7h147.pdf

Page 1

haizetara 7 BIDAIA ALDIZKARIA

ARTERA LERRORATUTAKO ARRANTZALEAK

NAOSHIMA

Arabako frontea

Gerra Zibileko paisaien hirugarren atala

Asturias

D’El Gavieiru hondartza galduak gordetako altxorrak

Hegoafrika

«Blue Train» edo pandemiak eskuragarri egin duen luxua

Toloño

Euskal Herriko mugaldean


Azaleko argazkia: Gonzalo Azumendi

Argitaratzailea: Astero. Herritar Berri SLU. Editorea: Amaia Ereñaga Argazkigintza eta diseinua: Conny Beyreuther Egoitza: Portuetxe, 23 -2.A 20.018 Donostia e-posta: zazpihaizetara@astero.net tfnoa: 943 31 69 99 www.zazpihaizetara.com LEGE GORDAILUA: SS-238-2008 INPRIMATZEN DU: Printek Inprimategia. Zamudio


32 4 38

22 48

18

aurkibidea147

18 Blue Train Munduko dirudunen esku zegoen luxua, pandemiaren eraginez, pixka bat merkatu da. Lurmutur Hiritik Pretoriara doan trenean izan gara.

32 Toloño Arabarrentzat izen handiko gailurra da, Euskal Herriaren muga marrazten duena. Hegora Errioxa, mendebaldera Gaztela.

22 Naoshima Japoniako Barne itsasoko uharte hau orain 60 urte erabat aldatu zen, «Guggenheim efektua japoniar erara» deritzona bizitzeko.

38 D’El Gavieiru Asturiasko mendebaldeko kostaldean, hondartza ugari daude. Tartean hauxe, “Playa del Silencio” izenez ere ezagutzen dena.

48 Rio de Janeiro Rio de Janeiroko Kristo Erredentore dotoreak udazkenean 90 urte beteko dituenez, apainketa lanetan ari dira buru-belarri.

04 Arabako frontea Euskal Herrian 1936ko gerrak utzitako lorratzen barna egiten ari garen erreportaje sorta luze eta sakonaren barnean, Arabara iritsi gara. Gerrak matxinatuen kolorea izan zuen lurralde honetan, gerraren hasierahasieratik ia Araba osoa altxamendukoen esku geratu baitzen. Xabier Bañuelosek Beratza eta Legutioko fronteen aztarnak gerturatuko dizkigu oraingoan.

52 Proposamen tematikoak Zeruari begira egoteko txoko paregabeak. 56 Pandemia garaiko hitzordu eta proposamenak Georgia O’Keefe, David Bowie edo Xela Arias, protagonisten artean. 58 Liburuen txokoa Diskoen azal ospetsuenekin bidaiatuz. 60 Gogoan hartu Elizabeth II.ena Kenyan egon zenekoa. 62 Zinema bidaiaria «Sun children». 62 Laburrak 3


Gerra Zibileko paisaiak Euskal


Herrian (III)

ARABA: BERATZA ETA LEGUTIOKO FRONTEA Testua eta argazkiak: Xabier Bañuelos


ARABA: BERATZA ETA LEGUTIOKO FRONTEA

Gerra Zibilak matxinatuen kolorea izan zuen Araban. Ia lurralde osoa altxatuen esku geratu zen gerraren hasiera-hasieratik, Bizkaiko mugan Errepublikaren aldekoek mantendu ahal izan zuten zerrenda estu bat salbu. Horrenbestez, zerrenda txiki hori izan zen borroka fronte bakarra Araban. Lurraldearen gainontzeko zatia, Araba ia osoa, frankisten atzeguardia eta operazio eremu izan zen, baita errepresio gune ere.

raba ideologia atzerakoien gotorleku zen 1936an. Ezkerreko alderdiek eta euskal abertzaletasunak herritarren sektore txiki bat ordezkatzen zuten bitartean, tradizionalismoarekin lotutako kontserbadurismo soziologikoak sustrai sakonak zituen herrialdean, beste beste, Hermandad Alavesa bezalako mugimendu ultren eskutik. Hori, noski, haztegi aparta zen erregimen demokratiko errepublikanoarekin amaitzea begi oso onez ikusten zuen eskuinarentzat. Herrialdean nagusi zen giro horrek, Arabako erreketeen eta falangisten indar paramilitarrak sortzea ekarri zuen, altxamenduaren aurreko hilabeteetan dagoeneko oso aktiboak zirenak. Horri, gainera, beste faktore bat gehitu behar zitzaion: armadak unitate ugari zituen Gasteizen kuarteleratuta eta hasiera-hasieratik altxamenduarekin bat egin zuten erabat. Guardia Zibilaren eta Eraso Guardiaren indarrekin ere berdin gertatu zen. Hori horrela izanik, estatu kolpearen aldekoak Araban garaile suertatzea saihetsezina zen. Gerraren lehen egunetan, Bilbotik eta Donostiatik zutabe bana irten ziren Gasteizerantz Arabako hiriburua Errepublikaren aldeko indarren eskuetara itzularazteko asmoz. Aldiz, saiakera ezerezean geratu zen Donostiako zutabeak Gipuzkoako hiriburura itzuli behar izan zuenean Loiolako kuartelean izandako altxamenduari aurre egiteko. Zenbait borrokaren ostean, faxistek Arabaren kontrola berenganatu zuten, salbuespen bakarra probintziaren iparraldean eman zelarik: Arlabango portutik eta Aramaiotik Urduñako La Barrerilla portura bitarteko hesi errepublikanoa sortu zen. Behin Gipuzkoa erorita, zerrenda horretan eman ziren bai 1936ko Legutioko erasoko bai 1937ko udaberriko Molaren ofentsibako borrokak. Arabako gainontzeko lurralde guztia gerrako atzeguardia bilakatu zen, baita “Iparraldeko kanpainako” abiapuntu ezinbesteko ere.

A

Beratza Arrastaria bailararen gainean altxatzen da Urduña inguratzen duen Beratza edo Askuren gailurra (San Pedro de Beratza moduan ere ezaguna), ingurune ezin ederragoan. Urkabustaiz mendilerroko gailurren altuerak ortzi muga malkartsuen espektakulu liluragarria uzten digu, arimari libre ihes egiten uzteko modukoa. 1936ko uztailean, baina, paisaion gaineko ikuspegia ez zen inolaz ere hain poetikoa: inguruok militarki zuten garrantzi estrategikoa soilik hartzen zen aintzat, Bilbo eskuratzeko edo defendatzeko giltzarri baitziren. Beratza, Sobrehayas eta Txibiarte arteko gunea, San Martin gailurreraino, matxinoen esku erori zen hasiera batean. Aldiz, Legutioko batailaren ondoren, posizio horietako batzuk Eusko Gudarostearen esku geratu ziren, eta, hala, fronte lerro bat ezarri zen inguruotan:


Beratzako lubakiak, Urduñan. Borroka gune zabal horretan argi ikusten dira oraindik ere alde bakoitzak kontrolpean izan zituen posizioak. Aurreko orrialdean, Keturako bunkerrak. Oso ondo kontserbatuta daude.

7


ARABA: BERATZA ETA LEGUTIOKO FRONTEA Nafarrateko elizaren hondakinak. Behin Gerra Zibila amaituta eraikina ez zuten inoiz berreraiki.

8

Beratza eta Txibiarte arteko eremua Errepublikaren aldekoen esku geratu zen, eta, Uzkiano eta San Martin, faxisten mende. Zenbait hilabetez, hori bai, inguruotan ez zen borroka gehiagorik izan, eta, horri esker, bai batzuek bai besteek euren defentsa lerroak indartzeko baliatu zuten aukera. Infernua, baina, ate joka zen eta 1937ko maiatzaren 26an heldu zen, Mola jeneralak Bizkairantz aurre egiteko agindu zienean indar faxistei. Hala, sei egunetan zehar, hilak 31 arte, Gerra Zibileko Arabako azken gudu handia bizi izan zuten inguruok. Gudariek eta mili-

zianoek erresistentzia izugarria erakutsi zuten, eta, artilleria eraso etengabearen eta aire bonbardaketa bortitzen ostean, aurrez aurreko borroketara heldu ziren bi aldeetako gerlariak. Ehunka lagun hil ziren, baina, azkenean, erasotzaileek gailur guztiak hartu zituzten. Ekainaren 19an, Bilbo bera ere eroriko zen. Borroka gune zabala zelai eta pinu artean hedatzen da, eta, bi muturretan, alde bakoitzaren posizioak ageri dira. Errepublikaren aldekoen lubakiak Beratzan ikus daitezke, arrokan bertan zulatuak, metrailadore-habia


zenbaiten hondakinekin bat eginez; horietako batean, haritz sendo bat hazi da, askatasunaren aldeko borrokaren bat-bateko ikur bilakatuz. Lubakietako batzuk gertatutakoaren urrutiko aztarnak baizik ez diren arren gaur egun, beste batzuk berreskuratu egin dituzte memoria historikoaren aldeko ekintzaileek eta argi asko antzeman daitezke garai bateko sakonera, egitura sigi-sagatsu edo defentsa elementuak, besteak beste, gotorlekuak, bunkerrak, babeslekuak, tiratzaile postuak edo 40 metroko sakonerako babesleku bat. Bertatik ez oso urruti dagoen Uzkianoko landetxea,

frankisten aginte-postua izan zen eta herriko elizaren dorrearen beheko aldean ikus daitezkeen bala zuloak bertan egindako fusilamenduen aztarnak direla esaten da. Elizako kanpandorretik, San Martin gailurreko erpin geodesikoa ikus daiteke, frankistek eraikitako bunker baten arrastoen gainean jarrita dagoena. San Martin gailurretik gertu kokatutako pagadia zeharkatuta, beste zenbait metrailadore-habia aurkituko ditugu. Legutioko eta Arlabaneko frontea 1936ko azaroaren 30ean, jaurtigaiak nonahi erortzen

Ezker-eskuin eta goitik behera, tiroz jositako Zestafeko elizako kanpaia, Lauaxetaren omenezko eskultura, Legutioko San Blas eliza eta Uzkianoko eliza. Bala zuloak agerikoak dira.

9


ARABA: BERATZA ETA LEGUTIOKO FRONTEA hasi ziren Gorbeiako urtegien eta Arlabaneko mendatearen artean. Eusko Gudarosteak egin zuen erasoaldi handi bakarra abiatu zuen, historiara “Legutioko gudua” bezala igaroko zena. Errepublikako Gobernuak Madrilek jasaten zuen presioa arindu nahi zuen, eta, horretarako, bigarren fronte bat irekitzea ezinbestekotzat zuen. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzari erasoa abiatzea agindu zion helburu bikoitz batekin: frankistek Espainiako hiriburua berehala berenganatzeko zuten asmoa zailtzea eta Gasteiz berriz ere Errepublikaren aldekoen esku geratzea.

