7h68

Page 1

PICO Azoreetan, sumendia eta uhartea bat eginik • HAWAI Zinemako paradisua • IPAR KOREA Ezezaguna ezagutzeko bidaia • RIGA BBaltikoko Paris txikia

BIDAIA ALDIZKARIA

PIEMONTE LAKUEN BARRUTIAREN XARMA


BADAGO EZAGUTZEKO MUNDU BAT

Azaleko argazkia: Getty Images

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU . Editorea: Mariasun Monzon Diseinua: Eneko Napal Argazkigintza: Argazki Press Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 946 61 20 55 www.zazpihaizetara.com

LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio

Urteko harpidetza: Hego Euskal Herrian: 15 € • Ipar Euskal Herrian: 25 € Estatu espainolean: 18 € • Europan: 50 € Bidal ezazu kupoi hau honako helbide honetara: Zazpi Haizetara • Portuetxe 23, 2.solairua • 20018 Donostia(Gipuzkoa-EH) Izena Helbidea Posta kodea Herrialdea NAN Bankua

Herria Telefonoa E-posta Txartelaren jabea

Nahiago izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu zazpihaizetara@astero.net helbidera, kupoian azaltzen diren datuekin edo web orrian (www.zazpihaizetara.com) sar zaitezke eta harpidetzeko formularioa bete dezakezu.

Urruña distribution & services, S.Lren produktuei eta/edo sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez baduzu, markatu X bat laukian Sustapen honen barruan jasotako datu personalak Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2. 20018 Donostia) eta Urruña distribution & services, S.L.ren (Gran via, 2 – 4 48001 BILBO) datu-base batean sartuko dira. Datuak guztiz konfidenzialak dira, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoari jarraiki. Nolanahi ere, eskuratzeeko, zuzentzeko, aurka egiteko edo ezerezteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, Herritar Berri S.L.U (Portuetxe 23-2 20018 Donostia) helbidera jo beharko duzu.


aurkibidea 04

MUNDUARI BEGIRADA Provenceko udaberriaren sensualitatea

24

ErreportaJEak 6

PIEMONTE Uhar, erreka eta ibaiz jositako eskualde eder honetan, ura da protagonista nagusia

16

PICO Sumendi uhartea eta uharte sumendia. Alderdi estetikoak eta geologikoak bat egiten dute Azoreetako irla honetan

24

HAWAII Hollywoodeko film askoren eszenak grabatu dituzte Ozeano Barearen erdian dagoen uhartedi honetan

32

RIGA Zaharraren eta berriaren arteko kontrastez beterik dago aurtengo Europako Kultur Hiriburuetako bat den Letoniako hiriburua

38

IPAR KOREA Komunismo absolutistaren munduko azken gotorlekua muturreko ideologiaren herrialdea baino askoz gehiago da

46

DURSEY Cork konderriko kostaldetik itsasora ateratzen den eremuan, kasualitatez sortua dirudi uharte lasai honek

46 6

16

Bidelaguna 52

Proposamen tematikoa Europako hamar herri bitxi

56

Horizontetik haratago Dian Fossey

57

Munduko sutegiak Cajun gastronomia

60

gogoan hartu Zoo Palast Berlinen Harrizko basoa Shilin Yin (Txina)

32

38 3


PROVENCE Kolore-ikuskizuna

P

rovenceko udaberriaren sentsualitate alaiari eta koloreei erreparatu besterik ez dago paraje horrek Van Gogh eta CĂŠzanne artistak zergatik erakarri zituen ulertzeko. Martxoan, udaberriarekin batera, natura iratzarri egiten da, zuhaitzak berpiztu egiten dira, eta muinoak berde, zuri eta morez tindatzen. Poliki-poliki, lurraren kolore gorri eta okrea aldatzen joaten da. Aurrena, almendrondoetako loreak jaiotzen dira; ondoren, melokotoi, albertxiko, gerezi eta aranenak azaltzen dira; garagar-zelaiek berdez estaltzen dute lurra, eta handik gutxira ateratzen dira mahastien lehen orriak. Maiatz eta abuztu artean, izpiliku-landak loretan izaten dira, irudian ikus daitekeen eran. Eskualdea ederra da berez, baina are ikusgarriagoa bilakatzen da izpiliku-zelaiak loratzen hastean, paisaiak mosaiko edo koadro baten itxura hartzen baitu sasoi horretan. Behatzeko ez ezik, usaintzeko ere paregabea da ingurua. Izpilikuak udaberri eta uda artean loratzen dira. Diotenez, izpiliku-zelaiak uztaileko lehen hamabost egunetan izaten dira politen.

Argazkia: Susana GuzmĂĄn 4


Munduari begirada



URA, ARTELAN

Piemonteko lakuak Testua: Enrique Sancho

Argazkiak: Getty Images


PIEMONTEKO LAKUAK

Piemonte esan, eta gogora datozkigu hainbat gauza; mendiak, 2006ko Olinpiar Jokoen egoitza izan ziren horiek; Turin hiriburua eta Hil-jantzi santua; eta museoak nahiz jauregiak. Halaber, Fiat eta Juventus datozkigu gogora, munduko txokolate onena, trufak eta arrozak, hala nola Barolo, Barbera edota Moscato d’Asti ardo bikainak. Hala ere, Piemonte esan, eta ura hartu behar dugu gogoan; alegia, bertako laku asko eta bikainak.

zan ura delako Piemonteko erregina. Uhar, erreka eta ibaiz jositako eskualde honetan dago Italiako luzeena den Po ibaiaren iturburua, baina inork ez daki zehazki non dagoen. Val Formazzan, Toce ibaiak 143 metroko jauzia du, Europako bigarren ur-jauzi handiena, eta bare-bare egiten du gero aurrera, Maggiore lakura bidean, Val Grande Parke Nazionalean kokatutako Italiako basamortu luze-zabalena zeharkatuz. Era berean, ur termaletan eta ur mineraletan aberatsa da Piemonte. Hala ere, ura inon ura bada, Lakuen Barrutian da; hor dira Orta, Mergozzo eta Maggiore bikainak, laku alpetarrak asko diren arren Piemonten. Cuneo aldean, 300 inguru dira, horietatik ehun eremu alpetarrean. Lorategi bikainak, zuhaiztiak, paisaiak eta mendi sarritan elurtuak, laku ederron ingurunea ez da edertasun gutxiagokoa; Erdi-aroko hiribildu ezin hobeto kontserbatuak, garai bateko gazteluak eta abadiak, luxuzko

I


opor-leku modernoak eta azken mendean apenas aldatu diren arrantzale-herri xarmangarriak, guztiak ere espero ez bezalako harmonia batean, eskualde berdingabe hau osatzeko. Jakina, bestela ezin zenez izan, ur garden horien erdian, uharte txiki politak, artez eta historiaz beteta. Hor da San Giulio uhartea Orta lakuaren erdian, moja beneditarren klausurako monasterio aparta duena; hor, Pescatori, Madre eta, batez ere, Isola Bella, zeinetan Carlos Borromeok familia-jauregia eta lorategi liluragarriak eraiki zituen. Maggiore lakuan dira aipatutako azken hiru uharte horiek. Grand Tourren ezinbesteko geldialdia Laku horien ertzean idatzi da Italiako historiaren zati bat; familia aberats eta boteretsu askok eman diote elkarri bostekoa inguru haietan. Handik ibiliak dira San Carlos Borromeo, Garibaldi, Mazoni, Rosmini eta en-

parauak. Egun, «XXI. mendeko erromesak» ibiltzen dira inguru horietan, iparraldetik datozenak, Mediterraneoko eguzkia xede. Ez da, ordea, igarobide hutsa. Milaka europarrek hautatzen dute Italia turismo-gune gisa, Piemonteko lakuak eta paisaiaren ederra direla kausa. Alpeak zeharkatu zituzten antzinako bidaiari handien oinordekoak dira. Haiek zalgurdian etorri ohi ziren XIX. mendearen erdialdean Bel Paese zelakoa (Italia esateko adierazpide poetiko klasikoa da; herrialde ederra esan nahi du) ezagutzera. Garai hartan, ezinbesteko geldialdia zen Grand Tour zeritzon hartan. Orduan, bidean, «bi hotel, hiru kafetegi, sei benta eta likore-denda bakarra» besterik ez zegoen. Idazle ospetsu askok lerroratu zuen bazterron edertasuna. Maggiore lakuaren miresle zen Stendhal; Grand Hotel des Iles Borromées de Stresan ostatu hartuta, “A Farewell to Arms” (Agur armak, agur) liburuko pasarte eder eta dramatikoenetarik batzuk idatzi zituen Ernest Heming-

Maggiore lakuak panoramika benetan ederra eskaintzen du, Alpeez inguratuta. Lehen lerroan, Pescatori uhartea. Atzean, Madre uhartea.

9


PIEMONTEKO LAKUAK way; Orta lakuak sorgindutako HonorĂŠ de Balzac eta Friedrich Nietzsche; eta lakuetako historien eta biztanleen istorioen kontalari bikain garaikide Pedro Chiara. Orain, Piemonteko bazter horietan dabilen bidaiariak, jakina, ez ditu bentak eta likore-dendak ikusiko, bere horretan iraun duten giroa, paisaia ederra eta koloreak baizik. Ibilbidearen abiapuntu egokitzat joko dugu Maggiore lakua, antzina Verbanus zeritzona. Zenbatez den dotorea eta liluragarria ohartzeko, zoazte Stresako teleferikotik panettone itxurako Mottarone mendiaren gailurrera. Begien gozagarri, ikusmira paregabea, Suitzatik lautadara doana. Artea eta natura bat eginda Lehen begi kolpean, Stresa ikusgarria. Maggiore lakuaren ertzean kokatuta dago, palmondo-ilarak, lorategiak eta hotel finen fatxadak dauden pasealeku batek inguratzen du eta parez-pare auskalo zein aztik ur azalera ekarritako Borromee uharteak ditu. Arteak eta naturak gutxitan bezala egin dute bat herri horretan; esaterako, Villa Pallavicinon. XIX. mendeko jauregia da, estilo neoklasiko berantiarrekoa, lorez eta ehun urtetik gorako zuhaitzez betetako parkearen erdian kokatua. Egun, jauregia zoologiko berezi bihurtu da. Mottaronera bidean dago Alpinia lorategia. Stresa oinean duen muinoan dago kokatuta eta 540 espezie ditu. Bestalde, Pallanzan dago Villa Taranta. McEacharn eskoziar kapitainaren aginduz eraikitako maisulana da, bertako habitata mundu osotik ekarritako 20.000 espezierekin aberastua. Borromeo golkoa hiru uharteengatik da nabarmentzekoa: Pescatori, Bella eta Madre. Borromeotarrak dira bertako errege aspalditik. Oraindik ere beren logela pri10


Lerroon gainean, panettone itxurako Mottarone mendiaren gailurrera zuzentzen den Stresako teleferikoa. Ezkerrean, Bella uhartea. Lerroon azpian, Villa Pallavicino, Stresan. Eskuinean, Pescatori uhartea.


PIEMONTEKO LAKUAK


DATU PRAKTIKOAK Borromee uharteak egunpasa egiteko aukera bikaina dira. Udaberrian edo udan joatea komeni da, garai horretan kolorez eta bizitzaz beteta daudelako. Gainera, kontuan hartu behar da Alpeek inguratuta daudela; negua hotza baino hotzagoa da.

NOLA IRITSI Borromee uharteetara iristeko, inguruko hiri batera joatea duzue onena. Aukera ona da uhartetik uhartera nabigatzea. Bide hori egiten duten txalupak ez dira gutxi: nahi izanez gero, uharteratu, bisitatu eta hurrengo ferrya hartu dezakezu, hiriko autobusa balitz bezala. Txartel mota bat baino gehiago dago; bat hautatu aurretik, pentsatu ondo zein ibilbide egin nahi duzuen. Informazioa eta ordutegiak: www.navlaghi.it/ita/m_orari.asp

Orrialde honetan, San Giulio uhartea, Orta lakuaren erdian. Bertan, moja beneditarren klausurako monasterio aparta dago. Txikian, Borromeo jauregia, Bella uhartean.

13


batuei eusten diete leinu lonbardiarraren oinordekoek, udan, bisitan datozela, erabiltzen dituztenak. Isola Bellan nabarmentzen den eraikin barroko bikainak lau solairu ditu, eta areto apaindu harrigarriak bata bestearen ondotik. Beheko solairuak arkupe batera ematen du. Lehen solairuan, ospakizun-areto handiaren inguruan daude, Zutabeen Aretoa, estilo neoklasikokoa, Musika Aretoa, erakusgai dauden musika-tresnak baliotsuei zor diena izena, eta Dominen Aretoa, San Carlos Borromeoren bizitzako pasarte garrantzitsuenak irudikatzen dituzten urre koloreko egurrezko dominak daudena. Lehen solairu horretan bertan dago Tapizeen Galeria, Flandesen egindako XVI. mendeko tapiz baliotsuekin. Areto horren sabaia gangadun zuria urrezko arrosaz apainduta dago. Interes berezikoak dira itsas motiboz edertutako leize artifizialak. Jauregia bisitatu ondoren, arrazoiz osoz estilo italiarreko lorategi botanikoaren adibide bikainena iritzita dagoena bisitatu dezakezue; han dira, nor ederrago, hortentsia erraldoiak eta pauma albinoak. Lakuko urak, gaur belaontziek, motordun txalupek, itsasontziek eta aliskafoek zeharkatzen badituzte ere,

duela 500 urte Lonbardiarako merkataritza ibai-bide natural gisa erabiltzen ziren. Milango Duomoa Bavenotik gertuko mendietan dagoen Candogliako harrobi ia agortezineko marmolez eraiki zuten. Egun, marmol arrosa erabiltzen da Duomo zaharberritzeko lanetan. Lakuetako Capri Bazter guztietan tradizio erlijioso sakonari loturiko iraganaren aztarnak ageri dira; batez ere, Aronan, non San Carlos Borromeoren koloso-estatuak bere familiaren eragina gogorarazten duen. Handik kilometro gutxira, ordea, gauzak zeharo desberdinak dira. Orta hiribilduan gaude, lakuetako Capri deituan. Hantxe seko enamoratu zen Nietzsche filosofo alemaniarra neskatxa gazte batekin. Ezezkoa jasota, “Honela mintzatu zen Zaratustra” maisulana ondu zuen. Nolakoa zuen atsekabea, data jartzerakoan, «von Orta on» idatzi zuela; alegia, «Orta eta gero». Ortaren parean, aho zabalik utziko zaituzten ikuskizuna: San Giulio uhartea eta moja beneditarren klausurako monasterioa. Izan Italiako Erdi Aroko herri ederrenetako bat da Orta San Giulio. Kaleska estuak ditu, primerakoak

Lerroon gainean, Bella uhartean nabarmentzekoa den eraikin barrokoa eta estilo italiarreko bere lorategi botanikoa. Bertan, hortentsia erraldoiak eta pauma albinoak aurkituko ditugu, zein baino zein ederragoak. Eskuinean, Orta San Giulio, Italiako Erdi Aroko herri ederrenetako bat.

