7h143.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

BAINU BAT LURRAREN ERRAIETAN

JAPONIAKO ALPEAK

Ganboa

Belaze berde bigunen erresuma Aralarren dago

Cao Dài

Kaodismoa, erlijio sinkretiko originala ala eszentrikoa?

Te Waiponamu

Zeelanda Berriko maorien uharte preziatua

Sant Louis

Senegaleko hiria-uharte koloredunean barna


Azaleko argazkia: Gonzalo Azumendi

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia Ereñaga Argazkigintza: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia Posta elektronikoa: zazpihaizetara@astero.net Telefonoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRENTA: Printek Inprimategia. Zamudio


22 16 44 6 26

34

aurkibidea143

16 Ganboa Aralarrek ezaugarri berezi bat badu, belazeak dira. Gu Ganboa mendikoetan ibili gara. Gipuzkoako zatiko gailur garaiena da 1.413 metrorekin.

26 Cao Dài Kaodaismoa erlijio sinkretikoa da, sinesmen askoren nahasketa. Originaltasuna ala eszentrikotasuna? Hori argitu nahian ibili gara Vietnamen.

22 La Teste-de-Busch Arcachongo arroan «organiko» ziurtagiria duten ostra bakarrak saltzen ditu MarGo markak. Berako bikote gazte baten ametsa egia bihurtu da.

34 Te Waiponamu Zeelanda Berriko hegoaldeko uhartea oso berezia zen maorientzako, bertan lortzen baitzuten «pounamua» edo jadea.

44 Sant Louis Afrika atsegin eta koloretsuan murgildu gara buru-belarri. Senegaleko Sant Louis hiriuharte benetan bizia da, kulturaren gotorlekua.

06 Japoniako Alpeak Samuraien urratsak jarraituz, Japoniako Honshu uharteko bihotzean barneratuko gara Gonzalo Azumendi argazkilari getxotarraren eskutik. Modernotasun puruena eta tradizioa eskutik helduta daude inguruotan, antzinateko grabatuetatik ateratakoak diruditen leku ikusgarrietan. Japoniako Alpeetan, herrialdeko esentzia aurkituko dugu.

52 Proposamen tematikoa 2021. urterako 30 proposamen berezi egin ditu Lonely Planet argitaletxeak 58 Liburuen txokoa Iñurrategi anaiak komikien pertsonaia bihurtuta 60 Zinema bidaiaria Londresko komunitate beltzaren inguruko bost film 61 Gogoan hartu Sirian etorkizunerako gordetzen ari diren eraikin zaharrak 62 Laburrak 3


Munduari begirada

4


ZUGSPITZE Bakarrik gelditu da gailurra inez, beti egin den legez, iritsi da gailurrera mendizalea. Bueno, ez dakigu “beti” hori zuzena ote den, azken hamarkadotan bisitariak “Bayerische Zugspitzbahn” izeneko trenean igo ohi direlako Garmisch-Partenkirchen herritik gailurretik gertuko puntu batera, eta, bertatik tontorreraino, goxo eta bero, teleferiko moderno batean. Turistak uda partean eta eskiatzaileak neguan, hori da Zugspitze gailurraren patua. Zugspitzen tontorretik –Alemaniako mendirik altuena da 2.964 metrorekin– lau herrialdetako 400 gailur begiztatzen dira. Mendi jendetsua zen... pandemia iritsi arte, koronabirusak Bavarian utzitako datu beldurgarrien eraginez, eski estazioak eta, ondorioz, trena eta teleferikoa, geldirik daudelako. Itxita, lanbide dituzten gizakien desesperaziorako. Naturak, bien bitartean, lasaitu ederra hartu du.

O

Argazkia: Cristof Stache

5



Honshu IRAGANERA BIDAIA JAPONIAKO ALPEETAN BARNA Testua: Ana Isabel Vega Argazkiak: Gonzalo Azumendi


HONSHU Behean,«gasshozukuri» estiloko etxe eder bat, egurrez eta lastoz egindakoa. Ondoko orrialdean, samurai baten jantziak, Shirakawa-go herriko basoa, bertako jaki tradizionalak eta Edo garaiko mapa bat. Erreportajea zabaltzen, Shirakawa-go herriko zubi esekia.

8

Samuraien urratsak jarraituz, Japoniako Honshu uharteko bihotzean barneratuko gara. Modernotasun puruena eta tradizioa eskutik helduta daude inguruotan, antzinateko grabatuetatik ateratakoak diruditen leku ikusgarrietan. Japoniako Alpeetako gailurretan, herrialdeko esentzia aurkituko dugu.

onshu uhartea 1.300 kilometro luze da, eta, alde handiarekin, Japoniako handiena da. Are, herrialdeko hiri nagusiak hartzen ditu baitan, besteak beste, Tokio, Osaka, Kyoto, Hiroshima... Uhartearen erdialdean, berau bitan zatituz, 3.000 metroko altuera gainditzen duten gailurrek osatutako mendigune ikusgarria dago, artxipelago osoko mendirik garaienak hartzen dituena. Japonia osoan soil-soilik mendi bakar batek gainditzen ditu inguruotako mendien garaierak: 3.776 metroko Fuji sumendi sakratuak. Inguruotako lehen mapak egiteko lehendabiziko ahaleginak 1600. urtearen ingurukoak badira ere, saiakera guztiek porrot egin zuten elurtutako gailurrez betetako lur basatiok ezagutzeko zailtasunen ondorioz, mendien arteko bailara sakonetan bizi zirenek ez baitzieten inolaz ere men egiten kanpotik heldutakoei. 1890eko hamarkadaren amaiera aldera, William Gowland arkeologo ingelesak “Japoniako Alpeak” izendapena asmatu zuen inguruotako hiru mendilerro izugarriak –Hida, Kisa eta

H


9


HONSHU Akaishi– mendigune bakar bat bezala izendatzeko Europako Alpeen eredua jarraituz. Ondoren, Walther Weston misiolari ingelesak zabaldu zuen izena bere esplorazioei esker, orain dela mende bat eskas. Harrigarria egiten da lurrok orain dela gutxi hain bakartuta irudikatze hutsa, batik bat guztiok buruan dugun balatren ikusgarriek zeharkatzen duten Japonia ezin modernoagoaren irudia kontuan izanik. Shirakawa-go, altueretako herri ederra Inguru bakartu eta tradizional honetara heltzeko, lehendabizi autobusa hartu beharko dugu bi hiri hauetako batean: Takayama edo Kanazawa. Mendia zeharkatzen duen 11 kilometroko tunel bati esker (herrialdeko bigarren luzeena) helduko gara Shirakawa-go herrira. Tunelaren luzerak berak argi adierazten du zer puntutaraino egon zen inkomunikatuta mende luzez Shirakawa-go. Hori, noski, funtsezkoa izan zen ingurune guztia jatorrizko egoeran mantentzeko, kanpoko eraginetik urrun, eta, horri esker, gaur egun Unescoren Gizateriaren Ondare da. Shirakawa-goko arkitektura bitxia gassho-zukuri estilokoa da, “eskuak otoitzean” esan nahi duena zehazki.

10

Izen horrek egurrez eta lastoz egindako etxeen teilatuekin du lotura; “A” forman guztiz inklinatuta daude eta lurreraino bertaraino hel daitezke. Noski, teilatuon diseinuak elur pilaketak saihestea du helburu. Habeak, berriz, iltze beharrik gabe lotzen dira elkarrekin. Zalantzarik gabe, arotzeria maisulan bikainak dira. Eraikuntzok, gainera, hamarkada luzez zutik mantentzeko prestatuta daude, arroz soroen erdian mugiezin. Hakusan mendiaren gerizpean zeta-harren hazkuntzarako ere erabiltzen dira. Etxe tradizionalon arteko ibilaldietan, Japoniako Alpeetako nekazaritza giroko iraganean murgiltzeko aukera paregabea izango dugu. Are, Shogowa ibaia zeharkatzen duen zubi esekiak bi mundu erabat ezberdin batzen dituen inpresioa jasoko dugu; izan ere, ibaiaren beste aldean, baso elurtu erraldoi eta lanbrotsua izango dugu zain, mendiotako muga basatia bailitzan. Aurrez aurre izango dugun ikuspegia zirraragarria bezain aztoragarria irudituko zaigu... Herria utzi aurretik, Ogi-Machi gazteluko begiratokira hurbilduko gara. Bertatik, etxeak, arroz soroak, basoak... begiztatuko ditugu, guztiak erabat zurituta inguruotan ohikoa den elurraren ondorioz.


Geishak eta begirik gabeko panpinak Takayama hirira bitarteko ordu eta erdiko bidaian, aukera baliatu dugu autobusaren berotasunean paisaiez gozatzeko. Shirakawa-goren jarraipena bailiran, hogeita hamar etxe inguruk, guztiak ere XVII., XVIII. eta XIX. mendekoak, osatzen dute Hida No Sato museoaren muina. Aire zabaleko herrixka moduko bat da, hiriaren bihotzean bertan lurrotako ondare arkitektonikoa erakusteko asmoz sortutakoa. Takayamaren bereizgarri nagusia bere iragan feudala da. Nekazaritzak lurrotan ez zuenez behar besteko oparotasunik eskaintzen, VIII. mendean hiria ez zen inguruok menderatzen zituzten jaunek eskatutako arroz zergak ordaintzeko gai. Hori dela eta, zergak ordaintzeko ospe handia zuten hiriko arotzen lana baliatzen zuen Takayamak. Egun ere bistakoa da hiriko kaleetan bertako arotzen maila bikaina, batik bat Sanmachi Suji auzoan. Japonia osoko auzorik zaharrenetakoa da, gela orekatu eta soilez betetako antzinateko jauretxeak bikain mantendu dituena. Jauretxe horietako batzuk museoak, kafetegiak, sakea hartzeko destilategiak edo sarubobo aurpegirik gabeko panpinak erosteko oroigarri denda liluraga-

rriak dira egun. Tradizionalki, amonek ilobei egiten zizkieten panpinok. Miyagawa ibaiaren ertzean kokatutako goizeko merkatuko postuetatik ere adi-adi zaintzen gaituzte begirik gabeko panpinok, barazki postuen, jatetxe txikien eta ezagutzen ez ditugun milaka produktu koloretsuren artean. Nakabasi zubiaren ondoan, Jinya-Mae merkatua aurkitu dugu, xumeagoa baina ederra baita. Hiri feudaleko eraikuntza zaharrenarekin ere egin dugu topo: 1615. urtetik zutik den Takayama Jinya eraikina, hiriko gobernua hartzen duena. Kanazawa hiria da samuraien lorratzen atzetik abiatutako gure bidaiaren hurrengo geltokia. 1583. urtean sortu zen eta bertako gaztelu erraldoiaren presentzia egundokoa da; berunezko materialekin eraiki zuten solairuz solairu, suari aurre egiteko gai izan zedin. Ez hori bakarrik, gaztelua setio egoeran baldin bazen, beti zuten aukera beruna urtu eta balak edo gerrarako armak egiteko. Gaur egun gaztelua fideltasun osoz zaharberrituta dago, mendez mende gerrateei eta suteei aurre egitea lortu zuten egiturak barnebilduz. Kenrokuen lorategiak Edo garaian (1603-1868) gaztelua inguratzen zutenen parte dira eta Japoniako hiru

Ezkerretik eskuinera, Takayama hiriko Miyagawa Asaichi merkatuko bi saltzaile, bikote bat Naganoko Zenkoji tenpluan jantzi tradizionalekin eta Nagoyatik Takayamara doan treneko langile bat.