Erasoaldia abenduaren 23ra bitartean luzatu zen, eta erresistentzia handia aurkitu zuen. Azkenerako, Eusko Gudarosteak ez zuen jarritako helburuetako bakar bat ere konkistatu ahal izan eta hasiera bateko posizioetara itzuli behar izan zuten borrokalariek. Aurrerago, inguru berdina, Murugaineraino zabalduta, 1937ko udaberriko erasoaldiaren agertoki nagusietako bat bilakatuko zen berriz ere. Erasoaldi batean zein bestean, borrokaldiak benetan gogorrak izan ziren eta utzitako aztarnak gaur egun ere agerikoak dira oraindik ere. Elizak borrokaleku en-


Behean, Burdin Hesiaren parte izan zen Kamaraka mendiko metrailadore-habia batetik ikus daitekeen ikuspegi ederra. Eskuinean, Joserenbasoko gotorlekua.

ARABAKO BESTE ZENBAIT KOKALEKU ESANGURATSU Errepresioa atzeguardian Borrokalekuetatik kanpoko errepresioak Araban 500 pertsona baino gehiagoren heriotza ekarri zuela kalkulatzen da, fusilamenduak, exekuzio sumarioak eta espetxeetan izandako heriotzak kontuan izanda. Hildako horiek guztiak oroitzeko zenbait ekimen egin dira Araban, adibidez Gasteizko memoriaren ibilbidea. Hiriko zenbait leku enblematiko elkartzen ditu ibilbideak, besteak beste, fusilamendu ugariren lekuko izan zen Santa Isabel hilerriko murrua, emakumeen espetxe izandako Jesusen Bihotza ikastetxea edo Lauaxeta fusilatu aurretik atxilotuta izan zuten Karmengo komentua. Azazetan bertan fusilatu zituzten hamasei pertsonak oroitarazteko altxatutako monumentua ere bisita dezakegu. Hamasei fusilatu horien artean zegoen 1931tik 1936ra Gasteizko alkate demokratiko izandako Teodoro Gonzalez de Zarate.

Burdin Hesia Laudio Bilbotik hain gertu egoteak Bizkaiko hiriburuaren defentsak Arabako udalerrian kokatzea eragin zuen. Hori da, adibidez, Kamarakako lubakien eta metrailadore-habien kasua.

Elosuko hilerria Milizianoek “El Buey-ren mendekua” bezala ezagututako gertakarietan fusilatutako hamazazpi zibilen oroimenezko plaka dago bertan.

Oketa Mendiaren gailurrean “milizianoen herrixka” bezala ezagututako gunea dago. Txabolak, lubakidun babeslekuak, murru txikiak eta tiratzaile postuak aurkituko ditugu bertan.

Gorbeia Gurutzetik gertu, hegoaldera, Arabako eta Bizkaiko muga babesten zuen lubaki lerro luzearen aztarnak ikus daitezke oraindik ere.

«Gorrien bidea» Otxandio eta Aramaio arteko errepidea da, Iñola ibaiaren ertzean Eusko Jaurlaritzak eraikitakoa hornikuntza eta defentsa lerroak elkarren artean konektatzeko.

11


ARABA: BERATZA ETA LEGUTIOKO FRONTEA Ezker-eskuin eta goitik behera, frankisten bunkerrak Eribeganan, Albertian jarritako eskultura, Etxagueneko oroigarria eta Intxarkundia batailoiaren omenez Legution jarritako hilarria.

12

blematiko izan ziren. Horren erakusle, zenbait dorre metrailadoreak jartzeko posizio gisa erabili ziren, adibidez Legutioko San Blas elizakoa. Beste batzuk, adibidez Akosta eta Zestafe herrixketakoak, su gurutzatuaren biktima izan ziren eta bertako kanpai-hormak balez josita amaitu zuten, eta, kanpaiek, zuloz beteta. Hori bai, Nafarrateko elizako hondakin fantasmagorikoak bereziki lazgarriak dira, behin Gerra Zibila amaituta eraikina ez baitzuten inoiz berreraikiko. Fronte frankistaren zati bat Zigoitian ezagutu dezakegu, gezileihoz betetako Inerbasko bunkerrak, Eribegana gailurreko gotorlekuak eta Meneako landetako hondakinak bisitatuz. Fronte errepublikanoa, berriz, gotortutako posizioz beteta dago. Zigoititik irten gabe, Keturako bunkerrak oso interesgarriak dira, bai oso ondo kontserbatuta daudelako bai horietako batean porlanean egindako grafitiak daudelako, zehazki mi-

lizianoek idatzitako izenak eta sinbolo komunistak. Pixka bat gorako Olartegiko gotorlekua eta Karakoatxako lubaki lerroak aurkituko ditugu. Maroto eta Jarindo mendiak lubakiz eta bonbek egindako kraterez josita daude, baina Belaustegiko eta Joserenbasoko gotorlekuak dira ondoen kontserbatuta daudenak; lubakiak, metrailadore-habiak eta tiratzaile postuak egoera ezin hobean daude oraindik ere. Iparralderago, Aramaio, Aretxabaleta eta Arrasate arteko mugan kokatutako Murugain mendian, Burdin Aroko kastro baten murrua baliatuta eraikitako lubaki lerro bat aurkituko dugu. Eta fronte honetatik kanpo dauden arren, ezin aipatu gabe utzi Baranbioko Mendizorrotz gaineko gotorlekuak. Oraindik ere sabaia mantentzen duen harrizko metrailadore-habia bat, zenbait lubaki zirkular, tiratzaile postuak eta babeslekuak aurkituko ditugu bertan, ho-


Ezkerrean, Baranbioko Mendizorrotz gaineko lubaki bat. Oraindik ere sabaia mantentzen duen harrizko metrailadorehabia bat, zenbait lubaki zirkular, tiratzaile postuak eta babeslekuak aurkituko ditugu bertan.

13


ARABA: BERATZA ETA LEGUTIOKO FRONTEA Lerroon ondoan, Inerbasko bunkerra. Behean, Isuskitza mendiko erreketeen omenezko gurutze-bideko gurutzeetako bat. Ondoko orrialdean, Olartegiko bunkerra.


rien artean oraindik ere zenbait eskora-oholtza mantentzen dituen meatze-galeria erako babesleku bat. Orain arte aipatutako elementu guztiez gain, inguruotan aurki daitezkeen oroigarriak ere ezin ditugu ahaztu. Errepublikaren alde eroritakoen artean, Itxarkundia batailoiaren ohorezko hilarria aurkituko dugu Legution edo Albertia mendian hildako borrokalariak gogoratzen dituzten bi monolitoak; lehena, Eusko Abertzale Ekintzarena (EAE-ANV), mendiaren gailurrean dago, eta, bigarrena, instituzionala, Larragoineko zelaietan. Bada bere soiltasunagatik bereziki hunkigarria den beste oroigarri bat ere: 1936an in memorian landutako eguzki-gurpildun hilarria, Etxagueneko elizaren atzean bi zuhaitzen artean jarritakoa. Bertan Euskal Herria aurkitutako hobi komun handiena topatu zen; 2013an atera zituzten lurpetik borrokan hildako hamar milizianoren gorpuzkiak. Eta asko dagoeneko kendu badituzte ere, oraindik ere zenbait oroigarri frankista aurki daitezke inguruotan. Hiru nabarmenduko ditugu: gerrako gudu bortitzenetakoaren agertoki izan zen Isuskitza mendian Arabako errekete konpainiak goratzeko jarritako gu-

rutze-bidea eta aldarea; borrokaleku garrantzitsu izandako Txabolepea pinudiko monumentua, jada erdi eroria eta landarediak janda dagoena; eta inguruotan hildako Alejandro Linati Boch alfereza oroitzeko jarritako gurutzea, egun zenbait puskatan zatituta dagoena.•

Gerra Zibileko paisaiak ezagutzeko ibilbideen hurrengo atalak: Laugarren atala: Nafarroa. Ekaineko zenbakian, oroitzapen latzez beteriko San Kristobal gotorlekua bisitatuko dugu, Ezkaba mendian.

Bosgarren atala: Ipar Euskal Herria eta Gurs. Uztail-abuztuko udako zenbakian, Barkoxetik gertu dagoen Gurseko kontzentrazio esparrua izango da protagonista nagusietako bat.

Argitaratutako atalak: Bizkaia: Lemoatx eta Burdin Hesia. Martxoko 7 Haizetaran. Gipuzkoa: Saseta Lerroa, Ziardamendi eta Intxorta. Apirileko 7 Haizetaran.

15


TEXAS Non dago benetan arriskua? z al duzue zerbait deigarria ikusten argazki honetan? Duela egun gutxi batzuk ateratakoa da irudia. Bai, maskarak falta dira, ez dago segurtasun tarterik, jende larregi dago... Bitxia suertatzen da ekitaldi batzuk pandemiaren aurkako osasun neurriak kontuan hartu gabe nola egiten diren ikustea. Eta are arraroagoa inolako segurtasun neurririk errespetatu gabe egiten den ekitaldi bateko irudiak ikustea, adibidez, Texasko rodeo hau. San Angelo Stock Show & Rodeo deitutako ekitaldia Texasko San Angelo herrian egin berri da, eta lehen gaueko sarrerak berehala agortu ziren. Musukorik gabe, distantziarik gabe... egin zen rodeoa, dagoeneko Euskal Herrian guztiz ezohikoak bihurtu zaizkigun irudiak utziz. Baina ez pentsa Texasen jada koronabirusa gainditu dutenik, hori lortzetik urruti baitaude oraindik ere. Argi dago, hortaz, zaldi bat baino askoz ere arriskutsuagoa den arerio bati aurre egin beharrean gaudela pandemian honetan...