14


denda-miran ibiltzeko florentziar artearen eragin peko burdina forjatuzko balkoiak dituzten jauregien eta lakurantz jaisten diren lorategietara irekitako atarien artean. Alde zaharretik aldenduta, bi etxe berezi ikusiko dituzue: XIX. mendearen amaierako Villa Crespi jauregia, estilo moriskokoa, minarete eta guzti, eta efektu arkitektoniko harrigarriak dituena, egun luxuzko hotel eta jatetxea dena; eta Casa Marangoni, Casa dei Nani (Ipotxen Etxea) deitua, Ortako eraikin zaharrena omen dena, XIV. mendekoa baita, antza, eta ezizena egurrezko arkitrabearen gaineko lau leihotxoei zor diena. Herriaren atzealdean dago eskualdeko mirarietako bat, Unescok Gizateriaren Ondare izendatua duena. Frantzisko Asiskoa santuari eskainitako Sacromonte da, hain zuzen ere. XVI. mendearen amaieran eta XVII. mendearen bigarren erdialdearen artean eraikia, eraikin multzo erlijiosoak barne hartzen ditu Mirako Nicola santuaren eliza eta landaredia sarri eta ondo banatua, ehun urteko zuhaitzak, meditaziorako atseden-lekuak eta lakurako bistak dituen ibilbidean zehar kokatutako 20 kapera. Kaperetan, guztira, 376 terrakotazko eta tamaina naturaleko eskultura daude, hala nola San Fran-

tziskoren jaiotzatik kanonizaziora arteko pasarteen gaineko freskoak. Ibilbidearen amaitzeko, utzi alde batera Piemonteko lakuetako enperadorea eta printzea, eta mendi arteko laku txikiak ezagutzeari ekin iezaiozue. Mergozzorekin has zaitezkete, Maggiore eta Orta lakuen artean dagoenez. Ondoren, Viveronera jo dezakezue. Ivreako mendilerroaren pean dago eta palafitoen gaineko kokalekuen aztarnak aurkitu dira. Handik ez oso urrun, Roppolo gaztelua dago eta Erbaluce di Calusoren santutegia, della Serra upategia. Canavesen dago Candia lakua, 400 landare-espezieren eta 190 hegazti-espezieren bizilekua. Piemonteko ipar-ekialdetik Turingo probintziara jo dezakezue; Aviglianako lakuak, Erdi Aroko hiribildua, Saboyatarren antzinako egoitza, etab. Dena dela, beste baterako utziko ditugu horiek guztiak.

PIEMONTEKO LAKUAK


Lurretik begiratuta, zoko eta marmar guztietan igartzen da sumendiaren presentzia

UHARTE BAT ETA BERE SUMENDIA AZOREETAN Testua eta Argazkiak: Xabier Ba単uelos

Pico



PICO

Sumendia uhartea da eta uhartea sumendia. Toki gutxitan bateratzen dira hain ondo alderdi estetikoa eta geologikoa. Errai basati eta sutsuen suhartasunak eragindako azal beltzarana; zuriz koloreztatutako eta zeruertzak inguratutako altuera atsegingarriak; ardoak, tenpluak eta «furnas» izenekoak fatxada beltzeko etxe eta euri oihan epelaren artean... Sumendi bat eta uharte bat, mendiari begiak itsasoan jarrita begiratzen dioten jendeen kultura berezia dutenak.

lunabarrean iritsi gara Picora, itsasotik. Terceiratik abiatu gara, eta São Jorge inguratu ondoren, agerraldi glauko bat bezala agertu zaigu gure helmuga, zeruaren eta ozeanoaren artean ainguratuta, olatuen artean iltzatuta, gainetik doazen urdinek gero eta okre kolore handiagoa hartzen duten bitartean. Arratsalde argia da, eta denbora antzinako garaietan gelditu dela dirudi. Arratsaldeak uhartearen profil bakartia margotzen du: tontorren segida bat; beren boterea gutxitzen doaz eta atseginago egiten dira ekialderantz. Forma luzangak zubi itzeleko ontzi bat gogorarazten digu; ahalmen handiko atoiontzi bat, artxipelagoaren gainerakoa bere atzetik arrastatzeko prest dagoena. Hala ere, irudiak nahastu egiten zaizkigu; konparaketak eta metaforak gurutzatzen zaizkigu irudimenean, liluratuta hodeiei so egingo bagenie bezala, bere historia-

I

rekin lotuta, hainbeste irrikatutako txipiroi erraldoia bilatzeko hondora jaitsi baino lehen arnasa hartzeko burua ateratzen duen kaxalote bat deskubritzeko. Ezinezkoa da Picoren aurrean esna eta itsas gatzaz blaituta amets ez egitea. Bere sumendiaren irudi itzela gure emozioez jabetzen da. Konoak bi mila hirurehun metro ditu altueran, eta beste hiru mila metro sartzen dira hondo ilunen amildegian. Sumendi-eraikin izugarri bat da, uharte itxurakoa, salbagarri eta mehatxatzaile artean, eta gailur ezkutuan piramide forma perfektua duen zinborio bat du. Gailurrean –oraindik ere ez dago pozik– kono txiki eta desafiatzaile bat altxatzen da, gau izartsuetan zerua ukitzen duena. Bertakoek Piquinho deitzen diote. Hemendik, suzko mendia, interpelatzen gaituen eta hegal handiekin desafio egiten digun erortze lasterraren ondoren, irristatu egiten da, uhartearen erditik jaitsita. Hala, zutabe etzan bat eratzen du, eta horren ornoak krater subsidiarioak dira, krater handiak behinola piztu eta magma bota zutenak. Lurpean eta hodeien ondoan Lurretik begiratuta, bere presentzia zoko eta marmar bakoitzean igartzen da. Nonahikoa da, dela bere indarra kostaldearen “misterio” basaltikoetan sumatzen – labazko urautsi beltzak mareen eta olatuen aparraren kontra–, dela bere itzala gabaien karrankaren gaueko oihartzun gorgarrian aurkituz. Bere beroa Santo Amaroko artisau ontzioletan eraikitzen ari diren ontzien egurrezko zuakerren artean sartzen da, eta hotz sentitzen dugu, abangoardiako postre bat bezala, Gruta das Torres izenekoaren lurpeko bidearen sekretuak urratzerakoan. 80 hodik baino gehiagok zulatzen dute uhartea, eta haitzulo hori horietako bat da, kolada kordatuz taxututako zulo izugarri handi bat, pahoehoe gisakoa, eta formazio ugari ditu: estalaktitak eta estalagmita labikoak, itzaltzen ari zen sumendi baten harrizko malkoak, bankadak, gasezko bolak eta pareta ildoxkatuak. Horrek guztiak mugako ekosistema bat eratzen du, eta bertan troglobioak eta zenbait espezie endemiko bizi dira. Nolanahi ere, bada irudi hunkigarri eta zirraragarri bat, guztietan hunkigarri eta zirraragarriena: atmosfera garbian sartuta dagoenean, hodeiek gailurra estaltzen dute, hodei fin eta leunek, luzeek eta estilizatuek, edo borobil-borobilek, erpinaren inguruan geruzetan biratzen direla diruditenak; hodeiok itxuraz aldatzen dute, baina beti daude goian, babes-ezkutu moduko bat sortuz. Ematen du sekretu bat gorde nahi dutela, iniziatuentzako baino ez den sekretu bat, eta enigmarekin arduratuta, gure begiek ikusi ezin duten izakiren batek irekitzeko aztikeria entzunezina esaten duenean baino ez dira barreiatzen. Hori sorginkeriaz gertatzen da, une neurtuetan, baina ez dakigu zergatik. Hala, Portugaleko mendirik garaienak, Atlantikoan galduta, gehiago behatzen gaitu guk berari baino, eta


XIX. mendeko izurriteak urte askotako industria suntsitu bazuen ere, oraindik bada mahastirik Criação Velhan. Ezkerreko orrialdean, bertako errota, mahastien artean. Lerroon gainean, Pico herriaren irudia. Alboan, basaltozko itsas labarrak.

19


PICO

Basaltozko labaren kolore grisak paisaia harrigarria eratzen du, orrialde honetan ikusten den legez. Lerroon gainean, Lago da Rosada eta bere inguruko paisaia.

20


gehiago sumatzen gaitu guk berari baino. Bere begirada adeitsua da kostaldera gerturatu eta Porto do Calhauko garabien burdina herdoiltsuen artetik edo Mantehnako itsasargitik begiratzen diogunean; atsegina da Lagoa do Capitaoren ur gardenetan islatuta ikusten dugunean; eta isila da Lagoa do Pauleko lainoetatik harago sumatzen dugunean; bertan, zedroak, bakarti eta bakartasunak jota, horizontalki hazten dira haizeak astinduta. Eta batez ere tentagarria da bere hegalaren bihotzera gerturatzen garenean eta gailurreraino igotzeko –bi orduko ibilaldia– gonbit egiten digunean. Mahatsen eta zetazeoen sumendia Portugaldarrak uhartea 1460an populatzen hasi zirenean, lehen familia kolonizatzaileek zeregin titaniko bati heldu zioten: lur gogorra egokitzea, eta lurzorua garbitzea, lantzeko. Zereala eta urdinbelarra landatu zituzten. Azken horretatik ateratzen zen tindura urdina Europan, merkataritza-bideek Ekialdeko Indietatik indigoa ekarri baino lehen. Dela iritsi berriaren lehiagatik,

dela lurrak agortzen ari zirelako, ehun urte geroago, uhartetarrak konturatu ziren iraganeko erupzioek jaulkitako hauts horiek ez zutela gehiagorako ematen, baina aukera ematen zuten verdelho mahatsa landatzeko, arazo handirik gabe hazten baitzen bertako klima lehor eta epelean. Zeregin horri helduta, sumendiak ikusi zuen bere arrokekin berekin jositako bilbe ilun bat hazten ari zela bere magalean; mahatsondoen hostoen berdeak dirdira egiten zuen sare-argietan. Horma labirinto batek haizetik eta untxietatik babesten zuen landare preziatua, eta izugarri luzea izan zen. Diotenez, ilaran jarrita, munduari buelta emango liokete. Bi kontinenteetako goi klaseek –zaharrekoek eta berrikoek– asko preziatzen zuten uzta horietatik ateratako ardoa. Baina, XIX. mendearen erdialdean, onddo- eta intsektu- izurrite suntsigarriak –oidioa eta filoxera– iritsi ziren bata bestearen atzetik, eta zenbait mendeko industria suntsitu zuten urte gutxitan. Harrezkero ez du onera egin. Nolanahi ere, hormen nahas-mahasak zutik dirau Arcosen 21


Lerroon gainean, sumendiaren irudia. Konoak bi mila hirurehun metro ditu altueran, eta gailur ezkutuan piramide forma perfektua duen zinborio bat du, gau ilunetan zerua ukitzen duena. Aldamenean, upategi bat, Criaca? o Velhan. Eskuinean, uhartearen iparraldeko kostaldea.


eta Criação Velharen artean, canadas paisaia sortuz. Bertan, mahastiak hazten dira, eta moroicos izenekoak, lursailak garbitzetik sobratzen diren harriekin egindako piramide moztu moduko batzuk. Gaur, ustiapen horien oroimenaren eta “Tierra de Lava” eta “Basalto” izendapenen egungo ekoizpenaren artean ibili gara. Zuria da lehena eta beltza bigarrena, Seara Nova, Río Grande eta Setubaleko Periquita dira barietateak. Eta lurrean, rilheiros de carro de boi delakoak, uzten saskiak garraiatzen zituzten uztarriek bultzatutako gurdi horien gurpilek markatuta, fosil bitxi baten aztarna sakon gisa mantentzen dira. Baina, Bakoren dohainaren gainbeherarekin batera, zelatariaren garrasia iritsi zen, eta beste jarduera bat; hots, txalupak beharrezko hatuekin hornitzea eta zetazeo handiak harrapatzea. São Roqueko arpoilariak XIX. mendeaz geroztik bale eta kaxaloteen kontra borrokatu zutenei gorazarre egiten die, eta uharte osoaren izaera aztarna sakon batekin markatzen du. Gaur egun, Lajeseko Museu dos Baleeiros eta São Roqueko Museu da Indústria Baleeira museoek ordezkatu dute zelataria, eta argazki kamerek arpoia, eta begiztatzea harrapatzea.

Hala, jarduera hori egiteko munduko toki onenetako bat da Pico. Calheta de Nesquim herri ederreko São Sebastião elizako kanpaiek ez dute jotzen jada, baleontzi estilizatuen irteera arriskutsua bedeinkatzeko eta belen etorrera irrikatua iragartzeko; baina malekoiko arrapalaren gaineko bi dorreen estanpa zuriak tresnak garbitzen eta prestatzen edo ontzien kroskoa margotzen duten marinelen lagun dira oraindik ere. Barnealdera itzuli gara Baia das Canasetik, kostaldeari goitik so egiteko. Caminho dos Burros jarraitu dugu, Misterio de Prahínha eta Cabeços de Misterio zeharkatzen dituen bidea markatzen diguna. Laba eta kraterren zelaiak dira, 1562tik 1564ra bitarteko erupzio indartsuen ondoriozkoak, eta iraganeko suek kaltetutako landaredia pixkanaka leheneratzen ari da. Kalak eta itsaslabarrak Lagoa do Peixinho, Lagoa da Rosada eta Lagoa do Caiadotik harago trazatzen diren bitartean, sumendiak bere iraganarekin eta indar ezkutuen itxarote patxadatsuarekin bat egiten du berriro.