11


Jigokudani edo «Infernuaren Bailara» parke nazional ikusgarrian berrehun makako edo «elurretako tximino» inguru bizi dira. Ondoko orrialdean, Karuizawa herriko eski estazioa.

12


HONSHU ederrenetakoen artean kokatzen dituzte. Hainbat zaharberritze eta suteren ostean, 1822an hartu zuten egungo diseinua. Hain zuzen ere, lorategion egungo izenaren erantzulea da diseinu hori, kenrokuen hitzak “sei ezaugarri uztartzen dituen lorategia” esan nahi baitu. Honako hauek dira zehazki ezaugarriok: espazioa eta bakartokia, artifizioa eta antzinakotasuna, ura eta ikuspegiak. Namagachi samuraien auzoa lorategietatik gertu dago. Auzoko kaleetan murgiltzea iraganean atzera egitea da. Ezinbestean, gure irudimenak iraganeko garai mitikoetara eramango gaitu auzoan nagusi diren antzinateko erreferentzien eskutik, tartean zenbait museo interesagarri. Geishen kalean, tearen zeremonia bizitzeko aukera izango dugu antzerki lan bat ikusten dugun bitartean. Elurraren erdian galduta Baina neguaz hitz egin behar badugu, lurrotako erreferente nagusia Nagono hiria da, prefekturako hiriburua eta 1998ko Neguko Olinpiar Jokoen egoitza. Behin bertan, gure lehen egitekoa Zenko-ji tenplura gerturatzea izango da. Intsentsu ke artean, gure eskaintza egiteko aukera ere izango dugu Japoniako Alpeetako ingurune eder honetan murgildu aurretik. Zenko-ji VII. mendeko tenpluaren inguruan sortu zen Nagono 1897. urtean eta egun jada 400.000 biztanle ditu. Tenpluan hibutsu edo “Ezkutuko Buda” bat gurtzen dute, erabateko sekretupean zaintzen dutena. Pentsa, tenpluko apaiz nagusiak berak ere ezin du estatua ikusi! Hainbesterainoko misterioarekin, zaila da estatuaren existentzia bera zalantzan ez jartzea, baina, noski, zalantzak berak ere misterioa areagotzen du... Gure artean bromaka, Euskal Herrian turismoa sustatzeko Arantzazun, Loiolan edo, are hobe, gure geografiako baseliza ahazturen batean antzeko zerbait egitea komenigarria ez ote den pentsatu dugu... Urte gutxi barru, bisitari uholdea izango genuke akaso! Kontuak kontu, Higashiyama Kaii maisuaren margolanak behintzat ikusi ahalko ditu bisitariak tenpluan. Japoniako paisajismoarekin lotutako artista da, 1.000 urte baino gehiagoko tradizio luzea duen eskola bateko kidea. Naganoko Prefekturako Shinano Arte Museoak ere galeria bat dauka maisuaren obrekin, Higashiyama Kaii berak dohaintzan emandakoak. Galeriako bakea eta espiritualtasuna lagun, bisitaria tenplu batean sentituko da museoan, oraingoaren artearen tenplu moderno batean. Nagono hiriaren ingurumarietan neguko kirolak egiteko nahi beste aukera ditugu. Baina, noski, beti da erakargarria Japoniako bala-tren bat hartzearen ideia. Karuizawa herrian, gainera, geltokia eskiatzeko pisten oinean bertan dago. Ia-ia bagoitik eskiak jantzita irte-

GIDA PRAKTIKOA Covid-19a Egoera etengabe aldatzen ari da gario korapilatsuotan, baina, oraingoz, salbuespenak salbuespen, Europako herrialdeetan izan diren herritarrek ez dute Japonian sartzerik. Hori bai, urri erdialdean herrialdera sartzeko baldintzak malgutzen hasi ziren. Lehendabizi negozio bidaiei ireki diete atea japoniarrak, betiere, PCR probak egin eta gero. Hala ere, Japonia gutxika-gutxika turistei covid19agatik ezarritako murrizketak kentzen hastea eta 2021. urte hasierarako kanpotarren sarrera baimentzea espero da.

Informazioa Bidaia prestatzeko nahi beste informazio eskura daiteke arazorik gabe, adibidez Japan.travel atarian. Horrez gain, Japoniako Turismo Bulego Nazionalak telefono bidezko arreta zerbitzua eskaintzen du.

Tokioko Olinpiar Jokoak Hasiera batean 2020ko udan ospatzekoak ziren, baina pandemiak nazioarteko hitzordua atzeratzea eragin zuen ezinbestean. Oraingoz, Tokioko Olinpiar Jokoak 2021eko uztailaren 23tik abuztuaren 8ra egitekoak dira. Informazio guztia Tokyo2020.org atarian aurki daiteke. 13


HONSHU Behean, Kanazawa herriko gaztelu erraldoi ikusgarria. Ondoko orrialdean, herriko tren geltoki modernoa, lagun talde bat «kaga» afari tradizional batean eta merkataritza gune bateko kafetegia.

14

teko modua izango genuke. Hori bai, hobe ez azkarregi ibiltzea, nahi beste osagarri eta moda denda aurkituko baititugu trenetik irten bezain pronto, eta ez dira gutxi egun guztia saltokiz saltoki igarotzen dutenak aldez aurretik egun osoko forfaita ordainduta izan arren. Bidaiaren amaierara heltzen ari gara jada. Bada, momentu ona da gure aurreikuspen guztiak gaindituko dituen ikuspegi batekin agur esateko lurroi. Naganotik 50 minutuko tren bidaia besterik ez dugu beharko Yudanaka herrira heltzeko. Bertan, Japoniako beste leku askotan bezala, lurzoru bolkanikoak aurkituko ditugu, eta, horrek, onsen edo ur natural sufretsudun kanpoko bainugela ikusgarriak izatea dakar Japonian. Ur termalok lurrotako bizi estiloaren parte dira. Gertu Jigokudani edo “Infernuaren Bailara” ere bisitatu ahal izango dugu. Izenak, orografiari eta lurretik bertatik irakiten irteten den urari egiten die errefe-

rentzia. Bailara parke nazional bat da, eta, horri esker, inguruotako makakoek igerileku bero esklusiboa dute eurentzat. Urtearen heren bat ematen dute inguruok guztiz elurtuta, eta, hain zuzen ere, orduan murgiltzen dira ur beroetan parkean bizi diren 200 bat “elurretako tximinoak”; gizakiak bailiran, hotzari aurre egiten diote ur termaletan erdi lo, erlaxatzen edo besterik gabe nagiak botatzen. Metro gutxi batzuetara izaten dituzte bisitariak tximinoek, ia-ia kamerekin ukitzera iristeraino. Aldiz, tximinoak lasai-lasai izaten dira, inolako estresik gabe. Nork daki, agian senidetzat hartzen gaituzte eta ondo baino hobetu dute barneratuta “Planet of the Apes” trilogiaren ikur den esaldia: «Tximinoak ez du tximinoa hiltzen». Beraz, ez beldurrik izan, beroak gorritutako tximinoen aurpegiek kontrakoa pentsarazi arren, ez dago inolako arriskurik.•


15



Ganboa BELAZE BERDE BIGUNEN ERRESUMA

Aralar mendigune erraldoia da. Gipuzkoako hego-ekialdeko eta Nafarroako ipar-mendebaldeko lur eremu handia bereganatzen du, eta askotarikoa da. Erpin zorrotz ezagunak ditu, Txindoki kasu. Amildegi ikusgarriak, Malloak mendigunetik Araitz bailarakoa, kasu. Baina Aralarrek ezaugarri berezi bat badu, belazeak dira. 1.000 eta 1.300 metro artean alfonbra berde bigun erraldoi bat dauka bere bihotzean, azienda aberatsaren bizigune udan. Mendizalearentzat pagotxa da, Alotza parajea bezalako belar sail mugagabe eta suabeetan barrena ibiltzea. Harriak, noski, egon badaude, baina gailurrera igotzeko azken tartean baino ez. Ganboan, adibidez. Aralarko bigarren mendi garaienean, Gipuzkoako zatiko garaiena, 1.413 metrorekin. Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo

17


GANBOA ralarrek bi ikur ditu, mutur bakoitzean: Txindoki Gipuzkoa aldean, eta Intzako Dorrea Nafarroakoan. Jendea trumilka hurbiltzen da bi mendi horietara, Larraitzeko gainetik edota Guardetxea zegoen tokitik. Bi horiek urrunetik ikusten dira. Txindoki (Larrunarri ere esaten diote, bertakoek, eta Ñañarri ere bai, ale batzuk) Gipuzkoa osotik, piramide perfektua, “Euskal Herriko Cervino” moduan ere aipatua sarri, txantxetan. Intzako Dorrea (Irumugarrieta esaten zaio, baina ez da izen zuzena) Malloak mendikate ikusgarriko gandorra da, Araitz bailara baino 1.200 metro gorago, eta A-15 autobideko behatoki pribilegiatutik ezinbesteko argazkia. Aralar, baina, bi tontor horiek baino askoz gehiago da. 208 kilometro koadroko eremua da, eta bere biho-

A

18

tzean 1.100-1.200 metrotik gora dagoen goi lautada belartsu zoragarria gordetzen duena. Mugarik gabeko alfonbra berdea, maiatzetik urrira milaka abereko aziendak erakartzen dituena, eta mendizalearen ibilera asko goxatzen duena. Negu betean ere posible da belaze berde bigun horietan barrena ibiltzea. Udazken bukaeran metro pasa elur bota dezake Aralarren, baina hego haize epelak ere elur gehiena eraman dezake egun gutxi batzuetan. Epela, ipar haizearekin alderatuz, abenduan Gaztela aldetik datorren haizea ez baita inoiz epela izaten Euskal Herriko mediterraneo isurialdean, Kantauri isurian bezala. Zer esanik ez 1.400 metrotik gorako eremuetan. Han haizeteak garbi esaten dio mendizaleari, «joan zaitez hemendik lehenbailehen». Egitea komeni, Alotzako paraje lasaietan


haize babesa bilatu eta gorputza apur bat berotzeko. Ganboa da Aralarreko bihotzeko ikurra, mendi garaiena. Intzako Dorrea eta Txindoki gailurren arteko erdibidean, gutxi gorabehera, eta 360 graduko panorama ederra eskaintzen duena mendigune osora. 1.300 metrotik gorako hainbat mendi ditu inguruan, eta Alotzako belazeetan dezente ibili behar da bere silueta ikusteko. Ganboa Aralar mendikateko bigarren gailur garaiena da, 1.413 metrorekin, eta Gipuzkoako eremuan dagoen Aralarreko gailur garaiena, Txindoki famatua baino nabarmen garaiagoa (1.341 metro ditu Txindokik). Baina Ganboa ikusteko bide luze samarra egin behar da, bi ordu pasakoa, eta ia hiru gailurrera iristeko. Horrek nahiko mendi bakartu eta ez masifikatua bilakatu du, Txindokirekin alderatuta.