E

Argazkia: Sergio Flores

16


Munduari begirada

17


Blue Train COVID-AK MERKATU DUEN LUXUA

18


Orain arte soilik munduko dirudunen esku zegoen luxua, pandemiaren eraginez, pixka bat merkatu egin da. Ez dezagun pentsa edonork har dezakeenik, ez baita egia, are gutxiago Afrikan, baina mugen itxierak bertakoei eskura jarri die ezin amestuzkoa zirudien bidaia. 2000ko hamarkadaren hasieran, turismoa bultzatzeko Nelson Mandelak egin zuen lehen bidaia hartatik –Quincy Jones eta Naomi Campbell ondoan zituela–, bizitzan behin egin beharreko bidaia bihurtu da askorentzat. Testua: Marian Azkarate Argazkiak: Marco Longari

19


BLUE TRAIN

anape finez beteriko erretiluak daramatzaten zerbitzariak Lurmutur Hiriko tren geltoki nagusiko areto pribatuan sartu dira. Xanpain kopen txin-txin hotsak airea betetzen du. Iraganeko garaien espirituz blai dago dena, bidaiariak Blue Train ospetsuan igotzeko zain dauden bitartean. Hegoafrikan zehar bidaiatuz, bi gau igarotzeko luxuzko bidaiaren hasieraren zain daude. Bidaiariak taldeka doaz ondoan dagoen beste gela batera PCR testa egitera. SMS bidez iritsiko zaien emaitza negatiboaren zain dauden bitartean, aperitibo goxoa eskaintzen zaie. Laster entzungo da, filmetan bezala, «Denok trenera!». Orain bai, hasi da abentura. Tren geltokian Blue Train dotorea dago, bere zur eta letoi leunezko panelez estalitako 19 luxuzko bagoitan bidaiari hunkituak hartzeko prest. 48 orduko bidaia

K

20

hau trena geltokitik irteten denean hasiko da, Karoo basamortuan barna 1.600 kilometroko ibilbidea eginez, herrialdearen erdigunea zeharkatu eta Pretoria hiribururaino iristeko. Bidaian paisaia okre eta idorrak pixkanaka-pixkanaka muino eta larre berde bihurtuko dira, eta meatzari herrixkaren batek noizean behin zipriztindu egingo du paisaia. Ironikoki, hegoafrikar gehienek ezin zuten amestu ere egin luxu honekin covida agertu aurretik. Pandemiak geldiarazi egin du trenaren bezero nagusiak izan ziren nazioarteko turista dirudunen fluxua, batez ere Australia, Britainia Handia eta Japoniatik zetozenak. Zerbitzua azaroan hasi zen berriro, askoz merkeago. Orain, ia bidaiari guztiak Hegoafrikakoak dira. Guk aurrean ditugun bidaiari gehienak 50 eta 60 urte bitarteko bikote zuriak dira. «AEBetara egin behar ge-


nuen bidaia bertan behera gelditu zen 2020an», dio Bennie Christoffek, 54 urteko finantza aholkulariak. Emaztea ondoan du. «Ezin gara herrialdetik irten, eta Blue Train da egin nahi nuen gauzetako bakarra. Aitona-amonek kontatu ziguten nola bidaiatu zuten bertan gazteak zirenean». Transnet estatuko logistika enpresak hainbat hamarkadatako antzinatasuna duen tren hau kudeatzen du eta azken garaiotan tren trafikoari eusteko borrokatu da, pandemiak eragindako krisiarekin kableak lapurtzen hasi zirenetik. Deskontua duen txartel batek 23.000 rand (1.300 euro inguru) balio du. Ez da merkea, batez besteko Hegoafrikako gutxieneko soldata laukoiztu egiten duelako. «Ez da ohikoa bidaiariak itzultzea», dio Simon Moteka izeneko barmanak. Behin trenean, guztia, goizeko lehen kafetik gauer-

diko zigarroraino, bidaia txartelaren prezioan sartuta dago. Ezer ez da dirutan ordaintzen: bidaiariei beren zorroak gordetzeko eskatzen diete, eta «luxuan murgildu daitezen» gomendatu. Afalorduan, jatetxe bagoian, galtza motzen ordez, traje eta soinekoak dira nagusi. Menuko plater bakoitza ardo kopa batekin konbinatzen da. Postrerako, gazta tarta edo limoizko merenge tarta, aukeran, Klein Constantia izeneko Hegoafrikako ardo zuri gozoarekin zerbitzatua. «Nelson Mandelak gustukoen zuena», Sydney Masenyani jatetxeko kudeatzailearen hitzetan. 61 urte ditu Masenyanik, eta zerbitzari legez hasi zen lanean. 1993an, apartheida ofizialki desagertu eta bi urtera, erabat zuriz osatutako langile taldean hasi zen lanean. Kosta egin zitzaien onartzea; gaur egun, jatetxeko kudeatzailea da.•

1.600 kilometroko ibilbidea egiten du tren honek. Irudiotan, bidaiariak eta bertako langileak. Sukaldari nagusia Esther Ndhlovu da.

21



Naoshima GUGGENHEIM EFEKTUA JAPONIAR ERARA Japoniako barne itsasoan, arrantzaleen etxe zaharren artean, artea natura joriaren parte bihurtu da. Naoshima orain 60 urte erabat aldatu zen, «Guggenheim efektua japoniar erara» deritzona bizitzeko. Ez da hain toki ezaguna, apenas aurkituko dugu bidaiari europarrik, eta ez dago Japonian bisitatu beharreko ezinbesteko tokien artean, baina gune onirikoa da. Testua: Ana Isabel Vega Argazkiak: Gonzalo Azumendi

23


NAOSHIMA aoshima Setoko Barne Itsasoan dagoen uharte txiki bat da. Ozeano Barea Japoniako itsasoarekin konektatzen duen itsaso hau zipriztintzen duten 3.000 uharteetako bat da. Osakatik iritsiko gara bertara. 45 minutuko bidaia egingo dugu bala-trenean eta Okayaman geldituko gara. Handik itsasoz beste 15 minutu egingo ditugu uharteraino iristeko. Miyanomako portuan lehorreratzean, kalabaza gorri izugarri handi batek egin digu harrera. Ez, ez gara Marierrauskinen ipuinean sartzen ari; eskultura bat eta ikono bat da aldi berean. Eta uharte honen sinboloa da, non itsasbazterrean kalabaza itzelak hazten diren, museoak hotelak diren eta lurpean dauden, eta askatasunaren estatua etxe desegituratu baten barnean sartu den... Naoshiman gaude, artearen uhartean. Bere azalera txikian, bederatzi kilometro koadro baino gutxiagokoan, 20 erakusketa eta museo baino gehiago ditu, eta han eta hemen banatuta dauden artelan ugari.

N

Ferryan Takamatsutik Naoshimara. Ondoko orrialdean, Bennesse guneko eta The Chichu Art Museum-eko irudiak. Erreportajea zabaltzeko, Honmurako portua.

24

Lehen proposamena Yayoi Kusamaren kalabaza hustu hau da; 19 metro ditu eta artistaren obra handiena da; bere orban beltz handietako batzuk moztu eta ate eta leiho bihurtu dituzte eta horietatik kanpora begiratuz bestelako argazki bat lor daiteke. Naoshima arrantzatik eta itsasoko gatza ateratzetik bizi zen, arrantza-industriaren krisia gertatu eta ahanzturan erori zen arte. Beste edozein uharte bezalakoa zen, anonimoa, harik eta artista talde batek toki bakana, artearen paradisu, bihurtu nahi izan zuen arte, eta hala hasi zen bere berpizkundea. Ez zaigu arrotza bilakaera hori; japoniar erako “Guggenheim efektua” lehen erakusketekin hasi zen eta Benesse proiektuarekin finkatu zen, XX. mendearen amaieran. Proiektu horrek markatu zuen uhartearen patua behin betiko. Bere bultzatzaile nagusia Yetsuhiko Fukutake izan zen, argitaletxe inperio baten presidentea, zeinak amets honetan sinetsi zuen eta errealitate transformatzaile bihurtu arte babestu zuen.


25


NAOSHIMA Gaur egun, artea eta natura orekatuta uztartzen dira uharte lasai eta zen honetan. Horren adibide da Benesse House Museum, aldi berean museoa eta hotela dena, Tadao Andok diseinatua. Eraikina babesleku natural batean dago, badia txiki batean kokatuta. Lorategietan eskulturak daude eta barnean korridore eta aretoetan koadro eta argazkiak erakusten dituzte. Benetan esperientzia bitxia da horien artean paseatzea gauean ondo sartuta gaudela, bertako japoniar goi sukaldaritzako jatetxean afaldu ondoren. Egun berriarekin, argiz inguratuta, itsasoari begira eta basoz inguratuta dagoen espazio beiraztatuan gosalduko dugu. Gaua bertan igarotzearen truke ordaindutako 300 euroak ondo ordainduta daudela uste dugu orain. Are gehiago, jakinda hemen bertan, itsaso gaineko pasabide batean, artista beraren beste kalabaza bat dugula zain, baina horia eta orbanekin... eskultura bi-

26

kain hau, bisitariek gehien irrikatzen eta besarkatzen dutena, Naoshimako ikur eta ikono bihurtu da. Ageriko magnetismoa du eta uretan islatuta dir-dir egiten du. Hotelak bere doako autobusa dauka. Egonaldia amortizatzeko gogoz eta apur bat Vip sentitzen garenez, Chichu Art Museum-eraino hartu dugu. Hau ere Tadao Andok diseinatu zuen. Arkitektura, artea eta natura uztartzeko konpromisoarekiko leial jokatuz, paisaia ez eraldatzeko lurpean eraikita dago, kokaturik dagoen muinoa batere aldatu gabe mantentzearren. Harrigarriro, barneko argia naturala da eta bere bilakaerak aldaketa dramatikoak eta sentsazio desberdinak eragiten ditu orduaren eta egunaren argitasunaren arabera. Eta horrela Walter de Mariaren esfera kolosal bat badirudi mugitu egiten dela hodei baten itzalarekin eta James Turrell-en argi jokoek eguzkia mugitzean dir-dir egiten dutela ematen du.


Carrarako marmolezko zorua duen areto ikusgarrian oinutsik, Claude Monet-en (Paris, 1840 - Eure, 1926) nenufarren margolanak ikusi ostean, kanpora itzuli gara bertako “Uraren lorategiaz” gozatzera, bere lore naturalekin, eta maisu handiaren margolanetan inspiratua... Argazkiak egiteko aukera ona; izan ere, museoetako toki gutxi batzuetan baino ezin dira egin, akaso nork bere buruarekin errazago konekta dezan lortzeko. Paseo motz batek hurbildu gaitu Lee Ufan Museumera, korear artistari berariaz eskainitakora. Bere diseinuak, Andorekin elkarlanean, bere margolanak, harri egiturak eta altzairu xaflak biltzen ditu, ia esku hartzerik gabe espazioetan integratzen direnak. Ordena eta lasaitasun oso japoniarra, hasiera batean “kolpea” ematen diguna, harik eta horrekin guztiarekin bat egitea lortzen dugun arte.

Artean barrena kalerik kale Hain esperientzia introspektiboen ondotik, bisitariak beharbada zalaparta apur baten falta sumatuko du. Honmura-ra, herrigunera, hurbiltzeko momentu ona da. Bertako portuan gabiltzala, olagarroek atentzioa eman digute; era tradizionalean eguzkitan lehortzeko jarrita daude. Beren pertxetan zintzilikatuta, sei hankako alienak dirudite besoak eguzkitara zabalduta dituztela. Atzean, bizikletentzako parkingak, hodei batean inspiratutakoak, martetar izakiren baten arrautza multzoa dirudi. Elkarrekin, olagarroek eta parkingak, edonor aztoratzeko moduko fikzio artistikoa osatzen dute. Mundua beste era batean ikusten hasi gara. Badirudi artearen begirada barneratu dugula... eta Konichiwa kafetegitik, edota kaleetan gabiltzala, etxe eta lokal komertzial ugari arte mugimendu honetan sartuta

Setoko Barne Itsasoaren irudi geldoa. Naoshima itsaso hau zipriztintzen duen 3.000 uharteetako bat da.