PICO

23


Testua eta Argazkiak: Jordi Canal-Soler

Hawaii

ZINEMAKO PARADISUA



HAWAII

Ozeano Barearen erdian, baina Los Angelesetik 5 orduko hegaldia besterik ez eginda, Hawaii uhartedia dago, Hollywoodeko zinema-ekoizleei kanpoko eszenak filmatzeko AEBtako agertoki natural onenetako batzuk eskaintzen dituena. Zinema amerikarraren hasieratik, bertako hondartza zoragarriak, mendi puntadunak, labar malkartsuak, ibai emaritsuak eta oihan tropikalak film asko eta askotan erabili dira.

Lerroon gainean, Hanalei Valley. Hawaiarren taro elikagai tradizionalaren plantazioak Vietnamgo arrozsoroak irudikatzeko erabili zituzten “Neurrigabeko kemena” filmean (1983). Eskuinean, Hanalei Pier, “South Pacific” filmeko eszena gogoangarrienetako baten kokaleku izan zena.

26

ada uste duenik abentura-zinemaren historiako sei minuturik zirraragarrienak Steven Spielbergen “Arka Galduaren Bila” (1981) filmaren hasierakoak direla: Paramounten logotipoko mendia ikusiko dugu, atzeko planoko beste mendi batera itzaltzen; orduan hasiko gara John Williamsen musika entzuten eta kamerak oihanean murgilduko gaitu; ur-jauzi bat izango dugu aurrean, uremari handikoa; Indiana Jonesek ura zeharkatuko du Hovito buru-ehiztarien lurraldera sartzeko. Azpidatzi bat ikusiko dugu; Hego Amerikan gaudela dio, 1936 dela. Ikusleok horixe pentsatuko dugu, bazter horiek egiaz direla Amazoniako oihana. Ez ordea, eszena Kipu Fallsen filmatu zelako, Kauai uhartean, Hawaii uhartedia osatzen duten zortzi uharte handietako batean, Ozeano Barearen erdian. Uhartera etorria naiz eta ur-jauzia dagoen lekuan nago, eszena neronek jokatzeko. Baina ezin dut. Izan ez da filmean dirudien leku apartatu eta bakartu hori. Oso leku ezaguna da bertakoentzat; ur-jauziaren gai-

B


naldetik jauzi egiteko ohitura dute, eguna sargori denean, ur freskoan murgiltzeko. Kalalea Mountain du izena, Kong Mountain ezizena (gorilaren antzeko profilagatik), Paramount mendiaren ordezkoa. Ez da hemendik urrun. Beste askotan legez, ikusleari garia eman diote artoaren ordez, eta leku jakin bat zela uste zuena, egiatan, beste leku bat da. Izan ere, Hawaiik, Los Angelesetik bost orduko hegaldira besterik ez dagoenak, Hollywoodeko film askoren kanpoko eszenak filmatzeko plano bikain izateko baldintza guztiak biltzen ditu: eguraldi eguzkitsua ia beti, ingelesa da hizkuntza eta dolarra moneta. 1913az geroztik, uhartedi hawaiiarra ehunka filmaren kokaleku izan da; horietako zortzi, gainera, historiako arrakastatsuenen artean daude: aipatutako “Arka Galduaren Bila”, “Parke Jurasikoa” sagaren hirurak (1993), “Waterworld” (1995), “Godzilla” (1998), “Dinosaur” (2000) eta “Pearl Harbor” (2001). Bertako oihan tropikalek Vietnamgoak, Zairekoak edo Venezuelakoak irudikatzeko erabili dira. Bertako hondarrezko kostaldeak

berdin izan dira Ozeano Bareko hondartza, Indikokoa edota are Karibeko hondartza ere; noski, gertuago dago Hawaii Hollywoodetik Florida baino. Filmetako asko, jakina, bertan filmatu dira kontakizuna Hawaiin kokatutako dagoelako; esaterako, “Pearl Harbour” (bistan da), “50 first dates” (2004) edota George Clooneyren azken lanetako bat den “The Descendants” (2011). Oahuko hondartzetan eman zioten elkarri musu sutsu hura Burt Lancasterrek eta Deborak Kerrek “From here to eternity” filmean (1953). Beste hondartza batean lehorreratu zen Julie Andrews “Hawaii” (1966) hartan. Azken film hori, hain zuzen ere, James Michenerrek idatzitako izenburu bereko liburuaren egokitzapena da. Halaber, egile horrena da “South Pacific” (1958) uharteen boom turistikoa eragin zuen filma oinarrituta dagoen liburua. Kauai, filmatuena Egun, turismo-industriak zinema ere beste erakargarri turistiko bat bezala baliatzen du, batez ere Kauai uhar-


HAWAII tean; filmetako kanpo-eszenak filmatu diren inguruneetara txangoak antolatu ohi dira. Izan ere, Hawaii uhartedia osatzen duten zortzi uharteetatik filmaketatalde gehien hartu dituena ipar-mendebaldean kokatutako Kauai da. Kauaik hamaika eremu klimatiko desberdin ditu; basamortua mendebaldean, oihan tropikalak iparraldean eta hondar zuriko hondartzak. Horiek horrela, uharteak munduko ia edozein bazter irudikatzeko balio dezake, hain da ederra eta alderdi askokoa. Hala ere, eguraldia ez da beti ona izaten. Aldian behin, urakanak edo zikloiak izaten dira. Eskualdea gogorren jo zuena da “Iniki” urakana, 1992koa. Palmondo eta etxe asko suntsitu zituen, baita Parke Jurasikoa filmaren filmaketa-setaren zati handi bat ere. Horrexegatik atzeratu zen estreinaldia, eta aurrekontua nabarmen handitu zuen. Zinemazalea naizenez, zinema-txango horietarako batean izena eman dut: leiho handiko autobus txikira igo eta hortxe goaz zinemazale-kuadrilla zazpigarren artearen Hawaiiko altxorra ezagutzera. Uncle Ben du izena txofer lodikoteak eta loredun alkandora zabala darama soinean. Bitartean, Makanak, turismo-gidariak, autobuseko telebista txikian ikusten ari garen eszena hautatuen gaineko kontuak esaten dizkigu.

–Polinesiako uhartea izaki –dio Makanak mikrofonoa erabiliz– Frantziako Polinesia irudikatzeko ere erabili dute Kauai. Ekoizleei askoz merkeago ateratzen zaie eta, gainera, ez dute itzultzaileen beharrik, elkar ulertzeko. Kauaik Tahiti irudikatu zuen Esther Williams ageri zen “Pagane Love Song” (1950) filmean. Berriz ere izan zen Tahiti “Six Days Seven Nights” (1998) filmean, Harrison Fordentzat eta Anne Hecherentzat. Bi-biak, besteak beste, Hanamaulu Bayn filmatu ziren. Ur turkesako badia zabal horretan egiten du lehen geldialdia autobusak. Ozeanoko Bareko uhinak leun iristen dira harea fineko hondartzara eta itsas brisak palmondoen adaburuak kulunkatzen ditu. Iparraldean, lurmuturra itsasoan barruratzen. Autobuseko telebista txikian ikusi dugun eszenatokia da, John Wayne eta Lee Marvin protagonistak ziren “Donovan’s reef” (1963) filmaren hasierakoa. Egiatan, kontakizuna Frantziako Polinesiako irudimenezko Haleakaloha uhartean kokatuta dago. Hori alde batera utzita, Makanak filmean ikusitakoaren eta bertatik bertarakoaren arteko beste desberdintasun bat aipatu digu: paisaiaren atzealdeko lurmuturreko kokoteroak ez dira inon ageri. –Zer gertatu zaie? –galdetu du turistetako batek–


“Iniki” urakanak bota zituen? Makanak irri egiten du: —Hor zeuden kokondoak, bai, baina eszena filmatzeko besterik ez. Itxura batean, John Ford zuzendariaren iritzian, paisaia ez zen nahi bezain polinesiakoa, eta palmondo batzuk landatzea agindu zuen. Filmatu zuen eszena, eta kentzeko atzera agindu. —Kentzeko? –kexu, turista– Nolatan ez zituen bertan utzi? —Tira –dio Makanak–, okerrena hori da, itzuli egin behar zituela. Ez zituen bada Los Angelesetik ekarri! Wailua, Elvis Presleyren itzala Wailuara iritsi gara, izen bereko ibaia, uhartedi osoan nabigatu daitekeen bakarra, itsasoratzen den herrira. Ibaian gora, Kamokila Hawaiian Village izenekoan, Dustin Hoffman eta Rene Russo aktoreen Outbreak (1995) filmerako eraikitako dekoratuak erabili ziren Hawaiiko tradizioen aire libreko museoa egiteko. Ez du axola kontakizuna Zairen kokatuta egotea. Afrikakoen antzera zirkularrak diren palmazko teilatudun egurrezko etxolen barnean garai bateko hawaiiarren erremintak eta tresnak daude. Ibaiertzean, itsas aurrean, Coco Palms ostatua dago.

1953an ireki zuten, 24 logela besterik ez zituela, baina hotela, kokondo askoko lorategia eta zubi erromantikoz zeharkatutako ubideak eta aintzirak zituena, gero eta gehiago handitu zen, harik eta egun 416 logela eduki arte. Munduko opor-leku puntakoenetako bat bihurtu zen, haren gisakoei bidea irekiz. Bertan hartu zuten ostatu izen ezagun askok; beste beste, Frank Sinatra, Bing Crosby, Telly Sabalas eta Japoniako printze-printzesak. “Blue Hawaii” (1961) filmatu zuten bertan, Elvis Presley ezkontzen zen eszena, hain zuzen ere, Polinesiako parafernalia ezin gehiagoz. Amaierako eszenarekin hainbeste txoratu ziren estatubatuarrak, gerora bikote askok nahi izan zuela ezkondu Coco Palmseko palmondoen pean (urtean bostehun ezkontza ere ospatzera iritsi ziren). Egun, itxita dago establezimendua, baina, hala ere, hainbat bikote etortzen dira lorategiko kapera txikian ezkontzeko asmoz. Kapera hori, Rita Hayworth protagonista zen “Miss Sadie Thompson” (1953) filmean erabili zena, Metro Goldwyn Mayer ekoizpen-etxeak 1950eko hamarkadan oparitutakoa da. “Iniki” urakanak suntsitu zuen Coco Palms opor-lekua eta ordutik naturaren mende geratu da. Landareak hazi dira hormetan gora eta bideak estaliz, txoriek ha-

Orrialde honetan, Ohahuko hondartza bat. Bertan eman zioten elkarri musu sutsu ezaguna Burt Lancaster eta Debora Kerrek “Hemendik betikotasunera” filmean (1953).

29


Hawaiiko oihan tropikalak Vietnamgoak, Zairekoak eta Hego Amerikakoak irudikatzeko erabili izan dira. Lerroon azpian, Napali Coast. Bertan filmatu ziren “Jurassic Park” sagaren hiru pelikuletako zenbait eszena. Ondoko orrialdean, behean, Napali Coasten beste irudi bat. Goian, “Arka Galduaren Bila” filmeko Kipu Falls ikusgarriak, Kauai uhartean.

biak egin dituzte teilatu azpian eta zutabetik zutaberako armiarma-sareak daude. Hala ere, merezi du establezimendu hondaturako bisitaldi pribatua egiteak, Coco Palmsek garai batean izandako distira hautemateko eta Elvis Presley eta Joan Blackman besotik helduta eskailera nagusia jaisten irudikatzeko. Beste bi film arrakastatsu egin zituen Elvis Presleyk Hawaiin: “Girls, girls, girls” (1962) eta “Hawaii, Paradise style” (1966). Hainbeste maite zituen uharteak, 1973an, Hawaii hautatu zuela historiako satelite bidez emandako kontzertua egiteko: “Aloha from Hawaii”. Hollywoodetik harago Txangoaren hurrengo geltokia da Hanalei Valley, non taro-plantazioak (hawaiiarren jaki tradizionala) Vietnamgo arroz-soroak irudikatzeko erabili ziren “Uncommon Valor” (1983) filmatzeko. Hanalei ibaiak zeharkatzen du harana eta izen bereko badia zabal eta barean itsasoratzen da. Badia landaredia ugariko mendi malkartsuz inguratuta dago eta uharteko ingurune erakargarrienetako (eta aprobetxatuenetako) bat da. Hanalei Pier, txangoaren azken geldialdia, itsasoan barneratzen

den moila txiki bat da, muturren estalpe bat duena. Gaur egun toki aparta da bertako neska-mutikoek uretara itzulipurdika jauzi egin dezaten eta arrantzale batzuek zer afaldu lortu dezaten, baina, 1958an, “South Pacific” filmeko eszena gogoangarrienetako baten kokaleku izan zen. Egurrezko teilape hartan, famatu zuen abestiaren melodia entzuten dela dirudi: [Bali Ha'i ahapeka duzu itsas brisarekin ari: hemen naukazu, uharte berezi zurea, zatoz nigana, zatoz nigana]. Beste behin ere sartu digu ziria Hollywoodek; ez da Bali Ha'i mitikoa deika duguna, egiazko Kauai baizik. Edonola ere, deiadar ozena da eta benetako zinemazalea modu ekidinezinean erakarriko du. Beharbada haizeak eta uhinek eraman dezatela nahiko du, bertako paisaia askotarikoetan, film kutun horien eszenez gain, film bat baino zer edo zer gehiago merezi duten kultura eta historia topatzeko.

HAWAII


INFORMAZIO GEHIAGORAKO: Hawรกii Film Office: www.hawaiifilmoffice.com Hawรกii Movie Tours: /www.robertshawรกii.com www.jordicanal.com

31


Testua: I単igo Elordui Argazkiak: Conny Beyreuther

Riga

BALTIKOKO HIRI KOSMOPOLITA



Daugava ibaiaren alde bietako bulebar berdeengatik eta egurrezko eraikinengatik da Riga munduko hiri ederrenetako bat. Zaharraren eta berriaren arteko kontrastez beteriko hiria da, eta bertako alde zaharra, Erdi Aroko estilokoa, Gizateriaren Ondare izendatu zuten 1997an. Aurten, Ume책rekin batera (Suedia), Europako Kultur Hiriburua da eta, ondorioz, dozenaka ekitaldi kultural antolatu dira, berez erakargarria dena are erakargarriago bihurtuz.


