__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

CADIZ HAIZEAK SORGINDUTAKO KOSTALDEA

36ko Gerra

Ipar Euskal Herria eta Gurs, babesleku eta presondegi

Macao

Las Vegas, doinu kantondarrarekin

Dolomitak Begietan izozten den edertasuna

Arles

Argazkilaritza ardatz duen hiri xarmagarria


Azaleko argazkia: Gonzalo Azumendi

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia Ereñaga Argazkigintza eta diseinua: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2. A 20018 Donostia Helbide elektronikoa: zazpihaizetara@astero.net Telefonoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRENTA: Printek Inprimategia. Zamudio


14 18

4

44

36

28

aurkibidea149

14 Rouzic Sep-Iles artxipelagoan urrutien dagoen uhartearen ipar magala elurrez estalita dagoela dirudi. Aldiz, milaka eta milaka hegazti dira.

28 Macao Txinaren eskuetara itzuli zenetik jokoaren munduko erdigune bilakatu da. Baina ondare historiko eta kultural oparoa ere badu.

18 Cadiz Trafalgarreko itsasargia abiapuntu hartuta, Zahara de los Atunes eta Tarifa arteko kostalde basati eta ederrean murgilduko gara.

36 Dolomitak Cortina d’Ampezzon begiak izozten zaizkio bisitariari, edertasunak jota, nonahi begiratuta ere. Arazo bakarra du: garesti samarra da.

44 Arles Uda iristearekin bat, Proventzako hiri eder eta xarmantak argazkilaritza erakusketa ugari eskaintzen dizkio bisitariari.

04 Ipar Euskal Herria eta Gurs Gerra Zibileko kokalekuen inguruan azken hilabeteotan argitaratzen ari garen sailean, Ipar Euskal Herrira jo dugu. Getarian, Kanbon edo Uztaritzen Eusko Jaurlaritzak zabaldutako haurrentzako zentroetatik aparte, Zuberoako mugatik oso gertu kokatutako Gurseko kontzentrazioeremua ere ezagutu ahal izango dugu.

52 Proposamen tematikoa Munduko zazpi labirinto galezinak. 56 Pandemia garaiko hitzorduak Berlangaren ibilbidea eta Balenciagaren kapelak. 58 Liburuen txokoa Sewergi Reboredoren bi liburu. 60 Gogoan hartu Emilyren Pariseko jatetxe kutuna. 61 Zinema ibiltaria «Old», Karibeko thrillerra. 62 Laburrak 3


Gerra Zibileko paisaiak Euskal Herrian (V) IPAR EUSKAL HERRIA ETA GURS: BABESLEKU ETA PRESONDEGI

4


Gerrek ez diete gatazkan dauden lurraldeei eta jendeari soilik eragiten. Balen soinuak era askotara zeharkatzen ditu mugak, lur mugakideenak bereziki. Estatu frantsesak, oro har, eta Iparraldeak, bereziki, beren papera jokatu zuten, jaurtigaiek txistu egiten zuten bitartean eta ondoren diktadura frankista ezartzean. Hori erakusten duten leku batzuk ikusiko ditugu. Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos

5


raiki eta 102 urtera, hau da 2017an, Santiago edo Etorbide zubia erortzeko zorian zegoen. Hiru urtez itxi zen zaharberritzeko, eta 2020ko abuztuan, berriz ere beti izan zena izatera bueltatu zen, bi estatuk bananduriko herri beraren bi lurraldeen arteko lotura. Baranda modernistatik Hendaia eta Irun arteko Bidasoaren azken bihurguneak behatzea Euskal Herriko Gerra Zibilari buruzko oroimen-ariketa da. 1936an, Hegoaldean itsasoratu zen matxinada militarraren ondorioz, zubiaren 112 metroko pasarela paradoxa dramatiko bihurtu zen bere bi muturren artean; oximoron horrek, aldi berean, gerra eta bakea, askatasuna eta errepresioa, bizitza eta heriotza batzen eta banantzen zituen. Tropa faxistek Irun hartzen zuten bitartean, ehunka pertsonak zeharkatu zuten muga, bonbetatik ihesi. Raymond Vanker kazetari frantsesaren argazkia gogoangarria da, zubitik Hendaiarantz korrika, haurtxo bat besoetan duela, sutatik salbatu ondoren. Ezagunak dira jendearen exodoaren irudiak, beste aldera aterpe bila doazela, edo borrokaren zalaparta behatuz, ke zutabeek zerua iluntzen duten bitartean. Gerra guztietan, zibila izan arren, hirugarren herrialdeek parte hartzen dute. Herrialde horiek beren ekonomia, biztanleria eta, are, egonkortasun politikoa kaltetuta ikus dezakete. Lehiakideen sostengu ere bihur daitezke, edo aterperako, logistikarako eta hornidurarako, edo, batzuetan, diplomaziari aukera emateko eremu. Asko izan ziren Gerra Zibilean parte hartu zutenak: SESB, Alemania, Britainia Handia, Italia, Portugal, Estatu Batuak, Frantzia, Mexiko, Maroko… baina gure kasuan Iparraldeak protagonismo berezia izan zuen, lau arlotan: babesa, osasuna, logistika eta kudeaketa.

E

Ipar Euskal Herria, erregimen frankistaren eskuetatik kanpo zegoenez, atzeguardia eta babesleku bihurtu zen Gerra Zibilean eta ondoren. Argazkian, ikuspegia Larhunetik. Argazkia: Getty Images

Leku seguru baten bila Gerraren hasiera-hasieratik euskal lurraldera liskarrak iritsi zirenean, biztanleria zibila Euskal Herri kontinentalera ihes egiten hasi zen. San Martzial erori aurreko bi egunetan, abuztuaren 30ean eta irailaren 1ean, 2.200 pertsonak baino gehiagok Irun atzean utzita Frantziarako bidea hartu zuten. Soinean zutenarekin ihes egin zuten. Bidasoa zeharkatu zuten, txalupa bidez, igerian eta, jakina, Etorbide zubitik, 1940an Gestapok Lluis Companys agintari frankistei fusilatzeko entregatu zien zubi beretik. Donostia erori zenean, errefuxiatu kopurua zortzi aldiz handitu zen. Hendaian, Donibane Lohizunen, Baionan, Angleten, Urruñan... eta baita Landetako, Girondako, Lot eta Garonako eta Lot-et-Indre-ko herrietan ere. Lehen erbesteratu horiek, beldurrak bultzatutakoak ideologikoagoak baino, neurri handi batean epe ertainera itzuli ziren beren etxeetara edo etxe hondakinetara edo Katalunia errepublikanora. Baina Gipuzkoako errefuxiatuen masa handia, 100.000tik gorakoa, Bizkaira joan zen, tropa matxinatuek aurrera egin ahala eta frontea 36ko udazkenean 6


IPAR EUSKAL HERRIA ETA GURS: BABESLEKU ETA PRESONDEGI

7


egonkortu zen arte. Hortik abiatuta, Eusko Jaurlaritzak ekintza handi bat antolatu zuen; lehenengo, jende horri laguntza emateko, eta ondoren, ebakuatzeko. Haurrak izan ziren drama pairatzen lehenak. 33.000 adingabe inguru ebakuatu zituzten Espainia errepublikanotik, 1937ko martxotik 1938ko urrira bitartean. Gehienak euskaldunak ziren. 1937ko urtarrilaren 4an Bilbon izan zen bonbardaketaren ondoren, Euzkadiko Gobernuak makineria martxan jarri zuen bere kontrolpean zuen lurraldean, eta martxoaren 27an lehen 450 adingabeak atera ziren Bermeotik. Donibane Lohizuneko portuak hartu zituen. Baina Itsas Charenteko Oleron uharteko La Maison Heureuse opor-kolonia zuten helmuga. Ondoren, Parisen, Limogesen eta Bel8

gikako Oostduinkerke herriko Home Emile Vandervelde kolonian porturatu ziren. Maiatzaren 21era arte halako bidaia gehiago izan ziren. Donibane Lohizune eta Baionako euskal portuetara iritsi ziren, eta Pauillacera, Garonaren estuarioan, eta La Pallicera, Arroxelan. Haur asko beste herrialde batzuetan banatu ziren, hala nola Belgikan edo Britainia Handian, baina gehienak Frantzian eta Iparraldean geratu ziren. Hala, Eusko Jaurlaritzak koloniak antolatu zituen Lapurdiko zenbait herritan, hala nola Ziburun eta Itsasun, Nafarroa Behereko Armendaritze eta Donibane Garazin, eta Biarnoko Lurbe-Saint-Christaun; azken hau zen harrera-zentro handienetakoa, bai adin txikikoentzat bai adinekoentzat


IPAR EUSKAL HERRIA ETA GURS: BABESLEKU ETA PRESONDEGI

Gurseko irudiak. Toki hunkigarria da oso. Biarnoko eremua Mauletik kilometro gutxira dago. Errefuxiatu errepublikanoak, bereziki euskaldunak, hartzeko eraiki zuten.

Harreraren ibilbide horretan, alde batera utzi ezin ditugun hiru leku daude. Lehena Belokeko Abadia Beneditarra da. Urt-en kokatua, euskal errefuxiatuen erreferente nagusietakoa izan zen. Besteak beste, Jose Ariztimuño “Aitzol”, Faustino Pastor “Basurde”, Fernando Artola “Bordari”, Antonio Labayen, Ignacio Eizmendi “Basarri”, Roman Laborda, Joseba Elosegi, Nicolas Ormaetxea “Orixe” eta Jose Migel Barandiaran ibili ziren bertako klaustroan. Hain zuzen ere, harekin lotuta dago hurrengo geldialdia; izan ere, Sarako baserri batean bizi izan zen antropologoa bere erbestealdian. Eta hirugarrena La Roseraie da, Eusko Jaurlaritzak erbesteko bere osasun-sistemako ospitale nagusi bihurtu zuen kasino zaharra. Bidarteko Ilbarritz au-


IPAR EUSKAL HERRIA ETA GURS: BABESLEKU ETA PRESONDEGI Gurseko eremuko hilerria. Estatu frantsesa nazien esku gelditu zenean, kontzentrazioeremu bihurtu zen. Disidenteak, hainbat nazionalitateko presoak eta milaka judu eraman zituzten bertara.