Txindoki, baina, oso presente ageri da irteera honetan une oro. Ganboara iristeko bi bide erabiltzen dira: Larraitzen hasten dena, Abaltzisketan, eta Guardetxean hasten dena. Guardetxea zegoen parajea, Lekunberritik San Migel santutegira doan errepide ertzean. Pandemia garaiek irteera Gipuzkoatik egitera behartzen dutenez, Larraitz hartuko dugu abiapuntu. Txindokira joango bagina bezalaxe, alegia. Bidea berbera da lehen orduan, gutxi gorabehera. Oria iturria eta Tximista malda ezaguna atzean utzi eta Zirigarateko bidegurutzera iritsi bitarte (1.005 metro). Han dagoen kanadar pasabidea zeharkatzerako aurrez aurre agertuko zaigu Txindokiren silueta ikusgarria, baina ohikoa den piramide itxurarik ez duena. Zirigarate gainetik minutu pare batera arretaz jokatu

Handian, Ganbo Txiki (1.377 m) eta Ganboa gailurrak (1.413 m), Alotzatik. Txikian, bi mendizaleren itzalak gailurreko etxolan, eta Alotzako belazetik gertu dagoen seinaleztapen mahaia. Erreportajea irekitzen, Txindoki mendiko argazkia, bere mendebaldeko ertza, hain zuzen ere.

19


GANBOA Irazustako lepora heltzear (1.268 m). Elurrak gehiago irauten du sakonetan gailurretan baino. Txikian, goian, Txindoki edo Larrunarri piramidea Ganboako gailurretik, Gipuzkoarantz begiratuta, eta, azpian, Malloak mendigune aldeko ikuspegia.

behar da. Txindokira doan bidea utzi behar da, eta Alotza belaze zabalera daramana hartu, eskuinerantz. Igoera tentean hamar bat minutuz, eta bide eroso eta goxoa ondoren. Ardiak batzeko eskortak nonahi, uraska bete-beteak, eta harritzeko moduko paisaia aberatsa. Larreak handiak dira Alotzan, eta babesgune ezin aproposagoa da, ipar eta hego 1.300 metrotik gorako mendiek babesten duten bailara dotorea baita. Gozamena da halako gune basatian hain ibilera gozoaz gozatu ahal izatea, hezetuta eta bustita dagoen belar leunaren gainean plisti-plasta ibiltzea, malda handirik gabeko tokian. Irazustako lepoa Ganbo Txiki agertzen da aurrena, eta beste tartetxo bat ibili ondoren, Ganboa. Magaletik ez dirudi ingu-

ruko garaiena denik. Are gehiago, alboko hainbat sakonune eta mendietan Ganboan baino elur gehiago dagoela aintzat hartuta. Haize tokia da Ganboako gailur biluzia, eta babesean irauten duen elurra haizeak eraman du azken egunetan gailurrean. Ganboara igotzeko bi aukera daude: Irazustako lepoa da logikoena, hura zeharkatu, eta handik, ipar-ekialderantz, Ganboara. Bide bera ez errepikatzeko, Ganbo Txiki ingura daiteke, iparretik, eta nahiko bide harritsuan barrena, Ganboako magalera igo, gailurrera aise iristeko. 1.413 metrotik ederra da ikuspegia: Txindoki, Pardarri, Aldaon, Intzako Dorrea, Uarrain… eta Sakanako behe laino harrotua, eguzkiak hezetasuna lapurtzen dion neurrian. Horiei guztiei behin begiratu eta martxa egin behar da Ganboatik, haizeak ez baitu han luze egoteko batere baimenik ematen. Beherako bidea Ira-


zusta leporantz egin behar da, hego-mendebalderantz. 1.268 metrora dago lepo hori, eta goi gailurretan baino elur pilaketa handiagoa dauka. Hainbesteraino, bidea bera ere estaltzen duela elurrak. Egindako bidea desegitea tentazio handia da, belaze bigunak horretarako bide ematen duelako, eta gorputza nekea sumatzen hasten delako, hiru ordu pasako bidearen ondoren, baina ez da aukera txarra Egurral leporaino joatea, Txindokira daraman lepora joatea Ganbo Txiki atzean utzi eta Arrubi-gaña inguratuz. Baina Egurraletik Zirigaratera derrigor joan behar da, eta handik Larraitzeko aparkalekura, beraz, norberaren esku, itzulera egiteko zer aukera lehenetsi. Larraitzeko aparkalekura iristerako ordulariak ez du gezurrik esaten: bost ordu pasako irteera, eta mila metroko desnibel positiboa.•

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Ganboa Aralar mendigunean dagoen mendia da, Gipuzkoako lurretan. Mendiguneak 208 kilometro koadro ditu, bi heren Nafarroan eta heren bat Gipuzkoan.

Nola iritsi Aralarrek bi sarrera ezagun ditu. Gipuzkoan, Abaltzisketako Larraitz aparkalekua. Bertara iristeko Amezketa edo Zaldibian gora egin behar da, dozena erdi kilometro. Amezketa eta Zaldibia N-I errepidetik gertu daude (Ordizia eta Alegiako irteerak). Nafarroan Guardetxea da abiapuntu erabiliena. Bertan zegoen basozainen etxea, egun ez dago. Lekunberritik Aralarko San Migel santutegira doan errepidek 12. kilometroan dago autoa uzteko toki aproposa.

Ezaugarriak Aralar tontor harritsu eta goi lautada belartsuz osatutako mendigune erraldoia da. Euskal Herrian, Pirinioetan salbu, ez dago halako belardi handirik hain garaiera handian, 1.100-1.200 metrotik gora. Udan azienda handia biltzen da goi larreetan, batez ere ardiak. Intzako Dorrea da gailur garaiena, 1.430 metrorekin, eta Txindoki, tontor ezagunena, eta jende gehien igotzen dena (1.341 metro).


Teste-de-Buch OSTRA-HAZTEGI EKOLOGIKO BATEAN

22


Aurreratu duenean, «marea ona!» oihukatu dio txalupa bateko pilotuak Anne Marquet-i, La Teste-de-Buch-eko (Akitania Berria, Estatu frantsesa) ostra-portutik ateratzen ari dela. Neska gazte honekin itsasoratu gara, bereak baitira Arcachongo arroan «organiko» ziurtagiria duten bakarrak. Lan hau Nicolas Goderel mutillagun eta kidearekin egin ohi du Annek (Nicolas, MarGo markako «Go» da), eta garai honetan eginahalak egin dituzte eskaera guztiei erantzun ahal izateko. Testua: Benoît Petit Argazkiak: Philippe Lopez

23


TESTE-DE-BUCH emen gaude, iritsi gara ostra-bankura. Itsasbeheran, harea-banku zabal hauek lursailetan banatuta daudela ikusten ari gara. Egurrezko hesola luzez osatutako baso baten antza du honek; makilak sailak bereizteko erabiltzen dituzte. Hemen ostra helduez betetako mailasare estuetan bildutako dozenaka zaku mugitu, deskargatu eta kargatuko dituzte aurki. «Ez dugu hau egin apetak eman digulako», dio Anne Marquetek, buruan txanoa eta galtza zuritu horia dituela. MarGo ostra marka organiko bihurtzearen arrazoiari buruz galdetu diogu eta hiru urteko borroka luzea izan dela argitu digu. Joan den urrian, azkenean, Gabonetarako garaiz jaso zuten “Nekazaritza Organikoaren” ziurtagiria. «Publiko orokorrak ondo ulertzen duen etiketa da», aitortu du emakume adoretsu honek, baina era berean

H

«etika» jakin baten sinbolotzat ere har daitekeela dio, gauzak modu tradizionalean egiten diren seinale gisa. Ez dute jarraitzaile askorik izan inguruotan; halako ekimen batean diharduten bakarrak dira. «Ostra ekologikoaren abiapuntua uraren kalitatea da», argitu digu Annek. Gainera, ostra hori ezin da “triploidea” izan; alegia, antzu bihurtzeko laborategian kromosomak aldatu zaizkion ostra. Beraz, gehitu duenez, ekologikoa ez da sekula “esne-ostra” izango, Frantziako ekoizpenaren gehiena (%70, Anneren hitzetan) halakoa den arren. Gainera, MarGo markak urrunago joan nahi izan du “%100 itsasotik jaioak” eta “%100 Bassin d’Arcachon” motako ostrak landuz. Azken batean, mota honetako ekimenekin, Arcachon badiako ostrak ez direla laborategietan hazitakoak ziurtatzea nahi dute. Dena, ondo egina.•


Irudiotan, Anne Marquet bere ostrahaztegian. Arcachon badian «nekazaritza organikoa» ziurtagiria lortu duten lehenak izan dira MarGo markarekin.