RIGA

etoniako hiriburua da Riga, hala nola Baltikoko eskualde horretako hiririk handiena. Tallinen edo Vilniusen aldean, hiri-sentsazio handiena ematen duena da; 700.000 biztanle dituenez (duela hamar urte 800.000 ziren, baina jaiotza-tasa oso txikia da), baita gau-bizitza eta bizitza kultural handia ere. Ez dira gutxi “Baltikoko Paris” deitzen diotenak. 800 urte baino gehiagoko historia du eta mende horien guztien aztarna hauteman daiteke hiriko arkitekturan. Ekialdeko Itsasoan duen kokapena dela eta, Riga kultura-, industria-, merkataritza- eta finantza-gune garrantzitsua da. Europako legebiltzarkide eta Rigako alkateorde Inese Vaidere kontserbadorearen hitzetan, «modernotasuna eta historia uztartzen dira hirian, hala nola art nouveau estiloa eta arkitektura garaikidea nahiz egungo sortzaileen lanak eta iraganeko maisulanak». Izan ere, Rigako alde zaharra eta bertako arkitektura modernista Unescok gizateriaren ondare izendatuta ditu. Hiri-erdia, Erdi Arokoa, hanseatikoa eta galtzadarrizkoa, art nouveau estiloko xehetasunez beteta dago; bustoak, atariak, ataurreak eta fatxadak, guztiak ere garai berezi batean eginak, XIX. mendearen amaieraren eta XX. mende hasieraren artean, hain juxtu. Rigara bazoazte, ezin duzue utzi ikusi gabe Elizabetes kaleko 10b zenbakidun etxea (Mikhail Einsenstein arkitekto modernistak egina), ezta Alberta kaleko 2, 4, 6 eta 8 zenbakidun fatxadak ere. Zalantzarik gabe, Riga da arte mota honetaz gozatzeko Europako lekurik onena. Rigako alde zaharrean ikusi beharreko eraikinetako bat da Done Petriren eliza barrokoa. Hirutan berreraiki dute bere orratza; lehena, tximista batek jo zuelako; bigarrena, alemaniarren erasoaldi baten ondorioz; eta hirugarrena, altzairuzko erreplika eraikitzea erabaki zenean. 122 metroko altuera du, eta igogailua dauka, goialdetik dauden bistekin gozatu nahi duenarentzat. Elizaren aurreko plazan, Bremengo musikarien monumentua dago. Gainera, kale Nagusiaren iparraldean, Rigako katedrala dago, herrialde baltikoetako bikainena dena. Albert von Buxhoveden alemaniar monjeak agindu zuen eraikitzen hastea, hiriko apezpikua zen garaian, 1211n. Bertan dago munduko laugarren organo handiena. Kanpoaldean estilo gotikoa eta erromanikoa uztartzen dira.

L

Riga erdialdea «art nouveau» estiloko xehetasunez beteta dago. Lerroon gainean, erdiguneko fatxada bat. Ezkerrean, Buru Beltzen Etxea, hiriko gune zaharrenetakoa den udaletxearen plazan. Lerroon azpian, kaleko giroa.

35


Bistan da hiriaren alderdirik erakargarriena Daugava ibaiaren inguruan dagoela. Alde zaharreko galtzadarrizko kaleetan hara-hona zabiltzatela, denda txiki eta jatetxe asko ikusiko dituzue, hala nola kandela koloretsuz argiztatutako tabernak eta kafetegiak. Letoniako hiriburuko hiri-giroa erakargarria egiten zaie bisitariei, eta asko eta asko aurreikusitakoa baino gehiago geratzen dira. Gainera, hiriak gazteentzako ekitaldi-eskaintza zabala du, gehienak Kalnciema eta Miera auzo sortzaileetan egiten direnak. Ezin ahaztuko dugu musika koralak Rigan duen garrantzi erabatekoa. Tradizio handia dago eta historia luzea du; pentsa, aurten, Letoniako hiriburua musika koralaren munduko erdigunea izango da, munduko abesbatza-lehiaketa handienaren egoitza izango denez: Munduko Abesbatza Jokoak. Hiria oinez zeharkatu ondoren, Daugava eta Lielupe ibaietan nabigatzeak beste ikuspegi bat eskainiko digu. Ibilaldiak ibaiak eta ubideak zeharkatzen ditu. Ertzetan, Letoniako arkitektura eta natura ederrak ikusiko

36

dituzue. Gainera, garai batean militar sobietarren instalazioak zeuden Daugavaren deltan kokatutako uhartearen albotik igaroko zarete. Txangoa Jurmalan amaituko duzue, kostalde baltikoko perla deituan. Mugitzen den hiria Riga 1201ean sortu zuen Albert von Buxhoveden apezpiku alemaniarrak, Livonia, egungo Letonia eta Estonia, kristautzeari ekin zionean. Bere kokapen estrategikoa dela eta, Letoniako hiriburua ekialdearen eta mendebaldearen merkataritza-lotunea izan da, eta garrantzi handia izan zuen XIV. eta XV. mendeetan. Suediak konkistatu zuen 1621ean, Poloniar-Suediar Gerran, eta, hala, “Suediako� hiri handi eta garatuena bihurtu zen. Geroago iritsi ziren bi mundu gerrak, gerra hotza, independentzia eta Europar Batasuna. Argi dago, Riga asko aldatu da mende horietan guztietan, harik eta gaur den hiria bihurtu arte. Henning Mankellek “Hundarna i Riga� (Rigako txakurrak) sobietar okupazioaren azken hilabeteetan kokatutako


eleberri apartan gordin, gogor eta hotz gisa deskribatu zuenetik, are Letonia 2004an EBn sartu zenetik ere, asko aldatu da hiria. Onerako aldatu ere, askoren iritzian, baina bada Rigak xarma galdu duela dioenik ere, mendebaldeko hirien tankerakoa izateko asmo horren erruz. Bestalde, hori Europa erdialdeko eta mendebaldeko hiri askotan ari da gertatzen, sobietar blokea erori eta berehala ezkerreko intelektualek iragarri zutenaren antzera. Riga 2014 Rigak hiriburutzaren harira antolatutako ekitaldi nagusiak honako hauek dira: Munduko Abesbatza Jokoak (independentziaren aldeko borrokaren sinboloetako bat izan zen musika, nahiz eta “iraultza kantatua� kontzeptua, batez ere, Estoniari egozten zaion), Anbarraren Ibilbidea, Richard Wagnerren Urteurrena, I. Mundu Gerraren Ehungarren urteurrena, Udako Solstizioa, Europako Zinema-sarien Ekitaldia, literatura, antzerkia, opera, etab. Horietako bi nabarmenduko ditugu:

Batetik, Anbarra denboran zehar erakusketa, abenduaren 31 arte ikusgai egongo dena Historia Naturalaren Museoan. Baltikoa anbar-hobi natural garrantzitsuenetako bat; Europan, antzina, letoniarrak material horren bidez eman ziren ezagutzera. Bestetik, 1914 erakusketa, I. Mundu Gerrari buruzkoa, Eslovakiako, Esloveniako, Estoniako, Finlandiako, Hungariako, Kroaziako, Poloniako, Serbiako eta Txekiar Errepublikako arte-museo nazionalekin elkarlanean prestatu dena. Erakusketa I. Mundu Gerrako gertakari historikoz eta istorio pertsonalez osatuta egongo da. Apirilaren 20ra arte egongo da ikusgai Letoniako Arte-museo Nazionaleko Arsenals Erakusketa Aretoan. Riga 2014ren egitarauari buruzko informazio gehiagorako: http://office.riga2014.org/en/2013/08/01/medijiem-2/

Ezkerrean, Arte Ederretako bi ikasle, hirigunean margotzen. Erdian, hiriko ohiko eszena bat. Lerroon azpian, jendearen joanetorria, Rigako geltoki nagusian.

RIGA

37



EZEZAGUNERA BIDAIA Testua eta Argazkiak: Alfons RodrĂ­guez

Ipar Korea


IPAR KOREA

Planetan den herrialderik itxiena munduari irekitzen hasi da azken hamarkadan. Bere mugen bestaldean, naturgune ederrak eta jende apal nahiz adeitsua topatuko dituzue. Garai bateko Koryo inperioari zegozkion lurretan kokatua, muturreko ideologiako herrialdea baino gehiago da, ezagutzea merezi duen mila urtetik gorako kultura duenez. Askok amesten duten bidaia da, baina gutxik gauzatzen dute.

errialde txiki hau, 25 milioi biztanlekoa, komunismo absolutistaren azken gotorlekua da munduan. Boterea edukitzeko eta eskualdatzeko modua Asia Hegoekialdeko erregimenen historian bakana da. 1994an, historia garaikidean lehendabizikoz, izaera marxista-leninistako erregimen totalitario baten buruzagitza herentziaz eskualdatu zen; alegia, aitak semeari utzita. 1948an Estatua sortu zuen Kim Il Sungek bere seme Kim Jong Il.ari eman zion agintea. Lehenari, “Betiereko Presidentea” deitzen diote, eta bigarrena, “Agintaria deitua”, 2011n hil zen, Estatuaren aginpidea egungo lider Kim Jong Unen eskuetan utziz. Ekialdeko inperio handien igarobide izan den eta ia beti inbasioak nahiz gatazkak jasan dituen herrialde txiki horren azken hirurogei urteetako historia Koreako Herri Errepublika Demokratikoa deituaren zerizana azaltzeko lagungarria da. Yaltako Konferentzian, Bigarren Mundu Gerra azkenetan zela, Sobietar Batasunak okupazio japoniarrak dardararazitako Ko-

H


reako iparraldea inbaditu zuen. Sobietarrek 38. paralelotik iparreragoko lurrak eskuratu zituzten. Sobietarren etsai nagusi Estatu Batuen berehalako erantzuna ekarri zuen horrek, penintsulako hegoaldea hartu baitzuten. Koreako Gerra (1950-1953) piztu eta iparraldea erraz nagusitu zitzaion hegoaldeari. Hori horrela, Nazio Batuek laguntza militarra bidali zuten, eta, hilabete eskasean, iparraldekoak 38. paralelotik atzera bidaltzea lortu zuten. Txinako agintari Mao Zedongek 180.000 boluntario bidali zituen iparraldea laguntzearren eta gatazka are gehiago gaiztotu zen; bi milioi pertsona hil ziren. Munduko erregimen komunista gehienak 1990eko hamarkadan Berlingo harresia eraistearekin eta Sobietar Batasuna desegitearekin batera erori eta gero, Afrikako eta Asiako herrialde sateliteak bata bestearen atzetik erori ziren. Ipar Korea zen herrialde satelite horietako bat. Hain juxtu, garai hartan, Kim Il Sungek, indarrak ahituta, boterea semeari eskualdatzeko pro-

zesuari ekin zion. Munduko egoerak mesfidantza eragin zuen Alderdi Komunistarengan eta herrialdeko mugak ixteari ekin zion. Prozesu hori, ordea, aldatzen hasi berria da. Piongiang, hiri antzeztua Hiribururako sarbidea asfalto oneko errepide lasaia da, herrialdeko gainerakoen antzera. Egunsentian, jasotzen ez duen lainoak estalita ageri da hiria, berez lasaia den giroari are itxura lasaiagoa emanez. Iratzargailu gisakoak diren sobietar estiloko sirenek urratzen dute baretasun hura guztia, kaleetan eta hiribideetan barrena hedatzen direnez egunsentiro. Kalera irteten dira langileak, eskola-haurrak eta militarrak, betiere, formazioan balihoaz bezala, gaur isilik, bihar lelo triunfalistak esaka. Luzeak dira hiribideak, apaingarri gutxiko eraikinak alboetan dituztela. Garbitasun eta ordena da oro. Horrek guztiak zinemako dekoratu erraldoi baten erdian dagoen irudipena eragiten dio bidaiariari.

Behean, ezkerrean, Panmumjimeko muga-lerroa. Segurtasun-gunea eta eraikin neutralak urdinez ageri dira, eta eraikin nagusia Hego Korearen parte da. Lerroon azpian, Pohyoneko tenplu budista, Myohyangen.

41


IPAR KOREA Eta iparkorearren jendaurreko jokabidea surrealista iruditzen bazaio, ez zaizkio errealistago irudituko bisitatuko dituen lekuak. Zirku bat eta Estatuko eskola bat dira bisitariari erakutsiko zaizkionak iraultza kulturalaren arrakastaren ikur gisa. Piongiangeko Estatuko zirkua herri-armadarena da, herritarren denborapasa nagusia izateaz gain: saio bakoitzean 3.500 lagun biltzen dira eta akrobatak ospetsuak dira oso nazioartean. Beste garai bateko ikuskizuna da zinez: musika, haur eta helduen txaloak, antzezlekua, den-dena. Alderdi horiek guztiek ametsezko eremu batera daramate mendebaldar bisitaria. Herrialdeak garapen-arazo nabarmenak dituen arren, hiriburuan duintasuna eta handitasuna ageri dira nonahi. Mundurako erakusleihoa da hiria, herrialdearen garapena, ordena eta ongizatea ikusgai daudena, hain zuzen ere. Loria militarrei, iraultzari, liderrari edota alderdiari eskainitako monumentu arranditsuz apainduta daude plazak eta hiribideak. Metroa, bi linea eta luxu handiko 17 geltoki dituena, Moskukoaren berdin-berdina da eta geltokiek iraultzako kontzeptuei loturiko izenak dituzte.

Monumentuen artean, duen sinbolismoagatik, Jutxe Ideiaren dorrea nabarmendu behar da. Obelisko ikusgarri horrek 170 metro ditu eta Lider Handi Kim Il Sung kamaradaren 70. urtebetetzea ospatzeko eraiki zen. Buruzagiak iparkorrearen bizitza gidatzeko ezarritako ideologiaren sinboloa da. Dorrearen punturik garaienean sugar itxurako argi-zuzi elektriko bat du, hiriburuko zerua argitzen duena. Jutxe Ideiak iparkorearren egutegia ere aldatu du, Kim Il Sung liderraren jaioturtetik hona zenbatzen baitituzte urteak; alegia, Jutxe 103 hastear dira (apirilaren 15ean). Hiriburuko plaza erraldoiak eta monumentuak bisitatzea da hirian barrena ibiltzearen atsegingarri nagusietako bat. Horietako bat da Mansudae Monumentu Handia. Hiri erdian bertan kokatua, Kim Il Sungen brontzezko estatua bat da eta ia 25 metroko garaiera du. Bertaratu, eta herrialdeko txoko guztietatik etorritako iparkorearrak ikusiko dituzue, “Betiereko Presidentea�ri lore-eskaintzak eginez. Merezi du, halaber, Alderdiaren Sorreraren Monumentua bisitatzeak. Hiru esku erraldoi ikusiko dituzue, batek igitaia, besteak mailua eta hirugarrenak idazluma hartuta.