zoko muino batean zegoen. Gaur egun, bizitegi-gune bat dago bertan, baina oraindik ikus dezakegu Château d’Ilbarritz ederra, 100 metro eskasera, osasun-zentroaren zati ere izan zena. Alanbre-hesi artean Agintari frantsesek ez zituzten inoiz ondo hartu Errepublikako errefuxiatuak. Egoerak behartuta egin zuten, eta ez zuten benetako asmo solidariorik izan, ezta humanitariorik ere. Egoera larriagotu egin zen alemanen inbasioaren ondoren; izan ere, Frantzia bietan, okupatuan eta Vichykoan, galtzaileen taldekoak izateak amaiera txarra izan zezakeen: norberaren hezurrek Mauthausenen edo Gursen amaitzea. Gerra Zibilean eta hura amaitutakoan, Frantziako Gobernuak zenbait errefuxiatu-eremu ezarri zituen, berez espetxeratze-zentro zirenak. Ihesi zebiltzan milaka lagun alanbre artean aurkitu ziren bat-batean, hondartzetan edota egokitu gabeko lurretan ezarritako kanpamentu inprobisatuetan, pilatuta eta bizigarritasun-, higiene- eta osasun-baldintzarik edo mantenu-baldintzarik gabeetan. Garrantzitsuenetariko hiru Argeles-sur-Mer, Barcares eta St-Cyprien-ekoak izan ziren. Hegoaldeko mugatik hurbilen Beyris-eko ezezaguna eta Gurs-ekoa zeuden. Beyris inork oroitzen ez duen kontzentrazio-eremua da. L’Ursuya etorbide inguruan kokatuta zegoen, Baionako hegoaldean; gaur egun auzo lorategiduna da. Baina 1939 eta 1947 bitartean, bertan ondoz ondo errefuxiatu errepublikanoentzako internamendu-eremu bat, nazien kontzentrazio-eremu bat eta gerrako preso alemanen eremu bat jarri ziren martxan. Inoiz ez zen, inondik ere, “arrosa-eremu" bat izan. Euskal Herrian izan zen halako zentro bakarra izan zen. 8.600 pertsona hartzera iritsi zen, egoera penagarrian. Gurseko eremua ez zen hobea. 61.000 pertsona igaro ziren bertatik 1939. eta 1946. urteen artean, baldintza benetan ankerretan. Izena ematen dion komunan dago, Biarnon baina Zuberoako mugatik oso gertu. Euskaldunak hartzeko sortu zen. Hain zuzen, Hegoaldeko 6.500 errefuxiatu baino gehiago izan ziren bertan, horietako asko Argèles-sur-Merretik iritsiak. Euskaldunekin batera, Espainiako eskualde batzuetako nazioarteko brigadistak eta errepublikanoak ere sartu zituzten. Euskaldunek gutxi iraun zuten.

BESTE TOKI BATZUK Eusko Jaurlaritzak haurrentzako harrera-zentroak jarri zituen Getarian, Kanbon, Uztaritzen, Arrueta-Sarrikotan, Akizen (Dax), Cagnotten eta Orthezen ere.

Bretainiara, Nanteseko eta Saint-Nazaireko portuetara, ere iritsi ziren erbesteratuak.

Frantziako agintariek errefuxiatu-eremuak sortu zituzten herri hauetan: Chatenay-Malabry, Chateau-du-Loir, Enghienles-Bains, Narbona, Sète, Pezenas, Compans, Noyon eta Montauban.

Urepel herri txikia askatasunerako atea izan zen Jovino Fernándezentzat; San Kristobal gotorlekutik ihes egin ondoren iritsi zen hara. Gaur egun, GR-225 bidearen azken puntua da, ihes horren oroimenezkoa.

Euzkadiko Gobernuak izan zituen egoitza egonkorren artean, bat Baionakoa izan zen, Maréchal Foch etorbideko 8. zenbakian, eta beste bat, Bordelen.

11


IPAR EUSKAL HERRIA ETA GURS: BABESLEKU ETA PRESONDEGI

Batzuk Frantzia iparraldera eraman zituzten langile gisa, eta beste batzuek irtetea eta Hego Amerikara joateko ontziratzea lortu zuten. Zorte txarragoa izan zuten espainiar errepublikanoek; haietako asko aberriratu egin zituzten, eta fusilatuta edo Miranda de Ebroko eremuan giltzapetuta amaitu zuten. II. Mundu Gerraren hasieran, Frantziako Gobernuak presondegi bihurtu zuen, eta oraindik bertan geratzen ziren espainiar bakanei pertsona arriskutsu eta indésirableak gehitu zitzaizkien, hala nola alemaniarrak edo Alemaniaren herrialde kideetako herritarrak, preso komunak, eskuin muturreko jendea eta kontzientzia-eragozleak. Vichyko erregimena ezartzearekin batera, egoera aldatu egin zen: hainbat eta hainbat deportatu judu gehitu ziren, baita erromaniak, homosexualak, beste esparru batzuetatik berriz esleitutako espainiarrak edo berriz harrapatutakoak eta disidente politikoak. Gaur egun, erregimen faxistek eragindako gorrotoak eta indarkeriak eraildakoen oroimen-lekua da barrutia. Ia ez dira geratzen nasak eta trenbideak, zeintzuen bagoietan hiltzera kondenatuta zeuden pertsonaz beteta iristen ziren. Baina hilerriko 1.072 hilobietan, errespetuz zainduta, Daviden izarren eta sinbolo hebrearren artean, errepublikanoen hilarriak daude, oroitarri bat dago haien eta nazioarteko brigadisten ohorez, eta, noizean behin, hiru koloretako zintak jartzen dituzte harrietan.• 12

GERRA ZIBILEKO PAISAIAK EZAGUTZEKO IBILBIDEEN AZKEN ATALA: Pirinioetako «P» eta Vallespín lerroak.

Dagoeneko argitaratutakoak: Bizkaia: Lemoatx eta Burdin Hesia. Martxoko zenbakian.

Gipuzkoa: Saseta lerroa, Ziardamendi eta Intxorta. Apirileko zenbakian. Araba: Beratza eta Legutioko frontea. Maiatzeko zenbakian.

Nafarroa: Oroimenaren ibilbidea. Ekaineko zenbakian.


Pirinioak Biarnotik ikusita; errepresiotik ihesi milaka lagunek zeharkatu behar izan zuten harresi naturala. Behean, Orthez hiriko irudia. Euzkadiko Gobernuak harrera-zentro asko ezarri zituen Ipar Euskal Herrian, baina baita bertatik kanpo ere, Orthezen kasu.


Rouzik uhartea HEGAZTIEN SANTUTEGIA

14


Horizontearen lerroan, Rouzic uharteak elurrez estalia dirudi. Ontzia hurbiltzen denean, milaka hegazti direla ohartuko gara, urtero Bretainiako iparraldeko txoko honetan habia egitera itzultzen direnak, alegia. Zazpi Uharteetan edo Sept-Iles artxipelagoan gaude, Bretainiako hegaztien santutegian, Granito Arrosa Kosta ospetsutik kilometro gutxira. Irailera arte milaka itsas hegaztiren etxea bihurtuko da.

Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Loic Venance

15


ROIZIC UHARTEA retainiako Granito Arrosa Kosta ikusgarriaren aurrean, itsas hegaztien erresuma galdu bat azaleratu zaigu. Ontziz baino ezin da bertaraino iritsi eta garraio hori aukeratu dugu guk ere: “Saint Guirec” izeneko belaontzi tradizionalean gaude (belaontzi honetan, zazpi uharteak bisita daitezke egun bakarreko irteera atseginean, 45 euroren truke). Ploumanac’h-etik zazpi kilometrora kokatuta, Sept-Ile artxipelagoa Rouzic, Les Costans, Malban, Bono, Aux Moines, Plate eta Les Cerfs uharteez osatuta dago. Itsasgoran 40 hektarea hartzen ditu. Hemen ez da gizakirik bizi. Biztanle guztiek alde egin zuten aspaldi, eremu idor hauen aurkako borroka galdu ostean... itsasargiaren bi zaindariek izan ezik; egun, hamabost egunean behin txandakatzen dira. Hauxe da hemen aurkituko dugun gizakion ordezkaritza bakarra, noizean behin ontzian gerturatzen diren gu bezalako turistak kenduta. Jende gutxik zapaldu

B

ditu uharteak, bertako “biztanle” nagusiak hemen biltzen diren itsas hegaztiak direlako, harri hauetan habiak egitera datozenak. 1912tik parke nazionala izendatuta, eta 1976an erreserba naturala, artxipelagoan 20.000 itsas hegazti baino gehiago, 27 espezie desberdinetakoak, elkartzen dira urtero. Bisitatu dugun lehen uhartea urrunen dagoena da: Roizic. Gerturatu ahala, ikusgarriagoa bihurtzen da. Udaberritik irailera bitartean, Roizicen ipar magala elurra bezain zuri agertzen baita, ugaltzeko elkartzen diren zanga bikoteen dentsitate handiagatik. Estatu frantsesean dagoen zanga kolonia bakarraren aurrean gaude. Lumaje zuri eta buru horiko 17.000 bikote bildu ohi dira hemen eta kitzikagarria da oso ikustea 2 metroko hegazti hauek nola erortzen diren 30 metroko altueratik harrapakin baten bila. «Sei hilabete ematen dituzte itsasoan bakarrik eta beste sei hilabete lehorrean», dio gidariak. Hori da hegazti hauen patua.


Uhartearen ipar magala, zuri-zuria. Erdian, uharteko zaindari bat eta Allain BougrainDubourg kazetaria, Ligue pour la Protection des Oiseaux elkarteko lehendakaria. Behean, lanpernamusu bat. Aurreko orrialdean, zanga bat.