25


Cao Đài

DENA IKUSTEN DUEN BEGIA Kaodaismoa erlijio sinkretikoa da, eta kristautasunaren, islamaren, espirituen, hinduismoaren, konfuzianismoaren, taoismoaren eta budismoaren aginduak bateratu nahi ditu… gutxienez. Originaltasuna ala eszentrikotasuna? Hori argitzeko, goazen Tây Ninh-era. Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos

26



CAO ĐÀI nzestral” edo "antzina-antzinako" adjektiboa mantra bat da Ekialde Urruneko alderdi kultural ia guztiak kalifikatu nahi ditugunean; azken belaunaldiko gailu teknologikoez ari garenean izan ezik, noski! Antzinako jakinduria, antzinako pintura, antzinako arkitektura, antzinako musika, antzinako medikuntza... Egia esan, ez du axola tradizioak duela milaka urte edo bi hamarkada sortuak diren, gure ezjakintasunari antzinakoa iruditzen baitzaio asiar begiekin egindako edozer. Antzinitis horretatik ez da, jakina, erlijioa salbatzen. Edo erlijioak, ez baitira gutxi gaur egun hain urrunekoak ez diren lurralde horietako jainko, jainkosa eta numen zerutar eta azpimundutarrak. Vietnamgo paisaia jainkozaleetan barrena ibiltzean, intsentsu eta erreberentzia erritmikoetatik azaleratzen den espiritualtasun batekin topo egingo dugu, bularrean jarritako esku-ahurrak eta begirada baxuak, gure aurretikoentzako eskaintzak eta estasizko oihartzuna duten leloak. Muga lausoen artean, mahayana budismo nagusia honakoekin gurutzatzen da bidean: antzinako arbasoekiko gurtzarekin, hinduismoarekin, Konfuzio eta Lao Tse-ren irakaspenekin, eta Mendebaldeaz haraindi iritsitako fedeekin, hots, kristautasunaren eta islamaren monoteismo semitikoarekin.

A

28

Elkarren artean beti ondo moldatu ez diren sinesmen zaharrok nahasi eta iragazi egiten dira jende hauen inkontziente kolektiboan, zeintzuentzat esentziaren eta existentziaren mugek zerora eta infinitura jotzen duten aldi berean. Eta haztegi horretan, era guztietako berezitasunak azaleratzen dira, batzuetan proselitistak, beste batzuetan kontenplatibo hutsak, zenbaitetan solemneak, besteetan groteskoak edo xelebreak, baina kasu guztietan jainkoaren graziak ukituak. Kaodaismoa ez da gutxiago. Baina ez da antzinakoa. Egia esan, oso gaztea da, nahiz eta, hori bai, pho bò zopa bera bezain vietnamdarra den. Begirada panoptikoa Tây Ninh Ho Chi Min-etik (lehen, Saigon) 90 bat kilometro ipar-mendebaldera dago. Hiri gatzgabea da eta erakargarritasun bakarra du: Núi Bà Den parkera igotzen den teleferikoa. Mekong ibaiaren deltaren ertzetan oharkabean pasatuko litzateke, ez bada bertan dagoelako Cao Dài gurtzaren egoitza santua. Ly Thuong Kiet kalearen iparraldean dago eta passant jarreran dauden bi herensugek koroatutako ate batek asiar vatikano moduko honetan sartzen gaitu. Kilometro karratu bateko eremua da, eta hiribide batek egiten digu harrera, eklektiko ero baten eldarnio orientalistetatik


Orrialde hauetako irudiak Sukhotai aztarnategi enigmatikoei dagozkie. Lerroon azpikoa Wat Sri Sawai tenplua da eta ondoko orrialdekoa, Wat Si Chum-ekoa.

29


Turistak Wat Mahathat-en. Eguneko lehenengo orduak dira onenak gunea lasai ikusteko. Behean, Sukhotai-ko beste irudi bat eta ondoko orrialdean, elefante gainean paseatzen Ayuthaya aztarnategian eta gune horretako budak.

30


CAO ĐÀI ateratako katedral batek errematatutako hiribideak. Portugalgo Fernando II.ari eta Eschwegeko Baroiari Sintrarako bidean, cha giò vietnamdar bilkari frijitu gozoekin betekada hartu ostean, fantasia diletante bat askatu izan balitzaie bezala da. Baina Portugal urrun geratzen da. Phú Quoc uhartean hasi zen guztia, XX. mendearen hasieran. Bertara lekualdatu zuten Ngô Van Chiêu, administrazio kolonial frantseseko funtzionario eta erlijioetan aditua. Hondartza, palmondo, espediente eta espiritismo-saioen artean, Jade Enperadorearen beraren ahotik jaso zuen errebelazioa; Jaun Handi Ohoragarria da Jade; vietnamdarrentzat, Duc Cao Dài; alegia, txinatar mitologian zeruaren sortzaile eta gobernadorea. Heltze-prozesu bat behar izan zen, harik eta, azkenean, 1929an Dai Dao Tam Ky Pho Dô deitu zuen erlijioa sortu zuen arte; hots, “Hirugarren Barkamen Erlijioso Unibertsal Handia”. Herrialdearen hegoaldean finkatu ondoren, doktrina berria hazten joan zen, hiru hamarkadako epean biztanleriaren zortzirenak bereganatu zuen arte. Gaur egun, zortzi eta bederatzi milioi fededun ditu, Estatu Batuetan, Frantzian eta Australian atzerriratutako sukurtsal eta guzti. Haren fedearen oinarria hau da: Cao Dài Tiên Ông Dai Bo Tát Ma Ha Tát, “Jaun Handia, Botere Gorena, Hilezkor Zaharra eta Bodhisattva Handia”. Cao Dài laburtutako izena da eta hala esaten diote. Bere kredoaren arabera, Cao Dài-k bere zati bat utzi zuen kreazioko gauza bakoitzean, eta, beraz, dena unitate banaezin baten zatia da. “Dena ikusten duen begiaren” bidez irudikatzen da, triangelu batean sartuta, naturan eta bakean harmonia bilatzen duen justiziaren irudikapena. Horrek, ordea, eta bide batez esanda, ez zien eragotzi tropa amerikarrekin aliatzea, eta horiek beren lurrak konfiskatu eta tenpluak itxi zituzten, eta 1985era arte ez zizkieten itzuli. Ikusmolde panteista horren barruan, egia profeta askok erakutsi dute historian zehar. Lehen Aldian, taoismoaren, hinduismoaren eta budismoaren bidez. Bigarren aldian, Moises, Jesu Kristo, Mahoma eta Konfuzioren bidez. Eta Hirugarren Aldian –Hirugarren Barkamena, egungo garaia–, jainkoarekin egon diren pertsonaia historikoen espirituen bitartez. Hala, beren santuen izendegian, aipatutakoez gain, honakoak daude: Shakespeare, Lenin, Joana Arc-ekoa, Churchill, Julio Zesar, Charles Chaplin, Napoleon, Thomas Jefferson, Descartes, Pasteur… nahiz eta beren santu nagusiak XVI. mendeko Trang Trình idazle vietnamdarra, Victor Hugo eta Sun Yat-sen txinatar lider antimonarkikoa diren. Kaodaismoa tolerantzia erlijiosoaz harago doa. Aglutinatzailea eta integratzailea da. Erlijio guztiek jainkozko jatorri bera dutela aldarrikatzen du, eta egia beraren adierazpenak direla; beraz, bere helburua erlijioarteko eku-

GIDA PRAKTIKOA Nola joan Egunean lau zeremonia egingo dira: 6.00etan, 12.00etan, 18.00etan eta 00.00etan. Eguerdikoa da jendetsuena.

Nola iritsi Praktikoena Saigondik antolatutako txangoa da, eta Cu Chi-ko tuneletara egindako bisitarekin konbina daiteke.

Tenplura sartzeko arauak Oinetakoak kentzea (galtzerdiak onartzen dira). Eskuineko atetik sartu, ekitaldia hasi baino 10 minutu lehenago. Behin barruan, ezin da atzera egin, irteteko aurrez ezarritako ibilbidea osatu behar da. Ez dago argazkiak egiteko arazorik. Ospakizunen tartean ezin da kanpoan paseatu.

Gainera Barrutian hauek ikus daitezke: Aita Santuaren bulegoa, Dharmapala edo Hô Pháp-en hilobia, Ehunaren Etxea, eta Báo Ân Tu edo Budaren Ama Santuaren tenplua.


CAO ĐÀI «Nymphaea rubra» landareen edertasuna Sukhothai aztarnategian, eta ondoko orrialdean, Ayutthayako buda misteriotsu eta ikonikoa.

32

menismoa da, erlijio guztien batasuna, gizateria familia unibertsal batean elkartzeko. Horregatik, esaten du kristautasunaren, islamaren, hinduismoaren, konfuzianismoaren, taoismoaren eta mahayana budismoaren alderdirik onenak biltzen dituela, eta espiritismoa erabiltzen du espirituekin kontaktuan errebelazioa aurkitzeko tresna gisa. Erlijio «kitsch» samarra Kaodaismoaren antolaketak eredutzat hartzen du Eliza katolikoa, pontifize batek gidatutako kardinalen, gotzainen, apaizen eta fededunen egiturarekin. Baina hor amaitzen dira antzekotasunak. Bere zeremonietako batera joatea esperientzia erabatekoa da, nolabait esatearren, “desberdina”, psikodelia errukitsuko bizipen naif samar bat. Fededunak eta bisitariak tenplura sartu gara, “Probidentziaren begi” nonahikoak une oro begiratzen gaituela. Begi hori, bide batez, ezkerrekoa da; izan ere, Cao Dài, alegia, jainkoa, yang da. Eraikina nahastura izugarrizko paxtixe handi bat da, oreka estetikoa eta estilo arkitektoniko eta sinbologia erlijiosoari buruzko edozein ezagutza proban jartzen dituena. Sarreraren alboetan dauden dorreak eliza kristau batean bezala goititzen dira, baina pagoda bati ostutako teilatu-hegalez inguratuta. Ate nagusia, Bihotzez Garbiak direnen atea, balkoi erdizirkular batek babesten du; balkoi hori antzerki atrezzokoa da, bisera formakoa, eta fatxadaren goialdean, maitreia buda baten estatua dago. Haren atzean, nabe-

aren erdian, minarete bat zutitzen dela esan genezake. Are atzerago, zinborioa izango litzatekeenean, dorre poligonal bat dago. Estalki gisa, ur-jauzi moduan erortzen den teilatu bat du, txirrista mailakatuak balitu bezala, konopio-kutsuko arkupeak estaliz; estilo hindua dakarkigute gogora. Barrualdea ere espero bezalakoa da, edonor zorabiatzeko modukoa. Zorua zenbait mailatan banatzen da, eta lurbira handi bat buru duen aldarera garamatzate. Eskuinean, gizonak, yin-ak, kokatzen dira; ezkerrean, emakumeak, yang-ak. Erdiko gangak –urdin kolorekoa eta hodeiekin eta 3.000 izar baino gehiagorekin apaindua– zerua irudikatzen du. Inguruan, 18 zutabe, herensuge kiribilduekin, zoriontasunaren bila Dharmaren bidea babesten eta gidatzen dutenak. Hori guztia, pastel koloreak dituen haurrentzako litxarreria kaxa handi baten itxura duen gurpil batean bilduta. Kolore festak bertaratutako jendearen artean jarraitzen du: eliztar lauak, zuriz jantzita, eta goragoko mailan daudenak, urdinez, horiz edo gorriz, segun eta tao eta bakea, Buda eta bertutea edo konfuzianismoa eta autoritatea ordezkatzen dituzten. Bisitariak beti ondo hartzen dituzte. Tenpluaren barnealdea zeharkatzen duen alboko balkoian gaude. 45 minutuan kantu hipnotikoak entzungo ditugu; instrumentu tradizionalekin, dotrina-bertset segidekin eta iniziatu gabeko pertsonentzat ulertezinak diren errituekin lagunduak. Giroa lasaitu egin da, eta itxurazko mistizismo inozo batek hartu gaitu, nahi gabe irribarre eginarazi diguna.•



Te Waiponamu JADEAREN URETAN BARRENA


Zeelanda Berriko hegoaldeko uhartea berezia zen maorientzat, hango erreka basatietako uretan lortzen baitzuten «pounamu»-a; alegia, jadea. Hortik izena, «wai» ura baita. Parke nazionalak ditu lau aldeetara, bakoitza bere berezitasun propioarekin; Alpeetako mendilerroko glaziarrak eta tontor garaiak, mendebaldeko kostaldeko hondartza basatiak eta hegoaldean fiordoetan nabigatzeko txokoak eskainiz. Natura bere osotasunean.