Art House Proyect komunitatearekin eraldatzen da. Irudiotan, eraikin batean “sortutako” askatasunaren estatua, ospe handia hartu duena. Behean, Hiroshi Senju-ren margo bat eta, ondoko orrialdean, Shinro Ohtake-ren instalazioa.

28


NAOSHIMA daudela ikusten dugu, bakoitzak berea apaindu eta berezko izaera ematen diolarik. Badira hippyagoak, naif samarrak, pop estilokoak, samurai espiritua duten beste batzuk... Honmurak ere bete-betean parte hartzen du Benesse proiektuan. Abandonatuta zeuden zazpi etxe-

bizitza tradizional berreskuratzen hasi ziren 1998an, Art House Proyect delakoan. Artistak etxe horiek erreskatatzeaz arduratzen ziren, publikoari irekitako sorkuntza espazio bihurtzeko, betiere eraikin hauen arima zaintzen saiatuz. Hamar bat dolarreko sarrera erosita, arteak berres-

GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Seto itsasoan, Okayama hegoaldean, kokatuta, bere garraio sistema turismorako ederki prestatuta dago. Turista internazionalen artean ezagunak diren japoniar hiri handietatik, hots, Tokiotik, Kyototik eta Osakatik trenak badira, batzuk zuzenak. Hortik ferryz iritsi behar da uhartera. Gehienak Miyanourako portura heltzen dira.

Nola mugitu Berau ezagutzeko, onena oinez edo bizikleta elektriko bat alokatuz egitea da. Barneko autobus lineak ere badaude.

Non lo egin Badira aukera merkeak, motxiladunentzako 20 eurotik hasita, baina Benesse House Museum-en ostatu hartzea berezia da duen inguruneagatik. Garestiagoa da, baina merezi du gau bat bertan pasatzea. Informazioa: https://benesse-artsite.jp

Olinpiar Jokoak Tokio 2020ren antolatzaileek Olinpiar Jokoak aurtengo uztailaren 23an hasiko direla iragarri dute. Alabaina, pandemia dela-eta herrialdeak ez die atzerritarrei bertaratzen utziko, lehen aldiz jokoen historian. Horrez gain, oraindik ez dute esan zenbat ikusle japoniar sartu ahalko diren. Litekeena da gutxi gorabehera estadioen edukieraren erdia betetzeko adina ikusle izatea.


NAOSHIMA Hommura portuaren irudiak. Arte garaikidea da hemen protagonista eta bertaratzen diren turistak japoniarrak dira, hein handi batean.

kuratutako toki horiek ezagutzeko ibilbideari ekin diogu. Azalpenen mapari jarraituz, espero gabeko txoko eta kalexketara garamatzan jokoan sartu gara, eguneroko bizitza sentituz eta bertako biztanleekin interakzioan. Eta horrela, Art House Proyect egunez egun garatzen ari da, eta aldi berean komunitatea berarekin batera eraldatu eta hazten da. Hau agerikoagoa da dentistaren etxe zaharrean sartzean, zeina guztiz abandonatuta egon ondoren berpiztu egin den eta barruan askatasunaren estatua erraldoia hartzen duen, eraikinaren bi solairu okupatuz. Finagoa da The Naoshima Plan The Water etxea, H. Sambuichi arkitektoak zaharberritua, uraren, haizearen eta argiaren sentsazioak transmititzeko asmoz. Guztiz bestelakoa da Naoshima Bath “I love you” delakoa, askoz eraikin zoroagoa, eta honek ere ura du motibo nagusi. Kanpoaldetik ezusteko inpresioa eragiten du: “bekatuaren tenplu” batera sartzera gindoazela uste genuen, burdel kitsch antzeko batera, baina S. Ohtake-k sortutako bainuetxe-instalazio honetan bisitariok ar-

tistaren unibertsoa islatzen duten ehunka artelan eta detaileren artean benetako bainua hartuko dugu. Tatuajeak dituztenek eguna bukatzeko aukera bikain hori aprobetxatu beharko dute; izan ere, onsen-etan (zentro termalak) ez dute uzten tatuajeak dituen jendea sartzen, tradizionalki jakuza japoniar mafiarekin lotzen baitira horiek. Naoshima agurtu aurretik Ando museoa bisitatu beharra dago. Ehun urtetik gorako etxe tradizional honek batzen du uhartearen eraldaketa gauzatu zuen egile Tadeo Andoren obra. Argi eta itzalekin jolasten da, egur eta hormigoiarekin, iragan eta orainaldiarekin. Bere ate aurrean, Gokurako-ji-ren tenplu budista arte garaikideko espazio hauekin guztiekin elkarbizitzan dago, tradizioa zainduz. Ferrya hartzeko garaia da, akaso Teshima eta Inujima uharte hurbiletara gerturatzeko, zeintzuetan Benesse Proiektuak jarraitzen duen... eta ontzia Naoshimatik urruntzen den bitartean, ideia bikain bat dabilkit buruan: Txakolinaren museo bat Izaro uhartean? Tartean ardoa egonik, lehen teila botatzeko ilara luzeak egongo lirateke.•



32


Toloño EUSKAL HERRIKO MUGALDEAN

Testua eta argazkiak: Andoni Urbistondo

33


TOLOÑO

Errioxa eta Araba artean jauzika ibiltzeko txango erraz eta erakargarriagorik ez dago, Euskal Herrian. Ebroren horia, galsoro eta mahastiak hegora, Arabako Mendialdeko baso biluziak iparrera. Hegora eguzkiak eta klima lehorrak soroak ederresten ditu. Iparrean klima hotzagoa da, eta baratzeak ondo kostata ematen du fruitua. Urizaharretik Bastidara ia 1.000 metrora dagoen lepoak banantzen ditu Kantabria eta Toloño mendilerroak. Apalxeagoa Toloño, ekialderago dauden haitz tenteak baino (1.277 metro), baina Kantabria mendikatekoak bezain malkartsu eta harritsuak tarteka. Arabarrentzat izen handiko gailurra da, Euskal Herriaren muga marrazten duena. Hegora Errioxa, mendebaldera Gaztela.

34


oloño mendia dago eta Toloño mendilerroa. Ofizialki Toloño mendilerroa Burgos eta Errioxako mugatik Nafarroaraino hedatzen da, Kantabria mendilerroari ere Toloño esan behar zaiola erabaki baitzuen Euskaltzaindiak. Bertan bizi direnei galdetuz gero, baina, mendiari esaten diote Toloño, eta Herrera gainetik ekialdera dagoen mendilerroari, Kantabria. Bi mendigune horiek banatzen ditu Herrera mendateak, Arabako Errioxa eta Arabako Mendialdea eskualdeak banatzen dituen garaiena, 1.110 metrorekin. Errepidea txarragoa eta estuagoa da Urizaharra edo Rivas de Tereso lepoan, 950 metrora, Urizaharra herri dotoretik dozena erdi kilometrora. Bide bazterrean autoa uzteko tokia dago, baina tokirik erosoena gaina igarota dago, ezkerraldean, Errioxako

T

lurretan dagoeneko. Mendebaldera, gainean bertan, Toloñoko ermitara daraman xenda hartu behar da, pista zatarra saihestu nahi bada. Aste Santuko lehen eguna da, jende franko dabil mendian gora eta behera, eta zeruan Sahara aldetik etorritako ganduak zerua lausotzen du. Ehiza postu batzuk daude lehen aldapan, eta gain batean Toloño mendilerroko ekialdeko ertz tentea ikusten da, Bonbalatxi Haitza (1.224 m). Hesi metaliko bat zeharkatu behar da. Pista ondoan agertuko zaigu, baina Bonbalatxi haitzeko ipar horman barrena egingo dugu, pista saihesteko. Aldapa handi samarra gainditu behar da hamar bat minutuz pagadian barrena, eta tartetxo batean Bonbalatxi haitza eta amildegiaren artean ibili behar da. Xenda lehorra dago, eta ez dauka batere arriskurik.

Handian, jende andana gailurrean, eta ekialdera ikusten den bista: lehen planoan, Bonbalatxi gailurra, eta atzerago, Kantabria mendiguneko tontorrak. Erreportajea irekitzeko, Toloño mendira igotzeko azken metroak. Besoak erabili behar dira tarteka.

35


TOLOÑO

Seinaleztapena. Txangoa oso erosoa da, bizpahiru orduan aise egiteko modukoa, 300-400 metroko desnibela bakarrik baitu. Eskuineko argazkian, gailurretik gertu dagoen halako erlijio artelana. Handik gertu dago Toloñoko ermita, Erdi Aroan erromesei aterpe ematen zien baseliza handia.

36

Denbora gutxian Bonbalatxi eta Peña Roja arteko lepora iristen da, 1.100 metrotik gora. Oharkabean, eta tarte txikian, altuera handia irabazten da. Arte sail txiki batzuk zeharkatu ondoren, berehala ikusiko dugu Toloño mendiko erpina, baina ez Toloño gailurra, oraindik. Hegiz hegiko xendari jarraitu beharrean Ortadako zabalgunera ere joan daiteke, Zapiturriko iturriraino Urizaharra mendatean hasten den pistan barrena. Handik bete-betean ikusten da Toloñoko ipar horma. Ipar horma igotzeko eskalada abilidaderik ezean, Toloño haitza inguratu eta Toloñoko ermitara daraman ordokira joan daiteke Ortadatik, eta handik Toloñora. Hegiz hegiko bidea aukeratuta, hegoaldeko lursail horiak agertuko zaizkigu parez pare. Baita Bastida herria, Arabako Errioxako herri biztanletsuena, Guardia hiriburuaren gainetik. Eta hegorago, Haro hiria, Errioxa Garaia eskualdeko hiriburua. Garbi ikusten da Ebro ibaiak bere bidean gizaldiz gizaldi marraztutako Conchas de Haro arroila estua, eta ondoren ibaiko urak nola zabaltzen diren berriro bihurgune zabalak eginez, Errioxako Briñas eta Arabako Bastida arteko tartean. Altuera irabazten den heinean Toloñoko gailurreria