Lerroon gainean, sinbologia eta mezu triunfalistak dituzten kartelak, Piongiang hiriko tren-geltoki nagusian. Behean, Ryongbuk hiriko Ekainak 9 eskolako ikasleak, klasean. Alboan, zerbitzari bat, eskuetan jaki ugariz osatzen den ÂŤpansanggiÂť plater tipikoa duela. Ezkerrean, kaleko ospakizun bat, Piongiang hirian.


Txikia sentituko da bisitaria hormigoizko eta burdinazko iruditzarraren alboan. Bisitariei atentzioa ematen dien gauzetan ohikoenetako bat da zirkulazio-agente emakumezkoen lan egiteko modua da; uniforme dotorea soinean, erroboten tankerako mugimenduz bideratzen dute zirkulazioa. Hezur-haragizko automatak dira, benaz. Gainerakoan, hara eta hona dabil jendea, taldeka eta isilik, 1940koa edo 1950ekoa dirudien estilora jantzita. Autobus geltokietan, ordena perfektuan ilaran jarrita, dozenaka lagun ikusiko dituzue zain. Agian, korearren idiosinkrasiari zor zaio aurreko hori; kultura-tradizio historikoa da agintariari obeditzea, ordenari eustea eta lotsa gordetzea. Haurtzarotik sustatzen diren balioak dira horiek, bai eskoletan, bai gizarte-maila guztietan. Mendi sakratua eta 38. paraleloa Inor gutxik daki Ipar Koreako azaleraren % 80 baino gehiago mendi-eremua eta basoa dela. Datu horrek argi uzten du korear kulturak naturari ematen dion garrantzia. Bisitarientzat baimendutako lekuen barruan dago Myohyang mendi sakratua. Parke Nazionala da eta seinaleztatutako bidezidor asko ditu, eta gizakiak landutako baso-ustiategiz inguratuta dago, begirada galtzen denerainoko luze-zabalak direnak. Natura bezatu dute, naturak basa izateari utzi gabe.

Ipar Koreako lan-sistema egituratzen duten nekazari-kooperatiba ugari daude herrialdean; lerroon gaineko Haejuko baserri kooperatiboa adibidez, Wonsan hiriaren kanpoaldean. Eskuinean, Piongiang, egunsentian, lainoak estalita; Jutxe dorrea eta Taedong ibaia ikus litezke.

44

Bertan dago Adiskidetasunaren Nazioarteko Erakusketa. Ehun milatik gora opari ditu, herrialdeko liderrek mundu osoko agintarien eta pertsona ospetsuen eskutik jaso dituztenak. Handik gertu dago Sangwon harana, eta haranean, Pohyon tenplu budista. 1042 urtean eraiki zuten eta garairik onenean 24 eraikin eta pagoda izan zituen. Budismoaren otoitz-leku eta ikastegi garrantzitsua da. Hiriburutik 160 kilometrora dago Kaesong, antzinako Koryo inperioaren hiriburua izan zena eta sustrai bitxi baten bizilekua dena: koryo insam da sustraia. Ezagunagoa egingo zaizue ginseng esanda. Hirigunetik kilometro gutxira, 1953ra arte munduan inork ezagutzen ez zuen herrixka bat dago. Egia esan, egun ere inor gutxi oroitzen da herrixkarekin, baina, egiaz, munduko gune beroenetako bat da, tenperatura politikoari eta militarrari dagokienez. Panmujonez ari gara, 38. paraleloa deituaz; bertan, gorrien ideologia iraultzaileak parez-pare du bere pentsamolde antagonikoena den kapitalismoa. Muga Lerro Militarretik bi kilometro eskasera egingo diote harrera bi soldaduk bisitariari. Inguru hura erakutsiko diote eta bertan gertatutakoaren gaineko azalpenak emango dizkiote. Zurezko barrakoi xume horietan sinatu zuten oraindik ere indarrean den su-eten hitzarmena AEBtako, Ipar Koreako eta Hego Koreako ordezkariek. Hau ere esperientzia interesgarria bezain surrealista da izan. Etorkizuna argitzen duen eguzkia Herrialdeko lan-sistema egituratzen duten nekazarikooperatibaren bat bisitatzeak ere merezi du. Esaterako, Haejuko baserri kooperatiboa. Wonsan hiriaren kanpoaldean dago, Koreako Ekialdeko itsasotik gertu. Ezin konta ahala arroz-soro ikusiko dituzue, idiz bultzatutako goldeekin landuak. Sarreran, zuzendariak eta gidari ofizialek egingo dizuete ongietorria. Aurrena, bisitaldi baten omenezko plaka ikusiko duzue; izan ere, han egon zen «Liderretan handiena, gauza ororen egile eta ezagutzailea»: Kim Il Sung, noski. Gehiago ere esaten du plakak; iraultzaren helburuak lortzeko herriak zenbateko garrantzia duen, eta, jakina, langilea beti eta esklusiboki alderdiaren alde lan egitera bultzatzen da. Hezong Yungek, bost urteko neska bera, egin digu harrera kooperatibako etxebizitza xumeetako batean sartu garenean. Amonarekin eta amarekin bizi da. Fruta eta pattar fuerte bat eskaini digute, txikiak, ama akordeoia jotzen ari dela, kantatzen duen bitartean dastatzeko. Abestiaren leloak honelako zer edo zer dio: «ni naiz neure etxea argitzen duen eguzkia».

IPAR KOREA




MUGAREN MUGA

Dursey uhartea Testua: Iokin Aranbilet


DURSEY UHARTEA

Beara penintsularen hegomendebaldeko muga-mugan, Irlandako Cork konderriko kostatik itsasora ateratzen den lurrezko mingainean, Dursey uharte txikia dago. Lasaia eta ederra da, eta kasualitatez sortu dela dirudi. Korronte indartsuen eta arroka ugarien itsasarteak bereizten du kontinentetik. Udan jendez betetzen da, baina urtearen gainerakoan dozena erdi bat biztanle besterik ez ditu.

Abenturazaleenak bitan pentsatu gabe igoko dira Durseyko teleferikora, baina, lehen begiratuan, zirrara eragiten du. Irlandako teleferiko hau itsaso gainetik doan Europako bakarra da, nahiz eta bidaiak hamar minutu besterik iraun ez. Eskuineko irudian, bertatik ikusten den paisaia. Lerroon gainean, portuaren irudi bat.

48

rdiek teleferikoz bidaiatzen dute Dursey uhartera. Eta ez hori bakarrik, gainera, lehentasuna dute beste edozer bizidunen aurrean, baita gizaki esaten diegun oinbikoen aurrean ere. «Hori da aurpegia hori! Zer dute, urrezko ilea, ala?» pentsatuko du antropozentriko suminduren batek; «Horrelako zerbait Irlandan baino ezin da gertatu; han erdi zoratuta daude» pentsatuko du zinema kostunbrista gaelikoaren zale eta topikotik gertu dauden idiosinkrasien kontsumitzaile damugaberen batek. Baina kontua da hala dela, ardiek aldeko tratua dutela, bai eta txakurrak ere, jakina, baina errazagoa da azken horri barkatzea, azken finean, lanera baitoa. Orain dela gutxi arte, behiek ere erabiltzen zuten, baina orain jada ez; pisu kontua, nonbait. Nolanahi ere, zu zoazen egunean artaldea oso handia bada, baliteke luze itxaron behar izatea, dozena bat baino gehiago ez baitira sartzen, estu-estu sartu ere. Aipatu beharra dago asmamen mekaniko hori ontzitxo txiki beterano itxi bat dela, hemen eta han erdoildutakoa, eta itxura ahula duten metalezko dorretxoen artean ibiltzen dela. Zertxobait nahasgarriak diren kable batzuetatik zintzilik doa, brisak nahi eran kulunkatuz –zortea badago, eta brisa bakarrik bada–, eta modu ez oso sinesgarrian joan eta etortzen da beheko olatuen aparraren gainean. Goitik behera, hogeita hamar metro. Paisaia ikusgarria da, bai horixe: istriborrean, Filipe II.a Espainiakoari hainbeste buruko min eman zizkion itsasoa, eta, ababorrean, uretan iltzatutako lurrezko ezten zorrotz bat, Crow Head izen ez oso lasaigarria duena, hau da, Belearen lurmuturra. Arima abenturazaleek bitan pentsatu gabe hartuko dute, zalantzarik gabe, baina zuhurrenek bitan edo gehiagotan pentsatuko dute, Irlandako teleferiko bakarra bada ere, itsaso gainetik doan Europako bakarra bada ere eta bidaiak 10 minutu baino irauten ez baditu ere. Ardiek, jakina, ez dute beste erremediorik, aurretik galdetu gabe sartzen baitituzte, baina seguru asko bati baino gehiagori ez zitzaion gustatu bertan sartzea. Nolanahi ere, uhartean paseoan ibili nahi baduzu bi aukera dituzu: edo traste hori hartzen duzu, edo hor gelditzen zara, izan zitekeenari so, eta, egia esan, behin hara joanda, behin Beara penintsulako zokorik urrunenean egonda, bekatua litzateke. Dursey planetaren mugaren mugan dagoen toki horietako bat da, finis terrae, iparraldeko edo hegoaldeko gehiegizko latitudeetan kokatuta dagoenez, beti itsasoaren ondoan eta uharterako jitearekin. Anil sakonez inguratuta dago, labar handiak sortzen dituzten zauri dramatikoko kostalde urratuz mugatuta, azkar baino azkarrago belzten diren hodeiak dituzten zeru zeiharrez estalita, eta arpa etsi baten soka tenkatuak gazitzen dituen haize zakarrak astinduta. Ekaitzaren ondotik datorren lasaitasuna gozamenez dastatzen da, berde bizien, eguzki distiratsuen, urdin argien, lapis lazuli zeharrargien eta akuamarinen mokadu txikika.

A



DATU PRAKTIKOAK Kanpa daiteke, baina den-dena eraman behar da, ez baitago ez dendarik, ez pubik, ez ezer; ez dago ezer uharte horretan. • Teleferikoaren ordutegia, udan: 9:00etatik 20:00etara. • www.bearatourism.com /bwdursey.html

50

Dursey uhartea Cork konderrian dago, Kenmare eta Bantry badien eta Caha mendien artean, gizon lasaiaren, Becketten, Ryanen alabaren eta Oscar Wilden jaioterri berdexkaren hego-mendebaldeko muturrean. Ematen du kasualitatez sortu zela, ezustean askatu zela ama lurretik. Kanal estu batek bereizten du lur horretatik, eta bertako arrokek, mareen artean agertzen eta desagertzen direla, itsaslamina mendekari batek ezkutatutako zepo baten hortzak dirudite. Ez dugu bere sorrerari buruzko azalpen geologikorik eskura, baina, ziur asko, zerikusirik izango zuen itsasoaren indarra eta armarik gabe aurre egingo ez geniekeen fenomeno atmosferikoak batzeak. Baina, antza orain arte irudikatu dugun ikono dramatikoa gorabehera, egiaz, Dursey inguru lasaia da. Lasaitasun bukolikoa du bereizgarri. Sei kilometro eta erdi ditu luzeran eta bat eta erdi zabaleran, eta uharte irregularra da, muinoz eta itsaslabarren betetakoa. Belarrezko tapiz batek estaltzen du, animalien bazkalekua dena, eta ez du zuhaitzik. Dozena erdiko populazio egonkorra du, Ballynacallagh eta Kilmichael bi herrixketakoren batean bizi dena. Horiek plazer toponimiko hutsagatik dute izena, moduren batera deitu behar diegulako, nolabaiteko entitatea lortuko badute. Hori bai, toki hobezina da paseatzeko, Robinson garen sentsazio atseginaz gozatzeko eta itsas hegaztiak nonahi ikusteko, bai eta, zorterik badugu, baleak eta izurdeak ere.

Beara Way, penintsula guztia inguratzen duen ibilbide luze modukoa bat, uhartetik igarotzen da, eta aukera ematen du perimetro osoa oinez egiteko, hamabi bat kilometrotan barrena. Bidean ez zaigu iraganeko aztarnarik faltako. Batzuk aro neolitikoetatik datoz, beste batzuk berriagoak dira, esate baterako hilerriko elizaren hondakinak eta seinaleen dorrea. Azken hori orain dela bi mende eraiki zuten uhartearen mendebaldean, inbaditzaileak egon zitezkeela ohartarazteko. Eta, harago, hego-mendebaldetik ipar-mendebaldera, haitzen hirukoa: The Calf (txahala), The Cow, (behia) eta The Bull, (zezena). 1881ean, ekaitz batek The Calf haitzaren gainean zegoen itsasargia suntsitu zuen. Hurrengo urtean, Viktoria erreginak The Bull eskuratu zuen, itsasargi berria eraikitzeko. Dursey Headeko itsaslabarren gainean beste bat eraiki zuten behin-behinean, eta oraindik ere ikus daiteke hondakinen bat. The Bull ez zuten gogoak emanda aukeratu. Bertikala denez eta 80 metro dituenez altueran, itsasargiak gotorleku bat dirudi, hain zuzen ere, itsasoaren oldarrak urratu ezin duen gotorleku bat. Gaur egun, argia pizten jarraitzen du, lanperna-musu, antxeta, fulmar, pottorro, petrel eta martin arrunten itzalak proiektatzen dituena.