Testua eta argazkiak: Agurtzane Belaunzaran

35


Arthur’s Pass parkea, Alpeen ekialdeko isurialdean. Erreportajea zabaltzen, Aoraki/Cook mendia, Zeelandako garaiena, Matheson aintziran islatuta.

izakia txiki sentiarazten du uharte honek. Dena da alimalekoa. Munduarekin edota norberarekin adiskidetzeko parajeak nonahi. Jendearen presentzia nekez sumatzen da, uharterik handiena izan arren, biztanle gutxien dituena baita, klima aldakor, heze eta euritsuagatik. Balantzaren beste aldean, bakardadearen sentsazio ederrak sentiarazten ditu eta, Zeelandan endemikoak diren baso eta hegaztien babespean, bidaia naturalista bihurtu. Te Waiponamu natur eta kultur balioengatik da ezaguna, natur balioak bistan dira; kultur balioa, berriz, maoriek pounamua eskuratzeko uharteko ibaietara egiten zituzten bidaien ondorioz jaso du. Harri preziatu honekin lepokoak eta amuletoak egiten zituzten, forma ezberdinek sinbologia ezberdina hartuz. Familia maorietan sinbologia horren esanahiak bizirik dirau oraindik: naturako elementuen, pertsonaia mitologikoen edo lan tresnen forma ematen zitzaien lepokoei. Pounamuaren bila egindako bidaia hauek ere, kondaira askoren sorburu izan dira eta glaziarrek zein mendi tontorrek sakratu izaten jarraitzen dute maorien sinesmenetan. Iparraldetik hegoalderaino luzatzen da Alpeetako mendilerroa eta honek orotara bereizten ditu Alpeen mendebaldeko eta ekialdeko isurialdeko klima, geologia eta landaretza. Mendebalde euritsuan hasiko dugu bidaia, baso tropikalak, kostalde basatia eta mendi garai elurtuak lagun ditugula. Eguraldia lotsagabe aldatzen da uhartearen alde honetan; udara betebetean egon arren neguko eguraldia egin dezake, edo lau urtaroak egun berean. Aldakortasuna eguneroko ogia dute bertan bizi diren biztanle urriek. Kostalde honetan jendearen okupazioa XIX. mendean gertatu zen, ikatz eta urre meategiak aurkitzean. Ingalaterratik migrazio mugimendu handia egon zen meategietan lan egiteko asmoz eta gutxika azal zurien presentzia maoriena baino garrantzitsuago izan zen. Westport hiri berria da, Zeelanda berriko historia koloniala bezalaxe eta bertako itsasargitik bi kilometroko ibilbide ederra dago Tauran-

G

36


TE WAIPONAMU


TE WAIPONAMU


Handian, Poroari ibaia, Paparoa Parke Nazionalean. Lerron gainean, Hokitika herriko hondartza basatia. «Pounamuaren hiriburua» izendatu dute, «pounamua» lantzen duten lantegi ugari dagoelako.

gako badiaraino. Bidean foka kolonia bat ikusteko aukera ere bada. Hegoaldea jomuga hartuta, Paparoa Parke Nazionaletik igaroko gara, batzuentzat kostaldeko errepiderik ederrenetakoa, eta, edertasuna subjektiboa bada ere, paisaia bikaina eskaintzen du errepideak. Gune honetan ikusiko ditugu lehen aldiz, Nikau palmondo basoak eta Pancake Rocks deritzan formazio geologiko berezia. Harrizko xafla meharrak, bata bestearen gainean dorre modukoak sortuz, itsasoko uraren eta haizearen erosioaren ondorioz. Geologia, arte bilakaturik. Glaziarrek itsasoarekin bat Paisaiari begiratu besterik ez dago eta geologiak berak azalduko digu, duela milaka urte, Alpeetan sortzen ziren glaziarrek itsasoa besarkatzen zutela. Egun, bailara zabalak ditugu herentzian eta erreka zabaletako ur emaria dugu oraindik historia geologiko horren testigu. Tai Poutini parkean sartu gara, glaziarren lurrean. Franz Josef eta Fox glaziarrak dira bisitatuenak parke honetan, abiadura azkarregian txikiagotzen ari diren glaziarrak, itsasotik 30 kilometrora. Glaziarren sorburua, maorien kondairek diotenez, maitasun historien ondorioz sortutako galeren ondorio dira, izoztutako malkoak, alegia. Horien mingainera iristea txango oso erraza da; hain erraza, ezen urtean milaka bisitari jasotzen baitituzte. Beste aukera bat abioneta batean Alpeetako zeharkaldia egitea da eta txorien ikuspegitik naturaren edertasunaz gozatzea. Fox Glacier herrian dago Matheson edo Te Ara Kairaumati aintzira, glaziarren atzeraldiaren ondorio, eta egun eguzkitsuetan eskaintzen duen ikuspegia ez da makala. Parez pare Aoraki-Mount Cook tontorra gailentzen da, Zeelandako tontorrik garaiena 3.724 metrorekin. Ur ilunek, ispilu baten gisara, Alpeetako tontorrak islatzen dituzte, magia bailitzan. Aintzira oinez inguratzea txango erraz eta atsegina da, basoko 39


TE WAIPONAMU Kaponga garo zuhaitza 20 metrora irits daiteke. Ondoko orrialdean, oso ondo prestatutako eta seinaleztatutako ibilbideak eta, behean, Franz Josef glaziarra.

zuhaitz, garo eta goroldio espezie zabalaz gozatuz. Wanaka aintzira Glaziarrek ia itsasoarekin bat egiten duten lurra atzean utzi eta hegoaldea jomuga dugula, Haasteko mendatea zeharkatuko dugu eta norabideak Alpeen ekialdeko isurialdera eramango gaitu. Paisaia pixkanaka-pixkanaka aldatuz joango da, orain arte bidelagun izan dugun baso tropikal endemikoa (rimua, kaponga, totatara, pagoa, nikau palmondoa…) tupustean aldatuko da eta lur soilagoetarako eremura pasatuko gara. Ekialdeko isurialdea lehorragoa izaki, glaziarrak ere lehenago urtu ziren eta demaseko aintziren parajea da egun. Wanaka da horietako bat, izen bereko herrixka uren ertzean dagoelarik. Parean, Aspiring Parke Nazionala eta bere gailur elurtuak, ia-ia desagertzear dauden glaziarren arrastoak zintzilik bada ere oraindik gordez. Wanakaren inguruak txangoak egiteko leku paregabeak dira; Matukitukitu bailara zoragarria da horretarako. Animalia etxalde batzuk bidelagun ditugula, harrizko pista batean ia 40 kilometro egin ondoren iristen da amaierara. Bertatik, Rob Roy glaziarra –ia zintzilik dagoena, azken elurrak gordez– ikus daiteke, pago eta garo espezie ezberdinen bideari ekinda. Arrowtown herrian geldialdia egitea ere ezinbestekoa izango da; historikoa izango da, gainera. XIX. mendeko urrearen sukarraren lekuko izan zen. Usteak erdia ustel izan ziren, ordea, Zeelandako biltzaileen historian, uste zena baino urre gutxiago baitzegoen eta nahi zena baino biltzaile gehiago. Arrowtownek jakin du garai hartako arkitekturari probetxua ateratzen eta herriak zinema estudio bat dirudi. Zeelanda Berriko historia arkitektonikoaz gozatzeko parada izango da hau. Aintziren lurrean gaudenez, Wakatipuko urak ukitzeko irrikan, Queenstown herrira joango gara. Zeelandako herririk modakoena, gazte ugari erakartzen dituena, neguan elurraren inguruko kirolak egitera, udan berriz mendiaz eta aintziraz gozatzera. Abentura kirolen erreinua dela diote beraiek, betiere poltsikoak ongi beteta edukiz gero. Bada, ordea, sosik ordaindu gabe ere gozatzeko modua; lorategi botanikoa bisitatzea guztiz gomendagarria da eta aintzirako uretan bainatzea guztiz freskagarria. 40


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Iparraldeko uhartetik bazatoz, Cookeko itsasertza zeharkatu beharko duzu ferryan. Hegazkinez iristen bazara, Christhchurchen eta Queentownen dituzte nazioarteko aireportuak.

Nola mugitu Uhartea oso ondo prestatua eta ekipatua dago furgonetan edo autokarabanan bidaiatzeko. Errepideetan patxadaz gidatu behar da, orografiara egokituta daude eta. Ibilgailua alokatzeko hiri handienetan zerbitzu eta enpresa asko daude.

Turismo bulegoak Herri orotan dago informazio gunea: inguruan egin daitezkeen txangoen mapak, eguraldi aurreikuspenak, errepideen egoera, lotarako guneei buruzko informazioa...

Oinezko ibilbideak Gobernuaren menpeko Kontserbaziorako departamendua (DOC) arduratzen da bideen egoeraz, seinaleztapenaz eta panel informatiboez eta ibilbide guztiak oso egoera onean daude, kasu batzuetan gurpildun aulkian egiteko moduan. Egun

bateko ibilbideak edo luzeagoak egin daitezke; kasu honetan oso ondo hornitutako aterpetxeak dituzte, baina ibilaldiari ekin baino lehen informazio bulegoetan izena eman behar da.

Lotarako tokiak Furgonetan edo autokarabanan bidaiatuz gero DOCek ongi prestaturiko aparkalekuak ditu lo egiteko, askotan piknik-erako zona, komunak, ura eta dutxak ere eskainiz. Sarreran informazio panelak egoten dira eta batzuetan ordaindu egin behar da, gutunazal batean dirua sartuz eta tiradera batean sartuta. Ohar garrantzitsua: zaborra botatzeko edukiontzirik ez da egoten toki hauetan; beraz, hirigunera gertura arte zaborra norberak eraman behar du.