agertuko zaigu begi aurrean, eta gure bizkarrera begiratuz gero, Kantabriako mendilerro eta erpinak, Joar mendiraino, Nafarroan dagoeneko. Eguratsa garbia denean, Errioxako mendi garaiak ederki ikusten dira Toloñotik; batez ere Demanda mendilerroa eta San Lorentzo gailurra, Errioxako garaiena 2.271 metrorekin. Negua eta udaberria garai aproposa da, zurituta egoten baita. Saharako hareak eta hego haizeak, baina, ezinezko egiten dute argazki hori. Errioxa eta Araba artean jauzika Ezker oina Errioxan, eskuina Araban eta Euskal Herrian. Horrela ibiltzen da mendizalea Toloñoko gailurrera bidean. Gailurra eta erpina baitaude. Erpina ia-ia oharkabean iristen da, aldapatxo bat igota. Errioxa eta Araba banatzen dituen muga hemendik pasatzen da, Ebro ibaian gertatzen den bezala, hegoalderago, Briñas eta Bastida artean. 1.264 metro ditu erpinak, eta Toloño gailurra gertu dago, 250 metro eskasera. Bertan jende multzo handiak ikusten direlako jabetzen da mendizalea. Toloñoko gailurreko azken metroak politak dira, besoak erabili behar baitira tarteka. Gailurra luzea baina estua da, eta zaila da 10-15 pertsona baino gehiago bertan bil-


tzea. Toloño, 20 metrogatik bada ere, guztiz Arabako mugen barruan dago. Gailurretik bista oso aberatsa da. Iparrera Ortadako ordokia eta Zapiturriko iturria eta borda gunea ikusten dira, 1.000 metrotik gora dagoen belaze aberatsa da. Oin azpian 70-100 metroko haitz bertikala daukagu; beraz, erne ibili. Urrunago ikusten da Urizaharra, eta Trebiñu eta Gasteiz hegotik inguratzen duten mendiak. Mendebaldera Burgosko Obarenes mendiak daude, baina gertuago Peñalasdoce eta Peña El castillo. Jakina, Peñalasdoceren izena eguzkiak bertan jotzean sortzen duen itzalaren ondorioz erabaki zuen norbaitek. Bi gailur horiek 1.200 metrotik gora dituzte, eta euren magalean kokatzen da Toloñoko Andre Mariaren ermita, 1.200 metrora. Eraitsi egin zuten lehen Gerra Karlistan, baina Erdi Aroan babes eta otoitz leku garrantzitsua izan zen, erromesei babes ematen ziena. Toloñoko magaletik 15-20 minutu eskas daude bertara. Ondoren, eta bueltatzeko bide berbera ez errepikatze aldera, Ortadako ordokira daraman xenda bat hartu behar da, Zapiturritik berriro Urizaharreko mendatera bueltatzeko, oso bide erosoan. Hiru ordu eskaseko buelta da, guztira, eta ez oso nekagarria, denera 300-400 metroko desnibel metatua gainditzen baita.•

GIDA PRAKTIKOA Kokapena Toloño Euskal Herriko hego-mendebaldean dago, gure aberriko mugaldean. Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa banatzen ditu, eta Kantabriako mendilerroaren segida da Herrera eta Urizaharra mendateen bitartez (ofizialki Kantabria mendilerroari Toloño esan behar zaio).

Nola iritsi Arabako Mendialdetik joatea erabakiz gero, Urizaharrera joan behar da, eta han izen bereko mendaterantz, Herrerako mendatera doan bidea herri irteeran utziz. Urizaharrera iristeko Gasteizeraino joan behar da, eta han, Gasteiz mendatea eta Trebiñu Konderria zeharkatuz, Urizaharreraino joan (25 bat kilometro). Bastidara joateko ere bide hau erabil daiteke, edo bestela, Bilbo-Logroño autobidea hartuta Haroraino joan (Errioxa), eta berehala Bastidako bidegurutzean irten.

Ezaugarriak Urrutitik gailur bakarreko mendigunea dirudi Toloñok, baina bertaratu eta 1.200 metroko langa gainditzen duten dozena erdi gailur ditu, gutxienez. Harritsuak gehienak, eta zenbaitzuk haitz ikusgarriak, Bonbalatxi eta Peñalasdoce, adibidez. Toloño oso mendi maitea da Araban, eta Kantabria mendilerroko Palomares eta Cruz del Castillok adina bisitari erakartzen du, haiek baino apalagoa izanda ere garaieran (1.277 metro). Samurragoa da, eta mendizalea ez du horrenbeste nekarazten. Bertako pago eta arteetan barrena isiltasunean murgilduta ibiltzea plazer handia da. .

37



D’El Gavieiru hondartza BITXI PAISAJISTIKO ETA GEOLOGIKO BAT ASTURIASEN Testua eta argazkiak: Koldo Carrillo


D’EL GAVIEIRU HONDARTZA

Asturiasko mendebaldeko kostalde malkartsuan, harrizko hondartza ugari daude. Tartean, paisaia ikusgarriak inguratuta eta ur garden eta lasaiek bustita, bada Playa d’El Gavieiru edo Playa del Silencio izenez ezagutzen dena. Berezia da, oso. Harrizko formazioek eta labarrek osatzen dituzten materialeen koloreek bereziki interesgarria egiten dute geologoentzat. enadi eta hondartza ezkutuz, itsaslabar garaiz eta harkaitz eta uharte txikiz josita dago Asturiasko mendebaldeko kostaldea. Bidean geldialdia egiteko aukerak bata bestearen ostean aurkezten dira eremu honetan, herrixka eta txoko benetan lasaiak ezagutzeko. Tartean, kala berezi bat badago. Askok eta askok Asturias eta are Kantauri aldeko hondartza ederrentzat jotzen dutena. Playa d’El Gavieiru du izena. Bertatik bertara ikustean ohartuko gara bere berezitasunez. Geologiaren ikuspuntutik harago, txoko harritsu hau inguratzen duen paisaia hutsak toki magiko batean gauden sentsazioa emango digu. Berau bisitatu eta bertako ur garden eta lasaietan sartu-irten bat egin ostean, Cudillero eta Valdes udalbatzetan banatzen den Asturias Mendebaldeko Kostaldeko Paisaia Babestua arakatzeko aukera izango dugu, non 35 kilometrootan zehar naturan murgildutako harrizko hondartzak eta senadiak oso ugariak diren. Ez gaude, ez, eguzkipean kiskaltzeko moduko itsasbazter batean. Toki honek naturan murgildu, gozatu eta barneratzera gonbidatzen gaitu. Itsaslabar aldapatsu baten oinean kokatzen den d’El Gavieiru hondartza honek badauka beste izen literarioago bat, Playa del Silencio, eta izenaren zergatia berehala ulertzen da halako paisaia ikusgarriarekin topo egitean. Natura bere horretan mantendu da bere isolamenduari esker eta, hala izanda, ahalegin txiki bat eskatzen du hondartzara jaisteak eta gero itzultzeak. Dena den, aurkituko dugun txoko natural itzelak sari eran itzuliko digu esfortzua, zalantzarik gabe. Toki honen balio paisajistikoa ukaezina da, baina horrez gain, geomorfologikoki, itsasertz ingurunetako prozesuen eta geoformen aniztasunak interes handiko toki bihurtzen dute. Azken urteetan gora egin du kala galdu honetara hurbiltzen den bisitari kopuruak; dela joan-etorri batean ikusteko, dela eguna pasatzeko. Hala, aukera izanez gero, hobe

S

40


Itsaslabarra kuartzita zuri, hareharri horixka eta arbel gris edo urdinxkazko geruzek osatzen dute, kromatismo ikusgarriak sortuz. Erreportajea irekiz, ilunabar ikusgarri bat Playa d’El Gavieirun. Eta jarraian, hurrengo orrialde bikoitzean, Vidio lurmuturretik mendebaldeko kostaldearen ikuspegi ederrean, Playa de Peña Doria bistaratu dezakegu.

41


D’EL GAVIEIRU HONDARTZA


GIDA PRAKTIKOA Nola iritsi Cudillero udalbatzaren barruan, Castañeras parrokia txikian aurkituko dugu kalara hurbilduko gaituen errepide estu eta zirkularra. Uda sasoian belardi handi bat irekitzen dute aurrerago, autoa utzi eta hondartzara oinez jaisteko, eta egia esan, horixe da aukerarik onena, bi euroren truke egun osoa eman baitaiteke hondartzan.

Zer eraman Aldapetan eta harri artean ibiltzeko oinetako egokiak eramatea garrantzitsua da. Horrez gain, hondartzan ez dago inolako zerbitzurik; hortaz, kalan denbora luzea emateko asmoa izanez gero, eskertzekoak izango dira janaria eta ura.

Mareak Hau zein inguruko hondartzak bisitatzeko orduan, mareak kontuan hartzea komeni da. Izan ere, itsasbeheran hondartza batetik bestera oinez joateko aukera izango dugu, baina itsasgorak irtenbiderik gabeko tokiren batean harrapa gaitzake. Gainera, toki askotan, itsasgorak hondartzaren zati handi bat hartzen du.



D’EL GAVIEIRU HONDARTZA da goi denboralditik kanpo bertaratzea. Ilunabarra benetan eder eta berezia da d’El Gavieirun, jende guztiak autoetarako bidea hartu eta hondartza ia hutsik geratzen denean; entzuten dugun soinu bakarra harrien hotsa denean, marearen joan-etorrien mende. Cudillero udalerrian eta Castañeras parrokia txikian dago d’El Gavieirura hurbilduko gaituen errepide estua. Autoa itsaslabarraren goialdean utzi eta bidean behera goazen heinean, leku honen edertasuna begiztatzen hasiko gara zuhaitzen artean. Maskor itxurako senadia Nocedal eta La Forcada kuartzitazko lurmuturrek ixten dute ekialde eta mendebaldetik, hurrenez hurren. Nocedal lehen aldiz ikustean, koloso baten irudia dakarkigu gogora, itsasoan barneratzen den itzelezko pareta bertikaldun lurmuturra dirudi. Gainera, beheko aldean, higadurak denboran zehar sortutako arku eta kobak ditu. La Forcadan, ostera, hain ikusgarria izan ez arren, higadurak moldatutako hainbat haitz eta stack edo zutabe erako harkaitzak ikusiko ditugu itsasoaren erdian. D’El Gavieiruri hondartza esaten diogun arren, bertan ez dugu hondar arrastorik aurkituko, horren ordez kolore eta tamaina anitzetako uharri eta harri koskorrek estaltzen baitute itsasertza. Uharriz eta legarrez osatutako hondartza edo xogarral hauek ugariak dira Cudilleron eta hondar gabezia honek d’El Gavieiruko ur gardenak apartak bihurtzen ditu urpekaritzan aritzeko. Jaitsieraren azken zatian begiratoki ikusgarri batekin egingo dugu topo, anfiteatro bat balitz bezala hondartza eder honen ikuspegi zabala eskaintzen diguna. Behin behean gaudela, harriz jositako itsasertzaren eta halako paisaia ederraren aurrean, zein izango gure ezustea eta, hara, begien aurrean daukagun ikuspegi itzelari bizkarra ematean labar are itzelagoa ikusi dugu! Kolore ezberdinetako materialak tartekatzean osatzen diren formazioen edertasunak bizkarra zeharkatu didan zirrara eragin dit. Ez da beharrezkoa geologian jantzia izatea, jakin-minari eta irudimenari ateak irekitzen dizkieten testura, kolore nahasketa eta forma hauekin liluratzeko. Arbel gris edota urdinxkak, kuartzita zuriak, hareharri horixkak edota burdinaren presentziak kontraste kromatiko ikusgarriak eskaintzen dizkigute. Nocedal eta Forcada lurmuturrak kuartzita moduko material gogor eta higadurarekiko erresistenteaz osatzen dira; hondartzan, berriz, arbel eta hareharri bigun eta higagarriak aurkituko ditugu. Material horiek guztiak Erdi-Kanbriar eta Behe-Ordoviziar aro geologikoen artean kokatzen dira, duela 500 eta 470 milioi urte bitartean. Bestalde, boudinage fenomenoa aipagarria da d’El Gavieirun. Boudin izeneko egitura geologikoa material bigunagoz inguratutako material gogor bat tenkada edo zapalketagatik deformatzen denean gertatzen da eta material biguna deformatutako siluetari egokitzen zaio.