DURSEY UHARTEA


bidelaguna 68

proposamen tematikoa: Europako hamar herri bitxi horizontetik haratago Dian Fossey munduko sutegiak Cajun gastronomia gogoan hartu Zoo Palast Berlinen; Harrizko basoa Shilin Yi konderrian (Txina)

hitzorduak, liburuak, laburrak


proposamen tematikoa EUROPAKO HAMAR HERRI BITXI (I) Krater baten erdian dagoen udalerria, etxe orratzez gainezka dagoen Erdi Aroko herrixka, laku baten ertzean dagoen herria, ipuin batetik ateratakoa dirudien txokoa, amildegi baten ertzekoa, sumendi baten ondokoa, burbuila klimatiko baten dagoena‌ Historia eta paisaia aberatsekoak ez ezik, berezitasun deigarriak dituzten herri ugari aurki ditzakegu Europan barrena, nahiz eta horietako asko beste udalerri ezagunagoen itzalean geratzen diren sarri. Hona hemen txoko berezi horietako batzuk. NÜrdlingen (Alemania) Krater baten barruan dagoen herria NÜrdlingen izeneko herria Bavarian dago, Alemanian, eta 20.000 biztanle inguru ditu. Bere estilo arkitektonikoa dela eta, ipuin batetik ateratako herria dirudi, eta Ibilbide Erromantikoaren barruan dago. Baina fantasiazkoa dirudien udalerri honen berezitasun handiena hauxe da: orain dela hamabost milioi urte erori zen meteorito batek sortutako krater baten erdian dagoela. Kraterrak 25 kilometroko diametroa duenez, herrian gaudenean kraterraren barnean gaude, nahiz eta lehen begiratuan ohartu ez. San Gimignano (Italia) Erdi Aroko Manhattan

dagoen uharte hau Europan sistema feudalari eutsi zion azken herria da, 2008ra arte sistema horren arabera funtzionatu baitzuen. Bere historia sozial eta politikoaz harago, aparteko bitxikeria da herri hau: 507 pertsona bizi dira uharteak dituen 5 kilometro karratuetan, eta Europa osoko eremu lasaienetakoa eta kutsadura gutxien duenetako bat da.

Biztanleko dorre-dentsitate handiena duen Erdi Aroko herria da San Gimignano, Italiako Toskana eskualdeko muino batean dagoen udalerria. Bertako dorreak herriko familien arteko norgehiagokaren seinale dira; boterea eta nagusitasuna adierazteko ikur, alegia. Herria muino baten gainean dagoenez, bertatik bikain ikusten da zerumuga. Ingurune eder honek turista asko erakartzen ditu.

Reine (Norvegia) Burbuila klimatiko batean bizi den herria Norvegiako Lofoten uhartediaren parte da Reine herria. Ingurune natural ezin ederragoan dago arrantzale-herrixka hau, Reinebringen mendiaren oinetan. Horrez gain, eta munduaren amaieran badago ere, klima berezia du leku honek. Bere kokapen geografikoa kontuan izanda, munduko anomalia handienetako bat bizi du guneak, tenperaturei dagokienez bederen; izan ere, bere muturreko kokapenari desafio eginez, eremua ez da inoiz izozten.

Sark (Mantxako Kanala) Sistema feudalari eutsi zion Europako azken herria Sark ez da herri bat zehazki, nekazaritzako lursailez osaturiko eremu berezi bat baizik. Baita esperimentu sozial bat ere. Mantxako Kanalean

Bled (Eslovenia) Herrixka bat mendiko paradisuan Juliotar Alpeetan eta izen bereko lakuaren ertzean dago Bled herria, Eslovenia ipar-ekialdean, Austriatik gertu. Laku glaziarrak, basoak, ametsetako uharteak, gazteluak eta


elizak osatzen duten ikuspegiaren xarma benetan zaila da gainditzen; hori dela eta, mendialdean kokaturiko munduko txoko ederrenetako bat da. Herriak 5.000 biztanle inguru ditu, eta bere laku glaziarragatik da ezaguna, batik bat. Turista ugari izaten da inguruotan, bai udan, bai neguan. Villa Bourtange (Herbehereak) Izar formadun herria Munduan horrelako asko diren arren, agian honako hau da izar formaz gotorturiko herrixka guztietan dotoreena. Erdi Aroko Europan, maiz erabili zuten halako diseinua herriak egituratzeko, defentsarako baliagarria baitzen. Villa Bourtange du izena herriak, eta Westerwolde eskualdean dago, Herbeheretako Groningen probintzian. Harresiak Laurogei Urteko Gerran eraiki zituzten (1568-1648), Gilen I.ak Alemania eta Groningen lotzen zituen bidearen gaineko kontrola izan nahi baitzuen. Clovelly (Ingalaterra) Denboran izozturiko arrantzaleherria “Devoneko altxor ezkutua” izendatzen dute sarritan Clovelly; izan ere, 400 biztanle inguruko arrantzale-herria bere horretan mantendu da urte luzez. Kale bakarra du herriak, harriztatua eta koloretako etxetxoz josia, eta

itsasoarekin bat egiten du, kilometro bateko distantziara. Aldapa ikaragarria duen kalea izaki, sarritan, etxe bateko atariko atea bizilagunaren teilatuaren altuera berberean kokatzen da. Kalearen behealderantz zuzentzean, mugimendu handia duen porturantz iritsiko gara. Autorik ez da bertan, ibilgailuek debekatuta baitaukate sarbidea. Oinetako erosoak eramatea komeni da, herrian barrena ibiltzeko. Jakin beharrekoa da, bestalde, herria erakargarri turistiko moduan administratuta dagoela, eta turista ugari izaten dituela beti. Castellfollit de la Roca (Katalunia) Amildegiaren ertzeko herria Gironako probintzian, Katalunian, naturalki harresituriko basaltozko amildegi baten ertzean kokaturiko herri bat dago. Herri horretako espazioaren urritasuna ikaragarria da; etxe guztiak amildegira begira daude, eta Kataluniako herri txiki eta mugatuena da Castellfollit de la Roca. Mila biztanle inguru eta kilometro karratu bat baino gutxiago ditu herriak. Basaltozko horman eskegita eta amildegiaren ertzean dauden etxeak Kataluniako argazki eta margolan ezagunenetakoak bilakatu dira. Horrez gain, bertako bi errekek inguratzen dituzten haranak begiratzeko behatoki natural paregabea ere bada herria.

Saint-Cirq-Lapopie (E. frantsesa) Ipuinetakoa dirudien herria Estatu frantziarreko herri berezi eta dotoreenetakoa da honako hau. Cahors herriaren irteeran, Lot haraneko labarrek markaturiko bideari jarraituz iritsiko gara Saint-Cirq-Lapopie herrira. Erdi Aroaz geroztik bere horretan mantendu den herri hau ibaitik 100 metroko garaieran dago, harriari besarkaturik. Ibaiaren gainean altxatzen dira herri hau inguratzen duten labarrak, benetan era ikusgarrian. Inguruan ur-jauziak, harriztaturiko kaletxoak, fatxada gotikoak eta harresituriko ateak aurkituko ditugu. André Breton poeta izan zen Saint-Cirq-Lapopie ezagutzera eman zuena. Bizileku izateko aukeratu zuen herriaren inguruan, hauxe esan zuen Bretonek: «Utzi egin diot beste leku batean egon nahi izateari». Corippo (Suitza) Biztanle gutxien dituen Suitzako herria Maketa polit bat dirudien herri honetan, sabai beltzeko eta harriztaturiko hormak dituzten etxetxoak dira nagusi, kale aldapatsutan barrena. Baina deigarriena zera da: hamabi biztanle soilik bizi direla bertan; hain zuzen ere, biztanle gutxien dituen Suitzako herria da. Verzasca haranean dago Corippo, Italiako mugatik oso gertu.


HITZORDUAK

Alex Katz eta Amos Gitai, Parisen

GALES Dylan Thomasen mendeurrena Urte osoan zehar Urriaren 27an, Dylan Thomas poeta galesak ehun urte beteko zituzkeen, 39 urte besterik ez zituenean heriotzak bat-batean harrapatu izan ez balu. Alkohola edateko zuen zaletasunak eta heriotza goiztiarrak poeta mito bilakatzen lagundu dute, baina ezin liteke uka haren poesiaren kalitatea; horrexegatik, Galesen urte osoan zehar izango dute gogoan Dylan Thomas. Oraingoz, apirileko asteburu guztietan, Gales hegoaldeko Laugharne kostaldeko herrian, “The Dylan Weekends” ekimena antolatu dute. Bertan, poesia-irakurketak egingo dituzte, eta artista gonbidatu ugari izango dira; tartean, Patti Smith. http://dylanthomas100.org

STRATFORD-UPON-AVON (INGALATERRA) 450 urte Shakespeare gabe Apirilaren 26 eta 27an Antzerkizaleek galdu ezinezko hitzordua dute aurten Stratford-upon-Avon hirian, Birmingham hegoaldean, Shakespeare jaio zela 450 urte betetzen baitira aurten. Urteurren hori ospatzeko, jaialdiak eta kale-ekimenak izango dira apirileko bi egun horietan hiriko alde zaharrean. Horrela, “Hamlet” obraren egilearekin erlazionaturiko hainbat eraikin ezagutuko dituzte bisitariek, bai hirian bertan, baita hirigunetik kanpo ere. Gainera, Royal Shakespeare Company antzokian antzerki-emanaldiak ikusteko aukera izango da egun horietan. www.shakespearesbirthday.org.uk

lex Katz pop artearen aitzindari eta margolari iparramerikarrak eta Amos Gitai zinemagile israeldarrak bat egin dute Pantin hiriko Thaddaeus Ropac galerian, Parisen ipar-ekialdean. Ehun obra inguru bildu dituzte Katzi eskainitako erakusketarako, eta Gitaik diziplina anitzeko hainbat lan ekarri ditu berera. Bi artista horien lana, azkenaldian, Europa osoan zehar izaten ari da ikusgai eta aztergai. Adibidez, Vienako Albertina Museoan, “Alex Katz. Drawings, cardboards, paintings from the Albertina Collection” erakusketa inauguratuko dute maiatzaren amaieran. Horrez gain, Londresko Tate Modern Museoak ere areto bat eskainiko dio New Yorkeko artistari, apiriletik aurrera, 2015eko martxora arte. Bestalde, Parisko Frantziar Zinematekan, Gitairen inguruko erakusketa bat dago uneotan ikusgai, uztailaren 6ra arte, eta beste bat Madrilgo Reina Sofia Museoan, maiatzaren 19ra arte. “Alex Katz. 45 years of portraits 1969-2014” izenburupean, artistaren hainbat lan ipini dituzte erakusketan; horietako asko, obra historikoak. Hantxe dira, besteak beste, bere lagun eta senitartekoak irudikatu zituen margolanak, bai eta paisaiak ere. Katzek zineman, publizitatean eta bere herriko artean bilatu izan du inspirazioa, baina baita margolari europarrengan ere; Ingres eta Matisse artistengan, batik bat. Uztailaren 12ra arte izango da ikusgai erakusketa. Esan bezala, Katzi eskainitako erakusketak bat egin du Amos Gitai zinemagile israeldarrari eskainitakoarekin. “Army Day Horizontal. Army Day Vertical” izenburupean, Gitairen argitaratu gabeko argazkiak eta super 8 formatuan egindako bi film ikus daitezke (“Before & After” eta “Black and White”). Erakusketan, argi geratzen da Gitairen artea ez dela zinemara mugatzen, eta hainbat diziplinatan maisuki jarduteko gai dela artista; arkitekturan, argazkilaritzan eta antzerkian, besteak beste. Erakusketa maiatzaren 10era arte izango da ikusgai. http://ropac.net/contact/paris-pantin

A


erakusketak

TRENTO (ITALIA) Mendi Zinemaren Nazioarteko Jaialdia Apirilaren 24tik maiatzaren 7ra Mendiari loturiko gaietan espezializaturikoa da Trentoko Zinema Jaialdia. Aurtengoa 62. edizioa izango du, eta Mexiko izango da herrialde gonbidatu berezia. Jaialdiari irekiera emateko, 1924ko “The epic of Everest” dokumentala proiektatuko dute; bertan, George Mallory eta Andrew Irvine mendizaleek Everest mendira eginiko espedizioa kontatzen da. Filmez gain, erakusketak, argitaletxeek antolaturiko feriak, mahai-inguruak eta mendiari loturiko beste hainbat ekimen izango dira egunotan Trenton. http://www.trentofestival.it/

BIKINGOEK BRITISH MUSEUM-A HARTU DUTE ikingoen bizitzan oinarritzen den erakusketa zinez deigarria antolatu du British Museum-ek. Londresko museoko Sainsbury galeria berrian, “Bikingoak: bizitza eta kondairak” izenburua daraman erakusketa dago ikusgai, eta beronen antolaketan Danimarkako Museo

B

CARTIER-BRESSONI ESKAINITAKO ATZERABEGIRAKOA arisko Pompidou Zentroak atzerabegirako erakusketa antolatu du Henri Cartier-Bresson argazkilariaren inguruan; haren heriotzaren ondorengo lehena, hain zuzen. Aurrekaririk gabeko bilduma honetan, errepaso kronologikoa egiten zaio argazkilariaren ibilbideari. Guztira, 500 irudi, argazki, marrazki, koadro, dokumentu eta pelikulaz osatzen da erakusketa. Argazkiak kronologikoki antolatzearen arrazoia artistaren garapena ikusaraztea dela adierazi du erakusketaren komisario Clément Chéroux-ek. Haren esanetan, erakusketaren helburua CartierBresson bat baino gehiago daudela azaltzea da, «artista bera eta bere lan egiteko modua ez baitziren berdinak bere etapa surrealistan, komunistan, budistan edota fotokazetari gisa jardun zuenean». Ekainaren 9ra arte. http://www.centrepompidou.fr/

P

BRUSELA (BELGIKA) Floralia Apirilaren 4tik maiatzaren 8ra Bruselako zalaparta eta iskanbilatik urrun, hiriaren kanpoaldean dagoen Grand-Bigard jauregian udaberriaren etorrera ospatzeko egiten den jaialdia da Floralia. Udaberriarekin batera, loratzen hasten dira XVII. mendean eraikitako jauregiaren inguruko loreak. Benetan ikusgarria izaten da guztira milioi eta erdi lorek baino gehiagok osatzen duten paisaia koloretsua. Loreak erabateko askatasunez hazten diren gune bat baino ez dago; gainerako eremu osoan, loreak koloreen arabera antolaturik daude, estrategikoki, kontrastez beteriko paisaia eratuz. http://www.floralia-brussels.be/en/floralia

Nazionalak eta Berlingo Staatliche Museen-ek ere hartu dute parte. Azken 30 urteotan bikingoen bizitza oinarri hartuta antolatu den lehen erakusketa da honako hau. Batik bat IX. eta XI. mendeetan zentratzen da bilduma, horixe izan baitzen bikingoen aro aipagarriena. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, erakusketaren helburua bikingoak testuinguru global batean aurkeztea da. Bildumako pieza nagusia Danimarkako Roskilde fiordoan ainguraturiko gerraontzi bat da, xehetasun oro zainduz berreraikia. 2007an Yorkshiren, Ingalaterra hegoaldean, aurkituriko altxor bat ere ikusgai da; txanpon eta eraztunak biltzen ditu, eta aurrenekoz jarri da publikoaren aurrean. Ekainaren 22ra arte bisita daiteke erakusketa. www.britishmuseum.org/

PAPARAZZIAK, MUSEOAN xutxu-mutxuen aldizkarietatik atera, eta Frantziar Estatuaren ipar-ekialdeko Metz hiriko Pompidou Museora jauzi egin dute paparazzien argazkiek. Erakusketaren helburua argazkigintza mota horren inguruan hausnartzea eta fenomenoaren dimentsio guztiak aztertzea da; hots, historikoa, soziala, etikoa eta estetikoa. Orotara 600 argazki inguru bildu dira erakusketarako, eta, horien artean, argazkietako protagonista diren pertsona ezagunen oniritzirik gabe eginikoak ere badaude. Horrez gain, pop art britainiarraren ikur den Richard Hamilton artistaren sorkuntzek ere badute tarterik. Nabarmentzekoa da Paul McCarthy iparramerikarraren ekarpena ere, zeinak lapurturiko argazkien estetikan zentratu duen bere lana. Ekainaren 9ra arte izango da ikusgai. www.centrepompidou-metz.fr/

T

55


Horizontetik haratago Juanma Costoya

DIAN FOSSEY PASIOA ETA HERIOTZA GORILEN ARTEAN ian Fossey kontserbazionistak 53 urte zituen Ruandako Karisoke aterpetxean hil zutenean. Karisimbi eta Visote mendien artean kokaturiko gune horretan, Uganda eta Zaire arteko mugatik gertu (gaur egun Kongo dena), zoologo iparamerikarrak Afrika Erdialdeko gorilen habitat naturala aztertzeko ikerketa-zentroa sortu zuen. Ruandako gobernuak zenbait egun lehenago desagerturiko AEBetako ikasle bati bota zion hilketaren errua; antza, haren eta Fosseyren arteko laneko harremanak tirabiratsuak ziren. Baina mundu guztiak zekien naturalistak ezkutuko ehiztariekin eta Ruandako gobernuarekin berarekin zeukan borroka latzaren berri. Sarritan esana zuen emakumeak gobernu hura erabat ustela zela, eta begibistakoa zen hilketaren atzean zegoela.