Fauna eta flora Ibilbideetan, fauna eta florari buruzko informazio panelak daude, bisitariaren ezagutza handitzeko. Animaliei janaria ematea guztiz debekatuta dago eta loreak edo adarrak moztea ere bai. Naturaren kontserbazioari dagokionez kontzientzia handia duen herrialdea da.

41


TE WAIPONAMU

42


Lerroon gainean, baseliza kristaua sinbolismo maoriekin nahasita. Handian, Wanaka aintziraren inguruak; ibilaldi ugari egiteko aukera dago bertan.

Hegoaldeko uharteko aintzirarik handiena ere ezagutu beharrekoa da, Te Anau. Fiordland Parke Nazionalaren sarreran dago lakutzarra, izen bereko herriaren zaindari, mendiz eta pago basoz inguraturiko mantu berdea uretaraino iristen dela. Te Anauk baditu berezitasunak eta horietako bat uren erdian dauden kobazulo batzuk bisitatzea da. Txalupa batean hurbilduko gara haraino, maoriek 1948an abenturazale zuriei erakutsitako kobazuloaren sekretuak ezagutzeko asmoz. Kareharrizko kobazulo sakoneko horma eta sabaietan argi distira sortzen duen fungus gnat eltxoa bizi da; kobazuloa dute habitat bakarra eta pulpa eta larba diren bitartean sabaian zintzilik egoten dira argi distira sortuz, eta eltxo bihurtzean bi eguneko bizia izaten dute, ugaltzeko tartea ematen diena. Kobazuloan txangoa egitea gau izartsu batean zerua parez pare edukitzea bezalakoa da, magia lurraren erraietan. Desagertzeko bidean dauden hegazti endemikoak ikusteko aukera ere ematen du herrian dagoen hegaztien santutegiak, bertan Fiordlandeko lurretan ustez desagertutzat jo zen Takahe espeziea berreskuratzeko lanetan dihardute. Hegan egiten ez duen 5-8 kiloko hegazti lumaurdin eta mokogorri ederra da Takahea. Te Anau munduaren amaieran dagoela dirudi, menditzarrek muga egiten dute eta bidaiariak mendien bestaldean fiordoak eta itsasoa imajinatu behar ditu. Milford Sound edo Piopiotahi da fiordo bisitatuena; bertaraino iristeko Te Anautik 120 kilometro egin behar dira; baso, bailara, glaziar, erreka, ur jauzi eta mendi garaien artean, bidea bera ikuskizun handia bihurtzen da. Fiordoan nabigatzea ere esperientzia ederra da, 15 kilometroko luzera duen mendiarte estuan itsasoa besarkatu arte. Parke nazionalik basatiena da, dudarik gabe; urak landutako paisaiaren formak begi-ninien angelu guztietan iltzatzen dira. Sosegua eta bakea dario Te Waiponamuri, bai egun eguzkitsuetan bai lainopeko egun misteriotsu horietako batean. Uharteak horixe baitu eskaintzeko, naturako elementu guztien sorta.• 43


Saint Louis HIRI-UHARTE KOLOREDUNA SENEGALEN Afrika atsegin, dardarti eta koloretsu baten aurrean gaude, eta, zalantzarik gabe, ez du axolagabe utziko harengana hurbiltzen den inor. Hiri baten espazio txikian, Afrikako esperientziari atxiki ohi zaizkion ezaugarri asko aurki ditzakegu: kolorea, zalaparta, haur ugari, usain biziak, argia gainezka... izkina bakoitza harritzen duen hirigintza eta arkitektura kolonialarekin batera. Esparru geografikoa benetakoa eta gainezka egiten duena da, ibai handi bat eta ozeano handia batzen diren gunea.

Testua eta argazkiak: Xabier Amoros Oskoz

44


45


SAINT LOUIS enegal izena du ibaiak. Iparraldeko ertzean Mauritania dago, eta hegoaldean, izen bera daraman herrialdea, Senegal. Sahara amaitzen den eta Sahela hasten den lekuan gaude, sabana antzu, erdi estesiatu eta dardaratuzko zerrenda, hegoalderantz, ekuatorerantz, ehunka kilometroren ondoren baso tropikal, heze eta zingiratsuko lurralde bihurtuko dena. Bere izena Senegal ibaitik jasotzen du, herrialdearen ekialdeko eta iparraldeko muga markatzen duena. Mendebaldean Ozeano Atlantikoa, iparraldean Mauritania, ekialdean Mali, hegoaldean Ginea eta Ginea Bissau ditu mugakide. Gambiak, gune birtual bat osatzen du Senegalen, Gambia ibaiak, 300 kilometro

S

46

baino gehiagoz. Saint Louis, iparralderen dagoen Senegalgo hiriak bi zati ditu, modernoa eta historikoa. Bien arteko muga ibaiak markatzen du, eta naturagune horren inguruan mundu oso bat eta idiosinkrasia bakar bat sortzen da. Arrazoi ugari daude hiri zirraragarri hau bisitatzeko. Besteak beste, honako hauek nabarmenduko ditugu: Enklabe horretan, historia pauso bakoitzean sortzen da, ez alferrik, esklabo askatuen gunea izan zen, eta Afrikako mendebaldeko lehen kokaguneetako bat, 1659. urtean. Senegalen independentzia garaian paper erabakigarria izan zuen. Antzinako hiria dagoen uhartea Unescoren ondarea da, bere eraikin gehienak ego-


era tamalgarrian dauden arren. Senegal ibaiaren bokalean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, eta, zalantzarik gabe, mugako eta kultura-esparruen topagune da. Hiri-uhartea Senegalgo ipar-mendebaldeko udalerri bat da. Bere arkitektura kolonialagatik da ezaguna. Alde zaharra Senegal ibaian dagoen N ‘Dar uhartean dago. Uharte hau kontinenteari Faidherbe zubiaren bidez lotua dago; 1865ean eraikia da eta Gustave Eiffelek diseinatua. Place Faidherbek kontserbazio egoera onean dauden eraikinak ditu, Gobernadorearen Jauregia eta katedral neoklasiko bat kasu. Musée du CRDSk artefaktu historikoak eta artelanak erakusten ditu.

Hondartza zabala itsasoari begira Hiri zirraragarri honetako lekurik interesgarrienetako bat hondartza da, zalantzarik gabe. Hareatza zabala Ozeano Atlantikora modu lotsagabe, desinhibitu eta herrikoian irekitzen da. Ikusteko, sentitzeko eta gozatzeko modukoa da. Harritzen gaituen lehen gauza bere gizatasun nabarra da. Arrantzaleak nonahi, ibiltariak, txalupa koloretsuak hondarretan finkatuta hurrengo lanaren zain, emakumeak sukaldean, jendea paseatzen, eguna pasatzen eta haur ugari jolasean. Hori bai, baldintza higienikoak benetan eskasak dira eta zaborra nonahi pilatzen da. Hondartza hau ikusgarria, zirraragarria eta ahaztezina da.

Handian, Senegal ibaian «cayuco» koloretsuak. Ondoan, hondartzako eguneroko jarduna. Erreportajea zabalduz, Cheikh Ahmadou Bamba bulebarra.

47


SAINT LOUIS Atsedena eta lana, betiko martxa, kale estuetan. Ondoko orrialdean, N ‘Dar uhartean alde zaharreko kale bizitzaren irudiak.

48

Baina Afrikako zati hau modu eztabaidaezinean definitzen duen zerbait arrantzaleen mundua da. Horrela, egunero ikus dezakegu Senegal ibaian zehar Guet n 'Dar auzora doazen cayuco ikusgarriak. Txalupa handi hauek kolore biziz apainduak daude, modu oparo eta barrokoan, eta beti maraburen baten babespean, tripulatzaileak ozeanoko ur ikaragarrietatik babestuko dituen buruzagi espiritual erlijiosoren baten babespean. Itsasorantz doazen txalupen segizio koloretsua sinfonia kromatiko bat da, parekorik gabeko paleta piktoriko bat. Ikuskizun paregabea, dudarik gabe. Izan ere, Afrikako alde honetan senegaldarrak nabarmentzen dira

itsasoan duten trebetasunagatik. Ez alferrik, arrantzale senegaldarrak ere baditugu euskal portuetan... Kulturaren gotorlekua Mugako hiri honen xarmak ez dira mugatzen bere hondartza nabarrera, ezta bere arrantza industria dardartira ere. Saint Louis kulturgunea ere bada. Alde batetik, esan dugun bezala, Unescoren munduko ondarea da 2000. urteaz geroztik. Bere zubiek eta erdiko uharteko hirisareak merezi dute sari hau. Baina Dakar hiriburuaren ondoren Senegalen dagoen bigarren hiria nabarmentzen da ere bere musika jaialdietan oinarritutako kultura eskaintza aberatsagatik (Saint-Louiseko Nazioar-


49


SAINT LOUIS

Faidherbe zubia eta, behean, arrantza eta jende piloa, Saint Louiseko ikurrak.

50


teko Jazzaldia 1992an sortu zen), eta 1659an normandiar marinelek sortutako eta Mendebaldeko Afrikako kolonia frantsesaren hiriburu politikoa izan zen hiri honetako kale kolonialetan zehar arte galeria eta artisau ugari izaten dira. Mugako hiria bere kokapen estrategikoagatik ere nabarmentzen da. Itsasoaren ertzean, Afrikako ibai handietako baten ondoan, bere inguruetan, erreserba natural garrantzitsu bat ere badu, Djoudjeko Parke Nazionala, senegaldarren hiriaren iparraldean dagoena. Gune natural nabarmen honek aberastasun ornitologiko oso garrantzitsua du, bertan bizi diren eta aurrera egiten duten pelikanoen kolonia nabarmenduz. Aipatutako horiez guztiez gozatzen dugun bitartean, Saint-Louis oraindik ere hiri ederra da, oraingoz ahultzen dena, Senegal eta Mauritaniaren independentziaren ondoren alde batera utzia izan zena, eta, inbertsio handirik ezean, iraganeko eta etorkizuneko proiektuen adibide eder gisa kontserbatzearen xarmak dirau...•

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Europatik konpainia asko iristen dira Dakar hiriburura. Handik lurrez erraz iristen ahal da Saint-Louisera.

Hotelak Hotel La Residence (hoteldelaresidence.com), ederra eta oso ongi kokatua dago hiriko alde zaharrean. Hotel de la Poste (hoteldelapostesaintlouis.com).

Jatetxeak Le Flamingo (Quai Bacre Waly Guèye) jatetxea, ibaiaren ertzean eta Faidherbe zubiari begira, oso leku atsegina da otorduetarako. La Linguere (rue Seydou Tall).