17


Cadiz HAIZEA ETA EGUZKIA LAGUN, NABIGATZEN Cadizeko kostaldera ia ustekabean iritsi gara. Euskal Herrian urtea euripean igaro ondoren, ez genuen esperimentuetarako gogorik, eta, senari jarraituz, penintsula osoa zeharkatu dugu autoan. Beti hegoalderantz, itsasora ez erortzekotan gelditu beharrean izan garen arte. Lurra amaitzen den toki honetan, Trafalgarreko itsasargiak eman digu ongietorria. Urtero, beste exodo paralelo bat gertatzen da alderantzizko noranzkoan: ur horietatik Bizkaiko Golkora abiatzen dira atunak, penintsulako itsasertzean zehar, uda igarotzeko iparraldera jotzea adostu balute bezala. Testua: Ana Isabel Vega

Argazkiak: Gonzalo Azumendi


CADIZ rafalgarreko itsasargiak kostalde horiek zaintzen dituen ziklope bat dirudi. Magnetismo ukaezineko lekua da, eta ilunabarrean jende andana gerturatzen da bertako dunetara, astro nagusia txalo artean agurtzera, zeruertzaren azpian atunak gelditu gabe dabiltzan bitartean. Arrain horiek lurralde honen izaera markatzen dute, ekonomia, artea eta are kale eta herrien izenak ere elikatuz. Horixe da Zahara de los Atunes herriaren kasua. Bertako sei kilometroko hondartza zabala eta garbia da, zorioneko itsasertz honetako ia guztiak bezala. Duna artean eta Turkiako piraten eta berbereen etorrera zaintzeko eraikitako dorre almenadunen artean, itsasorako bidea egiten duten korridoreak ditu. Gaur egun dena aldatu da. Harrizko talaia horiek goialdean etxolatxoa duten sorosleen egurrezko eraikin ederrei egin diete tokia. Hemendik sorosleek, kortsariorik ezean, egunero ikusten dute eguzkitakoak, hozkailuak eta krokodilo

T

20

puzgarriak dakartzaten familien iritsiera, beren hondar eremua kolonizatzeko prest, eguna pasatzeko kanpamentu funtzionalak antolatuz. Uda garaia, bizitzak erraza dirudien sasoia. Zahara de los Atunes-etik Caños de Meca-ra Zahara de los Atunes-ek Medina-Sidoniako dukeen jauregiko hormak eta egiturak mantentzen ditu. XV. mendean eraiki zuten, eta piraten aurkako gaztelu gisa erabili zen lehenik, dukeen jauregi izan zen ondoren, baita chanca ere; alegia, atuna prestatzeko lantegia. Bertako kaleetan gauez giro ederra izaten da, argi ugari duten dendekin eta arrain hori forma eta estilo guztietan dastatzeko jatetxeekin. Udaberriro, Barbateko kostaldearen parean almadraba errepikatzen da; alegia, 3.000 urte baino gehiago dituen arrantza-erritua; atunak sare-labirinto batekin harrapatzen dituzte. Zaharatik hamar kilometrora dagoen arrantza-herria da Barbate. Hegalaburra-


Tarifako merkatua, Jerezeko atea, eliza... xarmaz beteriko kale zuriak. Herri hau Europako punturik hegoaldekoena eta Afrikatik gertuen dagoena da, eta hemen turismoak garrantzi handia du. Kitesurfaren «erresuma» dela esan daiteke. Erreportajea zabaltzen, Boloniako hondartza.

21


CADIZ Lerroon azpian, Breñako Parke Naturala. Ehunka bidexka aurkituko ditugu pinu artean.

22

ren munduko hiriburutzat hartzen da. Hemen ez gara aspertuko portuko jarduera bizia ikusiz; harrapatutakoa deskargatzen ikusiko ditugu arrantzaleak, itsasontzien artean eta arrantza hondakinak lortzeko borrokan dabiltzan kaioen oihu artean. Atunak ere ez dira faltako azoka bizi eta koloretsu honetan. Itsasoko arrain guztiak ikusgai daude bertan. Caños de Mecarantz jarraituz, Breñako Parke Naturala eta Barbateko Padurak daude. Hor ehunka bidexka aurkituko ditugu pinu artean, baita Barbateko Tajo zorabiagarria ere, Atlantikoaren gainean 100 metro labar

baino gehiago dituena. Breña Caños de Meca herrixkaraino iristen da. Herriaren izena bertako ur gezako iturritik (caño) datorkio, musulmanen agintepean zeuden garaian hain preziatua zenez "Mecako" esaten baitzioten. Kostaldean urte askoan ez zen biztanlerik izan piraten erasoak zirela-eta. Horiek agertzen zirenean, zaintza-dorreetatik irteten zen ke-zutabe trinko batek ohartarazten zuen berehalako arriskua; baina 60ko hamarkadatik aurrera, beste ke bat, barrearen kea, iritsi zen inguru pribilegiatu honetara, hippyen mugimen-


dua lehorreratu zenean, hamarkada hartan hona migratu baitzuten. Atunek beti egin duten bezala. Gaur egun, Caños de Mecak ez du galdu lehen bisitari haien espiritua. Udatiarrekin eta familiekin batera, rastak dituzten gazteak ikusiko ditugu; azken hauek txirula jotzen dute, eskumuturrekoak saltzen dituzte edota ahotik sua botatzen duten dragoi bihurtzen dira, ilargipeko ikuskizun inprobisatuetan. Bien bitartean, dunetan, Trafalgarreko itsasargiak gau beroa argitzen du, betiko irautea nahi genukeen uda honetan. Cañosek arima du, nortasun berdingabea, eta, ba-

tzuetan, Levanteko haizeak hondarrez betetzen ditu sarbideak, giroari Far Westeko edo basamortuko herrien kutsua emanez. Ondo-ondoan dago Zahora, hareatza handi eta ikusgarria duen alkate-auzoa. Opor garaiko alokairurako eraikin txikiek eta txiringito zalapartatsuek (hala nola Sajoramia edo chill out giroko La Kalima) eta jatetxe batzuek osatzen dute ingurune lasai hau. Mendebalderantz jarraituz, Manguetako hondartza aurkituko dugu, beste hainbat bezala, nudista, eta jarraian El Palmarrekoa duena. Etenik gabeko 8 kilome-

Goitik behera, eta ezker-eskuin, tenplu erromatarraren hondakinak Bolonian, Cadizeko etxe tipikoa, iraganaren aztarnak, Barbateko okindegi bat eta eskultura erromatar bat.

23


CADIZ

Lerroon gainean, Zahara de los Atunes eta Caños de Meca inguruetan hartutako irudi udatiarrak.. Ondoan, Vejer de la Fronteran kokatutako NMAC museoa. Merezi du ezagutzea, hemen ez baita dena soilik hondartza eta eguzkia.

troko bere eremuan ez dago hotel edo eraikin handirik. Baratzeak, ganadua eta landa-etxetxoak (horietako asko alokairukoak) daude. Hondartzaren eta landa-ingurunearen babesa eta sinbiosia ezin hobea da, lehen lerroko orubeak jatetxez, tabernez, dendatxoz eta azoka txikiz okupatuta. Errepidea gurutzatu eta itsaso bizi eta ederrera hurbiltzeko pasaguneak aurkituko ditugu, dunen ekosistema babestuz. Hemendik aurrera, herriak bata bestearen atzetik agertzen dira: Conil, Chiclana, Sancti Petri… eta eskaintza gehiagorekin hazten dira, Cadiz hurbilago dagoen heinean. Horiek beste noizbait ikusteko prest, Zaharara itzuliko gara ekialderantz bidaian jarraitzeko. Hegalaburrak itzultzen direnean bezala. Tarifarantz Zaharatik Tarifarantz, laster agertuko dira Boloniako hondartza (4 kilometro luze) eta haren hondakin erromatarrak itsasoaren ondoan. K.a. II. mendean sortua, Baelo Claudia hiriak bazuen jada atunei eta arrainei lotutako industria bat, aberastasun handia ekarri zuena, harik eta lau mende geroago itsasikara batek hiria deuseztatu zuen arte. Beste ikono bat bertako duna ospetsua da, monumentu natural aldakor izugarria. Itsasarteko Parke Naturalean dago Bolonia, eta inguru natural ia birjina, landaredi oparokoa, gorde du, bere harea xehearekin eta ur gardenarekin kontrastea egiten duena. Tarifarantz jarraituz, bat-batean zeruak ostadarrez

24


GIDA PRAKTIKOA Zer ikusi NMAC Montenmedio Fundazioa.

Vejer de la Fronteran dago. Europa hegoaldeko aire zabaleko museorik onenen artean dago. Atlas Beach erakusketa aretoa. Tarifan dago eta

Manuel Caminero argazkilariak Cadizko itsasoko argazki ederrak zintzilikatu ditu. Gainera, argazki original bat eros daiteke.

Gastronomia El Campero. Barbate. Atuna dastatzeko eskaintza

izugarria da. Barbateko jatetxe hau da inguruetako ospetsuena. Asador-restaurante La Castillería. Vejer de la Frontera. Haragirik onenak txingarretan erreta. Ospe

guztia atunek daramaten arren, barkaezina litzateke bertako behi haragia ez probatzea, Retinta motako behiarena.

Zer egin Cadizko kostaldearen erakargarritasun nagusia natura da. Hondartzetan era guztietako kirol eskaintza dago: ibilaldiak eta irteerak itsaslabarretan (La Breña zoragarria da), zaldi ibilaldiak, El Palmarren surfa, kitesurfa, urpean igeri egiteko klubak, paddle eta era guztietako kirol nautikoak… ingurune natural eta aldatu gabe honetan are xarmagarriagoak dira. 25


CADIZ Tarifan dagoen «chiringuito» bat. Ondoan, goitik behera eta ezkereskuin, Caños de Mecako Mangueta hondartza, Vejerreko azoka hippia, Zahara de los Atuneseko hondar fina eta, azkenik, El Palmar hondartza.

26

janzten dira, kitesurf-taulak bultzatzen dituzten ehunka kometaren koloreengatik... haizea erlijioa den aberrian sartu gara. Txiringitoak, ibilgailuak, gazte beltzaranak, bai eta kresala ere, kometen eta surfaren espiritu kutsakor horrekin bustita daude. Valdevaqueros eta Lances hondartzak dira atunek bezala itsasoan jauzi egiten duten ero hauen tenplu nagusiak. Eta, azkenean, Tarifa, non Atlantikoa amaitu eta Mediterraneoa hasten den. Hirira harresitutako atetik sartzea ehunka setio eta gudu istorio gogoratzea da. Gazteluaren parean, gidari batek Guzman Zintzoaren istorioa kontatzen du. 1294an, bere semea tropa iparrafrikarrek atxilotu eta haren bizia eskaini zioten hi-

riaren truke. Bere erantzuna zein izango eta bere daga kristaua ematea, semeari lepoa mozteko. Gaur egun, Tarifako kale zurietan, bisitaria historiari erreparatu gabe ibili ohi da, kafetegien, moda-denden eta kitesurfa egiteko era guztietako aparailu eta ikastaroak eskaintzen dituztenen artean. Eskaintza tentagarria da gaua iristean, haizearekin eta itsasoarekin borrokan aritu diren gorputzekin topo egitean. Orain, modako tabernetan aurkituko ditugu, dantzan, barrez eta ligatzen. Ilargiaren argipean ikusita, ikastaroa egiteko eta tribu nomada horiekin bat egiteko gogoa ematen du, haizeen eta eguzkiaren artean nabigatzeko. Atunek bezala.•


Macao LAS VEGAS, DOINU KANTONDARRAREKIN ETA KUTSU PORTUGALDARRAREKIN Testua eta argazkiak: Lucas Vallecillos


MACAO

Txinaren eskuetara itzuli zenetik bi hamarkada igarota, Macao jokoaren munduko erdigune bilakatu da. Hogeita hamar kasino baino gehiago biltzea ditu bereizgarri, baina baita ageriko izaera portugaldarrak ezaugarritutako ondare historiko eta kultural oparoa eskaintzea ere.

