupuesto de 60.763,19 € (+ IVA), todo ello gracias a una subvención de 49.837 € que le otorgará la Diputación Foral de Gipuzkoa al Ayuntamiento. En un plazo de tres meses construirán una cocina, una sala, un trastero, dos baños y cuatro habitaciones. Más de la mitad del espacio del local quedará libre para ofrecer cursillos, manualidades, etc. En adelante, el Ayuntamiento realizará un proceso participativo para decidir qué utilidad se le puede dar a la Casa Lizardi, edificio que acogía hasta ahora a las personas de la tercera edad.

L.G./D.L.: SS-1233-2012 Maketazioa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.