Informazio orokorra Saint Louiseko Turismoa: saintlouisdusenegal-tourisme.com

51


proposamen tematikoa

30 BIDAIA PROPOSAMEN BEREZI EZOHIKO URTE BATERAKO Lonely Planet argitaletxe ezagunak urtero kaleratzen duen “Best in Travel” rankinga berezi dator aurtengoan. Izan ere, hasi berria dugun 2021. urtean gailenduko diren helmugak beharrean, tokian tokiko askotariko proposamenak egin dituzte. Jasangarritasunaren, tokiko komunitateen eta bestelako turismo baten alde egiten duten leku, produktu, pertsona eta istorio bidaiari onenak hautatu dituzte. Ea zer iruditzen zaizuen. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Getty Images

52


Göteborg (Suedia) Suediako bigarren hiririk handiena helmuga jasangarrien indize orokorreko buruan dago. Bertako hotelen %95ek ziurtagiri berdea dute eta garraio publikoaren %65ek energia berriztagarriarekin funtzionatzen du. Aurten hiriak, bere sorkuntzaren 400. urteurrenarekin bat eginez, Jubileumsparken parkea zabalduko du. Sauna erraldoi bat, igerileku bat, hondartza artifizial bat, herritarrentzat baratzeak... dena doan eta guztiontzat eskuragarri.

Le Vie di Dante (Italia) 395 kilometroko ibilbide hau Ravenan hasi eta Florentzian amaitzen da, eta oinez edo bizikletaz egin daiteke. Dante Alighieri (1265-1321) poeta, filosofo eta pentsalariaren urratsei jarraitzen die, 20 etapatan banatzen da eta, hirietatik aparte, Emilia-Romagna eta Toscana ezagut daitezke. “Slow travel” filosofiaren adibide garbia da. 2021eko ibilbiderik onena izendatu dute. Argibide gehiago: viedidante.it 53


proposamen tematikoa Medellin (Kolonbia) Berpiztutako hiria da Medellin. Garai batean, munduko hiri arriskutsuenen rankingaren gailurrean zegoen. Orain, aldiz, berritzaileenetako bat dela pentsa daiteke. Eta hori guztia komunitateek bultzatutako suspertzeari esker lortu da. Eraldaketa, erabatekoa: metro geltokietatik Andeetara doazen telekabina modernoak, anbizio handiko arkitektura futurista... Ondoen suspertu den hiritzat jo du Lonely Planetek.

Testa Tours (Etiopia) Trekking onenak Etiopiako Tesfa Toursek eskaintzen omen ditu. Tokiko gidariek Simen mendietako lur garaietara edo Wolo probintziara eramaten dituzte bidaiariak, kafe erritual bat partekatzera. Bertan, teorian, munduko lehen kafea prestatu zen. Edo Lalibelan harrian zizelkatutako 11 elizak erakusten dituzte, beti ukitu berezi batekin. Lo, “tukuls”-etan egiten da; hau da, lastozko sabaiko txaboletan.

54


Faroe uharteak (Danimarkako eskualde autonomoa) Tokiko komunitatean hobeto murgiltzeko aukera ematen duten proposamenetan irabazle suertatu da artxipelago bolkaniko urrun hau. Islandia eta Eskozia artean erdibidean kokatutako Danimarkako eskualde autonomoak paisaia ikusgarriak ditu, baina bertako erakargarritasun nagusia tokikoen abegitasuna da. Apirilean, uharteak itxi egin zituzten turismora, eta, ordutik, ehun boluntario auzolanean aritu dira bertako erakargarriak konpontzeko. Bolavsøka jaia, Faroe Eguna, uztailaren 29an da. 55


proposamen tematikoa

Costa Rica Helmuga irisgarriena da: lege batek mugikortasun murriztua duten pertsonen ezaugarrietara egokitzera behartzen ditu hotelak eta espazio publikoak, desgaitasunen bat duten bidaiariek ere naturaz goza dezaten. Hala, parke nazional gehienak zeharkatzen dituzten bide irisgarriak daude. La Fortunan edonork egin dezake tirolina, edo Puntarenasen surfean ikasi.

San Diego (AEB) Kaliforniako San Diegoko hiria bizitzeko Ameriketako Estatu Batuetako lekurik atseginenetakoa da, hango klimagatik eta, batez ere, bertako kultura-aniztasunagatik. Horixe nabarmendu du behintzat aurten Lonely Planetek. Horren adibide da La Jolla auzo dotorea, non New Yorkeko Central Park baino handiagoa den Balboa parkea eta 17 museo dauden.

Hierro (Kanaria uharteak) Atlantikoaren erdian, galduta, Afrikatik gertu, Hierro da Kanaria uharteetako irlarik lasaiena. Unescok 2014an babestutako geoparke bihurtuta ostean, hori bai, uhartea gero eta ospetsuagoa bihurtzen ari da. Turismo arduratsua da arrakastaren giltzarria (soilik energia berriztagarriarekin funtzionatzen duen munduko lehen uhartea izatea du helburu), baina baita familia turismoari zuzenduta egotea ere, guztientzako proposamenekin. Horregatik hautatu dute belaunaldi guztientzako helmugarik onena. 56


Zerrendako beste proposamenak: Ez ditugu guztiak aipatuko, baina hona hemen Lonely Planetek aukeratutako beste toki eta pertsonaia bitxietako batzuk. Blogariak: Soraya AbdelHadi (Soraya.earth), Hesham Moadamani (Berlingo Refugee Voices Tours), Girl in Florence, Gabby Beckford (Packs Light), Jeff Jenkins (Chubby Diaries), eta Karl Krause eta Daan Colijn (Couple of Men). Animaliak babesteko programa onena: Ruanda. Suspertzen ari den helmuga onena: Antigua eta

Barbuda. Tren ibilbide onena:

Rocky Mountaineer (Kanada). Bizikleta ibilbide onena:

Virgina Mountain Bike Trail (AEB). Ostatu iraunkor onena:

Grootberg Longe (Namibia). Uhartedi onena:

Palaos artxipelagoa. Hiriak ezagutzeko tour onena: Invisible

Cities (Ingalaterra). Proiektu turistiko onena:

Burren (Irlanda). Ostatu hoberenak:

Kazajistaneko jurtak. Helmuga atseginena:

Amman (Jordania) Bertako janaririk onena:

Hiakai, Wellingtonen (Zeelanda Berria).

57


liburuen txokoa

IÑURRATEGI ANAIAK, BI ERREFERENTEREN FILOSOFIA

Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak. Ramon Olasagasti eta Cesar Llaguno. Sua argitaletxea, 2020. Euskaraz eta gaztelaniaz. 104 orrialde. 17 euro.

uskal mendizaletasunaren historian aparteko sokada izan zen Felix eta Alberto Iñurrategi anaiek osatutakoa: sokada sendoa, egiteko modu baten ikurra, sokalagunekiko nahiz babesleekiko leialtasunarena, mendia bere hedadura osoan aintzat hartzen zekien begiradarena. Gasherbrum II, hamabigarren zortzimilakoa elkarrekin igo eta gero, beherakoan istripua izan eta hil egin zen Felix. «Bihar ere argituko du egunak», esan ohi zuen Felixek sarri, adore premian zenari bihotz emateko, eta ausaz mendiari ez ezik bizitzari aurre egiteko modu horrek biziarazi zuen berriro pultsua. Mendiari bihotz emanak bizi izan ziren, bizi da oraindik ere Alberto, mendiak ematen zielako bihotz. Orain Iñurrategi anaiak komikia bateko pertsonaia bihurtu dituzte Cesar Llagunok eta Ramon Olasagastik, hau da, “Everest, 1980ko euskal espedizioa. Herri oso bat gailurrean” komikiaren egileek. Aretxabaletan jaiotako bi alpinista handien bizipenak eta filosofia gaur egungo belaunaldientzat erreferente bilakatuko diren ustean daude egileak. Komikietan ohikoak ez diren gogoeta asko jasatzen ditu lan hunkigarri honek.

E


DISPERTSIOAK BEHARTUTAKO BIDAIAK

PATAGONIATIK INGALATERRARA

Esnatu, gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta nortasun agiria hartu, Hendaiara joan Pariserako trena hartzeko. Fresnesen preso duen laguna bisitatzera doa protagonista. Agian azken bisita izango da, epaiketa iristear baita. Bidaia bat, joan-etorri bat baino askoz gehiago jaso du bere bigarren nobelan Kattalin Minerrek. Bidaia bat da, bai, baina ez edozein bidaia. Euskal Herrian jende askorentzat ezagunak diren bidaiak, «dispertsio politikagatik egin beharrekoa, ez plazeragatik», idazlearen hitzetan. Konfinamendu garaian idatzitako lana da.

William Henry Hudson idazle eta naturalista argentinarra zen sortzez, baina, 32 urte bete zituenean, Ingalaterrara joan zen bizitzera. Orduan uhartea mutur batetik bestera bisitatzea otu zitzaion, trenez, bizikleta zahar batean eta, batez ere, oinez egindako ibilbideetan. “Días de ocio en la Patagonia” liburuarekin egin zuen bezala, 1909an lehen aldiz kaleratu zen “A pie por Inglaterra” ere berreskuratu du Linea del Horizonte argitaletxeak. Conradek eta Bloomsburyko Taldeko kideek miretsitako Hudson, «naturaren mistikaren idazlea» da.

Turista klasea. Kattalin Miner Perez. Susa, 2020. 120 orrialde. 16,00 euro.