30

acaora iristearekin bat, portugaldarren 486 urteko presentziaren fruitu den fusio latinoasiar bereizgarria dastatzeko aukera du bisitariak. Harreman sozialetan, arkitekturan, hirigintzan, gastronomia iradokitzailean... guzti-guztian da agerikoa fusio hori Txina hego-ekialdeko lurralde txikian. Portugalgo kolonia zenean Asiako Montecarlo zen dagoeneko Macao, baina orain dela bi hamarkada Txinaren eskuetara itzuli zenetik, jokoaren munduko erdigune bilakatu da. Pentsa, bertako apustu bolumenak Las Vegas bertakoa gainditu du dagoeneko. Hori bai, kasinoen argi liluragarrietatik, merkataritza gune

M


erraldoietatik eta hotel kate prestigiotsuek eraikitako eraikin ikusgarrietatik harago, Unescok gizateriaren ondare izendatutako hirigune historiko ezin ederragoa ere badu Macaok, inor axolagabe utziko ez duena. Macaora heltzeko mundu erdi igaro eta gero, benetan bitxia suertatzen da une oro Portugal oroitarazten duen hiri batetik paseatzea; pentsa, Lisboako Baixa auzunetik pasieran ibiltzearen sentsazioa izatera ere irits daiteke bat... 1999ko abenduaren 20ko gauerdian, Portugalek Macaoren gaineko subiranotasuna itzuli zion Portugali zeremonia solemne batean. Ekitaldiak goizaldeko ordu txikiak arte luzatu ziren, zehazki, ikurrin gorri-berde

guztiak Txinako Herri Errepublikako bandera gorriengatik ordezkatuak izan ziren arte. Macao europarrek Asian izandako lehendabiziko kolonia izan zen, baita europarrek uzten azkena ere. Bi urte lehenago Hong Kongekin gertatu bezala, Macao Txinaren eskuetara itzuli zen azkenean, Deng Xiaoping herrialdeko buruak bultzatutako “herrialde bat, bi sistema” formularen baitan. Bi aldeek adostutako legeen arabera, hurrengo 50 urteetan, hau da, 2049ra arte, Macaok eredu sozioekonomiko eta legegile propioa mantenduko zuen, baita bisatu erregimen independentea, Pataca moneta eta bi hizkuntza ofizial ere: portugesa eta txinera. Errealitatea, hori bai, argia da egun: guztia Pekinen kon-

Ezker-eskuin, A-Má jainkosaren ohorezko tenpluan otoitz egiten dagoen emakume bat eta Lou Lim Loc-eko lorategiak.

31


Camilo kaleko denda bat. Hirigune historikoan oraindik iraganeko Macaoren aztarnak aurkitu daitezke.

trolpean dago Macaon. Portugalen kolonia ohia 21,5 kilometro koadro eskaseko lurraldea da eta penintsula txiki batek eta bi uhartek osatzen dute. Gune penintsularra Macao hiriari dagokio, eta bertan ondare historiko garrantzitsuena eta zenbait kasino mitiko pilatzen dira; Taipa uhartea, berriz, jokoaren gune nagusia da, bertako kasinoetako batzuk benetan txundigarriak direlarik; azkenik, Coloane uhartea bizilagun gutxien dituena eta kanpotarrek gutxien bisitatzen dutena da. Iraganera begirada Ia ezertxo ere ez da geratzen Macaon bertara heldutako lehen nabigatzaile europarrek Perla ibaiaren bokaleko kala txikian aurkitu zutenetik, soil-soilik A-Má jainkosaren ohorez altxatutako tenplu zaharra. Europarrak heldu zirenean tokikoek bertan gurtzen zuten babesa eskaintzen zien Zeruko Jainkosa, eta, oraindik ere, horrela egiten dute. Tenplua arrantzale txinatarrek eraiki zutela uste da, baita hiriari izena eman ziola ere: AMá Gao, hau da, A-Má-ren badia. Kontuak kontu, argi dagoena da bidaiariek oso bestelako Macao bat aurkitzen dutela egun. Erdiko Barrutian hasi ohi dute gehienek bisitaldia, oinezkoentzat prestatutako Largo do Senao plazan, hirigune historikoaren bihotzean. Erosketak egin edo paseatzeko tokikoen leku kutuna da, eta zoladura benetan ederra da: marra zuri eta beltzez egindako mosaiko ikusgarri batek hartzen du lurra, olatu erlaxagarriak irudikatuz. Lurrotako arkitektura kolonial portugaldarraren beste erakusgarri bikain bat. Hirigune historikoa utzi aurretik, ezinbestekoa da Macaoko kale ospetsuenetakoa bisitatzea: Rua da Felicidade. Iraganean gaueko bizitzaren epizentroa zen, putetxe ugari baitziren bertan. Gaur egun, berriz, zaharberritutako etxe txinatar tradizionalez betetako kale ederra da. Gainera, tokiko gastronomiaz gozatzeko aukera ematen duten jatetxe ugari biltzen dira inguruotan. Hirigunetik ihes egin eta lasaitasuna bilatzeko gogoa izanez gero, Coloane uhartera txangoa egitea da aukerarik onena. Macaoko lekurik lasaiena da zalantzarik gabe eta naturan murgildu eta lasai-lasai pasieran ibiltzeko aukera eskaintzen du. Tartean zenbait hondartza interesgarri ere badira, hori bai, uharteko lekurik erakargarriena Coloane herria bera da. Jokoarekin zoratuta Taipa uhartea arkitekturaren eta jokoaren gehiegikeriei eskainitako gunea da. Azken bi hamarkadotan, hotel-kate erraldoi ugari eta aisialdira bideratutako merkataritza zentro ugari pilatu dira bertan. Ondorioz, uharte txikia nabarmenkeriaren paradigma bilakatu da: jokoa eta jokoa inguratzen duen guztia bi-

32


MACAO lakatu da bere erakarpen nagusia. Macaok bi aurpegi ditu, eta bi aurpegi horietan oinarritzen da lurraldearen diru-iturri nagusia: turismoa. Aurpegietako bat erromantikoa da, portugaldarrek hirigune historikoan utzitako aztarnari lotua. Bestea, berriz, libertinoa da, eta jokoaren, luxuaren eta neurrigabekeriaren inguruan ardaztutako merkataritza gune erraldoietan hezurmamitzen da. Iraganean hainbat mendez Macao Asiako merkataritzaren erdigune nagusietakoa izan baldin bazen, gaur egun

munduaren kasino bilakatu da. Eguneko 24 orduak zabalik izaten diren 30 kasino baino gehiago daude egun Macaon, guztiak ere helburu bakarrarekin: hurkoa burutik-oinetaraino lumatzea. Espektakulua izugarria da, eta, jokoarekiko inolako interesik izan gabe ere, merezi du bertatik bertara ikustea. Kasinoetako askok, gainera, patxadaz bisitatzea merezi dute. Hori da Errenazimenduko Venezian girotutako Venetian Macao arrakastatsuaren kasua: munduko joko

Goitik behera, ezkereskuin, txinatar farmazia bat, MGM Grand Hotel-eko kasinoa, ikasleak Rua de Monte-n, The Venetian hotel entzutetsua eta almendra gaileta ospetsuak.

33


GIDA PRAKTIKOA Non lo egin Mandarín Oriental. Amizade etorbidea 954, Tel.: (853) 2856 7888. www.mandarinoriental.com/ macau. Bost izarreko eta

diseinu ikusgarriko hotel aparta da, Macaoko ikuspegirik onenak eskaintzen dituena. Azken belaunaldiko spa gunea, igerileku ikusgarria eta otordu bikainak eskaintzen dituzten jatetxeak ditu. Hotel Lisboa. Comercial de Macau etorbidea 288. Tel.: (853) 2888 3888. hwww.hotelisboa.com.

Benetako erreferentea da Macaon. Hoteleko eraikinetako batek beste garai batera eramango gaituen bitartean, besteak azken berrikuntza teknologiko guztiak eskaintzen ditu eta etorkizunera begira dago. Hotelak 1.000 gela eta kasinoa ditu. Jokalari askoren ustez Macaoko kasino onena da.

Gastronomia Macao bertako gastronomiagatik ere bada ospetsua. Ezinbestean dastatu beharreko plateretako bat sukaldaritza europarra, afrikarra, indiarra eta Asiako hego-ekialdekoa ezin hobeto uztartzen dituen oilo afrikarra da; adituen ustez, plateraren jatorria Mozambiken dago, zehazki, herrialdea, Macao bezala, portugaldarren kolonia zen garaian. Portugaldarren oinordetza den bakailaoa ere derrigor dastatu behar da, eta, errezeta guztiak gomendagarriak badira ere, agian interesgarriena bakailao errea da.

Informazio gehiago www.macautourism.gov.mo www.cityguide.gov.mo


MACAO

gune handiena da, 3.000 gelako hotela du, 40 gondolek zeharkatutako kanalek osatutako merkataritza gune erraldoia, 52.000 metro koadro eta jokorako 870 mahai dituen kasinoa... Wynn liluragarria, City of Dreams ezin modernoagoa eta Lisboa historikoa ere bisitatzeko moduko kasinoak dira. Lisboa kasinoak, nola ez, Portugalgo hiriburuarekin lotura estua du eta Macaoko zaharrenetakoa da. Hori bai, garai modernoetara egokitzen ere jakin du, eta, horren erakusle, kasinoaren parez pare Grand Lisboa etxe orratz ikusgarria eraiki du. Loto-lore erako zeru-harraskaria kristalezko esfera izugarri handi batean oinarrituta dago eta hiriaren ikurretako bat bilakatu da. Jokoaren negozio erraldoiak eskaintzen dituen zorion eta zorigaitzetatik bizirik irtetea lortu badugu, agian gure arima pixka bat garbitzeko unea heldu da. Horretarako, interesgarria da ilunabarrean Alameda Dr Carlos d’Assumpçao kaleko parkearen pareko uharte artifizial txikira hurbiltzea. Bertan Kum Iam jainkosa budistari eskainitako 20 metroko altuera duen urre koloreko estatua ikusgarria aurkituko dugu. Estatua konfuzianismoa, taoismoa eta budismoa uztartzen dituen zentro ekumeniko baten gainean eraikita dago. Sinestunak izan edo ez, ziurrenik zoriontasuna ematen duten gauzak hautemateko gai izango gara berriro bertan, diruarekin erosi ezin daitezkeen gauza horiek guztiak.•

Goian, ezker-eskuin, selfie bat egiten Wynn hotel liluragarriaren aurrean, eta katedraletik gertu dagoen portugaldar zeramikaz aipaindutako iturri bat. Lerroon ondoan, San Lorenzo eliza. Aurreko orrialdean, goitik behera, Venetian hotel arranditsua, San Pablo katedraleko hondakinak eta Largo do Senado etorbidea.