Ezkerrean, Santa Marinako Playa de La Gueirúa-ko pinakulu bereizgarriak. Lerroon azpian, material ezberdinek mural ikusgarriak sortzen dituzte eta Nocedal lurmuturraren oinean ateratako beheko argazkian oso bereizgarriak dira geruzen txandakatzeak. Ondoko orrialdean, ibilaldi labur bat eginda, Playa la Barquera bakartira iritsiko gara.

45


D’EL GAVIEIRU Hondartzan aurki ditzakegun formazioei erreparatu ostean, ekialde zein mendebaldeko labarretara hurbiltzea sorpresaz betetako esplorazioa izan daiteke. Betiere marearen nondik norakoen jakitun, naturaren maitaleentzat harrigarri bezain ederrak diren xehetasunak aurkituko ditugu han eta hemen: harri geruza ezberdinak, kromatismo ederrak, harrizko formazio ikusgarriak… Inguruak gehiago arakatzeko gogoa izanez gero, d’El Gavieiru oinez zeharkatzean hondartza bana izango dugu, ekialde eta mendebaldera. Lehenago gelditu garen begiratokitik bidexka bat irteten da ekialderantz eta, hamar minutuko ibilaldia egin ondoren, La Barquera hondartza bakarti eta isolatuan izango gara. Txoko honetan aipagarria da parez pare aurkituko dugun zutabe ikusgarria, higadurak sortutakoa. Mendebaldera, ostera, Playa de la Ribera del Molín daukagu, berau ere d’El Gavieiru baino dezente lasaiagoa eta itsasbeheran bertaratu daitekeena azken honetatik. Kostalde basatia Asturias Mendebaldeko Kostaldeko Paisaia Babestua Valdes eta Cudillero udalbatzetan kokatzen da. Asturiasko beste txoko batzuk bezain ezaguna ez den arren, 35 kilometroko kostaldean zehar edertasun handiko itsaslabarrak, hondartzak eta xogarral ugari aurkituko ditugu. Eremu honetako ingurune birjina ugariez eta arrantza-herrien tradizioez ondo jabetzeko, A-8 errepidea albo batera utzi eta N-632a jarraitu behar da. Hala, kostaldeari ia itsatsita goazela, bidean aurkituko ditugun herrixka, hondartza eta paisaia ugarietan geldialdiak egiteko aukera izango dugu. Dena den, lasaitasunez hartuz gero, Mendebaldeko Kostaldeko Paisaia Babestua ezagutzeak hainbat etapa eskatuko dizkigu. Oraingo honetan, aipatutako paisaiaren eta geomorfologiaren balioagatik, d’El Gavieiru izan da bidaiaren helburu nagusia eta, jarraian, inguruko kostaldea arakatzeko tartea izan dugu. Horretarako, kilometro eskasera dagoen Vidio lurmuturra izan daiteke abiapuntu aproposa, Oviñanatik gertu. Kantauri itsasoari parez pare begiratzen dion talaia bakarti honek mendebaldeko itsasertzaren ikuspegi zabala eskaintzen digu. Itsasoaren mailatik 80 metro altxatzen da kuartzita eta arbelezko labar hau eta egun argietan Estaca de Bares lurmutur galiziarra ikustera irits gaitezke. Mutur-muturrean 1948 eta 1950 urte artean eraikitako itsasargi bakartia dago eta honi itzulinguru bat ematean, Chouzano harkaitzaren ikuspegi ederrarekin egingo dugu topo azpian. Vidio lurmuturretik, hain zuzen, bista zabal bezain ederrak eskaintzen dizkigun itsaslabarren ibilbide lau eta laburra daukagu, zeinean Playa de Peña Doria, Playa Peñadoiro, Playa de la Cueva eta Playa de Vallina zeharkatuko ditugun gainetik. Eremu honetako kostaldean, xogarral-ez gain, bereizgarriak dira higaduraren ondorioz sortutako haitz, uhartetxo eta formazioak.• 46


47


Inork ezin die erlojuen orratzei ihes egin, ezta Rio de Janeiroko Kristo Erredentore dotoreak ere. Udazkenean 90 urte beteko dituenez, berau apain-apain jartzeko lanetan buru-belarri dabiltza dagoeneko.

Testua: Marian Azkarate Testua eta argazkiak: Carl de Souza


Rio de Janeiro KRISTO ERREDENTOREAREN URTEURRENA


KRISTO ERREDENTOREAREN URTEURRENA ristina Ventura arkitektoa da Kristo Erredentore ikonikoaren obren arduraduna. Bere atzetik igo ditugu eskailerak, estatua erraldoiaren barruan, eta estatuaren beso batean irekitako zulo estu batetik kanpora begiratzeko aukera izan dugu. Hiria gure mende dugu, gure oinetan dago. Ikusgarria da. «Kanpoko egiturak, aire zabalean kokaturik, higadura-prozesu latza jasaten du. Kontuan izan ezazue eguzkiak, euriak, izpiek, tenperatura-ezberdintasunek egituraren baita duten eragina», aipatu du Venturak Rio de Janeirori begira. Itsasoaren mailatik 710 metroko altueran dago egitura ikoniko hau, Corcovadoko muinoaren gailurrean. 635 tona pisatzen du eta 38 metro garai da, baina horietatik 8 metro oinarriari dagozkio. Hormigoi arma-

C

50

tuzko eraikin osoak, 1.000 tona baino gehiagokoak, ingeniaritza, arkitektura eta eskultura uztartzen ditu, eta bere lorpenen artean eraikitze lanetan istripuz inor hil ez izana du, garai hartan eta halako tamainako egitasmoekin batere ohikoa ez zena. Urtean ia bi milioi bisitari jasotzen ditu urrian 90 urte beteko dituen estatua honek. Urteurrena delaeta egiten ari den zaharberritze prozesu honetan, bere estalduraren egoeraren (eskuz ebakitako milaka harri triangeluar txikirekin egina), burdinazko barne armaduraren eta egituraren hezetasun-iragazketen erradiografia zehatza egin nahi dute. Horretarako, doitasunezko argazkiak erabiltzen ari dira eta, horrez gain, matxuren bila edo ordezko piezak ezartzen dabilen alpinista-talde bat ikus dezakegu.


Marcos Sidnei eskalatzaileak du lan horren ardura. Irribarre egin du goizero Kristora igotzea zer den galdetu diogunean. «Egunero paisaia desberdin bat ikusten duzu, hodeien, argiaren edo lainoaren arabera», adierazi du. Zazpi mirarietako bat Kristo Erredentorea 1921ean jaio zen, Brasilgo Independentziaren mendeurrena zela-eta (1822) monumentu erlijioso bat eraikitzeko lehiaketa antolatu zenean. Heitor da Silva Costa ingeniari brasildarra suertatu zen lehiaketaren irabazlea, eta hamar urte eman zituen proiektuan lanean. Carlos Oswald artista plastiko brasildarrak sortu zuen Paul Landowski frantsesak gauzatutako estatuaren azken diseinua.

1931ko urriaren 12an inauguratu zuten, eta 1973an monumentu historiko izendatu zuten. 2007. urteaz geroztik, Munduko Zazpi Mirari Berriak aukeratzeko lehiaketan “mirari berrietako bat” izendatu zuten. Pandemiaren ondorioz, itxita egon behar izan zuen 2020ko martxotik abuztura bitartean, bisitaririk jaso gabe sekula egon den denbora tarte luzeena. Eraberritze proiektua urtean zehar gauzatuko da eta mantentze plangintza batekin osatuko dute, etorkizunean kalte handirik izan ez dezan. Venturak badaki zer-nolako erronka den esku artean duen hau: «Kristo Erredentoreak Brasilgo biztanleak hartzen ditu bere baitan; horregatik niretzat erantzukizun handia da eta, era berean, hemen egotea pribilegio handia dela sentitzen dut».•

Eraberritze lanek urrian dute epemuga; urriaren 12an zehazki, 1931ko egun horretan inauguratu baitzuten. Azpian, Cristina Ventura arkitektoa.

51


proposamen tematikoa

ASTROTURISMOAREKIN AMETS EGITEN HAS GAITEZEN Badakigu, honetaz jabetzen gara, hau aitzakia bat besterik ez da munduan zehar egin ditzakegun bidaiekin amesteko. Baina noizbait, pandemia gainditu ostean, itzuliko gara bideetara... eta bien bitartean, amets egiteko zerura begira egotea baino hoberik ba al dago? Izarrei so, astroturismoa egiteko proposamena egin nahi dizuegu.

Testua: Markel Miner Argazkiak: Getty Images

Txile Txile beste herrialdeen gainetik nabarmentzen da bere zerbitzu “astroturistikoei” esker. Hego Amerikako herrialde honek zerua behatzeko ahalmenaren %40 eskaintzen du, eta hurrengo hamarkadarako %70 hartuko duela aurreikusten da, munduko argi kutsaduraren areagotzearen ondorioz. Astronomia maite dutenentzat, “Mekatzat” jo daiteke. Argazkian azaltzen dena Elqui bailaran dagoen Elqui Domos hotela da. Santiagotik 500 bat kilometrora kokatutako hego hemisferioko hotel astronomiko bakarra da.

52


Portugal Argi kutsadurarik ez dagoenez, Portugalgo hegoaldeko Alentejo eskualdeak baldintza ezin hobeak bermatzen ditu zeru izartua bikain behatzeko. Leku garrantzitsuenetako bat Reguengos eskualdean dago, Monsaratzen eta Mourãon herrietan. Handik izarrak, konstelazioak eta baita Esne Bidea ere ikus daitezke. Teleskopioak prestatu dira hainbat eremutan, baita gaueko hainbat jarduera antolatu ere, izarren azpiko mendi ibilaldiak egiteko. Alquevako lakutik ere ikus daiteke zerua, ontzi-etxe batean.