SIUX NAZIOAREN BURUZAGI HANDIA Siux nazioko tribuetako bat da oglala, eta Zaldi Zoro herri horrek emandako buruzagi garrantzitsuenetakoa. Bada, liburu hau bere biografia dramatizatua da. Zuriek “Siux Gerrak” bezala ezagutzen dituzten borroketara eramango gaitu. Mari Sandoz idazleak argitaratu zuen 1942an, eta orain Aitor Fresnedo euskal presoak ekarri du euskarara. 2002an egin zuen topo liburuarekin Fresnedok, Ocaña I espetxean. Liburutegiko arduradunak, zakarretara bota beharrean, ingelesez idatzitako liburu bat gorde zion. Eta han hasi zen abentura hau. Zaldi Zoro. Mari Sandoz; Aitor Fresnedok euskaratua. Ataramiñe, 2020. 565 orrialde. 20,00 euro

A pie por Inglaterra. William Henry Hudson. Erein, 2016 240 orrialde. 18,00 euro

BASAJAUN BAT APPALACHE MENDIETAN Appalachian National Scenic Trail edo Appalacheen Bidea, mendi ezberdinetatik zehar igarotzen den 3.523 kilometro eta 141.580 metroko desnibel metatuko ibilbidea da. Ameriketako Estatu Batuetako parke nazionaletatik igarotzen da, baso erraldoiak zeharkatuz. Ibilbideak 14 estatu igarotzen ditu eta liburuaren egileak 142 egun behar izan zituen guztia egiteko; bidea amaitzea lortzen dutenek, onarpen handia jasotzen dute. Bizi esperientzia gisa har daitekeen aparteko abentura. Jon Galdosek “Basajaun” goitizenarekin egin zuen. Basajaun en el sendero de los Apalaches. Jon Galdos. Penguin Random, 2020. 718 orrialde. 29,96 euro

59


Gogoan hartu

GERRAKO ARGAZKILARIA DAMASKOKO ONDAREA BABESTEN Gerrak hondatutako Siriako hiriburuko kalexketan barrena dabil Rania Kataf (35 urte) izeneko emakumea. Hiriko etxe eta jauregi ospetsu eta zaharrenetan argazkiak ateratzen ditu, etorkizunean horren lekukotasuna izan dezaten. Siria pairatzen ari den gerra zibil suntsitzaileak hiriko eraikinak zein ahul utzi dituen ikusirik, Rania Katafek Damasko Zaharreko eraikinen artxibo digitala sortzea erabaki zuen. «Bigarren Mundu Gerran beren hirietako eraikinak dokumentatzen saiatu ziren argazkilari europarrek inspiratu ninduten, irudi horiek gero arkitektoek horietako batzuk berreraiki ahal izateko erabili zituztelako», azaldu du.

60

Siriako hiriburuko alde zaharra ehunka urteko etxe dotoreez josita dago, gehienetan bi solairukoak, patio angeluzuzen baten inguruan eraikiak. Erdian, landutako harrizko iturri bat izan ohi dute. Horietako askok udako gela bat eta neguko beste bat izaten dituzte, biak patiora begira. Etxe horietako batzuk gerrak mugiarazitako familien babesleku bihurtu dira; beste batzuetan betiko bizilagunek jarraitzen dute. Esaterako, Raed al-Jabrik (60 urte) bere etxe dotorea jatetxe bihurtu zuen. Beste batzuk –hala nola otomandar garaiko jauregi-etxe bat, Beit al-Quwatli izenekoa– txikituta gelditu ziren 2016. urtean, bonba baten ondorioz. Egun, agintariak eta bazkide pribatuak berau konpontzen ari dira, kultura-institutu bihurtzeko.


zinema bidaiaria

«SMALL AXE» INGALATERRAKO ARRAZISMOA, AGERIAN Steve McQueen (“12 Years a Slave”, hiru Oscar sariren irabazlea 2013an, horien artean Filmik Onenarena) zuzendari ingelesaren proiekturik pertsonalena dela diote. Asmo handiko egitasmo baten aurrean gauden zantzu guztiak ditu: bost filmez osatutako antologia honetan Ingalaterrako arrazismoa islatzen da, Londresen 1962tik 1989ra bitartean komunitate beltzak jasandako benetako gertakarietan oinarritutako bost istorioren bidez. McQueenek zuzenean telebistarako grabatu zuen “Small Axe”, telesail motzaren egiturarekin. Zehazki, Amazon Prime eta BBC kateen ekoizpena da. Estreinatu zenean eztabaida piztu zen, AEBetan Los Angeleseko Kritikarien Elkarteak 2020ko film onena izendatu zuelako. Hortaz, telesail bat Hollywoodeko Oscarretan irabazle izan al daiteke? Hori da bazterrak nahasi dituen galdera. Los Angeleseko kritikarien onespen harrigarri horrek –orain arte sekula ez dute telebistarako espresuki pentsatutako produktu bat pantaila handirako batekin parekatu– sumindu egin du Hollywoodeko industria, ikus-entzunezkoen borroka honetan –plataformak betiko industriaren aurka– bide berriak zabaldu ditzakeelako. Antologia bera goraipatu nahi izan dute Los Angeleseko kritikariek, orokorrean, eta, horrez gain, “Lovers Rock” kapituluaren –80ko hamarkadako reggae musikaren ingurukoa– soinu bandak ere sari

Testua: Fermin Lusarreta

bat jaso du. Steve McQueen honela mintzatu da: «Gauza anitz galdu ditugu gure bizitzan. Eta une batez gelditu eta pentsatzeko garaia iritsi zaigula uste dut. George Floydek hemen egon beharko luke. Eta esan dezakedan gauza bakarra da bera ez zela alferrik hil eta mota honetako filmek munduan pertsona beltza izatea zer den azaltzeko narratiba osatzeko balio izango dutela».

«Small Axe» Zuzendaria: Steve McQueen. Herrialdea: Palestina. Protagonistak: John Boyega, Letitia Wright… Estreinaldia: Urtarrilak 7 Movistar+ plataforman.

61


LABURRaK

» CHRISTOPHE HAY SUKALDARIA, EGOKITU ALA HIL gokitu ala hil: Gault et Millau frantses gida ospetsuak “urteko chef” izendatutako eta Michelin izar bi dituen Christophe Hay sukaldariak bere wagyu haragia eta Loirako barazkiak Estatu frantses osoan saltzen ditu, eta berak prestatutako Loirako arrain zopa ospetsua, berriz, etxera eramateko prestatzen du. 43 urteko sukaldari honen jatetxeak Maison d'à Côté izena du eta Montlivault-en dago (Loir-et-Cher). Udaberriko konfinamenduan adinekoen egoitzetarako janaria prestatu zuen; bigarrenean, eta orain urtarrilean jatetxea noiz zabalduko zain dagoen bitartean, sarrera, plater nagusia eta postreaz osatutako menua eskaintzen du, 34 euroan, eramateko. Urrun gelditzen zaigu, baina astean behin Instagramen aurkituko duzue «christophehaychef» helbidean errezetak erakusten.

E

«LOW COST» BIDAIEN OSTEAN, «BIDAIA BIRSORTZAILEAK» MODAN nora ez egindako hegaldien” moda xelebreak jarraitzen duen bitartean (aireportuan bertan hasi eta amaitzen diren bidaiak dira, batzuen hegan egiteko gogoa baretzeko), turismoaren sektorea beste kontzeptu batekin ari da bueltaka: “bidaia birsortzaileak”, alegia. Zehatzago, “low cost” bidaien kontrakoa. «Helburua ez da lekua dagoen bezala uztea, hobetuta baizik», azaldu du Silvia Grünigek, Parisko Unibertsitateko Hirigintzako doktoreak. Hau da, hobeto bertako bizilagunentzat (eta ez bakarrik sektoreko enpresaburuentzat), ingurumenerako eta etorkizuneko turismorako. Birsorkuntzaturismoa, oraingoz, ideia-nahasketa bat da. Flandriako turismo-bulegoak, adibidez, herrialdean bertan bidaiak sustatzeko erabili du kontzeptua. Zeelanda Berriak, “Egin zerbait berria negu honetan” lelopean, kanpaina bat jarri du abian, tokiko bidexken sarea indartzeko.

I

hutsa

KIMCHIA EZAGUTZEN? Kimchia Koreako plater oso-oso tipikoa da; batez ere, negukoa. Koreako mahaietan beti egoten den hartzitutako jakia da, zapore gazi eta minak nahasten dituena. “Aza txinatar hartzitua” esaten diote, eta etxeko guztien artean prestatzen da.

ESPAINIAR ESTATUAN UDAN GEHIEN BIDAIATU ZUTENAK, EAE-KOAK uskal Autonomia Erkidegoko biztanleek joan den udan 3.039.143 bidaia egin zituzten; hau da, aurreko urtean baino %6,1 gutxiago. Estatuan, orokorrean, batez bestekoa %24,5 jaitsi zen pandemiaren ondorioz. Estatistika Institutu Nazionalak (INE) argitaratu duen egoiliarren turismoinkestaren arabera, EAEko herritarrek egin zituzten bidaia gehien aurtengo hirugarren hiruhilekoan, madrildarren, katalanen, andaluziarren eta valentziarren atzetik.

E

hutsa

HEGAZKINEAN BEZALA 2020aren bukaeran zabaldu zituen ateak Tokion First Cabin Atagoyama hotelak. Merkea da oso eta bitxia, hegazkinen kabinen itxura hartu baitu inspirazio gisa. Birusaren aurkako teknologia berri guztia omen du, gainera.

62


hutsa

hutsa

TXERNOBYL, UNESCOREN IZENDAPEN ESKE Negu gorrian, elur-maluta bakan batzuek hutsik dauden eraikin eta haur-parkeak estaltzen dituzte Pripiat hirian, Txernobyleko bazterketa-eremuan, Ukrainako ipar-mendebaldean. Eguralditik babesteko eta, batez ere, turistak erakarri nahian, Txernobylgo hondakinak, historiako hondamendi nuklear okerrenaren lekuko direnak, Unescoren munduko ondarearen parte izatea nahi du Ukrainako Gobernuak. Pandemiaren aurretik, Txernobylek 124.000 bisitako errekorra izan zuen. hutsa

FUCKING HERRIKOAK NAZKATU DIRA Mila urtean ez zuten arazorik izan Fucking austriar herrixkakoek, baina internet iritsi zenean... Turistek kartelak lapurtu eta guzti egiten zieten. Orain, urtarrilaren 1etik Fugging du izena. Ondoko Oberfucking eta Unterfucking herriek zer egingo dute?

HERODES HANDIAREN ERREINUA Hainbat urtetako indusketen ondoren, Jerusalem eta Betleem arteko gune arkeologiko ikusgarri hau, Herodion izenekoa, bisita daiteke. Bertan, turistek gotorleku-jauregi bat aurkituko dute, Herodes Handiak (Herodes Agriparen aita, Kristo aurreko 37 eta 4. urteen artean izan zen errege) ehorzteko aukeratu zuena, eta balio historiko handiko antzoki bat.

hutsa

hutsa

TITIRITEROEN TRADIZIOA, GALTZEAR 1946an, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo lehen Gabonetan, opari berezia jaso zuen Augusto Grilli haurrak: antzoki txiki bat bere txotxongiloekin. «Maitemindu egin nintzen», dio Turinen (Italiako iparmendebaldea) bizi den titiritero dotoreak. Grilli familiak urteetan bildu dituen txotxongiloak (20.000 bat objektu, mundu osokoak) bidali ditu Nazioarteko Txotxongilo Museora (Mimat); hau da, 2023an Turinen bertan zabalduko den museora. Augusto txikia zenean, 40.000 titiriterokonpainia zeuden Italian, penintsula osoan bidaiatzen zutenak. Gerraren ondoren, 7.000ra jaitsi ziren; egun, 2.000 eta 3.000 besterik ez daude. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.