35


Dolomitak BEGIETAN IZOZTEN DEN EDERTASUNA Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo


DOLOMITAK

Dolomitak Italia ipar-ekialdea eta Hego Tirol ederresten dituen mendikate ikusgarria da. Bailara berdeak, mendi puska dotoreak, asko 3.000 metrotik gorakoak. Haitz tenteak daude, elurraren zuria nonahi udaberri bukaeran. Laku izoztuak eta herrixka xarmantak, Alpeetan bakarrik dauden horietakoak. Eta Dolomitetako bihotzean, Cortina d’Ampezzo eskualdeko herri biztanletsuenetakoa. Italiako eski gune ezagunena. Bertatik begiak izozten zaizkio bisitariari, edertasunak jota, nonahi begiratuta ere. Hango paraje zoragarriak ez baitira inoiz bukatzen. Oinez, bizikletan, motorrean edo autoan mugitu. Eragozpen, edo ñabardura bakarra dauka Cortinak: garesti samarra da. Baina joan bisitan, merezi du. Begiak sutan jarriko baitzaizkizu.

38


egiek memoria balute, dozenaka beharko genituzke Dolomitetako paisaia ikusgarri guztiak gordetzeko. Bertako argazkiak izoztuta geratzen baitira erretinan, begien memorian, argazki kameretako memoria txarteletan bezala. Dolomitak Alpeetako parte dira, baina haiekin alderatuz, geologikoki eta itxuraz oso mendi ezberdinak dira. Marmolada ezaguna da garaiena (3.342 metro), eta kasualitatea, denetan tontor biribilduena da. Haren ingurumarian tentetzen dira beste dozena bat mendi gune, 3.000 metrotik gora denak. Oso mendi handiak dira, bailara baino 2.000 metro gorago goititzen direnak, ia denak. Harri puska itzelak! Aldi berean, baina, bakanak. Esan nahi da, mendi gune batetik bestera mendi lepo garaiak daudela, belaze

B

berdeak eta konifero baso aberatsak. Adibide bat. Cortina d’Ampezzo mendiz inguratuta dago hego-ipar, ekialde-mendebal. Iparrera Sorapiss eta Cristallo moleak daude, menditzar ikaragarriak. 3.205 metro ditu Sorapissek, gehixeago Cristallok (3.221 metro). Bien arteko pasabidea Passo Tre Croccin dago, 1.809 metrora. Antzera hegora, Passo Falzaregon gora, mendebaldera Tofana di Mezzo mendi puska baitago (3.244 metro), 1956ko Neguko Olinpiar Jokoetako eski gune ezaguna, eta ekialdera Cinque Torri bost tontorreko mendi aski ezaguna, garaieraz apala (2.361 metro), baina itxuraz berezia, bakarra. Txoko horietatik ikusgarri ageri da Cortina d’Ampezzo herria, Alpeetan hain ohikoak diren etxe polit eta dotoreak han eta hemen. Dolomitak Cortina baino askoz gehiago dira, baina

Handian, Corvara herri dotorea. Italia da egun, baina aleman hizkuntza da nagusi kaleetan. Txikietan, goian, Cortina d’Ampezzo eta, behean, Passo Pordoi mendatean dagoen gotorlekua.

39


DOLOMITAK Cortina Dolomitetako arima da. Eskualdeko herri biztanletsuenetakoa, 6.000 lagun eskas, baina Italiako turismo hiriburuetako bat. Cortinak badu Dolomitetan oso ohikoa ez den altxorra: bailara zabala da, irekia, eguzkiak bazterrak berotu eta argitzen dituena laino eta erauntsi artean tokia bilatzen duenean. Dolomitetako beste bailarak, herriak, ainube eta toki ospelagoetan daude, normalean: izan Corvara, Arabba edo Canazei. Cortina 1.200 metrora dago, eta mendi handiz inguratutako goi ordokia da. Cortinak badu sona berezia, aberaskumeen gune ote den… Han Ferrari etxeko 1 Formulako gidariek argazkia egiten zuten urtero, elurretan: Fernando Alonso eta Michael Schumacher, besteak beste. Astebete eskaseko egonaldiarekin ondorio handirik ezin da atera, baina Cortina merkea ez dela esan behar. Poltsikoa ondo beteta joatea komeni. Otordu normal bategatik 25 bat euro ordaindu behar dira. Normala pasta, pizza edo haragi plater bat, garagardo bat eta kafea litzateke. Euskal Herrian baino nabarmen garestiagoa. Trukean, aisialdiko aukera mugagabeak eskaintzen ditu. Oinez, bizikletan, motorrean, autoan… Maiatz bukaeran eguraldia gaiztoa izan liteke inguru hauetan. Eskualde menditsua da, trumoitsua, hezea eta hotza. Mendietan elur asko dago, eta azken hilabetean eguraldi kaskarra izan dute bertan. Oinez dozenaka trekking egin daitezke Cortina inguruetan, eta erakargarritasun polit batekin: via ferratak. Alegia, ibiliz iristeko zailak izan daitezkeen tokietara ailegatzeko bitarteko teknikoak jartzen diren bideak. Bitarteko horiek iltzeak, tirolinak, presak, kateak eta beste izan daitezke. Ez beldurtu, eskaladak beldurra ematen badizu, maila guztietako via ferratak baitaude Dolomitetan. Errazerrazak ere bai. Maiatza goizegi da, akaso, mendi garaienetan murgiltzeko, eskarmentua behar baita elurrik gabe ere zailak diren gailurrak igotzeko. Bizikletan, gutxi hauek bezain toki egokirik. Errepide onak baitaude, eta maiatzean, pandemia bukatu berritan, trafiko gutxirekin. Dolomitetako gune osoak 16.000 kilometro koadro du (Nafarroak 10.000 pasa), baina Cortina inguruko parke nazionalak 300 kilome40

Livinallongo di Piave herriko elizan ikus daitekeen oroigarria. Ondoko orrialdean, hainbat mendi ezagun. Ezkereskuin, eta goitik behera: Toffana di Mezzo, Marmolada, Piz Boe, Tre Cime di Lavaredo eta Monte Cristallo.

tro koadro eskas. Eremu txiki horretan bi mila metroko langa gainditzen duten dozena pasa mendate daude. Izen mitikoak Italiako Giroaren historian, eta zikloturista soilaren erronka edo amesgaiztoa! Zerrendak txirrindularitza zale oro uzten du aho bete hortz: Passo Giau, Passo Falzarego, Passo Fedaia, Passo Pordoi, Passo Valparola, San Pellegrino, Passo Sella, Campolongo, Passo Gardena, Tre Cime di Lavaredo, Passo Tre Crocci… Zikloturista apala bazara, bat igo eguneko. Ona bazara, pare bat; eta oso ona bazara, ba gehiago. Baina aintzat hartu Dolomitetako mendate ia denak oso tenteak direla, malda handikoak. Salbuespenak: Falzarego, Cortinatik, eta Pordoi, bi isurietatik, besteak beste. Cortinako hoteletik dozena bat pedalkada eman eta hasten dira Giau eta Tre Cime di Lavaredoko maldatzarrak! Adibide bi. Passo Giauko azken bederatzi kilometroak %8tik gorakoak dira. Tre Cime di Lavaredo askoz serioagoa da. Batez ere azken hiru kilometroetan %13ko batez besteko pendiza duelako. Bizikletak alokatzeko aukera zabala da Cortinan, eta zalantza edukiz gero, ez egin duda: bizikleta elektrikoa hartu. Zure hauspoak eta zango sagarrek eskertuko dute. Eta motorra edo autoa hobesten badituzu, txoko gehiago ezagutzeko aukera izango duzu. 200 bat kilometro egiteko ordu batzuk behar dira, gora eta behera, bihurguneari bihurgune, baina gustuko tokian aldaparik ez! Ibilbide erakargarri bat: Cortina-Passo Falzarego eta Passo Valparola, Hego Tirolen sartu San Ciascian-etik, handik Corvara Alta Badiara, Arabba eta Passo Pordoi, Piz Boe mendi elegantea bertatik bertara ikusteko (3.152 metro). Buelta Falzarego mendateko hego isuritik, 150 bat kilometro denera. Herri guztietan geratuko zara, bai edo bai, argazkiak ateratzeko. Lehen Mundu Gerrako gunea Paisaia, mendi, harkaitz eta herri zoragarriez gain, Lehen Mundu Gerrak eskualde honetan utzitako arrastoek ere txundituta utziko zaituzte. Gune menditsu honetan izan baitziren Italia eta Austria-Hungariako Inperioaren arteko borroka odoltsuenak. Izan ere, Cortina bera, Belluno eskualdea, eta egun Hego Tirolko eremuak Inperioko lurrak ziren mende pasa atzera. Hortik Corvara, Bolzano edo beste hainbat herri eta hiritan


41


Goian, Cinque Torri ezaguna. Eskuineko argazki txikian, bi zikloturista Passo Giau mendatean, 2.236 metrora. Bizikletan ibiltzeko paradisua da Cortina. Eskuinean Passo Valparolako gotorlekubabeslekua.

42

aleman hizkuntzak daukan nagusitasuna. Borrokak mendi lepoetan, mendi garaietan eman ziren, eta arma astunak mendian gora igotzeko errepideak, trenbideak, funikularrak, tirolinak eta abereak erabili zituzten. Gailurra, lepoa bereganatzen zuenak posizio pribilegiatua baitzeukan aurkariari erasotzeko. Han hasi zen Austria-Hungariako Inperioa hausten betirako. Valparola eta Pordoi mendateetan gotorleku handiak daude, soldaduen babeserako eraikiak, eta hainbat menditan lur azpiko tunelak daude. Pasabide horiek erabiltzen zituzten soldaduek hara eta hona mugitzeko, ezkutuan, eta arma gordetegi moduan ere oso eraginkorrak ziren. Dolomitetako hainbat tokitan kanoi eta bestelako arma astun arrastoak daude, egun ere. Eta gerrateen ondorio lazgarriak ere bai, zoritxarrez. Herri askotan hildako herritarrak gogoan dituzten oroigarriak daude. Livinallongo di Piave herrian dago hunkigarrienetako bat. 500 lagun eskaseko herrian biztanleria erdia eraman zuten bi mundu gerrateek. Kanposantuak jartzeko leku laurik bilatu ezin, eta aldapan eraiki zituzten batzuk Dolomitetan, Livinallongon bezala. Han jaio eta inguruko mendi kuttunetan hil ziren asko, Marmolada mendi handi eta dotorearen babesean betirako atsedena hartzeko.•


DOLOMITAK

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Dolomitak Italia ipar-ekialdean eta Hego Tirolen daude. Alpeetako parte dira, baina mendikate berezitua da. Venezia da gertuen dagoen hiri handiena, 150 bat kilometrora.