D

Dian Fossey kontserbazionista estatubatuarraren bizitza “The Year of the Gorilla” liburuaren bitartez Afrika aurkitu zuenean onbideratu zen.

Afrika Dian Fossey San Franciscon jaio zen, 1932an. Zorigaiztoko haurtzaroa izan zuen, gurasoen banantzearen eta ardurapean hartu zuen amaren izaera zailaren ondorioz. Garai hartan, Montanako lur altuen, lakuen eta mendien artean aurkitu zuen gune irekiengatiko eta fauna basatiagatiko bere pasioa. Gaztetan, unibertsitate garaian, hainbat ikasketa hasi zituen; ekonomia batetik, albaitaritza bestetik, azkenik, terapia okupazionalean graduatu zen arte. Lotsatia izan arren izaera gogorra zuen Fosseyren etorkizunak oso aurresangarria zirudien, baina George Schaller zoologoaren liburu batek, “The Year of the Gorilla” (Gorilaren urtea), Afrikaren ateak ireki zizkion eta erabat aldatu zuen haren bizitza. Hainbat urtez dirua aurrezten ibili ostean, hara bidaiatzea erabaki zuen. Nairobira iristean, patuak beste aurkikuntza garrantzitsu bat eskaini zion: Louis Leakey. Paleontologo britainiarrak mendiko gorilei buruzko azterketa zientifikoa egitera animatu zuen. Ordura arte ia ezezagunak ziren animalia horiek. Leakeyren ustez, emakume batek espezie hori aurrez aurre behatzeko gaitasun handiagoa zuen gizon batek baino. Fosseyk Zaireko lurraldera bidaiatzea erabaki zuen

orduan, baina laster alde egin behar izan zuen, herrialdearen egoera ezegonkorra zela-eta. Digit 1967an Ruandako mendietan kokatu eta kanpamentu bat sortu zuen bertan. Denborarekin, Karisoke Ikerketa Zentroa bilakatu zena. Horiek izan ziren emakumearen urterik oparoenak. Bere intuizioari jarraituz eta Jane Goodall primatologoaren aurretiazko ikerketetan oinarrituta, zilar koloreko bizkarra duten gorilei buruzko azterlan iraultzailea burutzea lortu zuen. Fosseyren ikerketak hainbat ikuspegitatik izan ziren berritzaileak. Azterketa indibidualak egin zituen, gorila bakoitzaren araberakoak, eta, sinesmenek kontrakoa esan arren, belarjaleak zirela berretsi zuen. Gorila bakoitzari izen bat eman zion, denboraren poderioz eta lortutako konfiantzaren ondorioz primate horien bizitza komunalean parte hartzen joan zen heinean. Haietako batekin aurrerapen pentsaezinak egin zituen. Digit izenez bataiatu zuen. Haren kumeekin jolasten zen eta eskutik heltzen ziren, gogoetatsu. Urte haietako unerik gogorrena ezkutuko ehiztariek Digit kutuna hil zutenekoa izan zen. Gertakari hark erabat asaldatu zuen, eta, handik aurrera, ezkutuko ehizaren aurkako gorroto itsu batek hartu zuen. Gaizki ordaindutako eta okerrago hornitutako basozain talde batekin zaintzapatruila bat antolatu zuen. Agintariek legez kanpoko ehizan parte hartzen zutela salatu zuen eta hainbat tranparekin zigortu zituen ezkutuko ehiztariak. Fosseyren haserreak ez zion bereizketarik egiten uzten eta berdin jazarri zituen miseriak bultzatako ehiztariak eta ondo antolaturikoak. Zenbaitek sorgintzat zuten, eta horrek asko lagundu zion bere ikerketa-zentroa bezain leku isolatu eta gero eta gatazkatsuago batean salbu egoten. Isolamendu gero eta handiagoa eta emakumearen beligerantzia izan ziren haren hilketaren hitzaurrea. Honako hau idatzi zuen bere egunkarian aurreko egunean: «Bizitzaren balioaz jabetzen zerenean, ez duzu horrenbeste eztabaidatzen iraganari buruz eta gauzak etorkizunerako zaintzen ahalegintzen zara».


Munduko sutegiak Juanma Costoya

CAJUN GASTRONOMIA MEDITERRANEAR SUKALDARITZA MISSISSIPPIN ississippi ibaiaren deltako lurrek (Luisiana) berezko nortasuna dute, eta, aldi berean, beste kultura batzuen ezaugarriak ere badituzte. Frantziar errefuxiatu ugari iritsi zen alibioi-lurralde horretara Kanadatik ihesi, herrialde horretako itsasoko probintziak britainiar koroari atxiki zitzaizkionean. Berekin ekarri zuten beren hizkuntza, cajun frantziarra eta, nola ez, beren sukaldaritza eta musika. AEBetako gobernuak onartu egin zuen kultura horren berezitasuna eta talde etniko gisa errekonozitu zituen ofizialki 1980an. Cajun jendea, egun frantziarren, alemaniarren eta espainiarren ondorengoak biltzen dituena, Luisiana hegoaldean bizi da, eta, bereziki, Lafayette eta Lake Charles herrietan. Haien hizkuntza, cajun frantziarra, ahuldu egin da pixkanaka eta indarra galdu du ingeles ofizialaren eta Latinoamerikatik etorritako immigrazio gero eta handiagoak ekarritako espainiarraren alboan. Haien musika kutsakorrarekin eta sukaldaritzarekin, ordea, guztiz kontrakoa gertatu da, hegoaldeko mahaietan gero eta leku handiagoa du eta Luisianako gastronomia eklektikoari ere oinarrizko ekarpenak egin dizkio.

M

ÂŤJambalayaÂť (goiko irudian) ehuneko ehun cajun platera da. Oinarria arroza da, eta osagai nagusiak oilaskoa, urdaiazpikoa, otarrainxkak, behiharagia... izan daitezke. Lerroon gainean, Mississippi ibaiaren airetiko ikuspegia.

Hirutasun Guztiz Santua Cajun gastronomia kalitatezko osagaiekin eta lanketa errazarekin dago lotuta. Jatorrian kolonoen sukaldaritza izan zen eta, hortaz, errezeta metropolitar sofistikatuen oinordeko zen frantziar sukaldaritza kreoletik urrun zegoen. Cajun bazkari batek hiru plater izan ohi ditu, horietako bat arroza izanik. Beste bietan beti aurkituko ditugu artoa edo beste zereal bat, eta barazkiak. Azken horien artean badago konbinazio nagusi bat, Hirutasun Guztiz Santua deitu ohi dutena, eta tipula, pipermorroa eta apioa nahasten dituena. Perrexila, baratxuriak, erramu-hostoak, tipulinak eta kaiena lehorra ere ezinbesteko ongailuak dira cajun gastronomian. XIX. mendearen amaieran Italiatik eta Greziatik iritsitako emigranteek tomatea sartu zuten cajun mahaietan eta hortxe geratu da ordutik. Cajun sukaldaritzaren ezaugarriak eta ekarpenak aintzat hartuta, esango genuke zerikusi handiagoa duela urruneko Mediterraneoko sukaldaritzarekin alde guztietatik inguratzen duen iparramerikarrarekin baino. Kreole sukaldaritza Cajun gastronomiaren errezetak 1885eko liburu batean jasota ageri dira lehenengo aldiz. Idazlea Lafcadio Hearn delako gizon bat izan zen eta Luisiana hegoaldeko kreole gastronomia bildu zuen bertan. Frantziar kreole sukaldaritzak presentzia handia du New Orleansen eta Baton Rougen, estatuko hiriburuan, eta cajun sukaldaritzaren zenbait ezaugarri leundu ditu. Horren adibide garbia etouffe izeneko platera da; arroza eta barazkiak nahasten ditu eta otarrainxkekin eta beste itsaski batzuekin osatzen da. Ehuneko ehun cajun den plater bat jambalaya da. Oinarria arroza da, eta osagai nagusiak oilaskoa, urdaiazpikoa, otarrainxkak, behiharagia, txerria, txorizo ketua edo arraina izan daitezke, eta, normalean, tomatearekin eta piper minarekin ontzen dute. Beste cajun espezialitate bat andoville izenekoa da; txerriaren haragiarekin eta gantzarekin eginiko hestebete ketu bat, baratxuriarekin, tipularekin eta ardoarekin ondua. 57


liburuen TXokoA

EUSKAL HERRIKO PAISAIEI SO Ama Lurra Hainbat egile Sua, 2014 216 orrialde. 17 euro

uskal Herria” aldizkariaren itxieraren ondotik, hamar urteko ibilbidean aldizkariak argitaratu duen materiala batu, eta liburu formatuan kaleratzea erabaki dute argitaletxeko arduradunek. Aukeraketa horren emaitza da “Ama Lurra” liburua, eta bere ostean etorriko dira “Rutas por los bosques más bellos”, “Excursiones a nacederos”, “Decrecimiento y buen vivir”, “Guía de vías verdes” eta “Los caminos de Santiago”. Orotara sei alek osatuko dute bilduma, eta datozen hilabeteotan ikusiko dute argia guztiek. “Ama Lurra” aleak, denetan lehenak, Euskal Herriko fauna, landaredia, zuhaitzak eta natura ditu hizpide. Bertan, gai horietan aditu diren hainbat egilek hartu dute parte, tartean direla Joseba Arrizabalaga, Jon Benito, Iñaki Mezquita, Juan Carlos Muñoz, Amador Prieto, Mar Ramirez eta Joseba del Villar.

E


ARGAZKILARI MITIKO BATEN TESTIGANTZAK

AFRIKAKO BELAUNALDI BERRIAK

ANAIAREN ETA BIDAIDEAREN OMENEZ

HIRU EMAKUME-BELAUNALDI, AURREZ AURRE

sabelle Francq kazetari frantziarraren kolaborazioari esker osaturiko memoria hauek Sebastiao Salgado argazkilariaren bizitza dute hizpide, gaztaroan konpromiso politikoak bultzatuta Brasil atzean utzi, eta Frantzia bizileku bilakatu zuen artekoa. Era berean, Lélia Wanick Salgadok, protagonistaren emazteak, haren bizitza profesionalean izandako garrantzia ere agerian geratzen da lan honetan. Baina, batez ere, argazkilariak aurrera eramandako proiektuei eskaintzen zaie arreta hemen. Liburu arin eta ulerterraza da, eta Salgado ezezagun eta intimoena ezagutzeko parada eskaintzen du.

T

aiye Selasi egileak afropolita terminoarekin definitzen duen afrikar belaunaldiaren unibertsoa ezagutzeko aukera eskaintzen du eleberri honek. Termino horrekin, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Afrikatik emigratu zuten langileen seme-alabei egiten die erreferentzia egileak. Egilearen hitzetan, «afrikar identitatearen topiko zaharrak apurtu, eta afrikar kulturaren eraldaketan zeresan handia duten gazte eleanitz eta kosmopolitak dira gazte belaunaldi berriok». Ikasketak AEBetan egin dituen Ghanako Kweku Sai zirujau ezagunaren heriotza tarteko, familia beilatokian elkartuko da, eta haren benetako historia ezagutuko dute.

1840

ko udan, Henry David Thoreauk eta bere anaia Johnek “Musketaquid” ontzia eraiki zuten, Concord eta Merrimack ibaietan barrena bidaiatzeko. Bi anaiek, emakume berdinarekin maiteminduta, eta biek haren ezetza jasota, melankoliaz gainezka abiatu zuten bidaia. Itzuleran, bizarra mozten ari zela zauri bat egin, eta tetanosaren ondorioz hil egin zen John. Anaiaren bat-bateko heriotzak eragindako mina baretzeko, idazten hasi zen Henry David, eta min horren ondorioz sortu zen ontziaren izen bereko eleberri hau. Bidaia-liburua, oroitidazkia, anaiari eginiko omenaldia, Indiako eta Txinako testu sakratuen bilduma… Hori guztia eta gehiago da liburu hau.