Finlandia Aurora boreal bat ikustea esperientzia paregabea da askorentzat, bizitzan behin egin beharreko zerbait. Horregatik, Finlandia bezalako herrialdeek beren eskaintza turistikoa bultzatzearen aldeko apustua egin dute, zeruaren behaketa inguruko ohiko jarduerekin konbinatuz. Irailean eta martxoan oporrak hartzea gomendatzen dizugu –aurora borealak behatzeko garairik onena–, eta ikuskizunaz gozatzeko prestatzea. Kakslauttanen Artic Resort hau Finlandiako Laponian dago, Zirkulu Polar Artikotik 250 kilometrora, iparraldera. Bi pertsonarentzako gelak “kristalezko igluak” dira.

53


proposamen tematikoa Italia eta Peru Goiko argazkian, Italiako Dolomitak mendikatean dagoen bitxikeria: Col Gallina aterpetxearen gailurreko “Starlight” izeneko logela. Bereziki mendi horizontea eta gau izartua ikusteko diseinatua, bi pertsonarentzat baino ez da egokia. Beheko argazkian, Skylodge Adventureko kapsula gelak ageri dira. 120 metroko altueran zintzilik daude Peruko Andeetan dagoen Cuzco bailarako horma harritsu batean. Horietara iristeko, 400 metroko eskailera igo behar da, horman ainguratuta. Suitek bainugela, ohea eta jantokia dituzte.

Suitza Eskerrak Suitzako Alpeetako mendikatea ez dugun oraindik hondatu. Mendizaleen, eskiatzaileen eta astroturismoa maite dutenen topalekua da. Bertan 3100 Gornergrat Kulm hotel eta behatokia dago, Alpe Apeninoetan eta itsasoaren mailatik 3.120 metrora. Erakargarria oso, bi jatetxe eta merkataritza gunea duelako, baina batez ere bere bi teleskopio handietatik zerua begiratzeko aukera paregabea eskaintzen duelako.

54


Kanariak Palma edo “isla Bonita” uharteak ingurumen ezaugarri onenak eskaintzen dizkie astronomiaren zaleei. Munduko lehen Starlight Erreserba izan zen. Uharteko punturik altuenean, itsas mailatik 2.400 metrora, Roque de Los Muchachos behatokia dago, “hodei itsasoa” deritzonaren gainetik. Behatoki horretan atmosfera garbi-garbia dago.

Malta Malta uhartea toki paregabea da izarrak eta fenomeno astronomiko harrigarriak behatzeko. Mendebaldeko kostaldeko edozein lekutan, Zurrieqetik Gozoraino, toki ederrak aukitu daitezke. Izarrak ikusteko leku ezin hobea Lippija dorrea da, esaterako, 1637an eraikia eta inguruak zaintzeko erabili zena. 55


pandemia garaiko hitzordu eta proposamenak ERAKUSKETA Thyssen museoa (Madril). Thyssen museoak Georgia O’Keeffe (1887-1986) erreibindikatu nahi izan du erakusketa ikusgarri eta koloretsu honekin. Emakumeengan ohiko ez zen arren, bizirik zegoenean arrakasta izugarria izan zuen artista honek. Loreek, zeinetan askok emakumeen genitalak ikusi baitzituzten, ospea eman zioten, baina O’Keefferen unibertsoa, beti naturari lotuta, askoz zabalagoa da. Hauxe da AEBetako artista handi honi estatu espainolean eskainitako lehen atzera begirakoa. Madrilen abuztura arte egongo da ikusgai erakusketa, eta gero Parisera eta Basileara joango da. www.museothyssen.org.

GASTRONOMIA Najat Kaanache euskaldun-marokoar sukaldaria Orion jaiotako Najat Kaanache agian zuetariko askok “Goenkaletik” ezagutuko duzue. Aktore lanak utzi eta duela hamarkada batzuk sukaldaritzan aritzeko hautua hartu zuen. Ferran Adriarekin El Bulli jatetxean ikasi ondoren, AEB, Mexikon eta gero Marokoko Fez hirian jatetxeak zabaldu zituen. Ospea lortu du, lan eskerga egin duelako. Aurten “Najat” izeneko sukaldaritza errezeten liburu ikusgarria argitaratu du gaztelaniaz eta ingelesez. Sare sozialetan jarraitu dezakezue, batez ere Instagramen. Jarraitzaile mordoa ditu.

ARTE ESZENIKOAK Kunstenfestivaldesarts (Brusela, maiatzaren 7tik 30era) Bruselako agintariekin tirabira batzuk izan ondoren –Belgika murrizketa gehien dituen Europako herrialdeetako bat da–, Kunstenfestivaldesart jaialdiko antolatzaileek nazioarteko arte eszenikoei eskainitako ekitaldi ospetsua “berrasmatu” egin dute. Pandemiak mugak jarri arren, urteroko hitzordua ospatu egingo da eta nola, gainera: Anderlecht-eko Biestebroek-eko kaian aire zabaleko igerileku bat eraiki da bertan ur agertoki bat jartzeko, eta jaialdirako hainbat egoitza dituzte, horien artean Polizia Federalaren egoitza. Zuzenean jarraitzeko: www.kfda.be 56


MUSIKA

ARKITEKTURA

Bowieren lan «berria» "The Width Of A Circle" maiatzaren 28an kaleratutako da. Disko bikoitza da, Bowieren 21 abesti ezezagun biltzen dituena. "The Man Who Sold The World" (1970) albumaren osagarri izango da. Album ikoniko hura irekitzeko "The Width of A Circle" izeneko abestia hautatu zuen Bowiek, hain zuzen ere. Eta izen horrekin kaleratuko dira orain bidean gelditu ziren kantez, bertsioez eta BBCn egindako saioetarako grabatu zituen kantez osatutako bitxikeria hau. Bi formatutan salduko da: CD bikoitza eta biniloa.

Veneziako Arkitektura Biurtekoa Publikoa Veneziako 17. Arkitektura Biurtekora itzuliko da aurten, iaz, pandemiaren eraginez, atzeratu behar izan zelako. Maiatzaren 22tik azaroaren 21era izango da, eta 40 herrialde baino gehiagok hartuko dute parte. Desberdintasunez beteriko mundu honetan nola bizi behar dugun izango du ardatz erakusketak, eta segurtasun protokolo zehatzak izango ditu, bisitarien eta langileen artean kutsadura saihesteko. Lina Bo Bardi arkitekto italiarrari (Erroma, 1914-Sao Paolo, 1992) Urrezko Lehoia emango diote. Sari horrek Italia eta Brasil artean egindako ibilbide oparoa aitortuko du, eta arkitektoen lana goretsiko du, soziabilitatea errazten duen lanbidea baita. www.labiennale.org

LITERATURA Gabriela Mistral, sareetan Txileko Kultura Ministerioak Gabriela Mistral (1889-1957) poetaren lan osoa zintzilikatu du bere plataforma digitaletan. 1945eko Nobel saridunaren gogoetak, gutunak eta poesiak berreskuratu eta balioesten dituen materiala

KONTZERTUA Glastonbury , «online» Ingalaterran burutzen den jaialdirik ospetsuena aurten ere ez da egingo, baina ez da bertan behera gelditu. Maiatzaren 22an kontzertu erraldoi bat egiteko asmoa baitute, zuzenean «online» eskainiko dena, 5 orduko iraupenarekin, eta ikuslerik gabe. Sarrera 20 libera edo 23 euroan jarri dute. "Live At Worthy Farm" jaialdia jarraitzeko: https://glastonbury livestream.seetickets.com.

JAIALDIA duten zortzi liburuki dira, eta sareetan deskarga daitezke jada. Txileko historiako idazle, diplomatiko eta intelektual garrantzitsuenaren lanak inoiz baino indar handiagoa dute gaur egun. Txilen, 2021a Maputxeen Ahotsaren urtea ere izendatu dute. https://eligecultura.gob.cl/culturalsections/396/

Dia das Letras Galegas eta Xela Ariasen Urtea Xela Arias (1962-2003) idazle, poeta eta editorea omenduko dute urte osoan Galizian erakusketa ibiltari, oroitzapenezko ekitaldi eta era guztietako ekintzen bidez. Xela Ariasen Urte honen egun nagusia maiatzaren 17an izango da, egun horretan Dia das Letras Galegas ospatzen baita. Xela Ariasen lan nagusien artean daude honakoak: “Tigres coma cabalos”, “Dario a diario” eta “Intempériome”. 57


liburuen TXokoA

TURISTA MUSIKALENTZAT PENTSATUTAKO GIDA BITXIA

“Under Covers. Historias en cubiertas”. Julio Le Marchand. Ondas del Espacio, 2021. Gaztelaniaz eta ingelesez 256 orrialde. 25,99 euro

idaia-gida honetan, ehun bat disko-azal mitikoren kokalekuak aurkituko ditugu. Bidaiatzeko beste modu bat da, maite dugun musikaren bitartez: The Beatlesen Abbey Road-en bidegurutzea, Nirvanaren igerilekua edo Ramonesen muralen inguruko istorioak bildu baititu, besteak beste, Julio Le Marchand (Granada, 1986) editore, arkitekto eta dj profesionalak. Musika unibertsalaren historiako disko ezagunenetako batzuen azalak biltzen dituen lehen bidaia-gida egin du, eta zinez bitxia da. Horretarako, album mitikoen ehun azal eta haien kokapenak, munduko hainbat lekutan daudenak, bildu ditu. Horiei argazki originalak eta azalpen-testuak gehitu dizkio. Le Marchandek dioenez, gida hau «turista musikalarentzat» eta, oro har, musikazaleentzat pentsatuta dago. Liburuarekin batera, mapa birtual bat duen kode bat doa barruan, kokapenak edozein unetan eta edozein lekutatik bisitatu ahal izateko; eta horrez gain, “playlist” bat dago, aipatu dituen disko guztien musikarekin, irakurri bitartean entzun ahal izateko.

B


KOSTAS JARITOSEN KASU BERRI BAT

JOHN STEINBECKEN UNIBERTSO TXIKIA

Krisi handiaren ondorengo Grezian, Kostas Jaritosen eta haren emazte Adrianiren bizitza bilobaren eta familiaren ingurura biratu da. Gaur egungo nobela beltzaren poliziarik ospetsuenetakoaren egunerokoa nahasi egingo da. Alde batetik, Lambros Zisis dago, aterpe bat kudeatzen duen komunista desengainatua. Mobilizazioak antolatu ditu pobreen ahanztura salatzeko, eta hori ez da eskuin muturraren gustukoa. Beste alde batetik, luxuzko hotela eraikitzeko dirutza inbertitu zuen saudiarabiar dirudun baten gorpua agertu da Atenasen.