Nola iritsi Hegazkinean errazena, Euskal Herritik Veneziara hegaldi asko daude, eta poltsiko gehienek ordaintzeko modukoak. Han mugitzeko ezinbestekoa da autoa alokatzea. Egun askoko oporraldia izanez gero, ez da txarra Euskal Herritik Dolomitetara auto, furgoneta edo karabanan hurbiltzea, baina aintzat hartu Donostiatik 1.500 kilometro luze daudela.

Ezaugarriak Mendikate ikusgarria dira Dolomitak: mendi tenteak, arrokatzar ikusgarriak, mendi lepo ederrak… Marmolada da denetan garaiena, 3.342 metrorekin, baina 3.000 metroko langa gainditzen duten mendi asko ditu. Zikloturista eta trekking zaleen paradisua da, aukera handia eskaintzen duelako. Cortina d’Ampezzo, Corvara, Canazei, Arabba edo Auronzo dira hango herri ezagunetako batzuk.

43


Arles ARGAZKILARITZA ARDATZ DUEN PASIERA Testua eta argazkiak: Oriol Clavera

Uda iristearekin bat, Proventzako Arles hiriak argazkilaritza erakusketa ugari eskaintzen dizkio bisitariari. Irailaren amaiera bitartean ospatzen diren Argazkilaritzaren Topaketak aitzakia ezin hobea dira Camargue eskualdera gerturatzeko.


46


ARLES oizean goiz jaiki eta 60.000 biztanle baino gutxiagoko hiri frantziarreko biztanleak oraindik ere lo daudenean pasiera bat ematea modu bikaina da Arlesi pultsua hartzeko. Roine ibaiaren ertzean kokatutako Roquette auzoan murgildu gara, nonahi elkartzen eta banatzen diren kalexkaz beteriko labirintoan. Roine ibaia izugarri handia da, eta, Arles hiritik pasatzean, ez dirudi igartzen duenik itsasora heltzeko oso gutxi falta zaiola. Camarga eskualdean barna beste 40 kilometro eskas egin eta itsasorekin bat egingo du Roinek, non eta urmaelez betetako delta berde eta turkesa paregabean. Egin dezagun berriro ibaian gora, Roquette auzora itzuliz. Esnatzen hasita dago jada auzoa. Doumer eta Joseph Patrat plazak zeharkatu eta hegoalderantz egin dugu, Chartrouse kalean barna. Urrunean, kaleotako lasaitasunarekin bat egiten ez duen mugimendua entzuten hasi gara. George Clémenceau bulebarrean argitu dugu misterioa: Del Lices bulebarrera bitarteko etorbide luzean dozenaka saltoki jartzen ari dira harat-honat merkatariak.

G

Beheko irudian, Errepublika Plaza eta erdian dagoen obeliskoa. Aurreko orrialdean, goitik behera eta ezkerretik eskuinera, Antzoki Zaharra, larunbatetan egiten den azoka, anfiteatro erromatar ikusgarria eta kaleko bizitasuna. Erreportajea zabaltzen, hiriaren ikuspegia Roine ibaiaren ertzetik.

47


ARLES Behean, ezkerretik eskuinera, Errepublikaren Plaza, kaleko giroa, Saint Thropime eliza eta Van Goghen horma irudia. Goian, erakusleiho batean jarritako argazki erakusketa.

48

Merkatua atzean utzi eta alde zaharrean murgildu gara berriro, Errepublikaren Plazara eramango gaituen Jean Jaurés kalean barna. Hiriaren bihotza da Errepublikaren Plaza eta erdian obelisko erraldoi bat aurkituko dugu, Goople Mapseko txintxeta bat balitz bezala. Berez, obeliskoa hiriaren kanpoaldean kokatuta zegoen lehen, zirku erromatar bat zegoen lekuan zehazki. Hiri zaharrean K.a. 600 urte inguruan sortutako jatorri greziarreko Thelina hiria salubiar zeltek okupatu zuten mende erdi geroago, Arelate bezala birbataiatuz. Erromatar Inperioa ez zen lurrotara K.a. 123 urtera arte helduko. Geratzeko heldu ere, Erromatar Inperioko bigarren hiriburua bihurtu baitzen Arles hirian jaiotako Konstantino I.a enperadorearen eskutik. Erromatarren aztarnak begi bistakoak dira Arlesen, baita goraipatzeko modukoak ere. Horren erakusle argia da Unescok gizateriaren ondare izendatutako Antzoki Zaharra, erromatar munduko harrizko lehen

antzokietakoa izan zena. Berau eraiki eta ia mende batera, I. mendearen amaiera aldera, Anfiteatro erraldoia eraiki zuten metro gutxira; 25.000 lagun hartzera hel daiteke eta Arènes d’Arles bezala da ezaguna. Gaur egun, turista ugari eta ekitaldiren bat edo beste hartzetik aparte, zezen plaza bezala ere erabiltzen da. Historia eta harriak maite badituzu eta oraindik ere nahikoa izan ez baduzu, lasai egon, Konstantinoren termak, hiriko harresi zaharraren hondakinak eta Aliscamps nekropolia zain dituzu. Mendeetako erosioa pilatzen duten nekropoliko harriok dira, ziur aski, udako hilabeteetan Arles aire zabaleko galeria erraldoi bihurtzen denean argazkien euskarri bilakatzetik salbuetsita dauden bakarrak. Izan ere, hirian zeharreko horma, murru, fatxada, plaza, etorbide eta kalexketan nonahi aurkituko ditugu zuri-beltzezko argazkiak, kolorez betetakoak, gizarte gaiekin lotuak, dokumentalak, artistikoak... Horrez gain, ia hogeita hamar erakusketa areto ere atontzen dituzte hirian barna, gehien-gehienak alde zaharrean. Argazkilaritzaren festa da, ez galtzeko moduko hitzordu aparta.•


GIDA PRAKTIKOA Argazkilaritzaren Topaguneak Aurten hitzordua ekainaren 4tik irailaren 26ra luzatuko da. Informazio gehiago: www.rencontres-arles.com.

Van Gogh handiaren arrastoa Arles margolari herbeheretar ezagunak bertan utzitako aztarnarengatik ere bada ezaguna. Vincent Van Gogh handiak ospetsu egin zuen Le Cafe la Nuit kafetegiko terrazan kafe bat har daiteke, edo artistaren obra hiriaren lotzen duten txokoak zeharkatzen dituen ibilbidea egin seinaleak jarraituz. Van Gogh hamabost hilabetez bizi izan zen Arlesen 1888 eta 1889 artean, eta bertan 300 koadro margotzera heldu zen. Belarria ere Arlesen galdu zuen. Van Gogh Fundazioa ere bisita daiteke hirian.

49


ARLES

CAMARGUE ERRALDOIAN Camargue Europako deltarik handiena barnean hartzen duen espazio natural erraldoia da. Roine ibaiaren deltak 145.000 hektareako zabalera du, eta, nekazaritzarako lur ezin emankorragoak izanik, arroza, zerealak eta mahastiak dira nagusi. Urmael ugarik osatzen dute delta, tartean Vaccarès, guztien artean handiena. Urmaelok, naturgune eder honetan bizi diren 400 hegazti espezie baino gehiagorentzat benetako paradisua izateaz gain –Europako flamenko populazio handiena bertan bizi da–, Camargueko zaldiaren habitat naturala ere badira. Hezegune ederrotan lasai asko bazkatzen ikusiko ditugu zaldiok. Camargueko zaldia tokiko arraza da eta zezenak hazten dituzten abeltzainek erabiltzen dituzte. Ebroko lurretan edo Valentzian bezala, zezenekin egindako ikuskizunak dira lurrotan jai herrikoien ardatz. Zezenak landa eremuetatik zezen plazetara zaldien laguntzarekin eramaten dituzte, bidean ikuskizun paregabea eskainiz. Ez da zaila horrelako uneren batekin topo egitea. Camargue eskualdearen zatirik handiena Camargueko Natur Parkearen baitan babestuta dago. Eskualde mailako parkea da, Arlesko lurretan kokatutakoa. Kontuan izan behar da Arlesek duela Estatu frantziarreko udalerri handiena izatearen ohorea, 760 kilometro koadroko hedadurarekin. 50


Sant Laurenç de Gosa herriko (SaintLaurent d'Aigouze, frantsesez) festetako osagarri nagusia zezenak eta zaldiak dira. Aurreko orrialdean, Camargueko Natur Parkea.

51


proposamen tematikoa

ALICERI BEZALA, LABIRINTOETAN GALTZEKO UNEA IRITSI ZAIGU Veneziako txokorik ederrenetariko batean Jose Luis Borges idazle argentinarraren omenez eraikitako labirintoa bisitarientzat lehen aldiz zabaldu berri denez, planetako labirinto berezietatik bidaia antzekoa proposatu nahi dizuegu. Lewis Carrollen Alice pertsonaiari bezala, guri ere lorategi bitxi hauetan sartu eta esploratzeko gogoa piztu zaigulako. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Getty eta Laugery.Marquesyssac

Horta (Katalunia) Italiako lorategi neoklasikoa beharko luke izan, baina azkenean lorategi erromantiko gisa amaitu zuen. Bartzelonan kokatutako Horta parkea 1971tik dago zabalik, eta Poal i d’Alfarràs izeneko Llupiàko markesaren lursail batean dago. Markesak Domenico Bagutti italiarrari agindu zion labirintoa eraikin zezan XIX. mendean. Labirinto honetako murruak altzifrez osatuak dira eta ibilbidea Txinako atean hasten da, jadanik desagertuta dagoen ekialdeko lorategi baten atean. Erdigunera iristeak Erosen esku jartzen gaitu, hitzez hitz, jainko grekoaren estatua batekin topo egingo dugulako erdira iristean.

52


Dole Plantation Pineapple (Hawaii) Guinness liburuaren arabera, munduko handiena da. Oahu uharteko iparraldean dago eta 12.000 metro koadro baino gehiago ditu. Barruan zortzi panel sekretu ikusiko ditugu, erdira iristen lagunduko digutenak, eta azkarrenek sari bat jasoko dute: beraien izena sarrerako kartelean agertzea. Horretarako, zazpi minutu baino gutxi behar dute erabili, baina gehienek zortzi aldiz denbora gehiago behar dute.