Z

De mi tierra a la Tierra. Sebastiao Salgado. Memorias Sebastiao Salgado La Fábrica, 2014 164 orrialde. 19,90 euro

Lejos de Ghana Taiye Selasi Salamandra, 2014 352 orrialde. 20 euro

Musketaquid Henry David Thoreau Errata Naturae, 2014 368 orrialde. 19,90 euro

Nos acostumbraremos Zoyâ Pirzâd Siruela, 2014 260 orrialde. 21,95 euro

I

oyâ Pirzâd idazle irandarrak kontraesanez beteriko gizarte bat aurkezten du Teheranen giroturiko eleberri honetan. Arezu izeneko 41 urteko emakume dibortziatua da protagonista. Izaera gogorra duen amarekin eta nerabezaro betean dagoen alabarekin bizi da Arezu, teorian “librea” den emakumea. Debekuak eta tabuak eguneroko ogi diren testuinguru batean, emakumeez osaturiko hiru belaunaldi aurrez aurre jarri ditu egileak eleberri honetan. Hala, emakumearen inkorformismoa gaizki ikusia den gizarte horretan, ardi beltza izango da protagonista, hainbat eta hainbat egoera zalantzan jarriko baititu uneoro.

59


Gogoan hartu ZOO PALAST ZINEMAREN ARIMA, BERLINEN

«Ez dago Berlin hiria Zoo Palast gabe ulertzerik», esan zuen, harrotasunez, Berlin ekialdeko zinema-areto mitikoaren eraikinaren jabe den enpresaren zuzendariak pasa den urteko azaroan. Orduantxe ireki zituen berriro ateak Alemaniako hiriburuko ikurretako bat den aretoak, hiru urte baino gehiago iraun zuten eraberritze-lanak bukatutzat eman ostean. Gaur egun Hardenbergplatz kaleko 8.ean dagoen eraikina 1956an egin zuten, baina aurretik ere pelikulak proiektatzen zituzten bertan, 1915az geroztik. Orduko aretoa Palastteather am Zoo deitzen zen, eta 1925ean UFAren jabetzakoa izatera igaro zen. Besteak beste, bertan estreinatu zuten Fritz Lang zinemagilearen “Metropolis” filma, 1927an. Garai hartan, zinemaaretoak orkestra, ballet eta organo propioak zituen.

60

Nazionalsozialismoaren garaian, eraberritu egin zuten eraikina, Albert Speer arkitektoaren eskutik, baina bonba batek suntsitu egin zuen 1943an, eta 1955ean eraitsi egin zuten. Gaur egungo eraikina Paul Schwebes, Hans Schoszberger eta Gerhard Fritsche arkitektoek diseinatua da. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, bederatzi areto gehitu zizkieten lehendik zeuden jatorrizko biei. Zinemaren fatxada eta areto bi horiek monumentu gisa babestuta daude gaur egun. Berlinale Jaialdiaren ikur Zoo Palast zinema-aretoak Gerra Hotzaren garaian izan zuen bere oparoaldia, Berlinale Jaialdiaren ikur nagusi bilakatu baitzen orduan. Zinemaren munduko izar ugari igaro dira bertako alfonbra gorritik: Errol Flynn, James Stewart, Romy Schneider, Sofia Loren eta Robert de Niro, besteak beste. 1999an, Berlinale Jaialdia Postdamer Platzeko zinema-aretoetara eraman zutenean, Zoo Palast beheraldian murgildu zen, eta 2010ean itxi egin zuten. Iaz berriro ere bere ateak ireki ostean, aretoak iraganean izandako xarma berreskuratzea espero dute arduradunek, diotenez ikusentzulearen erosotasuna bermatzeko baitago antolatuta dena bertan: arropak gordetzeko lekua, etzateko aukera eskaintzen duten larruzko eserleku erosoak, eserlekutik mugitu gabe freskagarri bat eskatzeko aukera, etab. Zenbait detailetan kutsu modernoa eman badiote ere, lekuaren berezko espirituari eusten saiatu dira; girotzeko jartzen duten jazz musika zainduz, adibidez. Gainera, jatorrizko aretoaren egurrezko zati bat ere mantendu dute, eta terraza nahiz zenbait helduleku garai batean zeuden bezala utzi dituzte. http://www.zoopalast-berlin.de/


Argazkia: Hon Lau

HARRIZKO BASOA SHILIN YI (TXINA) Harrizko Basoa (Txinan Shilin deitua) basaltozko harri formazio ikusgarria da eta Shilin Yi deituriko konderri autonomoan dago, probintziako hiriburua den Kunming hiritik 120 kilometrora. Estalagmitak bailiran, baso berezi honetan harri altuak daude, eta horietako askok harri bihurturiko zuhaitzak dirudite. Hortaz, begiratu batean, harrizko baso baten itxura du Shilin-eko paisaiak. 2007az geroztik, baso honetako bi gune, Naigu harrizko basoa eta Suogeyi herrixka, Gizateriaren Ondare izendatu ditu UNESCOk, Txina hegoaldeko karst-en barnean balio aipagarria dutelako. Datu zehatzik ez badago ere, Shilin-eko basoko harri formazioek 270 milioi urte inguru dituztela kalkulatzen da. Baso berezi hau lur eremu ikaragarri zabalean hedatuta dago, eta

bertan, lurretik kareharrizko orratz altuak ateratzen dira, zeintzuek urte askoren ondoren imajinatu ezinezko forma orijinal eta bitxiak eratu dituzten. Parkea hainbat gunetan banatuta dago, harrien dentsitate eta tamainaren arabera. Gune oso ezaguna izaki, turistak hartzeko eta bertatik ibilbideak egiteko erabat prestatuta dago Shilin. Baso honek bisitariengan labirinto handi batean galduta egotearen sentsazioa sortzen du. Zenbait gunetan toki bakartuak ere badaude eta intimitatea nahi duenak izan dezake. Shilin Yi-ko herritarrentzat baso hau leku magiko eta misteriotsua da eta ez dira gutxi gune honen inguruko kondaira eta istorioak. Iraganeko mito baten arabera, jainkoek sortu zuten Shilin, inguruko mendiak suntsitu eta horietatik erori ziren puskak baliatuta.


LABURRaK

PIRINIOEI BURUZKO DOAKO APLIKAZIOA

SORTZAILEENTZAKO ETXE TRUKAKETAK

BEZEROEN NAN-AREN KOPIA GORDETZEA, ILEGALA

afarroako enpresa batek Pirinioei buruzko doako lehen aplikazioa sortu du, Pirineos 2.0 izenekoa. Gai horri buruz espainiar Estatuan egindako lehen aplikazioa da, eta, aurrerantzean, dohainik erabili ahal izango da smartphone eta tabletetan. Jokin PallarĂŠs eta Juan Ayanz iruindarrek abian jarri duten proiektu aitzindariak Nafarroako, Aragoiko eta Kataluniako Pirinioetan urte osoan zehar izaten diren kultur eta kirol ekimenen inguruko informazioa ematea du helburu. Aplikazioa berrehun bat herri markaturik dituen hiru eremuetako mapa batekin abiatzen da. Horietako bakoitzean klikatuz gero, gune bakoitzari buruzko informazioa agertzen da: historia, jaiak, intereseko telefonoak, eskaintza bereziak, ekimenak, etab. Horrez gain, bilatzailearen intereseko izan daitekeen informazioa luzatzen du app horrek: ibilbideak, albiste eta erreportajeak, dendak, merkatuak, lo egiteko lekuak, abenturak, etab. Egunetik egunera gaurkotzen den agenda kulturala ere badakar, eta eskiatzen, oinez edota bizikletaz egiteko ibilbideak ere bai. Gainera, smartphone gehienek egun duten GPSri esker, erabiltzailearen geolokalizazioa eta momentu bakoitzean behar duen informazioa eskuragarri jartzen ditu aplikazioak. http://pirineos20.com/

uela urte batzuetatik hona, etxeak trukatzea ohikoa bilakatu da jende askoren artean. AgustĂ­ Juste eta Eva Calduch diseinatzaile grafiko kataluniarrek sortu berri duten behomm.com atariak etxe trukaketa zerbitzua eskaintzen die diseinatzaile eta artistei bisualei. Hala, sektore horietan aritzen diren eta antzeko gustuak dituzten pertsonak harremanetan jartzen ditu plataformak, eta etxea trukatzea ahalbideratzen die. Behomm.com atarian, orotariko etxeak aurki daitezke: txikiak baina xarma handikoak, hiriguneetan kokatuak, hondartzatik gertu edo nekazaritza eremuetan daudenak, etab. Web orrialdeak gonbidapen bidez funtzionatzen du, eta kostu txiki bat dauka urtean. Erabiltzaileak ordaintzen duen kopuruaren %5 gizarte krisien aurrean erantzun arkitektonikoak bilatzen dituen Architecture for Humanity elkarteari ematen zaio. https://www.behomm.com/

erbeheretako Datuen Babeserako Autoritateek abisua eman diete bezeroen nortasun agiriaren kopia gordetzen duten enpresei, praktika horrek bezeroen pribatutasuna urratzen duela argudiatuta eta, ondorioz, ilegala dela iritzita. Kasurik gehienetan, hotelak, igerilekuak, gimnasioak eta antzeko lekuak izaten dira aipatutako kopia egiten dutenak, baina baita ekimen handien antolatzaileak ere, Dutch News informazio-atariak ohartarazi duenez. Horregatik, bezeroak erregistratzeko praktika egokiak biltzen dituen gida bat publikatu dute herbeheretar autoritateek. Testu horren arabera, bezeroek beren nortasun agiria erakustearekin nahikoa da, eta ez dago inolako premiarik enpresak dokumentuen kopia gordetzeko.

N

D

INDIARA SARTZEKO BISAK, AZKARRAGO ndiak erraztu egingo du 180 herrialdetako atzerritarrek Indian sartzeko behar duten bisa lortzeko prozedura. Gaur egun, India bisitatu nahi duten atzerritarrek asteak itxaron behar dituzte herrialdean sartzeko baimena izango duten edo ez jakiteko. Aurrerantzean, ordea, herrialdea bisitatu nahi duen atzerritar orok Internet bidez egin ahal izango du eskabidea, eta hiru egunen buruan jasoko du erantzuna. Behin Indiara iritsitakoan, aireportuan bertan jaso ahal izango ditu bisak.

I

H

OINAK ERLAXATZEKO TRENA, JAPONIAN aponiako East Japan Railway tren konpainiak tatamizko lurra izango duen eta oinak erlaxatzeko aukera emango duen trena estreinatuko du uztailean, Yamagata probintzian. Toreiyu izeneko abiadura handiko trenak 60 kilometro inguruko bidea egingo du, Yamagata hiriko tren geltokitik Shinjo hirira. Hain zuzen, inguru hori Japoniako gune turistikoenetako bat da, zonaldean dauden bainuetxe ugariengatik eta bertako gastronomiagatik. Trenaren sei bagoietatik bitan eskainiko dituzte oinak erlaxatzeko bainuak; beste batean, estilo japoniarreko taberna bat izango da; eta beste hiruretan estetika japoniarreko tatamizko mahai baxuak.

J


MUNDUKO LIBURU-DENDARIK TXIKIENA, LISBOAN 3,8 metro karratutan 3.000 liburu ditu Lisboako Baixa ezaguneko São Cristóvão eskaileretako liburu-dendak, munduko txikiena denak. Hamarkada bat baino gehiago darama Simão Carneiro jabeak bertan liburuz inguratuta –eta, dioenez, guztien izenburuak dakizki–. Portugesez, italieraz, espainieraz eta ingelesez idatziriko obrak dira nagusi, baina badira txinerazko edo japonierazko bakar batzuk ere. 32 urteko gazte lisboarra kimika-irakaslea zen aurretik, baina utzi egin zuen lana, liburuz inguratuta bizimodu berri bati ekiteko. Lokal huraxe besterik ez zuen aurkitu Lisboako zonalde historikoan, eta bertan zabaldu zuen liburudenda. Eta ez zuen leku txakarra aukeratu. São Cristovaoko eskailerek San Jorge gazteluarekin lotzen dute hiriaren erdigunea, eta gazteluak, bere puntu gorenetik, hiriaren gaineko ikuspegi ezin ederragoa eskaintzen du. Milaka turista igarotzen dira egunero grafitiz jositako eskailera horietatik, gaztelura bidean, eta horietako asko hurbiltzen dira liburu dendara.

HARRESI HANDIAN PINTADAK EGITEA BAIMENDUKO DU TXINAK Aurrerantzean Txinako autoritateek baimendu egingo dute turistek Harresi Handiaren zati batean pintadak egitea, harresiaren beste zonalde batzuetan egin ez ditzaten lortzeko. Pekin kanpoaldean kokatzen den harresi ezagunean turistek beren izena idazteko duten ohitura geratu nahi izan dute autoritateek urte luzez baina, lortu ez dutenez, erabaki hau hartu behar izan dute azkenean. China Daily egunkariak jakitera eman duenez, pintadak egin ahal izango diren zatia Mutianyu partearen defentsa dorrea da, Pekinetik 70 kilometrora. Gune honetako kontserbaziok arduradunek adierazi dute praktika hau baimenduko den gunea zabaldu nahi dutela aurrera begira, bertako beste bi dorreetan ere pintadak egitea baimenduz. Gainera, helburu berdinarekin beste horma elektroniko bat eratzea ere planteatzen ari dira.

BRASILGO QUILOMBOAK, BIZI-EREDU SOSTENGARRIAREN EREDU Brasilen esklabotza orain dela mende bat baino gehiago bukatu bazen ere, esklabo beltzen oinordekoen komunitate ugari daude; quilombo izenez ezagutzen dira gaur egun. Komunitate horiek etengabe ari dira sostengarriak izan daitezkeen negozioak martxan jartzen –ostrak lantzean oinarritutakoak, adibidez–, baina iraganeko tradizioei eutsiz, era berean. Mandira quilomboa São Paulotik 250 kilometrora dago; bertan, duela 146 urtetik hona, familia bereko bederatzi belaunaldi izan dira. Bizimodu sostengarria bultzatu eta ostrak lantzeaz gain, quilombo horretako kideek memoria historikoaren alde borrokan jarraitzen dute, eta beltzen komunitateak Brasili egindako ekarpena aldarrikatzen. 2010ean eginiko errolda baten arabera, herrialdean gehiengoa dira beltzen ondorengoak. Jabeen atzaparretatik ihes egitea lortu zuten esklaboen komunitateak dira quilomboak (quilombo hitzak “leku ezkutua” esan nahi du portugesez). Gaur egun, modu sostengarrian bizi dira komunitate horietan, hiri handien nagusitzatik urrun. Dirudienez, soilik São Paulo estatuan, 28 quilombo daude, eta 1.300 familia bizi dira komunitate horietan. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.