Asun Garikanok John Steinbeck-ek 1932an idatzitako “The Pastures of Heaven” liburua ekarri du euskarara. Steinbecken bigarren liburua izan zen eta hamar ipuinez osatuta dago, guztiak independenteak, denak elkarrekin lotuak. Istorio guztiak Salinas eta Monterrey (Kalifornia) hirien arteko herrixka txiki batean gertatzen dira, Steinbeck bertokoa baitzen. XX. mendearen hasieran kokatuta dago eleberria, industrializazio garaian eta gazte askok landa eremua utzi eta hiri eremuetara joatea erabaki zutenean.

Ética para inversores. Petros Márkaris. Tusquets, 2021. 304 orrialde. 19,00 euro.

EKIALDE ERTAINEKO ZAURIAN BARRENA Gerrako berriemaile bihurtzea erabaki zuenean, Mikel Ayestaranek ez zuen zalantza handirik izan. Ekialde Ertaina ez da planetako eremu bero bakarra, baina, besteak beste, mundu osoko hedabideen nazioarteko orrialdeetan egunero azaltzen da. Han gertatzen dena ulertzen eta kontatzen saiatu da euskal kazetaria hamarkada luze honetan, Ekialde Ertainera iritsi zenetik. Horixe da liburu honen helburua, beti aktualitatea iparrorratzean jarrita, aspaldidanik irekitako zauri handi batetik odolusten ari den lurraldea ezagutzea. Oriente Medio, Oriente roto. Mikel Ayestaran. Ediciones Península, 2021. 308 orrialde. 17,90 euro.

Zeruko belardiak. John Steinbeck. Itzultzailea: Asun Garikano. Elkar, 2021. 256 orrialde. 16,50 euro.

BOLIVIAKO MEATZEEN ARGAZKI GORDINA Ez da berria, iaz argitaratu zutelako, baina Aina Bestarden liburu hau ekarri nahi izan dugu Nafarroako Diego de Haro Liburu-denden saria jaso berri duelako. 2020ko liburu onena izendatu dute. Lurraren eraketaren eta haren bilakaeraren historia zirraragarria kontatzen digu lanak, gure planetako paisaien aldaketetan oinarrituta. Aina Bestarden irudi liluragarriez apainduta, Paleozoikoan eta Mesozoiko fauna eta floraren irudiak bildu dituzte. Bartzelonako Natura Zientzien Museoarekin elkarlanean egina dago.

Paisajes perdidos de la tierra. Aina Bestard. Zahorí Ideas, 2020. 80 orrialde. 21,50 euro.

59


Gogoan hartu

THE TREETOPS HOTEL IRAGANAREN LORRATZA The Treetops hotela agian Kenyako hotelik ospetsuena izango da; ez da garestiena, ezta luxu gehien eskaintzen duena ere, baina xarma berezia du toki honek. Aberdare parke nazionalaren bihotzean kokatuta, Nyeri herritik 17 kilometrora, iragan kolonialaren lekukoa da. Eta orain, Ingalaterrako Philip, Elizabeth II. erreginaren senarra, hil ondoren, haien bisitaldiaren oroitzapenak ekarri dituzte gogora. Naturaren erdian eraiki zen hotela, erabat naturala da: zuhaitz zahar baten inguruan, adarrei lotuta eta piloteen gainean zurez egindako eraikuntza da. Itsas mailatik 1.966 metrora, Aberdare mendikatean, 1932an inauguratu zuen Eric Sherbrooke Walkerrek. Zuhaitzetako etxe horietan, ostalariei ber-

tako faunaren hurbileko ikuspegia eskaini zieten, baina segurtasun osoz. Hotelera iristean, monitoreek hauxe iragartzen dizute: bip antzeko doinu batek esan nahi du hiena dagoela; bi bip-ek, bufaloak; hiruk, elefanteak daudela, eta horrela. Gelak nahiko xumeak dira. Eta horietako batean, Ingalaterrako errege-erreginen oroigarria dago. Agertoki horretan, Londrestik milaka kilometrora, artean Edinburgoko dukesa zen Elizabethi bizitza aldatu zitzaion aitaren heriotzaren berri eman ziotenean. 1952ko otsailaren 6a zen, ezkondu berria zen Elizabeth, eta senarrarekin batera bira diplomatikoa egiten ari ziren. 26 urte zituen erregearen alaba zaharrenak koroa berea zela jakin zuenean, eta Treetops hotelean zegoen. Elizabeth II.aren erregealdiaren abiapuntutzat har daiteke gune basati hau, beraz.. 60


zinema bidaiaria

«SUN CHILDREN» IRANGO HAURREN ABENTURAK ETA DESBENTURAK Majid Majidi Irango zinema sozialaren adierazle nagusietako bat da. 1997an “Children of Heaven” filmarekin bere herrialdeak Oscarretan film onenaren lehen izendapena lortu zuen. “Sun Children” honekin (“Hijos del Sol” estatu espainoleko merkatuan), Veneziako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu eta Rouhollah Zamani protagonista gazteak aktore berri onenaren saria jaso zuen; aurtengo Oscarren lehian ere hor ibili da, baina kanpoan gelditu da azkenean. Majidik filmatu duen hamaikagarren titulua da honakoa, eta lan zintzo bat osatu du, drama eta abentura filmen arteko mugan jokatzen duena, baina horren guztiaren gainetik, salaketa bat plazaratzen du: haurren lana. Alik, 12 urteko mutikoak, eta bere hiru lagunek bizirauteko eta familiei laguntzeko garaje batean lan txiki batzuk egiten dituzte. Diru azkarra lortzeko, delitu txikiak egiten dituzte era berean. Baina egun batean, lur azpian ezkutatutako altxor bat bilatzeko sekretua jasoko du Alik. Horretarako, lagunak bildu eta, “misioari” ekiteko, Eguzkiaren Eskolan sartuko dira. Etxerik gabeko haurrak hezten saiatzen den GKE bat da eta, antza, altxorra dagoen lekutik oso hurbil dago eskola. Protagonista nerabeen lan zoragarriak eta abenturazko filmen tonuak harrapatzen zaitu; istorioa itxaropentsu, zirraragarri eta hunkigarria da... baina errealitate ezkutu eta gogor bat azaleratzen du. Ali Babaren edo Aladinoren istorioen gaurkotzea dirudien arren, Majidik kritika zorrotza luzatzen dio egungo sistema ekonomikoari, honek ez baitu eragozpenik jartzen haurrak eskulan merke eta arriskutsuetan erabiltzeko.

Testua: Fermin Lusarreta

«Sun Children» Zuzendaria: Majid Majidi. Herrialdea: Iran. Protagonistak: Shamila Shirzad, Ali Nassirian, Mohammad Javad Ezzati... Estreinaldia: Maiatzaren 14an, zinema aretoetan.

61


mundua laburrean

SUMENDI TURISTIKOA Irudikoak bezala, milaka pertsona hurbildu dira Reykjavik-etik 30 bat kilometro eskasera eztanda egin duen sumendiak erakarrita. Erupzioak turismoaren gorakada handia eragin du Reykajanes penintsulan (Islandiako hego-mendebaldean), eta, bertakoak erakartzeaz gain, nazioarteko bisitari batzuk ere ikusi dira; izan ere, Islandia txerto-pasaportea duten bisitarien etorrera onartu duen lehen herrialdeetako bat da.

hutsa

LUXORREKO HIRI GALDUA Amenhotep III.a (1391-1353 K.a.) faraoiaren garaian Egiptoko inperioko hiri garrantzitsuena izan omen zen Luxorreko “Hiri galdua”. Basamortuaren harearen azpian egindako aurkikuntza honek soka luzea ekarriko du.

«EKAITZ PERFEKTUA» UDA AUSTRALEAN Renaca hondartza da hau, Txileko Viña del Mar-eko hondartzetako bat. Eta lasai dagoela dirudi... ba, ez zen horrela gertatu apiril hasieran, uda australaren hasiera iritsi zenean Gobernuak hondartzak turismorako zabaldu zituelako. Eta zer gertatu zen? “Ekaitz perfektua”: koronabirus kutsatseen hazkunde handia, kolapsoa ospitaleetan...

hutsa

ERASO GUZTIEN GAINETIK Grand-Bassam kostaldeko hirian (Boli Kostan), jihadisten erasoa gertatu zenetik bost urtera, turismoa indarberritu egin da. Orain etsai berri batek, pandemiak, mehatxatzen du. Boli Kostako hiri zahar honetako biztanleek aurrera jarraitzen dute.

62


hutsa

hutsa

NOTRE DAME ETA HARIZTIAK Parisko Notre Dame katedralean sutea piztu eta eraikina suntsitu zuenetik bi urtera, toki ikoniko honek polemikaren mende jarraitzen du: Frantziako eraikin ospetsuenetakoa dena berreraikitzeko ehun urtetik gorako 2.000 haritz moztu baitira. Paristik 200 kilometrora dagoen Bercé basoko 2.000 harizti moztu dituzte dagoeneko, egitura osatzeko zura ateratzeko. Talde kontserbazionisten protestak eragin ditu horrek, ez herrialdean soilik, nazioartean ere oihartzun handia izan du eta.

hutsa

HISTORIA, TOLEDOTIK GERTU Puy du Fou España delakoak, Toledotik hurbil dagoen parke tematikoak, hirugarren denboraldiari ekin dio, lau emanaldirekin, 20 jatetxe eta zenbait tailerrekin. Eta zer eskaintzen du parke honek, bada? Espainiaren historian barrenako bidaia omen.

GREZIAKO TABERNAK, KOLOKAN Grezia tabernarik gabe gera daiteke pandemiaren ondorioz. Herrialde honetan gutxienez 330.000 pertsonak egiten dute lan gastronomia arloan eta, sektorearen sindikatuko lehendakari Yorgos Kavvathas-en esanetan, baliteke hamar tabernatik seik ateak behin betiko itxi behar izatea. Horietako bat Tilemachosen taberna musikala da.

hutsa

hutsa

ALEMANIAN TURISMOA ITZULTZEA NAHI DUTE Alemanek Estatu espainiarreko uharteetara bidaiatu ahal izan dute; nazioarteko turismoak, ordea, debekatuta du Alemanian sartzea. Pandemia honek mota honetako egoera bitxiak utzi dizkigu. Argazkian, Berlinen martxo eta apirilaren artean egin diren protesten irudia duzue; tokia, Berlingo katedrala. Turismoan lan egiten duten ehunka profesional txalupetara igo ziren beraien kezka adierazteko. Maiatzaren 15era arte gutxienez itsaso eta lurreko mugak itxita izango dira Alemanian. 63



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.