Marqueyssac (Estatu frantsesa) Bertatik paseatzeko diseinatuak, Dordoina bailarako kareharrizko labarrak gainditzen dituzte Vezac-en kokatutako Marqueyssac parkeko lorategiek. Bertatik Perigordeko ikuspegi ederrena begiztatu daiteke, diotenez. Lorategi erromantiko honetan, ehun urtetik gora dituzten eta eskuz inausten dituzten 150.000 ezpelek mugimenduz betetako fantasiak marrazten dituzte.

53


proposamen tematikoa Altjessnitz (Alemania) Jauregi honetako labirinto barrokoa Alemaniako luzeena da. XVIII. mendean landatuta, 2.600 metro karratuko azalera du eta oinplano karratukoa da. Erdira iristeko biderik laburrenak 400 metro eskas dituen arren, ez da erraza osatzea. Kalkulatzen dutenez, 250 bat modu daude labirintoa osatzeko.

Longleat House (Ingalaterra) 16.000 haginez osatua, Ingalaterrako Wiltshire herrian kokatutako gazteluko labirintoa munduko luzeena da, ia 2,7 kilometro baititu. XVI. mendetik Batheko markesgoarenak izan diren lurretan dago. Labirintoan barneratzean, lehenengo erdiko dorrera iritsi eta gero berriz ateratzea lortu behar da, irteerarik gabeko bidezuloetan harrapatuta geratu gabe. Ibilbideak 20-90 minutu iraun dezake, bisitariak orientatzeko duen gaitasunaren arabera, noski.

Ashcombe (Australia) Australiako landare labirinto zaharrena Victorian dago. Oinplano zirkularrekoa da eta bere ehundura leuna landatutako mila altzifreen ondorioa da. Zuhaitzak kimatzen dituzte urtean hiru aldiz (inausketa bakoitzak hilabete bat irauten du), bidexkak izkinarik gabe mantendu daitezen. Izpiliku labirinto bat ere badago parkean. 54


Giorgio Cini (Italia) Jose Luis Borgesen omenezko labirintoa San Giorgio uhartean dago, ezkutatuta legez, Veneziako lekurik erakargarrienetako batean. Orain arte pribatua zen, baina ekainetik aurrera bisitatu ahal da. Laurogeita hamar zentimetroko 3.200 ezpel landarez osatuta, 2011n eraiki zuen Giorgio Cini Fundazioak, Maria Kodamak horrela eskatuta. Randoll Coate arkitekto ingelesak proiektatu zen. Borgesen laguna zen Randoll eta, batez ere, haren obra batean oinarritu zen: “El jardín de senderos que se furcan” izenekoan. Argentinako idazle handi honen lanak gogorarazten dituzten sinbolo batzuk aurkitu daitezke: hareazko bi erloju, galdera ikur handi bat, tigre bat, Jorge Luis izena eta Maria Kodamaren inizialak. Orain, 2.300 metro koadroko eremu honetan barnera gaitezke, Borgesen ipuineko labirintoarekin obsesionatuta dagoen jakintsu txinatarraren pare sentitu ahal izateko. 55


pandemia garaiko hitzordu eta proposamenak IBILBIDEAK Berlangaren urtea Joan den ekainaren 12an 100 urte bete ziren Luis Garcia Berlanga zinemagilearen jaiotzatik, eta data ospatzeko iragarritako ekimen ugarien artean, Valentzian prestaturiko Berlangaren Ibilbidea nabarmenduko genuke. Zinemagilearen «Valèncian» barrena egindako txango honetan, haren arrastoa hiriko leku enblematikoetan islatzen da. Ordu eta erdi irauten du, eta zinema, kafetegi, tertulia, jatetxe edo liburu dendetara eramango gaitu. Larunbatero errepikatzen da, 12 euroren truke. Bisita egiteko, aldez aurretik txanda eskatu beharko da Valentziako Visit Valencia webgunean.

ZINEMA Canneseko jaialdia itzuliko da 2020ko hutsunearen ondoren, munduko zinema jaialdirik ospetsuena itzuliko da aurten. Lehiaketa uztailaren 6tik 17ra izango da, eta aurrez aurreko proiekzioak egingo dituzte... hori bai, 48 ordutik 48 ordura antigeno testak egingo dizkiete parte-hartzaileei. Wes Anderson, Paul Verhoeven (azkenean “Benedetta” estreinatuko du, XVII. mendeko moja lesbiana italiar baten benetako historia; hiru urte daramatza filma estreinatzeko zain), Asghar Farhadi edo Mia Hansen-Løve-k film berriak aurkeztuko dituzte. Jodi Fosterrek ohorezko Urrezko Maskorra jasoko du.

ARTEA Banksyri buruzko erakusketa "Banksy, jenioa ala bandaloa?" da bisitariei helarazten dien galdera egungo artistarik misteriotsuenari buruz antolatu den erakusketak. Munduko hamabost hiritatik pasatu ondoren, orain Bruselara iritsi da. Proposamena ez da ohikoa, murgiltzeko gonbita egiten baitzaie ikusleei, kaleko artea ezagutu dezaten bidaia interaktibo baten bidez. Mundu osoko bildumazale pribatuek utzitako 70 obra baino gehiagok osatzen dute lagina. Grand Place-n dago ikusgai, eta Banksyren alde artistikoan ez ezik, gizarte kontsumista eta kapitalistaren azterketan sakontzen du. 56


MUSIKA

MODA

Jackson Browneren itzulera Jackson Brownek zazpi urte zeramatzan estudioko albumik argitaratu gabe, baina azkenean iritsi da. Uztailaren 23an argitaratuko da, eta ekainean aurreratu zuen kanta ikusirik, beti bezain indartsu dago. Ameriketako Estatu Batuetako musikari beteranoak “Downhill from Everywhere” izeneko lan berria Inside Recordings diskoetxearen bidez argitaratuko du. Lehen single-ari “My Cleveland Heart” deitu zioten, eta Phoebe Bridgers-en kameoa zuen bideoklip zoragarri batekin kaleratu zuen.

Kapelen dotoretasuna Urriaren 3ra arte dago zabalik Bartzelonako Museu del Dissenyn “Balenciaga. Kapelen dotoretasuna” izeneko erakusketa. Getariako diseinatzailearen inguruan antolatu den mota honetako lehen erakusketa omen da, beti jantziak aztertu izan baitira. Baina 1968an ateak itxi zituen arte, Balenciaga Etxeak Parisen eta Madrilen kapela-sail propioak izan zituen. 97 kapela daude ikusgai erakusketa honetan.

LITERATURA Victor Hugo gogoan Parisek bi erakusketa eskaini dizkio frantses literaturako erraldoia izan zen Victor Hugori: bata, idazleak berak eginiko kutsu fantastikoko marrazkiekin ("Dans l'intimité du génie", Vosges plazan dagoen Maison de Victor Hugo-

PODCAST-AK Pandemia garaian ikasi genuena Pandemiaren testuinguruan azaleratzen diren sentimenduak “Soinu postalak” proiektu kolektiboaren oinarria dira. Donostiako Udalaren babesarekin, 11 podcast prestatu dira. Atal hauek proiektuaren webgunean (www.2020postalak.eus) entzun daitezke osorik; jendearen ahots oharrekin eta proiektu edo artista baten "bisitarekin" osatu dira. Horietako bat Andoni Luis Aduriz sukaldaria da.

JAIALDIA

n ikusgai azaroaren 21era arte); bestea, haren hiletak zein ikusgarriak izan ziren erakusten diguna (“La Liberté au Panthéon", irailaren 26ra arte zabalik). Victor Hugoren etxea erdialdean dago eta, hemezortzi hilabeteko konponketaren ostean, lehen erakusketa zabaldu du 200 marrazkiekin.

Madrileko Botanikoko Gauak Madrileko Botanikoko Gauak jaialdia uztailaren 31ra arte luzatuko da Alfontso XIII.aren Errege Lorategi Botanikoan. Udako arratsalde eta gauetarako kontzertu ziklo honetan, Nathy Peluso, Love of Lesbian, Amaral, Jose Gonzalez, Niña Pastori edo Rufus Wainwright bezalako artistek parte hartuko dute. Udan, Errege Lorategi Botanikoa freskotasun uharte bat bihurtzen da hiriaren erdian. 57


liburuen TXokoA

BIDAIATZEKO BESTE MODU BAT SERGI REBOREDOREN ESKUTIK

"Trenes por el mundo" eta "101 lugares de Francia sorprendentes" Anaya Touring, 2021. Gazteleraz. 240 orrialde. 22,9 euro

zena ezaguna egingo zaie “Zazpi Haizetara” aldizkari honetako irakurleei, Bartzelonako argazkilari honek gurean erreportaje andana argitaratu dituelako. Sergi Reboredo gure ohiko kolaboratzailea albiste bihurtu da bi liburu argitaratu dituelako, eta biak bere pasioei lotuta: trenbideak eta bidaia argazkilaritza. Reboredoren esanetan, «pandemiaren ondoren, askoz erritmo motelagoan bidaiatzea izango da indarrean ezarriko den joera. Jendeak jendez gainezka dauden hiri handietatik ihes egingo du eta bestelako tokiak bilatzen saiatuko da, bai arkitekturaren ikuspegitik, bai paisaien, naturaren, herri txikien eta gastronomiaren ikuspegitik interesgarriak egiten zaizkienak». Hogeita bost urte baino gehiago daramatza munduan zehar argazkiak ateratzen, eta metatutako ezagutza horretatik sortu dira bi liburu horiek: «Lehenengoa osatzeko hamabost bidaia egin nituen trenez –mota guztietako trenak dira: garesti eta turistikoekin hasi eta herri iritsezinak lotzen dituztenekin bukatu–; eta bigarrenak, Frantzian zehar hogei urteotan egindako lanak laburbiltzen ditu». Orain, klima aldaketaren eraginei buruzko liburua prestatzen ari da.

I


XAVIER MORETEN JAPONIAR ISTORIOAK

AMAIA EZPELDOIREN AZKEN ABENTURA

“Zazpi Haizetarako” kolaboratzailea da era berean Xavier Moret idazle eta kazetari katalana. Aurreko liburuetan Islandia, Grezia, Armenia edo Afrikari buruz idatzi ondoren, oraingoan Japoniaren benetako sena ezagutu ahal izateko txango hau proposatzen digu. «Japonian tradizioak pisu handia du, handia benetan –irakur daiteke liburu honetan–. Gisa horretako gauzen ondorioz, herrialde hau, modernitateari eta teknologiari dagokionez aitzindaria den herrialdea, lehen begiratuan dirudiena baino askoz konplexuagoa da».

Detektibe jardunetik erretreta hartzear da Amaia Ezpeldoi. Hala agindu dio Joana Garralda maitaleari; Baionako apartamentuko puskak bildu eta harekin joango dela Atharratzera, mendialdean bizialdi berri bat hastera. Ez ditu alferrik hirurogeiak gertu. Alta, dei bat jasoko du ezustean: Maddiren ama da, alabaren berri ez duelako izan aspaldi. Bere pertsonaia sonatuaren ibilietara itzuli da Itxaro Borda kontakizun berrian, ezari-ezarian, keinu azkengabeak eginez hizkuntzari, euskal jendarteari eta adiskidetasunari.

Historias de Japón. Xavier Moret. Planeta de libros, 2021. 368 orrialde. 18,90 euro.

ELIO VITTORINIREN ELEBERRI ANTIFAXISTA Silvestro Ferrautok, Bolonian bizi den tipografo siziliarrak, aitaren eskutitza jaso du ama beste emakume batengatik utzi duela esanez. Segituan hartu du trena Siziliara, ama ikustera joateko. Italia osoa zeharkatuko du, baita irlako portu eta ibarrak ere, etxera iritsi arte. Bidaia hitzez hitz bizitzaren sustraietara etorriko da. Pello Lizarraldek euskarara ekarri duen “Solasaldia Sizilian” nobela Elio Vittoriniren (Sirakusa, 1908-Milan, 1966) maisulana da, zentsura saihestuz Mussoliniren Italian argitaratzea lortu zuen eleberri antifaxista bakarra. Solasaldia Sizilian. Elio Vittorini. Itzultzailea: Pello Lizarralde. Igela, 2021. 300 orrialde. 17,00 euro.

Euri zitalari esker. Itxaro Borda. Susa, 2021. 376 orrialde. 22,00 euro.

CHIPPEWA AITONAREN BORROKA LUZEA Pulitzer saria jaso du, nobelaren atalean, Louise Erdrich idazle estatubatuar apartak “The Night Watchman” eleberriagatik. Estatu espainolean, Siruela argitaletxearen eskutik iritsi zaigu eta “El vigilante nocturno” izenpean kaleratu da. Aitonaren historian oinarritu da Erdich. 1956, Ipar Dakota. Thomas Wazhashk Turtle Mountain erreserba indiarretik gertu zabaldu den lehen fabrikako gaueko zaintzailea da. Chippewa Kontseiluko kide ospetsua ere bada. Kongresuaren lege proiektu baten aurka borrokatuko da bere indar guztiekin. El vigilante nocturno. Louise Erdrich. Siruela, 2021. 412 orrialde. 26,00 euro.

59


Gogoan hartu

TERRA NERA EMILYREN PARISEKO JATETXEA Postal batetik ateratakoa dirudien Pariseko plazatxo batean, eta zazpi hilabete itxita egon ondoren, dagoeneko zabalik dago Terra Nera jatetxe italiarra. Zerk egiten du berezia? Zergatik egin da ospetsu? Netflixen arrakasta handia lortu duen “Emily in Paris” telesailean ateratzen delako... hori bai, beste izen batekin: Les Deux Compères. Fikzioan Pariseko ohiko bistrot bat da; bizitza errealean, jatetxe italiarra. Panteoitik gertu dagoen horma gorriko jatetxe honetako jabeak Valerio Abate eta Johann Baranes dira, eta bertan siziliar jaki tradizionalak ematen dituzte. Goxo-goxoak, etxean eginikoak bezala. 1978an zabaldu zituen ateak jatetxeak, harategi zahar bat zegoen tokian. Betiko jatetxe horietakoa zen... Netflixeko telesaila iritsi zen arte. Komedia erromantiko horretan, frantsesez ez dakien Emily neska amerikarra

60

(Lily Collins aktorea, Phil Collins musikariaren alaba), Parisera iritsiko da lan bila eta bertan Gabriel izeneko auzokidearekin (Lucas Bravo aktore frantsesa) maiteminduko da. Telesailak arrakasta handia izan du... eta kritika zorrotzak ere bai, topikoz beteta omen dagoelako. Eta Pariseko beste zein txoko eder agertzen dira “Emily in Paris-en”? Esaterako, Boulangerie Moderne atsegina (16 Rue des Fosses Saint-Jacques), Marche des Enfants Rouges azoka, Les Marais auzoan dagoena, edo Palais Royaleko lorategia.


zinema bidaiaria

«OLD» NIGHT SHYAMALAN ITZULI EGIN DA Iaz pandemiak geldiarazi egin zuen Hollywood zenbait hilabetez. Hainbat proiektu bidean gelditu ziren, baina ez M. Night Shyamalan zuzendari indo-amerikarraren azken filma. Ahal izan zuenean, lanari ekin zion. Kosta ahala kosta filmatu nahi zuen, dena lotuta zuelako: aktoreak, guneak (Dominikar Errepublikako hondartza ederrak)... espero ez zituen beste “osagai” batzuk gehituko zitzaizkion abenturari, urakanei eta tiroketa bati aurre egin behar izan ziolako. «Nire film berriaren lehen planoa filmatzen ari naiz, miraria dirudi», idatzi zuen zuzendariak 2020ko irailaren amaieran sare sozialetan. “Old” filma irailaren amaieratik azaroaren erdialdera grabatu zuten eta ondo atera zen, mirariz: «Arriskutsua zen une horretan filmatzea, Karibeko urakanen garaia zelako. Gure filmaketa setak urakan batek suntsitu zituen, eta berriro eraiki genituen. Zorte handia izan genuen bigarren aldi hartan zutik iraun zutelako». Horrez gain, ekoizpen taldeko kide batzuk tirokatu zituen poliziak konfinamenduan gauez ibiltzeagatik. “Split” eta “The Sixth Sense” tituluen egilearen lan berri hau Frederik Peetersen eta Pierre Oscar Levyren “Sandcastle” nobela grafikoan oinarrituta dago. Alabek oparitu zioten zinemagileari: «Irakurri nuen eta abiapuntua hain zen indartsua... Oso beldurgarria eta hunkigarria iruditu zitzaidan, eta ideiak sortzen hasi zitzaizkidan, besterik gabe», dio Shyamalanek. «Oso ederra eta zirraragarria da zahartzeari buruzko is-

Testua: Fermin Lusarreta

torio hau nire alabengandik etorri zaidalako, gainera». Thriller misteriotsuaren abiapuntua hauxe da: opor tropikaletan dagoen familia batek hondartza basati bat aurkituko du, baina toki honek zerbait berezia du: berehala zahartzen dira, bizitza osoa egun bakar batera murrizten baita. Aktoreen artean daude Gael Garcia Bernal, Vicky Krieps eta Rufus Sewell.

«Old» («Tiempo», gaztelaniazko bertsioan). Zuzendaria: M. Night Shyamalan. Herrialdea: AEB. Protagonistak: Gael Garcia Bernal, Eliza Scanlen… Estreinaldia: Uztailak 23.

61


mundua laburrean

PANDEMIAK SORTUTAKO JAINKO BERRIAK Greziako mitologiarekin eta Bizantzioko ikonografiarekin jolasten du Fikos izeneko grafitigile greziarrak. Bangkok, Rabat edo Zuricheko hormetan aurki daitezke haren margoak. Orain Zipreko Nikosia hiriburuan. Eta anitz, gainera. Jainko zaharrei “otoi” egin die, antza denez, iragan grekoaren erreferentziez josita baitaude bere azken lanak. Horren erruduna pandemia da, Nikosian harrapatu duelako Fikos. Hiritarrentzat, gaitz erdi.

hutsa

GUANTXEEN ZAPOREAK Marcos Tavío kanariar sukaldaria guantxe sustraietara itzuli da proiektu berriarekin. Tenerifeko Aborigen jatetxea itxi ondoren, “Aborigen ibiltaria” sortu eta orain Hierron Ocho jatetxea zabaldu du. Kultura zaporeetan ere badagoelako.

KORDOBA, BETI LOREZ BETETA Ados, maiatzaren lehen hamabostaldian Kordobako patioak kolorez lehertzen dira. Ikusgarria da, ederra. Baina askok ez dakitena zera da, Kordobako patioak urte osoan bisitatu daitezkeela, eta are gehiago, esango genuke maiatzeko Patioen Jaialdiaren datetatik kanpo hobeto eta lasaiago bisita daitezkeela, ez baitaude hain jendez gainezka.

hutsa

BILBO UDATIARRA Uztailean eta abuztuan Sanfran, Bilbo Zaharra eta Zabala hiriburuko auzo zaharretan hainbat ibilbide antolatu dituzte... esaterako, bermutak dastatzeko ibilbide bat: Vermutaldia deitu diote, eta hogei tabernak parte hartzen dute.

62


hutsa

hutsa

PETRAN GOSEZ DAUDE Jordaniako Petra hiriko bide harritsuetan turista taldeak zeramatzaten asto taldeak lanik gabe geratu dira, gosez, pandemiarekin bertakoen diru sarrerak desagertu direlako. Abdel Rahman Ali 15 urteko gidak dioenez, «koronabirusaren aurretik, denok genuen lana. Beduinoek beren animaliak zaindu egiten zituzten. Orain janaria eta zaintza doan jaso behar ditugu, bestela, akabo». 2019an, milioi bat bisitari baino gehiago izan zituen lehen aldiz hiriak. 2020. urtean, zifra lau aldiz txikiagoa izan zen.

hutsa

ILE APAINTZAILEA AIRE LIBREAN New Yorkeko Central Park-etik gertu bazaudete, jakin ezazue Strawberry Field-eko egurrezko pergolaren ondoan ile apaintzaile bat duzuela. Parkeko bakarra da, urtebete darama bertan lanean (pandemia hasi zenetik) eta Herman James deitzen da.

«ITSAS MUKIAREN» MEHATXUA Turkiako Marmarako itsasoan, Istanbulgo kostaldeko portu batean hartutako airetiko argazki honetan ikusten dena muzilagoa da edo “itsas mukia”; hau da, ur azalean sortzen den lohi geruza bat, fitoplanktonaren ugaritzearen ondorioz. Itsas populazioa arrisku larrian jartzen du. Antza, berotze globalagatik gero eta gehiagora joango da muzilagoa.

hutsa

hutsa

MARSEILLAKO JATETXE EKOLOGIKOA 13.00ak, Marseillatik gertu dagoen Le Présage jatetxearen sukaldea pizteko ordua. Hemen ez dago gasik eta elektrizitatea, gutxi. Sukaldea eguzkiaren mende baitago. Eguzki energiaz bakarrik hornitzen den Europako lehen jatetxea da hau; hori dio Richard Loyenek, Enerplan-eko zuzendari nagusiak, Estatu frantseseko eguzki energiako profesionalen plataformako ordezkariak. Hemen energia kontsumoa kontuan hartuta prestatzen da menua. Esaterako, pastak energia larregi gastatzen du. 63


Profile for astero

7h149.pdf  

7h149.pdf  

Profile for astero

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded